Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 101

2017
‎Bakarrik bizi naiz. " Emakumeren bat topatu zenuke", esaten zidaten. Eta topatu, topatu nuen.
‎Eskubero oso bakarrik sentitzen zen, bikotea falta zitzaion barre egiteko eta gainera, Mikelek ez zuen Eskubero eskuan ipintzen, bakarra zelako. Egoera honetan, gure eskularru gaixoak beste eskularru bat topatzeari ekin zion. Bere etxeko kaxoi guztiak arakatu ondoren, eseri egin zen bikotea topatu ezinik.
‎Angelok nire egoera ikusita, errukia hartuta berarekin joateko esan zidan, zelan edo halan konponbideren bat topatuko genuela esanez.
‎Guk ez dugu agertu, baina testu batean erraten du emaztea hain zela itsusia ez zuela nahi harekin ezkondu. Eta beharbada estakuru bat topatu du, ihes egiteko.
‎Ulertu dot. Bueno... ia baten bat topatzen dozun.
‎muda berri bat topatzeko ilusioa behar genuke.
‎Ia bitan puskaturik zegoen zigarro bat atera zuen poltsikotik eta piztu gabe uretara bota zuen errekan pausatu arte begiradarekin segitu zuelarik. Bat batean buelta eman zuen eta berari fijo begira ari zitzaion atso bat topatu zuen aurrez aurre.
2018
‎MALEN. Baina ur gutxi geratzen zaiguk, Manuel, ez badiagu berehala putzu edo ibairen bat topatzen... (Bere ingurura begiratuko du esperantza galduta.)... buelta eman diagu.
‎Sarreran makinak eskaintzen zidan ohiko txartela hartu, eta barrura. Ordurako autoz gainezka zegoen arren, txoko bat topatu eta gure biribila bertan aparkatu nuen. Eskumuturreko erlojua begiratu nuen, bederatziak eta bost ziren.
‎Urte berean, tximista batek Otsateko eliza jo zuen. Inguruko herrietatik ikusi zuten eta hurrengo egunean, tximistak jotako horman Ama Birjinaren itxura gordetzen zuen medailoi moduko bat topatu zuten. 1970eko abuztuaren 20an, oso gertaera lazgarriak jazo ziren Otsaten ordurako beldurtu samar zeuden beste gazteek ez zuten txintik ere esaten eta arreta handiaz segitzen zioten Josebaren narrazioari Joan Petxe nekazaria, inguruetako zelaietan lanean ari zela, desagertu zen inolako arrastorik utzi gabe; eta bigarren nekazari bat, F. Ameztoi izenekoa guztiz kiskalita topatu zuten.
‎Airea epela zen, eta oihanean geunden berriro. Geroago muino ilara apal bat igaro genuen eta oihan eremu oraindik ere hobe bat topatu genuen. Zenbat eta itsas bazterretik barrualderago, beroago egiten zuen, eta aurrera jarraitu genuen, harik eta itxuraz Zaluk ezagutzen zuen ibai zabal batera iritsi ginen arte.
‎Eraso egin zidaten, baina, jauzika eta saihestuz, aurrera jarraitu nuen lasterka. Pitoi bat topatu nuen; bestelako batean, zuhaitz puntaraino uxatuko nindukeen garrasika. Zuhaitz batera ihes eginarazi zidan; baina Zalu bistatik galtzen ari nintzen, eta lurrera jauzi egin eta aurrera jarraitu nuen.
‎Baina gure aldaberatasunak eta ergelkeriak sumintzen naute gehiena, begiak urruneko bizitza hartara bihurtzen ditudanean. Behin kalabaza puskatu bat topatu nuen; zuloa gora begira zeukan, osorik zuen aldea beheraka, eta euritako urez beteta zegoen. Ur gozoa zen, eta edan egin nuen.
‎Handik jo behar genuen hura baitzen lekurik emankorrena garai hartan, zirudienez. Halaxe egin genuen, basozainen borda bat topatu arte. Hura zen basoa, hura pinudia, hura ura!
‎288). Uda egun batean paseoan zebilen apezak emakume eder bat topatu zuen Trukarri deitu lekuan orrazten ari zela; eskua eman zion musukatzera, baina emakumeak ez zuen onartu eta," laster xehatuko zituela gari guztiak" esanda, sutan urrundu zen; Anbotoko Señorea zen, eta handik gutxira ekaitz itzela jo zuen.
2019
‎Eta basoko argiune batera iritsi zen. Hantxe, muturra zerura begira, atzeko hanketan jarrita otso ihar bat topatu zuen.
‎Orduan igogailuaren parean ate bat ikusi dut eta hortik jotzea erabaki dut. Korridore luze bat topatu dut eta bukaeran bi norabide, bata ezkerrerantz, eskuinerantz bestea. Eskuinekoa hartu dut eta beste korridore luze bat dago.
‎Ez dakit zer espero genuen erregistrora joango ginela esan zigutenean, baina ez zen hura inola ere espero genuena. Pasabide zatar eta ilun bat zen, zikina eta zaharkitua, eta gogoan dut pasabidearen sarreran litxarreria postu bat topatu genuela. Hogei bat metro egin genituen eta igogailu bat topatu genuen.
‎Pasabide zatar eta ilun bat zen, zikina eta zaharkitua, eta gogoan dut pasabidearen sarreran litxarreria postu bat topatu genuela. Hogei bat metro egin genituen eta igogailu bat topatu genuen. Urduritasuna" in crescendo" zihoan, are gehiago igogailuko ateak ireki eta neskato txinatar txiki batzuk euren zaindarien besoetan atera zirenean.
‎Haatik, hurrengo egunean hoteletik berrogeita hamar bat metrora edo, taberna txikitxo bat aurkitu genuen zeinak pasta eta plater konbinatuak ematen zituen eta, halabeharrez, hamar bat lagunentzako gela bereizi bat zuen. Handik aurrera, ia gauero jaitsi ginen taberna hartara afaltzera eta gehienetan familiaren batek huts egiten bazuen ere haurren ordutegiek agintzen zituzten gure urratsak guretzako eta solasaldirako tartetxo bat topatzen genuen han. Beijingen finkatu genuen lehenengo ohitura izan zen eta niri neuri, behintzat, garrantzitsua iruditu zitzaidan, hain garrantzitsua ezen, orain Beijing hitza entzuten dudanean, oroimenak tabernako gela bereizi eta txiki hartara eramaten bainau.
‎Gero zulo zabal bat topatu zuten. Goiko sabaitik, estalaktika bitxi eta ugariak apuntatzen zituzten bere mutur zorrotzak lurrera.
‎Ia konturatu gabe. Geroxeago iturri garbi bat topatu zuten. Aska natural bat zuen azpian, dena kristal itxurazko eskamaz josia.
‎Nahiago nuke soka bat topatuko banu. Leihotik zintzilik jarri eta alde egingo nuke.
‎Anatomia. Egilea X, X. Berehala orriak pasa ahala lamina bat topatu zuen. Zenbait gizon
‎Enbor ustelaren zati bat kendu zuen. Gero barrura hatzaparra sartu eta kanika bat topatu zuen. Haren harridura:
‎1985eko azaroan, New Hampshireko Allenstown herrian (Manchesteretik hamabost miliatara dagoena), Bear Brooks natura parkearekin muga zeukan baso batean, ehiztari batek 55 galoiko altzairuzko upel bat topatu zuen, zeinetatik plastikozko zaku bat ateratzen zen. Poltsaren edukia miatzerakoan aurkikuntza lazgarri bat egin zuen:
‎Honek upela aurkitu zen tokia miatu nahi izan zuen berriz ere, zantzu berriren bat aurkitzeko itxaropen urriarekin. Bada, hamabost urtez ikerketan parte hartu zuten guztien harridurarako, lehenengo upela aurkitu zen tokitik hamar jardatara beste upel berdin bat topatu zuen.
‎1979ko abenduan, hogeita hiru urte nituela, Baionako Zabal gogoangarri hartara sartu nintzen, eta han, beste liburu askoren artean, Sü azia kultur elkarte zuberotarrak fotokopiez egindako liburuxka berde bat topatu nuen. J.B.Borthiry Sala larraintarrak huntü koblak irakur zitekeen Orhi mendi magikoaren eta lauburu baten artean kokaturiko izenburu gisakoan.
‎" Hitzak ez dira fosil bihurtzen, ezta haiek ahoskatzeko erabiltzen diren ehunak ere. Hortaz, duela 500.000 urte Atapuercan bizi ziren hominidoek hitz egiten ote zuten jakiteko, beste bide bat topatu behar genuen".
‎Orain, osteoartritisa duten 578 pertsonen DNA aztertuta, askoz ere ohikoagoa den aldaera bat topatu dute, zeinak minarekiko sentiberatasuna areagotzen duen. Aldaera hori dutenek adenina bat dute guanina baten ordez, SCN9A genearen leku jakin batean.
‎Eta nolakoa izan daitekeen asmatzeko arrasto sendorik ere ez dago, ez baita bizirik topatu Lurretik kanpo. Hala ere, zientzialariek ebidentziaren bat topatzeko ahaleginean jarraitzen dute.
‎Oso oso luzaro egon ziren urari begira, eta ondoren itzuli egin ziren azkenean. Trikuaren bidea hartu zuten; behin bide hartan triku bat topatu zutenez gero deitzen zion horrela muttikoak. Piko samarra zen.
‎Taldeen artean zebiltzan, inor geldirik gera ez zedin zaintzen. Ezponda batean zehar langile uztarri errukarri haietako bat topatu nuen. Atzeko gizona lurrera erorita zetzan; garraiatzen ari zen egurraren muturra askatuta zeukan.
‎Huts egin, huts egin, Paars zerri hori bezalako alu bat topatzeko zoritxarra gertatu delako, hori izan da. Zu burutik zaude.
2020
‎laztan bidez ebakipuntu bat topatu genuenean.
‎Absurdoa zen, bazekien. Filorga markako bat topatu zuen, azkenean. Begientzako makillajearen freskura atsegina iruditu zitzaion, baina betzuloak ez ziren, zer esanik ez, desagertu.
‎Ez, gortesau bilakatzeko asmoa zen bidea okertu zaizkit zeharo. Nire aitak txikitatik irakatsi edota jarauntsitako merkatal bertuteak profitatze aldera zein nahitaez nire amaren leinuaren ondraren neurrikoa izan behar duen ogibide bat topatzearren, urrutiago joan beharrean nago, inork inolako zorrik jaso nahi izango ez didan hiri batera, ezeren susmopekoa edo inoren mesprezu zein irainen mendekoa izango ez naizen herri batera, nire hemengo etsai amorratuengandik ahalik eta urrunen biziko naizen lurralde berri batera. Banoa Ameriketara, bizimodu berri baten bila, hutsetik hasteko asmotan, egiazko gizon libre izateko gogoz, hainbeste nazkatzen nauen mundu zahar bidegabe zein gupidagabeko honetatik asago, nire auzokoen gorroto eta beldurrei purrust eginez, nire ama bezalako jaun handiustekoei bizkarra emanez, izan nahi nuen gizonari muzin eginez.
‎Neska kataluniar batekin egon naiz hizketan, aste buru amaieran dute atzerako hegaldia eta lasai zeuden. Ni ere nahiko lasai nago, denbora gehiago hemen egin behar badugu, tira, ez da hori okerrena, beldurtzen nauena da hemen gaixotzea, eta mediku bat topatzeko zailtasunak izatea, gaixotasunaren ondorio txar guztiez gain, noski. Baina bestela, bueltatuko gara etxera ahal dugunean, okerrena da ez jakitea noiz, agian bihar deitzen digute bihar bertan alde egiteko gomendatzen, edo agian beste hilabete osoa egin behar dugu hemen, auskalo zer egoeratan.
‎Tamalgarria bada ere, ahul sentitzen naiz, indarge eta akitu. Bizi izandako urteek egoera lazgarri honetatik bideren bat topatzen lagundu beharrean, ezintasuna eta etsipena barru barrutik barreiatu zaizkit. Askotan, indarra galdu duen hartza bihurtu naizela pentsatzen dut, bizitzak izugarri zigortu nauela:
‎" Benetako Hamabi Arrantzaleak" klub fin hartako kideetako bat topatzen baduzu Vernon Hotelean sartzen klubaren urteko afarirako, erreparatuko duzu, berokia kentzen duenean, bere jaka berdea dela eta ez beltza. Zergatik galdetzen badiozu (horrelako izaki batekin mintzatzeko ausardia handia badaukazu), zerbitzari batekin nahas ez dezaten egiten duela erantzungo dizu seguruenik.
‎Hirugarren eguneko arratsaldez goleta desarbolatu bat topatu zuen, erabat arrakalaturik. Jende pila handi samarra sumatzen zuen ontzi gainean, eta bertaraino hurbildu zenean, bere lagunen aurpegiak ikusi zituen, beste batzuen artean.
‎Diru zorroa aurkitzeaz etsipena hartuta, txanpon solteren bat ote zuen itxaropena piztu zitzaion. Txamarraren sakelan hamar yeneko txanpon bat topatu zuen eta beste bat bostekoa. Eta berriki hamar yeneko txanpon bat galdu zuela gogoraturik, sakelaren jostura ebaki zuen eta hantxe azaldu zen, azalaren barenean, ale irrikatua.
‎baliatzen zituen droga berekin, biktimen seme alabak artatzen zituen. Kairo aldean, berriz, gamelu lapur azti bat topatu zuen, zeina meskitetara sartzen baitzen, aurpegia estalirik. Deabruak, meskita bateko atarian topatu ostean, aurpegiratu zion zer ote zen jokabide hori; besteak ezezkoa, dragoman baten gamelua harrapatzera joana zela.
‎Elsa, aldiz, egiñaz pozik sartu zan Pâquerettes' ko etxera: " hunek ere, funtsean, ordaindu behar ez zuen eme egarti bat topatu uste zuen nigan. Ba daki orain zein oker zegoen"...
‎Lurrean paper bat topatu zuen ustekabean, atearen ondo ondoan: " Hiru aldiz etorriak gaituk hire billa.
‎Ispillura joan zan, eta zimur berri bat topatu zuen bekokian. Hurbillago zan ispillura, eta zoritxarrez egia zan:
‎Beherago joan zan, belar hezearen usain sarkorra. Bide ertzean, hezetasunak lizundurik, harrizko imajiña bat topatu zuen: " Henry Weyts, compositeur"...
‎Eskuillatzen hasi, eta galtzen atzeko poltsikuan paper soiñu bat nabaitu zuen. Botoia askatu, paper hura zabaldu, eta Luc' ek eskuz idatzitako gutun bat topatu zuen, azalik gabe. Gutuna berriki idatzia zan, zirudienez.
‎Zubiaren ondoan," La Caravelle" bar ñimiñoaren ondoan, gazte talde bat topatu zuen, itxuraz zai. Elsa' ren etxetik bertago, Pâquerettes eta Azalées kaleetako izkiñan," La Taverne du Parc" eneko billar mahaiñak jendez inguraturik.
‎Gehiegi arakatu gabe, adibide argi bat topatuko dugu istiluen kontrako materialaren atalari dagokion aurrekontuan, zeina %1780 igoko baita agintaldi honetan. Guztira 10 milioi euro inbertituko ditu Espainiak kaskotan, peloterotan, gomazko pilotatan eta borratan.
2021
‎Herrian bazeuden, ordea, hala uste zutenak, besteak beste, orain etxetik irten berri den zinegotzi gazte honen anaia handia, hil batzutan gure aitaren lantegian egon eta gero kanporatu behar zuena inork esan gabe langileburu jokatu egin baitzuen gainerakoei beti aginduka eta mehatxuka, agian gure amaren lehengusu baten semea zela sinetsita edo garizabaldar peto peto bat izanda aginduka eta mehatxuka egiteko eskubide osoa zuelakoan. Edonola ere, gure amaren lehengusuaren semeak ez zion gure aitari inoiz barkatu kanporatu izana, eta bazirudien lana gutxienekoa zela, lantegitik irten eta jarraian beste lan berri bat topatu baitzuen, benetan barkaezina zitzaiona gure aitak aintzakotzat hartu ez izana omen zen, hau da, familia artean halabeharrez onartu eta gero, edo hobeto esanda, onartzekotan zegoen arrotza izanda, inolako begirunerik erakutsi ez ziona. Jakina, nire neba eta biok hau guztiaz beranduegi jabetu ginen, gure aita hil eta gero Luzaroko lagun bakanei galdezka hasi ginenean, hau da, gure aitari herriko hormetan" betikoek" egin zioten salaketaz, Pedro Abalos, euskal langilegoaren etsaia.
‎Eta zer dela eta bihar eta ez gaur, zergatik ostu behar zenion? Ezin ageriago da nire irakaslea bere neurriko harrapakin bat topatu duelakoan dagoela.
‎Ahotsagatik, 20 eta 30 urte artean izan behar zituela ondorioztatu zuen poliziak, eta arraza zurikoa izan behar zuela EEBBetan azalaren kolorea ahotsagatik asma daiteke, antza. Azkarra omen zen hiltzailea, eta poliziaren ikerketa prozedurak ezagutzen zituela zirudien, zeren, horrelako guneetan, poliziak segurtasun kameren irudiak aztertuko balitu jendetza bat topatuko luke eta ez pertsona bakar bat edo gutxi batzuk. Gainera, identifikatua ez izateko, deiak zenbat iraun zezakeen ere bazekien, eta hiru minutukoak baino besterik ez ziren haren deiak.
‎Rifkin kartzelan zegoela jada, 1994ko abenduan, Nassau konderriko langile batzuek berri zegoen zaborrontzi bat topatu zuten errepide ertzean jausita. Bertara hurbiltzean emakume baten gorpua aurkitu zuten haren barruan.
‎Ez nuen lar nekatu behar izan. Lo egiten nuen gelan bertan, gazteentzat egokituriko Bibliaren ale bat topatu nuen. Irudi ganorabakoz hornituta zegoen, baina harixe ekin nion, aukeran nuen bakarra zenez gero.
‎Begiak ireki zituenean, pixontzi bat ikusi zuen atetik hurbil. Ondoan, azpil batean pizza bat eta ur pitxer bat topatu zituen. Morroia handikotea zen eta ozenki hitz egin zion.
‎Jarraitu zutenean ate blindatu bat topatu zuten. Komisarioak lehergailuak eskatu zituen.
‎Komisarioak herriko eta pisuko tailerretan egindako miaketen berriak jaso zituen. Bukatutako eta erdizka egindako beste mihise eta material pila bat topatu zuten herrian bereziki. Orduantxe sartu ziren biltegian lehenengo galdeketak egiteko.
‎Ikertzera eta neska katxarro argi eta atsegin bat topatuz gero, lagun egitera.
‎badago bizitza bat kaiola barruan beste kaiola bat topatu nuena,
‎Zauria ez zen oso sakona, baina zornatu zen. Eguerdian baobab erraldoi baten itzala bilatu zutenean hogei bat dromedarioko karabana bat topatu zuten. Merkatariak ifora batzuk ziren, sanhayarrak haiek ere.
‎Eta ez, ez pentsa aspaldi egin barik nengoenez, aspaldi egiazko pasioaz egiten ez nuelako baizik, aspaldiko partez bera bezalako neskato atsegin, lirain eta fin bat topatzen ez nuelako.
‎Ageri da bizkorregi goazelakoan dagoela, horregatik susto ederra hartu du ustekabean, ez baitu niregandik antzeko proposamenik espero, biok orain arteko elkarrekiko arduragabekeriaz guztiz konforme geundela uste zuen eta. Egia esan, eta baita berak ondotxo adierazi egin didanez ere, ez du gogoeta handirik egin gure arte koaz nolabait esateko oraingoz inolako izenik jartzeko ausartzen ez naizena, agian ez zuelako, ezkutuko txortaldioz aparte, besterik gura edo espero, batez ere ni bezalako gizonezko osasuntsu, heldu eta diskretu bat topatutakoan, adinak zein nire egoera pertsonalak, hots, banatuta eta oso lantzean behin bakarrik dakusakedan seme batekin, eraginda inolako eragozpenik emango ez ziona.
‎Kutxak lurrez beterik zeuden. Horietako batean, lur zokilen artean, gutun moduko paper horitu bat topatu zuten. Asierrek hartu zuen eta ozenki irakurtzeari ekin zion:
‎emazteak eta hiru alaba gazteak etxe berrira lehen aldiz sartu ziren egunean ustekabe galanta hartu zuten. Sarrera ondoko gela zabal batean, eta dirudienez han ahaztuta, kaiola handi bat topatu zuten eta barruan bazen kolore ugari eta ederretako loro edo papagai handi bat. Lasai ederrean ari zen, gelditzen zitzaizkion azken haziak abilezia handiz jaten.
‎Ahoa uretan murgildu zen, barrenera eta barrenera, geroz eta barrenerago, baina ez zuen gezirik aurkitu. Zingiraren hondo guztia arakatu zuen, eta herritxo bat topatu zuen, uretako izpirituen bizilekua. Itxura beldurgarria zuten.
‎Hiru anaiek aurrera jarraitu zuten; horretan zaldun bat topatu zuten, gerritik zintzilik ezpata zuela. Adi adi begiratu zien hiru anaiei, ezer esan gabe.
‎Ibilian ibilian legenardun bat topatu zuen aurrerago.
‎Bidean aurrera jarraitu eta itsu bat topatu zuen.
‎Printzesak ez zuen aski harekin ere. Azkenean gudariek ordura arte inoiz inor ibili gabeko haran bat topatu zuen. Beren lurretan baino gizenago eta ederrago zegoen larrea, eta hoberena, ganadu bizkar berdin gizen gizenez betea zegoen.
‎Geroago gizon bat topatu zuen palmondo batera igoa. Deitu eta palma ardo pixka bat eskatu zion haurrarentzat, egarriak hiltzen zegoela-eta, gaixoa.
‎Halaxe Mabungu inor itzultzen ez den lekurantz abiatu zen. Handik pixka batera atso xahar bat topatu zuen, eta pipa pizteko sua eskatu zion. Lotzeko lehendabizi bere zaldia eta hartzeko sua, esan zion.
‎Behin batean bazen gizaseme gazte bat, bidean zihoana. Horretan sugetzar ikaragarri bat topatu zuen aurrean. Aizkorakada batez erdi erditik ebaki zuen.
‎Behin batez, gudutik itzulian zetorrela, belarretan kantuan ari zen eper bat topatu zuen. Horrela zioen eperraren kantuak:
2022
‎Hik milaka hizkuntza jakin, nik bi eta libra erdi. Eskerrak inkomunikazioa gainditu genuen ebakipuntu bat topatu genuenean.
‎Horregatik, ezusteko ikuskizun bat topatu zuen Paulok, anaiaren ohe azpian. Zulo espiral bat, non ez zegoen hauts edo zaborrik batere.
‎" Erantzunik ez bazegok, ez zegok", hala esaten huen orduan, baina... Ez ote dago, ez ote duk ezer aurkitu, ez ote duk bidaian abiatzera bultzatu hinduten arrazoietakoren bat topatu, hain ibili luzean. Eta uste duk baietz, zerbait baietz.
‎Aznar gazteak jarraitu behar zuen bere lanarekin, baina konbentzitu zituen Lezara joateko, leku seguruan lo egiteko. Lezan pasa zuten gaua, gazteluan leku bat topatuta. Azenari, Jakue, Joan eta Isari gelatxo bat eskaini zieten dorrean.
‎Bertze zaldun haiek musulmanak ziren, eguerdian eta arratsalde hasieran, hego ekialdera begira bata bertzearen ondoan lurrean jarririk errenkada bat eginez makurtzen zirelako beren jainkoa gurtzeko. Begirale batzuei kontatu omen zieten eta aurreko egunean kristauen bertze zaldun talde bat topatu zutenean gauza bera aipatu zieten, baina uste zuten ez zietela kasurik egin. Fortun alfereza musulmanen arriskuarekin kezkatuta itzuli zen Naiarara.
‎Itzal argitan, haixe fin bat zebilen eta eguzki izpiak sartzen ziren, eta irudipena egiten zuen, leku berezi batena. Hala, lasbegi bat topatu zuen, ur loa, eta hantxe begira begira jarri zitzaion osinari. Bere burua ispilaturik ikusi zuen han, eta bere ederrari begira ari zela, hosto bat jausi zen makal batetik eta osinean pausa.
‎Honela zioen 70eko hamarkadaren hasieran zine zuzendari italiarrak: " bisoizko beroki patetiko eta sinbolikoak soinean daramatzaten damek zera dioen pankarta bat topatuko dute antzokian: bisoizko berokiak daramatzatenek salneurri arrunta baino hogeita hamar bider garestiago ordaindu dutela sarrera (salneurri arrunta oso oso merkea izanik).
‎Xaloa eta hitz jarioa ere bazen. Bere gustuko mutiko bat topatzen zuenean −neskatxa ere izan zitekeen−, hura geldiarazi, aurpegia laztandu, eta honela esaten zion: " eman goraintziak aitari", nahiz eta agian ez ezagutu.
‎Garai hartan, Jainkoaren lekuan jarri eta agindu nahi zuten lamiak hasiak ziren indarra galtzen. Lamia hark, beraz, gizon bat topatu zuen, nor eta Jainkoa bera. Galdegin zion:
‎Zalantzari beste irtenbide bat topatu zion Orozkoko Sofi Etxebarria Zaballak: akelarre moduko jaietan dantzan ibiltzen direnak laminak behar ziren, ez baitziren gaiztoak (ikus" Akelarre" kap.); aldiz, beherago azalduko den Peñako emakumea, auzoaren umeak hilarazten zituena," sorgina izango zen, zer sorginak diraz dañuinoak" (Arana 1996:
‎Ba ez dakit ba zer lekutan(...) egon zan krida abade baten ganean eta ibili zan garbitzen armarioa eta holan eta; abadea meza emoten dagoela zer egin euan? Ba baztarrakaz etzean dabilela kajatxu bat topatu. " Zer ete dauka hemen gure abadeak gordeta?" Eta" rrraaa...!" zabaldu ei euan kaja hori.
‎Lehoiak agure bat topo egin du eta ea gizona denez galdegin du; lukiak erantzuten du gizona izan dela baina ez dela gehiago. Haur bat topatu eta, azeriak dio gizon gaiaz egina dela. Eta egiazko gizona aurkitu dutenean lehoiak harekin neurtu nahi du.
‎Udaberriko goiz batean, Manex baserri inguruko errekatxoaren ondoan zebilen zer suma, eta, halako batean, zer ikusiko eta trikukume bat topatu zuen, oinez, bere martxan lasai lasai zihoana, antza denez, berandu samar, eguna aspalditxoan argituta baitzegoen. Lasai lasai, noski, mutikoa agertu zen arte; baserritar txikia sumatu bezain azkar, bildu bildu eginda jarri baitzen, zer gerta ere.
‎Gauzak horrela, udaberriko egun argi eta goxo batean, baserritar txikiak, eskolarako bidean, zozo habia bat topatu zuen; pozak txoratzen jarri zen. Ederra zen:
‎Dagoeneko jakina da Manex ez zela erraz etsitzen duten horietako mutiko bat. Hori horrela, handik egun gutxitara, eta berriz ere baserriaren eta eskolara arteko bidean, beste habia bat topatu zuen, kasu honetan birigarroek egina, zuhaixka batzuetan.
‎Itsasoa nahiko bare zegoen egun ilun hartan. Zapatilak utzi zituen aldera itzuli zenean gizon gazte bat topatu zuen handik hurbil. Ez zion kasurik egin, baina hark galdera zuzena egin zion agurtu ondoren.
‎Ziur asko ordura arte ezer eta inorekin harreman librerik izan ez nuenez, berez erakartzen edo interesatzen zitzaidan jendearekin izan nahi nuen harremana. Nire izaera eta bizitzaz jakiteko beste zentzu bat topatu nuen. Zein interes, zaletasun eta izaera ote nituen?
‎Kaleratzeko zegoela, atean jo zuten. Ireki zuenean Pera ezin ederrago eta irribarretsu bat topatu zuen. Ezustean, kontuz jokatzea erabaki zuen.
2023
‎X ren azal hezeak besarkatuko duela, bere azal lehorrarekin talka eginez. Eta irribarre egin du egongelako mahaiaren azpian X ren galtzerdi bat topatzerakoan, eta erabaki du laster oporretara joango dela, egun gutxi batzuk, azala heze bilakatuko dion lekuren batera. Eta azalak berdinduko dituztela, barre artean, une batez, une txiki batez soilik.
‎Bai, pozik egongo zara, ez duzu betirako galduko eta. Beste egunen batean berriro bururatuko zaizu, eta irribarre egingo duzu berriro, aspaldi ikusi gabeko lagun bat topatzea bezala izango daeta. Denbora pixka batean edukiko duzu, eta gero agurtu eta bere lekura itzuliko da berriro, jende guz tiaren artera.
‎Kaleko bi aldeetan dauden lorategiak ondo zainduak topatu ditut, leihoetaraino iristen diren arrosondo handiekin. Leihora pixka bat gehiago hurbildu nahian, nire espiazio une honetaz gozatzen ari nintzela, antiojo txikiak zituen gizon bat topatu dut lorategiko lurrean, harri txiki batzuekin bidexka bat egiten. Ia zapaldu egin dut.
‎Hala ere, gogoratu, gogoratzen nuen nik neuk behin ere, aitajauna ez, baina amandrea bai, haren senarra bezainbeste aztoratu egin zela bilobak egongelan zegoen armairuko tiraderetako batean kuxkuxean geundelako. Aztoratu bai, horra hor tiraderan militarrek paparrean atxikita eraman ohi duten domina urrekara bat topatu eta guk eskuan hartu bezain fite gure atzean azaldu zen amamaren ezusteko aldarriaren zergatia.
‎Ondo ikasitako taktika zeukaten. Erlauntz bat topatuz gero, inguruan ibiliko zen hegan, eta erleak barruan gordeko ziren hura ikusita, kanpora ateratzeko beldurrez... Ahuldu egiten zen hala erlauntza pixkanaka, ez baitzen janaririk heltzen.
‎Pómezek kutxatik kasete bat ateratzeko eskatu dit. Ireki dut eta dokumentazio pilaren tartean kasete bat topatu dut: " Rancagua ayuda a Machalí:
‎Erritmoaren zentzua ipurdian zuen. Monok bere burua gaizki ulertutako jeniotzat zuen arren, edozein harri kozkor altxatzea nahikoa zen bera baino ganorazkoago bateria jotzaile bat topatzeko. Gauzak horrela, Jornettek ez zuen ulertzen nolatan ez zuten oraindik taldetik bota.
‎Kanfor usaineko lurrin okagarriren bat ere nabaritu zion. Mono txikia eta zatarra zela ukaezina zen arren orangutanen moduko maxilar protusino eta begi beltz xorrotxak ezin ziren, erabat drogatuta egonda ere saihestu, arrats hartan ordura arte antzeman ez zion Scarface filmeko Tony Montanaren urrutiko zera bat topatu zion Jornettek, zeina erakargarri izatera irritsi edo gutxienez gertura zitekeen; inori esplikatzea zail eta alferreko egingo zitzaiona.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia