Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2000
‎Froga hori, zinezko eta legezkoa izanagatik ere, ez da bakarra; hori gorabehera, ez da zilegi gizakia bere egoera frogatzeko ezinean ibiltzea, dela gurasoen arduragabekeria, dela erregistro publikoak jagoten dituztenen prebarikazioa, dela, azkenez ere, erregistro horien hondamena edo galera. Legearen ekitateari dagokio, halakoetan, beste frogabide bat proposatzea, erregistroaren eza eta galera ordezka ditzakeena. Froga hori, ezin bestelakorik izan, gainontzeko titulu eta lekukoen aitorpenetatik datorrena baino.
‎Esate baterako, baten batek esaten badigu" Orain eta hemen euria ari du edo elurra dago", errealitateari buruz zer edo zer ari zaigu esaten, proposizio horrek beste aukera batzuk baztertzen baititu: euria aritu eta eguzkia egon, euria ez aritu eta eguzkia egon, etab. Aldiz, tautologia bat proposatuko baligu, orduan ez litzateke beste inolako egoerarik baztertuko. Adibidez," Orain eta hemen euria ari du edo ez du euririk ari" esaterakoan.
2003
‎pederastiaren maitasun fisikotik abiatuta edertasun fisikoaren ideal abstraktua maitatzera iragan behar da, eta hortik arimaren edertasuna maitatzera, ondoren bizimoduak eta jakintzak maitatuz edertasuna bera kontenplatzera iritsi arte, momentu horretan bakarrik dela gizakiaren bizitza baliotsua. Ez da garbi gelditzen edertasun hori jainkoa bera ote den, baina nabarmena da haren kontenplaziora iristeko bide mistiko bat proposatzen dela, bukaeran esperientzia erlijioso moduko bat dagoela.
2004
‎Aurkezten dudan liburuxka honek bi atal nagusi ditu: Wittgensteinen filosofia (onto) logikoa eta etikoa kritikoki azaltzen duena, batetik, eta etikaren zimendatze filosofiko eta antropologiko zabal bat proposatzen duena, bestetik. Bi atalen arteko barne loturaz erraz ohartuko da irakurlea.
‎" Gure hitzak, zientziaren baitan bezala erabilita, esanahia eta zentzua, esanahi eta zentzu naturalak, eraman eta edukitzeko ontziak baino ez dira" (59). Wittgensteinek adibide oso adierazgarri bat proposatzen digu esandakoa hobeto ulertzeko. " Te kikara batean galoi bat bota arren, te kikara batek hartzen duen ur neurria baino ez du hartuko te kikarak, eta era berean gure hitzek gertakariak baino ez dituzte adierazten" (59h).
‎Xavier Zubiri dugu galdera horiei erantzuteko bide berri emankor bat proposatu zuena, J. L. Arangurenek, I. Ellacuriak eta bestek gero modu batean edo bestean jarraitu dutena. Datozen orrialdeetan Zubiriren pentsamendua laburbiltzen ahaleginduko gara.23
‎Filosofoek eta zientzialariek umildade handiagoa behar lukete; beren mugak ongi jakin eta aitortu behar lituzkete, dogmatismoan edo alferreko (zentzugabeko) eszeptizismoan erori nahi ez badute. Izan ere, Wittgensteinek terapia epistemologiko bat aldarrikatzen du eta metodo jakin bat proposatzen digu horretarako: " Hauxe litzateke bereziki filosofiaren metodo zuzena:
‎Arestian esan dugunez, Aristotelesek izatearen muina endelegatu nahi izan zuen, errealitatearen muina bailitzan, horretarako onto logia bat eraikitzen saiatu zelarik. Zubirik, berriz, errealitatearen erreala bilatzeari eman dio lehentasuna eta gorentasuna, ontologia zegokeen kale itsutik atera eta bide errealago (hots, errealitateari atxikiago eta fidelago) eta emankorrago bat proposatuz eta, areago dena, neurri handi batean eraikiz ere, koherentzia eta sistematizazio ikusgarriaz, mugak eta ilunak gorabehera.
‎Gauzak onak dira egin behar direlako, ala egin behar dira onak direlako? Bestalde, sentimenduak eta emozioak moraltasunaren egituratik uxatzean, gizakiaren irudikapen irreal samar bat proposatu zuen, gerora erromantizismoak, Nietzschek eta psikoanalisiak, besteak beste, agerian utziko zuten bezala, zeinek bere ikuspuntutik eta sentsibilitatearekin. Balioen eskolari zor zaio, Kantek ireki bidetik kritikoki bezain emankorki abiatuz, moraltasuna objektiboki zimendatzen ahalegindu izana, horretarako Kanten formalismoa auzitan jarri eta balioen etika material bat eraiki zuelarik.
‎Nietzsche" egungo munduaz" ari zen goragoko pasartea idatzi zuenean. Propedeutika bat proposatzen digu filosofoak, baldintza sine qua non bat munduaren eta gizakiaren benetako balioa (k) ediren ahal izateko. Heteronomoki ezarritako balioei egin beharreko kritika zorrotza dakarkeen zentzugabetasunezko sentimendua ez da behin betiko eta irteerarik gabeko gogo egoera bat," bitarteko egoera bat baizik", Nietzschek berak nabarmendu zuenez.
2006
‎Dena dela, Humek ekintzak, grinak eta nahikariak arrazoimenaren fruituak ez direla justifikatze aldera beste argudio bat proposatzen du. Bigarren argudio hori zuzena bada eta ekintzak arrazoimenaren fruituak ez baldin badira benetan, horrek esan nahi du ez dela zentzuzkoa ekintza bati buruz (edo grina edo nahikari bati buruz) esatea arrazoizkoa den edo ez, alegia, arrazoimenarekin bat datorren edo ez.
‎Humek antzeko ondorioa onartzera eramango gaituen beste argudio bat proposatzen du (T 3.1.1.10):
‎Zaila dirudi. Humek beste adibide antzeko bat proposatzen du. A pertsona hil da, eta B eta D penak jota daude.
2007
‎Sailkapen hori egiterakoan gaur egungo sailkapena erabiltzen ari gara, noski; helendar batek inola ere erabiliko ez zuen sailkapen bat proposatzen ari gara. Zientzia teknikoen eta giza zientzien arteko partiketa edo taxonomia (taXij) bera ez zatekeen zilegia izango garai arkaikoan:
‎Azken horren" funtzio" nagusiak, Ruiz Carrendori jarraituz, hiru dira: " kritiko dialektikoa" (gizakia ikertzen duten zientzia guztiak koordinatzea)," teoriko interpretatiboa" (gizakiaren kontzepzio ideal bat proposatzea) eta" utopiko sortzailea" (gizakiaren humanizazio prozesuaren motor izatea) 10 Hezkuntzaren antropologia filosofikoak, finean, hezkuntzaren beraren aldez aurretiko posibilitate baldintzak zehatzago atzemateko eta sakonago aztertzeko aukera ematen digu11.
2009
‎Descartes Erdi Aroaren aurka, Kant Descartes eta enpirista ingelesen aurka, Nietzsche Descartes eta Kanten aurka... Guk ere horiek egin zuten gauza bera egin nahi dugu, aurrekoaren kritika bat, eta horretarako historia moduko bat proposatuko dugu liburu honetan.
2011
‎begirada jakin bat osotasunaren ordena beretik eta izate sistematik aparte dagoela eta hura baino lehenagokoa dela sinestea, hots, kontzientziak, Logosak, ahalmena duela (azalpen edo sintaxi arruntagoek ezin duten heinean) bere erreinutik izatean sartu eta hartaz hitz egiteko. Nolatan ahazten dugu begirada (hautamen) baten ordez beste bat proposatzen digula, eta hobespen hori oso gizatiarra dela. Nolatan ez dugu gainetik kentzen gure irudipena, zeinak baitiosku izatearen zientzia izatea bera dela, ezen jakite hori hautatze posible baten ondorioz azaleratzen den errealitate edo ordena baita?
2012
‎Platonen doktrina abiapuntutzat harturik, Badiouk Platonen ikuskerarekiko transposizio materialista bat proposatzen du, edo: Ideiaren materialismoa eraikitzea.
‎Izan ere, kanpotik filosofia baztertzen edo ezeztatzen saiatzen diren horien zein barnetik eta behin behineko parte hartze mugatu baten mesedetan filosofiak kritikarako duen gaitasuna murrizten ahalegintzen diren horien aurka, Badiouk epe luzerako filosofiaren parte hartze indartsu bat aldarrikatzen du, kopla edo berriketa gutxirekin eta amorerik eman gabe. Filosofiak" etete printzipio bat proposatu" behar du, ekintzen bilakaera arruntaren mozketa; agertzen den moduko munduarekiko menpekotasun egoerari gainjarri behar zaio, horrela, beti ezaugarritu izan duen mendeetako bere leku kritikoan ezar daitekeelarik.
2013
‎hortik omen dator galbidea. Esaterako, Espainian, hiritartasunari lotzen zaion ikasgairen bat proposatu da batxilergoan, nonbait, erlijioak utzitako hutsunea betetzeko, nonbait, balioak irakasteko. Alde batera utziz ikasgai berriak izan ditzakeen alderdi doktrinarioak (konstituzioa, monarkia...), azpimarragarria da ikasgai horretarako gehien erabiltzen den testuan zer nolako baieztapenak egiten diren (El Pas, 2011ko maiatzaren 22an):
‎Horrek (Turing makinaren ereduak) erakuts zezakeen nola fisiko den zerbait pentsatzera irits daitekeen. Daniel Dennett filosofoak irudi interesgarri bat proposatzen du. Irudi horren arabera, gogamena modulu batzuek osatuko lukete.
‎Diderot() filosofoak HAren beste aldaera bat proposatzen du. Elikatzen den materia bizidun antolatua da landarea.
‎Beste mutur batean materialismoa kokatu dugu. Hemen, (materiazko) substantzia mota bakar bat proposatzeaz aparte, arima bera ere gorputz gisa ulertzen da. Azken buruan, arima ere atomoen sorta bat da.
‎Nola testatzen da aurrez aurre dudan izakia pentsamenduduna den edo ez? Alan Turing() matematikariak test bat proposatu zuen. Kontua da gizakien arteko elkarrizketetan makina (mozorrotu) batek parte har dezakeela inor ohartu gabe.
2022
‎Hori da Nietzschek egiten duen galdera, helburu propioen frustrazioa eta beraz harrokeria teorikoaren pean gordetako erresumina eta tristura seguru dituen kulturaren mediku bihurtuta. Diagnostikoa egiteko eta ebaluatzeko eginkizun kritiko horretatik, Nietzschek jauzi bat proposatzen du, beste filosofia bat: kritika, bizitza eta pentsamendu aukera berriak sortzeko atalase.
‎Hori horrela izanik, mundua jada ez da ulertzen gizadiaren historia unibertsaletik, eite historizista eta hegeliarreko horretatik abiatuta; aitzitik," munduaren mugimendua prozesu bat da, zeinaren arabera askotariko munduak elkarren artean komunikatzen eta borrokatzen diren, elkar zeharkatzen eta elkar eraikitzen duten". 19 Nola ulertu, beraz, Europaren azken mendeetako nagusitasuna? Beste pentsalari batek, Jack Goody britainiarrak kasu honetan, beste eredu bat proposatzen du. Horren arabera, munduko gizarteen arteko nagusitasun erlazioak ziklikoki txandakatu dira Brontze Arotik, batez ere kontinente eurasiarrean.20 Familia egituretako indibidualismoaren, elikaduraren edota trukearen gisako nozioei buruzko ikerketa zehatzetatik abiatuta, Goodyk egiaztatzen du ez dagoela modernitateranzko bide pribilegiatu bat bakarrik, eta modernizazioa ez dela gainerako mundukideei esportatutako zera mendebaldar bat.
‎Modernitatearen ideia eurozentrikoaren deskolonizazio hori are muturrerago eramanez, Achille Mbembe filosofo afrikarrak modernitatearen izaera amaitu gabea eta osatugabea defendatzen du, aintzat hartuta kolonizazioa, nagusiki, ezinezko komunitatearen espektakulua izan dela. Elkarbizitzarako mundu ordena bat proposatzerakoan porrot egin du, eta Europak, orain, lekualdatuta," aldi berean sortu ere egin behar dugun mundu osoaren oinordeko" 21 izateko kokagunean jarri gaitu. Horretatik etorri da" pentsamendu mundu" bat garatzeko beharra, errepresentazioen unibertsalizazio berri bat, modernitate mendebaldar kolonialaren alternatiba.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia