2001
|
|
Sukaldariak kareletik hustuko du patata azalen baldea eta berehala ugalduko da txorien algara, alturako jirabirak utzi eta arrapaladan jauziko dira uretara. Kaioak bata besteari patata azala mokotik kentzen eta zalapartan ari direla, berriz, petrel beltz handi
|
bat
jaitsiko da, kaioak hegal kolpeka ohildu eta patata azalen jabe geratzeko.
|
2003
|
|
–Aizu, Oskar. Butaka zahar
|
bat
jaitsi nahi nuke zaborretara. Lagunduko al didazu?
|
2004
|
|
Ogitik bizi? –gurditik kantina
|
bat
jaitsi eta Aggioren ontziak bete ditu– Ze, orduan beste neskaren bat etorriko litzaizuke goizetan esnea partitzera, eta berarekin maiteminduko zinateke, eta nik ez dut nahi holakorik.
|
|
kamustea eta matxardatzea, azkenak zer esan nahi zuen edo ezer esan nahi ote zuen oso ondo ez bazekien ere. Eta eskatu zien mesedez une batez pentsatzeko zer egin behar zuten, zelako astakeria, ze, pentsatu zer den mendate
|
bat
jaistea katebegi bat matxardatuta baduzu, hori baino gauza peligrosoagorik. Eta, gainera, hortza kamustuta badago, orduan matxardatutako katea ez da sartzen koroan, edo alderantziz, berdin dio, eta orduan akabo.
|
|
Ezin nintzen ezkaratz hartan luzatu: urrats hots ozen (baina, aldi berean, kontu handiko)
|
bat
jaisten zen eskaileretan behera. Pistola neraman eskua gabardinaren sakelan sartu eta ate zabala bultzatu nuen.
|
|
Jaiki egin zen, pare bat buruko alde deigarria ahazten saiatuz. Agur laburra egin zioten elkarri, burua apur
|
bat
jaitsiz.
|
2005
|
|
Eskuko eskailera hartu eta liburu gorri
|
bat
jaitsi zuen apaletatik. Metodoz aztertu zuen gero, liburu haiek oso ondo ezagutuko balitu bezala.
|
|
Mateok ezetz esan zuen, ez zekiela, baina ez zuen burua asko mugitu, aspaldi konturatu baitzen mugimendu bakoitzeko apur
|
bat
jaisten zitzaiola argazki liburua arropa barruetan.
|
2006
|
|
Geldi egon nintzen une batez, eta Julian izan zen orduan keinua egin zuena: nire besaburuan jarrita zeukan eskua apur
|
bat
jaitsi zuen, kamixetaren gainetik betiere; klabikularen gainera iritsi zen; haren erliebea jarraitu zuen, presiorik egin gabe, eta gero bularreraino eraman zuen eskua. Hatz mamien ukitu doi batez egin zuen ibilbidea, baina han esku naban bildu zidan bularra, kamixetaren azpian libre eta beharbada dardarka izango nuena.
|
|
Bi gizonen artean arragoaren itxurako ontzi pisutsu
|
bat
jaitsi zuten, handia, ikusten ohitua nengoena baino hiruzpalau bider zabalagoa; baita burdin xaflaz egindako harribitxi baten trazako ontzi bat ere. Beirategira sartu zituzten.
|
2007
|
|
–Asteburuetan zer? , esan dit Leirek, brokoli batekin borrokan dagoen bitartean, irenste erritmoa apur
|
bat
jaitsi dugunean.
|
2008
|
|
Goi ordokia pixka
|
bat
jaitsi egiten zenez mendebalderantz, gelditu ginen tokiak ikusmira zabala eskaintzen zigun bi alderdietara. Gure aurrean, zuhaitzen adaburuen gainetik, Basoen Muturra ageri zitzaigun, uhin hautsiez inguratua; atzean, ainguralekua eta Eskeleto Uharteaz gain, itsasoaren zabalgune handi bat ere ikusten genuen, lur mingaina eta ekialdeko behe lurrak baino harago.
|
|
Bidea oso luzea izango dela kalkulatu dut. Bidaiari
|
bat
jaitsi da, ekialderantz doa nonbait. Sartzen zirenik ere ez genuen uste baina hiru igo dira.
|
|
Arlote bat igo zen tranbiara Graça auzora zeraman aldapan, eta Barbosa erdi lokartuaren ondoko jarlekuan egin zioten lekua pasaiariek, kiratsak uxaturik. Haren ile zikinetatik armiarma hankaluze
|
bat
jaitsi zen korrika eta Barbosaren eskutik gora igo zen. Polizia ohia esnatu egin zen bat batean eta armiarma bota egin zuen leihotik.
|
|
Hala ere, ez zuen estutu. Kopeta pixka
|
bat
jaitsi zuen. Kontu bat falta zen argitzeko, konturik funtsezkoena, agian.
|
|
–Zer diozu, gizona? , itaundu zion pistoladunak, belarria pixka
|
bat
jaitsiz.
|
|
Hotelean, beste tokietan bezala, igogailuetan doazenek kapelua kentzen dute aurrean andre bat dagoenean, baina gaur ikusi dugu denak kapelua buruan geratu direla nahiz eta andre
|
bat
jaisten zen, izan ere, beltza zen andrea. Aita eta biok buru hutsik geratu gara baina beste inor ez.
|
|
Ole Christian Lund magistratuak ahaztua zuen kapitainarekin hitz egin zuena, goiz batean itsasoan hiru mastako balandro bat ikusi zuelarik. Belaontzitik batel
|
bat
jaitsi zuten uretara, eta lau gizonek arraunean ekarri zuten lehorrera, bi arraunlari alde banatara. Muturrean gizon bat kapela zabal batekin, zutik.
|
2009
|
|
Ongi. Programatxo
|
bat
jaitsiko dugu.
|
|
Euritakoa ezker eskuan, eskularruak, gabardina garbia, lepokoa eta kapela ingelesa puntu bat kopetarantz eroria. Ez urrun, gizon
|
bat
jaitsi zen auto aparkatu batetik, baina Josebak ez zuen ikusi.
|
|
Hain efektu azkarrekoak izan ziren Maria Bibianaren hitzak, non arestian desizoztutako irria berriro izoztu baitzitzaion Txarori; ikusi ere, ikusi behar baitzituen honek, bai Maria Bibianak erabilitako tonuan eta bai haren betartean ere, irri aztarnarik ez?, berearekin zerikusirik ez zuèn beste jarrera baten zantzuak; Adaren ahizpa bost minuturako sartu zela, bai, baina ongi aprobetxatu nahi zituela bost minutu haiek, berak buruan zituenak argi eta garbi azaltzeko: hura ez zela, alegia, konplimenduzko bisita bat!; Maria Bibianak horman zintzilik zegoèn gurutzea ikus zezakeen, Txaroren buruaren gainetik, eta hala, batean begiak apur bat igotzen zituela eta bestean apur
|
bat
jaisten, galdetu zion:
|
|
Nazario ez zegoen pozik ez lasai, eta horregatik hasi zen, beharbada, fabrikan ordu gehiago sartzen, berandu egiten zitzaion arte; halakoetan, herriko jauregia hartzen zuen ostatu, han jaioterrian, non anaia Ismael eta Bittori bizi baitziren, baita Ismaelek etxezain zuèn uste osoko lehengusua ere, bere familiarekin; egun haiek, baina, urruntasun espiritualak hurbiltasun fisikoa du gurutze?, ugarituz joan ziren, halako eran, non asteburuetan ere geratzen hasi baitzen, emazteari beti abisatzen zion telefonoz, nolanahi ere?, lanaren aitzakian? aitzakia hura, beste ikuspegi batetik, benetakoa bazuen ere, lehen Mundu Gerra bukatu ostean produkzioa eta salmentak apur
|
bat
jaitsi baitziren, enpresari hainbat arazo eraginez.
|
|
–Orduan, Maiza kalean geldirik zegoen auto bat martxan jarri eta haiengana egin zuen. Chrysler zuritik pertsona
|
bat
jaitsi eta ustez metrailadore tiro segida jo zuen Ulaiar jaunaren aurka, eta honek bost zauri jaso zituen; ondorioz, hil egin zen. Beste bertsio batzuen arabera, egileak lau izan ziren eta tiroak bertatik bertara egin zizkioten?.
|
|
...ua ere, bere familiarekin; egun haiek, baina –urruntasun espiritualak hurbiltasun fisikoa du gurutze–, ugarituz joan ziren, halako eran, non asteburuetan ere geratzen hasi baitzen –emazteari beti abisatzen zion telefonoz, nolanahi ere–, lanaren aitzakian... aitzakia hura, beste ikuspegi batetik, benetakoa bazuen ere, lehen Mundu Gerra bukatu ostean produkzioa eta salmentak apur
|
bat
jaitsi baitziren, enpresari hainbat arazo eraginez.
|
|
Hain efektu azkarrekoak izan ziren Maria Bibianaren hitzak, non arestian desizoztutako irria berriro izoztu baitzitzaion Txarori; ikusi ere, ikusi behar baitzituen honek, bai Maria Bibianak erabilitako tonuan eta bai haren betartean ere –irri aztarnarik ez–, berearekin zerikusirik ez zuèn beste jarrera baten zantzuak; Adaren ahizpa bost minuturako sartu zela, bai, baina ongi aprobetxatu nahi zituela bost minutu haiek, berak buruan zituenak argi eta garbi azaltzeko: hura ez zela, alegia, konplimenduzko bisita bat!; Maria Bibianak horman zintzilik zegoèn gurutzea ikus zezakeen, Txaroren buruaren gainetik, eta hala, batean begiak apur bat igotzen zituela eta bestean apur
|
bat
jaisten, galdetu zion:
|
2010
|
|
Hara ailegatzean, lehengusuaren aita, bere osaba, alkandorarik gabe, itsasontzi baten motorra konpontzen ari zela, gauza arraro bat hauteman zuen gizon honen azalean asteasuarrak: kordoi moduko arrasto zurixka
|
bat
jaisten zitzaiola eskuineko besaburutik belauneraino. Orbainak zirela azaldu zion lehengusuak ahapeka.
|
|
Baina istripu malapartatu bat izan zuen eta ezin izan zuen aurkitu. Handik hilabetera beste ekipo
|
bat
jaitsi zenean, maskara ez zegoen bertan, ez baitzuten topatu.
|
|
Luiak kamiseta pixka bat igo eta galtza pixka
|
bat
jaitsi zuen eta Omarri irribarrea eten zitzaion.
|
2011
|
|
Zorabio pixka bat ere ematen zidan batzuetan haren presak eta abiadurak. Nire indar guztiekin besarkatzen nuen, txirrista
|
bat
jaisten arituko bagina bezala, baina berak ihes egiten zidan beti, nire aurretik iritsi ohi zen helmugara, tarteka negarraldi laburrak egin ondoren betiere.
|
|
Lehenengo solairuan 40 urte inguruko emakumea eta haren alaba bizi ziren, familia errumaniar ugaria bigarrenean eta ni neu hirugarrenean. Hondartza ez zen urruti eta etxearen atzealdean porlanezko zorua zuen tokia zegoen, aparkaleku gisa erabiltzen zena; batzuetan, tolestuta eramaten diren aulki horietako
|
bat
jaitsi eta bertan egoten nintzen irakurtzen.
|
|
Mikelek aurpegi zurbil bat eta begi izutu batzuk ikusi zituen. Neskak maila pare
|
bat
jaitsi zuen. Zakur arriskutsu bati bezala so egin zion Mikeli, aurpegira itsasten zitzaion ile bustiaren artetik.
|
2012
|
|
–Zure emaztea mendate
|
bat
jaisten ari zen, erran zuen Garcíak, haur bati zuzenduko balitzaio bezala?, bihurgunez jositako errepide estu bat. Normalean bigarren martxan ibili zuen, hirugarrenean gehienez.
|
|
Hark ekartzen zituen askarien aurrean, Leireren opil industrialek eta zukuek astronautentzako elikagaiak ematen zuten. Leirek liburu
|
bat
jaisten zuen askotan, baina hura ireki eta gutxira hasten zitzaion hitz egiten Adelina beti.
|
|
Arriskutik at egon nintzenean, pixka batean geratu egin nintzen, eskuetan eta aurpegian sartutako geziak ateratzeko eta, lehen esan dudan bezala, heldu berritan eman zidaten ukendu berberaz igurzteko. Betaurrekoak kendu, eta, marea pixka
|
bat
jaitsi arte ordubete inguru itxaron ondoren, ibiz iragan nuen erdialdea neure zamaz, eta onik iritsi Liliputeko errege portura.
|
|
Garai bateko egunik txarrenak inbidiagarriak azaltzen zitzaizkion orain. Ohitura hain luze baten instintuzko galduminaren pean dena ezabatzen zen; eta, aldian behin, jostorratzari eragiten zion bitartean, malko lodi
|
bat
jaisten zen bere sudurrean behera, eta han geratzen zen momentu batez dilingo.
|
|
Hori pentsatzen nuen bitartean, bihotza nahi gabe ohi baino azkarrago pilpiraka ari zitzaidala, txalupa zorigaiztokoari begiratzen nion; baina bera, ahatea bailitzan, uretan murgiltzen zen, eta gero, arraunei bizkor eraginez, hegoak astinduko balitu bezala, amildegitik ateratzen zen apar zipriztinen artean; eta bitartean, pentsatzen nuen uraren indarrak bultzatuta kostaldearen kontra jo eta zati zati eginda geratuko zela; baina trebeki albora jiratu, eta osorik sartu zen badia txiki batean. Buruan ahari larruzko txano tatariarra zeraman ertaineko gizon
|
bat
jaitsi zen txalupatik. Eskuari eragin zion eta hirurak batera zerbait ateratzen hasi ziren ontzitik; zama hain zen handia, non oraindik ez baitut ulertzen nolatan ez zen hondoratu.
|
2013
|
|
–Txerri
|
bat
jaitsi zuen hemen kamioilariak, Santosek. Bere zain nengoen ni.
|
2014
|
|
Gero liburuak kutxa batean sartu eta armairura itzuli nituen. Eltzeak aurkitu nituen azkenik, eta amari
|
bat
jaitsi nion.
|
|
Baina hain gogoratzen dinat ondo unea, ezen ezinezkoa baitzait pentsatzea pasarte horrek esanahirik ez duenik; hor hasi zunan dena, ziur nagon...?. Musika aparatuaren bolumena pixka
|
bat
jaitsi zuen; Arabako errepideak ari ginen zeharkatzen jada. –Donostiara joanak gintunan erosketak egitera.
|
|
Berlina dotore baten atzean geratu ziren, zeinaren bidaiariak une horretan jaisten ari baitziren. Andre
|
bat
jaitsi zen lehenik, jaun edadetu bat gero, eta neska gazte bat azkenik, bekatua bezain ederra. Benjamin urduritu egin zen; bazirudien transformazio kimiko batek gorputzeko elementu guztiak disolbatu eta birmoldatu zizkiola.
|
2015
|
|
Konketako txorrotako uraz aurpegia freskatu, orraztu, eta burua tente atera naiz berriz ere pasillora. Eskailerak jaisten hasi naiz, poliki, maila
|
bat
jaisten dudan bakoitzean bizkarrean sentitzen dudan mina leuntzeko, baina orain pauso sendoz, magistratu andrearen aurrean esandako hitz apurrek on egin balidate bezala. Beherakoan, bigarren solairutik pasatzean, gorakoan ikusi dudan tipo bera ikusi dut kafe makinaren ondoan, gorakoan batere disimulurik gabe nire ipurdiari begira geratu den bera.
|
|
Betiko debozioarekin segitzen zuen lanean funtzionarioak, eta beste erabaki bat hartu behar izan zuen zuzendariak funtzionarioaren oreka psikologikoa hausteko. Ordenagailua eta telefonoa kentzeko agindua eman zuen, eta idazmakina zahar
|
bat
jaitsi zioten. Argiaren kontsumoa jaisteko aitzakiarekin, lanpara guztiak itzaltzeko agindu zuen zuzendariak, eta bonbila urdineko flexo kaxkar bat jarri zioten.
|
|
Baina aurreko autoek ere abiadura azkartu zuten errepide zuzena ikustean, eta ezin izan zituen aurreratu bihurgunea baino lehen. Hala ere, eta aurreko autoek abiadura apur
|
bat
jaitsi zutela ikusita, ezkerreko karriletik jarraitu eta azeleragailua zapaltzea erabaki zuen. Gainean izan zuen arte ez zuen ikusi bere bidetik, kontrako norabidean, zetorren kamioi luzea.
|
|
Kotxea txakur gonbitoz zipriztintzea. Martxa
|
bat
jaitsi eta bihurgunea ahalik leunen hartzen saiatu zen. Ia derrigor, gainera.
|
|
Ofizialak gurdia seinalatu zuen. Soldaduak gizon
|
bat
jaisten ari ziren ohatila batean. Gure ondoan pasatu zenean, begiak apartatu nituen.
|
|
Hark soinean xal berde bat zeraman, eta elkarren ondoan zeuden, elkarri pilota botaka zebiltzan Prueri eta Jasperri begira. Eta, bat batean, batere arrazoirik gabe, agian metrotik irteten edo ate bateko txirrina jotzen ari direnei gainera esanahi
|
bat
jaitsi eta haiek zerbaiten sinbolo, ordezkari bihurtzen dituen bezala, esanahi huraxe ezarri zen bi haien gainean ere, eta, ilunabarrean zutik, begira, ezkontzaren sinbolo bilakatu zituen, senar emazte. Gero, handik pittin batera, benetako irudiak gainditzen zituen profil sinbolikoa berriro hondoratu zen, eta, aldamenera heltzerako, Ramsay jaun andreak ziren berriro, pilotan jostatzen zebiltzan umeei begira.
|
|
Maddi salbu, ez zegoen arimarik. Maila pare
|
bat
jaitsi genituen hala ere, sotoko kaperara zeraman eskailera tartean erdi ezkutatuz.
|
|
–Igo nahi al duzu? , animatu du gidariak kristalaren heren
|
bat
jaitsita.
|
|
Afaria prestatzen ari zela, furgoneta bat gelditu zen lorategi aurrean. Handik gutxira mutil garai eta despistatu itxurako
|
bat
jaitsi zen. Axel zuen izena.
|
2016
|
|
Zer egin handirik ez nuenez, neure buruari galdetu nion zergatik egingo ote duten emakume batzuek zuriaren aldeko hautua eta beltzaren aldekoa besteek, eta erabaki horretan izaera edo aldartea, zein ote den erabakigarriago. Gerrikoa kendu eta ez ote nion neskari gona pitin
|
bat
jaitsi ere pentsatu nuen, angelu zuri distiratsua estali arte gutxienez, ezagunen batek ikusita ere susmo txarrik har ez zezan, batez ere. Baina loak aldi berean intimotasunaren babesa ematen dio lo dagoenari, erreparoa ematen zuen ezer ukitzen hasteak, eta bururatu zitzaidan horrelako zerbait sentituko duela hiltzaileak hilotza bertan dela krimenaren agertokia atontzen hasten denean.
|
|
Erratz autoa ere bere atzean gelditu zen, aiduru. Eskuineko atea ireki eta kamiseta grisez jantzitako pertsona
|
bat
jaitsi zen. Berehala agertu ziren nonbaitetik zale batzuk.
|
|
Noizean behin, gauzak argitze aldera, Moises literario
|
bat
jaitsi litzateke mendiren batetik. Sinaitik, Parnasotik edo, zergatik ez, Larhunetik, Sarako Idazleen Biltzarretik hurbil geratzen denez gero. Jainkoaren hitza, hots, Benetako Literaturaren bidea erakutsi diezagun.
|
2017
|
|
Bideoa ikusteaz
|
bat
jaitsi zitzaien alkohola ikasle haiei. Egun hartan kontzertua zen Beireren helburu nagusia.
|
|
Itsas arrano
|
bat
jaitsi, bat batean, eta bere atzaparrekin oratu zuen.
|
|
Lasai eta gelditu gabe mastekatzen zuen. Tarte neurtuetan distentsio txiki
|
bat
jaisten zen astiro haren eztarrian behera. Nire paketea ireki eta nire opiletako bat eman nion.
|
|
Neska gelditu zen biona izandako etxearekin, eta teilatupe batera aldatu nintzen ni. Horrek etxean nengoenean makurtuta ibiltzera behartzen ninduen edo burua pitin
|
bat
jaitsita gutxienik, eta kalera ateratzen nintzenean ere gisa horretan ibiltzen hasia nengoela ohartzen nintzen, buru makur alegia, baina jendeak neskarekin gertatuagatik izango zela interpretatuko zuen eta inork ez zidan ezer esan. Etxeak muga izugarriak zituen alde horretatik, baina bi leihoetatik begira jarri eta itsasoaren zati handi bat ikus zitekeen eta iruditzen zitzaidan ikusmira horrek konpentsatzen zituela neke guztiak.
|
|
–Aurretik beste
|
bat
jaisten bada, ni jaitsiko nauk gero.
|
|
zer nenbilen ni horrelako zeozer irakurtzen? Mesanotxeko Strauss hartu eta gelatik irten nintzen bi liburuekin; solairu
|
bat
jaitsi, jantokian sartu eleberritxoa uzteko, eta beste solairu bat jaitsi nuen gero, goiza egongelan igarotzeko asmoz; neska ezezaguna ikusteari uko eginez, ezin bainuen utzi ezezagun batek nire ekintzak baldintzatzea.
|
|
zer nenbilen ni horrelako zeozer irakurtzen? Mesanotxeko Strauss hartu eta gelatik irten nintzen bi liburuekin; solairu bat jaitsi, jantokian sartu eleberritxoa uzteko, eta beste solairu
|
bat
jaitsi nuen gero, goiza egongelan igarotzeko asmoz; neska ezezaguna ikusteari uko eginez, ezin bainuen utzi ezezagun batek nire ekintzak baldintzatzea.
|
2018
|
|
Guztiz kontrara. ...detako aldizkari bat, eta hantxe ikusi zituela, eta gero ia automatikoki, ia nahitaez, ia zeruko graziaz hartu zituela argazkiak, hatzaz hautsa eta pinportak kendu, zirrimarrak leundu, bere proiektuari hobekien egokitzen zitzaizkionak aukeratu, eskaneatu, eskaneatzearen kalitatearekin nahiko konforme geratu ez eta punta puntako inprimagailua zeukan lagun bati deitu, irudiak lantzeko programa berri
|
bat
jaitsi, deskargatzeari itxaron, instalatu, programa zein hizkuntzatan erabili erabaki, erabilera terminoak eta baldintzak onartu teorian testu ezinago tekniko eta ulertezin hori irakurri ez ezik entenditu ondoren, programa instalatu, ordenagailuko eskritorioan topatu txoko apropos bat programaren zuzeneko esteka ipintzeko, handik hainbat egunetara wetransfer bidez jaso azkenik adiskidearen punta ...
|
|
Ordu laurden inguru bertan eserita daramanean agertzen da muino artetik Lander. Malkar
|
bat
jaisten du trakets eta azkar, erortzeko zorian ia. Txabola aurrean dagoenean inguru guztian begiratzen du.
|
2019
|
|
Zirkulutan hasi zen Coralinerengandik urruntzen, eta gero bizkarrez ibiltzen hasi zen, atzeraka, zurrun, urratsez urrats, berriz ere bueltatu eta Coralineren hanka baten kontra igurtzika hasi zen arte. Neskak esku
|
bat
jaitsi zuen katua laztantzeko, eta berehala sentitu zuen zeinen taupada gogorrak ari zen ematen haren bihotza. Dardarka zegoen, hildako hosto baten moduan ekaitzaren erdian.
|
|
Orain, lehengo ohola berriro hartu eta beste zubi bat osatu behar du, alboan duen plataforma gurpildun batera iristeko. Hortik behera, eskailera kiribil
|
bat
jaisten da arrapalaren hondoraino. Baina, halako batean, jendea ohartu da ontziolako langile gazte bat ere asmo berberarekin dabilela, hau da, soka batetik behera irristatzen ari dela, disimuluan bezala.
|
|
Kurloik aipatutako beste adarra agertu zaie ezkerrean, horma zorrotzen artean. Hodeiri begiratu dio Aizek eta doi
|
bat
jaitsi du burua. Izan ere, ilargia etorri zaie lagun, gerlarien burdinetan isla txikiak sortuz.
|
2020
|
|
Zin egingo nuke eszena hori Jon Sarasuak prestatu zion biografian irakurri nuela, baina zalantzak sartu zaizkit, liburu horretan atzera eta aurrera ibili naizen arren, ez baitut aurkitu. Ez nuen bada neuk asmatuko?, galdetzen diot neure buruari, eta etsipen moduko batek hartzen dit barrena, arreta pixka
|
bat
jaistea aski baita, zirriztu bat uztea alegia, gure kontakizunetan fikzioa sartzen hasteko.
|
|
Eta orduantxe konturatu zen: Artabide azpitik beste kale
|
bat
jaisten zen. Baliteke!
|
|
Pasealekuko puntu batean Aitziber gelditu egin zen. Mikelen besotik askatu eta ertzera gerturatu zenean, honek ikusi zuen han petrilean zulo bat zegoela, eta zulotik harrizko eskailera
|
bat
jaisten zela. Eta ikusi zuen, halaber, Aitziber eskaileraren buruan seko gelditzen zen modua, eta beronen garrasiak aldean zekarren izua:
|
|
Autoko atze aldetik gizon
|
bat
jaitsi zen eta traban jarri zitzaion. Gaztea zen, 28 urte gehienez, ile luze samarra zeukan eta, uniformez barik, kamiseta zuriz eta larruzko txamarra beltzez jantzirik zegoen.
|
|
Horrenbeste gauza behar al da naturaz gozatzeko? Autokarabanen motorrak martxan daudela artean, urdaiazpiko hanka handi
|
bat
jaitsi, harentzako mahaiaren gainean lotuta Bide Berdearen erdi erdian jarri eta hamaiketakoa egiten hasi dira hurrup eta klik. Bost axola beren txiringitoa eta autokarabanak saihestu behar dituzten oinezkoak eta bizikletariak.
|
|
Bihurgunean aparkatuta zegoen, baina, gu taxira iritsi aurretik, beste auto bat etorri eta haren alboan gelditu zen. Argazkilari
|
bat
jaitsi zen eta niri eta aitari argazkiak ateratzen hasi zen. Gu taxian sartu arte jarraitu zuen kameraren botoia saka eta saka.
|
2021
|
|
Orain esaten denean euskal dantza krisian dagoela, ez dakit krisian dagoen edota guk ezagutu genuena ez ote zen burbuila bat; gogoratzen naiz, nerabea nintzela, Ereintza dantza taldearekin ibiltzen ginenean, ia ia herri guztietan zegoela dantza talde bat, 40 lagunekoa, herriz herri ibiltzen zena, nazioartera ateratzen zena, ordu eta erdiko ikuskizunak ematen zituena... Orain sentsazioa daukagu pila
|
bat
jaitsi dela dantzari kopurua eta geure burua gutxiesteko joera daukagu, baina kuantitatiboki, daukan artikulazio moduagatik eredugarritzat dugun bertsolaritzarekin konparatuz gero, herri batean askoz partaide gehiago ditu dantza talde batek (kasu, 18 urte bitarteko 25 dantzari) bertsolariak baino.
|
|
Gorantz jo zuen sastrakaren ertzetik, Jimmie atzetik zuela. Une hartan, udazkeneko haize zirimola txiki
|
bat
jaitsi zen dantzan maldan behera, kiribilduz eta zabuka aurrera egin ahala. Sartu atera jostalari bat egin sutara, txinpartak eta txingarrak hartu, eta etxe zuriaren kontra jaurti zituen.
|
|
Hegoek dardara egin eta astinduka hasten ziren bridaren kontra. Une batez, lepoa alde batera eta bestera luzatzen zen larri, eta odol erreten txiki
|
bat
jaisten zen mokoaren puntatik.
|
2022
|
|
2009ko udaberrian Kandil mendiak bisitatu nituen; gaua borda batean eman nuen, Iraneko armadaren leherketak urrunean entzuten zirela. Biharamun goizean, emakumez osatutako gerrillari talde
|
bat
jaitsi zen bordara elkarrizketa egitera. " Emakumeok faktore garrantzitsua gara erakundean.
|
|
–Egin dezakedala uste dut –eskuekin belaun ubela laztantzen duen bitartean– Hantura apur
|
bat
jaitsi da. Ubelduta dago oraindik, baina ez dut uste horrek garrantzia duenik.
|
|
Arrasto beltza utzi zuten lurrean. Lehenengo autotik guardia
|
bat
jaitsi zen, Miguel Armada.
|
|
Autotik aleman
|
bat
jaitsi da, istripuarekin larrituta. Franko harekin batera iritsi da.
|
|
Euriaren mehatxu handia zekarten hodeiek. Elurra egiteko, tenperaturak apur
|
bat
jaitsi zuen oraindik.
|
|
Udazken gauaren aire hotzak segituan besarkatu du Julia, haren azal biluziaren zentimetro bakoitza laztanduz. Harmaila
|
bat
jaitsi du, eta gero beste bat, eta beste bat, itsasoak orkatilak inguratu dizkion arte. Hotz dago, bezperan baino hotzago.
|
|
Bertan zen Artynov jauna ere, datxen kolonia hartako nagusia, gizon beltzaran aberatsa, garaia eta gizena, aurpegia armeniar itxurakoa zuena, begi irtenak eta jantzi arraro bat: bular parean askaturiko alkandora bat eta ezproidun bota altuak; sorbaldetatik kapusai beltz
|
bat
jaisten zitzaion, zeina lurretik arrastaka baitzeraman, gona handia bailitzan. Haren atzetik zihoazen bi erbi txakur, beren mutur zorrotzak beherantz erorita.
|
|
Thomas Bernhard, esate baterako, Ume bat kontakizun autobiografikoan gogoratzen duenez, bost urterekin hasi zen eskolara, gu bezalaxe. Amaren izeba batek larruzko kartera zahar
|
bat
jaitsi zuen ganbaratik eta argizariarekin igurtziz atera zion distira. Bere aita ere larruzko kartera horrekin joaten omen zen.
|
2023
|
|
Bat batean, ekaitz laino izugarri
|
bat
jaitsi da Muruagan behera, eta Bertokitik Osinalderako errepidea hasten den lekuan, gelditu egin da. Tximistak hasi dira erortzen bata bestearen atzetik, eta batek zuhaitz bat jo eta bota du:
|
|
Galduak zituen alabaren begiak, ordurako mahai oihalean iltzatuak. Tonu pare
|
bat
jaitsi zituen Josebak ere, ahotsean eta begiradan.
|
|
Baina ez. Emakume adineko
|
bat
jaitsi zen eta, kafetegian barneraturik, arestian sartutako gizon haietako baten mahaira eseri zen. Orduan jabetu nintzen:
|
|
Edonola ere, haizetakoaren elur geruzaren eta paperaren arteketatik, aurreko ibilgailutik bi gizon irteten ikusi nituen. Berehalakoan, bestelako itxurako gizon
|
bat
jaitsi zen, dotorea, txaparroa, maletin batekin, eta, Duponten eta Duponden antz antzeko beste bi gizonek Nikolasen autoraino lagundurik, bertan sartu ziren hirurak ere.
|
|
Martin tapaki batean bildua utzi nuen, telebistako bolumena apur
|
bat
jaitsirik. Egongelan bertan, ordenagailuaren pantailara jo nuen nik, Gabrielen materialak alboan neuzkala.
|