Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2000
‎Matrikulazioaren azken datuek asaldatu dute zenbait gizarte sektore, batez ere lehen aipatu dudan unibertsitateko hura eta bi alderdi politiko nagusien agintariak; eta, geroztik, haurrak euskarazko ereduetan ez matrikulatzeko etengabeko kanpaina batean egoten dira batzuk. Nafarroan arlo honetako gutxieneko eskubideak lortzeko, ereduen aukerarena edo ikastetxeen autonomiarena kasu, herrialde zibilizatu batean normala ez den borrokan ibili beharra dago.
2002
‎Sarritan erabili zuen normal hi  tza, beti ere normala eta gure artekoa kontrajarriz: gu ez ginela bikote normal bat; ez zela normala den dena nire karrerari sakrifikatzea; hitz egin genuela noizbait bikote batean normalak behar luketen gorabeherez.
2003
‎Pentsamendutan jardun genuen hainbat segundoz, eta izuz beterik ohartu ginen inork ez zekiela non zeuden begiraleak, ezta ba ote zuten laguntza posturik  edo salbamendu txaluparik edo helikopterorik. Ezjakintasun hura neurri batean normala zen, batek ez baitu sekula interesik jartzen ustez behar izango ez duenaren berri jakiten. Eta guk behar izango al genuen ba akaso salbamendu patruilaren zerarik, ura pinguinoak baina zitezen modukoa bazegoen?
2006
‎Eta antzina, hain zen ezezaguna eta beldurgarria! Kometak mota guztietako hondamendien iragarletzat hartu dituzte mende luzez... eta zentzu batean normala da: ulertzen ez duen guztiari gizakiak mota bateko edo besteko azalpena eman nahi izan dio betidanik.
2007
‎Espainiako Bankuko gobernadoreak, Miguel Ángel Fernández Ordóñezek, txostena aurkezteko hitzaldian dio ez dagoela zantzurik finantza erakundeek kredituak ez ordaintzearekin zailtasunak izango dituztenik, nahiz eta adierazle hori nolabait handituko dela iragartzen duen. Fernández Ordóñezek dioenez, “etorkizunari begira, kreditua moteltzen ari den testuinguru batean, pentsa daiteke ratio horiek hazteko joera izango dutela, eta era horretako testuinguru batean normalentzat jo daitezkeen mailetara iritsiko direla”. Nolanahi ere, gehikuntza hori ez litzateke, berez, alarma motatzat hartu behar, eta adierazten du zalantzazko aktiboetan azken hilabeteetan izan den hazkundea arrazoizkoa dela, kreditua handitu egin delako eta Finantza Informazioko Nazioarteko Arauetan (FINA) aldaketak izan direlako.
2009
‎Ikastetxeen autonomia bilatzea eta eurek hautatzea zein hizkuntzan jartzen duten indar gehiago. Alegia, Barakaldoko ikastetxe batean normalagoa da eredua indartzea eta gaztelania gutxiago, eta ingelesa sartu. Hori da gure eredua, baina indarrean dagoena orain arteko eredua da.
‎Bai, akaso garai batean normalak zirenak galdu egin dira, eta gaur egun hiztegietan daude jasota. Guk hiztegietatik jasotzen ditugu eta ematen du ez dakit zer, baina orain dela 50 urte oso normalak ziren.
‎Kritika asko jaso ditu eta polemikaz inguratuta dago. Hein batean normala ere bada jaitsi berria delako, baina dituen jokalariekin partida asko irabaziko ditu ongi jokatu edo ez eta pixkanaka pixkanaka hurbiltzen hasia da.
‎Beste zenbait arrazoiren artean, eta laburtu beharrez asko laburtuta? horregatik diogu, neurri batean normala dela, bestela ezin delako diogu" normala" dela, erabilera ezagutzaren neurri bertsuan ez handitzea.
2011
‎Bermatuko litzaiguke Telenortek euskaraz ere emititzea, Estatuaren administrazioarekin dihardugunean euskaraz egin ahal izango dugula, nortasun agiriak euskaraz ere egongo direla? Alegia, benetako estatu eleanitz batean normalak diren eskubideak betetzea. Bide zuzena konstituzioaren 3 artikulua aldatzea izango litzateke, batetik, gaztelania jakiteko derrigortasuna baztertuz eta, bestetik, hizkuntza guztiak ofizial eginez.
‎Bi aukerak baliozkoak dira. Familia bakoitzaren beharrak baldintzatzen du bata edo bestea aukeratzea, Meléndezen arabera, etxe batean normaltzat jotzen dena ez baita beste batean. Bizi gertaera mingarri hori hobeto jasateko, semFYCren ataritik, Aringarrien Lan Taldeko adituek hau gomendatzen dute:
2012
‎" Hainbat herrialderen kasuan, haien egoera soziolinguistikoak kontutan hartuta, egia da bertoko hizkuntz ziurtagiririk eskatzea zentzugabekeria litzatekeela, normala ez litzatekeela. Baina euskararen, Euskal Herriaren egoera soziolinguistikoa, ez da herri horien egoera, eta agian beste testuinguru batean normala ez denak zentzua du hemen, bertoko testuingurua kontuan hartuta, eta erabat normala luke izan, egoera aldatzen ez den bitartean behintzat. Bilbo ez da Paris edo Londres, euskara Bilbon ez da frantsesa Parisen edo ingelesa Londresen.
‎Beharrezkoa da familiek beren balioen eta hezkuntza estiloaren arabera jokatzea eta, batez ere, jendaurrean, gaitzesgarriak eta iraingarriak izan daitezkeen jokabideak ekiditea. Aldi berean, hasiera batean normala izango litzatekeen ekintza bati arreta gehiegi jartzeak kontrako efektua eragin dezake, eta haurra harekin obsesionatzea eragin. Hona hemen iradokizun erabilgarri batzuk:
‎Bakardadea sentitu zuen, baina ez zen sobera larritu. Azken batean normala zen, bakar bakarrik baitzegoen Yangambin.
2014
‎Kultura inguruneak erabakitzen du zer den normala eta zer den patologikoa. Alde horretatik, gizarte batean normaltzat hartzen dena anormala gerta daiteke beste batzuetan. Adibidez, gure kulturan anormaltzat har daiteke trantzean egotea, baina beste kultura batzuetan normaltzat hartzen da.
2015
‎Inguruan inor ez zebilela aprobetxatuaz, kirol poltsa zabaldu, sokaren muturreko burdinazko gakoa leihoan tinkatu eta, gainontzekoa kanpora jaurtita, hormatik behera jaitsi zen. Lurra ukitu zuenean, benetan sasoi onean zegoela otu zitzaion, eta apika egunen batean normal eta zuzen ibiltzea lortuko zuela. Astirik galdu gabe, soka astindu batez gakoa askatu, soka bildua egin eta zuhaixka batzuen ostean ezkutatu zuen.
2016
‎Edozein modutan, Madrilen euskal ahots nagusia Elkarrekin Ahal Dugurena da, eta hori sinbolikoki kolpe esanguratsua da ahots hori bereganatu ohi duen EAJrentzat. Iragan abenduan dugu iltzatua begirada, baina ikuspegi historikotik emaitza itzela da EADrena, hain alderdi berria izanik Hego Euskal Herrian horren emaitza ikusgarriak lortzea fenomeno erabat ezohikoa baita; ezin uka, dena den, Espainian indar berriak lortutako emaitzak hemengo arrakasta iluntzen duela, logika estatalista duen indar batean normala den moduan. Eta hala ere, garaipenak erraldoia izaten jarraitzen du:
‎" Nahiago dugu egoera hau, gerra zibila baino". Hein batean normala da, ulergarria. Mundu kaotiko batean bizi gara, gerra zibil batean sartuz gero ez dago irtenbiderik.
‎Osasuna ez zen egon Bigarren Mailako talderik onenen artean. Beraz, hein batean normala da sasoi honetan sufritzen aritzea.
‎Arraioa, azken boladan paparra puztuta dabiltza eibartarrak, fanfarroi, praketan kabitu ezinda. Eta neurri batean normala ere bada, apenas hogeita hamar mila biztanle dituen herri bat izan arren, bertako taldea Ligako lehenengo mailara igo berria delako. Aupa Eibarpool, bada.
‎Zoritxarrez azterketa garaia hasi da, eta horrek urduri jartzen ditu. Neurri batean normala da, salbuespen glorioso batzuk izan ezik, gehienak astakirten hutsak direlako. Irakasleentzako ere sasoi aldrebesa izaten da hau.
‎Argi dago Zakili Txut taldeak abentura eta kalentura aldrebesak bizi dituela azken boladan. Neurri batean normala ere bada, gaizki hasten diren istorioak ia beti oso txarto bukatzen direlako.
2017
‎normalean hauek ez dira salaketa jartzera etortzen, deklarazioa ospitalean hartzen diegulako, artatu ondoren eta lasaigarriak hartuta. Izan ere, horrelako kasu batean normalena antsietate krisia pairatzea. Gero bigarren motakoak daude, kontzientzia zikina garbitu behar dutenak.
2018
‎Bat bateko itzulgailuak aski ondo funtzionatu du, itxura batean, eta 1936ko altxaldiaren inguruko azalpenak ematen ari naizela ez dut, hanburgotarren aurpegietan, keinu bereziki arrarorik sumatu. Ez da horrela izan, ordea, 100 metroren ingurukoa aletzen aritu naizenean, baina neurri batean normala da, atzerrian ez baita oso ezaguna Saizarbitoria, are zirkulu euskaltzale alternatiboetan; baina, hala ere, azalpenaren erdian askojakin batek eskua altxatu du eta galdetu du, edo, hobeto esanda, adierazi du berak nonbait irakurri zuela Saizarbitoriak, nobela horrekin, biolentziaren alferrikakotasunaz mintzatu nahi zuela, ez zegoela inola ere bere asmoetan ETAren gorazarre bat egitea.... Nik, pazientzia handiz, garaiko testuinguruaz hitz egin diot, frankismoaz, nobelaren bahiketa polizialaz, argitaratzean haren inguruan mamitu zen kapital sinboliko guztiaz?
‎Kulturek, oro har, eragin handia eta iraunkorra dute pertsonen jokabideetan, ideietan, jarreretan eta tradizioetan. Gerta liteke kultura batean normaltzat hartzen dena beste batean errespetu faltatzat jotzea. Azken finean, bakoitzaren arau eta ohiturak ditugu oinarritzat.
‎Horrek, zoritxarrez, agerian uzten du euskaldunen ia erdiaren hizkuntza gaitasuna, kultura eta bizi hizkuntza nagusia ez dela euskara, euskararen gutxitasun egoera. Beraz, defizit inportante bat dugu hor, neurri batean normala den defizita: euskarak ez du zentraltasunik euskaldun gehienen bizitzan, eguna euskaraz baino erdaraz igaro ohi dute askok, lanean, lagunartean, aisialdian; horrez gain, gero eta gehiago dira euskara eskola edo euskaltegian ikasita eskuratu duten euskalDatuek merkatuaren neurri txikia erakusten digute, eta eskatzen dute euskal ekoizpena gizarteratzeko politika eraginkorragoak pentsatzea eta lantzea sektorearen eta administrazioaren artean dunak, eta inguru erdaldunean bizi dira.
2020
‎Ez horregatik, baina krepe denda batean normala da.
2022
‎Izan ere, gogoratu du euskalduntzea «trantsizio linguistikoa» dela: «Esan nahi du egoera linguistikoa aldatuko dela, eta, orduan, inguru batean normala dena ez dela izango. Eta zer norabidetan aldatuko dugu?
‎Teatroan alfonbra itsasoa dela ulertzen duen ikusle hori bera zineman kontserbadoreagoa da oraintxe. Nobela batean normalak diren egiturak konplexuegiak dira zineman. 1970eko urteetan ez zen hori gertatzen; orain bai, eta gero buelta etorriko da.
‎Teatroan alfonbra itsasoa dela ulertzen duen ikusle hori bera zineman kontserbadoreagoa da oraintxe. Nobela batean normalak diren egiturak konplexuegiak dira filmetan.
2023
‎Krisi aldakorrak izaten ziren: une batean normal zegoen eta hurrengoan zorotasunezko irudi eraman ezinak izaten zituen. 1889ko otsailean Salles apaizak Theori idatzi zion esanez Vincentek loaren nahasteak, pozointze beldurra eta haluzinazioak zituela; Vincentek berak esaten zuen krisialdietan irudikatzen zuena errealtzat hartzen zuela (1889ko apirilaren 21eko gutuna); esaten zuen beste gaixo batek uste zuela ahotsak eta hitzak entzuten zituela korridoreetan, berak (Vincentek) hamabost egun lehenago bezala; belarriko nerbioak gaixoturik eta gehiegi kitzikatuak edukiko zituela (1889ko maiatzaren 22ko gutuna).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia