Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 109

2000
‎Lehenik eta behin, adierazi nahi dut fiskalarekin bat eta ez dugula presidentearen iragana zertan kontuan hartu; aitzitik, atzoko adierazpenenetatik datu bat, datu oso esanguratsu bat nabarmendu nahi nuke: honaino ekarri gaituen auzi honen jatorrian edozein arrazoi dagoela ere, Lewinsky andereñoak amarru makur bat prestatu zuen gure presidentea harrapatzeko, eta horrek guztiz baliogabetzen ditu bekadunaren amodioaren benetakotasunaz esandako guztiak. Baina berriro ere fiskalaren beraren hitzen ildotik, gaineratu nahi dut gure presidentea ez dela kale garbitzaile bat, taxi gidari bat edo irakasle bat baino gehiago, eta hori dela-eta harro egon gaitezkeela gure herriaren legediaz:
2001
‎Bira hori ez zen halabeharraren fruitua izan, politikan ohi bezala. Luzaroan, bakearen aldeko mugimendu Elkarri eta ELA eta LAB sindikatuen arteko akordioa ari ziren aldaketa bat prestatzen eta bultzatzen norabide horretan. 1997ko urrian, Ermuko espirituak gori gori ziharduenean, ELA sindikatuak, Gernikara deitu zuen ekitaldi batean, konstituzio eta estatutu bidearen ahitzea aldarrikatu eta deia luzatu zuen nazioaren burujabetzan oinarrituriko eszenatoki politiko berri bateranzko prozesua abia zedin.
2002
‎Harriturik ikusi izan dut, behin baino gehiagotan, nola ibiltzen diren euskal ereduan dabiltzan ikasleak, zure adinak, elkarren artean azterketaren bat prestatzeko garaian: erdaraz mintzo, eta ikasgaiari dagozkion zalantzak eta euskaraz.
‎Orain dela urte batzuk, LUR argitaletxeak bere baliabide ekonomiko propioak arriskatu zituen hiztegi entziklopediko bat argitaratzeko. Horretan ari zela, jakin zuen, inbestimendu ekonomiko handiak egin ondoren, Elhuyarrek ere bazuela asmoa beste bat prestatzeko, eta horretarako Eusko Jaurlaritzak emango ziola diru publikoa. Kontuan harturik LUR proiektua oso zabala zela eta konkurrentziako proiektu batek, kasu honetan diru publikoz hornituriko proiektu batek esan nahi dut, kalte handiak ekar zitzakeela, eta enpresaren nahiz enpresako langileen etorkizuna bera ere kolokan jar zezakeela, kontua argitzea eskatu zitzaion Jaurlaritzari.
2003
‎Orduko Tareixak inondik ere ez zuen atzo maleta ttipi bat prestatuko, iluntzean Vigora etorri, eta bertako ostatu ziztrin batean gaua emango; orduko Tareixak goizean ez zuen gure, barkatu, hemendik aurrera, nire, etxerako billetea erosiko, eta bakarrik abiatuko.
‎Eta hain zuzen ere nire amorrazioak eta herrak goia jo zutelako, Urteberri eguneko bazkalostean Baileys kopa bat atera nizun, eta gero beste bat, parrastan. Horren ostean, ron kubata bat prestatu nizuen, baina zureari batez ere Coca Cola bota nion, ugari, Génèvieveri entzuna nion gisara.
‎egindako misio batek sortu zuen kezka eta iskanbilak ezin hobeki agertzen du polemika hau. Urte hartan bertan plaza bat prestatu zen herrian, jai egunetan dantzaldiak, pilota jokoak eta abar egiteko. Misiolarientzat hura" Serrallo, Campo de batalla y teatro de Venus" besterik ez zen.
2005
‎Idoiari ez nion erakutsi nahi nire espioi jokabidea, harik eta zerbait sendoa aurkitu arte behintzat. Amarru bat prestatzea ere bururatu zitzaidan, amu bat ipintzea, zerbait argi eta garbi jakiteko. Baina ez nekien zer egin.
‎Ilunabar batean, berandu samar arte aritu nintzen aitaren garajean, motor zahar haietako bat abian jartzeko probak egiten, ez nuen lortu baina. Etxera igo nintzenean, porruz eta zerbaz beteriko poltsa bat prestaturik zeukan amak, maistrari eraman niezaion, eskaintzen zidan laguntza nolabait eskertze aldera. Berandu samar bazen ere, eramateko eskatu zidan amak; barazki bildu berri haiek prestatzen aritu eta gero, ez nituela eraman gabe utziko.
‎Adelak besarkada batez eskertu zigun, eta gero afaria prestatzen lagundu genion. Zainzuri pote bat askatu, entsalada bat prestatu, eta arrautzopil bat egin genuen txanpinoiekin. Postrerako, Adelak jogurt bana atera zuen, berak egina, aran eta sagar zati txikiekin, eta masusta marmeladarekin.
‎Gertakizun horrek ez luke zertan eraginik izan kontakizun honetan, baldin eta ñabardura batzuk tarteko ez balira, eta batik bat haren etorrerak ekarri zituen ondorioak kontuan hartuko ez balira. Gaztea zen apaiza, jardunzalea; segituan deitu zien gazteei, jolastoki bat antolatzeko, eta orobat liburutegi bat eta hitzaldietarako nahiz bileretarako areto bat prestatzeko, guztia apaizetxe handiaren soto zabalean. Niri ere iritsi zitzaidan gonbitea, baina orduan ez nengoen ezertan sartzeko, lanak eta filologia ikasketek jaten baitzidaten denbora guztia.
2006
‎Argituko dinat zertan den kontua. Dekalogo txiki bat prestatuta zaukanat, denboraren poderioz.
‎Kasinoetan ematen dut denbora gehiena. Liburu bat prestatzen ari naiz, far westeko mitologiari buruz. Ene ustez, AEBen azken mugaldea ez da Ozeano Barea, Nevadako kasinoak baizik.
‎Aulki hankadun metalezkoan egokitu zen Marianne Faithfulen kanta aditzen. Martinak infusio bat prestatu zuen arraixka belarraz, eta zurrupada bat eman zion.
‎Nekatuta esnatu nintzen Tetrako besaulkian, izerditan blai, baina ajeari egotzi nion dena; nire buruari bloody mary bat prestatu eta erdi ahaztu nintzen guztiaz. Handik pare bat astera berriz ere geratu nintzen lo egongelan, telebistan euskal gatazkari buruzko eztabaida politiko bat ikusten ari nintzela.
‎Ilundu bezain laster oheratu nintzen, inoiz baino goizago, baina urduriegi nengoen, eta loak ez ninduen harrapatzen. Izaren artean buelta ugari eman ondoren, ezki ur pare bat prestatzera eta edatera altxatu behar izan nuen, eta hemen aipatu ezin dudan beste metodologiaren bati heldu, azkenik loak hartu ninduen arte.
‎Hura ez zen umea desagertu zenean, hogeita hiru urteko gaztea baizik, informatikako karrera amaitu berria eta puntako enpresa batean lanpostu bikaina zuena; koadrilako bere lagunek esan zutenez, isil samarra, baina ez bereziki arraroa. Egun batetik bestera aienatu zen, oharrik utzi gabe eta ezer gertatuko ez balitzaio bezala koadrilakoekin Aralarrerako txango bat prestatzen ibili eta pare bat egun geroago. Edurne iritsi baino lehenagoko kontu bat zen, eta, izan ere, urteak zeramatzaten kasuarekin, jaramon berezirik egin gabe, baina koadrilako pare bat tipo noizean behin komisariara agertu eta alamena ematen zietenez, kasua berrirekitzearen plantak egiten zituzten.
‎Objektu berri bat dakarrela iragartzen didan bakoitzean, orpaluatik lortutako pozoia egon litekeela haren baitan etortzen zait burura, eta, arreta galduz gero, gauzarik txarrena gerta dakiokeela Mikeli. Eta, era berean, hori ere bai, aztertu ostean museora edo dagokion lekura eramateko edo bidaltzeko piezaren bat prestatzen ari dela ikusten dudanean, lasaitua hartzen dut. Hurrengora arte, betiere; badakidalako hurrengo bat etorriko dela.
‎Ikusten diat badakiala zer nahi duan. Gomendiozko gutun bat prestatuko diat. Ea zorte ona duan.
2007
‎Kalean bi kamioi zeuden, biak motorra martxan eta argiak piztuta. " Segi gora, kabroiak, txangotxo bat prestatu dizuegu-eta!", oihukatzen zieten preso hartutakoei, erremolke gainera kulata kolpeka igoarazi ahala. Jesusen begiak izena jartzen hasi ziren ordura arte itzalak baino ez zirenei:
2008
‎Jelosiak eta haserreak gidatuta, emakume guztiak desleialak zirela pentsatu zuen, eta bere bizirrari egunero emakume birjin bat lor  tzeko eskatu zion, gaua emakumearekin pasatu eta hurrengo goizean hilko zuela mehatxatuko zuen. Bizirraren alaba Xerezadek, basakeria hura gelditu nahian, plan bat prestatu zion. Bere burua aurkeztu zen sultanarekin gaua pasatzeko, eta lehen gauean istorio bat kontatzen hasi zitzaion.
‎Sagranek porro bat prestatu du eta kalera irten da gau erdian. Kaleetatik oinez doala, gauez hirian zehar dabiltzan beste bakardadeekin gurutzatzen da.
‎Telebista alemaniarra interesatuta dagoela eta bilera bat duela produkzio arduradunarekin. Filma aurkezteko trailer bat prestatu nahi dute eta gure irakasle izandako Cesar konbentzitu nahi du kamera lana egiteko. Berarekin hitz egin duela eta hurrengo astean elkarrekin bazkaltzeko hitzordua dugula.
‎Baina bere izateko moduagatik, ez die ezer galdetuko. S.I. rekin eserita egongo da sukaldean eta ohera joateko te bat prestatuko du. Ia hitzik esan gabe hartuko dute infusio lasaigarria eta S.I. ri gaia ateratzeko aukera emango dio.
‎Hiru hilabeteko aurrerapenarekin nuen hegaldia erosita. Azkenean lortu dut Berlinen proiektu bat prestatzen hasteko dirua. Bi urte pasatu eta gero, aukera daukat Berlinera egoera ekonomiko eroso batean bueltatzeko.
‎McKenziek bazkaltzera gonbidatu nau, baina konpromiso hutsez egin du eta, detailea eskertuz, ezin nuela esan diot. Motilei, ordea, baietz esan diet Bernie, s Bungalow Lounge n festa bat prestatu didatela esan dutenean, eta bertan ikusiko dugula elkar esan diot Harrisoni, edo Marki?. Nik, bitartean, erruduntasun sentimendu handiaz, aspalditik geroratutako betebeharrari ekin diot:
2009
‎Organizazioko arduradunek San Antoneko hiletaren arrakasta ikusita, beste bat antolatu zuten San Antonetik berrogeita hamar bat metrora zegoen Atxuriko La Encarnación elizan, eta Bizkaiko militantzia guztia deitu zuten bertara. Aurreko egunean, Maxi, Teo eta Carlosek molotov koktel mordo bat prestatu eta Ribera eta San Franziskoko atari estrategikoetan jarri zituzten, jendeak biharamunean poliziari jaurtitzeko. Dena alferrik, ordea, azken momentuan bertan behera utziko baitzuten deialdia, zenbaitentzat arriskutsuegi zelakoan.
‎Koadrilakook hauxe egin genian: arma haiek jasotzeko modu seguruago bat prestaturik, ETAko kontaktu batzuei pasatu denak. Aurrerantzean, zaharrarekin topo egiten nuen bakoitzean, galdetzen zidaan prest al geunden, une batetik bestera piztuko zela txinparta.
‎Zenbat ote da zuk arrain freskoa jan zenuela. Egun hartan, sastarrontzikoarena egin ondoren etxera sartuta, peskadillatxo bat prestatu nuen patatekin saltsa berdean, bazkaltzeko. Sagarrari azala kentzerakoan erabaki nuen hurrengo astean berriro joatea zu ikustera.
‎Etxera ailegatu nintzenean, telebista ikusten zeundeten egongelan. Elkar agurtu bezain laster joan zen Ander bere lagunen baten etxera, lanen bat prestatu behar zutelako edo elkarrekin.
‎Eusko Jaurlaritzak osorik, eta bera babesten zuten hiru alderdi politikoek, berea zuten helburu hori. Bide horretan barrena, legegintzaldia amaitzeko hilabete gutxi falta zirela, hizkuntzen tratamendurako marko berri bati buruzko lege aurreproiektu bat prestatu zuen Hezkuntza Sailak. Ez zuen, ordea, gobernu barruan adostasunik lortu, ez hizkuntza politikaren ardura zuen Sailarekin, ezta Gobernua babesten zuten alderdi politikoen artean ere.
‎[72] Askoren artean: Euskal Irakaskuntza Aztergai, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzua, 2007 2006ko udazkenean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren enkarguz berariaz antolatu zen soziolinguistika lan-taldeak hezkuntza sistemako ikastereduez txosten bat prestatu eta adostu zuen aho batez. Honako pertsonek osatu zuten lan-talde hori:
‎Aitak beste emakume bat bilatu zuen, eta amaordeak ez zuen mutikoa maite. Horregatik, egun batez, senarra garitara joana zela baliaturik, umea hil zuen, eta eltzekada bat prestatu zuen hildakoaren puskekin.
‎2006 urtean memoria historikoari buruzko jardunaldi batzuk antolatu zituen Madrileko Unibertsitate Konplutentseak. Era askotako ekitaldien artean, esanahi bereziko liburu erakusketa bat prestatu zuten: Espainiako Gerran, Hiri Unibertsitarioaren setio une latzetan, soldadu errepublikarrek bibliotekako liburuak baliatu zituzten defentsarako hondar zaku gisa (inkunableak, kodizeak, balio handiko lehen edizioak, Cervantesen eta Shakespeareren obrak...).
‎[23] Sabino Aranaren Bizkaia por su independencia liburua da, zalantzarik gabe, XX. mendeko euskal nazionalismoaren erreferentzia obra nagusia. Bertan, benetako euskal izatearen egiazko eredu bat prestatzen da, hizketatik hasi eta jantziraino, erlijioa edo arraza ere tartean direla.
2010
‎Autoz Gasteizera nindoan egun batean autopistako Andoain pareko gasolinategian gelditu eta Atxaga topatu nuen bere Renault 5 zaharraren depositua betetzen ari zelarik. Edukaziozko lehen hitzen ondoren, narrazio liburu mardul bat prestatzen ari zela esan zidan, Erein argitaletxeak hiru edo lau zatitan argitaratu nahi zuena, baina bera temati zegoela bakar batean ateratzeko. Obabakoak ipuin liburuak Espainiako Literatura Sari nazionala irabazi zuenean," nolakoa den bizitza" pentsatu nuen, zein garrantzitsuak diren batzuetan erabaki batzuk, hala nola zortea eta norberak duen setari eustea.
‎Bart, niri agur esan ostean, etxerako bidean zela, Peruk taldeko hiruzpalau arraunlari kiderekin topo egin zuen, haiek ere etxerako asmoan. Alabaina, elkar animatzeko eta indarrak bat egiteko aitzakia hartuta, erabaki zuten elkartean afari arin bat prestatzea. Edateko debekua espresuki azpimarratu zuten.
‎Danielak bulegoa liburutegiaren ondoan zeukan. Bertan zeukan set bat prestatuta bideoa grabatzeko. Belarri handiak zeuzkan butaka sakon eta eroso bat zegoen elkarrizketatuaren zain, kamera digital baten aurrean.
‎Ama Manuelari bisita egin nahi niola esateko deitu nionean, garaiz abisatu eta bazkari eder bat prestatuko zuela esan zidan. Gorrotxategi konfiteru handiari hartutako tarta ederra eta Chivite Bodegako Colección 125 ardo beltz botila parea aldean hartuta.
‎Strip tease interaktibo bat kontratatu dugu. Neska bat eta mutil bat, egun horretarako bereziki Bilboko kanta tradizionalekin numero bat prestatuko dutenak, badakik, Un Inglés vino a Bilbao eta horrelakoak.
‎Akiles, aitzitik, oso ondo ezagutzen zuen, itsasoa bezain laua eta gardena zen, bazekien haren historiaren berri. Baina, hau?, nor zen?, zer egin nahi zuen berarekin?, sibila bat ote zen, asmakizun errituren bat prestatzen ari zena eta jainkoak alde jartzeko bera biktima izateko hautatu zuena?
‎Teologiako azken urtean izan nuen nire ikasle bizitza luzean azterketarik gogorrena. Ohikoa zen, jesuita hezkuntza osoko azken urtean, filosofia eta teologia guztiari buruz azterketa bat prestatzea. Horretarako, ehun bat tesi prestatu behar genituen, bai filosofia eta baita teologiakoak ere.
2011
‎Etxearen beste muturrean, DKk toki bat prestatua zeukan bertan bizitzeko. Han, gasezko sukalde txiki bat zegoen, harraska pitzatu bat, pare bat sofa eta ohe tolesgarri bat; komuna egotekotan, hor nonbait egongo zen ondo gordeta.
‎Ingurura begiratu zuten zaputz eta muturturik, neguko goizetan eskolako lanen bat prestatzeko jaikiarazten ditudanean bezala.
‎Sert alboan egon zen, ahal zuena egiten. Etxekoandreak belar edabe bat prestatu eta gaixoari edanarazi zion; Sert itxaropentsu geratu zen hori ikustean: jende horrek gaitz guztietarako erremedioak ezagutu behar zituen.
‎Giza eskubideak!, esan zuen zizpuru eginez eta gintonik bat prestatzen zidan bitartetan. Zenbat gezur..., eta airean utzi zuen esaldiaren bukaera.
‎Gudu honetako odol eta malkoek ez zituzten Abendañotarren gorroto suak itzali. Handik gutxira segada bat prestatu zioten Zarate etxeko bigarren semeari eta gaur egun Murgia zeharkatzen duen bide baten bazterrean akabatu zuten. Mezularia bidali zion Abendañoko jaunak etxe bien arteko bake hitzarmenaz mintzatzeko.
‎Horrela mintzatu zitzaien Ramiro bere gizonei. Otsoa gotorleku hartatik ateratzeko beste bideren bat prestatu zuten, baina bitartean hobe zuten atseden hartu eta indarberritu. Horregatik hasi ziren kanpamendua altxatzen eta handik alde egiteko prestatzen.
‎Hasieran, noski, ez ninduen ezagutu, baina Berastegiko Etxe Txiki etxeaz gauza batzuk aipatu orduko gogoratu zen. Gela bat prestatu zidan eta arratsaldera arte geratu nintzen lo.
‎Castellon bazirudien Valentzia erasotzeko prestatzen ari zirela; horregatik, Rojo jeneralak pentsatu zuen Castello eta Zaragoza arteko komunikabidea moztu beharra zegoela eta ahaleginak egin behar zirela guda beste frente batzuetara eramateko; hartara, Levanteko ejertzitoak berriro antolatzeko denbora izango zuen. Ebro ibaia iraganezina zirudienez ustekabeko eraso bat prestatu zuten handik, eta asteak eman genituen deialdi berrietako gazteak trebatzen eta ibaia zeharkatzeko zubi mota ezberdinak eraikitzen.
‎Gauez Tomasek untxi bat eta gazta bat ekarri zituen, eta pentsatu genuen bazkari bat prestatzea eta Lezo gonbidatzea. Deitu genionean, ordea, esan zigun ez zuela etortzerik, baina laurden bat behintzat gordetzeko.
‎Han denbora luzea pasa nuen ardiekin, eta esango nuke denak zeudela. Etxera nahiko berandu iritsi nintzen, sua piztu eta tortilla bat prestatu nuen. Askatu nituen behiak iturrira edatera joan zitezen eta bitartean belar pixka bat jarri nien.
‎Eguraldi txarra bazegoen, mutilari ardiekin laguntzen nion Artikutza aldera edo ardiak jezten, gazta egiten hasiak baitziren, eta horrela pasatzen genuen denbora. Eta handik aste batzuetara, inor ez zebilela ikusita, gela on bat prestatu zidaten baserriko ukuiluan, ardien atzealdean. Handik bidea oso ongi ikusten nuen eta sartzen zenak, berriz, ardia besterik ez zuen ikusten.
2012
‎Aurrekoan ohartua zen izeko Juanitatxuk lepotik zeraman zapia kolorea galtzen hasia zela, eta, izeko txukun ikuste aldera, laster berri baten premia izango zuela bururatu zitzaion Mari Tereri. Panazko oihal zatiak direla-eta, izango zutela haiek gordetzeko lekurik zoroetxean eta izekok poltsikoan zeramana ordezkatu behar zenerako baten bat beti eskuera eduki zezaten, eskukada bat prestatu zuen. Borondate ona hutsik ez baita aski, ez zuen ez batarekin ez bestearekin asmatu.
‎Ez zegoen etorri beharrik... Oraintxe zihoazen zalgurdi bat prestatzera, ni etxera eramateko. Ez zegoen etorri beharrik...
‎Elkarri agur esaterako, erretratu biltzaileak esan dit katalogo bat prestatzen ari dela, pazientzia handiz eta presarik gabe. Hainbat aditu bildu omen ditu bertan kolabora dezaten.
2018
‎Frantziako erresistentziaren sareetan satorrak sartu eta erreboltarien asmoak zapuztea? Errusiatik erretiratzeak eragin zion atsekabea gainditu eta beste eraso bat prestatu behar izana. Ez, hori guztia ez zen hain zaila izan.
‎–Seguru bazeunde, segada bat presta genezake: festara gonbidatu eta dena jakinarazi Katrini, eta ea gurekin bat egin nahi duen ikusi.
‎Konortea galduta zegoen erabat, elurra bezain zuri. Sophiek gona altxatu zuen, azpiko gona urratu, eta oihalarekin halako benda bat prestatu zuen. Gero, euri uretan busti, eta zauri gainean jarri zion.
‎–Sorpresa bat prestatu digu amak afalondorako.
‎Jaun maisua intonacoa prestatzen ari zen marmol zuri xehatuz, egun hartan pintatzen ari ginen hormako zati berri bat prestatu, eta haren gainean irudika genezan, oso gustukoak baitzituen, stultifera navis horietako bat. Pausa egin nuen, ez bainekien arretarik jartzen ari ote zitzaidan ere.
2019
‎–Ni igual animatuko naiz, esan du Oihanak, nire ustez mindulina bat bezala ez geratzearren, eta badakidalako neuk ikusita tonto bati lapitz bat baino gehiago gustatzen zaiola kokaina. Ibaik arraia bat prestatu dio(" ui, ez, horren erdia nahikoa dut"), gainerakook geure gin tonikak amaitzen ditugun bitartean. Mirarik aprobetxatu egin du Oihanak esnifatzen diharduen tartetxoa Otto erabat bereganatzeko.
‎Karmenek taburete bat eskaini dit, Anek tila bat prestatzen didan bitartean.
‎" Lehenengo irri karkaila, jauregiko teilatuan nire ama anderea ikusi dudalako atera zait; bigarrena, hura erregearen alboan zegoelako, giltza guztien jabe; eta hirugarrena, zu bezalako neskatila batek garaitu nauelako". Erregeak emaztea nor zuen jakin zuelarik, plazan su handi bat prestatzeko agindu, eta hantxe kiskalarazi zuen sorgina. Baina Guarin nor zen eta haren jokamoldea ezaguturik, luze gabe harekin esposatu zen.
‎Zuhurtasunez, adiskideei erregutu zien hurrengo ostiralean nola edo hala oihan zulo hartara eraman behar zutela bai mutil desiratua bai haren familia osoa, hantxe otoruntza oparo bat prestatzeko ere eskatu zien. Esan eta egin, guzti  guztia dama gazteak eskatu bezala egin zuten eta oihanean azken platera zerbitzearekin batera entzun ziren lehen auhenak eta garrasiak.
‎Eta amak esne bero beroa eztiarekin prestatzen dit. Euria ari duenean, predikatzetik itzultzean, amak lur promestu bat prestatzen dit beti, suspertzeko. Lur jota ez nau euriak uzten, ordea, baina hori ez diot amari esaten, triste jarriko litzateke eta.
‎Oraindik herri nordiko batzuetan, etxe bakoitzaren aurrean, auzolan ederrean, maiatz zuhaitz bana landa  tzen dute, bizi espiritu hori erakartzeko. Beste lurralde batzuetan, berriz, herri osoak nahiz auzune bakoitzak maiatz aretx bat prestatzen du, eta prozesioz etxez etxe eta atez ate daramate, kantu eta soinu, desio onenak elkarri opatuz.
‎hazia hain arina denez, edozein bazterretara iristen da, haizearen hegadan. Edozein lur elkorretan, hezetasun poxi bat nahikoa du, goroldioak eta txilarrak humus apur bat prestatzen badiote, han erneko ditu zain xuri finak. Suteen ondoko lur agortu eta pobretuan, espezial moldatzen da han ere:
2020
‎Film batean bezala, mahai handi bat prestatuta zegoen salan, argimutilez, forma eta tamaina desberdinetako txarro metalikoez, mahai tresnez eta sakonera eta kolore diferentetako platerez betea. Duarte emakumearen zain zegoen, mahaiaren mutur batean, eserlekuaren bizkarrari helduta.
‎Pazo hartan joko areto bat prestatzeko agindu zuen doktoreak, baina ez kartetan jarduteko, xakean eta dametan jokatzeko baizik; liburutegi bat ere eginarazi zuen, urtetik urtera handituz zihoana, eta, horrekin batera, balkoiko baranda irekitzeko agindu zuen, nahi zuenak handik izarrei begiratzeko (horretarako, teleskopio handi bat, Berlinen berarentzat propio erosia, instalatzeko agindu zuen aldez aurretik)....
‎Gonbita duela urtebete heldu zen, jada etxetik ihes eginda zegoenean, baina orduan ez zion kasurik egin, une hartan kezkatzen zuena, zer misterioa gizakiaren burua, ez baitzen logikari jarraituz zirkunstantzia haietan kezkatu zukeena: beharbada akabatu egingo nau, nola babestu pentsatu behar dut, estrategia on bat prestatu behar dut nire abokatuarekin epaiketarako, pisua, bion izenean, ez dudala galduko ziurtatu behar dut; tira, halako egoeretan normala dena. Ez, haren kezka jendearen iritzia zen, besteen esamesak, zer pentsatu ote du jendeak nitaz, zer esango ote dute ni ikustean eta nire historia, tratu txarrak jaso ditudala eta hori dena, jakiten dutenean, zer pentsatuko ote dute gertatu zitzaidanaz, nori, eta niri, ni ez bainaiz industrialdean bizi den emakume ezikasia, ni emakume jantzia naiz, Historiako irakaslea institutuan, nik ezin dut sufritu genero indarkeria.
‎Ez duela molestatzen esaten diote denek, Jamiek izan ezik, hura isilik geratzen baita. Marianneri desira amatiar bat pizten zaio Connelli bainu bat prestatzeko. Joannak Connelli galdetzen dio ea minik duen, eta hark, erantzun gisa, aurreko hortzak berriro hatz puntarekin igurtzi eta esaten dio:
‎Peggyk ez du" harrapatzen" Joanaren umorea, zeren Peggyren karisma mota gehiago baita beldurrezkoa eta sexya, komikoa baino. Gabonen aurreko festa batean, Peggyk kokaina arraia bat prestatu zion Marianneri beren lagun Declanen bainugelan, eta Mariannek hartu, gehiena behintzat. Ez zion eragin nabarmenik eragin aldartean, ez bada gero, egunetan, hori egin zuela pentsatzeak txandaka ematen zion barregura eta errudun sentimendua.
‎Nagusiak, baina, esan zuen nazka eragin zezakeela, are beldurra ere, ez zela egokia albistegirako. Hondartzetako dutxen garrantziaz beste pieza bat prestatu behar izan nuen presaka.
‎Udaberri bat prestatzeko, ez dago zertan lore sortatik erauzi.
2021
‎Aitak beste emakume bat bilatu zuen eta amaordeak ez zuen haurra maite. Beraz, hil egin zuen aita soroan zegoen bitartean, eta gisatu bat prestatu harekin. Aita etxera itzuli eta jan egin du, baina bazkaldu ondoren platerean geratutako hezur hondarrak kantuka hasi dira:
‎Isilik bazkaldu genuen, irratia piztuta, eguerdiko albisteak entzunez. Amaitzeko, kafe bat prestatu, irratia itzali, musika klasikoa jarri, eta besaulki batean eseri nintzen. Bera, beste batean.
‎Harekintxe bakartzen nintzen mundutik. Arrue euskaltzainari buruzko artikulu bat prestatzen ari nintzen. Banekien karlista izana zela eta asko lagundu ziola Mitxelenari, nahiz eta ideologiari zegokionez erregimenaren aldekoa izan.
‎Ez nion erantzun. Kafe bat prestatu zuen, eta paper batzuk atera zituen mahai gainera. Nire ondoan eserita, poema bat irakurri zidan, maitasunezkoa:
‎Buru keinu isil batez agurtzen genuen elkar. Gero, begiak beste aldera joaten zitzaizkidan, ibaira jotzen zuten leihoetara, eta, ibaitik, Doneane baserrira, tranbiak ibilbidearen lehen zatia baserri haren hiru alde erakutsiz egiten baitzuen, norbaitek erakusketa doilor bat prestatu izan balu bezala.
‎Hala ere, ez zen halakorik gertatu. Gero jakin genuen apaizak ezkutuan lan handia egin zuela txapelokerren burua bere alde jartzeko, erlijio kontuen bidez batez ere, herria gehiago zigortu ez zezan; gizon hura baretzeko, besteak beste, Belkoain gailurrerantz erasoren bat prestatzen zuten bakoitzean, irten aurretik bedeinkazioa eskaintzen zien apaizak nahi zuten guztiei, isipua astinduz. Hala eta guztiz ere, ezin izan zuen saihestu Antziban harrapatu zituzten bailarako hiru gazteren heriotza, bertan tirokatu baitzituzten, zertan zebiltzan galdetu ere egin gabe; txapelokerren buruak berak errematatu zituen pistolaz, lurrean dardarka zeudela.
‎Bada, handik egun batzuetara, igande batean, bazkari eder bat prestatu nuen amaren laguntzarekin. Ez zen egongo probintzia osoan gure amaren pareko arkume txuletak prestatzen zituen sukaldaririk; goiz osoan baratxuri, ozpin eta ardo zuritan beratzen eduki eta gero, arrautza irinetan pasatu eta frijituak.
‎Lasartera itzuli ginenean, afari arin bat prestatu nuen. Isilik jarraitzen zuen Jonanek, baina zopa eta arrain apur bat ahoratu zituen behintzat.
‎Ardoa banatzen ibiltzen zen bere kamioi txikiarekin, hala kupeletan nola botilatan. Kupelak jaisteko, bi ohol luze ateratzen zituen kartolatik; kokagune bat prestatua zeukan haiek kartolan bermatzeko. Handik behera jaisten zituen kupelak jiraka, aitaren laguntzaz.
‎–Opari bat prestatu dizut, ume. Beti harixe begira ari zarenez, aldean eraman zenezakeela pentsatu dut.
‎Eskarmentuak erakutsi zidan, Gasteiz den bezalako hiri txikian, nork bereari eusteko joera zuela, isiltasunaren lege arraioari heltzen ziotela denek. Horregatik, landu nitzakeen gaien ibilbide moduko bat prestatzen nuen beti, erantzuten errazenetatik hasi eta gai labainenetaraino. Buiak bezalakoak zitzaizkidan nire itsasaldian, eta interesatzen zitzaidan portura heltzen laguntzen zidaten.
‎Gero, hasperen egin zuen, sakon. Erantzun bat prestatzen ari zen: edo gezurra zen, edo hain zen aspaldiko zerbait, gogora ekartzeko ahaleginetan ari baitzen.
‎Eta esan eta egin. Berehalakoan fruituontzia hustu eta bertan Cola cao bero handi bat prestatuta, Kepak ehun galleta zatitu ditik gainera. Hasi, indartsu hasi duk, baina erdialdean edo, galleta puztuak irenstea jasanezina egin zaiok.
2022
‎Iharak bazekien haren bizkar zer esaten zuten: nola zen posible etxean egonda haurrak haur eskolara egun osoz bidaltzea?" gutxienez bazkalaurretik jasoko balitu"?; ze ama klase zen haurren zaintza baino gehiago axola zitzaiona inork entendituko ez zuen erakusketa bat prestatzea; haurrekin egon baino nahiago zuena bakardadean lanean aritu. " Zertarako eduki ote zituen haurrak?".
‎Ilunabarrean, bola bat prestatu zuen LluÃsek, gorria eta trinkoa, haragi pikatuaz. Ada eta Quim bainatzen ari zen Victòria.
‎–Garbitzera noak eta kopa bat prestatzera.
‎Kontua da nik bainuontzia betetzen nuela, bainuak erlaxatu egiten du-eta Nora, eta dutxatzea probatu dudanetan, berriz, bera baino bustiago bukatu dut neuk, jauna. Eta bainu bero goxo bat prestatzen diot, gustura egon dadin, ondo egon dadin. Eta kontuz sartzen dut, ertzean eseri eta jiratu egiten dut, lehenengo hanka bat eta gero bestea, eta gero, poliki poliki atzerantz, eta berak burua ia kanilaren kontra jartzen du, baina minik hartu gabe, jauna, hori inola ez.
‎Ez dakin nola dagoen plaza. Eta uste dinat zuen ama ongietorri saski bat prestatzen ari zaiela", esaten zidan. Catalinak ez ditu landa begiak, ume begiak ditu, arrain begiak, gainerako arrainak galtzen dituen arrainarenak.
‎Goizean, kafe kaputxino bat prestatzen zuen, modu bitxian erabiltzeko. Ez zuen dastatzen eta, hozten utzi ondoren, kikaran hatz bat busti eta bere burua beste jasotzailerik ez zuten gauzak izterrean marrazten hasten zen:
‎Elezaharrak dioenez, Arkimedesek ez zuen gehiegi zaintzen bere buruaren garbitasuna. Egun batez, bainu terreina bero bat prestatu zioten, gorputza garbi zezan. Biluztu, hanka bat sartu, eta ura epela zegoela iruditu zitzaion, hotza ez esatearren.
‎Jean Marie iristean etzan zuten han, etxekoandreak gela bat prestatzen zuen bitartean, baina medikuak zauritua ez mugitzeko aholkua eman zuen, eta Jean Marie bertan gelditu zen, sukalde handi ilun samar hartan; ate leihotik etxaldearen patioa ikusten zen. Jean Marie artatzen zuen medikuak egunean bitan zeharkatzen zuen patioa, bizikletan, ausart irekiz bidea oiloen eta indioilarren artean.
‎Zatoz, goazen behera! Egongelan mokadu bat prestatzeko agindu dut. Argaldu egin zara, seme...
‎–Martini bat prestatuko dizut, ezta?
‎Argitaratu zituen lanez gainera, hainbat eskuizkribu baliotsuk bizirik mantenduko dute haren oroitzapen literarioa. Bere Le Nivernaiseko egonaldian, Errusiako bizitzari buruzko eleberri handi zikliko bat prestatu zuen, baina zoritxarrez berorren zati batzuk besterik ez da kontserbatzen" 17.
‎Sarritan, bakarrik egoten zen irakurketa gela nagusian. Egun batez, kafe bat prestatu, eta eskaini egin nion. Izenaz galdetu zidan, eskerrak ematearekin batera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia