Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2000
‎Harik eta bertze egun batean aitak aulki eta kakontzi berriak erosi, eta osabaren gabinetean paratu zituen arte. Eta, handik harat, kanporat joaiteko ohitura nagusiarekin segitu bazuen ere, aulkian jartzen ere hasi zen osaba noizik behin, behar larriren batek edo eraginik, egun batean beherakoa zuelako eta bertze batean eten ezin zuen pentsu ezin inportantago batean murgildurik zegoelako. Halarik ere, nola guztian berezia izan behar baitzuen, pentsu haien artean bazeukan bat, bere eskrementuen husteko ardura bere gain hartzerat bulkatzen zuena, sehiei deitu ere gabe, erraiten zuela:
‎Bat batean eten zuen jarioa. Lehenbiziko egunean ezagutu nuen mari ozpinak egin zidan orain bekoz beko.
‎Zauden lekura ohituta zaude nola edo hala, kartzelara egundo ohitzen ez zaren arren; espetxean egindako lagunekin sortua duzu halako harreman berezia, lotura estua, anaia edo neba bilakatzen zaituena. Beraz, bat batean eten eta zapuztu egingo dizute espazioa. Inoren jolas zikineko osakin sentiaraziko zaitu kartzeleroaren gaztiguak trasteak prestatzeko agindutakoan, bazoazela-eta.
2001
‎Enpresa hornitzaile banatzaileak behartuta daude udal eta osasun arloko agintari eskudunei hornitutako uraren edangarritasuna galtzearen berri ematera. Edangarritasunik ezak herritarren osasunerako berehalako arriskua badakar, hornidura osorik edo zati batean eteteko ahalmena izango dute. Erabaki hori hartu arren, berehala jakinaraziko zaie udal agintari eskudunei eta osasun agintari eskudunei, eta horiek neurri egokiak hartzeko aginduko dute.
2002
‎Herri baten literaturaren historian, berrogeita hamar urte ez da ezer(...). XX. mende hasieran, euskal literatura abiada polita hartzen hasi zenean, bat batean eten egin zen, Gerra Zibila piztu zenean. Badirudi, azken hogeita hamar urte hauetan, berriro ere martxa ederra hartzen hasi dela gure literaturgintza, eta hori seinale ona da.
‎Zuei ezer ez esatea. Agian ez zenuketelako etorri nahiko –danbateko bortitz batek bat batean eten zion hizketaldia. Batera eta bestera begiratu zuten, beldurrez.
2003
‎Bestalde, klimaterio terminoak menopausia agertu aurreko eta ondorengo aldiari egiten dio erreferentzia, eta 5 eta 15 urte bitarteko iraupena du. Obulutegiaren funtzioa ez da bat batean eteten, oro har, mantso murrizten da. Elikadura zaintzearen garrantzia 40 urtetik aurrera, emakumeen energia behar metabolikoak %5 murrizten dira hamarkada bakoitzeko.
2004
‎Albaitariaren ikuspegitik, eragiten dituzten ondorioak (hipofisian eta giltzurrun gaineko guruinetan) ematen den dosiaren eta tratamenduaren iraupenaren araberakoak dira. Oro har, tratamenduaren iraupena laburra bada (7 egun baino gutxiago), funtzio adrenala arazorik gabe berreskuratzen da tratamendua kendu ondoren, baina 2 aste baino gehiago irauten badu, guruinetako aldaketak ezarri egiten dira, eta, sendagaia bat batean eteten bada, gutxiegitasun suprarrenal akutua sortzen da. Hori dela eta, pixkanaka pixkanaka kendu behar da konposatu mota horien tratamendua.
2006
‎Horren arabera, prozesu luze baten ondoren aldaketa genetiko azkar bat gertatu zen. Hasieran, poliki poliki hankak txikitzen joan zitzaizkien, baina esan bezala, une batean eten egin zen hankak sortzeko garapena. Hain zuzen ere, hanken hazkundean zerikusia duen Sonic hedgehog (Shh) deituriko proteina desaktibatua geratu zen.
2007
‎Gobernuak edo, hala denean, arlo honetan eskumenak dituzten autonomia erkidegoetako gobernu organoek erabaki dezakete lan jarduerak aldi jakin batean etetea, laneko segurtasun eta osasunaren arloko arau hausteek aparteko astuntasuneko inguruabarrak dituztenean, edo, egoerarik txarrenean, kasuan kasuko lantokia ixtea, betiere, alokairuen ordainketari edo bidezko kalte ordainei eta horiek bermatzeko har daitezkeen neurriei kalterik egin gabe.
‎Alderdi politiko bat bide judizialetik desegiteak dituen ondoreak Legearen 12 artikuluan jaso dira: epaia alderdi politikoari jakinarazi ondoren, alderdiaren jarduera guztiak bat batean eteten dira, alderdiaren ondare likidaziorako prozedura abiatzen da eta legearen xedapenak ez aplikatzeko lege iruzurrak saihesteko neurriak hartzen dira. Iruzurtzat hartuko dira alderdi politiko berri bat sortzea edo honezkero Alderdien Erregistroan inskribatuta egon eta legearen aurkakotzat eta desegintzat jotako alderdi baten jardueraren jarraitzaile edo oinordeko dena erabiltzea.
‎Oihu ito batekin dei egin zion etxe aurreko bidetik korrika pasa zen neskari. Salto batean eten zitzaion korrika txikia sustoaren eraginez, eta alde guztietara begira jarri zen, garrasi lehor haren jabea aurkitu nahian. Agureak beregana hurbiltzeko keinu egin zion eskua astinduz.
‎Eta hori modu bikoitz batean gerta liteke. Hori gertatzen da, batetik, bestea elkarrizketarako inolaz ere prest ez badago edota berorrek jada hasitako elkarrizketa —aitzakiaren batekin— bat batean eteten badu. Baina hori ere gerta daiteke, bestetik, besteak elkarrizketarako ezinbestekoa den elkarrenganako irekiera onartzen ez badu eta, horrenbestez, elkarrizketa" eztabaida" bezala mozorrotutako propagandaren formara eramaten badu.
2008
‎Bestalde, egintza aurkaratua zati batean eten daiteke, baldin eta jarritako erreklamazioak egintza osoa ukitzen ez badu. Zati baten etetea baliozkoa izan dadin, eten nahi den zenbatekoa modu lokabean likidatzeko modukoa izan behar da.
‎Hori da, normalean, gure herrialdeko ikasleek unibertsitate ikasketak hasi eta goi mailako titulua lortzeko egiten duten ibilbidea, baina ez bakarra. Zenbait arrazoi direla medio (eskola porrota, lan merkatuan sartzeko beharra, edo, besterik gabe, unibertsitateko ikasketetarako ez den beste prestakuntza bide bat aukeratu zutelako) ikasketak bide horren zati batean eteten dituzten ikasleak zuzenean sar daitezke unibertsitatera, berariazko proba bat gaindituz: 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
‎Jose Antonio Mendibe alkateak (UPN) NaBairen jarrera salatu zuen, eta berretsi bere alderdiak Poliziaren ekintzak «errespetatu» egiten dituela. Une batean eten egin behar izan zuten bilkura, hamar lagun inguru pankartak atera eta oihuka hasi zirelako. Udaltzaingoak aretotik atera zituen.
‎Noiz eta nolatan hasi zineten korrika. J.M.: Betidanik egin izan dut kirola baina, tarte batean etena egin ondoren, duela lau urte hasi nintzen korrika. Errepidean entrenatzen hasi eta hainbat krosetan hartu nuen parte.
2009
‎" Orain buruhausteak dauzkagu Madagaskarreko Gobernuarekin", deklaratu du Daewooko plangintza manager nagusi Shin Dong hyun ek. " Prozesua ondo zihoan, baina bat batean eten egin da komunikabideen informazioengatik. Albisteek Madagaskarreko jendea haserrarazi egin dute, lotsatuta daudelako haiek sistema neo kolonialista deitzen duten baten partaide izateaz".
‎Erlezain asko aurkitu du Isabelek seme alabengan segidarik izan ez duena. Mende luzez atxiki da herrietan erleekiko haria eta, aldiz, azkenaldiko urte laburretan bat batean eten. Gizon edo emakume erlezain asko ezagutu ditu horrela.
‎Rock musikaren historiako gitarristarik handiena izan zen askoren aburuz; izan ere, tradizioa eta abangoardia lotzen jakin zuen, gitarra elektrikoaren soinu errekurtsoak muturreraino eramanda. Bere estiloa garatu zuen Hendrixek, baina bat batean eten zen bide hori, 27 urterekin hil baitzen.
‎Paper hori egiteko, aluminiozko totxo handi bati hainbat arraboletatik pasarazten diogu, eta, azkenean, mikra gutxi batzuetako lodierako paper luzeak lortzen ditugu, eta horiek biribilkietan biltzen ditugu. Elektrizitate sarea une batean eteten bada, edo behera egiten badu une batean elektrizitate kantitateak, une motz motz batean bada ere, sistema guztia hankaz gora jartzen da: biltze sistema desegonkortu, eta hainbat ordutako lana pikutara joaten da.
‎Behar bezala biltegiratzen ez bada, kutsadura gurutzatuak sortuko dira, tanta jarioak eta produktu mota desberdinen arteko ukipenak direla eta; beraz, gunea biltegiratutako elikagaien artean zabaldu daiteke. Tenperatura baldintza bereziak behar dituzten produktu galkorrak direnez, etxetresna elektrikoaren barruan tenperatura igotzeak edo korronte elektrikoa bat batean eteteak egoera larriagotu dezakete. Beraz, berrikusi egin behar dira elikagaien datak eta egoera, aurretik zein jan behar diren jakiteko, eta egiaztatu behar da horietako bat kanpoan dagoen bitartean iraungi ote daitekeen.
‎Charles de Gaulle aireportuan astelehenean jaso ziren airekoaren datu teknikoek matxuratze askoren berri eman zuten, horietatik batek hegazkinaren barneko aire girotuan arazo bat seinalatu zuelarik. Hipotesi bat da beraz, aire girotua bat batean eten egin zela; nahiz eta horrek hain istripu larria eragin zezakeen ere zalantzan jarri duten adituek.
‎Bat batean eten zuen Clarak solasaldia, begira gelditu zitzaion Dariori eta galdetu zion:
2010
‎Hilabete dela Mugaritzeko sukaldea kiskali zuen suak hainbat gauza aldatu zituen erraietatik goizetik gauera: seguru asko bere unerik gozoenean zegoen lan talde baten jarduna bat batean eten zuen, baina, halaber, aldaketa sakonetarako atea, eguneroko zurrunbiloan oharkabean itxitako tartea, zabaldu zuten ke garrek.
‎Adin txikikoen etxebizitzetan hezitzaileen eta gaztetxoen artean sortzen diren harremanak, gainera, ez dira bat batean eteten. Sarri, etxera jotzen dute beren kabuz bizitzen hasten diren gazteek famili giroaren bila.
‎Adintxikikoen etxebizitzetan hezitzaileen eta gaztetxoen artean sortzendiren harremanak, gainera, ez dira bat batean eteten. Sarri, etxerajotzen dute beren kabuz bizitzen hasten diren gazteek famili giroarenbila.
‎142/ 10:28:49: 18/ KONTALARIA} Baina matematikako jenioek dena kalkulatua zeukaten.Bazekiten porrot egiteko arriskua zero zela.{ App: 143/ 10:28:56: 19/ KONTALARIA} Errusiako krisiak, ordea, bat batean eten zuen dena. Epeluzeko kapitalek berebiziko galerak izan zituzten, etasalbamendu operazio berezi batek saihestu zuen porrota.{ App:
‎zentro bakoitzak, dituen eskuragarritasunaren eta ordenagailu eramangarrien kopuruaren arabera, maileguaren gehienezko denbora ezartzen du, eta ordu batzuetara mugatzen da ordutegi akademikoaren barruan; hala ere, salbuespen batzuk daude, hala nola Salamancako Unibertsitatea, asteburuetan erabiltzeko aukera ematen duena. Epeak betetzen ez badira, zehapena ezarriko da, eta, horren bidez, zerbitzua aldi jakin batean eten egingo da. Erabiltzeko tokia:
‎Urtebete pasatxoan atzera eta aurrera ibili ondoren, bolada batean eten egin ziren Iparraldera egindako bisitak. Amak ez zion azalpenik eman alabari, ezta haren galderei erantzun ere.
2011
‎Lereten ibilbidea distiratsu bezain bizkorra bat batean eten zen Melillan hil zutenean. 1936ko uztailaren 17an altxamenduaren kontra egiten zuenean fusilatu zuten.
‎MANEX. Bat batean eten dun gurea, inongo azalpenik gabe.
‎Subjektuak erraz oharkabetzen dira eta arreta gabezia ageri dute. Hala nola ekintza baten erdian arreta galdu dezakete, elkarrizketetan beste alde batera begira has daitezke esandakoa beren interesekoa ez bailitzan, eztabaidak bat batean eten ditzakete inolako arrazoirik eman gabe, etab.
‎Iraganaren revival etengabea izatera kondenatua zirudien denbora tarte hura, ordea, bat batean eten zen Lazkanorentzat. Edo ez, ez zen batere eten zentzu horretan:
2012
‎Herrerak biziki maite du hitz horien doinua, aspaldiko amets gozo baten musika dira. Bat batean etena.
2013
‎Hauek dira «kanpin dendak edo edoskitze aldian dauden amentzat eta haurrentzat bakarrik erreserbatutako guneak», zehazten du zer erakundek ematen duen laguntza traumaren osteko estresa gainditzeko eta emakumeen artean bularra emateko gaitasuna berreskuratzeko. Horrela, bi urtetik beherako haurren desnutrizio akutuari aurre egiten zaio, esnea emateko gaitasuna bat batean eteteak haurren osasunean eta nutrizio egoeran eragin kaltegarria izan baitezake. Siria, bi urteko gatazka eta lekualdatutako milaka haur Arreta keinukaria da, baina etengabe suntsitzen da.
‎Guztiz harrigarriki, halere, istilu eta zalaparta guztiak bat batean eten egin dira, Olatzarko sendikoak plazara talde tropelean bertaratu direlarik. Lasto paxo eta zatuka piztuekin datoz suarekin argi eginez.
2014
‎Marionek bat batean eten zion.
‎Subjektuak erraz oharkabetzen dira eta arreta gabezia ageri dute. Hala nola, ekintza baten erdian arreta gal dezakete; elkarrizketetan beste alde batera begira egon daitezke, esandakoa haien interesekoa ez balitz bezala; eztabaidak bat batean eten ditzakete inolako arrazoirik eman gabe, eta abar.
‎Nikotina gutxienez aste batzuetan kontsumitu ondoren, haren kontsumoa bat batean eteten bada, abstinentzia sindromea ager liteke, ondoko zeinu hauekin: aldarte depresibo edo disforikoa, haserrekortasuna, barne herstura, egonezina, insomnioa, bihotz taupaden jaitsiera, apetituaren goititzea.
‎– Pentsamenduaren blokeoa gertatzen denean, bat batean eteten da pentsamendua gidatzen duen lerroa; arrazoibidea amaitu baino lehen isildu egiten da pertsona, burua ideiarik gabe gelditu zaiolako; etenaren ondoren berriro heltzen dio hariari. Dementzietan, eskizofrenian edo garunaren nahaste organikoetan maiz gertatzen da.
‎Han, beste muturrean, oihuak eta aieneak entzuten dira, buruak buruen kontra jotzean egiten duten zarata kamutsa. Tarteka lerroranzko joera dauka jokaldiak, baina bat batean eten egiten da, Jainkoari eskerrak. Polita da lerroaren erdialde ertain honetan egotea.
2015
‎Westmorlandeko errepide batekin gogoratu zen, Ramsay nola zihoan errepide batean barrena bere kabuz, berezkoa zirudien bakardade hartan bildua. Baina bat batean eten zen hura, oroitu zen William Bankes, eta benetako gertakari batekin eduki behar zuen kontu hark zerikusia, oilo batengatik, txita talde bat babesteko hegoak zabaldurik; orduan, Ramsay gelditu, bastoiarekin seinalatu eta «purra purra» esan zuen, Bankesen ustez bihotzeko iluminazio bakan bat, haren lañotasunaren eta gauza xeheekiko errukiaren erakusle; baina beren adiskidantza bukatu zela iruditu zitzaion, hantxe, errepide bazter hartan.
‎–Beno hi, beretzat hobe. Blascok bat batean eten zuen bere ordu arteko mututasuna?. Denok ere umore pixka bat diagu.
batean eten egin zuen hizkuntzaren transmisioa. Diasporan erronka handia dute orain hizkuntza
‎Ez bat batean eten elkarrizketaren haria, gaia aldatzeko.
‎Herentzia nazionalistatiko ihesa, nobela horretan, geografikoagoa bainoago katarsiaren bidezkoa da; tragediaren antzezpena, histrionismoa, hedonismoa, patu horri azken puntua jartzeko bitarteko bilakatzen dira. Baina euskal nobelagintzak naziotik ihes egitea eta herentziari uko egitea desio gisa adierazten badu ere, hein batean eten hori fantasia dela ere kontziente da, eta badira aitaren
‎Sansinenearen kontakizuna bat batean etenda suertatu zen sukaldetik hurrengo platera zetorrela ikusi zutenean. Zezilia andereak eta Jose Ramonek sutondotik zekarten, nork bere heldulekutik hartuta, arkume erreaz beteriko kazola erraldoi bat.
‎Azkenaldian on Anizeto jenio txarrean zebilen, inork ez zekien zergatik, eta zahartu ahala txarragoa ari zitzaion egiten. Gauza zen meza bat batean eteteko, isilik geratu eta elizaren atzealderaino begirada luzatuz, egiaztatzen hasteko nor zitekeen hain berandu izanik barruratzera ausartu zen hori, halako isilaldi jasanezina eraginez, hainbesteraino non eserlekuetan jarritako jendea burua jiratuz atzealdera begira jartzen zen iritsi berria guztiz lotsaturik gera zedin presaka eserleku hutsen bat bilatzen zuen bitartean.
2016
‎SANJOANETAKO asteburutik egun batzuetara hitz egiteko adorea bildu eta telefonoa hartu zenion arratsalde batean eten zenuen Enararekin. Zure erabakiak ez zuen batere harritu eta axolagabetasunez hartu zuen albistea; areago, berdin zitzaion.
‎abuztuaren hasieran Anek zuen harremana betiko bukatutzat eman zuen eta egun batzuk geroago praktiketako enpresatik bota zintuzten. Bat batean etena etenaren gainean pilatzen joan zinen, hausturak metatzen. Haietako bakoitzak zauritxo bat ireki zizun oharkabean, eta kapitulu bakoitzaren ustezko itxiera, itxi gabeko kapitulu baten irekiera bihurtu zen.
‎Désirée Baggioli eta Claudio Montemezzo, puntako jokalariak biak, sailkatu gabe geratutako bikote batek estutasunetan jarriak!: lehen set a hamar eta zortzi galdu zuten, eta bigarrenean ere nahikoa larri zebiltzan); orduan, tupustean, Barbicinti markes jaunak berak hartu zuen ustekabeko erabaki baten ondorioz, bera baitzen, beti bezala, txapelketako epailea eta, orduan ere, jaun eta jabe?, partida bat batean eten zen. Arratsaldeko seiak ziren, nahikoa gutxi ikusten zen ordurako, ongi, baina ez ordea beste bi game behintzat jokatu ezin izateko bezain gutxi.
‎AEBetan asimilatzea izan zen bertaratu ziren euskaldunen partetik, eta lehen belaunaldiak neurri batean eten egin zuen hizkuntzaren transmisioa. Diasporan erronka handia dute orain hizkuntza berreskuratzen.
‎Horien artean, zerbitzuan baja emateko behar diren baldintzak betetzen dira (burofaxa bidali, telefonoz jakinarazi, etab.).). Gainera, faktura bat itzultzeak arriskuan jartzen du kontratatutako zerbitzua denbora tarte labur batean etetea.
2017
‎Horretantxe datza, beraz, gure modernotasun ekidinezina: munduari buruzko zentzurik zerbait eskuratzekotan, beharrezkoa zaigu errealitatea mugatzea, dyferentziaren mugimendu amaigabea une jakin batean etetea, alegia. Bestalde, ez daukagu dyferentziak muga metafisikoetatik harantz zabaldutako bestetasun postmodernoa lengoaiara errendituz zehaztu edo erabakitzerik, bestetasun hori, definizioz, zehatzezin eta erabakiezina baita.
‎Soinu kirrinkaria ateratzen ari zen nahita, biolinaren erraietatik ateratako mina. Eta bat batean eten egin zuen, azken nota azken hatsa balitz bezala, eta katarsi batek uzten duen begirada baketsua eskaini zion Babari.
‎Anaia bere goizaren berri ematen hasi zen, gertakizunaren korapiloa askatzen, nire belarrien eta adimenaren gozamenerako bere asmoz eta ustez, eta bat batean eten zuen. Nik baietz egin izan nion kontatu ahala, adi itxuraz, irribarre ulerkor batekin, baina egia esan leihorantz tarteka begiratuz eta janaria noiz ekarriko zuten zain.
‎Harrigarria egin zitzaidan haiek etxeko sofan eserita ikustea, berezkoa zuten apaltasunez, sekula kontatu ez zutena kontatzen. Kontatu ziguten euren atsekabe eta heriotz esperientzia, haurtzoaroa bat batean eten zien egun hartako esperientzia latza: Demetrioren arreba baten heriotza Andra Marian, eta Carmenen neba baten heriotza, Jesuitetan meza mutil aritzen zenarena.
2019
‎Baina bada beste adin tarte bat, kritikoa oso, 7 urte artekoa. Egoera hau modu traumatikoan biziko dute horiek; ikastolarekiko duten harremana, lagunekiko dutena, bat batean etenda ikusiko baitute. Helduek hartutako erabakien ondorioz, ulertu ezin duten arazoen ondorioz, beraien mundua haustear dago.
‎Olabide euskaldun berriak grezieratik itzulitako Itun Beŕia (1931). Purismoaren monumentu literarioa izan zen; euskal literaturaren historiako erdarazko interferentzia lexiko eta sintaktiko guztiekin bat batean eteteko esperimentua. Horretarako, gipuzkeraren morfologian oinarritu arren, euskara arkaikoa nahiz edozein euskalkitako lexikoa erabili zituen.
‎Zuhaixka baten adarrari heldu eta erauzi egin zuen. Ezker eskuin edozeri kolpeka," ezta bat ere, ezta bat ere!" errepikatuz, baina bat batean gurgura batean eten zitzaion ahotsa, eta malkoek ihes egin zioten, eta haren gorputz guztiak, bortiztasun hura bat batean utzirik, bere gain zanpatua zirudien; eta nik, besotik heldurik, bere sofara eramatea lortu nuen, hantxe erori zen, eta burua bururdi batean hondoratu, eta negar zotinka hasi zen erabat.
‎Areago: gu planteatzera ausartu ez ginen elementu batzuk ere frogatutzat jo ditu; esate baterako, biktimak izuz oihu egin zuela eta makurtuta zegoela, edota grabaketak bat batean eten zituztela, gertaera zer tankera hartzen ari zen ikusita. Ondorioz, irudika dezakezu zenbateraino harritu ginen epaimahaiak esan zuenean hura ez zela intimidazioa, ez zela indarkeria.
‎...undo Silvak, telefonoan zenbakia markatu duenean, baina hain bere kolkorako xuxurlatu du non ahotik kanpo ez baitzaio entzun, ahoak dar dar dagi, gaztetxo bat balitz bezala, orain badu zertan pentsatu gehiagorik, baldin eta pentsatzen badu, baldin eta ez bada, bere osoan, tinpano erraldoi bat, non telefonoaren txirrinak durundi egiten baitu, tira, txirrina ez, seinale elektronikoa baizik, deia bat batean etetearen zain, ahots batek Esan, edo Bai, edo Nor da edo agian Allo esatearen zain, edo beharbada Zein da, ohiko formulak eta aldaera modernoak aintzat harturik ez da aukerarik falta, baina Raimundo Silva zeharo zurturik zegoen, eta ez zuen ulertu esan ziotena, ozta ozta konturatu zen emakume bat zela, eta orduan galdetu zuen, gizabidea eta molde ona gehiegi zaindu gabe, Maria Sara doktorea al z... Raimundo Silvak egoera imajinatzen du, emakumea neskamea izango da, noski, telefonoa orain dagoen hartunetik deskonektatzen du, gero badarama bi eskuez atxikirik, bularrean babestua, horrela imajinatzen zuen, zozoki, emakumea argi itzalean dagoen gela batean sartu da, gero makurtu da telefonoa beste hartune batean konektatzeko, Zer moduz, ahotsak ustekabean harrapatu zuen, Raimundo Silvak uste baitzuen neskameak zerbait gaineratuko zuela oraindik, Oraintxe pasatuko zaitut doktore andrearekin, esaterako, horrela hiruzpalau segundotako gerorapena edukiko zuen oraino, baina horrelakorik ez eta galdera zuzena, Zer moduz, egoeraren logika itzulipurdikatuz, Raimundo Silvari baitzegokion gaixoa zer moduz zegoen galdetzea, Ni ongi nago, eskerrik asko, eta gero gaineratu zuen, agudo, Zu hobeki ote zauden jakin nahi nuen, Eta nola jakin duzu gaixorik nagoela, Argitaletxean, Noiz, Atzo goizean, Orduan zer moduz nagoen jakiteko deitzea erabaki duzu, Bai, Eskerrik asko, nire gaixotasunaz arduratu den zuzentzaile bakarra zara, Tira, egoki iruditu zait, gaizki ez duzula hartuko espero dut, Ez horixe, alderantziz, eskertu egiten dizut, hobeki nago, bihar edo etzi lanera joateko moduan izango naizela uste dut, Ez zaitut gehiago nekarazi nahi, laster sendatzea opa dizut, Galdera bat eskegi baino lehen, nola jakin duzu nire telefono zenbakia, Saritak eman zidan, Besteak, Bai, telefonistak, Eta noiz eman zizun, Esan dizut ba, atzo goizean, Eta gaur arte ez didazu deitu, Gogaituko ote zintudan beldur nintzen, Baina beldurra gainditu duzu, Hala dirudi, zurekin ari naizela da horren froga garbia, Baina esango zizuten nik ere zurekin hitz egin nahi nuela.
‎»Mahaira inguratu zen gizon baten presentziak, ordura arteko nire gogoeta guztiak bat batean eten zitinan. Gizon hark jantzita zegoen moduarengatik espainola zirudinan, baina bere itxura ez bat Albertoren inguruan maiz ibiltzen ziren ohiko lagun artistenarekin?
‎Dena den, neuromediatua edo erantzun bagala da kirolarekin erlazionatutako sinkopearen mekanismo fisiologikorik ohikoena, bihotzarekin loturarik ez duena. Ariketa bat batean etetean gertatzen da, tentsio arterial sistolikoaren erorketa bortitz baten ondorioz agertzen da, barorreflexu mindu baten, basodilatazioaren eta hanketako muskuluen bonba funtzioa galtzearen ondorio (25, 26). Deshidratazioak eta hipertermiak ere izan dezakete eragina; baita hipogluzemiak, erritmoa igo izanak, hipokapniak eta antidepresibo trizikliko edo H1eta H2histamina hartzaileen antagonisten erabilerak ere (27, 28).?
‎Kableena, baina, ez dugu ondo ulertu, ez berak ez nik: telebistako, lanparetako eta aparatu guztietako kableak moztuta zeuden, aparatuetatik eta hormetatik modu txarrean aterata eta puntu batean etenda.
2020
‎Gipuzkoako Eskolartekoari bi saio falta zitzaizkiola bat batean eten egin behar izan zuten. Urriaren 2an berrartu zuten Gipuzkoako saio horietako bat, eta finala urriaren 16an egin zuten Azkoitian:
‎Tirachard Kumtanom Gabezia, luzamenduaren alternatiba Gabezia kontsumo kredituen luzamenduaren oso antzekoa da. Aukera honekin mailegu pertsonalen kuotak erabat edo hein batean eten ahal izango ditugu (interesak bakarrik ordainduko ditugu). Hala ere, luzamenduari dagokionez, alde nagusia da gabezian interesak sortzen jarraituko dela kredituaren gainerako kapitalaren gainean.
‎Behetik gora ari zineten. Kolpea izan da garapen hori bat batean etetea?
‎Beraz, paradigma nagusia ez da ez cuvierarra –George Cuvier geologo frantziarrak proposatu zuen lehen aldiz, 1832an, dinosauroak hondamendi baten ondorioz galdu zirela– eta ezta darwindarra ere, baizik eta bien oinarrietako osagaiak biltzen ditu: hau da, badirela asperdurazko garai luzeak, eta baita ikarak bat batean eteten dituen uneak ere" 11 Ildo horretan, bakanak izan arren, ikara momentu horiek izugarri garrantzitsuak dira, desagertzeen eta, beraz, bizitzaren arauak baldintzatzen eta zehazten dituztelako.
‎Gau hartan Kasiano heroinaren bila joango zela uste zuten berak eta Goikok, biharamunean banaketa egin behar bazuen. Baina hainbeste gauetan espioitzan ibili ostean bat batean eteteak are aldrebestuagoa zuen barrutik. Une batez, ez ote zegoen itsututa begitandu zitzaion, obsesioak janda garai gazteago batean bezala.
‎Eta ez niolako negar zotinari irteten utzi nahi izaten inoren aurrean. Hitza bat batean eten nuenean, bolantearen alboko txoko eta gainetan begira hasi zen urduri, harik eta gasolindegiko tiketa aurkitu eta bic urdina atera zuen arte. Izter baten gainean jarri zuen papera, inprimatu gabeko alde zuria gorantz, eta Alde Zaharreko helbide bat idatzi zidan, bere auzoko supermerkatukoa zela esanez.
2021
‎Bai. Ostalaritzako establezimendu eta zerbitzuetan, bai eta jatetxeetan ere, maskara erabiltzeko derrigortasuna une jakin batean etengo da soilik: elikagaiak edo edariak hartzeko unean, hain zuzen ere.
‎Horrez gain, ekainean 25 gazte kaleratu zituzten babes zerbitzuetatik, eta salatu dutenez, kaleratze gehiago izan dira eta horren berri ez da publikoki eman. Irteerak planifikatzeko denbora gutxirekin jakinarazten diete kaleratzeak, eta gizarteratze prozesuak bat batean eteten dituzte.
2022
‎Esku bat bularrean eta urdailean bestea kantatzen du dantzan edo teklatuan ez badabil eta agudoetara igotzera zihoala nekienean sufritzen banuen ere, aldiro erakutsi du erregistro zabalaren erabateko kontrola. Looper ak eta aurreprogramaturiko baseak dituzten kantak zailak dira bukatzen, ez dago aukera handirik ez bada gutxinaka bolumena jaitsi edo bat batean eteten direla, eta bortitzak egin zaizkit batzuetan bukaera horiek.
‎Mundubira musika bidelagun proiektuan beste geldialdi bat eginez hasi zen kontzertua, Teresa Catalan nafarraren La victoria vacía obraren erabateko estreinaldiarekin. Hartan itzulerako bidaia egin ezin izan zutenei egin nahi die omen, baita egun bizitzako bidaia bat batean eten egiten dela ikusten dutenei ere. Denera, obra efektista eta sakona da, harien osaketa sendoari esker jolas erakargarriak sortzen dituena perkusioarekin eta haizeekin hartu emanean, lehen biolinik gabeko hariek sostengatzen duten azken akordera arte.
‎Erdi Aroan kokatutako etxetxo hartan. Emakumeak hitzen arteko isiltasun tarteak zelatatzen ditu, jarioa halako batean etengo delakoan. Gizonak, ordea, betea du oroitzapenen zakua eta han, Pariseko parke xume hartan hustu nahi du, agian gutxitan duelako horretarako parada.
‎Haizearen soinua bat batean eteten da.
2023
‎Egon; gauden pixka batean eten zuen jakintsuak, ez dugu berotu behar. Guk ez zaituztegu ezertara behartu.
‎Zer da haurren iktusa? Istripu zerebrobaskularra deitzen zaio, eta ictus pediatrikoa odol fluxua bat batean etetearen ondorioz gertatzen da. Helduetan bezala, garuneko hodi baten buxaduragatik (iktus iskemikoa) edo garuneko hodi bat hausteagatik (iktus hemorragikoa) gerta daiteke.
‎Duela ia urtebete, ordea, mahai beraren bueltan eseri ziren; Financial Times en arabera, hamabost puntuko zirriborro bat ari ziren lantzen. Baina bat batean eten ziren elkarrizketa horiek. Harald Kujat Alemaniako armadako jeneral erretiratu eta NATOko batzorde militarreko presidente ohiak «iturri fidagarriak» aipatuz orain gutxi elkarrizketa batean jakinarazi duenez, Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministro zenak eragotzi zuen ituna, arrazoituz Mendebaldea ez zegoela prest gerra bukatzeko.
‎«Burgosen zegoela, beti tentuz jarraitzen genituen aurrerapausoak, baina Donostiara ekarri eta errehabilitazioarekin hobetzen joan zen. Momentu batean eten egin zen abiadura hori, eta erabaki zuten hasieran kendu zioten garezur zatia jartzea. Hori jarri, eta errehabilitazioan izugarrizko abiadura hartu zuen.
‎Camille hartzarenak dituk, esan zuen batek. Bat batean eten ziren berriketak eta barreak. Aurrera jo genuen, isilik.
‎Zer gertatu da hainbeste lekutan eta aldi berean hizkuntzaren transmisioa bat batean eteteko. Beste azalpen batzuk eman litezke, baina, zalantzarik gabe, oso faktore garrantzitsua da komunitate tradizional nahiko itxiak zirenak estatuaren eta munduko merkatuen zirkuituetan txertatu izana.
‎bakea bakea bakea bakea bakea bakea bakea bakea. ohartu gabe hitz horrek aspaldi dituela lanbroturik haren esanahiak: ...sinplea, ez da xaloa iraganean izan dituzu zergati bikainak baduzu faborito bat, kokots eta masailetako bizar adoretsuarena goizegi zen transgenero glamuroso bihurtu ahal izateko horren ordez erraz lotsagorritzen den feminista arrunt bilakatua baina ostera ere ez sentitzeko nahia lotsa da zarena edo hobe izan nahi ez duzuna baina bazarena lotsa da begirada jausia, zirkuitulaburra lotsa da harreman batean etena jabetu arte lotsa dela antzezpena jabetu arte norberaren lotsak seinalatzen duela non dagoen diferentzia zein den sistemaren giltzadura jabetu arte norberaren lotsa dela bestea lotsarazteko aukera paregabea zenbat eta gehiago findu orduan eta trebatuago baina bestea lotsaraztearen artea, ez pentsa ez da sinplea, ez da xaloa bestearen lekuan jartzen naiz neu ere lotsakorra naizela aitortzen ...
‎Aldiz, 1766 edizioaren ekimen handiko urtea da, mendean edizio lan kopuru handienekoa gure laginean, Nafarroaren historiaren eta, neurri desberdinetan (sustatzaile, autore, edizioaren zuzendari edo idazlanaren gai), Jesusen Konpainiaren inguruko hainbat idazlan eta liburuki berrinprimatuz. 1767an, bat batean eteten da 1766ko izenburuen edizio kopuruen igoera lasterra. Ez doa oharkabean:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia