Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 566

2000
‎Ordu eta erdi eman nuen bertan, geldi, zain, furgoneta urdin bat geratu zen arte, leiho ilunak zituena. Nire ondoan zenean, ateetako bat zabaldu eta ikusi nuen barrura sartzeko gonbidapena egin zidana Duncan zela. Ez nuen batere gogorik eurekin batera bidaiatzeko.
‎Eta behako hura arteztu zidan, nehoiz ere ahantziko ez dudan behakoa, tristea eta arraia, aldi berean: tristea, ene barrengo tristurarekin bat egiten zuelako, berak ere bere zalantzak eta ezbaiak izan zituelako sasoin batean, benturaz; eta, arraia, esperantzazko mezu bat zabaldu nahi zidalako. Eta, haren jarraikian, berriro erran zidan:
‎" Minutuak eta orduak luzeegiak dituk mugimendu bizkorren studiatzeko, eta egunen batean norbaitek erloju bat asmatu dik, pultsazioen neurtzeko gai ere izan daitekeena, diiin daaan, diiin daaan..." Eta denboraren neurri hari dindana deitzen hasi gintzaizkion. Baina, erlojaria ez zenez, uraren bidez neurtzen zituen osabak dindanak —bere dindanak, alegia, zeren eta, bertzenaz, mila dindan suerte izan baitzitezkeen, batzuk din dan eta bertzeak diiiiiin daaaaaan, haiek laburragoak eta hauek luzeagoak—, erabiliz, hartarakotz, ontzi bat ur, beheko aldean hodi tipi bat zuena, nondik isur baitzitekeen ontzian zegoen ura, baldin itxitura bat zabaltzen bazen, eskuz manaia zitekeena; eta osabak diiin daaan erraiten zuen, eta, hura erraiten zuen bitartean, hodia zabalik uzten zuen, hoditik zetorren ura bertze ontzi batean jaso ahal izaiteko; eta, horrela, nola ur isuriaren mailak emaiten baitzuen dindanaren neurria, maila hura marka batez seinalatu, eta handik goiti ontzi osoa markatzen zuen, neurri hura bere dindanen unitatetzat hartur...
‎Bigarren mugarria eta data, berriz, berant gabekoa izan zen, noiz eta gure sekeretuaren zina odolez sinatu baikenuen. Dakizun bezala, Ofizio Sainduaren manuz eta aginduz, eta jaun inkisidorearen trabailuen araberako maiztasunez —zeren eta, uda partean edo uda inguruan, eguraldiak onerat egiten zuenean, anitz baitziren baterat eta bertzerat egin behar izaiten zituen bisitak— ediktu bat zabaltzen zen —eta hala egiten da oraino—, zeinean eliztarrei jakinarazten baitzitzaien, bertze zeregin batzuen artean, urtean behin konfesatzeko eta komunionea egiteko obligazinoa... baita hereseen eta heterodoxoen salatzekoa ere, bekatu mortalaren mehatxupean. Badakizu, halaber, ezen salaketa haiek isilpean eta ezkutuan egiten zirela:
‎Eta nik gauza haiek guztiak nituen buruan, eta orduan, neure etorkizun beltzari ate bat zabaldu nahi banio bezala eta neure senak eta neure bizi-nahiak ere hartaraturik, pentsatu ere gabe bi aldiz, erran nuen:
‎Eta, ohitura edo arau haietan zimendaturik, berak bere jokoa jokatzen zuen, eta entseiatzen zen, halatan, bere lekuan egoiterat: erran nahi baita ezen distantzia batetik neurtzen eta juzkatzen zituela bere harremanak, edo berak ezarri urruntasun batetik, baina ulerturik ezen urruntasun gero eta urrunago hartan berak ez zuela nehoiz ere desagertzeraino eta aienatzeraino egiten, bere jokamolde harekin mezu eta mandatu bikoitz bat zabaldu nahiko balu bezala, zeren eta urruntasun hark, alde batetik, arras bereizten baitzuen ama bertzeenganik, kasik jainkosa helezin eta eskuraezin bat bilakatzeraino, guztiak zekizkiena eta guztiak zekuskiena, eta zeren, bertzetik, nola berezia denak baizik pizten ez duen bertzeen arreta eta, halatan berretzen eta areagotzen baitzuen bere presentzia. Eta hala bizi izan zen gure ama bertzeon baitan, bere ausentzia iduriko hartan, zeina baitzen, aldi berean, etengabeko presentzia, eta hala ezartzen zituen bertzeen aitzinean bere autoritatea eta bere eragina urruntasun hartarik.
2001
‎Eta alde egitea erabakiko duzu. Eta moilatik herrira zoazela, deusez handi bat zabalduko da ahoa lez zure aurrean.
‎Orduan Axelek karpeta handi bat zabaldu eta seizazpi mapa aterako ditu. Mapping irakurriko duzu karpetaren azalean.
‎‘Geografoek asmaturiko meridianoek eta paraleloek sare bat zabaltzen dute lurraren inguruan, ’ esan zuen Don Patriciok, eta Inazitori egin zion keinua. ‘Baina zertarako? ’
‎Eta bakarrik geratu naiz, eta ez nuke Josuren gutuna irakurriko ez balitz ia berez zabaldu, hego bat zabaltzen duen usoaren moduan:
‎Edwinek oinaze keinua eginen du, eta alkandora apur bat zabalduz zutituko da, eta orduan ikusiko duzu puxika.
‎Gero, argindarraren poste zaharrean gora igo zen, postea gogor besarkatu eta zangoak altxatuz, zangoak sakatu eta soin besoak goratuz, eskubesoak berriro finkatu eta zangoak apur bat altxatzeko. Horrela igo zen postean gora eta, igo ahala, halako ikara bat zabaldu zitzaion behatz puntetatik izterretan gora, eta gerritik gora, eta soinetik paparrean gora bururaino, eta zirrikituren baten bila igotzen ziren atzamar mamietaraino.
‎Bere kale iluna itxi den lekuetan, izotzausleak maniobrak egin ditu beste bide bat zabaltzeko.
2002
‎Mirarik begi bat zabaldu zuen. Bestea, gero.
‎Ireneren begiak pixka bat zabaldu ziren. Irribarrez ari ziren.
‎Musuka eta fereka eman zituzten zenbait minutu. Mirariri ahoa apur bat zabaldu zitzaion; arnasa sakondu. Joatear zen berriro.
2003
‎Hiztegia hartu zuen orduan eta l letratik ireki (leve líquido). Baina hiztegien ezaugarririk politenetakoa da orrialde bakoitzak hitz ugari izaten dituela; eta, horrezaz gainera, hiztegi bat zabaltzen denean, mekanismo berezi bati esker, gure begien aurrean ez da orrialde bakarra geratzen: orrialde bi geratzen dira.
‎Ate bat zabaltzen hasi zela sentitu zuen orduan Matiasek. Arrapaladan itxi zuen entziklopedia eta apalean utzi nahi izan zuen egongelan inor sartu aurretik, bekataria balitz bezala edo, beste era batera esanda, eskuan neska biluziak balitu bezala, eta ez entziklopedia bat, Tabucchi izenekoa eta itxuraz antiestetikoa.
‎Erabat urduri jarri zen Matias; batera eta bestera hasi zen mugitzen, nora ezean, eta dardarka hasi zen, ur beroaren azpian. Ez zuen adorerik izan, gainera, manpara pixka bat zabaldu eta intrusoa nor zen begiratzeko. Begiratu gabe zekien, baina, Ana zela haginak garbitzen ari zena, nola ez, pentsioko beste inork ezin zituelako haginak hain dotore garbitu, inork ezin zuelako, bide batez esanda, hain soinu eredugarria egin haginak garbitzean.
‎Are gehiago etxetik hain urrun. Dokumentu bat zabaldu zuen eta atzera itxi. Ordenagailua amatatu zuen gero.
‎entzun zuen berriro. Eta ate bat zabaldu zen. Gizon bat irten zen gelatik.
‎Baina ez dakizue. Zuek imajinatzen duzue gauza txiki bat dela erlea, lodia eta txikia, iletsua, eta imajinatzen duzue erleak beti daudela pikuen barruan sartuta, hilda, hala ikusi zenutelako txikitan, piku bat zabaldu zenutenean, behin. Peligrosoa da erlea, hori pentsatzen duzue, eta hegoak ditu.
2004
‎zergatik ez dute espainolak eta frantsesak euskaldunen nazio identitatean murgildurik euskaldundu nahi, azken hauek haien hizkuntzan, kulturan eta nazio izaeran bizitzera behartuak baldin badaude? Ea, bada, behingoz, gure gogo mehartasunak pittin bat zabaltzen ditugun, eta gauza hauek era naturalean hartzen hasten garen. Izan ere, euskaldunak zergatik galdu behar du bere gutasuna bere herrinortasunaren araberako erreferentzia sisteman bizi nahi baldin badu?
‎Gurdizainak garrafoietako bat zabaldu zuenean, barrura begiratu barik ere nahiko klaru geratu zen ardoa zela barrukoa. Eta" ondo", esan zioten," oso ondo".
‎Morfinaren lainoa apur bat zabaltzen zihoala zirudien. Ahozuloa erabat lehor nabaritzen nuen eta mihia puztu eta lakarra.
‎–Bilbon hasi ginen, baina laster izan genuen Iruñean beste egoitza bat zabaltzeko beharra. Neu arduratu nintzen egoitza berria abiatzeaz.
‎Mitxelenak ate bat zabaldu zuen. Bulego txiki batean sartu ginen:
‎Euskal Zerbitzu Sekretuen buruzagiaren esaldia dilindan gelditu zen bulego hitsaren egurats pisuan. Tristezia sakon bat sentitu nuen bular barnean hazten, lore beltz bat zabaltzen den moduan. Herrialde haien morroi izateak sumindu egiten ninduen.
‎Bost egun barru, ostiralean alegia, Parisko arratsaldeko trena hartuko duzu Hendaian. Parisera iritsitakoan bilatu ostatu merkeren bat eta atseden hartu igandera arte –idazmahaiaren gaineko karpeta bat zabaldu eta paper tolestu bat luzatu zidan– Igandean, goizeko bederatzietan puntu puntuan, helbide honetara joan duzu. Hortxe emanen dizkizute lanari buruzko xehetasun guztiak.
‎Beste kontu bat: dirua –idazmahaiko tiradera bat zabaldu eta ireki bat atera zuen– Egia erran, ingelesek ez digute diru askorik eman eginkizun honetarako. Jaurlaritzakoek diru hau eman didate tren txarteletarako eta Parisko egonaldirako.
‎auzi txiki eta ezdeusez arduratzen diren abokatu txukunen itxura penagarria zerien etxetto txuri hartan lan egiten zuten guztiei. Del Vallek irribarre mehe bat zabaldu zuen. Bai, abokatu hits haiek aldez aurretik zuten auzia galduta... eta ederki nabari zitzaien.
‎Dorre zuriak begi erraldoi bat zabaldu balu bezala izan zen. Betazalik gabeko begi horixka, borobil hark gaua arakatu zuen gure bila.
‎Lantza oihalean bildu, idazmahaiko tiradera bat zabaldu eta kontu handiz gorde zuen. Min ziztada zorrotz batek zeharkatu zidan bihotza, berriz ere saihetseko zauria zabalduko balitzait bezala.
‎Del Vallek are larriago ekin zion miaketari. Larruzko nezeser apal baina gustu oneko bat zabaldu zuen. Garbiketarako tresnak besterik ez.
‎Eskaileretan gora ari ziren. Müllerrek irribarre maltzur bat egin eta beroki luzea apur bat zabaldu zuen. Aho bete hortz, Del Vallek Thompson metraileta baten kargadore zirkularraren ikustaldi beldurgarri bat izan zuen.
‎Aitak giltza bat atera eta ate haietako bat zabaldu zuen.
‎Sekula piztuko ez zuen zigarreta bideko hautsean zetzan, ahazturik. Soldaduari eroria zitzaion buruko musuzapia eta orain haren burusoilak distira izerditsu bat zabaltzen zuen ilunabarreko argi gorrixkaren pean. Oskarrek beste bala bat sartu zuen Mauserraren errekamaran, musika tresna gozatzen duen jolearen keinu leun dotoreaz.
‎Mireiak laborategiko atea apur bat zabaldu zuen, isilpean. Belarriak zolitzean pauso hotsak entzun zituen.
‎Ramírezek liburu txiki baten tamainako gailu bat zabaldu zuen. Pantaila bat agertu zen.
‎Neska leihora hurbildu zen, poliki. Gortinak apur bat zabaldu zituen, kalea aztertzeko.
‎Baina une labur bortitz haien ondotik hutsune izugarri bat zabaltzen zitzaidan, eta hutsune haren barruan ezereza... eta neure buruari esaten nion ezerez hura bizkargaineratu eta aurre egin behar niola bizitzari, baina ezin eutsi beruna baino astunagoa zèn ezerez hari eta, zama hura neure gainera kargatu bezain laster, azpian harrapatzen ninduen, nola altzairuzko xafla zapal batek eulia. Harik eta egun batean hustasuna bizi indarrari gailendu zitzaion arte...
2005
‎–Makinaz idazten badakizu, eta ordenagailuarekin ere trebatzen hasi zenuke, aholkatu zion alabak, baita Boni Bonek berak ere?. Eta posta elektronikoa eta webgune bat zabaldu?
‎Kanporako aldean hiru aulki garai daude, tabernetakoak bezalakoak, eta hauen atzetik gela bera zabaltzen da. Honen erdian mahai oso baxua, jesarrita jateko modukoa, lurretik apur bat zabaltzen den mahai oihal koloretsu batek estalita, eta gelako beste muturrean ohea, panpina eta kolore alaietako kuxinez inguratua. Oheburuan deigarria egin zaio katu zuri gozo itxurako iratzargailu handia.
‎Emakume biek baietz egin zuten buruarekin eta Olga eta nire artean banatu zituzten euren begiradak; ez zuten ezer gehiago esan, nahikoa zuten begiratzearekin. Olgak toaila more bat zabaldu zuen eta gainean eseri zen.
‎Zigilua ipini zion gero. Aulkitik mugitu gabe, armairu bat zabaldu eta bertan sartu zuen gutuna. Oso armairu marroia zen.
‎Erdian zegoen mahaitxo gainean belusezko zapi gorri bat zabaldu zuen gizonak, eta inguruan jesarri ginen gu. Bertan jarri nituen Kixmiren eta bion familien altxorrak, nahastuta; bitxi haiekin batera, Rosasen aitonaren hortzordea ere agertu zen, ukitu makabroa emanez.
‎Irribarre triste bat zabaldu zuen. Elur malutak eten gabe zetozkigun gainera, lorategi japoniar batean bezala, inguruko paisaia apainduz, autopista amets itxuraz margotuz.
2006
‎Ez ditu amaren hitzak ulertu, baina poztu egin da hitz egin diolako. Amaren eta munduaren artean eraikitako harrizko horman arrakala bat zabaldu da eta ziur da izeko Doloresen begien distirari esker izan dela. Ospitalea bezain zuria den paretan argi izpi bat sartu da zirrikitu estu batetik.
‎Orduan konturatu da alboko emakumeak begira dituela, eta supermerkatu baten erdian biluzik balego bezala sentitu da. Gortina bat zabaltzea gustatuko litzaioke.
‎Lainoak besarkada zurbil batean biltzen zituen inguruko mendiak, eta sabai heze bat bezala hedatzen zen mendatearen gainean. Noizbehinka, errezel grisean zirrikitu bat zabaldu eta une batez pagadi biluziak eta iraleku zimelduak erdikusten ziren, udazkenak bere esku hitsa berriz ere ixten zuen arte. Arratsaldeko bostak besterik ez baziren ere, kamioiak argiak piztuta zebiltzan A autobidean barrena.
‎Frantsesak liburutegia miatu nahi zuen lehenik. Liburu mordoxka bat zabaldu zuten, eta Anek aitonak idatzitako oharrak itzuli zizkion. Neska guztiz deseroso sentitzen zen inozokeria haiek goraki erranik.
‎Bidaiaren nekea igartzen zitzaion polizia zaharrari. Mugimendu astunekin, ohe gainean eseri eta erremintetarako kutxa bat zabaldu zuen. Barnean, Anek eskuburdinak, hainbat tamainatako bihurkinak, erabilera anitzeko labana bat, kutxa txiki batzuk eta pistola bat ikusi zituen.
‎–Neuk ere ez. Dena den, baliteke beste norbaitek ondoko kutxaren bat zabaltzea, edo...
‎Zuhaitzek osatzen zuten zirkulu itxiaren erdian porlanezko egitura astun bat altxatzen zen, hezetasunak belztua eta leihatila estuz hornitua. Bunkerraren horma astunean ate handi bat zabaltzen zen, tunel aho baten itxurakoa. Polizia ohiak autoa gelditu eta jaitsi egin zen.
‎–Gazteluan ginela, Deabru hark kutxetako bat zabaldu zuen palanka batez –azaldu zuen– Hainbat kutxa txikiago zeuden lasto artean. Haietako bat zabaldu, eta hau bezalako estatua txiki mordoa zegoela ikusi genuen.
‎–Gazteluan ginela, Deabru hark kutxetako bat zabaldu zuen palanka batez –azaldu zuen– Hainbat kutxa txikiago zeuden lasto artean. Haietako bat zabaldu, eta hau bezalako estatua txiki mordoa zegoela ikusi genuen. Gazteluko haur bat negarrez ari zen.
‎Ez genuen jakin nola lortu zuen Suitzara pasatzea, horretarako lortzeko zailak ziren agiriak behar baitziren, edo dirutza handia. 50eko hamarkadan Bouthier senar emazteak Frantziara itzuli eta jaki denda bat zabaldu zuten Gironda eskualdeko Pauillac herrian. Hainbestean bizi izan zen Bouthier...
‎Levertek plastikozko poltsa bat zabaldu eta egunkari mordoxka bat atera zuen. Anek, akiturik baitzen, adeitasun hutsez hartu zituen.
‎Mugimendu horrek zabaldu egin zituen haren oheko tapakiak, hotel bateko logelara sartzean zerbitzariek batzuetan ohearen mutur bat zabaltzen duten antzera, bertara sartzeko gonbidapen gisa.
‎Arrazoi askorengatik. Bata, horrelako gutun bat guztiz arriskugarria izango zela zure ikaslea nintzen bitartean, aski izango bainuen errektoregoan erakustea zure kontrako espediente bat zabaltzeko, eta hortik aurrerako guztiak. Bestea, nik gutuna ikasturtean jaso eta zuk nahi zenukeen erantzuna emanez gero, sekula ez zenuela jakingo nire erantzun baikor horretan zenbateko pisua zeukan zureganako oniritziak eta zenbatekoa nire komenentziak; eta zuk, garbi utzi didazu behin baino gehiagotan, ez duzu nire gorputza bakarrik nahi, osorik nahi omen nauzu, gorputz eta arima.
‎Adinik aproposena, hortaz, tabernarik taberna ordu franko eta gastu dexentekoa egiteko. Ostatu berri bat zabaltzen zen guztietan bezala hara ere egin genuen geure jira, ireki orduko, eta berehala bihurtu ginen eguneroko bezero.
‎Orain basamortu hotz bat zabaltzen zen, gerraz haratagoko lubaki handi bat, zeinaren beste aldea ikusterik ez zegoen.
2007
‎Begien aurrean arras bestelako Europa bat zabaltzen zaigu kulturalki nahiz politikoki: ez Haydn eta Mozart, baizik Debussy eta Mahler musikatzen da; ez da Boucher eta rokokoa pintatzen, baina Toulouse Lautrec, Cézanne, Monet; Voltaire-ren lekuan Zola eta Ibsen irakurtzen da, eta garaiko pentsamendua Darwin, Marx, Nietzsche-ren mailuena da, ez Rousseau edo Hume-ren biola sentituena; oroz gain, ordea, literatura edo filosofia ez, zientzia eta teknologia da buruen zeharo nagusi.
2008
‎Eta ez? ez zuen zalantzarik afera hartan behar bezala jokatu zuela, ama batek zernahi egin baitzezakeen alaben moraltasuna zaintzeko, baina, gutunak irakurri ondoren, hain espiritualak eta hain inozenteak, nolabait esatearren?, halako kontzientzia txar bat ere egin zitzaion, beharbada, azkenean bere iritzia ezarri ziona, bikoteari aukera bat zabalduz:
‎Garaipenaren liparra ote zen hura, ondorioz, hainbeste egunetan iparra galduta ibili ondoren? Eta, esperantzari zirrikitu bat zabaltzen ziola, leiho izatera iristen ez zèn zirrikitu bat baino ez?, irri bat moldatu zuen, irrira iristen ez zèn irria, ezpainen mugimendu sumaezin batean. Jarraian, ahotsa pitin bat eztitzen zuela, errepikatu zuen:
‎Oihuak, bezperatik kontrako norabidean ari zitzaizkiòn indar guztiak kolpetik ezabatu balizkio bezala, isilune bat zabaldu zuen Natividaden baitan, non lur egonkor baten jabe sentitu baitzen une batez, arestian esandako, egia, zinez egia balitz bezala, erabateko egia, gezur itxura osoa zuen arren; egia hark, baina, beste alde batetik, erabatekoa zen neurrian, erabateko jarrera eskatzen zion, kritikarako bidea ez ezik, autokritikarakoa ere zabalduko ziona; beste pauso bat eskatzen zion, beraz, eta behin betiko aurrerapausoa, zalantzari irabazitako lurra esku artean birrin ez zekion ez barreia, eskukada hauts bat bezala, haize txikienaren eraginez.
‎Eszenari begira zegokeèn ikusle batek istantean berretsiko zuen nola piztu zitzaizkion Ernestinari begietan, maistrak bere jarduna bukatu ahala, bi txinparta, leiho bat zabaldu ote zitzaion orduan, paraje ezin ederrago baten aurrean jartzen zuena, udaberri esperantzaz beteak eta balizko iloben irriak ikusgai??, nahiz eta kontzientziaren esparruan sortutako kezkak berehala itzali zizkion:
‎Izan ere, kontu hauetan irudia beti da akzidentea, eta izatea muina? eta muina ezerezetik hurbilago dago iruditik baino, ezer ez garela aitortzen dugun bakoitzean hutsune bat zabaltzen baita gure baitan, Jainkoak bere egonleku bihur dezakeena, bestela nekez. Baina Jainkoak akats bakoitzarentzako konponbide egokia eskaini zigun, eta hara zer bururatu zaidan ariketa gisa, gure bide espiritualean barrena aurrera egiteko asmotan:
‎–Andaluzian meategi bat zabaltzekotan naiz aurki, eta hirurehun pala eta beste hainbeste pikotx ditut hemendik urte erdira.
‎Bat batean halako distira bat zabaldu zen nire inguruan. Gorantz begiratu nuen; argi izpi zurbilak pausatu berriak ziren Katalexuren gailurrean, eta handik gutxira gauza zabal eta zilartsu bat ikusi nuen zuhaitzen atzean mugitzen behe samarretik, eta ilargia aterea zela konprenitu nuen.
‎Bidaia autobusez egitea pentsatu bazuen ere aurrena, herrian inork ez zuen jakin behar nora joango zen. Ez zen asko behar izaten zurrumurruren bat zabaltzeko. Alboherriko taxia hartu zuen ostegun goiz bateko egunsentian.
‎Eskizofrenikoa da, dudarik ez, gure egoera, baina, edonola ere, gure politiko abertzale gorenak ez dabiltza gaixotasuna sendatzeko asmotan. Oso errealistak eta pragmatikoak dira, nola ez, eta parke teknologiko bat zabaltzen duten bakoitzean Euskadi eraikitzen ari direla esango digute erabat konbentzituta.
‎–Alde batetik garestiagoa irteten zaigu bidaia, bere gastuak ere ordaindu behar ditugulako, baina ate pilo bat zabaltzen dizkigu, askoz harreman hurbilagoa daukagu jendearekin eta beti bilatzen du leku merkeren bat gaua emateko. Inoiz dohainik ere bai, bere senideen etxean.
‎Hoteleko gaztetxoak ez daki ia espainierarik, frantsesez eskaini dit Suerte Locaren historia biltzen duen liburuxka. Roberta Gran izeneko emakumeak idazten du zelan garaiko gobernadoreak negozioren bat zabaltzeko eskatu zion Marokon autobus konpainia zeukan Roberto Gran bere aitari. Capazen beraren aurretik heldu ei zen aita,. Tiznitetik Ifnira ez zegoen errepiderik, gameluz etorri ziren, zaranaren barruan, aitaitak ez zuen gamelura igo gura izan eta oinez etorri zen?.
‎Traje marroi iluneko fadista jatetxe dotorearen ondoko geltokian jaitsi zen 28 tranbiatik, errepidea zeharkatu eta Rua dos Anjos era jo zuen. Kalearen sarreran udaltzainen auto bat zegoen aparkatuta, ohi bezala, eta handik aurrera bazter mundu ilun eta ezkutu bat zabaltzen zen. Gaua zen jada, argi artifizial gutxik funtzionatzen zuten zaindu gabeko eraikinen artean, eta lokalen kanpoaldean pilatzen ziren kristau gehienak azal beltzekoak ziren.
‎Ataka gaizto horretan nengoen, ez atzera eta ez aurrera, begiak pitin bat zabaldu, nire aldeko eskua luzatu eta ukendua eskatu zuenean.
‎Abioia jaisten hasi da, dardara egiten dute hegoek hodeiak zeharkatzean. Gure goiko armairuetako bat zabaldu egin da danbateko batekin. L. Thompson izeneko zerbitzaria kostata joan da hura ixtera.
‎Uste baino gehiago deskantsatu dut. Komunetako bat zabaldu da, Little Miss Sunshine eta bere ama atera dira. Umea niri begira geratu da.
‎Eszenari begira zegokeèn ikusle batek istantean berretsiko zuen nola piztu zitzaizkion Ernestinari begietan, maistrak bere jarduna bukatu ahala, bi txinparta –leiho bat zabaldu ote zitzaion orduan, paraje ezin ederrago baten aurrean jartzen zuena, udaberri esperantzaz beteak eta balizko iloben irriak ikusgai? –, nahiz eta kontzientziaren esparruan sortutako kezkak berehala itzali zizkion:
‎Edo gogoratu zer esaten zuen san Jeronimok, apaingarririk ederrena apaingarririk behar ez duena dela. Izan ere, kontu hauetan irudia beti da akzidentea, eta izatea muina... eta muina ezerezetik hurbilago dago iruditik baino, ezer ez garela aitortzen dugun bakoitzean hutsune bat zabaltzen baita gure baitan, Jainkoak bere egonleku bihur dezakeena, bestela nekez. Baina Jainkoak akats bakoitzarentzako konponbide egokia eskaini zigun, eta hara zer bururatu zaidan ariketa gisa, gure bide espiritualean barrena aurrera egiteko asmotan:
‎amoranteek elkarri idatzitako gutunak. Eta ez... ez zuen zalantzarik afera hartan behar bezala jokatu zuela, ama batek zernahi egin baitzezakeen alaben moraltasuna zaintzeko, baina, gutunak irakurri ondoren –hain espiritualak eta hain inozenteak, nolabait esatearren–, halako kontzientzia txar bat ere egin zitzaion, beharbada, azkenean bere iritzia ezarri ziona, bikoteari aukera bat zabalduz:
‎Oihuak, bezperatik kontrako norabidean ari zitzaizkiòn indar guztiak kolpetik ezabatu balizkio bezala, isilune bat zabaldu zuen Natividaden baitan, non lur egonkor baten jabe sentitu baitzen une batez, arestian esandako" egia" zinez egia balitz bezala, erabateko egia, gezur itxura osoa zuen arren; egia hark, baina, beste alde batetik, erabatekoa zen neurrian, erabateko jarrera eskatzen zion, kritikarako bidea ez ezik, autokritikarakoa ere zabalduko ziona; beste pauso bat eskatzen zion, beraz, eta be... Eta orduan, ahizparen bekatua aitortu ez ezik, berea ere aitortzera deliberatzen zela, esan zuen:
‎–Andaluzian meategi bat zabaltzekotan naiz aurki, eta hirurehun pala eta beste hainbeste pikotx ditut hemendik urte erdira.
‎Garaipenaren liparra ote zen hura, ondorioz, hainbeste egunetan iparra galduta ibili ondoren? Eta, esperantzari zirrikitu bat zabaltzen ziola –leiho izatera iristen ez zèn zirrikitu bat baino ez–, irri bat moldatu zuen, irrira iristen ez zèn irria, ezpainen mugimendu sumaezin batean. Jarraian, ahotsa pitin bat eztitzen zuela, errepikatu zuen:
2009
‎Bestalde, zientzietako materiaren, dibinizatzeak? edonolako ahalmen eta atributuez (kontzientzia eta pentsamendua, eta Probidentzia ere barne), panteismo zientifikoa bezalako bat inspiratzen bazuen (Huxley, Haeckel), zientismo militante horren eraginez, natur filosofia idealisten jarraian, materiaren eta Naturaren ikus eta sentiera berri bat zabaldu da XIX. mendean jendearen kultura jeneralean, eleberrian, hiritarren ohituretan, mendigoizaletasunetik dietaren ardura milixkaraino, hori orduantxe hasi baita preokupazio bat izaten, edo Europa osoan modan jarri diren klub gimnastikoetan, dena gizakiaren eta Naturaren filosofia osasungarrietan bilduta, biziera berri natural eta zoriontsu baten iragarki, panteismo bulgarea bezalakotzat har... Zientifikoen hipotesietako materia ahalguztidun abstraktua, hotza, unibertsoko ahalmen eta izate ororen sorgi, jainkozkoa?, hiritarraren praxian bizitzako esperientzia kontrolagarrietan topa eta goza genezakeen Natura hori bilakatu da, mendia, barazkiak, egun argia, nudismoa:
‎Ezkondu baino lehenagotik zeukan Anak kontu hori. Baina etxe hau erosteko mailegua Ipar Bankuan eskatu genuen, eta orduan bion izenean dagoen kontu bat zabaldu genuen. Bion soldatak, txartelak eta ordainketa guztiak Ipar Bankuko kontu horren bidez egiten ditugu.
‎–Alferreko lana duzu, baina, erran bezala, nahi duzun guztian lagunduko dizut, abokatua zutitu eta horman lerrokaturiko artxibategietako bat zabaldu zuen. Bertan bilatu eta karpeta batzuk eraman zituen idazmahaira?.
‎Beharrik, ez ziren asko eta oso aurreraturik zeuden. Ikus dezagun, karpetetako bat zabaldu eta lehenbiziko orriak pasatu zituen?. Kasu hau Alex Litagorena da.
‎Dena tragatu duenean, sukaldeko armairutxo altu bat zabaldu eta Agateri bere altxor farmakologikoa erakutsi dio. Kutxaz, potez eta blisterrez betetako armairua.
‎Martinen eskuak gerrian, eta gerri artean hutsunerik ez, ezta arnasa hartzeko ere. Behi erien soinua ateratzen zaio, hankak apur bat zabaltzen ditu eta labain egiten dugu, neu bigunen bera gogorren dagoen lekuan. Igurtzi egin nahi dut, behin, birritan, bere kontra, jantziak ere kendu gabe, kale erdian, egiten ari garen modu honetan, ahoa bere zainen taupadatik kendu gabe.
‎Talai Berri txakolindegira iritsi aurreko azken bihurgunean, esertzeko banku luze batzuk ipiniak zituen udaletxeak. Badaezpada ere poltsikoan beti eramaten zuen plastikozko zorro bat zabaldu zuen ez bustitzeko, eta itsasoari begira eseri zen.
‎Honek guztiak, orain arteko ikerketa ildoa, lapurreta ahalegina, kontu garbiketa oinarri duen homizidioa? baztertu eta berri bat zabaltzera eraman gaitu: suizidioa edo istripuzko heriotza.
‎Zigarroa hautsontzian zapaldu zuen Veronica Valoisek. Zutitzeko keinua egiten ari zenean haren atzean ate bat zabaldu zen.
‎Edipo antzinako Greziako errege bat izan zen, bere amaz maiteminduta zegoena? . Adak ez zuen hitzik ez keinurik egiten; elkarrizketa jarraitzen zuèn balizko lekuko batek, baina, galdetu orduko aitortu zuen ezen Adaren begiei distira ia ezin hautemanezko bat zeriela, haiek apur bat zabaldu izanaren ondorioz?. Eta entzun duzu behin ere Elektra?
‎zer hori? , eta orduan, Reginari zalantza etorri zitzaiolako edo, hurrengo hitza esan ez esan, isilune bat zabaldu zen, Reginak berak bizpahiru segundoren buruan hautsi zuena?: Zer hori etxeko sagar ustela da, eta beste sagarrak ustelduko ditu, neurririk hartu ezean.
‎Hala, bada, Gabinori, mundura irten gabe eta etxetik atera ere gabe, beste mundu bat zabaldu, agertu, zitzaion, bosdun txiki hura ate nagusitzat zuena; artean, baina, nekez izenda zezakeen Gabinok mundu berri inmaterial hura, zenbat pisatzen zuten, bada, tintaz idatzitako poemako laurogeita hamahiru letra haiek, gehi puntu batek, gehi koma batek, gehi puntu eta koma batek??
‎lurrean bi birikekin jarraitzea, bai?? , eta mediku jaunak eten puntuetan irri bat zabaldu zuen, irri erditzat ere har zitekeena, bai baitira irriak beste irri baten beharra dutenak, osatzeko; Gabino, ordea, serio zegoen, eta halaxe jarraitu zuen bizpahiru segundotan, buruaz baietz erantzun zuen arte (bizitzaren aldeko irudi bat tartekatu ote zitzaion segundo hamarren bat lehenago?
‎hobeto zegoen, bai, bere anaiatxoa, munstro irudi harekin maindire baten azpian ibiltzeko, betiko mozorrotuta. Gabino gelditzen zen, eta Gabino izan zen anai, arrebetatik bakarra, aitaren prediku laburraren ondotik baietz egin zuena buruaz, denbora batean berak marraztutako lauki beltzean itxita bizi izan ondoren, garaia zen, beharbada, lauki beltzari leiho bat zabaltzekoa, nondik aingeruak eta globo zuriak sar baitzitezkeen, globoak edo zepelinak?, hiruzpalau bider egin ere.
‎Benjamin Mariaren omenezko afarian, sumendiaren indarra sentitzen zuen Nazario Orbek bere baitan, eta sumendiaren indarrarekin oheratu zen, aspaldiko partez; urte erdian bizi izandako tentsioaren eta gabeziaren eraginagatik, tentsioak, besteak beste, emaztearekiko urruntasuna ekarri zion?, halako antzutasun existentzial batean murgildu zen, bere baitan hustasun bat zabaldu balitz bezala, erabatekoa ez zena, bere baitan zerumuga bat zeukalako: fabrika?
‎Albertok, hasieran, begirada gogortu zuen, baita ahoa apur bat zabaldu ere, zerbait esatera balihoa bezala: –Zer esan nahi duk horrekin, askatasuna heuretzat bakarrik nahi duala eta ez hire arrebarentzat?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia