Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2000
‎Zura, prezeski, basoan dagoen arbolatik hasita baserriko zutabeetaraino. Zurezko eraikuntza, basotik egongelara, eta Bioklimatikako irizpideak erabiliz eraikitako etxea, adibide bat pausoz pauso. Hurrengo pausoan, etxe baten eraikuntzaren azterketa birtuala egingo da teknologia berriak erabiliz.
2001
‎Badago erloju borobil handi bat Pauso Galduen Galerian, orduen orratza falta duena.
‎Erreglamentarioa bosgarrenekoek hartu zuten eta gu egurrezko porterien zelaian bildu ginen. Emilio eta beste bat pausoak ematen ari ziren artean, Inazitok errektoreordearen mintzadoinua denoi barre eginarazteko moduan imitatu zuen:
2005
‎–Mateok bere onetik irtenda ematen zuen. Itziarrengandik askatu eta pare bat pauso eman zituen Ramonengana; honek ez zuen zirkinik egin. Eskua jarri nion sorbaldan Mateori, bere izena ahoskatu nuen, eta bera jiratu egin zen arnasestuka, Ramoni bizkarra erakutsiz.
‎Danba eta danba, egin dizkio bi tiro Apezetxeak, eta ijitoaren bularreko odola nahasian atera da alkandoraren azpian ezkutatuta zeraman oiloarenarekin. Tiroa gorputzaren erdian jaso arren, aurrera egin ditu hamabosten bat pauso oiloak. Ijitoa, ostera, bertan geratu da.
2006
‎Lepoa sorbaldetan erdi hondoratu eta ahal nuen indarra bildurik, ordu arteko guztiak baino bultzada oldartsuagoa eman nion. Zezenkok, ustekabean harrapatuta, atzera egin zuen pare bat pauso. Bafaka zegoen, amorrazioz.
2009
‎Atzetik hurbildu zitzaien Mr. Flechsig, baina hogei bat pausora zegoenean, miss Albretek atzera begiratu eta ikusi egin zuen.
2010
‎Besteak ere hala egin duela ohartzen gara. Dozena bat pauso eman, eta orduan begiratzen dugu, justu agurtzeko denbora izan dezagun, baina begiradari eutsi behar izan gabe, une mingots horri izkin eginez. Beste batzuetan, hantxe ikusten dugu lagun ezeroso hura, eta saiatzen gara ez begiratzen, hori baita taktika onena agurtu behar ez izateko.
‎pauso finkoan exekutatzen direnak eta pauso aldakorrean exekutatzen direnak. Simulazio bat pauso finkoan exekutatzen dela esaten da, simulazioan zehar finko mantentzen denean pausoaren luzera. Aldiz, pauso aldakorreko simulazioetan, pausoaren luzera aldatu egiten da, sistemaren dinamikaren arabera.
‎bat entzun zuen, eta gero beste bat. Lehenengo tiroak sasi kazetari ilehoriena jo zuen, eta hasieran aurrerantz tolestu bazen ere, atzerantz joan zitzaion gero gorputza eta, pare bat pauso aldrebes eman ostean, zenotera erori zen, zalaparta akuatikoa eraginez eta inguruko txori guztiak asaldatuz. Erortzen zen bitartean, oraindik mantentzen zuen erdi irribarre hura, orbainaren ondorioz.
‎Ez du lana uzten", esan zidan marrubien ziria Villa Lecuonaren norabidean altxatuz. Kirol zelaiko grua eta kamioiak baino harantzago, zazpiehun bat pausora, jostundegiko leihoak argiarekin zeuden.
‎Bailararen amaieran mendiak goraka jarraitzen zuen belardiz belardi harik eta, aurreneko aldaparen buruan, erabat basotzen zen arte. Don Pedrok hogeiren bat pauso eman zituen harantz. Ihesbidea baso hartan egon zitekeen.
‎" Azkenean harrapatu dik Pantxok amuarraina. Eta guk jan egin diagu."" Eta horretarako etorri al zarete honaino?" Aurrez ikusitako lekutik bostehunen bat pausora zeuden. " Zera etorriko gintuan amuarrain ziztrin hori jatera!
‎Adi Sebastian eta Pantxo, jostatzeko gogoak erabat joan izan balitzaizkie bezala; adi Ubanbe, beso eta saihetsetako arantza urratu gorriez ohartu gabe; adi ni neroni ere, nire kideen orpoa galdu nahi ezik. Berrogeiren bat pauso emandakoan, aldapa behera hasi ginen zuhaitzen zainek koskorrez betetzen zuten bidezidorrean.
‎(beti halaxe gu, pare bat pauso atzerago ni).
2011
‎Atzetik begiratu eta haren irudia ikertzeko denbora urriegia izan nuen: dozena bat pauso eman zituen kale izkinan agertu zenetik aretoan sartu zen arte. Ibiltzeko moduagatik bera izan zitekeen, baina beste edozein ere bai, Nadiaren pausajea ez baitzen moldatua, ikasia edo esajeratua.
‎Pare bat pauso eman genituen leihorantz. Kaleari begira geratu ginen.
2012
‎Konturatu gabe, Anak pare bat pauso egin zituen atzera. Begiak oharkabean gehiago ireki eta begi niniak puntu ttiki bihurtu zitzaizkion.
‎Arnasa sakon hartu zuen Josek. Gero, pare bat pauso eman zituen atzerantz eta, bizkarra hormaren kontra bermatu ostean, buruarekin ezetz egiten hasi zen.
‎Portaletik autora hamar bat pauso.
‎A, gazteak!, ezorduan berotzen dira beti... Tiroaren dunbotsa entzun zen, eta balak atzeko hanka bat hautsi zion zaldiari; erneguak eraginik beste hamar bat pauso egin, behaztopatu, eta belauniko erori zen. Kazbitx hanka gainean jarri zen berehala, eta orduan ikusi genuen emakume bat zeukala besoetan, beloz estalirik...
‎HENRY da atzerritarra. Pare bat pauso eman eta telefonoz hitz egingo du.
‎Bogako atetik urruntzeko pare bat pauso atzera emanez hitz egingo du NAIAk.
‎Luisek bost bat pauso eman ditu erantzun aurretik:
2013
‎Lasai doaz kalean behera: bat pauso bizi xamarrean, adin horretakoek eraman ohi duten erritmo arraro baina definitu horretan. Laguna, pauso erdi atzerago, lurrera begira eta bere kidearen pausoa harrapatu ezinean, arritmian.
‎Abiatu behar zuen unean zerbait lehertu zitzaion barrenean, eta negarrez hasi zen. Pare bat pauso eman nituen nik beregana oharkabean, laguntza emateko prest, ohartu eta garaiz gelditzea lortu nuen arren. Zuek zeundeten lekura itzuli nituen begiak, konturatu ote zineten beldur, baina ez, zuek itsaso harroari begira jarraitzen zenuten.
‎Gizonaren buruak krimenaz pentsatzen jarraitu zuen, baina begiak, bizkorrago, beste zerbaitez ohartu ziren. Hamarren bat pausora, langa batean bizkarra etzanda eta besoak zabalduta, errainu bat zegoen. Zehatz ikusten zen ilargiaren argiari esker, eta gurutzean iltzatutako gizon baten itxura hartu zion hasieran.
‎Pauso batzuk eman zituen errainuaren aldera, eta, mugimendurik sumatu ez zionez, zuhaitz baten enborra izango zela pentsatu zuen, basomutilek soildu eta, kapritxoz, beso zabalduak ziruditen adarrekin utzia; baina, harengandik hiruren bat pausora jarri zenean, oker zegoela konturatu zen. Errainuak pertsona baten tamaina zuen, bera bezalakoxe gizon handi eta sendo batena, eta gainera besoak beso ziren, ez adar.
2014
‎Haiei hitz egiteko asmotan bezala so egin zien, baina, haiek begiradaz funditu zutenez, erabat ezezagun baitzitzaien, soldaduak itxaron egin zuen besteak zealdoka kalean behera hasi arte, eta orduan segitu egin zien berrogei bat pauso atzerago, bere kolkorako barreka eta «O, mutila!» behin eta berriro marmarikatuz, ikusmin atsegingarriz.
‎Eta, odol hotzean, hamar bat pausoko tartea jarri zuen solaskidearen eta bere artean.
‎Mikel Strogoffek ingurura begiratu eta haren begi sarkorrak masa lauso bat aurkitu zuen itzaletan, ehun bat pauso aurrerago, bidearen ezker aldean.
‎Mikel Strogoff alertzeen babesera sartu, eta, berrogei bat pausoz barneratzean, erreka batek geldiarazi zuen. Urak zirkulu erdi itxurako barruti batean ixten zuen oihan txikia.
‎Irribarre egitean untxi txiki baten aurpegia jartzen zitzaion. Bere atzean, hamar bat pausotara, Saldiasek ofizialen jantokian zerbitzatzen ikusitako andre bat ezagutu zuen. Abailduta zegoen, eta malkoak lehortzen zituen zapi batekin.
‎Aurkitu zuten kidea, oihu egin zioten. Ez zuten erantzunik jaso, eta haren parean eseri ziren, hamabosten bat pausora. Orain dela 800.000 urteko eguzkiak ordokia argitzen zuen.
‎Begi zabalik zegoen artean. Taldeko lagun batek, aurreratuenak, buruzagiak, hamarren bat pauso luze eman eta ukitu egin zuen. Une hartantxe, halabeharrez, beleak garrasika hasi ziren denak batera.
‎Harkaitzek, eremu zabalean sakabanaturik, forma geometrikoak zituzten. Suge bat ikusi nuen nire ondoan, bosten bat pausora. Gero beste bat, zazpi pausora.
2015
‎Txanogorritxok, bizkarra aurrera okertua, pare bat pauso eman zituen logela barrura poliki. Eskuko poltsa lurrean utzi zuela konturatu zen Karmele eta haren begiradak ez ziola ezer onik opa.
‎Guardia bizkarrez zegoen, jomuga ezin hobea eskainiz. Azeria hogei bat pausora gelditu eta balezta goratu zuen, odola izozteko moduko isiltasun baten erdian.
‎Ritak han nengoela bazekiela iruditzen zitzaidan horretarako arrazoi zehatzik eduki gabe. Bazekiela, ausartu ezinda, hurriztiko eserlekuan kizkurtzen nintzela trikuaren antzera, bera zegoen lekutik berrehunen bat pausora. Irudipen hori etortzen zitzaidan bakoitzean, lotsatu egiten nintzen neure buruaz eta hura ez zela hogeita hamar urte ondo asko betetako gizona ibiltzeko modua erabakitzen nuen, aurre egin behar niola gertaerari, eta emakumearen ondoan esertzen ausartu, egun hari zegokion mataza hariltzen laguntzeko.
2016
‎Figura luze bat zen, itxura filosofiko, serio eta zakarra zuena, eta kalean barrena behin eta berriz paseatzen zebilena lasaikiro eta serio antzean, hoteleko atearen alde batera eta bestera, hirurogei bat pauso ematen zitueneko, bira egiten zuelarik. Gizonak berrogeita hamabi urte inguru zituen, galtzarbean makilatxo bat zeraman, kasaka arre ilun bat, txaleko bat eta zaragoila batzuk janzten zituen, gizonaren zerbitzuan urte dexente emanak zituztela ziruditenak, baina oraino ere txukun zeuden; eta gizonari, oro har, propreté apal baten halako aire bat zerion.
‎–Bai, bai, ulertzen dut, esaten dio Joanesek, pentsakor lurrera begira. Eta pare bat pausoren ondoren, berriz burua jaso eta?: Aizu, zergatik ez dugu horko tabernan trago bat hartzen?
‎Zerbitzariak, eskuinaldera pare bat pauso eman, eta tiradera pisutsu bat irekitzen du. Zigarro pakete gorri bat atera, eta bertatik mostradorera jaurtitzen du.
‎Belle eta Greta hamar bat pauso urrundu ziren beragandik. Luze gabe Danuta azaldu zen Ea Banyerako ertz batean.
‎Pare bat pauso gehiago.
2017
‎Ez geunden ondo informatuta, baina gure informazioa zen konpainia horretan bazegoela alde zegoen jendea, eta utziko zigutela sartzen. Gero gertatu zen sototik dozena erdi bat pauso baino gehiago ez zigutela ematen utzi. Gizonek debekatu ziguten alardea lehenengo urtean:
‎Badagoela esaten nion Marari sedukzioaren arte bat, baina badagoela baita ere banaketaren arte bat, aurrekoa baino askoz ere zailagoa, eta hitz egiten ari nintzenean ohartzen nintzen kontu horiek berak errepikatu nizkiela egunen batean nire adineko kideei ere zahartzen nintzenean, eta halako isiltasunarekin entzungo zidatela non txaketa zuridun zerbitzaria ere ohartuko baitzen zerbait ganorazkoa genuela esku artean eta gerturatuko zitzaigun galdetzera ea whiski tanta gehiago nahi genuen. ...inela, baina labur bada ere baietz, erantzungo diodala, guztiz ezberdinak zirelako laztantzeko orduan ere, laztantzeko moduan direla gizonezkoak desberdinen, eta esaldi hori hausnartzen arituko den bitartean beste kide galduren batek gaztetako pasadizoren bat konta dezake, lekuz kanpo egon arren guztiok arreta handiz entzungo duguna, bere lehen senargaiari buruzko bat esate baterako, mutil koitadu bat pauso bakar ere ematen ez zuena. Berak egin behar izaten zion dena, heldu behar izaten zion besotik eta eramaten zuen arrastaka pasilloan barrena oheraino, eta han ere berak egin behar izaten zizkion egin beharrekoak,, bestela niri begira geratzen baitzen, emakume bat gauza konplikatuegia bailitzan, auto baten motorra matxuratzen denean bezala, kapota altxatu eta begira geratzen baikatzaizkio, eskua non jarri ez dakigula?, esan dezake eta denok txaloak joko dizkiogu, adinak ez digula umorea galarazi frogatzeko edo.
‎Geltokirantz abiatu ginen. Ni baino pare bat pauso aurrerago ibiltzen zen beti, oinak lurretik gehiegi altxa gabe.
2018
‎Egur pilaren gainetik jauzi handiak eginez itzuli zen, bere esku handi haietako bat urak garbitutako errekarri biribilez beteta zekarrela. Poztu nintzen harri handiagoak, bi edo hiru librako harriak, aurkitu ez zituelako; hogeiren bat pausotara baikeunden, eta hilko gintuen seguruenik.
‎Ez zegoen inor kalean eta Eduren zurrungak baino ez ziren entzuten. Harrituta geratu zen gasolinak sua nola hartzen duen ikustean, eta are harrituago hogei bat pauso emandakoan atzera begiratu eta furgoneta baino askoz altuagoak ziren sugarrak ikustean. Kaleak hutsik jarraitzen zuen eta korrika egin gabe baina azkar eta urduri bere kotxerantz jo zuen.
‎Eta zuk ugazabaren morroia garbitu duzu. Orain berak gu larrutzea beste aukerarik ez du, makal itxura eman nahi ez badu, oharkabean bezala ateari begiratzen dio, buelta hartu eta pare bat pauso urrundu baino lehen. Saioa konturatu egin da begirada horretaz eta berak ere ateari begiratzen dio.
‎Batez ere dantzaz gozatzen ikasi behar dute. T. Bakarren bat pausoz nahasten bada gu han laguntzeko gaude. A. Dantzari uzten ez badiote ez da inor konturatzen.
‎Ez zegoen inor kalean eta Eduren zurrungak baino ez ziren entzuten. Harrituta geratu zen gasolinak sua nola hartzen duen ikustean, eta are harrituago hogei bat pauso emandakoan atzera begiratu eta furgoneta baino askoz altuagoak ziren sugarrak ikustean. Kaleak hutsik jarraitzen zuen eta korrika egin gabe baina azkar eta urduri bere kotxerantz jo zuen.
‎Pagadiaren mugan hasi ginen trostan, bion zaldiak elkarren parean baina bost bat pausotara, pagadiko soilgune baten erdian su borborka zegoen ikatz txondor bateraino. Gera nendila agindu zidan Erregek.
‎Txondorretik bueltan, berriro biok elkarrengandik urrun, pagadiaren mugatik belaze zabalera irten ginenean, zaldi baten trosta azkarrak eragindako hauts zirimola ikusi genuen gaztelurantz. Gugandik ehun bat pausotara iritsi zenean, eskua jaso zuen Erregek. Fraide jantziko zaldun bat zen, eta, Erregek eskua jaso orduko, hedeei tenk egin, eta aurreko bi hankak airera jasotzera behartu zuen zaldia.
‎Jiratu, pare bat pauso Pillarditenganantz eman, eta amorruz mintzatu nintzaion:
‎Añesen jarrera berean eserita, baina burua, ezin eutsirik, belaunen gainean erorita duela, mozkorraren mozkorraz lo dagoen norbait. Gelaren beste aldean, lau bat pausora baino ez dagoena mozkor lotik esnatu, eta igel begiak zabalduz jazarriko zaion beldur da. Ilea bustita duela eta burua altxatzera doala iruditu zaio," ni kale gorrian nagoelako zaude zu hemen", diotsola mingain lodiz.
‎25 Ez du inongo esplikaziorik datak. Utzikeria hark oraindik gehiago beldurtuta, pare bat pauso eman ditu atzera.
2019
‎Pistolak eskuetan irteten dira autoetatik. Atean dagoen Gorkak atzera pare bat pauso eman eta tiro egiten du, inori apuntatu gabe, urduritasunak eraginda gehienbat. Jendea korrika irten da kaleko bidean.
‎Inaxiok motxila bizkarrean paratzearekin batera, oreka berreskuratu arte pare bat pauso atzerantz egin izanak, bolumenaz gain zama ere baduela erakusten du. Hala eta guztiz ere, kexatu beharrean, irribarre zabal batez lagundutako keinu esanguratsua luzatzen dio burkideari.
2020
‎Ehun bat pauso eman ondoren, etxeko portxea begitantzen zitzaidan urrunean. Eta portxean, ez hain antzerkizale baina bai samurtasunez gaindi, gurasoak zain.
2021
‎Oihal zati koloretsuak ikustean denda batean zegoela egiaztatu ahal izan zuen. Hamar hamabi bat pauso luzeko zabalera zuen dendak eta baziren alfonbrak, bordatuak, luxuzko kutxak, mahaitxoak eta kuxin piloa ere bai. Hamar bat emakume gazte eta beste hainbeste haur txiki ziren.
‎Asierrek esku dardaratiaz planoa hartu eta ozenki irakurtzeari ekin zion: Harkaitz beltzetik itsasoari begira hogeita hamar bat pauso kontatu, gero ezkerretara jo eta hareharrizko zazpigarren zulora sartu...
‎Gizon bat pauso arinean zetorren aldapan gora. Oinak bata bestearen ondoan jartzeko aprobetxatu dut ezusteak eragindako jauzia.
‎Gazazko aldartea berreskuratzeko tartea izan nuen, bostehun bat pausokoa. Preciados kalea pasarela bat izan zitekeen, baina guztiz kontrakoa da:
‎Montera kalean gora itzultzea erabaki nuen, gometsa paparrean. Mila bat pauso eman ahal izan nituen lasai xamar: Compro Oroko gizon sandwichek ez dute inor gelditzen, gehienez papertxo bat ematen dizute.
2022
‎Xabierrek pare bat pauso eman zituen harrerako mostradorera hurbiltzeko, non prestatuta zituzten salaketa txostenaren bi kopia bi karpeta urdin ilunetan ipinita. Hitzik esan gabe eskaini zizkion lankide baten eskuetatik hartu zituen, une batez bakar bakarrik begiak bata bestearen aurrean pausatuz, nahikoa euren arteko esker ona erakusteko.
‎Zerk bultzatu ote ninduen nire herabetasuna gainditu eta hurbiltzera? Erdibidean, bost bat pausotara iritsi arte, nire miopiak ez zidan haren aurpegia fokatu. Ezagutzeko moduan, berriz topatuz gero.
‎Modu eskematiko batez planteatu zuen Schrödingerrek esperimentua. Dozena erdi bat pausotan, dozena erdi bat elementu erabiliz. Eta bertsio gehienek huts egiten dute, pauso edo elementuren bat aldatu, gehitu edo kentzean.
‎Dozena bat pauso eman nituen oreka galdu baino lehen. Une erogarri batez besoak astindu nituen airean, zutik mantentzeko ahaleginean.
‎Handik hamar bat pausotara, ibai ilun eta hotzaren marmarra entzuten zen, buztinezko ibaiertz malkartsuaren kontra plisti plasta eta urruneko itsasoren baterantz lasterka. Ibaiertzean bertan, gabarra ilun bat zegoen, txalupariek" karbas" deitzen duten horietakoa.
‎Gidariak zaldiak beren onera ekarri eta bidean barna maleta, zakua eta sablea bilatzen zituen bitartean, postariak ahots negarti, karrankari eta saminduraz beteaz jarraitzen zuen hura goitik behera biraoz estaltzen. Trasteak gurdian ezarri ondoren, gidariak, horretarako beharrik gabe, ehun bat pauso eman zituen zaldien aldamenean alboko zaldi ipurterreari errietan eginez, eta gero jauzi batez bere lekuan eseri zen.
‎Gure oinetara iritsi zenean, begi kolpe bat luzatu zigun gora, eta aurrera jarraitu zuen. Atzetik begira egon gintzaizkion, eta, berrogeita hamar bat pauso edo egin zituenean, buelta hartu eta atzera itzultzen ikusi genuen. Gure aldera zetorren poliki poliki, makilarekin lurra jotzeari utzi gabe, hain astiro ere, ezen pentsatu bainuen belar artean zerbaiten bila zebilela.
‎Beste batzuetan, ordea, Juanek makuluekin zeukan trebeziak txunditurik uzten zituen. Izugarrizko punteria fina zeukan eta makulua makila bihurturik hogeiren bat pausotan utzitako arrautzaren neurriko harriak bete betean jotzen zituen. Ikuskizuna eskaintzen zien egunetan ez zioten oztoporik jartzen, esker onez edo.
2023
‎Jatetxeko menuak ere txandakatzen dira jatetxean, ostatuari freskotasuna emateko. Martinezen arabera, urte batzuk eman zituzten menu bat pausoz pauso egiten, baina kristalaren osteko bilera horietako batean arau guztiak kentzea erabaki zuten: «Orain, etengabe probatzen ari gara.
‎Aita aurrean doa lasai lasai, inora heltzeko presarik ez balu bezala. Adelak, aldiz, hogei bat pauso dauzka bien artean, baina gero eta ahulago ditu bernak eta beroago lepoa, izerditan. Deseroso egingo litzaioke etxean berba egitea kanpoko horretaz.
‎Mendebaldera, Pazifikora, ematen duela iragartzen du itsasoaren urrumak. Hogeita pare bat pauso zenbatu ditut. Hogeita bi urrats xendran, zuhaitz batzuen artetik pasa eta ozeanoa bistaratu arte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia