Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 363

2000
‎...itzaidan orduan ezen salatu egin behar zintudala, baldin, igurikitzen nuen bezala, luthertarra zinela demostratzen banuen; eta bururatu zitzaidan, ondotik, ezen Jainkoa bere garaziaz eta ontasunaz baliatu zela, ene bizitzan bertze okasino baten ipintzeko —bigarrena—, Jainkoaren eta gizonen arteko hautuan Jainkoaren alde egin nezan amoreakatik; eta bururatu zitzaidan, azkenik, ezen segada bat prestatu eta segadan hartu eta atrapatu behar zintudala, Jainkoaren tribunalen aitzinerat eramaiteko.
‎Eta, hala, apiril erdiko egun haietarik batean izan genuen kanoia jauregiaren aitzinean, bere numeroa grabaturik zuela: 101 Erran beharrik ez dizut ezen, egun haren ospatzeko, bertze festa bat prestatu zuela aitak —dukearen ohorez ospatu genuena baino xumeagoa eta apalagoa, jakina—, inguruko jauntxoak gonbidatzen zituela hartarakotz.
‎...zeladak— berrogeita hamar urte bete behar zituen aitak, eta nik ez dakit numero hura seinalatua zelako, zeren mende erdiaren marka baitzeraman, edo aita zinez gizon sentitzen zelako —zeren, Axularrek zioen bezala, gizonak, nehoiz ere izaitekotan behar baitzuen berrogeita hamarretan diru eta hazienda, eta ikusmolde hartarik ezin gizonago izan baitzitekeen—, kontua da ezen festa handi bat prestatu eta organizatu zuela egun hartarakotz, eta anaia ere bertan izan genuela, Villagrandeko dukearen seme harekin etorria, zeina baitzen, Mattin bezala, bere etxeko primu eta heredero.
‎Hura aditu nionean, bere bertze erran hura oroitu nuen, noiz eta osaba Joanikot bere kalbariotik etxerat zaurturik eta ahuldurik itzuli baitzen, eta noiz eta, ehundabatgarrenari beha, erran baitzuen: " Galileok gibelat egin zuen, baina aitzina egiteko, bere Discorsi ekin, eta nik...." Jostetan ari ote zitzaidan osaba, edo, jostetarik harat, kolpe bat prestatu nahian, nola ibili baitzitzaidan eskrementuen historia harekin, Villagrandeko dukea jauregian izan genuenean. Baina, orduan ez bezala, guarnizino hura dorretxearen aitzinean genuela, ez nion zentzurik ez nehongo aterabiderik ediren haren jostetari, zeren eta halako kolpe batek, alde guztietarik behaturik ere, ezin izan baitzezakeen ondore gaixtoa eta fin gaixtoa baizen.
2001
‎Orduan, zuk ere gezi bat prestatuko duzu. Postearen oinean eroritako taula bat hartu eta Axelen errotuladorearekin izkiriatuko duzu:
2002
‎Eta amak ez zuen ez baietzik ez ezetzik esaten. Eta otartekoren bat prestatzen zion. " Tori.
2003
‎Heriotzaren arabera miresten edo gorrotatzen zituen pertsonaiak. Baina bere heriotzak beldur izugarria ematen zion, gezurrezko heriotza bat prestatzeraino. Hainbeste neke heriotzarekin, gero emazteak tiroa jota hiltzeko.
‎Egongelako sofan eseri nintzen ezer esan gabe. Bera whiski bat prestatzen hasi zen, zerbait garrantzizkoa esan behar zuenean egin ohi zuen moduan. Jela zatiak eta edaria nahasten zituen bitartean isiltasuna zilegi zuen, baina presa zuen nonbait erabakien berri emateko, eta Romain Gary benetakoak bezala bere burua hil nahi zuela esan zidan lehenik eta behin, egun gutxi barru, dena prestaturik zuela, baina ez beldurtzeko, bereak iruzur bat gehiago izan nahi zuelako," euskal literaturan egin den iruzurrik ederrenetakoa" esan zuen, bere Gary maitearen jukutriak gogoan.
‎Gau osoa trenean lorik egin gabe, oso nekaturik sentitzen nintzen. Suspertze aldera, altxatu eta whiski bat prestatu nuen nik ere. Erraiak erreaz gorputz osoa zeharkatu zidan baraurik egindako lehen tragoak, eta bururaino iritsi zitzaidanean tranpa batean harrapaturik ikusi nuen neure burua, editoreak, abokatuak eta Romainek prestatutako sarean preso.
‎Hau da hau piura daukazuna, Ana! Maskarilla bat prestatuko dut, musika lasaia jarri eta ohera. Pelikula bat ere ikus dezaket.
2004
‎Afari gozo bat prestatu genuen. Eta laurok?
‎Karmele Pérez Urraza: . Estatu osorako balio duen edizio orokor bat prestatzen dute, eta horri erkidego bakoitzeko orrialde gutxi batzuk gehitzen dizkiote?. Testu liburuen azaleko begirada, Berria, 2003/7/9.
‎Aitarekin gogoratu zen," zu italiarra zara" esaten," edozer esaten dizutela ere, italiarra". Eta erabaki zuen ezetz, bera gau horretan ez zela irtengo, dokumentu berri bat prestatu ziotela eta bost ardura ziola monasterioan beste urtebete pasatzea ere, eta ezetz, bera ez zela Emilia Romussi.
‎Hura entzunda, Frau Streicherrek beste saltxitxa bat gehitu zion otordu oparoari. Horrez gain, egunkari paperez bilduriko otarteko bat prestatu zidan," eguerdian gosetzen banintzen ere". Hitz egiteari utzi gabe, irratiaren bolumena goratu zuen andreak, Rosita Serrano txiletarraren" Roter Mohn" abesti arrakastatsuak sukaldeko hormak dardaratzeraino.
‎Euskal Herriko politika nahasiaren inguruko txosten labur bat prestatzen ari zela iritsi zitzaizkion belarrietara Mireiaren hitzak. Dianne izeneko bizilagunari egindako deia zen.
2005
‎Telebistarekin lotutako eskaintza bereziren bat egingo ote zion, bada, aurkezleak, azkenik? Haurrentzako programaren batean bere tokitxoa izan baitzezakeen Inesek, dantzari gisa agian, primeran dantzatzen baitzuen, amaren eta Emiliren esanetan?, bizpahiru minututan protagonista; edo aurkezle gisa ere bai, pixka bat prestatuz gero, zergatik ez; edo casting baterako deituko ote zuen?; edo?
‎–Eta zergatik ez dizkiok heure etxeko sukaldeari bueltatxo batzuk ematen, afaritxo bat prestatzen didaan bitartean, hire gurasoak etxean ez daudenean, adibidez?
‎Eta handik ordubetera edo irten ziren Teresa eta Ines, Teresaren corsa txikian? hain zorte txarrarekin, non Teresari ahaztu egin baitzitzaion sukaldeko sua itzaltzea, hogei bat minutu lehenago piztu zuena, arroza egosteko eta afarirako lanak aurreratzeko asmotan, gauerako superrentsalada bat prestatu nahi baitzuen, hainbat osagaiz egingo zuena: letxuga, tomatea, patata, atuna, esparragoak, olibak, sagarra, gazta eta arroza.
‎Izan ere, ikasturtearen bukaera aldera, Inesen eskolako ikasleek jaialdi bat antolatu ohi zuten, eskolako areto nagusian: kantak, dantzak, eta hainbat abileziaren inguruko ekitaldiak; eta Inesek eta haren lagunek modelo desfile bat prestatzen zuten urtero, azken bizpahiru urte haietan bai behintzat.
‎Eta noiz itzuli behar duzun ere ez dakigu. Badakit zeuk ere normaltasunera ahalik eta azkarren itzuli behar duzula, on egingo dizula –xamurki bota dio purrustada, laztan minez haserre baino areago– Eta Naroaren presa ere... astebete gurean emanda ez zuen asko galduko, pozik edukiko genuen, eta opariren bat prestatu ere bai, osaba izekoentzat. Nire ahizpa ez balitz legez.
‎Baina zelai zaharra da, esaten zuen gutunak, ehun urtekoa, eta ez dute apurtu nahi, eta umeak egoten dira bertan errugbian, baina ez da nahikoa zelaiari eusteko. Eta zelaiari eusteko, esaten zuen gutunak, partidu handi bat prestatzen dute zelai horretan urtean behin. Esaten zuen gutunak ohitura moduko bat dela hori, urtero.
‎–Oin badakizue zer egin bi’dan: katua kirasten hasi baiño ariñago, hor nonbait, errepideaz bestaldian edo, arroken ganian, zulo sakon bat prestatu, bai?; eta han lurperatu. Atxurrak eta gaiñerakuak hortxe daukazuez, iputeixan.
‎Kixmiren aita preso bat bisitatzera joana zen eta ama Irlandara itzulia zen aspaldidanik. Nik etxean esan nuen azterketa bat prestatzen egongo nintzela, Karlos Felixekin. Egun hartako goxotasuna gozatu baino ez genuen nahi.
2006
‎arima espainolaren mitologiako figurak, Don Juan, Segismundo –La vida es sueño–, El Cid, Don Quixote oroz gain. ...Cajal ek" Psicología de don Quijote y el quijotismo" konferentzia paratu du; Unamuno-ren obrarik harreratsuenetakoa Vida de don Quijote y Sancho izan da; Azorín ek La ruta del Quijote n, eta Maeztu-k Don Quijote, Don Juan y La Celestina n arima espainolaren eszenategiak arakatu dituzte; Ortega-ren lehenbiziko liburua Meditaciones del Quijote da; Madariaga-k Guía del lector del Quijote bat prestatu du. XIX. mendetik XX.erako itzulian intelektualeria espainola –ohituraren poderioan 98ko belaunaldia deitzen jarraitu ohi dena batik bat386– biziki interesatu da Don Quixote z, 1905aren inguruan batez ere, argitalpenaren hirurehungarren urtemuga, zein ere Espainian solemnitate ofizial handienekin ospatu baita.
‎–Te bat prestatu behar dut; nahi duzu zuk ere hartu? –galdetu nion Juliani, eta baietz esan zidan berak.
‎–Ohe bat prestatzen dudan bitartean eramango dut, eta gero ekarriko dizut berriz, nahi baduzu.
‎–Arroza ere badugu. Paella bat prestatuko dugu biharko –esan zuen Oriolek.
2007
‎Alde batetik, Les Lettres Modernes aldizkarian Estatu Batuei buruzko lan monografiko bat prestatzeko (1946ko udan argitaratuko zena). Eta, bestetik, bere bihotzondoan zeraman Dolorès Vanetti ikustekotan.
‎–This boosts plans to sen a manned mission to Mars?, bota zuen prentsak lau haizeetara. Giza bidaia bat prestatu behar dela ahalik eta azkarrenik.
‎–Konspirazio? bat prestatzen ari zela asmatu zuen, eta kitto.
‎Bere konferentzia batek Berlingo Zientzietako Akademian. Letrazko grafia eta bere zerikusia hizkuntzaren egitamuan? jorratzen du, hipotesizatuz hizkuntzen aiurri diferenteak eragin dituela idazkera hieroglifikoa (egiptotarra), ideografikoa (txinoa), alfabetikoa (feniziarra), eta idazkerak gero hizkuntza horien aiurri bilakaeran eragin duela77 Badu beste izkributxo bat, amaitzeke gelditua, gai horrekin konferentzia akademiko bat prestatzen jardun zela erakusten duena78; eta hirugarren bat ere, fragmentoa orobat, hizkuntzaren aiurri nazionalaz artikulu izatekoa79 Azken honetan irakur daitekeenez, hizkuntzaren aiurria eta berekitasuna sorkuntza poetikoan atzematen da zoliena; naturalkiago, herriaren bizitza bizi arrunteko sorkuntzetan (ahozko literaturan); baina hizkuntzaren indibidualitatea eder ederrenik eta espresiboeni...
‎Ospakizun pribatua, barnekoa. Patriciaren eraginez edo, martini bat prestatu dezakeela otu zaio, baina berehala ajeaz gogoratu da. Ajearekin martinirik ez, aspaldian egindako promesa hori gogorarazi dio bere buruari.
‎Patriciarekin dituen eztabaida guztiak gorroto ditu, egia esanda. Sutan jartzen dira biak, baina Patriciari berehala pasatzen zaio, dry martini bat prestatu eta lasai gelditzen da portxean eserita, zurrupaka. Bera, ordea, lur jota egongo da egun osoan, Patriciaren begietara begiratu ezinik.
2008
‎Bi aldiz ikusi zuen maite zuèn mutila, lehenengo aldiz, etxean egin zutèn jaialdi gogoangarri hartan, eta, bigarrenez, isilpeko elkartzean?, baina bi ikustaldi haiek hirugarren bat eskatzen zuten, eta hirugarrenak munduko ikustaldi guztiak. Hartarako, isilpeko beste elkartze bat presta zezakeen. Baina nola prestatu eta antolatu isilpeko elkartze bat, baldin eta susmoa bazuen gero eta bertagotik zelatatzen zutela eta gero eta begi gehiago zituela bizkarretik zaintzen:
‎Izebaren ateraldiak irri nabarmen bat eragin zion Nazariori; txantxara jo beharrean, ordea, bizpahiru segundoren buruan irria desegin eta pentsakor jarri zen; esan nahi baita Nazarioren adimenak beste leku batera egin zuela jauzi; honek, izan ere, gogoan behar zuen? edo gogoan zuen, zehatzago, eszenaren nondik norakoak ez du beste irtenbiderik eskaintzen?, nola behin batean, Dobaingo fabrikara lehen aldiz egin zuèn egunean doi, izebak fardel bat prestatu zion, baita nola berak. Nazariok, bere esker ona azaldu nahi izan zion ere?
‎Jaialdia, bikaina izan zen, zinez? jauregiko egongela zabalean ospatu zuten, non oholtza txiki bat prestatu baitzuten, musikariek, kantariek, baita dantzariek ere, kontsulak hiru bailaora ekarri baitzituen, baita beste lauzpabost animatzaile ere, txalo eta oihu egiten zutenak, leku egoki bat izan zezaten, ikuskizuna beharrezko kondizioetan emateko.
‎Gauzak gertatu ziren bezala, kalterik ez zuen ia, masta nagusiaren hondatzea kenduta. Beste aingura bat prestatu eta besabete eta erdiko uretan murgildu genuen. Eta denok arraunean Ron Kala aldera abiatu ginen ostera, hura baitzen hurbilen zegoen puntua Ben Gunnen altxor etxera joateko; eta ondoren Gray, bera bakarrik, Hispaniolara itzuli zen txaluparekin, gaua han pasatzeko asmoz zaintza egiten.
‎Lidia bidai poltsa txiki bat prestatzen hasi da: aldagarriak, kuleroak sartzean barre purrustada irten zaio?, praka pare bi, alkandorak?
‎Pierre horrekin ezkondu eta gero ere makina bat egin du-eta. Eta ondoren, jarraitu zuen, aulkitik oina jaitsi gabe, ezpainetatik hitzak banaka irristatuz?, postre gozo bat prestatuko dizut neronek.
‎Ez ditut inoiz ulertu emakumeei lehen hitzean beren penak kontatzen hasten zaizkien gizonezko belaxka horiek. Etxera etorri eta niri ez zidan galdera intimorik egiten, gauza intimoetara igarotzen zen zuzenean, eskuak okupaturik banituen bereziki, sukaldean errezeta liburua aldean nuela jakiren bat prestatzen edo mantala jantzita beste etxeko lanen bat egiten harrapatzen baninduen alegia. Orduan banekien Paganini edo Bachen obraren bat entsaiatzen aritu zirela.
‎–Te bat prestatuko dizut, nahi baduzu, esan nion atearen kanpoko aldetik.
‎–Te bat prestatu dizut, esan nion atea irekiz eta esaldia errepikatu nuen ozenki. Nataliek dantzan jarraitu zuen, leihotik kanpora begira orain.
‎Bi aldiz ikusi zuen maite zuèn mutila –lehenengo aldiz, etxean egin zutèn jaialdi gogoangarri hartan, eta, bigarrenez, isilpeko elkartzean–, baina bi ikustaldi haiek hirugarren bat eskatzen zuten, eta hirugarrenak munduko ikustaldi guztiak. Hartarako, isilpeko beste elkartze bat presta zezakeen. Baina nola prestatu eta antolatu isilpeko elkartze bat, baldin eta susmoa bazuen gero eta bertagotik zelatatzen zutela eta gero eta begi gehiago zituela bizkarretik zaintzen:
‎Jaialdia –bikaina izan zen, zinez– jauregiko egongela zabalean ospatu zuten, non oholtza txiki bat prestatu baitzuten, musikariek, kantariek, baita dantzariek ere –kontsulak hiru bailaora ekarri baitzituen, baita beste lauzpabost animatzaile ere, txalo eta oihu egiten zutenak– leku egoki bat izan zezaten, ikuskizuna beharrezko kondizioetan emateko. Bestela, leihoetatik argi ezti bat sartzen zen, gortina zabalduetan zehar iragazia, barruko giroa are barrukoago egiten zuena eta arranditsua zèn oro errealitate apalago batean sartzen zuena:
‎...i; txantxara jo beharrean, ordea, bizpahiru segundoren buruan irria desegin eta pentsakor jarri zen; esan nahi baita Nazarioren adimenak beste leku batera egin zuela jauzi; honek, izan ere, gogoan behar zuen... edo gogoan zuen, zehatzago –eszenaren nondik norakoak ez du beste irtenbiderik eskaintzen–, nola behin batean, Dobaingo fabrikara lehen aldiz egin zuèn egunean doi, izebak fardel bat prestatu zion, baita nola berak –Nazariok– bere esker ona azaldu nahi izan zion ere... eta are gehiago, promes bat ere egin baitzion –" Zin degizut erregina bat bezala tratatuko zaitudala, izeba, nire ametsak betetzen badira..." –, kosta ahala kosta bete nahi zuena; hantxe, baina, komediak!, Nazariok ezin ulertu baitzuen nola bete zezakeen orduan emandako hitza, izeb... hik hirian nahi nauk, baina nik herrian nahiago...
2009
‎–oihukatu zuen Olak?. Hartara lauron artean planen bat prestatuko dugu.
‎Ez zen negarrik izan elizan, ezta tanatorioan ere. Hiletatik atera eta aitona labera zeramaten bitartean, lehengusinak otordu txiki bat prestatu zuen tabernan, familiakoentzat bakarrik. Izeba ez zen etorri, osabak jarraian etxera eraman zuen.
‎Eta azenarioak! Etxera iritsi bezain laster, pure bat prestatuko dizut, ikusiko duzu zer den ona!
‎Sendagileak tornikete bat egin, eta taldeari makulu pare bat presta zitzala eskatu zion. Gero, Baten baimenaz, esan zuen serio serio:
‎Pioneer konpainiak Sunskit marka daramaten sodak promozionatu nahi ditu. Telebistarako iragarki bat prestatu behar da.
‎ahoskatu zuen Gregoryk. . Laster helduko gara etxera eta kafe bero bat prestatuko dizut, animatu zuen Josebak?. Biziki eskertzen dizut laguntza.
‎–Ez diot gaur. Gutxienez berari aipatuko diot eta hiruren arteko topaketa bat presta dezakegu.
‎Agur?. Martini bat prestatu eta telebistan Weels of fortune ikusten jarri zen, fortunaren gurpila, egunero arrakastaz ematen zen programa. Bizitzaren ironia.
‎Eta Anak pentsatzen du gizon honek badakiela umeekin hitz egiten. Badakiela askari on bat prestatzen. Zalantzarik gabe, aita itxura daukala.
‎–Cola cao bat prestatuko dizut, nahi?
‎Goio, oso gaizki nago, bi aldiz egin dut oka? momentuz, zergatik ez didazu te bat prestatzen?
‎Zer egiten du, bada, bakarrik bizi den gizonezko batek, lana bukatu duenean, afaldu eta harrikoa egin duenean, kanpoan elurra bota ahala ari duenean? Kopa bat prestatzea otu zitzaion. Patxarana, bourbona eta ardoa gelditzen ziren oraindik festa egunetik (harrigarria, edan zuten guztia kontuan hartuz).
‎Honek goxo hartu du, aurrekoan baino goxoago, sorpresarik gabe. Oraingo honetan gazta tortilla bat prestatu dio (supermerkatuko mutila arratsaldean izan da etxean), eta Agatek afaldu bitartean telebistari itsatsita egon da amona, Lonely Planet bidaia dokumental batzuk ikusten. Internet bidez erosi zituen DVDak pasa den astean.
‎Baina beste aukera bat ere bada: esaten da, Phineasek askotan entzun izan du, Ris batzarreko batzuk, atentatu handiren bat prestatzen ari zirenean, euren kabuz desagertzen zirela, hilabete batzuk lehenago. Ez dirudi baina, pentsatzen du Phineasek, hori denik Soraren kasua; ematen du atentatua egin zuen gau berean harrapatu zutela.
‎–Esaten da atentatu bat prestatzen ari zirela, amaitu du Datosek?. Hori esaten da.
‎Bertan aurkitu dezakeenak beldurtu egiten nau. Hotzikara sentitu dut eta beste kafesne bat prestatzeko eskatu diot Beatrizi. Baina bero beroa.
‎Laugarren gauean, Guisek besta tiki bat prestatu zigun, Senlis herriaren ondoko jauregi batean, ehizaldian parte hartu genuen zaldun eta kapareei. Bigarren ardo kupela hustu orduko, dukea bere ikusmoldeak azaltzen hasi zitzaidan Frantziaz eta koroaz.
‎Orain beste erreportaje bat prestatzen ari naiz, eta harra daukat sartuta, zergatik ez nion deitu. Gustatuko litzaidake zuen elkartean galdetuko bazenute.
‎Eta zenbatzen ari direnak zaurituak dira. Leherketak gertatu diren inguruan kiroldegi bat prestatzen ari dira, bertan lehen zainketa eta arretak emateko, eta badirudi bertara iristen ari direnak asko direla. Tren estaziotik, hasieran jendea onik ateratzen hasi da, bere kabuz, baina jendea atera ahala, atzetik etorri den jendeak gero eta zauri larriagoak zituen, eta pentsatzen duzunez, zauri larrienak zituztenak bertan geratu dira.
2010
‎Behin betiko bukaera eman nahi nion, gainera, eta, garunetan biraka zebilzkidàn ideiekin, mirarien ezinezkotasunaren argudioari indarra emateko edo, burutakizun lizunak etortzen zitzaizkidan, neure egoera partikularrarekin lotuak, balizko mirari bat zerumuga? ez bainuen imajinatzen, besteak beste, Ama Birjina nire potroak eskuan zituela, are gutxiago bala batek erauzi zizkidàn tokian jartzen?, hitzalditxo bat prestatzea bururatu zitzaidan, eraginkorrago izateko asmotan. Hala, bildu ginen guztiok afalorduan mahaira, bedeinkatu zuen amak mahaia, hasi ginen afaltzen?
‎Istripua izan eta handik urte pasatxora hasi zen lanean Teo, 1937ko irailean? aitak, hartarako, seme ezindua etxetik fabrikara eramateko eta handik itzultzeko?, lantegiko automobil bat prestatu, chrysler handi bat zen: primeran oroitzen naiz?
‎Onaindia kalonjeak Frantzian propaganda nazionalkatolikoari aurre egiten zion bitartean, Bizkaiko apaiz multzo batek Aita Santuari zuzendutako dokumentu bat prestatu eta sinatu zuen 1937ko maiatzaren 11n, Durango eta Gernikako bonbardaketak salatzearren. Sinatzaileak hogeita bi izan ziren:
‎Karl von Knauer kapitainak bertze txosten bat prestatu zuen, Munichen 1938ko ekainaren 12an sinatua, Sperrleren hegazkinen eta Condor Legioaren ikasbideak azaltzeko xede. Espainiako gerran eta batez ere Ipar Frontean eginiko saiakuntzak Europako gerran abian jarri gura zituzten.
‎–Bungalow bat prestatu dizuegu, indusketa tokian bertan, baina luxu guztiekin, ikusiko duzue. Hemendik zortzi kilometrora dago, berehala ailegatuko gara nire combian.
‎Bien bitartean, Mickey eta Marieren gorputz lokartuak, sasi musikari taldearen barruan ostenduta, furgoneta baten atzealdera eraman zituzten, haien motxilekin batera. Barruan zain zeuden gizonetako batek, Dimitriren laguntzaz, gorputzak ohatiletan etzanarazi zituen, besteak xiringa bat prestatzen zuen bitartean. Dimitrik orduan ibilgailuaren atzeko ateak itxi eta, bizkor mugituz, taldekide isilen artean banatu zituen turisten motxiletatik ateratako diruak, kamerak eta baliozko beste gauza guztiak.
‎Indar berarekin, tonu berean eta fedetsu beti. Karmen isilik geratzen zen, edo beste kontu batez hitz egiten zion, edo otordu gozo bat prestatuko ziola agintzen. Nahiz eta jakin kafe kikara baten sar zitekeena besterik ez ziola janaraziko, koilarakadaz koilarakada, ordubete inguruko saioan.
‎Bazuen fedea, akrobata entzutetsua izatera helduko zen. Hil aurreko asteak arte trapeziorako ikuskizun berri bat prestatzen aritu zen, Chiara eta Nino bikote hartuta.
‎Etxetik kalera eta kaletik etxera, asteburuetan ohi zuen moduan joan zen larunbata Keparentzat. Lagunek, aspaldi ikusi ez zutela-eta(" pentsa, hamabost egun!"), parranda moduko bat prestatu eta ez zuten Kepa guztiz mozkortu arteko onik izan, adiskidearen balentriaz jakinaren gainean haiek ere:
‎Gure aita etsipenaren putzuan murgildu bazen nekez aterako nuen handik, baina ni Mikelekin eta beste zenbait lankiderekin ibili nintzen egun osoan kartelak itsasten, paretak margotzen, pankartak atontzen... Greba orokor bat prestatzen zebiltzan, ez Montajes Alfonso Bergara-ko langileena bakarrik, eskualde osoarena baizik, herriak beharginekin bat egiten zuela erakusteko. Handia nahi zuten egin greba hura, dena itxita, eta haren aldeko propaganda bide guztiak lantzen ibili ginen.
‎Istripua izan eta handik urte pasatxora hasi zen lanean Teo, 1937ko irailean... aitak, hartarako —seme ezindua etxetik fabrikara eramateko eta handik itzultzeko—, lantegiko automobil bat prestatu —chrysler handi bat zen: primeran oroitzen naiz— eta egokitu ondoren...
‎komedia edo tragikomedia hari bukaera emateko, alegia. ...man nahi nion, gainera, eta, garunetan biraka zebilzkidàn ideiekin —mirarien ezinezkotasunaren argudioari indarra emateko edo, burutakizun lizunak etortzen zitzaizkidan, neure egoera partikularrarekin lotuak, balizko mirari bat zerumuga... ez bainuen imajinatzen, besteak beste, Ama Birjina nire potroak eskuan zituela, are gutxiago bala batek erauzi zizkidàn tokian jartzen—, hitzalditxo bat prestatzea bururatu zitzaidan, eraginkorrago izateko asmotan. Hala, bildu ginen guztiok afalorduan mahaira, bedeinkatu zuen amak mahaia, hasi ginen afaltzen... eta aitak esan zuen:
2011
‎Irudimenean bakarrik sartzen ditut maite ditudan bi emakumeak urrezko kaioletan eta ibiltzen naiz haiekikoak egiten: plater exotikoren bat prestatuko diot, esate baterako, Karlari, eta eskuak irinetan ditudanean besarkatuko nau sutsuki eta hasiko zait zirriak egiten, edo aparrez eta lurrinez beteko diot bainuontzia hurrengoan Nadiari, baina uretan sartu aurretik bere usainak dastatzeko baimena eskatuko diot eta ahots goraz deskribatzen joango natzaio banan banan, usainak bakunak direnean, eta hizkera hiperbolikoa erabiliz konplexuak... Azterketa luze horren buruan emango nioke baimena aparretan sartzeko.
‎Kontua da presondegietan irten osterako bidaia kontrakronologiko bat prestatuko duela, iraganeko leku erabakigarrien bisita atzekoz aurrerakoa.
‎Bitartean, tea hoztu zait. Beste bat prestatu eta leihora begira segituko dut. Izan ere, osaba, ilargiak berezi argitzen du gaur.
‎20:23 Buru belarri, muturrak apurtuz, estalpe tankerako bat eratzea lortu dugu harri artean eta maldan, ez baitzen inondik inora leku zelairik geratzen. Behintzat, afaria dohainik aterako zaigu, kanpamentuko arauek afaria partekatzea agintzen dutelako eta 80 lagunentzako super zopa bat prestatzen ari direlako.
‎Hala hasiz gero, mutilak neskei kolkotik behera ura botatzen edo neskak mutilei sakelan karramarro beltz txikiak sartu nahian bukatzen zuten. Hala, Samuel Josephsen andreak eta umezain gaixoak «brograma» izeneko bat prestatzen zuten goizero, horrela hau rrak «bibertitu eta inor ez aborrarazteko». Beti apustuak edo lasterketak edo talde jokoak ziren.
‎Objektuekin konformatu zuten. Handik alde egiteko gogoa sortu zitzaidan, baina ezin nuen, besteak beste nora ez nuelako, besteak beste, eta Bloody Mary bat prestatzeari ekin nion, dutxa berri baten ordezko, hidratazio kontuak direla eta aholkagarri ez zena; oraindik maletak desegin gabe nituen, eta halaxe egon ziren bizilagunaren hotsak sumatu nituen arte; dutxa, kotxearen gurpilak harritxoak marruskatuz, giltzen hotsa, telebistarena, gero etorri ziren guztiak, eta xanpu eta gelek erortzean ateratzen duten zarata zalapartatsua, behin eta berriro.
‎Iragana behar baino gehiago harrotzen zenetan bloody mary bat prestatzera jartzen zen, gero eta vodka gehiagorekin, bere organismoak zoritxarrik toleratuko ez balu bezala, azken aukeratzat sentitzen zuen bizitza epea irensteko larritasunaz. Pelikularen bolumenaren arabera lortzen zuen aztoramendua baretzea, dezibelioek urduritasuna zanpatuko balute bezala.
‎Hutsik zegoen, tira, hutsik ez, baina ez zegoen gorpu zatikaturik, eta Lurren amak lurra fregatua zuen, ur putzua dagoeneko ikusten ez nuenez. Lurren amaren begiratua ikusita ulertu nuen azaldu egin behar niola gertatzen ari zena, baina bloody mary bat behar nuen eta ezin nintzen bat prestatzera jarri, edo etxean utzi nuenaren bila abiatu, ohartzen nintzen batere graziarik gabe mugitzen ari nintzela. Lurrek porro bat zuen eginik hautsontzian, iristen zenerako ziurrenik; bere amari begiratu nion Lurren platerak konketara zeramatzala, azalpen bat zor nion, bizpahiru agian, bat lorategitik lorategira bere etxera sartzeagatik, bi bere hozkailua arakatzeagatik, hiru Martinia baimenik gabe hartzeagatik, porroarena baino ideia hobea iruditu zitzaidanez gero, hasieran; Lurrek ez zuen bermutik hartzen, botila hark amarena behar zuen beraz, konpartitu genezakeen zerbait, berea zen ordea, ez nirea, ez zegokidan niri hozkailutik ateratzea:
2012
‎Egunak edo hilabeteak eman zenitzakeen momentu bat prestatzen, topaketa bat, musu bat, ezkontza, erretiroko festa?, eta parada politak izan zitezkeen zorte pixka batekin, nekez erro uneak. Une haiek arratsalde arrunt batean abordatzen omen gintuzten, zeruak, udako ekaitz baten ostean eguzkia berreskuratuta, tonu arraro bat hartzean, edo ospakizun arranditsu bat amaitzean, jendea joana zela eta zalaparta agortua, egongela zikineko bakardade argitsuan.
‎ondorengoa. Haiei begira aritu da Naroa Lourdesek bientzako kafe makina italiar bat prestatzen duen artean.
‎–Kafe bat prestatzera noa, erantzun du automatikoki Lourdesek, egiteko bat esku artean izanda kolpera baretuta.
‎Horrexegatik deitzen dizut. Gertatzen ari den guztiarekin biharko elkarrizketa beranduago egin dugu, Juan Kruz Lakasta saio berezi bat prestatzen ari da eta?
‎–Tortilla bat prestatuko dut.
‎Orduan ikusi nuen, izozkailuaren beste aldean. Rebeca, merenge esne basokada bat prestatzen. Azazkalak urdin argiz pintatuta.
‎Hurrengo astean hamazazpi urte beteko dira ezkondu zirenetik. Afari berezi bat prestatuko dio, eta egun horretarako haxixa lortuko du. Silviak jiratuko dio, bere nobia gaztearen bitartez, badaki erretzen duela eta.
‎Desintoxikazio eta garbiketa dieta bat prestatu diete. Entsalada berdea, kardu zopa, eta tea.
‎Ez zitzaion gehiago entzun ahots aldika lakar hura; eta dardarazko duda bat zuen orain, izu laborrizkoa zirudiena, adierazmoldearen ezaugarri nagusia. Zenbaitetan, izan ere, bururatu zitzaidan haren adimen beti asaldatua ez ote zen sekretu beldurgarriren bat prestatzen ari, eta ez ote zebilen sekretu horren berri emateko kemenaren bila. Beste batzuetan, ordea, eromenaren zentzugabekeriara jo behar izaten nuen hura guztia esplikatzeko, zeren hutsari begira ikusten bainuen orduetan eta orduetan, guztiz arretatsu, irudizko soinuren bati adi bezala.
‎Lanerako geratzen zitzaidan denbora labur horri erantsi nioke lanean egin behar nuen neurriz kanpoko ahalegina, tresnarik eta laguntzarik ez nuelako eta ezta trebetasunik ere, eta edozer gauza egiteko behar nuen ordu pila. Adibidez, berrogeita bi egun eman nituen ohol bat prestatzen leize zuloan jarri nahi nuen apal luze bat egiteko; aldiz, bi zerralarik beren erreminta eta zerrarekin, horrelako sei moztuko lituzkete zuhaitz beretik egun erdian.
‎Baina gero bururatu zitzaidan ahuntz heziak eta basatiak bereizi egin nituela, edo, bestela, hazitakoan denak basati bihurtuko zirela, eta hori ez gertatzeko bide bakarra lur eremu itxi bat prestatzea zen, eta sasizko edo zurezko itxitura bat jartzea, barruan zeudenak han geratzeko eta kanpora ez irteteko, eta kanpoan zeudenak barrura ez sartzeko.
‎Soinean neraman betaurreko luzea atera, eta lurrean etzanda jarri nintzen ahuspez; eta lekua zelatatzen hasi nintzen. Konturatu nintzen bazirela gutxienez bederatzi basati biluzik haiek egindako su txiki baten ingururan, ez berotzeko, ez baitzuten horren premiarik, eguraldia oso beroa baitzen, baizik eta, iruditzen zitzaidanaren arabera, beraiekin, ez nekien bizirik edo hilik, ekarritako gizonekin giza haragizko otordu ikaragarri horietako bat prestatzeko.
‎Harekin bizi izan nintzen denboraldi batean, eta azukrea nola landatzen eta lantzen zuten ikasi nuen, eta, azukre soroen jabeak oso ongi bizi zirela eta berehala aberasten zirela ikusita, erabaki nuen ni ere azukre landatzaile izango nintzela, han ezartzeko agiriak eskuratzen banituen, eta bitartean bideren bat aurkitu behar nuela Londresen utzitako dirua norbaitek bidali eta eskuratzeko. Helburu horrekin, herritartzeko agiria lortu ondoren, erosi nuen neukan diruarekin eros nezakeen landu gabeko lursailik handiena, eta handik aurrerako egitasmo bat prestatu nuen soroetarako eta nire bizilekurako, Londresetik jasotzeko nuen diruraren arabera egindakoa.
‎Eta hala, merkatari eta nekazari ezagun batzuekin gauza horiei buruz sakonki hizketan aritu ondoren, hurrengo goizean haietako hiru etorri zitzaizkidan, eta esan zidaten gogoetan aritu zirela gauean nik esan nienaz, eta ezkutuko proposamen bat egitera zetozkidala. Eta, esango zidatena isilpean gordetzeko eskatu ondoren, jakinarazi zidaten Gineara joateko ontzi bat prestatzeko asmoa zutela; haiek ere, nik bezala, lursailak zituztela, eta, beste ezer baino gehiago behar zituztela zerbitzariak; eta merkataritza hori egiteko baimenik ez zutenez gero, ezin baitzituzten beltzak etxera ekartzean jende aurrean saldu, bidaldi bat egin nahi zutela, beltzak beren kontura ekartzeko, gero beren lursailetan banatzeko. Hitz batean, galdera zen ea ontzian zama zain gisa joango nintzen, Gineako kostaldean egin beharreko tratuak egiteko ardurarekin, eta haien beltz kopuru bera izango nuela hitz eman zidaten, baina bidaldia egiteko batere dirurik jarri gabe.
‎hiriko ateak itxi, Gobernaria harrapatu, eta izugarrizko abiada eta ahaleginez lau dorre handi eraiki zituzten, bakoitza (karratu karratua den) hiriaren izkina banatan, hiriaren erdian zut dagoen harkaitz zorrotz eta sendoaren garaiera berekoak. Dorre bakoitzaren gailurrean, baita harkaitzarenean ere, imanarri handi bat jarri zuten eta, beren aurreikuspenak huts egitea gertatuta ere, erregairik suharberenaren pilo handi bat prestatu zuten, harekin leherraraziko zutelakoan irlaren diamantezko oinarria, imanarriaren planak porrot egiten bazuen.
‎Pertsona bati gomendatua nindutenez, laster aurkitu nuen haren etxea, eta beraren laguna zen irlako handikiaren gutuna erakutsi ondoren, oso maitagarriro hartu ninduen. Jaun bikain hark, Munodi izenekoak, bere etxean gela bat presta ziezadaten agindu zuen, non egin bainuen neure egonaldia, traturik abegikorrena emanez beti.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia