|
Gaiaz zerbait ikasi duen orok badaki hizkuntzaren gizarteerabileran gertatzen diren zenbait ohitura aldaketa finkatzeko, ezarpen aldi luzeak, behartzeko hainbat neurri eta hedabide andana behar izaten direla, biztanleriaren lekualdaketa garrantzitsuekin batera. kolore gehiegi egoteak adierazten du gaixorik dagoela hizkuntza. duela soilik bi edo hiru belaunaldira arteko egoera hizkuntza continuum bat bazen, azken aldian ordezkapena indartsu sartu da. Jada ez da atzerakada geografiko bat, ezta bizkortua ere; orain, batetik etorkin erdal hiztunak toki guztietan egotearen ondorioz, eta bestetik bertako biztanleriak neurri
|
batean
beren hizkuntza utzi zuelako, printzatu egin da lurralde euskalduna. nafarroaren ipar mendebaldean eta gipuzkoaren barnealdean, gehiengoak euskalduna izaten jarraitzen du, baina urolaren goiibilguak, debabarrenak eta ibaizabal arroak ziriarena egiten dute, eta isolatuta uzten dituzte gehiengoa euskalduna duten beste ingurune batzuk, hala nola bizkaiko itsasertza eta arratia bailara. esan beharrik... 2.650.000 pertsonako biztanleriatik 490.000 pertsona izango lirateke euskaldunak, gutxi gorabehera biztanleria osoaren %18, 5 begi bistakoa zen zer arrisku zetorkion gainera euskarari, eta ez dakienak edo ulertu nahi ez duenak, aski du ikustea zer bilakaera izan zuen garai hartan euskara baino erabiliagoa zen bretoierak, handik aurrera. gertaera horren aurrean, eaeko agintari politikoek euskararen erabileraren normalizazioaren oinarrizko legea onartu zuten 1982an. hizkuntza desagertzeko bideari buelta emateko aukera bakarra zen. horrenbestez, rlS bati aurre egiten zion munduko lehen lurraldeetako bilakatu zen, bere burua hizkuntza gutxitu baten erabilerei buruzko lege batez hornitzean, jada 1977an Quebecen (kanada) 101 legeak markatutako ildoari jarraituz. nafarroari dagokionez, jada aipatu dugu 1986ra arte ez zela hasi datu demolinguistikoak biltzen. horregatik, mapan ageri diren datuak bost urte geroagokoak dira, nahiz eta badirudien 1981eko koloreak oso antzekoak izango zirela. nafarroaren atzerapen demolinguistikoa legearen eremura ere hedatzen da; izan ere, ez zen halako legerik onartu, harik eta 1986an bertan euskararen Foru lege polemikoa onartu zen arte. lege horren bidez, hizkuntza gutxitu bat ofiziala soilik zati batean zuen lehen autonomia erkidego bilakatu zen nafarroa.
|
|
Halaber, lehenik eta behin estatu subiranoaren beraren funts gisa zenbait demos daudela onartzean, posible bilakatzen da jatorrizko komunitate politikoen arteko harremanak oinarri sendoen gainean eta deliberazioa eta etengabeko zabalkundea erraztuko dituen hizkera egoki batean ulertzea. Testuinguru horretan, komunitate nazionalek aukera izango lukete, kasuak kasu, jardunbide multikulturalak bultzatuko dituzten politikak inplementatzeko, kulturarteko politikak ezartzeko edo, are gehiago, tradizio kontsoziatiboago baten kasuan, lurralde nazional jakin
|
batean
beren hizkuntza propioa sustatzeko. Agertoki horietako lehenbizikoa 1971tik aurrera gobernu zentralak Kanadarako hartu zuen politika ofizialari dagokio.
|