Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 125

2008
‎Jesus Cuadrado PSOEk Defentsa Batzordean duen bozeramaileak adierazi duenez, Indiako Ozeanora «itsasontzi bat eta helikoptero bat bidaltzea patetikoa eta irrigarria da», hango segurtasuna bermatzea nazioarteko komunitateari dagokiolakoan. Halere, Espainia nazioarteko operatibo bat martxan jarri nahian dabilela azpimarratu du Cuadradok.
‎Garai hartan EAJk zer zeukan buruan, bake prozesu bat martxan jartzea. Edota apustu subiranista bat egiteko aukera?
‎Saiakera horretan aritu zirenek ez zuten bada bere gain hartu egiteko makala! Hala ere, lan zaila izan arren, guztiz beharrezkoa zen xede hori zuten eragile politiko, sozial, sindikal eta kulturalen arteko harremanak indartzeko lan esparru dinamiko bat martxan jartzea. Estrategia bateratu horren ardatzak, gainera, behar bezala zehaztea lortu zituzten ideia garrantzitsu baten inguruan, hots, euskal herritarrok herri gisa gure berezko nortasun berezia mantentzen jarraitu dugula.
‎Galdeketari ezarritako debekua salatu du, gordinki, baina argitu gabe nola egin litzatekeen aurrera galdeketaren helburu nagusia lortzeko, hots, gatazka gaindituko duen akordio politikoa lortzeko. Galdeketaren bidez, ETA gelditzera eta alderdi politikoak esertzera behartu nahi zituen, beste negoziazio prozesu bat martxan jartzeko. Alderdiek 2010erako lortu behar zuten erabakitzeko eskubideari buruzko akordio bat, gero erreferendumera eramateko.
‎Vasundhara Raje eskualdeko Gobernuko buruzagia Jodhpurrera joan zen eta, bertako egoera ikusi ondoren, ikerketa bat martxan jarriko zuela adierazi zuen. Bestalde, 200.000 rupiako (3.000 euro inguru) diru laguntzak agindu zizkien hildakoen senideei.
2009
‎ETAri egotzi dio Azpeitiko herriari hitza lapurtzea eta galdera igorri dio: ETAk ez du Azpeitia ezkertiar eta eragile bat martxan ikusi nahi?. Konponbidea ezberdinen arteko elkarrizketa dela azpimarratu du.
‎Martxoko hauteskundeetan EAEko lehendakari aukeratzen badute, ekonomia krisialditik ateratzeko neurri sorta bat martxan jarriko du Patxi Lopezek, PSE EEko lehendakarigaiak. Beste ezer baino lehen, gizarte eragileek osatutako elkarrizketa mahaira deituko du, erakundeen, patronalaren eta sindikatuen artean krisialditik ateratzeko lagunduko duen itun ekonomikoa lortzen saiatzeko.
‎Era berean, gizonezko eta emakumezkoen arteko soldaten banaketa hobetzeko saiakera egingo duela gaineratu du. Mendekotasunen bat duten pertsonen zaintzaren alorrean heziketa programa berezi bat martxan jartzeko asmoa ere iragarri du lehendakarigai sozialistak.
‎Proiektua martxan jarri zutenekin asko gogoratzen naiz. Haiek eman zuten pausoari miresmena diot, zientzia eta teknologiari buruzko programa bat martxan jartzea erronka ausarta izan baitzen.
‎Helburu horiei begira, ezker abertzaleak, Arnaldo Otegiren esanetan, kontraste dinamika bat eta elkarlanerako aukerak esploratuko dituen dinamika bat martxan jarri nahi du Euskal Herrian sinesten duten eragile politiko, sozial eta herritar guztiekin.
‎Batasuneko gobernuburuak, halaber, energia eta ingurumen proiektuak finantzatzeko aspaldi blokeatuta zegoen egitasmo bat martxan jartzeko ados jarri dira. Hain zuzen ere, 5.000 milioi euro izango dira, eta batasuneko aurrekontutik aterako dira.
‎Etienne bere lagun onenarekin jatetxe bat irekitzeko aukera sortuko zaio, baina bankuak ez dio krediturik emango. Orduan plan maltzur bat martxan jartzea erabakiko du. Komedia da.
‎Bi etniak elkarrekin bizi ahal izateko baldintzak bermatzeko prest agertu zen orduan Palitha Kohona Atzerri idazkaria: . Neurri batean tamilei boterea itzuliko dien sistema bat martxan jartzeko konpromisoa daukagu?. Presidenteak, ordea, gizarteratzera deitu ditu tamilak.
‎Hala uste du Arnaldo Otegi ezker abertzaleko bozeramaileak eta ezker abertzalea horretarako prest dagoela adierazi du Loiolan (Azpeitia, Gipuzkoa). . Ezker abertzalea prest dago prozesu demokratiko zabal bat martxan jartzeko, prest dago berriro ere negoziazio prozesuari ekiteko eta bake prozesua martxan jartzeko. Ezker abertzalea prest dago Loiolan amaitu gabe geratu zen partidaren bigarren zatia jokatzeko?.
‎Hala ere, argi izan behar da galtzeko gehien FIAk duela. Taldeek ez dute gogo berezirik beren lana ez den zerbaitetan hasteko; autogileak dira, eta txapelketa bat martxan jartzea beren zereginetik kanpo dago. Baina beraiek dute txapelketa bat arrakasta tsu egiteko behar den osagai nagusia:
‎Sumatzen dut onerako guztiak aurrekoek ezarri dituztela dagoeneko eta, txarrerakoak, ikusten hasiak gara Gobernu berriaren hanka sartzeekin: web orri alderdikoi bat martxa jartzea edota Guggenheim aren diru partiden ezjakintasun nabarmena, esaterako. Aldapa malkartsuan, EAJk tinko eutsiko dio.
‎Hori da Iru, eko Bideko Ama Birjina ospitaleko endokrinologia pediatrikoko zerbitzuko medikuen helburua. Horretarako, programa bat martxan dute 2000 urtetik. Programa horren barruan ikerketa egin du Mirentxu Oiartzabal buru duen sendagile taldeak.
‎Uztailean jarri nahi du Googlek liburutegi digital bat martxan
‎Dagoeneko 56.000 herritar ari dira gutxieneko diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen. Berrikuntza soziolaboralerako zuzendaritza berri bat martxan jarri da, bestalde.
‎Eskema ia antzekoa da; garai bateko liburuaren idazketa prozesu neketsu eta luzea, modernitateak ematen dituen baliabideak erabiliz, guztiz erraztu du Ephron azkarrak. Julia garaikideak, oso bere garaiko emakumea, blog bat martxan jartzea erabakiko du, ez baitaki zertan eman libre duen denbora apurra. Ez da besterik behar iragana eta orainaldia paraleloz jartzeko.
‎Azken bake prozesua amaitu zenetik, uste dut ezker abertzaleak abian duela hausnarketa prozesu bat, indarkeriaren ingurukoa eta politika egiteko moduaren ingurukoa, eta ez dut uste Otegi, Diez eta besteen atxiloketek hori geldituko dutenik. Prozesu bat martxan dute, eta prozesu hori ez da geldituko. Ezker abertzalea pertsona askok osatzen dute, eta pertsona horiek lan egiten eta hausnarketa hori aurrera eramaten jarraituko dute.
‎Horrela bada, ingurunean txertatuta dagoelako, sortzen dituen gaixotasunengatik eta gaiaren larritasuna dela medio, LAB sindikatuak amiantoaren inguruko kanpaina bat martxan jartzea erabaki du, haren arriskuez ohartarazteko, batez ere.
2010
‎Txinan duen negozioa zabaltzea izango da Fagor Etxetresnak enpresaren lehentasuna datozen hiru urteetarako. Horretarako, laugarren lantegi bat martxan jarri nahi du, Txinako bazkide batekin elkarlanean, eta, marka indartzeko, 25 milioi euroko inbertsioa egingo du. 2013 urterako Fagorren etxetresna salmenta 45 milioi eurotik 150 milioira igotzea da helburua.
‎proiektu interesgarria izan daitekeen ideia, enpresa, hedabide edo ikergune bat abiatzeko aldez aurretik egin beharreko gogoeta eta lanketa patxadaz egiten laguntzea. Beraz, argi utzi du Larrartek beka ez dela enpresa berri bat martxan jartzeko; bai, ordea, hura sortu aurretik ondo pentsatzeko eta bideragarritasun azterketak egiteko.
‎Ideia bat izan baina denbora eta baliabideak falta dituenari laguntza eman nahi zaio denbora hori har dezan, baliabide horiek eskura ditzan eta ideia baino ez dena proiektu egingarri bihur dezan, adierazi du Larrartek. Dena den, proiektu bat martxan jartzeko ez dela nahikoa lanketa eta bideragarritasun azterketak txukun egitea, ondoren baliabideak eta kapitala behar direlako egitasmoak abiatzeko, EKTko Kontseilari ordezkariak adierazi duenez. Hala ere, fundazioak ez du baztertzen horretan ere parte hartzea, baina hori ondoren hartu beharreko erabakia izango dela jakinarazi du Lizarribarrek.
‎Mohamed Abdelaziz SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidenteak larritzat eta onartezintzat jo du jarrera hori; izan ere, giza eskubideak babesteko erantzukizuna ez duen munduko misio bakarra da Minurso. AI eta Human Rights Watch erakundeek ere giza eskubideen kontrol mekanismo bat martxan jartzeko eskatu diote NBEri.
‎Errauste plantak biztanleengan eta baserritarren ekoizpenean izan dezakeen eragina dela eta, errauste plantaren proiektua sei urtez gelditzeko eskatzea zentzuzkoa eta beharrezkoa da EHNEren iritziz, denbora horretan, Gipuzkoa osorako Zero Zabor programa bat martxan jarri ahal izateko.
‎Diruaren balioa zergapetzeari berari dagokio. Hortaz, zor arazoa ez da ebatziko harik eta arazo fiskala konpondu arte, hots, zerga sistema berri eta egoki bat martxan jarri arte.
‎Jaioterrian bizi diren sahararren giza eskubideak errespeta daitezen mekanismoren bat martxan jartzeko eskatu zion Fronte Polisarioak NBEri. Ban Ki moon idazkari nagusiak berak ere kezka agertu baitu berriki giza eskubideen egoeraz.
‎85 min. Katuak eta txakurrak elkarren aurka borrokatzen ari dira gerra luze batean; katutxo bat urrutiegi joan da. Plan maltzur bat martxan jartzeko asmoa du, munduko txakur guztiak menpean jartzeko. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte, Golem Alhondiga), Barakaldo (Max Ocio, Mega Park), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa, Principe), Errenteria (Niessen), Irun (Mendibil, Txingudi), Usurbil (Urbil), Baiona (CGR), Angelu (Moncine), Hazparne (Haritz Barne), Iruñea (Golem Baiona, Morea, Carlos III), Lizarra (Llanos), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).
‎Adibidez, Batasunarekin diren harremanetan bere pisua badu, su etenean ez sinestearen ondorioz ezker abertzale ofizial horrekin akordiorik ez delako pasatu nahi. Haatik, prozesu berri bat martxan dela sinesten bada, argi da hori sostengatu nahi dela, eta hori deklinabide guztietan, besteak beste, abertzaleen arteko elkarlanean. Bai hauteskundeetan, bai polo suberanistaren sortzeko momentuan.
‎85 min. Katuak eta txakurrak elkarren aurka borrokatzen ari dira gerra luze batean; katutxo bat urrutiegi joan da. Plan maltzur bat martxan jartzeko asmoa du, munduko txakur guztiak menpean jartzeko. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte, Golem Alhondiga), Barakaldo (Max Ocio, Mega Park), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa, Principe), Errenteria (Niessen), Irun (Mendibil, Txingudi), Usurbil (Urbil), Baiona (CGR), Angelu (Moncine), Hazparne (Haritz Barne), Iruñea (Golem Baiona, Morea, Carlos III), Lizarra (Llanos), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).
2011
‎Batzorde horren bitartez, biktimen memoriarekin loturiko agiriak bildu eta prozesu judizialak abian jartzeko arrastoak lortuko lirateke, eta ondoren biktimen erreparazioari loturiko proposamenak lantzen hasiko lirateke. «Euskal Herrian halako batzorde bat martxan jartzeko gehiengo soziopolitiko bat badago, eta gehiengo horrek Eusko Legebiltzarrean isla baldin badu, posible izango da egitasmoa gauzatzea», azpimarratu du.
‎Ezen Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan atzo abiatzekoa zen eta saharako auzia oinarrian zuen eztabaida astelehenera arte atzeratzea erabaki zuten azken orduan. Mendebaldeko Saharan giza eskubideak ikuskatzeko mekanismo bat martxan jartzea eskatu baitiote erakundeari beste behin, eta aurrekoetan eskakizun horri uko egin badio ere, oraingoan, presioa zabalagoa delako edo, aintzat hartuko duten zurrumurrua zabaldu da. Ban Ki moon idazkari nagusiak egindako zirriborroan eskaera hori jasotzen duela filtratu da, baina, baita presoak askatzeko neurria proposamen hori geldiarazteko keinua izan dela. Frantziak eskatuta hartu omen du erabakia Marokok?.
‎«Amaiur, esaterako, herri harpidetzekin finantzatu zen erabat». Sostengu kanpaina bat martxan jarriko dute, eta, herritarrak pelikularen parte hasieratik sentiarazteko, hainbat kultur ekitaldi ere egingo dituzte.«Benetakotasun horretatik, herritik, bestelako istorioak kontatzeko» plataforma gisa ikusten du Martinezek Zinez, eta ez daki film hau egingo duen bakarrik edo aurrera begira ere lanean jarraituko ote duen. «Jendearen partetik erantzun ona badu, zergatik ez».
‎Uztailaren 21ean, Greziari 160.000 milioi euroko bigarren erreskate bat ematea erabaki zuten EBk eta NDFk, inbertsiogile pribatuen «borondatezko» parte hartzearekin. Laguntza horren truke pribatizazio plan bat martxan jartzeko konpromisoa hartu zuen Atenasek, 2015a bitarte 78.000 milioi euro poltsikoratzeko. Bi hilabete igaro dira eta OTE telekomunikazio enpresaren %10 baizik ez du saldu.Porrota ziurtzat jo du FitchekAgindutako guztia betetzen badu, laguntza emango diotela agindu diote EBk eta NDFk.
‎Bestalde, Ankarak argi utzi nahi izan du ez duela babestuko nazioartearen esku hartze militar bat. Hala ere, ez du baztertu mugan errefuxiatuen etorrera masiboa geldiarazteko operazio berezi bat martxan jartzea.Lankidetza Islamikorako Erakundeak ere ultimatuma eman dio Al Assadi, gatazkari irtenbide baketsu bat eman diezaion. «Auzia konpontzeko azken aukera da hau», jakinarazi zuen Ekmeledin Ehsanoglu erakundeko idazkari nagusiak atzo Saudi Arabiako Jida hirian egin zuten bileran.
‎Zure azaleko zelula bat hartu eta hura zelula pluripotentziala bihur dezakezu gaur egun, zuk behar duzun zelula bihurtzeko gero, espezializatzeko, dela bihotzekoa, dela gibelekoa edo beste edozein zelula. Hori egiteko bidean gaude, baina ez erreprodukzio modu berri bat martxan jartzeko; hori ez da beharrezkoa. Bitxia da:
2012
‎Legez besteko proposamenari PPk egin dizkion emendakinen ondorioz, neurriak hartzeko eperik ez du izango Mariano Raxoi buru duen gobernuak. EAJk plana ekainaren 30a baino lehenago aurkezteko eskatu zion proposamenean; eta urriaren 1a baino lehenago neurri zehatzei buruzko programa bat martxan jartzeko, epeak zehazteko eta horretarako izango duen aurrekontuaren berri emateko. PPren ustez, aldiz, gisa horretako plan bat egitea ez da presakoa, eta ez da epe zehatzik jarri behar.
‎Eskumenen beharra Batasunaren izenean, Jean Claude Agerrek hartu du hitza, eta ezinbestekotzat jo du Ipar Euskal Herriak irauteko behar dituen tresnak eskuratzea. «Eskumen zabaleko kolektibitate autonomo bat martxan ematea beharrezkoa da, kudeaketa autonomiak berak bere gain hartuko duena». Era berean, azaldu du beharrezkoa dela aipatu lurralde kolektibitateak sufragio unibertsalaren bidez aukeratua izanen den asanblea erabakitzaile bat izatea.
‎Aipatutako ia guztia jakina zen, eta aurtengo aurrekontuetan diru sail jakinekoak zituen. Ekonomiari bultzada emateko iragarri ziren ekinbideen artean, esaterako, ez dira falta Industria Sailak kudeatzen dituen Gauzatu, Etortek eta antzeko programa klasikoak, departamentuak gutxienez orain dela hamarkada bat martxan jarri zituenak eta oraindik ere indarrean jarraitzen dutenak. Ez zen ekinbide eta proiektu berriak aurkezteko hitzordu eta lekua.
2013
‎Baina, tira, ez nuen Kontra saioaz bakarrik hitz egin nahi. Badarama denbora bat martxan; jakin mina duenak egingo zuen topo harekin. Webgunean eman izan dute beti; HamaikaTBn ematen zuten lehendik, baina, hauxe berria:
‎Orduan, pentsatu genuen erronka polita izan zitekeela gure lana euskaraz egitea. Ez zen ikastearen kontua, ordurako bazelako halako plan bat martxan, baina horrek ez zuen erabilerara eramaten. Helburua zen ordura arte erdaraz egiten genuen lana euskaraz egitea.
‎Gaur, hasteko, langileek batzar informatiboak antolatu dituzte egoera aztertzeko, Arrasateko Amaia antzokian. Zorra negoziatzeko asmoak prozesu korapilatsu bat martxan jarri du. Bitartean, hutsik geratuko dira lantegiak.
‎Horretaz gain, AHTa defizitarioa den heinean, datozen urteetan zor maila goratuko da, egungo egoera latza are latzago bihurtuko delarik. Hori guztia botere politiko eta ekonomikoaren goi arduradunen interesak asetzeko azpiegitura bat martxan jartzeagatik. –
2014
‎Burujabetza ekonomiko eta fiskala aztertzeko organo iraunkor bat sortzeko eskaera eraman zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak atzoko bilerara. Gaia ez zen sakonean aztertu, baina erakunde guztiak bat datoz halako topagune bat martxan jartzeko beharrarekin. Gipuzkoak egindako proposamenetik abiatuta, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak proposamen bateratu bat garatzeko eta aurkezteko ardura hartu du, aurrera begira.
‎EITBren emisioa aztertzeko lantalde bat martxan dago
‎Ortuzarren arabera, sindikatuak «piztu duen alarmak Espainiako bankuei egiten die onura». Finean, Kutxabanki buruzko kanpaina bat martxan dagoela dio EAJko buruak, «gezurretan oinarrituta». ELAk atzo erantzun zuen:
‎Jaurlaritzak pauso bat ematea nahi dute udalek eta aldundiak: koordinazio plan bat martxan jartzea erantzun bateratu bat emateko. Hau da, udal batek erabakitzen badu bere harremana instituzioekin euskara hutsean egitea, udal horrek azalpenak «bakarrik» eman behar ez izatea; gainerako udalen eta erakundeen babesa izatea.
‎Javier Mutuberria Oronako buruak ere aukera luke, baina hura ere buru belarri dabil Oronaren hedatze prozesuan. Egoitza ikusgarri bat martxan jarri berri du igogailuen konpainiak, eta nazioartekotze eta hedatze prozesu bizia zuzentzen ari da Mutuberria. Adinarengatik, eta batez ere norberak atzean duen ibilbidearengatik, Txomin Garciak, Javier Mutuberriak eta Agustin Markaidek ordezkatuko lukete Gisasolaren «errelebo naturala»; zaila da jakitea izendapen prozesuan ezuste bat egoteak zer nolako mezua helaraziko lukeen, hala kanpora nola taldearen barrura.
‎Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia« Bere garaian, hemen, bultzada politikoa izan zuen auzi bat zabaldu zuten. Dena libre zen, eta axioma bat martxan jarri zuten: dena ETA da.
2015
‎«Oso estu dago lehia. Ezer ez dago bermatuta, mundu osoan kanpaina erraldoi bat martxan delako Likuden gobernua erorarazteko».
2016
‎Aldekoei ere egin zien kritika: «Auzapez gisa, eta Euskal Kosta Aturriko presidente gisa ere, proiektu bat martxan ezartzeko promesa faltsu eta demagogiarik erabiltzen ez duen hautetsi arduratsu bat izan nahi dut».Angelukoa kenduta, azken egunotan gehiago dira aldeko iritzia eman duten herriak, halere. Eta, biztanleria txikikoak izanagatik, pixkanaka gehitzen dizkiete baiezkoak hala herri nola biztanle kopuruari.
‎Hori dela eta, administrazio bakoitzean «errealitatearen arabera iruzurrean betetzen ari diren lanpostuak betetzea» eskatuko dutela aurreratu du Casanovak.Behin behinekotasun hori gainditzeko, sindikatuak administrazio publikoei eskaera zuzen bat egingo die: enplegu plan oso bat martxan jar dezatela, eta administrazio bakoitzean beharrezkoak diren eginkizunak deialdi publikoen bidez bete daitezela. «Azken finean, Euskal Herriko erakundeei zerbitzu publikoen defentsarako sententzia hauek eskaintzen dituzten tresna juridikoak erabili ditzaten eskatuko diegu», Casanovaren arabera.Irailetik hona langileek epai horien inguruko zalantza ugari azaldu dituztela esan dute sindikatuko arduradunek.
2017
‎Euskara biziberritzeko bidean aurrera egiteko, berritasun handiak jarri ditu mahai gainean EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Gogoeta prozesu bat martxan dute, eta eztabaidarako txosten bat egin dute, Euskal Herri euskaldunari ateak ireki izenburua duena. Beste eskema batzuetara pasatzeko proposamena egin dute idazkian; besteak beste, euskalgintzaren eta instituzioen arteko harremanari dagokionez.
‎Beste leize batean, Aizpitartekoan (Errenteria, Gipuzkoa) berriki labar margoak aurkitu izanaz galdetu zitzaien adituei atzoko agerraldian, eta Mertxe Urteagak, diputazioko Arkeologia teknikariak eta gaur egun gaia kudeatzen ari denak hartu zuen hitza erantzuteko. Haren hitzetan, «halako aurkikuntzak egiten direnean oihartzun handia sortzen da», baina azaldu zuen oso zuhur jokatu behar dela, eta protokolo bat martxan jarri ohi dela, eta urrats guztiak bukatu artean ez dela xehetasunik ematen. Iragarri zuen «hiru edo lau aste barru» agerraldi bat egingo dutela horretarako.
2018
‎Bost urte bete ditu aurten Fagus Alkiza interpretazio zentroak, eta urteurreneko indarrak baliatu dituzte anbizio handiko proiektu bat martxan jartzeko: Sormenaren Kabia aurkeztu zuten atzo, artistentzat antolatuko duten egonaldi bat, Alkizan bertan (Gipuzkoa).
2020
‎Denbora hartu behar dugu elkarrekin pentsatzeko, bai ikuspegi orokor batetik, bai arloz arlo, sail bakoitzean zer ari garen egiten ongi eta zer daukagun hobetzeko, euskarak indarra har dezan. Hausnartu, bistan da, ekintza plan bat martxan jartzeko, eta lanean hasteko.
‎Norbanakoek edo erakundeek egin dezakete bat kanpainarekin, eta Euskadiren kasuan erabaki zen autonomia erkidego osoa atxikitzea batera. Iaz egin zuen Osasun sailburuak horretarako urratsa, eta lantalde bat martxan jarri zuen: unibertsitateko jendea, sare publikokoa, sare pribatukoa, elkargoetakoa, ikasleak, mediku bat eta paziente kroniko bat ere badaude, besteak beste, taldean.
‎Ni bizi naizen eskualdean, Uribe Kostan, Osakidetzako langile guztiak Urdulizko ospitalera deitu dituzte formazioa jasotzera; ehunka langile pilatu dituzte ospitale txiki bateko espazio itxi batean. Protokolo bat martxan jarriz gero, bere jarraibideetan sinisten dutela ikusi behar dugu, bestela pentsatu dugu protokoloaren ezarpenaren helburu bakarra arduradunek beren burua zuritzea dela.
‎Gobernuei eta agintariei informazio gehiago eskatu die. «Ez dakigu ezer, eta, ni bezala, autonomo pilo bat martxan gaude». Larrialdietarako kontsultak zabalik edukitzea behintzat lagundu egin litzatekeela uste du Larrinagak.
‎Hori saihesteko, gobernuek formulak sortu dituzte landatarrak hirietara egokitzeko. Badago hiri berri bat eraikitzeko planen bat martxan.
‎Ingurumen Sailari eskatu dio iraungitzat jotzeko ingurumen baimen bateratua (IBB). Kanpaina bat martxan jarri dute, Kontuz, ama naiz lelopean.
2021
‎Disney Plus plataforman ez dago eduki bakar bat ere euskarara bikoiztuta edo azpidatzita. Guraso euskaltzale batzuek Disney Plus Euskaraz taldea sortu zuten iazko azaroan, eta sinadura bilketa bat martxan jarri konpainiari edukiak euskaraz jar ditzala eskatzeko. 6.100 sinadura baino gehiago bildu dituzte hilabeteotan —www.pantailakeuskaraz.eus webgunean aurki daiteke sinadura bilketa—.
‎Eta bero dago horretan ere giroa: Fernando Grande Marlaska Espainiako Barne ministroak herenegun berretsi zuen horiek debekatzeko lege bat martxan dutela.
‎Amiantoaren funtsa jarri genuen mahai gainean; aspalditik zetorren eskaera bat. Biktimek urte asko pasatu dituzte euren eskubideak errespeta zitezela eskatzen, eta horiei kalte ordainak emateko 25 milioi euroko konpentsazio funts bat martxan jartzeko eskatzen genuen. Onartu zuten.
‎Hasierako kuota bat dago kooperatibista izateko, eta erabilera kuota bat hilero ordaintzen dena. Horrelako proiektu bat martxan jartzeko, birgaitzea izan daiteke aukera bat, edo eraikitzea. Eraikina edo zorua, bi bidetik lor daiteke.
‎Horretarako, oso beharrezkoak dira transkripzio teknologiak eta hizketa testu bihurtzen duten teknologiak». Kasu praktiko bat martxan da jada: Antxeta irratiko webgunean (antxetamedia.eus) sartzen den erabiltzaileak audioa duen albiste batean klik egiten badu, ikus dezake nola entzuten duen audioa testu moduan agertzen zaion pantailan.
‎Koronabirusak jotako gizarte honetan zaintza beharrezkoa dela aldarrikatu zuten kalean, eta eskaera nagusi bat egin zuten mobilizazioen deitzaileek: zaintzen sistema publiko bat martxan jar dezatela, «zaintzaileen duintasuna oinarri izango duena». Zaintza lanak emakume migratzaileek egiten dituzte askotan, gainera, eta, horrek «praktika neoesklabistak» sortzen dituenez, arrazakeria egiturazkoa amaiarazteko ere eskatu zuten deitzaileek.
‎Enpresaren abokatuak diru kontuen erradiografia zehatza egin zuen. 2016tik galerak dituela esan zuen, eta inbertsio plan bat martxan jarri zuela orduko hartan. 2019an, 1,9 milioi euro galdu zituela nabarmendu zuen, eta 2020rako espero zen 80 milioi euroko fakturazioa 47 milioira murriztu zela.
‎bortizkeriak izan duen itzal luzea Euskal Herrian. Ez naiz ikuspegi manikeo batera lerratuko, baina egia da bortizkeria pizten dela Euskal Herrian kontestu jakin batean, bizi nahi zuen herri baten adierazpen gisa, diktadura batean, eta gurpil zoro bat martxan ezarri zen. Horrek anitz baldintzatu du Euskal Herriko politikagintza, bai Ipar bai Hego Euskal Herrian.
‎Tankerako datuak izan dira beste herrialde batzuetan ere. Eta Italiako Gobernuak erabaki zuen kulturari eskainitako streaming zerbitzu bat martxan jartzea.
2022
‎«Ez da justifikagarria EAEko ikasleak bi hezkuntza sareetan kopuru berean matrikulatu arren, sare publikoak ikasle zaurgarri horien% 80 baino gehiago hartzea». Aurrerantzean horrela izan ez dadin, leku erreserba sistema bat martxan jartzea nahi dute; hau da, ikastetxe publiko eta itunpeko guztiek leku jakin batzuk gorde dituzte gabezia sozioekonomikoak edo hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat, baita matrikula bizia —ikasturtean zehar iristen diren ikasleak— kudeatzeko ere. Sindikatuak matrikulazio prozesuak «erabat» aldatzearen alde egin du, eta eskatu du «bidezkoagoa» izango den sistema horretan parte hartzeari uko egiten dioten itunpeko eskolei pixkanaka finantzaketa publikoa kentzeko.
‎Ez da Frantziako Gobernuak halako egitasmo bat martxan jartzen duen lehen aldia. Izan ere, 2015ean Baigorrin (Baxenabarre) 49 errefuxiatu hartu zituzten, Calaiseko «oihanetik» ekarrita.
‎ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal. Berau modu herritarrean finantzatzeko kanpaina bat martxan da Itsulapikoa.eus plataforman.
‎2015ean atxilotu zutenean, Xantiana Cachenault abokatuak instrukzio epaileari eskatu zion prozedura bat martxan jar zezala, haren tortura salaketak frogatzeko. Auziaren muinean zegoen 2001ean Guardia Zibilaren atxiloaldipean zegoela salatutako tratu txarra.
‎Jakin behar da arrantzaleek ez dutela hilabeteko lansaririk, baina egindako arrantzaren araberako saria dutela. Hortaz, elkartasun sistema bat martxan jarri zuten arrantzale guztiek sari bat ukan zezaten. Nik hori ezagutu dut, baina hasi nintzenean hasi ziren gauzak aldatzen.
‎Lege horren babesean, gaur gaurkoz, Sailburuordetzak bultzatutako Balorazio Batzorde bat martxan dago, Eusko Legebiltzarraren aginduari jarraituz, arau horren xede diren kasuak aztertu eta, hala badagokio, onartzen dituena. Horixe da batzorde horren helburua, legez kanpoko polizia jardueren biktima izan zirenen aitortzeko eskaerak aztertzea, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek eragindako kaltea ofizialki aitortzeko eta ordaintzeko.
‎Onintzak [Aduriz] eta Iulenek [Olabarria] erretiroa hartzea erabaki zutenean, jada ikusten genuen hori gerta zitekeela, ligaren maila handituz doan heinean, saltoa handiagoa baita harrobitik lehen taldera. Aldundiarekin hitz egin genuen, errealitate hori kontuan hartuta, harrobiarekin lan egiteko proiektu bat martxan jartzeko. Abian dugu, ez da erraza, baina ari gara.
‎Proiektu pilotu bat martxan da Iruñerriko autobusen gaueko zerbitzuan emakumeak nonahi jaitsi ahal izateko
‎Europako Batasunak, bestalde, Russia Today eta Sputnik Errusiako hedabideak blokeatu zituen inbasioaren hasieran, eta Bruselako diplomaziaburu Josep Borrellek «hedabide kaltegarriak» zigortzeko tresna bat martxan jarriko dutela iragarri zuen joan zen astean. Russia Today eta Sputnik «inbasioaren parte» direla esan zuen.
‎Ordea, ez du orain arte arrakasta handirik izan, eta, hori dela eta, aitortza eskeak egiteko epea berriro irekitzeko eskatu du Foro Sozialak gaur Donostian egindako agerraldi batean. Epea berriro irekitzearekin batera, «komunikazio kanpaina egoki bat» egin litzateke, foroaren ustez, baita biktimei laguntzeko «hurbileko» zerbitzu bat martxan jarri ere, «bitarteko eta prestakuntza egokiekin».
‎2018 urtean, orduko errektorea zen Nekane Balluerkak negoziazio prozesu ofizial bat martxan jartzea erabaki zuen. Horretan parte hartu genuen Iñigo Urrutia aldezle berriak, Inma Gerrikagoitia errektoreordeak, EHUko irakasle batek, begirale modura, eta artikulu hau sinatzen dugun biok.
‎Konponbide horiek osatzeko, EH Bildurena «eskaintza kolektibo baterako deiadarra» da, Otegiren arabera: «Herri proiektu bat martxan jarri behar da, borondate kolektibo bat artikulatu behar da».
‎Ipar Euskal Herrian negoziazio kolektiboko eremu propioa sortzeko bidea ez da aurrera egiten ari. Gauzak horrela, borroka ziklo oso bat martxan jartzea dagokio euskal sindikalismoari.
‎Islandian abiatutako lan eredua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ezartzeko asmoz, lantalde tekniko bat martxan jarri zuen iaz Eusko Jaurlaritzak, Save The Children erakundearen laguntzaz. Besteak beste, gizarte zerbitzuetako eta osasun, hezkuntza, justizia eta segurtasun alorretako profesionalek parte hartzen dute.
‎Telefono bat martxan jarri dute Gasteizko jaietan erasoak salatzeko
‎Bada, salatu duenez, lehenengoa urratu egin da, jurisdikzio militarrak hartu baitzuen ikerketa bere gain; eta bigarrena urratzeko «probabilitate handiak» daude, hipotesia baita babesik gabe zegoela egin ziotela tiro. Etxeberriak nabarmendu du oraindik ere posible dela ikerketa ofizial bat martxan jartzea, eta hala egiteko eskatu du. Bertzalde, nahiko lukete gizateriaren aurkako delitu gisa hartzea 1968an Tolosan gertatu zena, 1977ko Amnistia Legeak ez baitu halako krimenak ikertzea eragozten:
‎Masaiek manifestazioa egin zuten joan den ostiralean, Tanzaniako Gobernuak Serengeti parke nazionalean sortu nahi duen ehiza barrutiaren aurka protesta egiteko. Otterlo Busines Campany (OBC) Arabiar Emirrerri Batuetako enpresak kudeatutako proiektu bat martxan jarri nahi dute masaien lurraldean. Proiektuak 1.500 kilometro koadroko lur eremu hori gorde nahi du luxuzko ehizarako, safarien turismorako eta" kontserbaziorako".
‎«Hauspo berri bat» eman diote Azpeitiko Kulturaz kooperatibaren Arkupehotsak proiektuari, eta egitasmo bat martxan jarri dute aurtengorako: sei musika talde edo bakarlari gaztek sormen egonaldiak egingo dituzte irekitzear den Azpeitiko (Gipuzkoa) Dinamoa sormen gunearen soinuaren eremuan.
‎Preseski, Finlandian «ezinbestekoa» den saunaren kulturaz proiektu bat martxan du Ossak: Euskal Herria eta Finlandia sauna batean lotzen dituen liburua.
‎Batetik, ekainean Miarritzen egindako biltzarrean aldarrikatutako sindikalismo berrian urratsak egitea. Horren ondorioz, Idazkaritza Antirrazista bat martxan jarriko duela agindu du, «langile migrante eta arrazializatuen egoerari erantzuteko». Lan osasunari ere arreta berezia jarriko dio.
‎Dokumentuak zenbait gomendio biltzen ditu pandemia amaitzeko, baina, dioenez, horiek aurrera eramateko beharrezkoa izanen da nazioarteko lankidetza. Proposamen horien artean dago herrialdeek txertaketa estrategia bat martxan jartzea, txertaketa orokorra eta prebentzio neurriak bateratuko dituena. Talderik zaurgarrienak babesteko planak eta behaketa neurriak indartzea ere gomendatzen du.«Bada garaia osasun publikoa eta garapen jasangarria sustatzen dituen ekintza kolektibo bat egiteko, pandemia amaiarazteko», esan zuen Jeffrey Sachs Lancet Batzordeko buruak.
‎Hautetsien hitzetan, erabaki horrek bidea erraztu behar dio presoen eta iheslarien auziaren eta gatazkaren ondorioen konponbide orokorrari. «Gaurkoan, Frantziako eta Espainiako estatuei ozenki dei egin nahi diegu, eta bake prozesuan aktiboki inplikatu daitezela eskatzen diegu, justizia trantsizionalari begirako dispositibo bat martxan jarriz. Horrek biktima guztien onarpena, beren eskubideen onarpena, egia eta gatazkaren iturrien identifikazioa bermatuko ditu», adierazi zuten.
‎Eta, horretarako, nahitaez hezkuntza komunitatearen parte hartzea sustatu behar dela iruditzen zaio: «Ezinbestekoa da hezkuntza komunitatea parte egitea; deliberazio prozesu bat martxan jarri litzateke».
‎Bide horretan, nahitaez hezkuntza komunitatearen parte hartzea sustatu behar dela iruditzen zaio: «Ezinbestekoa da hezkuntza komunitatea parte egitea, eta, horretarako, deliberazio prozesu bat martxan jarri litzateke».
‎Egungo trenbide azpiegiturak modernizatzea eta aldiriko tren zerbitzu publiko bat martxan jartzea. Bi eskaera horiek bideratzeko, Arabako eta Nafarroako 50 toki erakundek manifestu bat aurkeztu zuten udaberrian, eta gaur Espainiako Gobernuak Araban daukan ordezkariordeari helarazi diote.
‎Gatazkaren iturrietara jotzeko beharra azpimarratu zuten Ipar Euskal Herriko hautetsi nagusiek Esnal eta Paroten askatasunaren berri izan ondotik irakurri zuten adierazpenean: «Gaurkoan, Frantziako eta Espainiako estatuei ozenki dei egin nahi diegu, eta bake prozesuan aktiboki inplikatu daitezela eskatzen diegu, justizia trantsizionalari begirako dispositibo bat martxan jarriz. Horrek biktima guztien onarpena, beren eskubideen onarpena, egia eta gatazkaren iturrien identifikazioa bermatuko ditu», adierazi zuten
‎Cataniako auzitegi batek kasuetako bat artxibatu zuen. Baina beste auzibide bat martxan dago, Sizilian. 2019ko abuztuan Open Arms itsasontziari portuan sartzea debekatu zionean pertsonen bahiketa delitu bat egin zuela egotzi zioten; 150 bat migratzaile zeramatzan ontziak.
‎«Erakundeoi dagokigu urrats bat aurrera egitea eta ahulenak babestuko dituzten politikak garatzea». Hala, iragarri du datorren urteko aurrekontuetan jarduera estrategiko sorta bat martxan jarriko dutela Araba Lagun planaren bitartez, familiak eta enpresak babesteko. Plan horrek zuzeneko jarduerak eta neurri fiskalak aurreikusten ditu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia