Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 163

2000
‎Denboraz, berez gizarte giroa aldakorra denez gero, ez zeritzola zuzena atzera begira jartzeari, baina bai nolabaiteko ordaina eskaintzeari. Hortik jo zuen ebazpidetzat guztion artean osa genezakeen autonomia zabal bat proposatzera.
2001
‎Luxuzko kleenex ak egin daitezke zikoinaren lumez. Marcosek hartzen zuen borragoma orduan baina, horren moduko esaldiak ez zituenez aldatzen, hirugarren bat proposatzen zuen: Zikoina Afrikako hienarik itsusienaz maiteminduko da.
‎‘Orain hegazkin txartel bakarra dugu, eta nik beste leku batera joan behar dut. Andonik abentura arraro bat proposatu zidan zuretzat. Zure moduko pertsona bat behar zuten Ekuadorretik Antarktikara joateko.’
‎Baina errealitateaz hitz egitea filosofia egitea da gaur egun, amodio erromantikoa aipatzea edo gizarte hobe bat proposatzea ere filosofia egitea den bezala.
‎‘Minaren aurkako estrategia berri bat proposatu nahi dizut, ’ esanen dizu, papera eta boligrafoa eskuan.
2004
‎Beren konfiantza, berriz ere, Tokoi’ren eskuetan jarri zuten, eta huntan gelditu zan arazoa, odol ixurtzerik gabe. Sozialdemokratak, halere, ez ziran garaitzapenaz oso seguru; eta tratu bat proposatu zieten eskuindarrei: " hiruen" Batzordea desegitea eskuindarrek (Svinhufvud’ena); ala opor jenerala.
‎–Energia ulertzeko nozio berri bat proposatzen du. Fusio hotzaren lehengusu hurbila litzateke, baina ez.
‎–Otxotorena jauna, al zenuke proba egin, mesedez? –saiatu zen Joseba, beste behin– Esperimentu bat proposatzen da, eta ez dirudi zaila denik egitea.
‎Elektroiak, protoiak... zituzten osagai. Baina zer kontatuko dizut zuri, atomoaren egitura arrakastatsu bat proposatu zenuen eta! Kontuak kontu, atomoen barne egitura hori zela eta, indar berriak agertu zitzaizkigun:
2006
‎Ez naiz kapaz, hala ere, canon bat proposatzeko. Uste dut ibilbide baten hasieran Biblia eta Homero daudela.
‎Eta liberalei begira: " El que combatió contra el derecho divino, justo es combata contra lo que llaman soberanía nacional; ni el despotismo de un hombre, ni el despotismo de la masa" 235 Batzuen eta besteen aurka, Unamuno-k" liberalismo" berri bat proposatzen du, independentziaz Euskal Herriarentzat eta askatasun osoaz norbanakoarentzat, euskal herri gogoari egoki dagokiona hori bakarrik omen baita236.
‎istorio bakoitzari abesti bat, gutxienez, lotzea! Gaiarekin, pertsonaiarekin, istorioko gertakizun batekin... loturiko musika zatitxo bat proposatzen da bizitza eredugarri bakoitzarekin. Batzuetan loturak ikusterrazak dira, beste batzuetan testuaren eta abestiaren arteko sokak detaile edo txikikeria batean korapilatuta daude, metafora edo irudi baten bi muturrak lotzen dituela...
2007
‎Iraultza ondorenean Alemanian izpirituen zer egoera gertatu den, Atenasko polisaren krisialdian ikusi denarekin konpara daiteke apika. Platon-ek errotiko eraberrikuntza bat proposatu du, polis zaharra erauzi eta berri berria, legeak arrazoimenaren diktat bezala ezarria, kaserna gizarte perfektua: gizarteko bizi arauak arrazoiak agindu behar ditu.
‎ajearen errua. Patriciak txango bat proposatu du. Entusiasmoz proposatu ere.
2008
‎Scottek brindis bat proposatu zuen Olearen omenez. Cosmopolitan kopak gora.
2009
‎Esan nahi dut ez dudala uste sekula laztanik egin zidanik. Ezta maite zaitut goxo bat esan edo baloiarekin jolastuko al gara atsegin bat proposatu ere. Bere aurpegia, beraz, pentsatuko duzuen bezala, zirriborro bat baino ez da.
‎–Gauza bat proposatu nahi dizut, Ezekiel.
‎Garazik beren zalantzak azaldu zizkion, denbora eskatu zion. Prezio merkeago bat proposatu zion orduan jabeak. Beherapen adierazgarria.
‎Altzari berriak erosi zituzten, hutsuneak betetzeko. Estilo tradizionalago bat proposatu zuen Garazik, nekazari inguru berrira hobeto egokitzeko. Burdina forjatuzko ohe bat logelarako, esaterako.
‎Ez baita harritzekoa: orain dela zenbait urte Le Monde egunkariak, normaltasunari arras uztartua, idazlan bat proposatu zien gazteei. Gaia, honelako zerbait:
‎Sloterdijkek berriki Europari dagokion maila handiko egitasmo bat proposatu du, orain arteko inperiogintza bezain pizgarria: inperioak geldiaraztea.
2010
‎–Teknika ona da?, dio Otegik. . Halako prozesuetan nahiko normala izaten da, edo proposamen berriak agertzea, edo espero ez zenuen aterabide bat proposatzea baten batek. Ez duzu hori aldez aurretik mahaikideekin edo dena delakoekin kontrastatzerik, baina erabakiak hartu egin behar dira.
‎Prozesua garai erabakigarrira hurbiltzen hasi zenean, 2006an, akordio politikorako negoziazioetarako gai zerrenda posible bat proposatu zuen Batasunak, baina oraingoan PSE EEri ez ezik EAJri ere helarazi zion. Gara k gerora argitaratu zuenez, urtarrilean eman zien gidoi proposamena Batasunak bi alderdiei eta eragozpenik ez zioten jarri ez batak ez besteak.
‎Beste aldaketa txiki bat proposatu zuten 1.2 puntuaren izenburuan ere, bi hitz kenduz:
2011
‎–Gauza bat proposatuko diat, Epifanio, berrekin zion Evaristok?: zergatik ez diogu soinu joleari pasadoble bat jo dezan eskatzen?
‎Imitazioa jatorrizkoaren gainetik badago, alferrik dabilela erabakitzen du hasieran, erretiratzea dagokiola. Baina tratu bat proposatzea bururatzen zaio ondoren. Zergatik ez dute elkarrekin disko bat ateratzen?
‎Zalantza larriak izan zituen bolada batez, ez baitzekien bere emazte Elsa edo maitalea, zein utzi behar zuen. Kafkak gutuna idatzi zion 1922ko abuztuan eta irtenbide gutxienez harrigarri bat proposatu zion. –Zure burua hondatu nahi ez baduzu, irtenbide titanikoena aukeratu behar zenuke:
‎esijitzen zuen ETAk bere kriterio oinarrizko bezala. Euskal Herriaren singularitatean kokatua, unibertsal berri bat proposatzeko ausardia ulergaitza izan zuen. Hau da euskal kontzientzia astindu zuen eztanda, geroko ETAk baztertuko duen hasierako une iraultzailea.
‎Itzuleran, zuzenean joan ordez, zeharka abiatu da, egunez begi aurrean izan dituen paraje haietan gauez moldatzen ote den probatu nahian edo, bere buruari ume jolas bat proposatu balio bezala. Begiak kixkurtuz eta denbora pixka bat pasatzen utziz gero, lehen infernuko etsaiaren ipurtzuloa begitandu zaion belzgune horretan itzal batzuei, giza itxura batzuei, arbola tankerako mulkoei antzematen hasi da Antton.
2012
‎Dauzkagun fronterak, daukagun ordena soziala, justizia, demokrazia, erregea, den denak bortxakeriaren opariak ditugu. Baina hain zuzen kondenamaniaren lehen xedea holakorik inork ez gogoratzeko leiho denak ixtea da, ebidentziak ahantzaraztea, bortxaren gaitzespenean distinguo eta zalantza izpirik ez permititzea, gogoeta razionalen bat proposatzeko aukerarik inori ez uztea, soluzio dialogatu baten alde edo, esaterako. Labur:
‎Gauza gara orain bigarren ihesaldi bat (baldin eta berriz ere ihesaldi bat gertatu dela jakiten badugu) traidorearen asmoen berriztatze baten gisara ulertzeko, bigarren pertsona baten proposamenen emaitza gisara baino areago; maitasun istorio berri baten hasiera modura ezik, garai bateko maiteminduen adiskidetze modura ikus genezake. Hamar aukera baten kontra dira Marierekin behin ihes egina zenak beste ihesaldi bat proposa zezan, inoiz ihesaldi proposamenak izan dituen neska bati beste pertsona batek antzekoak egin beharrean. Eta azpimarratu behar da aurreneko ihesaldi jakinaren eta bigarren ihesaldi ustezkoaren arteko denbora bitartea, itsas armadako gizonen itsasaldiena baino hilabete batzuk luzexeagoa dela.
‎Zeren eta garbi baitago esaten dugun hitz bakoitzak neurri batean gure biriken murrizpena dakarrela higaduraz eta, ondorioz, gure bizitza laburrarazten duela. Beraz, irtenbide bat proposatzen zen, hitzak gauzen izenak besterik ez direnez, komenigarriagoa izango litzatekeela esan beharreko hura zehatz adierazteko behar beste gauza gizaki guztiek inguruan eramatea. Eta gizakiaren erosotasun eta osasunaren mesedetan asmakizun hura benetan gauzatuko zatekeen, emakumeek, jendaila eta analfabetoekin elkartuta?
‎Ziur aski, Carteret, Swiften laguna, izango da. 1724an, Walpolek Irlandako Lotinant izendatu zuen Carteret, eta kargu horretan behartua aurkitu zuen bere burua 300 liberako saria eskaintzera The Drapier, s Letters gutun sorta kritikoa nork idatzi zuen aurkitzeko, hemen Reldresal behartua dagoen bezalaxe Gulliver zigortzeko metodo bat proposatzera. Gutun horiek Swiftek idatzi zituen.
‎Beste zenbaitek ere antzerako iritziak azaldu zituen, eta nire ugazabak konponbide bat proposatu zion batzarrari, ideia neuregandik hartuta, egia esateko. Ontzat eman zuen aurrez hitz egindako batzarkide ohoragarriak aipaturiko tradizioa, eta beren artean lehenengoz ikusi omen zituzten bi yahoo haiek itsasoz iritsi zirela baieztatu zuen; lehorrera heltzean, eta lagunek abandonatu egin zituztelarik, mendietara jo zutela, eta, poliki poliki endekatuz joan zirenez, bi haien jatorrizko herrialdean geratutako kideak baino askoz basatiago bihurtu zirela denboraren poderioz.
‎–Elkarrekin adiskidetu gara, eta hari beste konponbide bat proposatzera nentorren.
‎Kazbitxek gelditu eta erne jarri zuen belarria: inondik ere, pentsatu zuen traturen bat proposatu nahi geniola... Bai zera!...
2013
‎–Begira, inspektore, gauza bat proposatzen dizut: nire lagunartean badira beste hiru emakume nirekin batera Irlandesetan ikasitakoak.
‎Afaritarako asko gustatzen zitzaidan jatetxe bat proposatuko al nion galdetu zidanean, Mugaritz aipatu nion komisarioari, bertako sukaldeak ezinezkoak diren osagarriak batzen dituelako: zientzia, poesia, tradizioa, umorea eta irudimena.
‎–Baina tarteko gauza bat proposatzen dizut. Zuk galderak egin eta nik, bai?
2014
‎–Gauza bat proposatu behar diat, baina ez duk oso? –hitza bilatu zuen?
‎On verra la fin de la guerre quand, au principe des nationalités, on joindra le principe qui en est le correctif, celui de la féderation européenne, supérieure à toutes les nationalités? 1382 Kanten antzera, Estatuen artean betiko bakea ziurtatzeko tresna(. Bake Federazioa?) 1383 Estatuon Federazioan ikusten du Renanek. Estreina, muga auziak ebazteko auzitegi edo botere internazional bat proposatzen du, konflikto kasuetan interbenitzeko, gobernuen aurrean artekatzeko, koalizioak eratzeko ahalmenaz. Hemendik Batzar iraunkor bat sortzea espero du.
‎Hitzak arretaz aukeratzen zituzten berarekin mintzatzen zirenean. Estatuko telebista kate batek elkarrizketa bat proposatu zion. Kasua berrindartzeko aukera bezala saldu zioten.
2015
‎Eta jatordua ondo aukeratutako ardoz ondo busti ondoren, hitzorduaren klimaxa etorri da, ahozapia ezpainetatik pasa, keinu harro batez mahai gainean utzi, eta proposamen bat egin dizu: . Negozio bat proposatu nahi dizut?. Ezin duzu sinetsi.
‎ezartzearen aldeko adierazpen bati atxiki litzaioke programan sartu nahi lukeen presoak, eta gero, ibilbide? bat proposatuko litzaioke preso bakoitzari, gizarteratze bidean. Fernandezek berak aitortu zuenez, Jaurlaritzak ezin du ibilbideen bukaerari buruzko bermerik eman, espetxe eskumenak Madrilen daudelako.
‎batean?. Iazko hitzarmena agortutzat zuelarik, ETAk beste itun bat proposatu zuen: funtsean, Euskal Herri osoan hauteskunde orokor konstituziogileak egitea parlamentu nazional berria eratzeko.
‎Carmen Lira La Jornada ko zuzendariak borroka armatuaz zuzenean galdetu zionean, Otegik nahiago izan zuen ihes egin, eta, nolabait, bere orduko estrategia komunikatiboaren gakoa eman zuen: . Borroka armatua bai borroka armatua ez eztabaidaren ordez, nik beste eztabaida bat proposatzen dut: –Nola irabazi??.
‎Eta borroka ordura arte bezala eremu militarrera bideratuz gero, ezker abertzaleak jai zuela. Ez zuen estrategia aldaketa jakin bat proposatu, estrategia osoa auzitan jarriz eztabaida sakona irekitzea baizik, baina borroka eremu militarretik eremu politikora eraman behar zela iradoki zuen. Etxebestek berak ondo laburbildu zuen bere mezua txostenaren azken pasartean:
‎egin zutela eta bestea preso zegoela; horregatik ez zutela parte hartzen. Batasuneko kideek argudiatu zuten koordinazio eta zuzendaritza eredua ez zela baliagarria, eta eredu berri bat proposatua zuela, idatziz, Batasunak berak. EPPK-ko ordezkariek erantzun zuten Batasunak ez ote zuen parte hartzen, hain zuzen, beldur zirelako, zuzendaritza bateratuak?
‎Bostak aldera altxatu dira Boulevard des Pyrénéeseko kafetegitik. Beste garagardo bat proposatu du Mek, ordea, garai zaharrak gogoan, eta aurretik gaztelu inguruan ikuskatu dituzten kale estu ilunetara itzuli dira atzera.
‎Inork ez zuen batere garbi ikusten egin beharrekoa eta, ondorioz, guztiok hitz egin zuten, nork baino nork serioago eta solemneago. Bakoitzak etorkizunerako bide ezberdin bat proposatzen zuen. Hainbeste bide, ze berehala labirintoa bilakatu zen hura.
‎Chalmersek alegiazko saio bat proposatu zuen qualiari buruz. Oso ospetsu egin zen eta RoboMary izenez ezagutzen da.
‎134 Metafisika hutsal horren aurrean, Jonasek (1985a: 13) uste du metafisika sendoago bat proposatu behar dugula, metafisika sendo hori bakarrik bailitzateke gai gizakien generoaren deformazioa aurresateko eta, horri esker, deformazio horren aurrean gu babesteko. Dirudienez, bere ustez, cyborgologia ez da gai gizakien deformazioaren ibilbide hori ikusteko.
‎estatuko instituzio, gobernuz kanpoko erakunde, enpresa pribatu eta aktore indibidualen arteko jarduera horizontalagoak. Gobernantzaren ideiak ordezkapen bat proposatzen digu: hierarkiarik gabeko, deszentralizatutako eta elkarlanean oinarritutako erregulazioak sortzea eta jarduera zentralizatu zaharkituak horiekin ordezkatzea.
‎Definizioak eta batez ere sinonimoak, Willard Quinek orain dela mende erdi abisatu legez, traidoreak izan daitezke oso, eta John L. Austinek praktikatzen zuen joko batera eraman gaitzakete, «Vish!» izenekoa: interesatzen zaizun hitz bat proposatzen duzu eta ondoren hura definitzen duten hitzak bilatzeari ekiten diozu hiztegian. Eta berriro hasierako hitza aurkitzen duzuenean, zeren aurkituko duzu, Vish!
‎Ezinezkoa bihurtu zen akordioa. Azkenean, zelula gorriek ETA uzteko asmoa jakitera eman zutenean, uko egin zioten Hegoaldekoek puntu horri, eta tendentzia bakoitzeko bi lagunekin osatutako batzorde bat proposatu zuten eztabaida ideologikoaren arauak erabakitzeko. Aparte bildu ziren zelula gorriak, eta azterketa bukatutakoan, norberaren esku utzi zuten erabakia.
‎Aldi hartan, behin behineko antolamendu bat proposatu nuen erakundean, organigrama tankerakoa, Iparraldeko eta Hegoaldeko jarduera militarraren funtzionamendua uztartu ahal izateko. Baiezkoa eman zion taldeak, eta Hegoaldeko Zuzendaritzan aurkeztea erabaki genuen bere iritzia eman zezan.
‎–Hurrengo ikasturterako irakasgai berri bat proposa dezakegu: sabotajea eta lehergaien erabilera.
‎Eta, gainera, politikoaren eta sozialaren arteko disoziazioa bultzatu zuen. Ikuspuntu horren kontra, eta Marx abiapuntu hartuta, baina harago joanda, subjektibitate sozial eta politikoa batuko dituen bizitzaren ulerkera berri bat proposatzen du (1994: 394 eta hur.).
‎Horrelako nazionalismo bat eraikiko balitz, zalantzazkoa da erdal hiztunen eta, zehatzago, erdal eremuen kokapena haren diskurtsoan. Baina ez da hori bakarrik, nazionalismoak gizarterako proiektu oso bat proposatu behar du: ekonomian, adibidez, biztanleen arazoak eta asmoak aztertu behar dira.
‎–Gauzak argitzeko, bederen, izen bereizketa bat proposatzen dut: herri mugimendu gisa arituz eta prentsa alorretik atera barik proiektu nazionala eraikitzeko bitarte denari, euskal prentsa deitzea.
‎1970eko hamarraldian Ipar Euskal Herriko abertzale giroan prentsa elebidun diglosikoa gailendu zela ikusi dugu lehen. Lucien Etxezaharretak, ordea, beste bide bat proposatu zuen hamarkada horren amaieran, aterabide bakarra, gure kultur espazioaren gureganatzea, zela azpimarratu eta gero (1979:
‎ekintzaren bat proposatzeko. Eman bueltak buruari, askatu imajinazioa, eta ea zer otutzen zaizun!
‎eredu berri bat proposatu zuen aldaketa kimikoak azaltzeko.
‎Unitatearen hasieran egoera bat proposatu dizugu hari aurre egiteko. Horretarako,
‎Sortu dudan polinomioa ez dator guztiz bat proposatutako osagai eta ezaugarriekin.
‎Unitatearen hasieran egoera bat proposatu dizugu hari aurre egiteko. Horretarako,
‎pizzako eskaintza berri bat proposatu nahi duzu: 4 pizza urdaiazpiko eta perretxiko gehigarriekin
2016
‎–Nik ere tratu bat proposatu nahi nizuke, esan du berak orduan?. Eleberria idazten ari zaren neurrian bihur naiteke zure maitale.
‎Arana Goiri oinarritzat harturik ari dela dioen Alderdiak, Independentziaren beharra isekatzen duenean, eta Euskal Estatua anakronikotzat salatzen; eta, horren ordez, Espainia barruan kokapen egoki bat proposatzen duenean(, nuestra meta es una solución tal que los vascos nos sintamos cómodos en España?, gogoratzen zarete?), iratzarri egin behar dugu denok. Eta gauzak gordinki esateko ausardia izan.
‎Nolanahi ere, Seneca Fallseko Adierazpenak, klase ertaineko emakume zurien dilemaren kontzientzia zorrotz islatzen zuenez, ez zituen aintzat hartzen langile klaseko emakume zurien estutasunak, ezta hegoaldeko eta iparraldeko emakume beltzen egoera ere. Bestela esanda, Seneca Fallseko Adierazpenak emakumearen egoerari buruzko analisi bat proposatu zuen, eta, han, ez ikusiarena egiten zitzaien agiria idatzi zutenen klase sozialetik kanpoko emakume guztien bizi baldintzei.
‎Biltzarreko azken saioan, Lucretia Mottek ebazpen bat proposatu zuen, eta bi gauza aldarrikatu: pulpitua eraistea eta, emakumeek gizonekiko berdintasunez parte hartzea askotariko ogibide, langintza eta merkataritza moduetan?
‎Gobernuaren diru-laguntzak jasotzen dituzten emakumeek gutxitan eskatu dute dirurik etxea kudeatzearen truke, eta ez al da hori Soldatak Etxeko Lanen Truk mugimenduari egindako kritika inplizitu bat? Gizarte laguntzen sistema gizagabetzailearen aurrean, diru-laguntzak jasotzen dituzten emakumeek bestelako lelo bat proposatu duten sarri, ez, soldatak etxeko lanen truk?, baizik eta, urteroko diru sarrerak bermatu guztiontzat?. Hala ere, epe luzera, enpleguak eta haurtzaintza publiko eta merkea nahi dituzte.
‎Seneca Fallseko biltzarra prestatu bitartean, Elizabeth Cady Stantonek ebazpen bat proposatu zuen, guztiz iraultzailea, hain iraultzailea ezen Lucretia Mott antolatzaile lankideari ere gehiegizkoa iruditu baitzitzaion. Esklabotzaren aurkako mugimenduan argi ikusi zuen Mott andreak:
‎–Hori badakit, ez naiz hain inozoa, baina zu baino jatorragoa ematen du, behintzat. Nik botazio bat proposatu nahi dut: Xoterok entrenadorea izaten jarraitu nahi badu, zergatik ez dugu kapitain berri bat aukeratzen?
‎besteak beste, Iñaki Perurena edo Jose Luis Mendoza. Carlos Garaikoetxeak beste izen bat proposatu zuen: Uxue Barkos, ETBko kazetaria, Madrilgo berriemailea.
‎Lauko gobernuaren agintaldiko lehen urtebetean kalapita handirik sortu bada, auzi honekin sortu da. 2015eko azaroan, lan eskaintza publiko bat proposatu zuen Hezkuntza Departamentuak: 320 postu.
‎Ezkerrak bi parlamentari baino ez zituen, eta hura ez zen haren bataila. Negoziazio mahaian ohiko koalizio gobernu bat proposatu zuen, alderdi bakoitzak bere botere kuotarekin. EH Bilduk, ordea, koalizio klasiko bat ere ez zuen gustuko.
‎Nahiz eta lurrean elurra zegoen, ez gaude ziur benetan negua zenik esan ote dezakegun, ez eta ikusleku hori menditzat jo ote daitekeen ere». Laxaltek kontraproposamena egin zion berehala, aldaketa pare bat proposatuz. «Negu amaiera aldeko egun batez» izan zela jarri beharrean, «negu eta udaberri arteko egun batez» jarri eta kito, eta «mendi batetik» begiratu zuela jartzen duen lekuan, «muino altu batetik» begiratu zuela jarriz gero listo.
‎11 Irakurle taldeak, idealki, ikasketa prozesu bat proposatu lieke bere partaideei, ibilbide edo itinerario bat literatura onaren ezagutzan sakontzeko alegia; hau da, demagun?, norbaitek Marcial Lafuente Estefaníaren liburu bat atseginez irakurri ahal balu ibilbidearen hasieran, ipini egokiak iruditzen zaizkizun euskal idazlearen izen abizenak Estefaníarenen ordez?, amaieran ez litzateke gauza bera gertatu behar.
‎eta 12 puntuan defendatutakoaren salbuespen gisa, baliagarria suerta liteke liburu ez oso on, edo are txar? bat proposatzea, taldeko partaideek, konparazioz, zenbat aurreratu duten jabetze aldera alegia. Ariketa gisa, diot, eta, beti ere, liburua aldez aurretik ezagututa, hots, ez itsuan egindako aukeraketa baten ondorio gisa.
‎2050erako hiru herrialdeetako herritarren %30 euskaldunak izatea. Erakundeei bide orri bat proposatu die, helburu horiek lortze aldera.
‎Jolas bat proposatzen dizugu: poeta batzuen izen abizenak dituzu hemen, baina, ohartuko zinen
‎Unitatearen hasieran, egoera bat proposatu dizugu hari aurre egiteko.
‎–Sortu dudan polinomioa ez dator guztiz bat proposatutako
‎3 Munduko populazioaren garapena aztertzeko, modelo bat proposatu zen 70eko hamarkadaren
‎Maileguaren baldintzak: banketxeak 12.000, ko mailegu bat proposatu dizue% 6ko
‎Unitatearen hasieran, egoera bat proposatu dizugu hari aurre egiteko. Horretarako,
‎hamabi mailako eskala bat proposatu zuen.
‎Unitatearen hasieran, egoera bat proposatu dizugu hari aurre egiteko.
‎Unitatearen hasieran, egoera bat proposatu dizugu hari aurre egiteko.
‎Proiektua beste enpresa batek garatuko badu ere, zuen taldeak zubi bat proposatu nahiko luke;
2017
‎1920ko urteetan, Margaret Murray antropologo ingelesak, Witch Cult in Western Europe [Sorginkeriaren gurtza Mendebaldeko Europan] (1921) lanean, azalpen bat proposatu zuen, egungo ekofeministek eta. Wicca, praktikatzaileek berriki berreskuratu dutena.
‎unibertsalista kosmopolitar gehienek, hala nola Beckek (2006) apustu honen alde egiten dute. Maila anitzeko gobernantza sistema global edo erregional bat proposatzen dute, estaturik eta naziorik gabea, eta emaitzaren zilegitasunaren arabera funtzionatuko luke (output legitimacy), eta ez ordea parte hartzearen zilegitasunaren arabera, zeinak estatu soberania nazional eta herritarra duen oinarri.
‎Ondoren lore, hosto eta belarrei protagonismoa ematen zieten bi plater etorri ziren. Lehenak egosi eta gordinen arteko oreka bat proposatzen zuen. Bigarrena belarrekin betetako ravioli bat zen.
‎Zergatik? Beste aztergaitxo bat proposatuko nizueke, inor animatzen bada: eboluzioa aztertzea ideario sozialista espainola azkeneko ehun urtean nola joan den zeharo aldatuz ezer aldatu gabe euskal nazioaren arloan.
‎– Tratu antzeko bat proposatzen dinat, esan nion?. Lehengo batean morroi batek hara zer bota zidan.
‎Toki apaina zen, franko modemoa, argi ilunaire goxo eztiarekin. Neska zerbitzaria hurbildu zitzaidan eta eskuinaldeko mahai bat proposatu zidan. Ados.
‎Ez dakit nik Landartek irakurketa sinboliko bat proposatu nahi digun; ez dakit anaia hilari Abel izena ematean beste guztiok, oharkabean bezala, Kain bihurtzen gaituen. Gu denok izan baikara noizbait Paxkal, hautatu beharraren pisuaren azpian makurturik ibiliak.
‎Aita hila zegoela eta horrek jada ez zeukala konponbiderik. Beraz, tratu bat proposatu zidan eskrupulurik gabe: ni Mexikora joanen nintzen bizitzera, familiarekin eta zurekin harreman oro hautsiz, eta familiak etxeko istripu moduan mozorrotuko zuen aitaren heriotza, nire kontrako salaketarik paratu gabe.
‎hobe taldean zituen ardura guztiak kentzen joatea eta haren postuan beste norbait jartzea. Berak hiriko zinegotzi gazte bat proposatzen zuen ardura horiek hartzeko. Izenik eman ez arren, alderdiak interes handia zuela haren promozioan zioen, eta gazte honek hedabideetan oso ondo konpontzen zela erakutsia omen zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia