Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2000
‎Eskumuturra laxatu zidan eta gure ezpainek birtopaketa egin zuten, berak berriz ere giltzak zerabiltzan bitartean. Ez bat eta ez bi, korridore ilun batean barneratu ginen, hura itsu-mutil isil, ni jarraikitzaile itsaskor. Gela bateko sarreran gelditu eta argia piztu zueneko, blusaren zorioneko lehen botoia aske zeukan, eta berdin bigarrena eta hirugarrena ere.
‎Hura hobeki bistatu nahirik laburtu nuen bien arteko tartea. Bertzelako atmosfera batean barneratzea bezala izan zen, zirrara harrigarri bat sudurrean: emaztekiak Kristinaren lurrin bera erabiltzen zuen, oparo erabili ere.
2009
‎Bertze eskailera batzuk igo genituen. Haien hondarrean, sala gisako areto zabal batean barneratzen ginela iruditu zitzaidan. Lekuak jendez beterik behar zuen, inguruko marmariak lekuko.
2012
‎Beste emakume baten gorputzean sartzen ari nintzela sentitu nuen une hartan. Sugea bezala, azal zaharra utzi, eta mundu berri batean barneratzen nintzela. Mundu guztiz ezezagun batean.
‎Gilenen ibilera gero eta baldarragoa zen, bideak betean mugitzen zen karrika estuetan, hemen estropezu, han balantza. Azkenean etxe atari batean sartu ziren, eskailerak igo eta lehenengo solairuan zegoen etxebizitza batean barneratu ziren; horrela ematen zuen, behintzat, kaletik antzeman zitekeen argi bakarra baitzen leiho hartakoa eta berbotsa ere lehen solairutik zetorrela baitzirudien.
2014
‎Taldea hegi elurtuan goiti urrundu zen isilean. Asiainek inpresioa izan zuen lainoak irentsi egiten zituela, eta mundu zuri eta hotsik gabeko batean barneratzen zirela. Elur bustiak zaildu egiten zuen ibilera.
2015
‎Pagadian sartzen ikusi nituenean kosta egin zitzaidan ibiltzen hastea, baina beldurrari barneko bultzada sendo bat nagusitu zitzaion, eta gizonari eta tximinoari segitzeko erabakiari irmo eutsi nion. Poliki eta lurra tentuz zapalduz egin nuen aurrera, atzera egiteko tentazioari gaina hartu eta lurralde aurkitu berri batean barneratzen ausartzen denak bezala.
‎Xk esku bakarraz gidatzen du orain eta ia bidetik atera dira eskuinera hartzean. Lortu dute hala ere, eta paisaia basotsuago batean barneratzen den bidetik aurrera egin dute.
2017
‎Bidaiatzea bezalakoa zen. Tokiz mugitu gabe, baina beste dimentsio batean barneratuz. Hiper emetasunaren mozorroa jantzi bezain laster, konfiantza goraka zetorren, kokaina marra bat sartzen duzunean bezala.
2018
‎Mirenek ohitu beharra zeukan orain bere gorputzeko parte ziren ile haien hastapenera, muin biluzira, eta horrexegatik ukitzen zuen kalparra, begiekin ispiluan ikusi ez ezik zentzumenen beste maila batean barneratzeko baietz, bera zela hura, bera eta ez beste inor.
2019
‎Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere. Bere nobela anbiziotsu eta ausartena burutu du Jaiok, lurralde ezezagun batean barneratuz eta bertatik arrakastaz itzuliz.
‎Ezkongaietan, zentzudun itxura eman zuen inoiz baino gehiago: bloke familiar batean barneratu,, esposatu?, ordena batean sartuko zen. Salbatu egingo zen.
‎Hirurehun euroko foulard a lepo inguruan bildu zerua lainotu antzean dagoelako, eta metroaren aho batean barneratzen da. Taxi bat hartu zezakeen, baina metrora doa.
2021
‎Nola ez ezagutu letra borobil ezin txukunago hura? Bi hitz soilik, lauki batean barneratuta zeukan zatiaren aldamenean. Bi hitz, harridura ikur batez nabarmenduak.
2022
‎Gertakari txundigarrien hurrenkera korapilatsuak ekarriko ditu jazoera horrek, delirioa eta errealitatea nahasten diren azpimundu batean barneratu eta dementziaren ertzak eta marjinazioaren estolda zuloak ezagutzera eramango dituena.
‎Oinez jarraitu du, harik eta sastraka batzuek oinak inguratu dizkioten arte. Inork segitzen ez diola ziurtatu ondoren, bide nagusia utzi eta bigarren mailako bidexka batean barneratu da.
‎Bosgarren kapituluan aipatutako mugimendu ekologistako bulegoen antzeko estiloa da. Etxe kolektibo batean barneratu zuen Chrisek estilo hori, eta gizarte ongizateko agentziaren inguruan berretsi du. Baina laneko presio zorrotza (Chris" erotzen" ari zen eta lan astea lau egunera mugatu behar izan zuen) eta kontuak emateko batzorde ikuskatzaile formal bat beharrezkotzat jotzen duten arauak eredu hori hondatzen ari dira.
‎Strathernen etnografiak pentsamoldea aldatzera behartzen gaitu, generoari buruzko esanahien unibertso oso desberdin batean barneratzeko. Hori egin zuen sambia jendeei buruzko Herdten jatorrizko kontakizunak ere; etnografia hunkigarri horrek irakurle mendebaldarrari benetan arrotza zaion zerbait transmititzen baitio:
2023
‎Lagunarte horrek Haize lasaitu zuen. Azkenean, galeria mehar batean barneratu ziren, gorriz pintatu gela batean sartu arte. Han, emazte zaharrak lanpa lurrean utzi zuen eta boz ezti batez erran zion:
‎Baina segidan bizkarreko ornoen lerroa zeharkatu zidan atzamar puntekin, loaren kremailera zabaltzen hasi balitzait bezala. Eta gero halako luma euri bat nabaritu nuen bizkarraren basamortuan, hatz mamien halako fereka leuna, eta geografia guztiz arrotz batean barneratzen sentitu nintzen. Baina ezin dizut beste ezer askorik kontatu, salbu eta loak hartu ninduela eta halako letargo gozoan kulunkatu nintzela, biharamuneko arratsalde erdira arte!
‎Ni naiz irakaslea eta zu ikaslea. Baina azkenerako gauzak aldatu egin dira, nik ere eman diot neure buruari baimena erlaxatzeko, ahazteko behingoz nork agindu behar duen eta nork ez, eta benetako talde lan batean barneratu naizenetik, ondo sentitzen naiz. Elkarrekin zerbait garrantzitsua lortzen ari garela sentitzen dut, eta, berriz ere, nire miseriak aitortu nizkienean bezala, nire idulkitik jaisteak indartsuago egin nauela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia