2010
|
|
Bete egiten zen haiekin L. P Hartleyk esana: " Iragana leku arrotza da, beste modu
|
batean
hitz egiten dute han". Halaxe Lubisek, Pantxok, Ubanbek eta Obabako beste askok.
|
|
Beste momentu
|
batean
hitz egingo dugu zure hitz majiko horretaz, izan ziren Irantzuren azkenak, eta gugandik aldendu zen korridore ilun baterantz.
|
|
Berriz ere baietz esan zioten, apur
|
batean
hitz egin eta gero. Izan ere, zuzen nahiz oker, Omarrek zekien tokiaren berri, eta hura gabe inongo aukerarik ez zeukaten hiru iheslariek.
|
2011
|
|
Hau borrokaren hasiera izan daiteke, erantzun zuen orduan Marcok, lehendabiziko rounda edo, auskalo, azkeneko borroka. Barkatuko didazu, baina beste momentu
|
batean
hitz eginen dugu honetaz, gehitu zuen kazetariak, orain joan behar dut presaka, erredakzioan agertu behar dut eta lagun batzuk bilatu. Hots eginen dizut hotelera. zuk nahi baduzu, noski.
|
2012
|
|
Lalande Biranek xuxurla
|
batean
hitz egin zuen:
|
|
Horrela, bi alditan izan nuen amesgaiztoaren pareko esperientzia non ia erabat gela osoak baztertu ninduen bataila txikiak jokatzen ziren bitartean, misilak gelaren punta batetik besteraino botatzen zituzten bitartean eta dezibelioen maila goi puntu mingarrietaraino igotzen zen bitartean. Klase osoari builaka hasteak ez zuen inolako efekturik lortu eta, nire sumintasunerako, konturatu nintzen beharrezkoa dela beraiei modu ongi hezi
|
batean
hitz egitea.
|
2014
|
|
Sadeko Markesa, Donatien Alphonse François, plazera sexualaren ikuspegi hedonista zabaltzen hasten da Frantzia osoan zehar. Hasiera batean krimen eta perbertsiotzat hartua izan bazen ere, sexuaz beste modu
|
batean
hitz egiteko aukera eskaini zuen honek ere (mende bi geroago imajina ezin zezakeen arrakasta izango zuelarik). Sadismo eta biolentzia hori izango zen, izan ere, bizitza osoan kartzelan egotera eraman zutenak, baina, berau isilarazten saiatu baziren ere, arrakalatxoa geroz eta handiagoa egiteari lagundu zion, nahitaez, lanen zein bere inguruko legenden bidez.
|
2016
|
|
-galdetu zion. Ez zen zehazki histrioi bat, baina urteak zeramatzan tonu arrunt
|
batean
hitz egin gabe. Oihu egiten zuen, esaldiak sobera azpimarratzen zituen, eta batez ere norbait imitatzen zuen beti.
|
2017
|
|
Herritik urrundutakoan, segurtasuna galtzen da, atzerria desberdina delako. Hasteko mintzaira desberdin
|
batean
hitz egiten dute, ez da ezer ulertzen(" gurea hain erraza izanik!"); gastronomia ere desberdina dute(" hemen ez dakite zer den bazkari on bat!"), bai eta bizi ohiturak ere(" seietan afaldu eta hamarretan lo!"). etxeratzerakoan ez dago dudarik: zein ongi gauden gu! Munduko herririk hoberenean bizi gara!
|
2018
|
|
" hizkuntza hila" dela esan ohi den arren, egiazki ez dago esaterik noiz" hil" zen, baina badakigu mendez mendeko aldaketen ondorioz sasoi batean latintzat jo zitekeena gerora portuges, gaztelania edo frantses bihurtu dela emeki-emeki: horra aldaketa linguistikoaren erakusgarri bat.230 Latinaren kasuan badago jarraitutasuna orain bi mila urte eremu jakin
|
batean
hitz egin zenaren eta gaur egun hitz egiten denaren artean, eskala txikiagoan XVI. mendeko eta egungo euskal hizkera baten artean dagoen bezala (cf. orain Gorrochategui, Igartua & Lakarra, 2018): gaur egun" goi-nafarrera" deitzen duguna eta XVI. mendean Nafarroa Garaian hitz egiten zen euskara ez dira bat eta bera, nahiz eta jarraitutasuna egon baten eta bestearen artean (begiratu Reguero 2015 eta 2017).
|
2019
|
|
Baina, hainbeste guardia egitea, berrehun eta berrogei ordu inguru hilero garitetan zutik edota katreetan sasi-lo eginez, jardun bortitza zen bera bezalako mendi-mutil batentzat ere, eta ahaleginak eragina zuen haren aldartean. Ardaila
|
batean
hitz egiten zuen ia beti, bere motorrak, Eliseok esaten zionez, ralentia igoa balu bezala. Begietan ere antzematen zitzaion desoreka.
|
|
Aurre egin nion: " Oker ez banago, denon zergekin ordaintzen den zerbitzu publiko batera ari naiz deika, eta aurrena, modu ulergarri
|
batean
hitz egin beharko zenidake, eta, bigarren, mediku baten arreta izateko eskubide osoa daukat". Txorroan iritsi zitzaizkidan hitzak telefonoaren bestaldetik, eta oraingoan ulertu nuen ia gauza bakarra" ez" izan zen.
|
|
metodoari buruz idatzi baino metodoa bera bere obran zehar aplikatzen du; askatasuna-beharra kategoria dialektikoari buruz zuzenean idatzi baino, bere idazki ezberdinetan zehar inplizituki adierazten da. Engelsek, ordea, metodo dialektikoarekin egin zuen bezala, askatasun-beharra dialektikaren inguruan era esplizituago
|
batean
hitz egin zuen, batez ere, Dialectica de la Naturaleza eta Anti-During obretan.
|
|
Bulegoa Arturo Soria kalean zegoen kokatua, kar, kar, horrela kale izen horrekin ez naiz inoiz ahazten nora joan behar dudan, esan zidan isekari don Arturo Albacetek lehen aldiz elkartu ginenean. Telefonoz hots egin, eta nor nintzen, zergatik deitzen nion eta nork eman zidan bere telefono zenbakia esan nionean, bulegoan elkartu nahi izan nuen berarekin, baina berak erantzun zidan ezetz, Arturo Sorian elkartu beharrean Fuencarral kaleko kafetegi
|
batean
hitz egingo genuela. Ez dakit, agian une hartan bere farmazietako batean egongo zen eta gertuago geratuko zitzaion.
|
2022
|
|
Bai, immigrazioaz, bai bullyingaz, edo gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunez aritzen gara saio akademikoagoetan, eginkizun akademikoan onartuagoak, bideratuagoak baitaude gai horiek dagoeneko. Baina beste tonu
|
batean
hitz egiten da, akademikoagoan lehen esan bezala, askatasun gutxiagoz agian, iritzi orokorrak, nagusiak argi baitaude arlo horietan. Solasaldietan askatasun handiagoz hitz egin daiteke norbere sentipenez, norbere barneaz, nahiz eta sarritan politikoki zuzenak ez diren iritziak agertu.
|
2023
|
|
Horrela, irrati-operadorea izan zen, existitzen ez zen hizkuntza bat erabiliz, soilik bera bezalako gerrako beste haur gutxi batzuk ulertzen zutena. Joakina Balentziagak, inork gutxik ezagutzen ez zuen hizkuntza
|
batean
hitz egiteaz gain, hizkuntza horrekin jolasten hasi zen, kodeak aldatzen, atzetik aurrera hitz egiten, onomatopeiak erabiltzen, sinestesiak, metaforak... Hiriaren, herritar askoren eta proiektu oso baten defentsa zegoen jokoan, eta Joakinaren kodeak deszifraezin bihurtu ziren alemaniarrentzat.
|