Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 15

2000
‎Baina gero Danek burutazio ezin hobea izan du: garagardotegi batean afaltzea. Eta han txispatu egin naiz eta gara, eta alkoholak ez ezik, Ruben aski irribarretsuaren begirakune umelak ere on egin dit (aldizkarikoei ahantzi egin zitzaien nabarmentzea, alkoholarekin batera, zein garrantzitsua izan daitekeen den jausaldietan beste norbaitentzat desiragarri izatea).
‎Orain ere, bazkalosteko bero kiskalgarri honekin, nor bere dendan utzi ditut, seguruenik lo kuku bat egiten, baina nik, Tomen zurrungak ez entzutearren, Moab herrixkaraino etorri naiz, garagardo bat har  tzera eta, ça va de soi, zuri deitzera, ze gaur ere badut zer kontatua. Garagardoaz ari naizela, atzo garagardotegi batean afaldu genuen. Taldekideak gustura egon ginen, baina esango nuke behar baino gehiago edan genuela eta, à mon avis, gauza desegoki asko esan ere bai.
2002
‎Eguraldi bikaina lagun, kaleak eta tabernak jendez beterik zeuden, batez ere jende gaztea, algaraka eta elkarri zirika ziharduten mexikar jatorriko neska mutikoak. Jatetxe mexikar batean afaldu eta Coronita batzuk edan ostean, lotara joatera deliberatu ginen. Inguruko deserosotasunak ahaztuta, ahal izan genuen bezala loa biltzen saiatu ginen, bai baikenekien hurrengo egunean Los Angeles gure zain genuela.
2005
‎Haren atzetik joan nintzen nire autoan, gero Joxe Mari bueltan ekartzeko. Itzuleran, jatetxe batean afaltzera gonbidatu ninduen.
‎Haurtzaroko eta gaztaroko gertaerak kontatu zizkigun, batzuk grazia handikoak; esate baterako, lagunekin beheko auzora jaitsi zeneko hura: taberna batean afaldu eta gero, denak ere muturra berotuta, etxeorde batetik gurdi bat atera, Remigio organista esku-soinu eta guzti gainean eseri, lagun taldekoa baitzuten, eta auzoan aurrera eta atzera ibili zuten, zarata batean, taberna guztietan sartu ateraka, kalearen erdian dantzan...; haietako batek, besteak baino edanagoa edo, bidean harrapatzen zituen etxe guztietako ateak jotzen zituen, auzo guztia es... Hain zuzen ere, atea jo zuen etxe haietako batean bizi zen alkatea; haserre, leihora irten zen, kamiseta hutsean, ea nor zebilen ikustera, udaltzainari abisatzeko asmoz gaizki hezi haiek udal ziegan sar zitzala gau osorako eta hurrengo egunean isun bat jar ziezaiela.
2006
‎San Franciscon ez dute besterik jaten. Barka... ez nuen kasino batean afaldu nahi. Zerbait erromantikoagoa nahiago nuen.
2008
‎Ez dut Arantzarekin kontsultatu, baina erabakia hartuta dago. Gaur gauean umeak kanguru batekin utzi, eta ahalik eta hobekien azaltzen saiatuko natzaio, jatetxe on batean afaltzen dugun bitartean.
2010
‎Gero, Peru tematu da jatetxe merke horietako batean afaltzen. Harritu banaiz ere, sekula baino samurrago sentitzen nintzen berarekin, eta ez dut eztabaidarako ganorarik izan.
‎Hurrengo gauean Mariok pizzeria begetariano batean afaltzeko proposamena egin zion Danielari. Jana nolakoa zen berdin zitzaiola erantzun zion, edaria ona eta ugaria baldin bazen.
‎Bertan izan ziren pertsonaia ezagunen zerrenda luzea ematen zuen gero, tartean Maria Fernandaren izena emanez, Francisco Silva de la Dehesaren alarguntzat identifikatuz. Gau hartan Maria Fernanda dantzariarekin jatetxe batean afaltzen ikusia izan zela ere esaten zuen. Dantzaria ere askoz gazteagoa zen andrea baino.
‎–Egunen batean afaltzera etorriko zinela esan zenidanez, menuaren arabera ere erabaki ahal izango duzu.
2011
‎Gosarian ogi guztia jan zuten eta ganbarara itzuli ziren belarretan etzatera. Bazkaria prestatzen hasi nintzen eta babarrunak jarri nituen eltze batean, eta porruak eta patatak beste batean afaltzeko.
‎moketa trenean, moketa logelan, moketa komunean eta horma papereztatuak nongura. Lehenengo gauean mandarin chinese jatetxe batean afaldu genuen, eta, janari kaskarra gorabehera, betiko gaiaz mintzatu ginen, patxadaz, apurka apurka botila ardoa hustu ahala: identitateari eutsi beharraz, gizarte irekien bertuteez (zeren gain eta zeren bizkar eraiki dira ordea gizarte ireki aberatsok?) eta ustez ideala den bikote horren itxura bateko uztarrezintasunaz.
2012
‎Hamazazpi urte daramatzate hilaren azken egunetariko batean afaltzeko biltzen. Egun bost irakasle dira...; bueno, ziren, Inasekin.
2022
‎Cambridgen Ségouinekin ikusi izan zuen Routh izeneko mutil ingeles batekin handitu zen afaldarren taldea. Kandela argi elektrikoz argituriko gela goxo batean afaldu zuten mutil gazteek. Hitz eta pitz eta batere gordekeriarik gabe jardun zuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia