Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 204

2000
‎—Baina bazkalordua da eta, bertze egitekorik ez baduzu, gurean bazkal dezakezu... —erran zidan, mahai inguruan bertze aulki bat paratzen zuela.
‎2000 urtea (ikusle gutxi ohi dituen) antzerkia eginez hasi zen euskarazko kulturarentzat, eta Mari Sorgin deituriko lan berria taularatu zuen Taupada taldeak Elgoibarren. Ezin zitzaion egokiago eman hasiera milurtekoari, ezen, metafora arrunt bat paratuz, antzerki, errepresentazio, edo itxuratzea baita maiz gure kulturako jendearen izanaren ezkutune eta babestoki. Bigarren kultur ekitaldia bertsolaritzaren bidetik joan zen Zumaian, omenaldia ongi merezita zuen euskaltzale bati bertso aste osoa eskainiz, bazkaria barne.
‎" Ni ez", esan zuen sumindurik amatxik," hura"; heldu ziren bada aitatxigana gizaseme biak; han eta hemen apur bat ukitu, errutinazko galdera pare bat egin, aitatxik hinkik esaten ez zuenez, kamillan ezarri zuten; laga zuen aitatxik eramaten; agian ulertu zuen kontra egitearen alferra, gizaseme lar sendo eta propio lan hartarakoxe entrenatuak ziratekeenez; guztiaz ere, nabari zen haren begietan izua, noski, etxea behin betikoz lagatzeko izua, baina izu konkretuago bat ere, bertan behera erortzekoa: atera helduta, orain zutik, kili kolo zegoen amatxi ebitatzearren, kamilla apur bat okertu zutenez, aitatxik hanka bat paratu zuen lurrean; erizain handiak etzanarazi zuen;" suabe", eskatu zion amatxik. " Bazihoan-eta", defenditu zen erizaina.
‎" Tenorea heldu delarik", esan zuen amatxi zaharrak," despeditu egin behar da". " Tontakeriak, esaten ditunanak", esan zuen Mariak; hala ere amatxi zaharra lasai asko zegoen; haren begitartea argitu ere egin zen; nonondik galtzerdi bat atera, marmolezko arrautza baten laguntzarekin, hari orpoaldean petatxo bat paratzen hasi zitzaion;" hola bai hautsiko dun bista", egin zion Mariak eraso; berriz ere Xanen apoioa bilatu zuen; berari begira: " ilun honekin...", esan zuen.
‎Sobra ere situazioa kezkatzekoa zen; beharbada erakundea su etena haustekotan zen; ez bazuen dagoeneko hautsi... Gero bere pentsamenduak inprezisoagoak, hautemangaitzagoak bihurtu ziren; lo gelditzen ari zela konprenitu zuen; ez zuen kontrako ahaleginik egin, utzi zuen loak eramaten; alde batera makurtuz, burupean kojin bat paratu zuen. Geroxeago, Iharra manta mehe batekin estaltzen ari zela nabaritu zuen.
2001
‎Euskarak bere lekua izan du joan den astean Parisen egin zen Expolangues azokan. Eusko Jaurlaritzak erakusmahai bat paratu zuen eta helduentzako euskararen irakaskuntzari leku berezia eskaini zion. Aurtengoan, tamalez, Nafarroako Gobernua ez da Jaurlaritzarekin batera azokan izan.
‎enpresari eta bankarien artean, militarren kuarteletan, polizien komisarietan, politikoen bulegoetan, telebista eta irratietako tertulietan, aldizkari arrosetan... Une jakin batean, beharrezkoa iritzirik, egiazko Borges ñimiñoa izan zenaren paper hanpatua egingo zuen aktore bat paratu genuen, eta handik aurrera, Borges ez zen jada bakarrik iritzi publikoaren aurrean baizik bizi ez zen terrorista famatu eta beldurgarri bat. Mamua izateari utzi eta errealitate fisikoa hartu zuen.
2002
‎Hiru zatitan paratuta dugu kazetaritza eta literaturaren gaineko erreportaje hau. Batetik, Leioan joan den urrian gaiari buruz EHUk eta EIEk antolatutako jardunaldietan bilduriko hainbat gogoeta; eta bestetik, gaia ondo ezagutzen duen Karmelo Landaren idazki iradokigarri bat paratu dugu. Jarraian, berriz, Joxean Agirre, Juan Luis Zabala eta Arantxa Iturbe idazle eta kazetariekin gaiaren inguruan izandako solasaldia.
2003
‎Eta, dirudienez, artistentzat inspirazio iturri egokia izan da Velazquezen lana. Erakusketan bere lan bat paratu duen Ignacio Burgosen hitzetan, «Meninak bezalako ikono unibertsalak hausnarketarako bide ematen die artea eratzen duten atal nagusiei: giroa, espazioa, argia eta kolorea».
‎Adornoren aipu historikoa abiapuntu gisa hartu dugu nolanahi ere. Solasaldiak eman duenaren parte bat paratu dugu jarraian. Horra, Auschwitz-ekoaren ostean poesia idaztea basakeria ekintzatzat jo zuen Adornok.
‎Euskal administrazioek tinko eutsi diote proiektu horri, azken hamarkadanegindako txostenei erreparatuz ikus daitekeenez13 Euskal Ya deitutakoak 194 kilometro bide izango lituzke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta 441 hektarea lur okupatuko lukete trenbideek. Halaber, alderik alderako bosna kilometroko segurtasun hesi bat paratuko lukete ibilbide osoan. Zuzenean kaltetuko lituzkeen lur hektareazgain, zeharka, 207.000 hektareatan izango luke eragina azpiegitura berriak, alegia, hiru lurraldeotako lurren heren batean.
‎Ikerketa honen helburua, beraz, Amorebieta Etxano udalerrian, Boroa auzoanziklo konbinatuko zentral termiko bat paratzeak lekartzakeen arazo ekologikoeninguruan, ZB herri plataformak bertako jendearen mobilizazioan arrakasta bereziaren arrazoiak topatzea zen, Mugimenduen Euskal Gizartean eta, bereziki EuskalMugimendu Ekologistaren ibileran garrantzitsua izan daitekeen mobilizazio formaberezitua topatu dugulakoan gaude.
‎Medikuen artean berri bat azaldu da, hizkeraz latinoamerikarra. Ia ez dit begiratu ere egiten, ez dit hitzik egiten, baina bizkarra ikusi eta gerri azpian buruko bat paratzeko agindu du, lunbarrei hobeki eusteko. Huraxe eduki nuen gerripean ahoz gora egon behar izan nuen bi hilabeteetan.
2004
‎Azoka bisitatzeko aukera izango dute hala gonbidatuek. Aurtengo Azokarako ez da prest izango eraikina, baina baliteke, hala ere, jardunaldiak egitea eta euskal idazleen eta Europaren arteko harremanaren inguruko erakusketa bat paratzea.
‎" Gustatuko zaik" esan zion Bazterrek, ahotsean alegrantzia ukitu bat paratuz. " Duela sei hilabete edo Fermin etorri zenean hona ekarri nian".
‎" Nikingoit!" esan zuen ez oso goxo, bere xarparekin hartu egin zuen billete hura eta airera bidali zuen eta berak pagatuko zuela, atera zuen sakelatik billete sorta bat, besteak samurturik gelditu ziren, pagatzera joan zen baina nonbait estropezu egin eta lurrera joan zen, Txemiñek esan zuen: " Atxur galanta harrapatu duk, kabroi horrek," Anderrek paperezko serbilleta bat paratu zuen buru gainean eta kantari hasi zen, eta hura hala eta besteak nola hala zeudela kanpoan pafaka ezagunak entzun zituzten.
2006
‎Merkatuko saldukeriak. Gas galdara matxuratu zaizula etxean eta beste bat paratu behar duzula. Iturginak abisua emanen dizu:
‎Botikin armairua ere izan behar dute. Eskailera bat paratzea 25 metrotik behin. Material herdoilgaitzezkoa izan behar du, gainazal lau eta irristagaitzezko mailekin.
‎Urte osoa daramagu errekurtso eta alegazioz inguratuak, urte guzia darama Herriko Etxeak gai honengatik blokeatua eta deus egin ezinik, papera gora eta papera behera, eta orain piztu zaie bonbilatxoa, enpresak baimen guziak lortu dituenean eta erreklamazioekin nahi dutena lortu ez dutenean!. Inguruko zein herritan egin behar izan da galdeketa enpresa bat paratzeko. Gu al gara horrelako erabaki bat hartzeko gai ez garen bakarrak?
‎Atuna zein berdela, arrantzaldia ahitzen zenean, amaieraren ikur eta ospakizun gisa, beste doinu bat paratu ohi zuen tabernariak, doinu parea hobeto esanda: " Eusko Gudariak" eta" Internazionala" elkarren segidan.
‎Eta prentsan baino jasotzen ez diren berriak ez dira aski izaten espezialistentzat. Gogora dezagun Lazarragaren eskuizkribuaren kasuan hasiera hasieratik internet bidez kontsultatzeko moduko kopia faksimile bat paratu zela eta, beraz, edozeinek ikus zezakeela zuzenean eta bere ondorioak atera. Oraingoan ez, jatorrizko piezak ez dira jende aurrean aurkeztu eta espezialista gehienek nahiago dute zuhur jokatzea.
2007
‎Voltaire-k legez, baina haren aurretik, Montesquieu-k ere historia unibertsalaren barneeneko arrazoia atzeman nahi du, historia politiko juridikoan175 Eta, hark bezala berriro (baina harengandik menpegabeki, zerk ere kontzeptu horren aktualitatea une hartan adierazten baitu), izpirituan atzematen dizu historiaren interpretazio razionalerako giltza, De l, esprit des lois (1748). Voltaire baino razionalista estriktoago, bordelesak gizarteen fisika newtondar antzeko bat paratu nahi du, historiaren mekanika bat: –J, ai d, abord examiné les hommes; et j, ai cru que, dans cette infinie diversité de lois et de m, urs, ils n? étaient pas uniquement conduits par leurs fantaisies.
‎Humboldt-ek gaxtetan ikasi ditu etxean prezeptorearekin grekoa eta latina, eta sakonki irakurri ditu autore klasikoak. Hamazortzi urte besterik ez duela idazlan bat paratu du. Sokrates eta Platon-ek Jainkotasun, probidentzia eta hilezkortasunaz?, kuestio filosofiko zail horien azterketa gai duela. Göttingen go Unibertsitatean, gero, garaiko filologo ospetsuenak entzun ditu (C. G. Heyne), berton estudiaturiko F. A. Wolf en adiskide izan da.
‎zientzia matematikoetatik», Husserl-ek esaten zuen «bizimundura»434, lerratuz doan heinean, organiko erabiltzea arruntuz doa gorputz bizidunak ezagutarazteko, bizigabe edo inerteei kontrajarririk, edo erakunde sozialen historikotasuna nabariarazteko ere. ...moduak ez du balio bide bazterrean belar txiki baten jaiotzaren miraria esplikatzeko436 Humboldt Kant-i atxikitzen zaio zalantza gabe, baina beharbada Goethe-ri ez gutxiago, zein ere baita bizidunaren morfologia espezifikoaz eta organismoaz zientifikoki adina estetikoki txit arduratua ibili beti (zaldiaren estetikaz, esaterako) 437, eta, Herder-ekin batera, «bizi organikoaren Weimarko teologia» bat paratzeraino ailegatuko baita, H. Timm en esanean438 Are muntazkoagoa izan daitekeena, gure arazoaren testuinguruan, Humboldt-ek nola entseatzen duen hizkuntza organismo bezala ulertzea da, Kant-ek arrazoimena bera eta horren jarduteko modua «gorputz organizatuarekin» erkatzen duela, «non osakide bakoitza beste guztiengatik dagoen bertan, baita beste guztiak harengatik ere, eta ez dago harrema...
‎Eta, hark bezala berriro (baina harengandik menpegabeki, zerk ere kontzeptu horren aktualitatea une hartan adierazten baitu), izpirituan aurkitzen dizu historiaren interpretazio razionalerako giltza, De l, esprit des lois (1748). Voltaire baino razionalista estriktoago, bordelesak gizarteen fisika newtondar antzeko bat paratu nahi du, historiaren mekanika bat:
‎Humboldt-ek gaztetan ikasi ditu etxean prezeptorearekin grekoa eta latina, eta sakonki irakurri ditu autore klasikoak. Hemezortzi urte besterik ez duela idazlan bat paratu du «Sokrates eta Platon-ek Jainkotasuna, probidentzia eta hilezkortasunaz», kuestio filosofiko zail horien azterketa gai duela. Göttingengo Unibertsitatean, gero, garaiko filologo ospetsuenak entzun ditu (C. G. Heyne), berton estudiaturiko F. A. Wolf en adiskide izan da.
‎Onin Udal taldeak Lesakako herriak Nafarroako Gobernutik Kultur Etxearekin «pairatutako engainua eta tratua» salatu nahi izan ditu, Deñe Abuin eta Gabi Igartzabal zinegotziek eskainitako prentsaurreko baten bidez. Oninen ustez, «Udalak Gobernuak berak errandakoari segitu dio, 70 milioi pezeta gastatzeraino, adreilu bakar bat paratu gabe, eta Gobernuak inolako konpromisorik hartu gabe». Oninek jakinarazi zuenez, «2005 urtean Udalak ez du inolako laguntzarik jasoko, ez liburutegia egiteko, ez Kultur Etxea egiteko».
‎Ahotzar bat irudi, altxaturik zeukan kapota, eta arretaz erreparatu zion Migelek motorrari. Noizbait, azaldu zion Newtonek, aski izaten zuen bujiaren bat berritu, polearen bat paratu edo txinboren bat aldatzea, baina denboraren poderioz torloju bakar bat ez zeukan bererik, eta motorra kexu zen.
‎Elkarrekin galdu ziren ilunpetan eta, bezeroari lagun egiteko añejo bat eskatu zuen gidariak. Aspaldiko mambo bat paratu zuen norbaitek gramolan, eta itzalak dantzan hasi ziren poliki. Gidariak bere edariari begiratzen zion, eta galderaren bat egin nahi ziola igarri zion Migelek.
‎Aitona beltz bat paratu zen pianoaren aitzinean, eta aspaldiko habanera bati ekin zion alez ale. Etenik egin gabe, bertze erritmo batzuk ere jo zituen eta, jakina, Kuban ez dago dantzan ez dakienik.
‎Anana erdi bat eta koko biren zuringoa arrailatu, txorrotada bat Marie Brizard bota eta dena batera nahasi. Ondoren Dulse de leche pixko bat paratu gainean. Hozkailuan denbora tarte bat eduki eta gero, mahaira ateratzeko prest zegoen.
‎Entsalada hotz bat paratu zuen zerbitzariak biendako mahaian eta, kortesiak horrela agintzen baitu, eskerrak eman zizkion Migelek. Irakasleak, zain eman behar izan zuten denbora luzearengatik edo, ez zion deus erran nahi izan, baina usain ederreko janaria ekarri zien eta ez zuten solasik apenas egin akitu arte.
‎Ez zen horrelakorik gertatu. Urrunean, eguzkiaren galdak kiskalitako giroaren gibelean, aireko zirkulazioa kontrolatzeko dorrea ikusi zuten, eta handik puska batean, errepidearen norabide berean, hegazkin handi bat paratu zitzaien gainean, gurpilak agerian eta lurretik hagitz hurbil.
‎Ez zion deus erran; behatz bat paratu zion, ezpainetan lehenik, isil zedin; belarrira eraman zuen gero, entzun zezan eskatzeko; eta, azkenik, aitzin aldean zegoen bozgorailua erakutsi zion. Ordura arte musikarekin ohartu gabea zegoen Migel, baina, hura bukaturik, hegazkin guzietan disko bera erabiltzen ote zuten hasi zen susmoa hartzen.
2008
‎Nahi izanez gero, jarrai dezatela Espainian pentsatzen, den dena EAJren sortzailearekin sortu eta horrez geroztik bide makurretatik ibili dela. Nire iduriko, euskal nazioaren bilakaeran (edo, nahi bada, asmatze prozesuan), Sabino Arana (estatua bat paratu diotenek barka biezadate) akzidente bat baino ez da izan; 19 mendean zehar bada euskal memoria luzeagorik eta euskal imajinario sakonagorik.
‎Baina estatuak gauza gehiago eskaintzen du, jatorriaz gainera. Hain zuzen ere, estatuak ildo narratibo bat paratzen du historialariaren eskura. Hau da, abiapuntuarekin batera, helmuga ere ematen dio narrazio historikoari, delako estatu hori osatzea bihurtzen baita historiaren helburu.
‎Baliteke hori guztia teorikoegi suertatzea irakurleren bati. Komenigarria izanen litzateke, hortaz, adibide bat paratzea. Azken hamarren bat urteotan zenbait liburu ikusi ahal izan dugu dendetan, Espainiaren naziotasuna aldeztea helburu zutenak.
‎Lesakako auzia, gainera, larria da guziz. Promotorearen nahietara egokitutako plana diseinatzen ari dira, etxebizitza kopurua nabarmen handituta, eta Ur Konfederazioak paratutako baldintzen ondorioz eta errentagarritasun ekonomikoa bilatzeko, merkataritza gune bat paratzeko asmoa agertu dute.
‎Lesakako auzia, gainera, larria da guziz, Aralarrek errandakoaren arabera. “promotorearen nahietara egokitutako plana diseinatzen ari dira, etxebizitza kopurua nabarmen handituta, eta Ur Konfederazioak paratutako baldintzen ondorioz eta errentagarritasun ekonomikoa bilatzeko, merkataritza gune bat paratzeko asmoa agertu dute.
‎Kafea edo freskagarriak ez baizik eta eguneko esnea ematen duen makina bat paratu du, Elizondo erdian, Aniz herriko Jauregia Esnekiak enpresa familiarrak. Euskal Herriko lehenbizikoa da.
‎Niregatik balitz, bizkarrak jaso baino ez nukeen eginen, baina susmoa dut, aitaz akordatu naiz susmoa izatean, erantzunen bat eman beharra dudala, begi harro horiei hesi bat paratu, nolabait. Harroak dira benetan, pentsatu dut; ongi begiraturik, izu antzeko bat nabari zaie sakonean.
2009
‎Jadaneko Florentziako Akademia Platonikoan Marsilio Ficinok, kristautasuna platonismoarekin bat eginez,, religio docta? bat paratu gura zuen espiritu ernazentisten gustura moldatua. Dudarik gabe Florentziako patrizio eta artisten sozietateak gose horixe zuen.
‎Hortaz, hauteskundeak berriz egiteko ziorik ez dela ondorioztatu du Zaindarien Kontseiluak. Hala eta guztiz ere, egiturako bozeramaile Abbasali Kadkhodaiek iragarri du hauteskunde hauen inguruko azterketa txosten bat paratuko duen, batzorde berezi bat, eratuko dutela.
‎Uniformearen zati da ikurrina, eta Euskal Herriko sinbolo hau oraintsu arte bazerabilten ere, ez omen da egokia garai berrietan. Jatorriari begiratuaz edo, bada denbora bat ertzainen besoetan arropetan esan nahi dut ikurrina eta e gotiko bat paratu zutela hainbeste balio duten autoen matrikuletan ageri dena. Balzaren garaian egin zen, eta, aipaturiko garaiei ez dagokienez, barne sailak berauen aurka ekitea erabaki du.
‎Suitzan bertan ere bozketaren emaitza salatu duenik egon da. Micheline Calmy Rey Atzerri ministroa harrituta eta atsekabetuta azaldu da, eta iragarri du bere ardurapean diren diplomazia zerbitzuek munduan zehar bozketa honen antolaketaz azalpenak emateko txosten bat paratuko dutela.
‎Ikasle eta gurasoei argibideak emango dizkiete, eta Akademiako pedagogia jarduerak eta argitalpen eskaintza ere koordinatuko dituzte, okzitaniera eta katalanera hiztunen kopurua handitzeko asmoz. Egitasmo horiek abiatzeko, Languedoc Rousillon eskualdeak eta Montpellierko Akademiak herri hizkuntzen eskema bat paratuko dute 2010 urtean.
‎Agian, irakurle honen inpresioan, tentsio narratiboaren falta puntu bat du une batzuetan, bere garapenean. Baina aipatu absurdoaren atmosferak, umore beltz eta hotzak, zertzelada, gertakari eta eszena surrealistek, espantuzko keinu bat ere gabe kontaturik, koktel trinko bat paratu dute, irakurleok gero hobe digeritzeko gure eguneroko saltsak.
‎" Bitiñen ez zen satorrik izaten, ez zen sagurik izaten... Amatxik haga luze bat paratu zuen baratze alde batean, haren puntan ohola, hontza pausatzen zen han..."
2010
‎XX. mendearen hasiera alderako Bilbo inguruko industrialari aberatsek arte munduan egiten zituzten lanak apur bat ezagutzeko, Zarauzko Photomuseumak (Gipuzkoa) erakusketa bat paratu du. Luis de Ocharan eta argazkigintza izenburupean, argazkilari bilbotarraren egitasmorik ezaguna jaso dute:
‎batetik liburuak, bestetik artikulu akademikoak. Lehenaren bukaeran bideo didaktiko bat paratu da, berez liburua ez den arren.
‎webgune bat, zure etxetik, izenik eta aurpegirik erakutsi gabe, zure herriko terroristak sala ditzazun. Terrorista bezala ulertu, karrikan kartelen bat paratzen dagoena edo triki poteoan trikitixa jotzen ari dena. Berdin du, zuk salatu itzazu sistemaren aitzinean, harek haiekin zer egin jakinen du eta.
‎Edozein ipuin zein eleberriko elkarrizketak izan litezke horiek denak. Aurrean, Kultura Totem bat paratu zait. Nik ez ditut GizaTotem ak maite.
‎Bere sorgortasun hartan bildurik zihoan Otto, hanka txabal eta pauso baldarrean, bere borreroak madarikatzeko ere ezindua. Orduan, baina, zaindarietako bat, harrizko mahaiari loturik eduki zutenetakoa, hurbildu zitzaion eta kutxatxo bat paratu zion aurrean.
2011
‎Batzordeen lana behin behineko langileei eman litzaieke, hau da, merkeago izateaz gain, aise serioago izanen liratekeen profesionalei. Are gehiago, gure ordezkariak hain guti izanik, ostatu batean egin litezke bilerak, eta parlamentuen eraikinak bertze zereginetarako erabili, museo bat egiteko edo, Iruñean, saltoki handiren bat paratzeko.
‎hil bakoitzaren 13an, adibidez, baldin eta asteartea bazen? egun horietarik batean hil baitzen, hain zuzen ere, bere ama; bere etxeko ate nagusian mihura adar bat paratzen zuen zintzilik, badaezpada?
‎Don Marianok bazekien zenbat sufritu zenuen aitaren heriotzarekin, eta orduan, mahai inguruan bertze aulki bat paratzen zuela, erran zizun:
‎Are gehiago: Iruñean oinetako denda bat paratuko diat berant gabe, modernoa, kristal handi batzuk erakustoki! Eta kartel bat, letra dotoreetan:
‎Jakinarazi behar dizuet, gaur arratsaldean bertan, AHTren kontrako solidario talde batek lortu duela poliziaren kontrolak gainditzea eta Sakoneta ondoraino iristea, AHTren obrak salatzeko eta Joxe Garmendiaren borrokarekiko elkartasuna adierazteko. Iritsi bakarrik ez, talde horrek erresistentzia kanpamentu bat paratu du Sakoneta ondoan, eta poliziak hainbat ahalegin egin arren handik kanporatzeko, bertan jarraitzen dute eta bertan jarraituko. Gora Joxe Garmendia!
‎Biharamunean, asko pentsatu gabe, Lik dama galantaren erretratu azkarra egin zuen, karikatura gaiztoa alegia. Sudurra ederki luzatu zion, nahita, eta boxeolari baten arnasaz zikindutako begirada bat paratu zion begi tristeetan. Gero, loto loreak biltzen zituen neskaren ohiko erretratua kendu eta dama gaizki haziarena jarri zuen zintzilik.
‎Sukaldean sartu zenean, amak hozkailuko atean beste iman berri bat paratu zuen.
‎Adibide bat paratuko dugu argiago gelditzeko: etxearen izena Oldso esaten da, hau da, hitzaren bigarren silabak du indarrik gehiena edota tonurik altuena (horregatik izenean ikus daitekeen bezala ldirudikatu da), eta hirugarren silabako indarra zerbait jaisten da (eta so markatu dugu).
‎Atea zabalik zeukan, horrela edukitzen zuen gehienetan. Espaloikoen ikusmina tentatzeko, argazki nabarmenen bat edo margotu hozki emangarriren bat paratzen zuen zehar behako batean harrapatzeko gisan. Oraingoan automozio alemanaren azukre kuboa zeukan aldarean, horiz gorriz beltzez berdez pintarratua.
2012
‎Baina han ez zuen inor ikusi. Bost minuturen buruan emakume eder bat paratu zen Café Cinemaren aurrean.
‎Enuntziatu parentetikoaren artean adibide bat paratu ez balu, litekeena da pentsatzea, hilkizunetan txolarte alaiek, ez dutela tokirik izaten, baina adibide horrek enuntziatua testuinguratzeko ere balioko digu.
‎Baina zer gertatzen da enuntziatu parentetikoetan? Egitura jakin honetan ohartuko gara, izan ere, zenbaitetan Mitxelenak oinarrizko enuntziatuaren egitura sintaktikoa horrelako lokailu funtzioa duten juntagailuen ondo ondoan102 hausten duela eta egitura parentetikoaren buruan gisa horretako beste lokailu bat paratzen duela. Horrela, jatorriz behintzat, juntagailu diren biak ondoz ondo paratuko ditu, nahiz eta bien artean, biak bereiziz, egitura parentetikoen demarkazio grafikoa egon.
‎platera, edalontzia eta mahaiko tresneria. 5 euroko fiantza bat paratu behar zuen sarreran, eta kit osoa egoera onean itzultzen zuenak 5 euro horiek berreskuratu zituen, bazkariaren akaberan. Antolakuntzak, gainera, ez zuen onartu kanpotik ekarritako erabilera bakarreko plastikozko materiala.
‎Kartulina bat paratu dute horman itsatsita. " Ez sinatu Euskal Herriaren aurkako manifesturik" jartzen du bertan, eskuz zabarki idatzita.
‎Bi arrazoi nagusi aurkitzen baitizkiot neuk liburu honi bere garrantzia justifikatzeko: batetik, Euskal Herriko historiaren ikuskera desberdin bat paratzen digula begien aurrean, desberdina diskurtso historiografiko hegemonikoaren aurrean; eta, bestetik, zehaztasun nabarmenez idatzitako ikerketa dela, baieztapen orokorrak (asko dira testuan) beti datu zehatz ugariz lagunduta baitatoz. Nire iruzkina bi ildo horietatik garatuko da.
‎Gauaren erdian itzuliko naiz. Afaldu zaitez, telebista piztu edo DBD bat paratu ezazu.
2013
‎Haiek hautatuko dituzte bi proiekturen irabazleak, eta gero, abuztuaren 1a eta irailaren 30a bitartean, bi artistek egonaldi bat egingo dute MA Studion. Egonaldi horren azken egunetan, erakusketa bat paratuko dute bi hilabete horietan landutakoarekin. Azken lau urteotan, Euskal Herriko 30 artista baino gehiago aterpetu ditu Pekingo estudioak, eta 23 ekintzatik gora egin dira haien lanen bueltan, «direla erakusketak, direla festak...».
‎–Ibrahimek?. Adibide bat paratuko dizuet, erran nahi dizuedanaz hobeki jabetu zaitezten. Egun batean, Le Corbusierren Ronchamp eko eliza ikustera joan nintzen, aste batzuk lehenago inauguratu zutena.
‎Bada, handik goiti, ez!, buru belarri ibiliko baitzen, munduko pazientzia osoarekin, aitzina eta aitzina etsi gabe? ordenagailuari behin eta berriro aginduta bila zezala hau, bila zezala hori eta bila zezala guztia, bilaketaren laukitxoan hitz bat paratzen zuela, edo kontzeptu bat, bertze bat eta bertze bat?
‎Minaz josi zuten arte. Horregatik hesitu zuten, egun batean, inguru hura, txarrantxazko sare bat paratzen zutela, mina bilatzaileek beren metal detektagailuekin eta bertzelako aparatuekin berrogeita hiru lehergailu ediren eta bertan leherrarazi ondoren.
‎Etxeak, bertzenaz, bi balkoi zituen, biak ere hedatsuak, eta haietarik batean lorategi bat paratu zuten, Raissa, landetako emakume bat zen, azken batean, loreak eta atsegin zituena, haren arduradun.
‎Bada, handik goiti, ez!, buru belarri ibiliko baitzen, munduko pazientzia osoarekin, aitzina eta aitzina etsi gabe... ordenagailuari behin eta berriro aginduta bila zezala hau, bila zezala hori eta bila zezala guztia, bilaketaren laukitxoan hitz bat paratzen zuela, edo kontzeptu bat... bertze bat eta bertze bat... hitz edo kontzeptu batek beste batera baitzeraman: EXPOSA...
‎–Ulertzen didazue zer erran nahi dudan? –Ibrahimek– Adibide bat paratuko dizuet, erran nahi dizuedanaz hobeki jabetu zaitezten. Egun batean, Le Corbusierren Ronchamp eko eliza ikustera joan nintzen, aste batzuk lehenago inauguratu zutena.
‎Minaz josi zuten arte. Horregatik hesitu zuten, egun batean, inguru hura, txarrantxazko sare bat paratzen zutela... mina bilatzaileek beren metal detektagailuekin eta bertzelako aparatuekin berrogeita hiru lehergailu ediren eta bertan leherrarazi ondoren.
‎Etxeak, bertzenaz, bi balkoi zituen, biak ere hedatsuak, eta haietarik batean lorategi bat paratu zuten, Raissa –landetako emakume bat zen, azken batean, loreak eta atsegin zituena– haren arduradun.
‎Denak oinez abiatu ziren kanposanturaino. Lau lehengusuk bizkarka hartu zuten hilkutxa eta ezagutzen ez nuen mutil bibotedun batek ikurrin bat paratu zidan gainean. Hura Hendaian edo erosia izanen zen.
‎Kristalezko ontzi marradun bat paratu zidan mahaian eta Orangina botila atera zuen hozkailutik. Nahitaez makurtu egin zen, edaria zerbitzatzeko.
‎Begok bertze ideia bat ere bazuen," Pentsatu dugu arbola bat sartzea mendian, Maldarruneko kaskoaren azpiko lepoan dagoen pagadi haren bazterrean". Haren ondoan plaka bat paratu nahi zuen Tturkok. Gabikak ezetz erran zion," Aski duk guk jakitea ze arbola den.
‎Ez zen lehenbiziko aldia, gisa berean bertze dozena erdi bat hartuak nituen kurtsoa hasi zenetik. " Klaseko ezpainik ederrenak, hireak, dudik gabe!";" amets egin diat hirekin!";" negozioren bat paratu behar diguk elkarrekin";" zergatik ez didak erantzuten?". Nola nahi duzue nik eskolan fundamentuzko deus egitea?
‎Aitak baso ilara luze bat paratu zuen mostradore gainean eta ardoa isurtzen hasi zen.
‎Etxekoandreak pixka bat zirikatu zuen, eta noizbait ere burua mugitzen hasi zen bilaka! Titiburu bat paratu zion mutturraren parean eta, behin eta berriz saiaturik, hondarreko, ahoa ireki eta handik tiraka hasi zen! Hura poza guk!
‎Orduan, amak kopa ttiki bat armairutik hartu eta anisetaz bete zuen, marra gorriraino. Pastel luxe bat paratu zion gainean. " Zer besta duzue?", galdetu zuen.
2014
‎Gatazka, ordea, etengabe nahasi da, eta hildakoen kopurua handitzen ari da egunez egun; militarrena ez ezik, zibilena ere bai. Orain, presidenteak bertze epe bat paratu dio su etenari: aste honetan bertan, baina betiere armadak lortuz gero, Errusiarekiko muga kontrolpean hartzea.
‎«Herri juduak ekarpen handia egin dio kulturari, jakintzaren arlo guztiei, baina orain izugarria den zerbaitek preso hartu du». Busqueda astekariari erran dionez, «Palestinan» enbaxadore bat paratzeko erabakia hartu dute. Uruguaik berak Argentinarekin, Brasilekin eta Venezuelarekin batera agiri bat argitaratu du Mercosurren bileraren bukaeran, Israel gaitzesteko.
‎Garai honetan Marcellin Berthelotekin adiskidetu da, bizi guztia iraungo eta sozietate kultural frantsesean eragin handia izango duen harreman oparoa abiatuz142 Eugène Burnouf indologoak, Frantziako Kolegioan sanskritoaren irakaslea (budismoaren ikertzaile gorenetakoa), eta Étienne Quatremèrek, hizkuntza semitikoen irakaslea berau, bultzata, Volney Sarira aurkeztu da eta irabazi Histoire générale des langues sémitiques izkribuarekin (1847ko apirila). Filosofiako agregazioa (oposizioak) prestatzen diharduen tenore berean, memoria bat paratzen ari da, La langue grecque en Occident, Idazkunen Akademiaren sariketarako. Horretan Otsaileko Iraultzak (1848) harrapatu du, Renan estudiantearengan, estudianteek abiarazi dute matxinada eta gero parte handia hartu iraultzan, berak ez?
‎Nola iristen dira alderdiak boto emaileengana, haien botoa maila batean edo bertzean baldintzatzeko? Hedabideen bidez. Izan ote zitekeen gure osaba Pankrazio, adibide bat paratzeagatik, irrati edo telebista kate baten ugazaba, baldin eta ondasun bakartzat mobilette bat bazuen eta poltsikoan hamaika zulo?
‎Hartarako, aldaketa bakarra egin behar izan zuten kanpoaldeko tinbreen paneltxoan, zeinak sei botoi zuri erakusten baitzituen: Felisari zegokiona kendu eta kolore gorriko bat paratu zuten ordez, Foxek, bere ikusmen usaimenen erantzun elkarlotu bat bitarteko, hura ongi bereizi eta zalantzarik izan ez zezan.
2015
‎Brandya hustu eta beste Ducados bat paratu zuen ezpainetan poliki.
‎Lore sorta bat paratu nuen Maisuaren hilobian, eta harriak atondu nizkion. Maisuarekin hizketan aritu nintzen ordu luzez, eta haren bakeak ferekatzen ninduela sentitu nuen, haize epel batek bezala.
‎Zer gehiago egin zezakeen berak? Gela eguzkitsu bat paratu zion. Umeak ondo portatzen ziren harekin.
‎poxpolo eta poxpolo artean ilunpean ez gelditzeko, aurpegietako keinu artega eta irrikatsuei erreparatu ahal izateko. Kanpin gasezko argi bat paratu dute zirkuluaren erdian, eta beste bat aldamen batean goian, zuhaitz adar batetik zintzilik.
‎Atea iragan bezain laster, neskaren begi atzarriak alde batera eta bestera mugitu dira bizkor, joan etorri bakoitzean tugurioaren zati bat zorrotz aztertuz. Billar mahaia, esate baterako, ez dago berak gogoratzen zuen tokian, bideo pantailaren parez pare alegia, orain komunetik hurbilago dago, eta billarrak utzitako lekuan zaldi mekaniko lardats bat paratu dute. Gainerakoan ez dio alde handirik sumatu, eta horrek poztu egin du, arrotzago egingo zitzaiola uste baitzuen.
‎Nolanahi dela, Enbatak berak, bere aldetik, mise au point bat paratu zuen Hegiren gutunaren aldamenean: euskara hutsezko prentsa, irrati eta telebistaren aldarrikapena eurentzat ere funtsezkoa zela zehaztu eta gero, hori lortzeko bideak tentuz aztertu beharrekoak zirela zioten puntuan.
‎Ez dago geldirik Henri Duhau senpertarra. Aitzineko astetan iragarri dauzuegu Pierre Dourisboure beskoiztar misionest zenaren liburu bat paratu zuela," Bahnar deitu salbaiak", Euskaltzaindiak galdeginik, eta funtsean Muslaria kronikariak Inbido sailean aste huntako kronikan sakonetik aipatzen dauku liburu mamitsu hori (16 orrialdean). Hemen, aldiz, Henri Duhauren bertze bi obra nahi dauzkizuegu aurkeztu.
2016
‎Kaiola. Hitz ederra da bertso bat paratzeko: kontsola, dariola, oskola, pistola.
‎zakur horiek maleta diruz bete eta berriro bigarren tiraderan sartuko ditek, hementxe. Guk beste maleta bat paratuko diagu goiko tiraderan, igual iguala, hortxe. Beraz, haiek maleta diruz betea sartu eta tiradera itxitakoan, pisuarekin igogailuak behera eginen duenez, trukatuta geratuko dituk.
‎Hortik oinez hurbildu txalet aldera, eta urrutitik zelatatu. Luisen izebaren txaleteko goiko leiho batean zapi berde bat paratuko dugu. Hura ikusi ezean ez hurreratu, ez baitakigu zein tenoretan alde eginen duten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia