Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2000
‎Alta, bada, oroz gain, Zuberoako kulturgileen artean arrenkura bat jalgitzen da: euskararen gainbehera azkarra.
‎Izan ere, anitz dira mutil honek Jainko Jaunaganik errezibitu dituen donuak eta dohainak, eta, giristino izanik, haien lantzeko obligantza du eta munduari erakustekoa lanaren fruituak, eta guk, berriz, ahal dugun neurrian, hartarako baliabideen paratzekoa, Elizaren ospearen eta Jainkoaren loriaren izenean —eta, amets batean harrapaturik bezala, begiak zerurat jaso, eta segitu zuen—: Ea, bada, egunen batean erraiten duten ezen Urbiaindik Elizako doktore bat jalgi zela eta hartaz mintzatzen diren, gu gaur egun Hiponako maisuaz bezala...
‎Gero, igan zen osaba arestian seinalatu zuhaitzerat, ohi zuen bezala, urtxintxa baino bizkorrago eta fitezago; eskatu zuen sokaburu gakoduna, eseki zuen gakoa adarretik, laxatu genuen guk soka luze hura... eta sokak zuloan beheiti egiten zuela, bele bat jalgi zen bertatik karranka.
‎—Arrazoin zuen, bai, Iriyumok, noiz eta erran baitzigun eztei egunean ezen zoriontsu izanen ginela, zeren egun hartan ortzadarra izan baikenuen eta zeren laku baten hondotik suge bat jalgi baitzen, bere beztimendarik koloretsuenekin, hodeietako ura edateko asmotan... —eta, bere eskua enearen gainean ipintzen zuela, eratxiki zuen—:
‎Bulegariaren ahotik asots sail bat jalgi zen zizipaza. Ez nion nekerik eman ulermenari.
2005
‎Etxera heldu zen. Sukalde hutsa zeharkatu, hozkailua ireki eta garagardo bat jalgi zuen. Emazteak ikastera abiatzean goizeon pizturik utzi telebistaren aitzinean plantatu zen mando, edaria tutunetik beretik zurrutan.
2006
‎Migel Mailuk begiak zabal zabalik zituen. Murmur isil bat jalgitzen zen haren ahotik:
2007
‎Jakina, aurreneko ideia neure buruaren errepresentazioa da, izaki absolutuki libre batena bezala. Izaki libre, bere buruaren kontzientziadunaz batera, mundu oso bat jalgitzen da, ezerezetik?, kreazio egiazko eta pentsagarri bakarra ezerezetik296.
‎Ez zuen aterkia ilki nahi. Ohartu zelarik bururaino joatera deliberatuak ginela, galtzetako sakelatik paper puska bat jalgi zuen. Purtzilikatua.
2009
‎Gu Louvretik atera bitartean, bertze jarraileria bat jalgia zen Parisko apezpikuaren jauregitik. Hura eta gurea batera ziren ailegatzekoak katedralaren aitzinaldera.
2010
‎Eta badator azkenean kontakizunari izenburua ematen dion gertakaria, alegia, denek ez ziren izango iritzi bereko, Alfontso Irigoien Euskaltzaindiko orduko idazkariak proposamen ausart bat jalgitzen baitu erakunde honek 1959ko ekainaren 25ean egiten duen bilkuran; hitzez hitz kopiatuko dugu batzar agiritik:
‎(Sakela miatzen ari da zerbaiten xeka. ofizial higatu bat jalitzen du azkenean, eta gora altxaturik deneri erakusten).
‎Chott El Jeriz eko zingira iragateko, merkatari Jalil-ek palmondo enborrez baltsa batzuk egitera manatu zuen, bai eta haien gainean arta handiz salgaiak jartzera ere, guztiz ere meskitarako alabastro eta beirakiak. Baina gameluen belaunetaraino iristen zen ur hartan gaindi zihoazenean, bat batean, aintzira zoruak dar dar egin zuen, ura harrotzen eta biribilkatzen hasi zelarik; bai eta are, ihien artetarik ke adar bat altxatu zen, ezinago beltza, fite zeruraino igan zena; haren baitatik efrit bat jalgi zen, hiru elefante baino sendoagoa eta ehun gamelutako lerroa bezain luzea, bera ere ikatz kolorekoa eta eskuan ezpata biluziarekin baltsetarantz zetorrena.
‎dist! Sultan malerusari odol isuri bat jalgi zitzaion ahotik, mihia goitik behera arraildurik baitzuen. Begiak handi handi, Sultanek dar dar bortitz bat eginez arima errendatu zion Urrikalkorrari —harekin bitez gure laudorioak.
‎Izugarrizko su bat jalgitzen da, baina erretzen dena azala baizik ez da, azal hutsa baizik ez duena.
2012
‎Haren ahots gexalak xuxurlatu egiten zuen, erreka isurkari baten gisa; haren betseinetik pindar bat jalgitzen zen bere betaurrekoen distiratik barrena, era haren eskuak aurrera zihoazen Emmaren mahukan barnean, besoan haztaka egiteko. Emmak bere masailaren kontra sentitzen zuen arnasa estu baten hatsa.
‎Mukizapiak sukalde gainean botata zeuden; eta Berthe txikiak, madame Homaisen eskandalu handirako, galtzerdi zulatuak zeramatzan. Baldin eta Charlesek, herabeki, ohartarazpenen bat jalgitzen bazuen, Emmak mutirikeriaz ihardesten zuen, hori ez zela inolaz ere bere erruz!
‎Poliki poliki, haren heiagorak ozenagoak izan ziren. Alarau helkor bat jalgi zitzaion; hobeto omen zihoala zioen, eta berehala jaikiko zela. Baina dardarizoek harrapatu zuten; eta oihukatu zuen:
‎Gauza zorabiagarriren bat jalgitzen zen berarentzako existentzia pilakatu haietatik, eta bere bihotza oparo puzten zen, han pilpiratzen zuten ehun eta hogei mila arimek guztiek batera igorri balute bezala berak haiei suposatzen zizkien grinen hatsa. Bere maitasuna handiagotu egiten zen espazioaren aurrean, eta harrabotsez betetzen zen igotzen ziren burrundara gandutsuekin.
‎Rodolpheren oroipenari dagokionez, bere bihotzaren azkeneko zokoraino eraitsia zuen; eta han irauten zuen, errege momia bat lurpe batean baino solemneago eta ekuruago. Maitasun handi baltsamatu hartatik hats laino bat jalgitzen zen zeinak, orotan barrena iraganez, samurduraz lurrintzen baitzuen Emmak bizi izan nahi zuen orbangabepenezko eguratsa. Bere belaunikaleku gotikoan belaunikatzen zenean, garai batean bere amoranteari adulterioko bihotz isurietan xuxurlatzen zizkion mintzo ezti berberak zuzentzen zizkion Jaunari.
‎" Egizu alegia ilargi gabeko gaua dela eta gain honetatik ordoki zabala begi aitzinean duzula. Bat batean, urruneko ilunpetik suzko herensuge bat jalgi da herots handi batekin, fite baino fiteago joanik, esker eskuin suteak sortzen ditu bere joanean. Fu!
‎Gotorleku tokietara joanik, Weyler kontent egon zen eraikuntzak abantailaturik ikustearekin. Umore onean zeudela, Kapitain Orokorra eta jeneral Rivas irriz zihoazen bohio haren aitzinetik iragan zirenean; atarian, kadira xanku batean eseria, atso beltz bat zegoen, haren larru simaurrak are beltzago zirudiela ile urdinduaren ariora; ahoan kanaberazko pipa bat zuen, ke hari mehe bat jalgitzen zitzaiona; ondoan, belauniko eta adartxo zenbaitekin jolasean, mutiko bat zegoen, zazpi edo zortzi urte zituzkeena, bera ere ezinago beltza," urdin" deitzen dituzten haietarik.
‎Alde orotara behaka, nehor ez nuen kausitzen! Ordu baten buruan uxer bat jali zen:
2013
‎Irri karkaila gisako bat jalgi zen haren eztarritik.
‎Behialako gerlaria salatzen zuten ezker eskuko hiru hatz bakartiek eta eskuin begia izandako tokian gelditzen zen ore gorri beltzak. Ezker begitik, pindar bat jalgitzen zen oraino. Polifemo zaharrari ez zitzaizkion arrunt itzaliak garai bateko indarra eta azkartasuna.
‎Halako irriño zuri bat jalgi zitzaion ezpainetatik.
‎Oihu mehe bat jalgi zitzaion Margaritari.
‎Bihotzaren erditik, oihu bat jalgitzen zaigu: gora Oskorri!
2014
‎57. Hiri ere, herriko mutil sartuz geroz, galon txar bat bildu dukala eta, ezin ixilduzko kalaxka bat jali zauk apezen kontra. Aski heien gibel milikari hintzen bizkitartean denboraz, herrian xantrekoa egiten huelarik.
‎Uztail hondarrean istripua izan zuen Urdiñarbeko eskola laikoko haurren orgak. Mauletik etxerat heldu zirela, eskola laikoek festa egin baitzuten Zuberoako hiriburuan, gurpil bat jalgi zitzaion orgari, eta xantza izan zen amildegi handiagoa ez suertatzea parean. Errejenta zen orgaren gidari, hogeiren bat haurrekin; zamaria zen kolpatu, zango bat bihurriturik; haurretan, nehork ez zuen zauri itsusirik.
2015
‎Hasperen bat jalgi zitzaion Elsa ri bihotzaren erditik; non ote zen Luc. Bakardade
‎Harri eta zur geratzen nintzen gero, ikusiz goitik datorrela dirudien Jainkoaren egiazko maitasunaren su honetara hurbiltzean (izan ere, nahi izan, saiatu eta horretarako eginahalak egin arren, Haren Maiestateak nahi duenean izan ezik, beste batzuetan esan dudanez, ez naiz gauza haren txinpartatxo batedukitzeko), itxura batean nola suntsitzen duen akats, epelkeria eta miseriaz beteriko gizaki zaharra ikusiz; eta fenixak egin ohi duen antzera, irakurri dudanez? eta errautsetatik, erre ondoren, beste bat jalgitzen da, eta honela arima beste bat eginik geratzen da desira desberdinezeta sendotasun handiz. Ez dirudi lehengoa denik, Jaunaren bidea garbitasun berriaz hasten duela baizik.
‎Merke omen duk eta gainera Eba otez azafata pollita nerekin baitator, hostoa botata, denei mesede egitera eta gainera barkua garbitzera. Nola? Matxismo izigarria duk hori. Bai, bainan bere nahia baita eta agian, lo pausan egonen den bitartean, bere bularretatik gizon normal bat jalgi daitekeen itxaropena baitauka, emozioz beterik sor liteken arrakoia. Zer duk hori. Mariren jarraitzailea. Ai ama, euskaldunak ere saltsan....
2016
‎Ezer gehiagorik esan baino lehen, boz hori arras gaiztoa iruditzen zitzaidala esan nion, hain ozena zenez, arkeriaz jandako izaki batena izan behar zuela ere luzatu egin nion. Irriño bat jalgi egin zitzaion, berak ongi baitzezaguen gizon horren misoginia, eta ene orbanari fereka ezti bat emanez, zuhaitz baten itzal azpian jarri ginen, biok, biluzirik. Hotz xamar zegien eta gure gorputzak orbelez estali genituen.
‎Baina gehienetan isilik egoten zen. Gehienez ere, esklamazioren bat jalgiko zitzaion («Ederrak gaude, ba!...»; «Bai, baina nolabait...»; «Egon, egon: ikus dezagun lasai...»), barre laburren bat erantsiz edo ahapetik eztarriari eraginez, beharbada.
‎Hasperen bat jalgi zitzaion Elsa ri bihotzaren erditik; non ote zen Luc. Bakardade hura eraman ezina zitzaion:
2017
‎Begi ertzetik malko bat jalgi zitzaion masailera, maldan behera bidea eginez hondarrezko lurrerantz, lokatz bihurturik. Lorategiko burdinazko hesitik harago ikusi zuen nola uxatzen zituen tranbiak usoak aurrera egin ahala.
‎Etxezain basa belaki heze batez eta pote batez armaturik itzuli zen minutu erdi bat geroago. Oihu txiki bat jalgi zitzaidan poriferoaren imitazio sintetikoak nire masail azalgabetuarekin talka egitean. Ez zen beharrezkoa halako zakarkeriarik.
‎Oihuxka mehe bat jalgi zen gaztearen ahotik ur azala urratzean. Atzerako keinua egin zuen, baina aitzina segitu zuen bilintzi balantza.
‎Eta, kolorea bihurtu zitzaion aurpegira eta izerdia eta hotzikarak joan zitzaizkion. Hasperen sakon bat jalgi zitzaion.
‎Urte batzu geroago, hilobia burdin sare batez inguratu zuten eta, ez ustean, jume landare bat jalgi zen hobitik, sekulan landare patagoniko bati ikusi ez zitzaion enbor pizkor batez apaindua. Geroztik, Alejandro Bustingorry" Ezequiel Ramos Mejia" aintzirako urek estalita dirau.
2018
‎Augustok, harroa eta handiputza izateagatik, harroarren maite izan zuela bera, ez beste ezergatik, eta harroaren harroaz sufritu zuela horrenbeste, egin zuena egitera heltzeraino, mendekuz, bere erraietako haurra hil, arrazoitu zuen Elbak. Augustoren gorputz zaharkitu gaixo makalaren sustraietatik, Elbaren aurka egiteko, gogoz eta kementsu erasotzeko bultza egiten zion sinestezineko indar bortitz bat jalgitzen zela.
‎Negarrez abiatu zen Kataliñ. Amatxi xahar bat jalgi zitzaion bidera eta neskatxari erran, aitak jan eta, nebaren hezurrak artoski bil zitzan, eta aitak galdegingo ziola" zertarako nahi ditun ba hezur horiek?" Eta: " jostatzeko" erantzuteko.
2020
‎Hasperen bat jalgi zitzaion Elsa' ri bihotzaren erditik: nun ote zan Luc?
2021
‎Irailean, alkate frankistei zuzendu komunikatu bat jalgi zuen ETA Militarrak, eta han garbi gaztigatzen zituen: epe labur eta finko bat emana ziela kargua uzteko.
2022
‎Bi pentze egin zituzten bazkaldu aitzin eta handiena geroko utzi. Bazkaltzera joan zirenean, segalari bat gelditu zen tresnak aztertzeko eta Tourèneren igitaiaren kirtenean dutxulu bat ikusi zuen; ireki zuen eta zulotik mamarro bat jalgi zen erranka: " Zer egingo dut?
‎Bien parera iritsi denean begirada lehor bat jalgi dio bipolarrari, alde egiteko unea iritsi zaiola uler dezan. Zutitu da morroia eta eman ditu irteerarantz hiruzpalau pauso geldo.
‎Boutade iraultzaile bat jalgi zait. Euskaldunok iraultzan berriz ere hasi aitzin, komenigarria litzaiguke biragailuak ongi erabiltzen ikastea.
‎Klun bat jalgitzen da gainera, ohargarri da mozkorra dela. Dantza egiten du xotin eta irri.
2023
‎Lehenago, Abadiñon eta Oñatin izan zelarik, ez zuen solasbidera ekarri kontu hau, baina jakitun zegoen herri haietan Ilegunak metodoaz baliatzen direla; urtarrilean gabe, abuztuko lehendabiziko egunak hartzen dira aintzat; esaterako, apirilaren eguraldia igartzeko, abuztuaren laugarren eta hamaseigarren egunei erreparatzen diete. Bertaraturiko batek Lafitte hizkuntzalariaren aipu bat jalgi du: " Gure arbasoek uste zuten urtarrileko hamabi lehen egunak zotalak zirela, hots, bakotxak aintzinetik salatzen zuela nolako aroa izanen zen berari zoakon ilabetean".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia