Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2010
‎Papik zirkinik egin gabe aldatu zuen gaia. " Ekintza berezi bat prestatzen ari gara, eta ondo ateraz gero ontzietako jabeei ez zaie eztabaidatzen aritzeko gogorik geratuko. Baina ezinbestekoa da gure langile frontearen ekintza bezala azaltzea." Zain geratu ginen, zer nahi ote zuen gugandik.
‎Hemen zauden bitartean, garbiago jango duzu. Ez nuke gehiago gizentzerik nahi." Tomate entsalada bat prestatzen hasi zen. " Bihar eguraldi ona egiten badu, Urtzara joango naiz igeri egitera.
‎Lucca hirian sortu zen Nicolao Landuchio italiarrak Euskararen lehenengoetariko hiztegi bat prestatu zuen Araban 1562 urtean Dictionarium linguae cantabricae (Bocabularioa ezqueraz jaquiteco eta ezqueraz verba eguiteco). Hiztegiak 6.000 hitz inguru dauzka eta hiru berriemaile arabarren laguntza izan zuen osatzeko; adituen arabera, hitz urbano ugari dituenez, Gasteizen bildua izan daiteke.
‎Moro onak eta moro gaiztoak daude, jakina.1383 Interbentore berriak helduko omen dira, eta Mohamed ben Abdelkrimek garapen plan bat prestatuko du Idris ben Said eta Horacio Echevarrietarekin.
‎Kubako katamotzak irlan nagusi izateko bidean zeuden, baina historia ez zihoan Jose Martik nahi zuen bidean. Inperioen garaia zen artean, Estatu Batuak ez ziren nazio txikiak askatzen ari, baizik eta inperio berri zabal bat prestatzen, diruz eta armez edo armez eta diruz eratua. Caviteko batailaren ondoren, Parisko Tratatuan," salerosketa arraroan", Estatu Batuek 20 milioi dolar ordaindu zizkioten Espainiari, Filipinen truke.
‎Jose Lerchundik, arabiera klasikoaz aparte arrunta ere ikasi zuen eta, honi buruz liburutan ia ezer ez zegoela ikusirik, arabiera dialektalari buruzko halako eskuliburu bat prestatzea erabaki zuen. Asmo horren eta lan eskergaren fruitua izan zen ia bostehun orrialdeko liburu sendoa:
2011
‎Zenbakirik zenbaki arakatu ditut Eskualduna preziatu horiek, eta, banan banan, jakituz bezala dastatu ditut Arnaut Abadiaren zutabeak. Ez dago esan beharrik, guztiz bete dira Jean Etxepareren idazlanetan sortu zitzaizkidan itxaropenak, besteak beste zutabe horietan begietaratu baitut balio handiko idazle bat, gure prosa zientifikoaren lehen orduko aurrendari urregorrikoa dena, eta, beraz, neuri ere txit egokia begitandu zait haren antologia bat prestatzeko komenentzia.
‎—Hori onartu behar diat. Dakianez, bigarren eskuko autogintzan ari nauk lanean, eta auto bat prestatzea lan handia duk, eta askotan tailerretik kanpo aparkatu behar ditiagu autoak, eta horretarako behar duk autoa babestu. Eta horrexegatik autoei burdinazko pilotatxo horiek jartzen zaizkiek.
‎Trattoria ren hondoan ile kizkurreko gazte bat gitarra eta mikrofono bat prestatzen ari zen, afalostean kontzertua eskaintzeko. Zein da hori?, galdetu zion Marcok tabernariari ile kizkurduna seinalatuz.
‎Lehenengo pizzetta mastekatzen hasi zenean prosecco edaten ari zen gizon gazte bat ikusi zuen, mahai batean eserita. Bizarra egin gabeko gaztea zerbait apuntatzen ari zen libreta batean, poemak idatziko balitu bezala edo, agian, konspirazio bat prestatuko balu bezala. Une horretan, gazteak mahai gainean zeuzkan gauzen artean liburu bat ezagutu zuen Giovannik:
‎Dena den, aberatsa izan arren, 1945 urtetik Alderdi Komunistako kidea izan zen eta, 1970 urtean, GAP taldea sortu zuen (Gruppi d' Azione Partigiana). 1972ko martxoaren 14an, beste kide batzuekin sabotaje ekintza bat prestatzen ari zelarik, eskuan zerabilen lehergailuak eztanda egin eta bertan hil zen. Hilabete bat geroago Roberto Quintanilla Boliviako kontsula erail zuten Alemanian.
‎Eguneroko errutina hura oso goiz hasten zen: ordubete inguruko mendi ibilaldia egiten zuen, gero kafez betetako termo bat prestatu, bere lumarik gogokoena tintaz kargatzen zuen eta koadernoaren aurrean esertzen zen, hiztegi eta beste kontsulta liburuez inguraturik. Esperientziaz zekien ordu haiek izaten zirela, bere kasuan behintzat, sortze etekin handienekoak.
‎Ondoko orrialdeetan ikus daitekeen moduan, fitxa moduko bat prestatu genuen ikerketa proiektua aurrera ateratzeko. Bertan dokumentazioko lekukotasun eta testigantzak biltzen dira lehenik, etxe izena bizirik dagoenean egungo ebakera ondoren, etxekoen izengoiti oikonimikoa (hau da, etxe izenean oinarritua) hirugarrenik, kokalekua laugarrenik, etimologia azalpena ondoren eta, azkenik, beharrezko iruditu zaigunean, oharrei eskainirikako atalñoa.
2012
‎Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendexka haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu batean adoleszentzia bukatu orduko. Bere ikastetxeko kideak kanpamentuetara joaten ziren bitartean fraideekin, noski—, beraiek —itxuraz ikastetxeko bizimodua egin arren beste erresuma aparteko hartan zeuden lau edo bost lagunektiro praktikak egiten zituzten mendian edo Sabinoren klaseetara joaten ziren hipodromo bateko bulegoan egin behar zuten atrako bat prestatzearren. Jakina, berezitasun horrek hegoak jartzen zizkien beraien oin eta bihotzei...
2013
‎Eta hiru hilabete pasa dira Brianna Denison hil zuenetik. Honezkero ari da beste eraso bat prestatzen. Kezkagarria da benetan.
‎—Gin tonic bat prestatuko dut niretzat. Zuk nahi duzu?
‎Don Santiagori kosta egin zitzaion egun hartan etxera joatea. Prefektuarekin hitz egitea gustatu izango zitzaiokeen, planak egitea, Gazte Kroserako estrategia serio bat prestatzea, baina bere gogaidea jardun espiritualetan zegoen, eta asmo haiek guztiak ohera eraman behar izan zituen. Ilunpean, berriro ere, mutil hura ikusi zuen ibaiaren ertz izoztutik korrika.
‎Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendexka haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu batean adoleszentzia bukatu orduko. Bere ikastetxeko kideak kanpamentuetara joaten ziren bitartean fraideekin, noski, beraiek itxuraz ikastetxeko bizimodua egin arren beste erresuma aparteko hartan zeuden lau edo bost lagunektiro praktikak egiten zituzten mendian edo Sabinoren klaseetara joaten ziren hipodromo bateko bulegoan egin behar zuten atrako bat prestatzearren. Jakina, berezitasun horrek hegoak jartzen zizkien beraien oin eta bihotzei...
‎Operazio nazional lodi bat prestatzen hasteko baldintzak eskueran egon litezke.
‎Konexioa izan genuen bat bateko kantuaren espiritua ulertzeko moduan. Handik bi urtera elkarrekin emanaldi bat egin genuen Euskal Herrian, eta hartarako euskaltasunari buruzko gogoeta bat prestatu nuen bere hizkuntzan. Hiztun komunitatearen ahaleginez honela zioen dezima baten zatiak:
2014
‎Saldiasek pentsatu zuen etxeak sortzen zuen hustasun irudipenak bazuela aldi hartan oinarririk. Agintari karlistak herritik kanpo egongo ziren, beste kanpamenduren batean, ekintza berriren bat prestatzen.
‎Ni bihar herriz herri joango nauk ea taxuzko zer edo zer topatzen dudan. Bankete eder bat prestatu behar diat.
‎Gogoetan bakartuta, bakarrik, infusio bat prestatzen, sukaldean.
‎Biak gaizki. Merak eta medikuak holako kontziliazio bat prestatzen dute herriko etxean.
2015
‎Arrue etzan bein ere zensura egille izan; baiña beraren esana agintariek ontzat artzen zuten. Ala, nik liburu bat prestatutakoan, eskutitz bat idazten nuen onelatsu esanez: " Habiendo leido el libro .... no encuentro en el nada improcedente’\ Ondoren, liburugaia eta eskutitz ori Arrueren etxera eramaten nituen.
‎—Gin tonic bat prestatuko dut niretzat. Zuk nahi duzu?
‎Atentatuek utzitako kalte materialak gero eta larriagoak ziren; horrek eta agintarien geldotasunak haserrea, protestak eta manifestazioren bat eragin zituzten. Azkenean, 2009ko udazkenean, talde haren kideak atxilotuak izan ziren, zirudienez norbaiten kontrako ekintza armaturen bat prestatzen hasiak zirelarik. Sasoi hartan zenbait egunkariri bidalitako agirietan jakinarazten zutenaren arabera, ekintzaileen helburua zen Espainiako balore tradizional eta kristauen berrezarpena hastea, taldekideek euren burua jotzen baitzuten garai bateko falangisten eta erreketeen ondorengotzat.
‎Uzkudunen porrota izan eta hamabost egunera, Gaztañagaren managerrak beste konbate bat prestatu zion honi, hori ere New Yorken. Hans Birkieri irabazi zion leku berean izango zen, Long Islandeko Queensboro Stadium aretoan.
‎Gauzak, ordea, oraindik ere askoz gehiago itsustu ziren Gaztañagaren beraren erruz. Balerdi managerrak borroka bat prestatua zion, itxuraz behintzat nahiko erraza zirudiena, bere animo eta gogo hondoratuak berpizten has zitezen. Konbatea Bilbon izango zen, Buenos Aires antzokian, Antonio Gabiola deituriko pugil hasiberriaren aurka, askok" Uzkudun bizkaitar" modura ikusi nahi zuten haren kontra.
‎Ernest bakarrik joango zen gimnasiora eta Hadleyk Neguko Belodromora lagunduko zion borrokak jokatzen zirenean. Ernestek bereganatua zuen Anastasieren konfiantza eta sarritan azaltzen zen gimnasioan, hiriburura iritsi berria zen edozein boxeolari gazteri buruzko erreportajeren bat prestatzeko, apika inoiz txapeldun ospetsu bilaka zitekeelako, gero bere egunkarira, Toronto Star era bidaltzeko. Eta, aldi berean, eskularruak jantziz borroka saiotxoren bat norbaitekin egiteko.
‎Goiti doktoreak Recamier andereari adierazi zion azken solairuan zeuden logela askeetako bat presta zezatela iritsi berriarentzat, bere logela zegoen lekutik gertu posible bazen. Gero, artean besaulkian erdi lotan zetzan mutilarengana hurbildu zen, esanez har zezala maleta eta igo zedila berarekin.
‎Oraingoz behintzat ematen duenez ez dela posible gure bi lagunek elkarren kontra borroka egin dezaten, gutxienez elkartu daitezela, benetako eta betiko adiskidetze horretan lehen pausoa emanez. Isidororentzat konbate bat prestatu behar dugu, baina Paulino arbitro izan dadila lortu ondoren.
‎...ira beharginak"); trufa egin die borrokagatik(" zortzi hilabete daramate ordaindutako oporraldian"); prozesuaz gezurra esan du(" Elorrietarekin aurreakordio bat izan zen"); gure sindikatua ere iraindu du(" bere helburuak ez dira sindikalak, nazionalistak baizik"); grebalariak kaleratzeko lege eta jurisprudentzia guztiaren aurka doan enplegu erregulazio espediente bat prestatu du(" grebalariak ez ditugu nahi, baina ekoizpenaren zati bat mantendu egingo dugu lan egin dutenek —eskirolek, alegia— lana izan dezaten"), eta tokian tokiko I+G aurreratzeko, berriz, intzentsua darion autokritika asmatu du(" zintzo izatean hanka sartu dugu")". (Landeia, 119, 2004ko ekaina).
‎Hizkuntza bereizi egin behar da, gramatika on bat egin nahi badiozu hizkuntza horri. Eman dezagun euskara, espainiera eta Marokoko arabiera arrunta autobus batean grabatu, eta, martziano batek, hizkuntza bakar bat dela pentsatuz, gramatika bat prestatzen duela delako hizkuntza horrena. Ba, nire iritzi hau agian ez zaie gustatuko batzuei, baina uste dut planoak maiz nahasten direla gure artean.
‎45. " Oier Gonzalez eta Markel Ormazabalpreso ohien Burdin hariak eta plastikozko goilarak (maitasun lubrikatuak) emanaldiko saio bat ikusten izan nintzen, eta oroitu nintzen literaturaren eta errealitatearen arteko orekaz. Gogoan dut nola esan zuten gizarteak espetxea errealitatetik kanpo utzi nahi duela eta justu horregatik erabaki zutela eurek lau pareten artean idatzitako testuekin ikuskizun bat prestatzea. Ongi baitakigu idazle asko eta kazetari asko jakin nahi ezean bizi baino (ondo baitakite zer gertatzen den), jakinarazi nahi ezean bizi direla, eta XXI. mendeko gizarte honetan irakurritakoa zalantzan jartzeko dugun gabeziaz ohartzen gara." (AE)
‎Kargutik kanporatua izan ostean, Riezuk mezu bat prestatu zuen langileentzako, baina Enrique Goñiren aginduz galarazi egin zen idatzi haren banaketa. Riezuk bost hilabete gehiago iraun zituen aurrezki kutxa barruan.
‎Lau oholez eraiki du etxolatxo bat, barnean daukan labe antzeko zerbaiti, kamioi bateria batek indarra ematen diona. Halaber, hauts batzuk uretan deslaituz, freskagarri suerte bat prestatzen du, laranja kolorekoa. Hura da Luisen pizzeria, Fray Beniton erosi opilez hornitzen duena.
2016
‎Bere bigarren oroitzapenean, ordea, Sabinok beste izen bat zeukan, Hemingway formazio lanak utzi eta berriro fronte militarrean aritu zen boladako ezizena, eta egunkari bateko erretratuan azaltzen zen kale batean ahuspez erorita," Hemingway" hila enbuskada batean. Hamar urte geroago, Carlosek bere xehetasun guztietan berbizi zezakeen une hura, eta bere burua ikusten zuen bahiketa bat prestatzera joandako eski estazio batean, egunkaria aurrean zuela, arropa distiratsuz jantzitako bikotez inguraturik, eta altabozetan modako kanta bat, burla bat iduri zuena: Tombe la neige, et ce soir tu ne viendras...
‎Orain, hori bai, gauza bat duk gutxi laguntzea eta beste bat munduan bakarrik eta dirurik gabe uztea. Esate baterako, Carlos, eman dezagun Montserratera azkenaldi honetan etortzen diren turistek bezala jokatzen dudala, eta paella bat prestatzen hasten naizela su eder batekin hor hoteleko piszinaren ondoan. Eta eman dezagun honaino igo eta suak hoteltxo hau goitik behera erretzen duela, hire okindegia barne, hori ere bai, zeren sua itsua duk.
‎Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendexka haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu batean adoleszentzia bukatu orduko. Bere ikastetxeko kideak kanpamentuetara joaten ziren bitartean fraideekin, noski, beraiek itxuraz ikastetxeko bizimodua egin arren beste erresuma aparteko hartan zeuden lau edo bost lagunektiro praktikak egiten zituzten mendian edo Sabinoren klaseetara joaten ziren hipodromo bateko bulegoan egin behar zuten atrako bat prestatzearren. Jakina, berezitasun horrek hegoak jartzen zizkien beraien oin eta bihotzei...
‎Santanderreko gotzaina zen Rafael Tomas Menendez de Luarcak igorririk, Zarauzko komentuko bi misionistek, Felipe Landa eta Antonio Artetak hain zuzen, beren lana egitera Enkarterriko Balmaseda herri bizkaitarraren bideari eutsi zioten. Misioak aurrera garatu ahala, dantzaren gaia ere azaldu zen, eta antza denez, hain bortizki eraso egin zuten, ezen hiriaren agintariek, zalantza guzien behingoz argitu nahian, gaiari buruzko galdetegi sakon eta korapilatsu bat prestatu zuten, eta orduan zeuden teologo eta jakintsuei helarazi zioten erantzun fidagarriren baten lortzeko asmoaz.
‎Prometeo hau, esan bezala, titan bat da, jentilen antzeko izaki bat, eta gizakien laguna. Ikusita jainkoek opari gehiegi exijitzen dizkietela gizakiei eta hauek gero beraientzako behar adina jakirik gabe goseak egon ohi direla, errukiturik amarru bat prestatzen du eta Zeus jainko nagusia bertan erorrarazi: sakrifikaturiko zezen baten puskekin bi zorro prestatzen ditu.
2017
‎Halako istorioek nafarren irudimena eta gogoa elikatzen zuten gerrak iraun bitartean, eta ostean ere bai. D’Agoultek ezin zuen gehiago jasan eta, Suchet mariskalarekin batera, Mina ehizatzeko segada bat prestatu zuen.
2018
‎Juan Manuel Lertxundi Baztarrika eskolapio tolosarrak euskara klaseak eman zituen Iruñean 1910eko bukaeratik aurrera, Nafarroako Diputazioak antolatuta. Esperientzia horrekin liburu bat prestatu, eta Diputazioaren laguntza ekonomikoarekin argitaratu zen.
‎Batzar handian, dena den, ez zen aurrera atera foru guztiak itzultzeko eskaria. Kontua da senatari, Gorteetako diputatu, eta diputatu ohi batzuek mozio bat prestatzeko eskaria egin ziotela Victor Praderari gero," nabarrismo politikoaren" bultzatzailea izan zenari, foru ahalmenak berrezartzea proposatzeko, baina 1841eko Legea abiaburu hartuta. Azkenean, batzarrak mozio hura onetsi zuen, eta bi ordezkari soilik atera ziren aurka; Santiago Cunchillos eta Manuel de Aranzadi nazionalistak, alegia.
‎Behar beharrezkoa da ikerlan honen irakurleei zuzendutako azken ohartarazpen bat egitea Iruñeko udalak bideratutako enkarguak errepresioari buruzko ahozko eta idatzizko lekukotasunak eta dokumentuak biltzeko eta, ondoren, frankismoak eragindako krimenengatik kereila bat aurkezteko xedeak zituela azpimarratzeko. Horregatik hain zuzen ere, eginkizun horiek burura eramateko udal bulego bat prestatu zen, eta testu honetan aurrerago azaltzen denez, oso emaitza onak eskaini ditu zentzu guztietan. Baina, helburu praktiko bat zuenez eta berehalakoan egitekoa zenez, ez zuen hirian jasandako errepresioaren historia globala idaztea xede.
‎• Lekukoaren hizpide zen pertsona bakoitzeko fitxa pertsonalizatu bat prestatu zen.
‎Saioak porrot egin zuen. Bitartean, mobilizazio handi bat prestatzeari ekin zion Diputazioak, beti ere Zabaleguiren saioarekin edozein lotura saihestu nahian. Ekainaren 3an, 15.000 lagunek osaturiko manifestazio erraldoiak Iruñeko karrikak zeharkatu zituen, diputatu foralek zuzendua.
‎Ikusirik Iruñean eta Iruñerrian laurogeita hamarreko hamarraldiaren erdialderako bizi izandako hazkunde azkarra, Hiria Antolatzeko beste Plan bat egiteko premia planteatu zen. Horrenbestez, 1996 urtean, Udal Plan bat prestatu zezan eskatu zion Hiriburuko Udalak Udal bereko funtzionario talde bati. Plan hori 2002 urtean onartu zuten.
‎Arazoa larriagoa da, berdin, Gipuzkoan eta Bizkaian. Herri gisa pentsatuz, mugimendu abertzaleak etxegintzari buruzko txosten orokor bat prestatu behar luke, Euskal Herri osoko diagnosia eginez eta proposamenak Euskal Herri osora begira luzatuz.
‎Jatetxeetan elkartzen ziren. Behin, Martak sorpresa bat eman zion saumon en croute bat prestatuz. Oso deseroso sentitu zen Martin, gehiegizkoa iruditu zitzaion Martak hartutako lana.
‎Egurrezko mahai luzeak eta leiho ondoko sofak betetzen dute espazio nagusia. Mahai gainean sakabanatutako egunkari atalak baztertu ditu Lassek, ogi xerrak moztu ditu, eta gazta plater bat prestatu du Martarentzat.
‎Edo soinua aldatuko duen zerbait eraikitzeko ideiarekin etortzen dira. Tronpeta batean integratzeko MIDI controller bat prestatzen ari naiz orain.
‎Martak luzaroan izan ditu uzkurdura oso bortitzak, eta bainu bero bat prestatu dio Claudiak. Pixka batean lasai egoteko esan dio, indarrak hartzeko, eta gero berehala aterako duela.
‎Ez daki haserrea menderaezin aterako zaion ahotik, ala barkamen hitzak izango diren azken boladan horren odolbero eta kontrolatzaile egoteagatik. Komunera jaiki da berriz, hamaikagarrenez maskuria hustera, eta infusio bat prestatu du nerbioak lasaitzeko, nahiz eta puxikaren egoerari ez dion mesederik egingo. Patioan bizikleta bat sartzen aditzen duen bakoitzean, Martin izango dela pentsatzen asaldatzen da, eta eskailerak igotzeko lukeen denbora neurtzen du.
‎—Ez, ez, New Yorkeko lagun baten laguna da Claire. Erakusketa bat prestatzen aritu da Vienan, eta Berlin ezagutu nahi zuen New Yorkera itzuli aurretik.
‎—Zati handitan. Egosi, eta salda gozo bat prestatuko dugu limoi belarrarekin.
‎Kanalaren ezkerreko aldetik, auto garajeetaraino jarraitzeko esan dio Kaik Añesi, liburutegira iritsi baino lehen ikusiko dituela afixak. Aroztegia erakutsi eta kafe on bat prestatuko diola.
‎Ilargia bere betean ageri arte iguriki ondoan, misionesta leinuko buruzagiarekin eta dozena bat gerlarirekin abiatu zen karibeen herrixkara. Hartan, misionestak zuzenetik zekien bezala, populu osoa kantuz eta irriz otoruntza bat prestatzen ari zen hainbat sutetan. Nabarmendu gabe ahal bezainbat hurreraturik, misionestarekin heldu kalinagoek haga batzuetatik dilindan sugetzar zenbait ikusi ahal izan zituzten, emazteak larrutzen eta zatikatzen ari zirenak; beste suge batzuk jadanik su gaineko zaharo batzuetan zeuden, banana ondo orriz eta palmondo olioz adelatzen ari; haiek ziren aita Crawfordek Guyanatik ekarri suge handiak eta karibeei opari eginak.
2019
‎Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendexka haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu batean adoleszentzia bukatu orduko. Bere ikastetxeko kideak kanpamentuetara joaten ziren bitartean —fraideekin, noski—, beraiek —itxuraz ikastetxeko bizimodua egin arren beste erresuma aparteko hartan zeuden lau edo bost lagunek— tiro praktikak egiten zituzten mendian edo Sabinoren klaseetara joaten ziren hipodromo bateko bulegoan egin behar zuten atrako bat prestatzearren. Jakina, berezitasun horrek hegoak jartzen zizkien beraien oin eta bihotzei...
‎Morunok (2018) azaltzen duen bezala, enpleguak denbora soziala markatzen du. Industrializazioaren aurretik, zeregin bakoitzak markatzen zuen denbora —arrosario baten iraupena, bazkari bat prestatzea edo uzta jasotzea. Industrializazioarekin, erlojuen erabilera hedatzen da, eta denbora soziala lanorduek finkatzen zuen (bereziki gizonen komunitatean) — zortzi ordu lantokian, zortzi aisialdirako eta zortzi lo egin.
‎Victoria emazteak deitzen zion larritasun handiz, oso urduri, elkarri atxikitako aldameneko etxetik. Auzoko emakumeak sukaldean hartu zuen, senarrari deitzen utzi, eta, lasaitzearren, infusio bat prestatu zion.
‎Hogeita hamalau urteko Monika Fitak senarraren amorantea zen Hilda Silvestreri eraso egin zion, esperogabean etxera itzulita emakumea hogeita hamasei urteko Walter Fernandez senarraren ondoan eserita aurkitu zuenean, etxeko saloian. Monikak te katilu bat prestatzera zihoala esan zuen, baina, hori egin ordez, ur irakinez betetako katilua burutik behera bota zion Silvestre andereñoari eta segidan baita teontzi osoa ere gainetik, epaiketa egunean azaldu zutenez.
‎Zigor terminoetan baino, erreparazio terminoetan ari izaten da — otordu eder bat prestatzen, edo etxola egiten laguntzen ahal diogu, inolako kalterik edo minik egin diogun hari. Biolentzia itoarazi gabe, hura erritualizatzen laguntzen ahal duten prozedurak ere saiatzen dira, hitz desafioak esate baterako... gatazkak bizigarri eta aberats bilaka daitezentzat.
2020
‎Adibide bat: Estadio Panamericanoa ari ziren eraikitzen urte hartan, eta bere burua eskaini zuen han lanean ari ziren guztientzat bazkari bat prestatzeko. Fidel Castroren sukaldariak, urrezko betaurrekoak zeramatzan gizon guri prieto batek, otarrainak, langostak ekarriko zizkiola agindu zion.
‎Miarritzen gertatu nintzen joan den urteko maiatzean, eta larri ibili nintzen. Hango fusilak, hango metrailetak eta hango kontrolak, zer eta Macron presidenteak hirian ordu batzuk pasa behar zituelako G bilera bat prestatzen.
‎[MB] Nire emaztearen gorpua edozein bazterretan agertzen denean, grazia neurriren bat prestatuta zenutela esatea. Bi ordu berandu heldu zaretela?
‎Ba, bere burua akabatzeko asmoarekin zauritu zuela bere burua, horrela atseden hartzeko behingoz bere jabearen zapalkuntzatik. Zeren eta lanean ari zela, orein larruak astintzen, bat batean ikusi baitzuen jabea eta sokadun girgilu bat prestatzen ari zirela bera estekatzeko. Orduan, eskuan zeukan erremintaz bere burua hiltzeko erabakia hartuta, lagunengandik apartatu zela gela komunera, eta hantxe, berak bakarrik, burdina lepotik sartu zuela.
2021
‎Noizbait ere, egun batean, plan bat prestatu du. Ez denez gauza balentriarik egiteko, beti izanen du aukera historiara suntsitzaile gisa pasatzeko.
‎Milaka irakurlek salatu zuten bat batean liburua desagertu zitzaiela inolako abisurik gabe beren gailuetatik. Lan akademiko bat prestatzen ari zen Detroiteko ikasle batek protesta egin zuen artxiboarekin batera bere irakurketa ohar guztiak aienatu zirelako. Ez dakigu Amazon jabetzen ari ote zen nolako sinbolismo literario inplizitua zuen horrek denak.
‎Xerezadek, laugarren gauaren bukaeran eta bosgarren gau oso osoan, Junan erregearen eta Rujan medikuaren istorioa kontatzen du. Rujan medikuak, erregeari legenarra sendatu ondoren, monarka esker txarrekoak bota egin nahi duela jakin du, eta, horregatik, hura zigortzeko plan bat prestatu du. Liburu bat oparituko dio," laburpenen laburpena, bitxietan bitxiena, inon diren gauza zoragarrienak dituena".
‎Ardo eta azpijoko egunak izan ziren Alexandrian. Faraoi haurrak txotxongilo bat izatera etsi ez, eta egiptoarren matxinada bat prestatzen hasi zen soldadu erromatarren kontra. Erreboltak eztanda egin zuenean, apopilo atzerritarra errege jauregian gelditu zen, atera ezinik, bere tropa urriarekin.
‎Eta kontakizunaren barrenean, pasarte sail bizian kamuflaturik, irakaspen laburren segida bat zegoen buruz ikastekoak ziren bertso multzoetan. Errezitaldiak entzuten zituenak nabigazioaren eta nekazaritzaren nozioak ikasten zituen, bai eta itsasontziak edo etxeak eraikitzeko prozedurak, baita batzar bat egiteko, talde erabaki bat hartzeko, borrokarako armatzeko edo hileta bat prestatzeko arauak ere. Ongi barneratzen zuen nola jokatu behar zuen gerlari batek, nola mintzatu behar zitzaion apez bati, desafio bat nola bota edo nola erremediatu irain bat, etxean nolako jokabidea izan, jainkoek zer espero duten gizakiengandik, zer agintzen duten legeek, ohiturek eta ohorearen kodeak.
2022
‎Ontziak bataiaturiko jaki klasikoa den aldetik, egun hamaika formularen arabera eta hamaika ontzitan moldatzen da. Hegaluzeak ez ezik, ia beste zeinahi arrain urdinek ere (atunak, izokinak, makarelak) balio dute, gutxi asko, marmitako duin bat prestatzeko. Itsastarrek eta eskulangileek ia ezinbestekoa zuten jaki honen antzinako bertsioan (Amerikako konkista edo hondamendia baino lehenagokoa) patataren ordez beste karbohidrato iturri bat sartuko zen; ogia, agian.
‎Goiz batean, karroza bat prestatzeko eskatu zuen eta zaldizainari agindu zion zazpi mendien osteko baso urrun ilunera abiatzeko. Alaba berarekin eraman zuen.
‎Ikasturtea bukatua dago, baina Teresak lortu du ikasleak biltzea, eta hitzaldi solasaldi moduko bat prestatu dit haiekin. " Escuelas normales" deitzen zaie herrialdean magisteritza eskolei, beste hainbat lekutan bezala, eta azken urteetan sistema politikoaren kontrako gatazka gune izan dira eskola hauek, mobilizazioen eragile.
2023
‎Whiskia zerbitzatu eta" azukre" lerro bat prestatu du. Snifffff.
‎Auskalo zertan dabilen sartuta baina, gutxienez, ongi elikatu behar du. Fogok ez du galderarik egiten, eta bere lagunentzat bazkari bat prestatu balu, Stalingradoko setioko alemaniar lerroak gurutzatuko lituzke, dudarik izan gabe.
‎Mahai gainean hauts zuriaz betetako poltsatxoa eta billetez beteriko gutun azala jarri ditu, bourbon bat zerbitzatu eta, NANarekin," azukre" lerro bat prestatzen hasi da. Gutun azaletik bost mila pezetako billete bat atera du.
‎Berak eta bere kronikariek esan bezala, sarraskiak zuritze aldera ohiko aitzakiak erabiltzen zituen: aurretiaz indiarren erasoak jasan zituztela edo indiarrek erasorik egin ez baina erasotzeko asmoa zutela edo segada bat prestatzen harrapatu zituztela. Toxcatleko hilketan, 9 adibidez, azken aitzakiahori erabili zuen Pedro de Alvarado sarraskigileak; baina mexikak erdibiluziketaarmarik gabe, nekez presta zezaketen segadarik.
‎Horietako bat aipatutako Iztueta izan zen 77 urtetan hil arte, Donostian eta Zaldibian, are gehiago, Gipuzkoako talde guztiak berrantolatzea ere hari aitortzen zioten; Frantziarekin izan berri ziren bi gerrek aski birrindurik utzia baitzuten dantza mundua ere probintzia osoan. Hil baino lehen beste dantza maisu bat prestatu zuen.
‎Sibastarrak pastoralaren idazle eta arizale den Maritxu Negelua urdiñarbetarrak gogoeta egiten du pastoral bat prestatzeko jardunaz Berria aldizkarian:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia