Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 539

2000
‎Zinealdea proiektu aitzindaria da; alabaina, inguruan ez dago ikus entzunezko sektorearentzako zerbitzu azpiegiturak eskaintzen dituen halako gunerik. Proiektuaren sustatzaileek ikusi zuten horrelako proiektu bat martxan jartzeko momentu egokia zela hainbat arrazoirengatik. " Ez dakit zein arrazoi dela medio, meteorito bat erori zitzaigulako edo, Euskal Herrian zinemagile kopuru ikaragarria daukagu.
‎EUSKARA Biziberritzeko Plan Nagusian, datozen hamar urteetarako erronka nagusiak aztertzen diren atalean, telebista aipatzen da, besteak beste. Plan horren arabera, euskarazko herri telebisten garapen markoa lantzeko lan ildo bat martxan jarri behar da, proiektuok bultzatzen ari diren eragile sozialen eta erakunde publikoen artean. Gure hausnarketatan ere lehentasunezko eginkizuntzat hartu dugu herri telebista sortzea, erronka horri ilusioz beterik heldu diogu, eta inguru honetako udalak zein udalez gaindiko erakundeak bidelagun izan gura ditugu ekimen honetan, ezinbestekoa baita herri erakundeak eta gizarte eragileak elkarlanean aritzea herritarrei eskaini gura zaien informazio zerbitzu hau abian jartzeko.
‎Baina borroka armatua ematen den eszenatoki batean, hori ezinizango genuke martxan jarri. Borroka armatua martxan dagoen bitartean horrelakoekimen bat martxan jartzea, proiektuarentzat kaltegarria izango litzateke.
‎Baina, edozein kasutan, guk planteatzen duguna, prozesu konstituziogile bat bururaino eramatea da. Eta horretarako EHk ikustenduen aukerarik logiko eta koherentearena, Batzar Eratzaile bat martxan jartzea da, Udalbiltzak eta Herrialdeen Ganberak hasitako prozesu hori bururaino eramateko.Batzar Eratzaile hori hauteskunde libre eta demokratikoen bitartez osatuko litzateke. Batzar horren helburuak hauexek izan lirateke:
2002
‎Enpresa horretako kontseilaria den Angel Jauregik esan digunez, litro bat oliotik gutxi gorabehera litro bat biodiesel lortuko da. Euskal Herrian horrelako proiektu bat martxan jartzen da lehenengo aldiz, baina Europan hainbat herrialdetan aspalditik egiten da. 1994tik besteak beste Alemanian, Italian, Austrian, Frantzian eta Belgikan egiten da.
‎Iazko urtearen balantze xumeagoa egin du Jauregiren Udalbiltzak, EAJ eta EAko hautetsiak biltzen dituenak. Donostian bulego bat martxan jartzeaz gain, Iruñean egoitza nagusi izango dena erosi dute. Pertsona bat ari da lanean Udalbiltza honentzako.
‎Herri bezala gure eskubideak ez dira onartzen eta zanpatu egiten dira, horregatik sortu zen Udalbiltza eta diagnostiko horretan bat gatoz guztiok. Batasunako hautetsiek eskubide guztien aldeko aitorpen bat martxan jarri nahi dute, baina Euskalduna Jauregian hori herritar guztien atxikimendu librearen gainean egin behar zela esaten zen, eta modu demokratiko batean. Hor sortzen dira desberdintasunak.
‎Baina ez dute esaten, adibidez, hobekuntza hori europarrentzat dela eta ez enpresari indiarrentzat. Garapen ekonomikoak denentzat luke beste eredu bat martxan jarriz: elkarrekin lan egiteko beste modu bat, lana demokratikoki banatuz eta gure planetako natura babestuz".
‎Instalazioaren akatsak izan daitezke, besteak beste, konektatutako gailuen funtzionamendu txarragatik, elikadura sistemaren matxuragatik edo zirkuitulaburragatik. Hori zehazteko, funtsezkoa da gogoan izatea matxura gertatzen den unean zein aparatu zeuden martxan, etengailu bat sakatzean hornidura eten zen edo etxetresna elektriko bat martxan jartzearekin batera gertatu zen. Matxura aurreko egoera berregiten bada, errazagoa izango da haren jatorria aurkitzea.
‎Dora Pete Etxebizitza batean aldi berean piztu daitezkeen aparatu elektrikoen kopurua kontratatutako potentziaren araberakoa da. Horregatik, batzuetan beharrezkoa izaten da etxetresna elektrikoren bat itzaltzea, beste bat martxan jarri nahi bada. Ez da harritzekoa, adibidez, indukzio plakak, ordenagailua, telebista, ile lehorgailua eta garbigailua aldi berean konektatzea.
‎Espainiako ministroa urtero, udaberriko Europako Kontseiluaren aurretik, ETEen ministro bilerak egitearen alde agertu zen, hala nola Aranjuezen egindakoa, bultzada erreformatzaileari eusteko. Ratok nabarmendu zuen neurriak hartu behar direla ETE bat martxan jartzeko epeak eta kostuak murrizteko, Administrazioarekiko harremanetan teknologia berrien erabilera zabaltzeko, eta neurri fiskalak dituzten sozietateei laguntzeko, hala nola zerga betebeharrak atzeratzea lehenengo urteetan. Hezkuntza sistematik gazteen artean enpresa espiritua sustatzeko beharra ere azpimarratu zuen ministroak.
‎Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legeak (1997), enpresen prebentzio zerbitzuek arriskuen ebaluazioa egiteko betebeharra jasotzen du (horietako bat psikosozialak), eta, Izagirreren iritziz, lehen urratsa da estresa eragiten duten faktoreak kontuan hartzen hasteko, psikosozialak eta buruko karga. Osalaneko adituak adierazi du datorren urtean lan osasuneko informazio sistema bat martxan jartzea aurreikusten dela, Sisal. Sistema informatiko zentralizatua Osasun Ministerioan, autonomia erkidego guztietara iritsiko litzatekeena, laneko osasunari eta istripuei buruzko oinarrizko datuekin, eta horietan arrisku psikosozialen ebaluazioa sartuko litzateke.
‎Txostenak ezkortasuna duen arren, WWFk eskualde batzuetan errinozeroak kontserbatzeko egindako ahaleginak aitortzen ditu. Adibidez, Kaziranga Parke Nazionalean (India), duela mende bat ia ez zegoen dozena bat animalia, eta, gaur egun, tokiko komunitateak babesteko plan bat martxan jarri ondoren, 1.500 inguru bizi dira, turismo aprobetxamenduagatik baliabide ekonomiko garrantzitsuak sortzen baitituzte. Antzeko zerbait gertatu da Nepalen.
‎Txosten horren arabera, Espainiak Europar Batasuneko batez bestekoa baino espiritu ekintzaile handiagoa du, eta Estatu Batuetatik zertxobait gora dago. Enpresa prestakuntzari dagokionez, ikerketaren arabera, negozio bat martxan jartzeko ezagutzak eman daitezke, eta, beraz, edozein pertsonak eskura ditzake enpresa proiektu bati ekiteko. Hala ere, Estatu Batuetan eta Europar Batasunean uste da horrelako ezagutzak adin goiztiar batean irakatsi daitezkeela, oinarrizko hezkuntzan, eta Espainian, berriz, helduentzako berariazko ikastaroak direla biderik egokiena, Unibertsitatearen gainetik.
‎Euskal gizartea ren joerak ikusita, nahiz eta gaurko egoeran aukera egokiena askatasunaren ikuspuntutik unibertsitate pribatua sortzea izan, zaila dirudi halako proie ktu bat martxan jartzea erakunde publikoen babesik gabe.°
2003
‎Nola esango nuke... Azken finean egunkari bat martxan jartzeko enpresako proiektu bat behar da. Administrazio Batzorde bat da azkenean eta honek enpresa modura proiektu berri bat eratu du.
‎Txuri beltzean elkarteak Nafar Pirinioetako argazki ondarea zabaltzeko liburu bilduma bat martxan jarri du. Lehen bi aleak kalean dira dagoeneko.
‎Horrek teorian aukerakemango dizkio europar bezeroei, prezioak, bestelako zerbitzu osoagarriak edobaldintza ekologikoen arabera, bere hornitzaile energetiko aukeratzeko. HorregatikEBk Energia Berriztagarrien Iturrien zertifikazio bat martxan jartzea aurreikustendu. Kontua da, zergatik ez diren zertifikatzen Europa osoan energia modu guztiak, jakiteko zehatz mehatz bakoitzak nola ekoizten duen.
‎Costa del Sol de Marbella Ospitalea (Malaga) Espainiako lehen ospitaleetako bat da emakumeak antzutzeko teknika berri bat martxan jartzen. Teknika horrek Falopioko tronpen ohiko lotura ordezten du, kirurgiarik eta anestesia orokorrik gabe.
‎Gaur egun, beste 50 unitate baino ez daude martxan Estatu Batuetan eta beste talde bat Aberdeeneko Unibertsitatean (Eskozia), non makina batek modu esperimentalean funtzionatzen baitu, ez praktika klinikoan. Damadianen eta haren taldearen erronka berria erresonantzia kirurgikoko sistema berri bat martxan jartzea da. Sistema horren arabera, ahalik eta ebakuntza inbaditzaile gutxien egin ahal izango dira, erresonantziaren irudian oinarrituta.
2004
‎Garbi dagoena da, normalean plangintzetan sartu diren enpresek jarraitzen dutela, nahiz eta aldaketak izan. Lehen fase batean, helburua izaten da dinamika bat martxan jartzea, xede konkretu batzuk lortzea, eta hizkuntza egoerari buelta ematen hastea. Gero, beste fase batera iristen dira planak, eta helburuak izaten dira, urratsak eman ahala lortutako hori arau bilakatzea:
‎Harreman horren erakusgarri agerikoenak hauekdira: erregimen soziolaboral homogeneo bat martxan jartzea, emaitzen errekonbertsio bateratua, bazkide langileen transferentziaren erregulazioa eta dimentsiobateraturik eratorritako sinergia potentziala. Aktibo honen tamainaz jabetzeko, inguruan den enpresa txiki eta ertainen atomizazioarekin alderatu besterik ez dugu.Atomizazio horrek argi erakusten du enpresen arteko elkarteak sortzeko zailtasunakindartsuak direla.
‎Ekimen horrekin Arizmendiarrietak proposatutako hirugarren fasea gertatukolitzateke: gerra aurrean bezala, sindikatuen eta kooperatibismoaren arteko harremanak estutzea, elkarrekiko garapen prozedura bat martxan jarriz. Izatez, hau daMounierrek proposatzen duen egitura pertsonalista berezitua:
‎Zeregin horretan osagai garrantzitsu bat kontzeptuak izango lirateke, baina hauek gure adimenean orokorketa baten bidez sortuko lirateke. Ikuspegi honen arabera mendia mendi dela ezagutuko genuke lehenengo mendi bat ikusita eta gero beste bat eta gero beste bat... eta azkenean (ez dakit zenbat mendi ikusi ondoren) mekanismo bat martxan jarriko litzateke eta mendiaren ideia sortuko litzateke gure adimenean, nirean eta baita bizipen kateaketa bera izan duen beste edozeinenean.
2005
‎Ekologisten kritikak ez ezik, zentral hidrauliko txiki bat martxan jartzeko gainditu beharreko prozedura administratibo luzeak eta ahalegin eskergek horrelako zentralen hedapena galarazten dute eta, sustatzaileek arazo horiek onartzen dituzten arren, Administrazioari energia mota hori susta dezan eskatzen diote behin eta berriz.
‎Memento hauetan tradizionalisten artean urduritasuna da nagusi, aipatuditugun adibideak egoeraren adierazle garbiak izanik. Ez zuten uste BAE Alardeoso bat martxan jartzeko gauza izango zenik. Ondo dakiten bezala, Alarde ofizialaantolatzea lortzen bada, ez dute betiko ordutegi eta ibilbidea egiterik izango.Alardearen aurreko egunetako tentsioa handia izan zen.
‎Laburbilduz, azkeneko urte hauetan, eta kostata izan bada ere, Alarde mistoberri bat martxan jarri da. 2004 urtean hazkunde nabaria izan da Alardearenbarruan, eta gero eta jendetsuagoa eta jai giro handiagoan ospatzen ari da Alardepublikoa.
‎Alardeak gurutzatzen ez diren bide paraleloakbalira bezala ikusten dute bi Alardeen inguruko lehia. Ikusten denez, beraz, mementoa ez da aproposena negoziazio prozesu bat martxan jartzeko. Aldaketarenbat egon litzateke prozesuari ekiteko, eta hori erabatekoa edota gradualaizan daiteke:
‎izan da gatazkan, eta giroa lasaiagoada. Testuinguru horretan, eta epe ertainera begira aukerak ireki daitezke bi aldeenarteko negoziazio prozesu bat martxan jartzeko. Gainera, Irunen emakumearenalde dagoen biztanlegoaren kontrako presio soziala txikiagoa da, gutxiengo garrantzitsua osatzeak barne defentsarako mekanismoak ahalbidetzen ditu kanpotikdatozen erasoen aurrean.
‎Elementu berriak ez omen dira, bada, betiko zentzuan kabitzen. Eta hori frogatzeko, jarrera horren logikaren haritik dator ezinbesteko prozesu bat martxan jartzea: betiko egoera sakratutzat joko luketen elementuen hauspotzea.
‎6 San Luis ikastetxean irakurketa metodo berri bat martxan jarri nahi dute. Gorkazuzendariak baliabide guztiak eman dizkie Haur Hezkuntzako irakasleei, bainahauek lan gehiegi dagoela diote.
‎Masanobu Fukuoka permakulturaren beste babesle handienetako baten arabera, “naturarekin batera lan egiteko filosofia bat da, eta ez aurka egiteko, luzaroan eta arretaz behatzeko, lan handia eta arduragabea egin beharrean, landareak eta animaliak beren funtzio guztietan kontuan hartzeko filosofia, elementuak produktu bakar baten sistematzat hartu beharrean”. Jarraitzaileen arabera, permakultura sistema bat martxan jartzea garestia dirudi hasieran, baina epe luzera merezi du. Diseinua eta plangintza funtsezkoak dira, elementuak erabiltzen baititu (landareak, animaliak, egiturak, etab.). interkonektatuak, gutxienez bi funtziotarako balio dutenak, ahalik eta aprobetxamendu handiena bilatuz eta arazoak baliabide bihurtuz, eta horrela, zaborreraino erabilgarria da.
2006
‎Proposamen horien artean, politikari dagokionez, bereziki garrantzitsua izango litzateke alderdien mahaia osatzeko batzorde prestatzaile bat martxan jartzea, mahai horretan zer eta nola eztabaidatuko den adosteko alegia.
‎Hala ere, eragozpen batzuk ere badituzte, batez ere hasierako inbertsioaren kostu handia. Adibidez, 100 mw eko instalazio bat martxan jartzea 216 milioi euro inguru kostatuko da. Halaber, ez da lortu 3.000 metroko sakonerako muga gainditzea, baliabide horiek dauden lekuaren arabera.
‎Liburuen mailegutza soilik aplikatuz jorratzen den sozializazio balioa oso maila apalean garatzen da, beste estrategia zehatz batzuk landuz lor litekeen balio beraren sakontasun mailaren aldean. Beraz, hori beharrean, beste alternatibaren bat martxan jarriz gero, ikastetxeek, oro har, mintzagai dugun auzia hobeto jaso eta gauzatuko luketelakoan nago.
2007
‎Lehenik eta behin argitu nahi dut 10 urteko epea batez bestekoa dela horrelako proiektu bat martxan jartzen denean. Gauzak ez dira bi urtetan egiten, baldin eta atzetik ez badago inbertsio pribatu handi bat eta proiektu oso zehatz bat.
‎Material horrek, lokatzak, kalte handiak egin ditu, eta, itsasorantz bideratzea lortu duten arren, oraindik ere arrisku handia dago inguruan. Orain, erupzioa geratzeko plan bat martxan jartzekotan dira: erupzioaren ahoan elkarri kateaturiko bola astun batzuk sartuko dituzte.
‎Ekintzaren araberakoak. Ez da gauza bera talde batean ekintza bat martxanjartzea eta talde horrekin lan egitea, edo euskarri bat martxan jartzea. Ez dagoera bakar bat; ekintza bakoitzak prozesu jakin batzuk behar ditu.
‎Beraz, jendeak euskarri horiasko erabiltzen badu, guk euskarri hori profitatu behar dugu informazioahelarazteko. Azken finean, hori baita gure helburua, jendeari jakinaraztea; jakinaraztea analisiak hasi direla, adibidez, edo sari bat lortu duela VayaSemanitak, edo programa berri bat martxan jarriko dugula...
‎Gaur egungo tratamenduak bertsio erresistente horiek ugaritzea saihesteko diseinatuta daude. Baina tratamendua betetzen ez bada, dosien kopuruari eta maiztasunari dagokienez, edo dosia zuzena ez bada, antibiotikoaren beraren presio selektiboak eragindako hautapen makina bat martxan jarri izan balitz bezala da: bizirik geratu diren bakterioak, orain energia baliabideekin lehiatzeko kiderik ez dutenak, ugaritu egiten dira.
‎Indonesiako agintariek diote neurriaren helburua dela argi uztea indonesiar birusak ez duela mutatu, eta frogatzea Bali, herrialdeko turismo leku nagusia, leku segurua dela. Asiako nazioa, hegazti gripearen izurriteak gehien eragiten duena, OMEk birus laginak trukatzeko mekanismo berri bat martxan jartzeko zain dago, “bidezko eta garden” trukea bermatuko duena. Urte hasieran, Indonesiak hegazti gripearen birusaren laginak OMEra bidaltzeari utzi zion, botikariak txertoak egiteko erabiltzen ari zirela jakin ondoren, eta jakinarazi zuen ez zuela berriro egingo, helburu komertzialetarako erabiliko ez zirela bermatzeko legezko berme nahikoa lortu arte.
‎Bertzalde, Nafarroako gizartea eta instituzio publikoak sentsibilizatzea konpromiso bat lortzeko, eritasun mentalak gainerako patologiekin bateratu eta osasun sare bat martxan jarriz.
‎Lurra plataformak, Euskal Herriko kostaldeak dituen 225 kilometroetatik hondartza soilik %10 zela gogoraraziz," Kostalde metro bat, euskaldun bat" kanpaina abiatu zuen. Ekologistak Martxan elkarteak, ikuskapen taldeak antolatu eta telefono bat martxan jartzeaz gain, euskal administrazioei jada itsasoan ikusiriko fuel orbanak bertan biltzea eskatu zien, horiek itsasertzera heldu baino lehen. Horrez gain larrialdi gune bakarra sortzea proposatu zuen, non ekologista taldeek ordezkaritza izan bailukete.
‎Moulinesentzat etniak errealitate natural kulturalak dira, ez erabat asmatuak. Jaiotzeko, garatzeko eta hiltzeko barne logika bati lotuak bizi dira, eta, tartean tartean (kanpoko erasoen aurrean, sarritan), beren buruarekiko kontzientzia hartu eta etorkizuna ziurtatzeko lanabes teoriko materialak landu eta programa politiko bat martxan jartzen dute. Horrela jaiotzen da nazioa Moulinesen iritziz.
2008
‎Eztanda industrial horretan, Idestam ez zen atzera geratu. Alderantziz, errota hartatik ateratako papera 1867ko Parisko Erakusketa Unibertsalera eraman zuten, baita brontzezko domina irabazi ere.Orduan, beste errota bat martxan jartzea erabaki zuen Idestamek, Nokianvirta ibaiaren ertzean. Ibaiak izen hori zeukan, inguru horretan nokia izeneko lepahoriaren antzeko ugaztun txiki asko zebiltzalako.
‎NBEk esan du larrialdietarako plan berezi bat martxan jarriko dutela modu horretan duela astebete ur edangarririk gabe eta elikagairik gabe dauden 600.000 pertsona baino gehiagori laguntza emateko.
‎Horrez gain, beste ekimen batzuk ere aipatu ditu: landa eta arrantza eremuetako ekonomia bultzatzeko programa berria, ikerketa matematikoko bikaintasun zentro bat martxan jartzea edota neurolenguaia eta ezagutzara bideratutako ikerketa zentro bat eratzea, besteak beste.
‎Bere Gobernuak Emantzipaziorako Plan Integral bat martxan jarriko duela iragarri du PSEko hautagaiak, euskal gazteen orientazio profesionala eta etxebizitza helburu nagusi bezala izango dituelarik.
‎Baina, penduluari bezala, oszilazio hori eragin behar zaio atomoari; ez du berez oszilatzen. Pendulua bultzatuta eta energia pixkanaka transmitituko dion mekanismo bat martxan jarrita lortzen da pendulu erlojua lanean izatea. Zesio atomoa ezin da eskuz bultzatu, mikrouhinekin irradiatu behar da.
‎–Bost urte haietan ikasi nuen nik fabrika bat martxan jartzeko jakin beharreko guztia, esaten zuen noiznahi, esperientzia haren nondik norakoak esaldi bakarrean laburbilduz; eta gehitzen zuen?: Eta gero, martxan jarri nuen, jakina.
‎Gutako askok edertasun gehiago ikusten genuen lehergailu baten eztanda ondoko hondamendian, munduko zazpi miresgarrietan baino. Adinarekin, ordea, ohartu gara gizakiaren epika nagusia kaosa gainditzea izan dela eta zerbait handia gertatzen dela etxean argi bat piztu, kalean auto bat martxan jarri edo telefonoaren bestaldean adiskide baten ahotsa entzuten dugun bakoitzean. Adinarekin zibilizazioa, legea eta ordena maitatzen ikasi dugu, eta poesia gehiago atzematen dugu askotan makina xumeenaren erabilera orrian gizakiaren porrota kantatzen duten Byronen liburu guztietan baino?, esan omen zuen, esate baterako, eta arrazoiaren, legearen eta ordenaren gorazarreak egin omen zituen luzaz, garai bateko esapideak eta tonua baliatuz, adiskideen artean benetan edo bromatan ari ote zen zalantza handiak sortuz.
‎Azkueren Zurtzaingo egitasmoa aurrerago aztertuko da sakonago. Soilik aipatu Zurtzaingoaren asmo nagusietakoa euskarazko hezkuntza izanik, horretan hasi aurretik egin beharreko zeregin garrantzitsuen artean euskarazko aldizkari bat martxan jarri nahi izan zuela. Nolanahi ere Zurtzaingo proiektua baztertzearekin batera euskarazko aldizkariarena ere albo batera utzi zuen momentuz.
‎Bazirudien neskak esaten zitzaiona ulertzen zuela, baina oso hitz gutxi esaten zituen. Hori dela-eta, psikologo logopeda batengana joan ziren eta hark hizkuntza jabekuntza prozesua hobetzeko programa bat martxan jarri zuen haurrarekin. Hilabete batzuetan, Anek garapen maila normala eskuratu zuen.
‎Aldaketa egingo da aplikazio edo zerbitzu partikularren bat martxan jarri nahi dugunean, sistema martxan jarri bezain laster. Halakoetan, gure zerbitzua martxan jartzeko script bat prestatzea da dagoen modurik onena, eta script horren erreferentzia, bide absolutuarekin, gehitzea/ etc/ init.d/ rc.local fitxategian31.
‎OpenLDAP da zerbitzari ezagunena Linuxerako, eta www.openldap.org helbidean lor daiteke berari buruzko informazioa. Ubuntun zerbitzari bat martxan jartzeko slapd paketea instalatu behar da, eta bezerorako ldap utils paketea.
‎" Horregatik deitzen diegu denei protokolo edo arau horiek betetzeko", dio. GKE batek abiarazten duen proiektu bakoitzak bere segurtasun protokoloa du jatorritik kanpoko herrialdeetan Jatorritik kanpoko herrialdeetan GKE bat martxan jartzen duen proiektu bakoitzak bere segurtasun protokoloa du, herrialde guztietarako aurreikusitako arau orokorrekin bat datorrena. Lankide guztiek nahitaez bete behar dituzte jarraibide horiek, eta, helburutik abiatu aurretik, dokumentu edo printzipio gutun bat sinatu behar dute, segurtasun arauak ezagutzen dituztela eta horiek betetzeko konpromisoa hartzen dutela baieztatzeko.
‎Hori guztia dela eta, ekologistek gogorarazten dute horrelako instalazioak ez direla onartu; adibidez, 2003an, Alcorisan, Teruelgo meatzaldean. Azken finean, Ecologistas en Acción erakundeak hondakinak tratatzeko sistema bat martxan jartzearen alde egiten du. Sistema horrek hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzearen aldeko apustu garbia egiten du, horrelako instalazioak saihestuz.
‎Erakundeek enpresa txiki bat martxan jartzen denetik higiezin bat erosten den arte finantzatzen dute
‎Horretarako sormena landuko da, alde batetik, tekniken ezagutza eta bertzetik, inguruko egoera sozio-ekonomikoaren eta lan merkatuaren ezagutza. Bigarren pausua, behin ideia zehaztuta, negozio bat martxan jartzeko eta arrakasta izateko behar diren gaitasunak lantzean datza. Negozio ideia bilatzen lagunduko dute lehen fasea 12 orduko ikastaroa izanen da eta urriaren 7tik 9ra eskainiko da, 9:30etik 13:30era.
‎Jesus Cuadrado PSOEk Defentsa Batzordean duen bozeramaileak adierazi duenez, Indiako Ozeanora «itsasontzi bat eta helikoptero bat bidaltzea patetikoa eta irrigarria da», hango segurtasuna bermatzea nazioarteko komunitateari dagokiolakoan. Halere, Espainia nazioarteko operatibo bat martxan jarri nahian dabilela azpimarratu du Cuadradok.
‎Garai hartan EAJk zer zeukan buruan, bake prozesu bat martxan jartzea. Edota apustu subiranista bat egiteko aukera?
‎Saiakera horretan aritu zirenek ez zuten bada bere gain hartu egiteko makala! Hala ere, lan zaila izan arren, guztiz beharrezkoa zen xede hori zuten eragile politiko, sozial, sindikal eta kulturalen arteko harremanak indartzeko lan esparru dinamiko bat martxan jartzea. Estrategia bateratu horren ardatzak, gainera, behar bezala zehaztea lortu zituzten ideia garrantzitsu baten inguruan, hots, euskal herritarrok herri gisa gure berezko nortasun berezia mantentzen jarraitu dugula.
‎Galdeketari ezarritako debekua salatu du, gordinki, baina argitu gabe nola egin litzatekeen aurrera galdeketaren helburu nagusia lortzeko, hots, gatazka gaindituko duen akordio politikoa lortzeko. Galdeketaren bidez, ETA gelditzera eta alderdi politikoak esertzera behartu nahi zituen, beste negoziazio prozesu bat martxan jartzeko. Alderdiek 2010erako lortu behar zuten erabakitzeko eskubideari buruzko akordio bat, gero erreferendumera eramateko.
‎Vasundhara Raje eskualdeko Gobernuko buruzagia Jodhpurrera joan zen eta, bertako egoera ikusi ondoren, ikerketa bat martxan jarriko zuela adierazi zuen. Bestalde, 200.000 rupiako (3.000 euro inguru) diru laguntzak agindu zizkien hildakoen senideei.
‎–Bost urte haietan ikasi nuen nik fabrika bat martxan jartzeko jakin beharreko guztia –esaten zuen noiznahi, esperientzia haren nondik norakoak esaldi bakarrean laburbilduz; eta gehitzen zuen–: Eta gero, martxan jarri nuen, jakina.
‎Euskarari inoiz bideratu ez zaizkion baliabideak xahutzen dira gaur egun ingelesaren onerako. Bere garaian, gutxieneko ikasle kopuru bat egon behar zuen euskarazko klase bat martxan jartzeko. Muga hori ez zaio ingelesari ezartzen; berdin da, atzerriko ikasleak erakarri behar omen dira.
‎Euskal Herriak ez du aukerarik Bolognako prozesuaren aurrean dinamika koordinatu bat martxan jartzeko. Nafarroa Garaian eskumenik izan arren merkatuaren eskuetan uzten da, hots, Nafar Gobernuak UPNA UNekiko subsidiarietate planoan uzten du.
2009
‎Euskal errefuxiatuei dagokienez, ez zen jaso Agirrek iragarritako bigarren euskal gelarik edo aterperik," harrera zelaia" eufemismoaren azpian ezkutatzen ziren kontzentrazio esparruak baizik. Pirinio inguruko lurraldeetan antolatzen hasi zirenean, Telesforo Monzonek, Frantziako arduradun militarra zen Fagalderekin negoziatu zuen Ipar Euskal Herrian euskaldunentzat horrelako esparru bat martxan jartzeko.
‎Bi errepidean saioak inkesta berezi bat martxan jarri du 100 saioari begira
‎Bestalde, taldeak jakinarazi du  Myspacen profil bat martxan jarri duela. Bertan, birak sortuko dituen albiste guztien berri emango dute.
‎Enplegu Erregulazio Espedienteak nabaritzen ditu Hirukidek. Espediente hauetatik babesteko Lege bat badaukagu. Honen arabera, espediente bat martxan jartzeko orduan, langileak zenbat seme alaba dauzkan kontuan izan behar dute. Espediente hauek ez dute ondorio berdina izaten seme alabarik gabeko pertsona batengan edota lau seme alaba dauzkan lagun batengan.
‎Igandean Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Emakundek data hau aprobetxatuz urtero egin ohi duen bezala, aurten ere kanpaina bat martxan jarri du. Aurtengoa, baina, kanpaina berezia izango da, izan ere, hiru hilabeteko iraupena izango du.
‎Gipuzkoako EAko Exekutibako 15 kidek komunikatu bat sinatu dute, bere boto emaileentzat alderdia ezagutezina bihurtu dela salatuz. Horregatik, egitasmo abertzale, demokratiko eta sozialdemokrata berri bat martxan jartzea erabaki dute.
‎Anna Politkovskaya kazetariaren hilketa 2006an gertatu zen eta Moskuko Auzitegi Militarrak epaiketa berri bat martxan jarri du gaur, gertatutakoa argitzeko, RIA Novosti albiste agentzia errusiarrak jakinarazi duenez. Akusatuak errugabetzat jo zituen epaia baliogabe utzi zuen Errusiako Auzitegi Gorenak eta epaiketa berri bat egitea agindu zuen.
‎PT Reki kontsortzioak horrelako proiektu bat martxan jarri du zur emakida batek desoihandutako zonalde batean. Gobernu indonesiarrak Sumatrako uhartean milaka hektareen administrazioa PT Reki kontsortzioaren eskuetan utzi du.
‎Osakidetzak 2010etik aurrera sexua aldatzeko ebakuntzak egingo dituela iragarri du gaur Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Hala ere, unitate berezi bat martxan jarriko ez dutela esan du, izan ere, hormonak eta tratamendu psikologikoa emango dira eta ebakuntza beharrezko zerbitzu guztiak koordinatuz egingo da.
‎FAOk eta beste bazkide batzuk satelite bidezko bereizmen handiko irudien sistema bat martxan jarri dute lehen aldiz. Mundu osoan erabiliko dute.
‎Canarias fragatak Alakranaren bahiketan pate hartu zuten bi pirata atxilotu zituen eta Baltasar Garzon Auzitegi Nazionalaren epaileak prozedura judizial bat martxan jarri zuen, bahiketa eta terrorismo delituak leporatuta.
‎Sergei Shoigu ministroak zuzentzen duen krisi kabinete bat martxan jarri dute, erreskate lanak koordinatzeko eta ezbeharraren nondik norakoak aztertzeko.
‎Geldirik baina martxan dagoen auto baten motorra da; garuna lanean ari da. Baina gorputzak zerbait egiten duenean, zerbait ikusten, entzuten, mugitzen, usaintzen, sentitzen duenean, edo beste mota bateko jarduera bat martxan jartzen duenean, garuneko seinale elektrikoen jarioa handitu egiten da gune jakin batzuetan. Hain zuzen ere, neurologoek korrelazioa bilatzen dute gorputzaren jardueren eta aktibatzen diren garun zatien artean.
‎Staten Island en (New Yorken) jarri ziren bizitzen. Zituen ondasun guztiak gastatu zituen etxea erosten eta kandela fabrika bat martxan jartzen. Kandelek ez zioten diru askorik eman, baina bai bizitzeko eta bere esperimentuekin aurrera egiteko lain.
‎Han irakur zitekeen pistoladuna agertu zenean, alkate ohia bidoi bat sartzen ari zela furgonetan, gasolio bila joan behar zuelako. . Orduan, Maiza kalean geldirik zegoen auto bat martxan jarri eta haiengana egin zuen. Chrysler zuritik pertsona bat jaitsi eta ustez metrailadore tiro segida jo zuen Ulaiar jaunaren aurka, eta honek bost zauri jaso zituen; ondorioz, hil egin zen.
‎ikastetxeetan euskarazko testuak sortzeko, esate baterako. Iruñeko irakaskuntza eskolan euskara katedra bat martxan jartzea lortu zuen. Seminarioak asko landu zituen.
‎Auzoak eta inguruko biztanleak herri-gunera hurbilduko dituen zerbitzu bat martxan jarri du Oiartzunen Behemendi elkarteak. Behemendi mendiko nekazaritza elkartea da eta biztanle asko dituen eskualde batean egiten du lan; ia udalerri guztiek dituzte oso barreiatuta dauden auzoak eta baserriak.
‎Instituzio batzuek eta pertsona batzuek oraindik aldarrikatzendute ezer ez zela gertatu, nolabait, hori ahaztu egin behar dugula. Espainiakoestatuko posizio instituzional batzuk lotsagarriak eta onartezinak dira hainbat gaitan.Posizio instituzional bat honelako gai hauei buruzko lege bat martxan jartzeari begira, giza eskubideen kontrakoa da argi eta garbi eta onartezina. Bestetik zuzenbidearen arabera, minimo gisa hiru bloke finkatuta daude:
‎Estresa Mendebaldeko lurralde eta gizarte modernoetako gaitz endemiko etazorigaiztokoa da. Egoera estresagarrietan, gorputzean erantzun psikofisiologikokonplexu bat martxan jartzen da, zenbait hormonaren parte hartzea eskatzen duena (Sapolsky, 1995). Estres egoeretan gorputzak ematen duen erantzunari «estresarenerantzuna» edo «borrokatu ala ihes egin erantzuna» (fight or flight response) deritzo.
‎Beraz, liburuko programa bat martxan jarri nahi izango duzunean, dena eskuz kopiatu beharrik ez duzu. Aski izango da hiru toki horietako batetik eskuratu, eta gero zuzenean martxan jartzea.
‎Perl, goi mailako programazio lengoaia interpretatua da, eta programa bat martxan jartzeko bi pausoko prozesuari jarraitu behar diogu:
‎Zer finantza tresna erabil daitezke behar izanez gero? Lehenik eta behin, argi izan behar da ezin dela saiatu negozio bat martxan jartzen inbertitzeko gutxieneko kapitala izan gabe. Beraz, egin beharreko lehen kalkulua gutxieneko kapital hori zenbat izango den zehaztea da.
‎Kontu horretan sartuko dira zehapen guztiak, puntu beltzak kentzeko, motorzaleentzako hesi oldarkorrak kentzeko edo istripuetako biktimei laguntzeko. Janék autoan ikusizko bereizgarri bat martxan jartzeko eskatu zuen, gidariak autoaren asegurua ordaindu duela ziurtatzeko, eta abiadura txikiko autobideetan eta autobietan abiadura handiegia izateak ez duela punturik galtzea eragiten. Dirua biltzeko grina Auto gidarien elkarte nagusiak eszeptiko agertu dira isunen zenbatekoa erdira jaisteko akordioa dela eta.
‎Fernández Ordóñezen arabera, dirua mailegatzeko jarduera gelditu egingo da, baita jaitsi ere. Egoera horren aurrean, Fernández Ordóñezek Gobernuaren lehendakariorde ekonomikoarekin, Elena Salgadorekin, erabaki du lehenbailehen esku hartzeko funts bat martxan jartzea 30.000 milioi euro bitarteko zenbatekoarekin. Funts horrek “larrialdi eragiketak” egiteko aukera emango du, aldez aurretik Ministroen Kontseilura deitu beharrik gabe, banku edo kutxaren bat erreskatatu behar bada ere.
‎Askotan, ordea, teoriak praktikan bere ezintasunak dauzka eta gu Udal gobernutik kanpo egon garen urteetan egoitza horrekiko hainbat erabaki hartu da Udal honetan. Norbaitek beste kudeaketa eredu bat martxan jarri behar zela erabaki zuen. Kezka ez digu zahar egoitzako kudeaketa sistemak soilik sortzen; baita kiroldegiak, hezkuntzak edo beste hainbat alorrek ere”.
‎Martxoko hauteskundeetan EAEko lehendakari aukeratzen badute, ekonomia krisialditik ateratzeko neurri sorta bat martxan jarriko du Patxi Lopezek, PSE EEko lehendakarigaiak. Beste ezer baino lehen, gizarte eragileek osatutako elkarrizketa mahaira deituko du, erakundeen, patronalaren eta sindikatuen artean krisialditik ateratzeko lagunduko duen itun ekonomikoa lortzen saiatzeko.
‎Era berean, gizonezko eta emakumezkoen arteko soldaten banaketa hobetzeko saiakera egingo duela gaineratu du. Mendekotasunen bat duten pertsonen zaintzaren alorrean heziketa programa berezi bat martxan jartzeko asmoa ere iragarri du lehendakarigai sozialistak.
‎Proiektua martxan jarri zutenekin asko gogoratzen naiz. Haiek eman zuten pausoari miresmena diot, zientzia eta teknologiari buruzko programa bat martxan jartzea erronka ausarta izan baitzen.
‎Helburu horiei begira, ezker abertzaleak, Arnaldo Otegiren esanetan, kontraste dinamika bat eta elkarlanerako aukerak esploratuko dituen dinamika bat martxan jarri nahi du Euskal Herrian sinesten duten eragile politiko, sozial eta herritar guztiekin.
‎Batasuneko gobernuburuak, halaber, energia eta ingurumen proiektuak finantzatzeko aspaldi blokeatuta zegoen egitasmo bat martxan jartzeko ados jarri dira. Hain zuzen ere, 5.000 milioi euro izango dira, eta batasuneko aurrekontutik aterako dira.
‎Etienne bere lagun onenarekin jatetxe bat irekitzeko aukera sortuko zaio, baina bankuak ez dio krediturik emango. Orduan plan maltzur bat martxan jartzea erabakiko du. Komedia da.
‎Etorkizunean emakumezkoak izango dira, besteak beste, enpresetako buru. Horri begira, Mondragon Unibertsitateak beharrezkoa ikusi du berdintasun plan bat martxan jartzea ikasleak berdintasunean hezteko. Mondragon Unibertsitatea da EAEko lehen goi mailako zentroa Berdintasun Plana abian jarri duena.
‎Bi etniak elkarrekin bizi ahal izateko baldintzak bermatzeko prest agertu zen orduan Palitha Kohona Atzerri idazkaria: . Neurri batean tamilei boterea itzuliko dien sistema bat martxan jartzeko konpromisoa daukagu?. Presidenteak, ordea, gizarteratzera deitu ditu tamilak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia