2000
|
|
Ongi etorri zait Rocíok Killarney ezagutzea. " The Sugan" aterpetxera ekarri ninduen, eta ondoren jatetxe txiki baina atsegin
|
batean
afaldu genuen. Noski, ez nuen idazteko astirik izan(" Uztailak 4" izenburupean dagoena salbu, baina zati hori Cork eta Killarney batzen dituen autobusean idatzi nuen), zeren eta gero, gaua errematatzeko, taberna batera sartu baikinen.
|
2005
|
|
Irene dardarka heldu zen etxera. Jatetxe
|
batean
afaltzera gonbidatua izanak aztoratu egin zuen. Amari, Karlotarekin luzatu zela eta gurasoengana lagundu ziola azaldu zion.
|
2006
|
|
Polizia ohiak lehenbiziko bost orduetan zelatatzen zuen bulegoa, eta Anek gainerako bostetan hartzen zion txanda. Bulegoa ixten zenean, inguruko jatetxeren
|
batean
afaltzen zuten.
|
2008
|
|
Marokoarren taberna
|
batean
afaldu dugu, ezer gutxi dago egiteko portu inguru honetan. Ostatuan paperak bere lekuan dauden begiratu ditugu, Marokon ibiltzeko gida-liburua, interneteko paperak eta informazioak atera eta irakurtzen hasi naiz, loak hartu arte.
|
2009
|
|
Mikelena da baina hirurok erabiltzen dugu. ETAk Real Sociedadeko jokalari ohi bat hil du gure etxetik gertu, elkarte gastronomiko
|
batean
afaltzen zuen bitartean. Hiru egun beranduago, eta Donostian berriro ere, espetxeko funtzionario bat tirokatu eta hil dute.
|
|
–Eztabaida hori, Unai Coloma Perezen gorpua aurkitu baino hiru egun lehenago gertatu zela, ostiral gaueko hamabietatik larunbat goizaldeko ordu biak bitartean. Zarauzko jatetxe
|
batean
afaldu ondoren herriko itsas pasealekutik ibilalditxo bat eman zutela, Zarautz eta Getaria bitarteko bidean dagoen pasealekuko eserleku batean geldialdia egin zuten arte.
|
2012
|
|
Ezin du sinistu halako segurtasunez eta alabekiko aldentze kutsu horrekin hitz egiten ari den emakumea bere emaztea denik: duela bi aste, larunbat gauean biak bakarrik jatetxe
|
batean
afaltzen zeudela, negarrez hasi zitzaion, neskekin planik egiten ez dutenetik hutsik sentitzen zela esanez eta aspaldiko lagunekin zuten harremana berreskuratzeko berandu zela aurpegiratuz. Berak guztiaren errua izango balu bezala.
|
|
Arrats aldean, txalupa estali bat hartzen zuten eta irla
|
batean
afaltzera joaten ziren.
|
2015
|
|
Norbaiti gertatutako ezbehar bat azaltzen ari zela ematen zuen: delako lagun edo ezagun zorigaitzeko hori elkarte
|
batean
afaltzen ari zen, nonbait, lagunarteko afari umoretsuan. Eta, halako batean, txuleta mardul bat jaten ari zela, haragi puska bat trabatu omen zitzaion kontrako eztarrian.
|
2016
|
|
Zortzietarako erabat akituta eta porru eginda zeudenez, leku lasai
|
batean
afaltzea proposatu zuen Josebak, Giudecca uhartean adibidez. Eserita, noski.
|
2017
|
|
Bideoa aurkeztu bezperan NEBek Riosi deitu zion, eta Bilboko jatetxe
|
batean
afaldu zuten. Hurrengo egunean egingo zuten ekitaldiko edukirik garrantzitsuena aurkeztu zion, baina azken xehetasuneraino joan gabe.
|
2018
|
|
Zorioneko greba. Toki txiki
|
batean
afaldu zuten, Ritxik ondo ezagutzen zuen bistrot txukun batean. Gizonak aukeratu zuen ardoa, konpetentziako bat, noski, 2001eko Château Latour Martillac bat, ez zen kartako garestiena, ez zuen beharrezkoa ikusi.
|
2019
|
|
ANTZEZLAN ARGENTINARREN FESTIBAL BAT, Les Translatines, zegoen Iparraldean eta OA-k berarekin joateko eskatu dit. Ostiralean Rafael Spregelburg en Buenos Aires obra ikusi dugu, Baionan bira bat eman, pizzeria
|
batean
afaldu, Aviron Bayonnais en partidua telebistatik erdi ikusi, partidutik atera zirenekin nahas kopa bat hartu, aterpera itzuli, Marseille eta Niceren arteko herri bateko surflari batekin lolekua konpartitu aterpean, beraren laguna egin, berarekin frantsesa praktikatu dugu, hizkuntza, hurrengo egunean Baionako denda bitxiak bisitatu (liburu zaharretako bi, MSO k OA-ri esondatutakoak, denda cool ba... garagardoa granadinarekin, goxoegia aukeran, aterpera itzuli, afari legea egin, gosaldu gabe eta erlojuko ordua aldatu gabe hurrengo egunean etxera itzuli.
|
|
Edonola ere, euriak ez zuen barkatu, azken finean, berdin zipatua gelditzen da bat itsasoan erori edo norberaren herrixkako errekan erori, honekin esan nahi dena da Raimundo Silva ibilbidea oinez egin izan balu ez zatekeela dagoena baino gehiago bustiko, zipa zipa eginik dago. ...ik edukitzearen ondorio izan zela, pentsa, Hagitz komikoa da gizona, beti egurrezko aurpegi hori du mintzatzen denean, lanean ona da, ordea, aitortu behar da, eta zuzendari literarioak, erruki eta justiziazko ekintza hau egin ondoren, dena libre duela uste duenak bezala egin ere, afera bukatutzat eman eta benetan interesatzen zaizkion gaietara pasatzen da, Aizu, Maria Sara, zer moduz hauetako egun
|
batean
afaltzera bagoaz, gero norabait joan gintezke, dantza egitera, kopa bat edatera. Kale kantoiari buelta ematean haize kolpe doilor batek batekoz bestera jarri zuen euritakoa, zerutik erortzen zen ur guztiak Raimundo Silvaren aurpegiaren kontra jo zuen, haizea zikloia zen, maelström, urakana, segundo gutxiko kontua izan zen, baina amorru eta agoniazko segundoak izan ziren, liburua baizik ez zen salbatu, jakaren eta atorraren artean zegoelako.
|
|
Baixako jatetxe
|
batean
afaldu zuten, emakumeak setioko historia nola zihoan jakin nahi izan zuen, Ez zoan gaizki, nik uste, den bezain absurdoa izanda, Asko falta al duk bukatzeko, Hiru lerrotan buka liteken, gero ezkondu eta hagitz zoriontsuak izan zitunan formularekin, gure kasuan portugaldarrek, ahalegin alimale baten ondoren, hiria hartu zitenan, edo bestela has ninteken armak eta tresnak izendatzen, pertsonak eta ... Kafea bukatu zuten, Raimundo Silvak kontua eskatu zuen, baina Maria Sarak, keinu azkar batez, kreditu txartela platertxoaren gainean paratu zuen, Hire zuzendaria nauk, ezin diat onartu afaria hik ordaintzea, hierarkiarekiko errespetua bukatuko lukek menpekoak hasiko balira hortik zehar harrokeriatan beren agintariekin, Behingoz onartuko dinat, edonola ere gogorarazi nahi dinat egile bihurtzeko bidean nagoela, eta orduan, Orduan bai ez duala ezer ordainduko, non ikusi duk horrelako aldrebeskeriarik, egileak editoreari afaria ordaintzea, ez dakik ezer harreman publikoez, Beti entzun dinat egile errukarriei esker bazkaltzen eta afaltzen dutela editoreek, Horiek kalumniak dituk, klase gorroto baten barne adierazpen zikinak, Ni ez naun gerra horretakoa, zuzentzaile xumea baizik ez naun, Horren bihotzez hartuko baduk, Ez ez, heuk ordaindu, baina bestelako arrazoi batzuk zeuzkanat hik ordaintzea onartzeko, Eta zein dira, Bada, setioaren historia makal honekin guztiarekin, ez dudala ia zuzentzaile lanik egin, eta, hortaz, nire ekonomiaren egoera periklitantearen arduraduna haizenez, bidezko dun hik ordaintzea, eta nolabaiteko trukea egitearren, bihar ogi xigortuak prestatuko dizkinat gosaltzeko, Horrela zorretan geratuko nauk berriz ere.
|
2020
|
|
Bandako gerrillari guztiak Magdalenako zubian zain utzita, bart Iruñeko jauregiko areto
|
batean
afaldu zuela kontatu dio Gardek, ondoan hiru ofizial frantses eta interprete aritu zen Baionako soldadu bat zituela. Hiruzpalau aste ziren jada frantsesek eskatua zutela isilpeko bilkura bat egitea gerrillako goi mandatariren batekin –ongi jakinda Espoz Mina ez zela bertaratuko–, eta helburua ere garbi iragarria zuten:
|
2021
|
|
Tailerretik irteterakoan bila etortzen zitzaidan maiz; prezio bakarra zuen jatetxe
|
batean
afaltzen genuen; poesia topatzen zuen berak paperezko zamauetan, gatzontzi butxatuetan, hatz markaz beteriko basoetan edota koipeki zaharrak zuen zaporean ere, zeina janari ororen zaporea baitzen niretzat; zurezko eserlekuetan jartzera joaten ginen auzoetako zinemetara, ardo beltza edaten genuen tabernetan; berak galderak egiten zizkidan:
|
2022
|
|
Paulari grazia egin zion bidaiaren gunea eta helburua hura izateak, baina argi zegoen hala zela eta bestelako planik ez zeukatela benetan, ez museorik, ez bateau mouche txangorik. Horregatik, zapuztuta geratu zen Bastille inguruko jatetxe
|
batean
afaldu eta gero ditxosozko diskotekara abiatu, ilara txintxo egin eta atezainak gau hartan emakumerik ez zela onartzen esan zienean. Zapuztuta baino gehiago, sutan zegoen Paula:
|
|
Hotelen artean jatetxe eta taberna batzuk dituen zona bat topatu dute, eta eztabaida txiki bat izan dute Elenak eta Aitorrek: emakumeak nahiago zuen janari mexikarreko terraza
|
batean
afaltzea, baina Aitor ezezkoan dago, mutikoengatik –" Ez zaie gustatuko" –, eta hanburgeseria edo pizzeria bat hobetsi du, Elenaren arbuioa jaso duen proposamen bat –" Ez dugu ba etxean lortu dezakegun janari mota berdina eskatuko; gauza berriak egitera etorri gara hona" – Umeek nahiago dute hanburgesa –" Patata frijitu askorekin!" – Azk... ororen gainetik hanburgeseria itxura duen lokal batean eseri dira, baina hanburgesez gain takoak, burritoak, guakamolea eta halakoak eskaintzen dituena.
|
2023
|
|
–Bai, gure Elena asko poztuko da mendiko oilategi
|
batean
afaldu duzula jakiten duenean. Tira, zertan ari da Zabala demonio hori?
|
|
–Badakit ez daukazula bikoterik. Elkarrekin joan gaitezke egunen
|
batean
afaltzen, eta gero pub batera zertxobait hartzen. Ondo pasatuko duzu –atzamarrekin nire eskugaina bilatu eta laztan antzekoak egiten zizkidan.
|