Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2008
‎Jorge Oteizaren Quousque Tandem?! liburuarenen edizio kritikoa argitaratu dela eta, artikulu honetan euskal kulturan hainbesteko eragina izan duen liburuaren irakurketa berri bat proposatzen da. Ikerketa eta material berriek aukera eskaintzen digute Quousque Tandem?!, eta oro har Oteizaren lan zabala, beste ikuspuntu batetik ulertzeko.
‎Ikasleek euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez duten gaitasun komunikatiboa ezagutu nahi dugu. Gainera, gaitasun komunikatiboa neurtzeko modu bat proposatu nahi dugu gaitasun diskurtsiboa ardatz hartuta.
‎Horregatik, izen berri gehienak arautzeko, hau da, emakumeentzat edo gizonezkoentzat izango diren erabakitzeko irizpide orokor bat proposatu da: kontsonantez edo i, o, u bokalez bukatutako izenak gizonezkoentzat izango dira, e eta a bokalez bukatutakoak, berriz, emakumeentzat.
‎Alabaina, bigarren Septentrio idazlearen poetika orokorrean osoki kokatzen da, ber denboran bere toki berezia dauka haren baitan, eta haren argitaratzeak idazlearen lan literarioaren unibertsaltasuna indartzen du. Hori nahi nuke erakusterat eman bi liburuen irakurketa bat proposatuz.
‎«Eruditua», hori da segur lehen Septentriotextus ren irakurleari gogorat heldu zaion kalifikatzaile bat: hain zuzen, obra honek nabigazio zabal bat proposatzen digu liburuz liburu, palinpsestoz, parodiaz eta pastichez, helburu aitortu honekin: delako osotasun bat poetikoki lortzea? «erudizio guzi» batena eta literaturaz eta jakin gosez hazten den «barne izaera oldartsu» batena?
‎Gregorio-k (1997) bi konzeptu deskribatuz, talde domestikoa eta gizarte sareak, migrazioa azaldu eta genero ikuspuntua barneratzen duen eredu bat proposatzen du. Lehenengo kontzeptuarekin ikusarazi nahi du, bai gizonek eta bai emakumeek, familiaren iraupena segurtatzen dutela, eta horren ondorioz, edozein pertsona izan daitekeela hautagai etorkina izateko eta taldearen beharrak asebetetzeko.
2009
‎Aurrerago aditzen sailkapen bat proposatzen du: aditz diskurtsiboak, aditz konektoreak, aditz fraseologikoak eta aditz terminologikoak.
‎Hizkuntza guztietan, ordea, elementu semantikoak ez dira modu berean lexikalizatzen, hau da, hizkuntza guztiek ez dituzte azaleko elementu berberak erabiltzen elementu semantikoak hitzez adierazteko. Talmyk, munduko hizkuntzak harreman horren arabera sailkatu nahian, dikotomia tipologiko bat proposatzen du, mugimenduzko ekintzen osagai nagusia (Bidea) adierazteko erabiltzen den azaleko elementua oinarri hartuta: batetik satelite hizkuntzak genituzke, eta bestetik aditz hizkuntzak.
2010
‎McLaren, Kaye, eta Mackintosh ek (1989) beste mekanismo bat proposatzen dute efektu hau azaltzeko: konposatuaren aldagai ezberdinen (A eta B) arteko lotura inhibitzaileen eraketa.
2011
‎Berrikuntza sozialaren ikuspuntua gobernantzarekin txertatzeko sistema instituzionalean arreta ipintzea ezinbestekoa da. Ezinbestez gizartean ageri diren beharrei erantzuteko eredu interaktibo eta eraginkor bat proposatzeko gai izan behar dugu. Hemendik abiatuta, berrikuntza sozialaren ikuspuntuak gobernantzaren beraren eskala edo maila anitzeko izaera eskatzen du.
‎Alde batetik, tokiko komunitatearen trebakuntzaz ari gara, lurralde maila behekoena aintzat hartzera behartzen gaituena. Bestetik, komunitateari begira, bera osatzen duten gizabanakoetariko bakoitza gaitzeaz ari gara, behetik bultzaturiko eta guztiak barne hartuko dituen garapen eredu bat proposatuz. Azkenik, trebatze horrek bideratuko duen beharren asetzeak adar sozialetik abiatu eta garapen ekonomikorako oinarriak txertatuko ditu.
‎euskararen erabilera marketan, nola eta zenbat. Horrela, bada, honen guztiaren gaineko irakurketa kritiko bat proposatuko dugu, euskararen eginkizun eta leku sozial horien gainekoa alegia.
‎ohiko telebistak monopolioa galdu du (sare sozialen eta Interneten mesedetan, hein handi batean) eta euskarri eta praktika berriak ugaltzen ari dira, nerabeak horietan aitzindari direla. Ikerketa honek fenomeno hori aztertzeko metodologia bat proposatu du, baina orain metodologia hori (proposaturiko zuzenketa eta guzti) lagin zabalago batean aplikatzea litzateke.
‎Ikerketa burutzeko, Arizmendi ikastolako 207 neraberen kontsumoa aztertu da, metodo kuantitatibo eta kualitatiboak baliatuta. Azterketa honek, nerabeen ikus entzunezko kontsumoari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, ikerketa metodologia bat proposatzen du gaian sakondu gura duten etorkizuneko ikerketentzat.
‎emakumea bizitza emateko gai den bitartean gizonezkoa kentzeko gai da. Gainera mundu patriarkalista utzi eta matriarkalismoan oinarritutako bat proposatzen du autoreak, berbereena bezalakoa: «el pueblo bereber es matriarcal, las mujeres son las que transmiten la esencia de la cultura».
2012
‎Horrez gain, emozionalki adimentsuak diren liderren gaitasun bereizgarriak ere bistaratuko ditugu. Eta, azkenik, Adimen Emozionalean oinarrituta, liderren tipologia bat proposatuko dugu.
‎Meritokraziak aldarrikatzen duenaren arabera, estratifikazioa soilik meritu indibidualetan oinarritzen da. Aitzitik, artikulu honek kritikatu egiten du estrategia meritokratikoa, eta beste ikuspegi bat proposatzen du: lau erakunde sozialek (norbanakoak, familiak, hezkuntzak eta enpleguak) elkarri eragiten diote norbanakoen posizio sozialen eraikuntzan.
‎XXIX, 279; 2006). Berak Benson-en eta laguntzaileen G4 motaren egokitzapen bat proposatzen du gaztelaniarako (egitura < preposition+ noun> soiltzat hartu beharrean, < (verbo+ sustantivo)+ preposición+ sustantivo> egituratzat hartzea proposatzen du,? (escuchar algo) por los altavoces, moduko egiturak sailkatzeko.
‎Batxilergoko euskarazko matematika testuliburuen ezaugarriak analizatzea da gure ikerketa honen helburua, eta horretarako haien bilakaera aztertu eta elkarren artean erkatuko ditugu liburuok. Bestalde, matematika testuliburuak analizatzeko eredu bat proposatuko da. Eredu horrek aro luzea hartzen du eta testuliburu kopuru handi bati aplika dakioke.
2013
‎Azkenik, beste muga nabari bat da irakasle eta ikastalde bakarra aztertu izana, alegia, bi irakasle eta ikastalde alderatuko balira, emaitzak askoz esanguratsuagoak izango lirateke. Eta are gehiago, interesgarritzat har daiteke beste ikerketa lerroren bat proposatzea, talde bat baino gehiago aztertuz eta alderatuz, estrategia diskurtsiboen erabileran zentratuz eta era berean estrategia horiek jarrera komunikatiboen sustapenarekin duten loturan oinarrituz.
‎65). Hori dela-eta, Bases teóricas de la guerra revolucionaria idatzian, ETAk gerra iraultzaile kontzeptuaren definizio berri bat proposatu zuen; urte batzuk geroago erakundearen oinarri estrategiko bihurtu zen ekintza errepresio ekintza logika dialektikoa definizioaren muinean kokatuz:
2015
‎Campos Freirek (2010), ordea, uste du gakoa gizarte erantzukizunean dagoela eta horrela aholkatzen die komunikazio taldeei. Halaber, kudeaketa eredu berri bat proposatzen du, konfiantza sendotzea helburu duen eredua; jokamolde berri horretan sormena, berrikuntza, kalitatea eta sinesgarritasuna oinarrizko elementuak izango lirateke. Casero Ripollések (2010) garbi ikusten du eredu berri horrek eragozpen handiak gainditu dituela, besteak beste, Internet sarean zabaldu den doako kultura, kontsumitzaileen artean hedatu diren ohitura berriak edota onlineko zerbitzuetan dagoen lehiakortasuna.
‎f) Kontuan hartu beharreko printzipioetako azkena da fundazioek beren ondarea eta errentak fundazioaren helburuetarako erabili behar dituztela, beren estatutuetan ezarritakoan oinarrituta eta indarrean dagoen araudia kontuan hartuta. Fundazioaren jarduketa printzipio bat proposatzen da, haren esparrua zabalduta; izan ere, aurreko legean, egoera hau gobernu organoaren esku uzten zen. 10.2 artikuluan argitzen zenez, hark «izango du fundazioaren ordezkaritza, eta fundazioaren helburuak gauzatzeko beharrezkoak diren ahalmen guztiak erabiliko ditu.
‎Guk, ikersaio honetan lan gai dugun atzerakarga motaz, honelatsuko definizio bat proposatuko genuke: atzerakarga da fenomeno bat gertatzen dena erranaldiko elementu batzuk, funtsezkoak direnak mezua gradualki prozesatzeko, jartzen direnean erranaldiaren atzeko aldean eta horrela gibelatzen eta zailtzen denean mezuaren prozesamendua.
2016
‎Metodologia horrek beste kontabilitate era bat proposatzen du, eta balio ekonomiko soila emateaz gain, zehazten du zein den erakundeak sortu duen balio sozioekonomikoa, zein den gizarteari itzuli dion balio sozioekonomikoa eta zein den sortutako balio sozial espefizikoa bera. Hiru balio horiek kuantifikatzeaz gain, kuantifika edo dirutara ekar ez daitekeen «balio emozionala» ere aipatzen du.
‎Artelana, bere izaera berezko hori mantendu nahi baldin badu, artistaren direlako intentzio edota helburuak bitarteko, ezin da bere halabeharrezko sen horretatik eskapatzen den ezertaz serio aritu. Esperientziak harrapatu, distortsionatu eta desitxuraturik daudenean beste egitura bat proposatzen die, ohiko kontzientziaren atxikimenduzko markotik arras desberdina eta, balio plastikoekin ez bada, igarri ezin dezakeguna. Orduan, zinez tamalgarria ere balitzateke artelan batek ustez «esaten» edo «kontatzen» duena moralki onartzea edo baztertzea.
2017
‎Zenbat diren baino askoz emankorragoa da, hala ere, zertaz aritu diren aztertzea. Oso zaila da noski 25 urte hauetan aldizkarian komunikazioaren inguruan argitara ekarri diren orrialde eta lerro hauetan guztietan esandakoa laburtzea, baina eskema orokor bat proposatzera ausartuko naiz, jakinik eskema hori behin behineko panoramika moduko bat besterik ez dela.
2020
‎Egilearen irakurketaren arabera, sofistaren erlatibismoa pertzeptuala eta indibiduoarekikoa dela baieztatzea haren pentsamendua sinplifikatzea da. Izan ere, Ziliolirekin bat etorriz, Protagorasek, batetik, erlatibismo pertzeptual sofistikatu bat proposatzen du, eta, bestetik, erlatibismo sofistikatu horrek etiko bat inplikatzen du. Bestalde, Margolisek hirugarren bektore bat gehitzen du:
‎Eta bestalde, marketinaren merkatu orientazioa defendatzen dutenak, marketina artelanaren sortze prozesuaren lehen etapatik presente egon behar duelako ideia, eta marketin orokorraren filosofiarekin bat datorrena. Azken finean, autoreak bi ikuspuntuen arteko oreka bilatzen saiatu dira, arte arlora zuzendutako marketin propio bat proposatuz, arteen marketin kontzeptua hain zuzen ere.
‎Aipatutako autoreek marketina honela definitzen dute: " Prozesu koordinatu bat, zeinean baliabideak produktu egoki bat proposatzeko erabiltzen diren, helburu den audientzia (target) bati zuzenduta eta erakundearen helburuak lortzeko asmoz".
‎Hala ere, tesi honetako OBEL eta AGP sistemen helburua da bezero/ zerbitzari motako arkitektura batean ezartzea, ikasleek edonondik atzi dezaten. Hori ahalbidetzeko, HTML5eko zehaztapenak erabili dira audioa zerbitzarira grabatu ahala bidaltzeko, eta, gainera, onlineko batezbestekoeta bariantzanormalizazio cepstraleko (CMVN, Cepstral Mean and Variance Normalisation) teknika berri bat proposatu da, erabiltzaileek grabatutako audio seinaleen kanal desberdintasunen eragina txikiagotzeko. Teknika hori tesi honetan aurkeztutako metodo batean oinarriturik dago:
‎Zerrendatu diren ulermen zailtasun edo zalantzak aintzat hartu dira GADEaren bertsio hobe bat proposatze aldera (2 eranskina); are gehiago, egindako aldaketak beharrezkoak ikusten dira GADEaren egokitzapenaren fase esperimentalari ekiteko.
‎Gerrak eta errepresioak orokorrean paisaiaren militarizazioa eragin zuten heinean, egitura zibil askoren transformazioa eragin zuen kontzentrazio eremuen sarea osatzeak. Hernandez de Miguel kazetariak espazio tipologia bat proposatu izan du (2019: 72).
‎Beraz, datozen atal eta lerroak arestian aipatu ditugun hezkuntza eragile eta adituen kezka eta nahi horietatik abiatzen dira, eta, horren harira, Lehen Hezkuntzan tokiko kultura ondarea aztertzeko proposamen didaktikorako eredu bat proposatuko dugu.
2021
‎Halaber, kasuak munduko herrialde desberdinetako arbitroek aurrera eraman dituzte, herrialde garatuetako arbitroen menpekotasun eta boterea ezabatzeko. Esandako guztia errealitatean aurrera eramatea zaila izan daitekeenez, beste aukera bat proposatzen dugu, alegia, arbitroek beste aditu edo agentzia batzuei (giza eskubideen hitzarmenetan adierazten diren erakundeei, auzitegiei, Giza Eskubideen Zuzenbidean adituak direnei. ) kontsultak egiteko aukera izatea, interpretazio egokiagoak egin ditzaten46.
‎Lehenengo, asoziazio askeko ariketa bat proposatu zitzaien. Horretarako Grid Elaboration Method delakoa erabili zen (Joffe & Elsey, 2014).
‎Gauzatu dugun ikerketan," Kudeaketa Orekatua" delako hori ahalbideratzeko KASen baliagarritasuna aztertu nahi izan dugu, mota horretako erakundeen kudeaketa ekonomiko finantzarioa eta soziala hobetzeko informaziotresnen ikerketan sakontzeko asmoarekin. Horretarako, Ikastolen kooperatibaesperientziaren kasua aztertuko dugu, mugimendu horien kooperatibei KAS eredu zehatz bat proposatuz: Ikastolen Kudeaketa Orekatuaren Sistema.
‎Apaiza izanik ere, erlijioa ikastoletatik kanpo egon behar zela defendatzeagatik kanporatua izan zen Olabidetik. Horretaz gainera, pedagogia berritzaile bat proposatu eta neutraltasuna errefusatu zuen. Euskara" mantxatu" bat sustatu nahi zuen, gizarte arazoekin lotuta:
2022
‎Horrenbestez, ikuspegi eraldatzailea duen garapen eredu honek bestelako eredu sozioekonomiko bat proposatzen du lurraldeetarako: lehiakortasun globalean oinarritutako lurraldeen arteko norgehiagoka sustatu ordez, lurraldeen arteko harreman harmonikoagoak eta lurraldeburujabetza (k) sustatuz, espekulazioa erreproduzitzen ez duen eta ekonomia errealean oinarritzen den eredu bat sustatuz, planifikazio ekonomikoa herritarren beharretara egokituz, eta ez kapitalaren metaketarako baldintzen araber...
‎Horregatik, haien azterketa eta kudeaketa beharrezkoa bihurtzen da eta gero eta garrantzitsuagoa da enpresaren balioa handitzeko. Lan honen helburua eredu teoriko bat proposatzea da, prestakuntzako inbertsioak enpresen ukiezinen guztizko balioan duen eragina aztertzeko. Langileen prestakuntzan metatutako inbertsioak enpresaren ukiezinen balioan duen eragina aztertzen duen eredu bat proposatzen da.
‎Lan honen helburua eredu teoriko bat proposatzea da, prestakuntzako inbertsioak enpresen ukiezinen guztizko balioan duen eragina aztertzeko. Langileen prestakuntzan metatutako inbertsioak enpresaren ukiezinen balioan duen eragina aztertzen duen eredu bat proposatzen da.
‎Hortaz, gure motibazio nagusia: eredu bat proposatzea, langileen prestakuntzan egindako inbertsioak erakundearen balio ukiezinean eragin positiborik duen aztertzeko.
‎Helburu hori betetzeko, erregresio eredu lineal bat proposatuko dugu, langileen prestakuntzan metatutako inbertsioak enpresen ukiezinen balioan duen eragina ikertzeko.
‎Eredua hobeto ulertzeko, 20 enpresako lagin bat proposatzen dugu adibide gisa, 2020 urteko ukiezinen balioa eta 2020 urtearen aurreko hiru urteetan (2019, 2018 eta 2017) enplegatuen prestakuntzan egindako inbertsioen batukaria aztertzen dituena; horrela, eredua 2 ekuazioan islatuko litzateke.
2023
‎Ildo horretan, artikulu honetan hori egiteko sortu den tresna bat eskaintzen da, arestian aipatu dugun moduan, zazpi dimentsiotan banatutako 71 kategoriak osatzen dute erreminta. Ondorioz, esan daiteke ikerketa honen helburuak bete direla; alde batetik, emakumeentzako kirol kanpainetan genero perspektiba txertatzeko erabiltzen diren adierazleak identifikatu direlako, eta beste alde batetik, adierazle horiekin ebaluazio tresna bat proposatu delako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia