Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 187

2000
‎Filmetan, noski, protagonistak (hau da, nik neuk) besterik gabe erantzuten dio galdetzaile isilari, aukerarik eman gabe eta ustezko galderei erantzunez. Baina (batzuetan hala iruditzen bazait ere) hau ez da film bat, eta beraz apur bat itxaron dut nire izena zein den itaundu didan arte. Eider, erantzun diot, eta bere koadernoan apuntatzeari ekin dio.
2001
‎Zergatik? Izan ere, antibiotikoak ematen badizkiote, zentzuzko denbora bat itxarongo da, medikamentua sortzen duen laborategiak markatua, animalia organismoak hondakinak guztiz ezaba ditzan eta etorkizuneko kontsumitzaileengana irits ez dadin. Era berean, ez da hormonarik edo animaliak gizentzeko debekatutako substantziarik emango eta parasitorik ez da egongo.
‎Emakumea azkar joan zen, deiren bat itxaroten egon balitz bezala. Eta, konturatu gabe, atea irekita laga zuen.
‎Presaka. Zokoraino iritsi, begirada orokor bat bota, minutu bat itxaron komunean ez dagoela ziurtatzeko eta heltzean baino lasaiago irteten da. Arantxa ikusi ez izanaz pozik.
‎Bera bakarrik moldatuko zela esan zuen purrustadan. Segituan nirekin egongo zela eta apur bat itxaroteko.
‎Aurrera egin ahala kafe eta tabako usaina gero eta nabarmenagoa zen, hormak, berriz, inoiz baino grisagoak iruditu zitzaizkidan. Harreran ile zuri eta kartoi zimurtuzko aurpegia zuen poliziak tibetar monje baten pazientziaz entzun zidan; ondoren pixka bat itxaroteko esan eta bulego batera sartu zen. Atera zenean lasai esertzeko esan zidan, komisarioa laster egongo zela nirekin.
2002
‎Eskaera egiten duten gehienak ekonomikoki egonkortuak daude, urte batzuk dira ezkondu zirela eta haurrak biologikoki izan ezin dituztenez, adopziora jo dute. Ez dituzte, beraz, 20 urte eta ia beste hamarkada bat itxaronez gero euren eta adoptatutako seme alaben arteko adin diferentzia altua izango da. Barne adopziora jotzen dutenen adina 28 urte bitartekoa da; atzerrira jotzen dutenek aldiz 36 urte izan ohi dute.
‎Lehenengo eta behin, iruditzen zait Ezker Abertzale oso posible baten eraikuntza ETAren desagerpenean dagoela, eta berau edo epe arin batean ematen da edo betirako galduko da aukera. Areago, konbentzitua nago, hamar edo hamabost urteren buruan ezker abertzale demokratiko batek abertzaletasunaren eremuan hegemonia lortuko lukeela, zeren nonbait 350.000 botu erreal horrelako egoera bat itxaroten dago. Baina bidean, EAJ bere estrategiara eraman gura badu, eta era berean, hegemonia diskutitu, orduan ez da posible ez Lizarra ez Garazirik.
‎Iris Acces 3000 izeneko aparatuak segundo bat behar du horretarako. Hala, gailu hau duen eraikin batera sartu nahi duen pertsona batek Iris Access era hurbildu du begi bat (bideo-kamera bat baino askoz handiagoa ez den gailu bat), eta segundo bat itxaron du. Denbora hori behar du Iris Accesek gizabanako bakoitzaren erretinaren egitura bakarra eta besterenezina identifikatzeko.
‎Esan beharra dago garai hau zailena izan zela niretzat, nahiz eta injustiziaren aurka jardun nahi izanak indar handia ematen zidan. Ez nuen ezer garbi ikusten; nire lagunek mila eratara erreakzionatu zezaketen, batez ere momentu hartan geneukan adinarekin (14 bat urte), eta, ondorioz, denbora bat itxarotea erabaki nuen, nire lagunen heldutasunerainoko bidearen baitan egongo zena betiere, edota nik hala kontsideratuko nuenean.
2003
‎Arin izango da, bai, eta orduan ez jatzu damutuko apur bat itxaron izana, orduan askatasun osoa emongo deutsegu gorputzei daroen guztia alkarri adierazo degioen, berbea emoten deutsut.
‎Taula horren goiko aldean, luzetara ebakitako PVCzko hodi erdia sartu behar da, eta ondo zaindu behar da haren diametroa eta maila irtengunearena bat datozela (forma erdizilindrikoa ere izan ohi du). Ondoren, zementuz bete behar da, goiko aldean jatorrizkoaren antzeko akabera eman behar zaio, eta, aurreko kasuan bezala, gutxienez egun bat itxaron behar da desenkofratzeko, eta hiru egun berriz zapaltzeko. Lan honekin, erorketak saihestuko dira eta edozein eskaileraren itxura ona berreskuratuko da.
2004
‎Telebista aparailua duela gutxi erosi baduzu eta, batez ere, telebista garestia bada »adibidez, plasmadun pantailaduna bada», deskodetzailea erostea komenigarriagoa da. Aldiz, telebista aparailu nahiko zaharra baduzu eta berau aldatu nahi izanez gero, agian hobe da denbora pixka bat itxarotea eta LTD telebista bat erostea, adituen esanetan datozen hilabeteetan asko ugarituko baita telebista aparailu mota horien eskaintza. Edozein kasutan, LTDaz gain, kable bidezko telebista eskaintza jaso nahi bada, telebista aparailuak sarrera analogikoa izan behar du.
‎Une erabakigarri hau ziklikoki errepikatzen da, ez da iraunkorra eta baliatu behar dugu. Alferrik pasako balitz, ziur aski, beste urte pilo bat itxaron genuke unea errepikatu dadin.
‎–Pixka bat itxaroten baduzu, berehala naiz zurekin berriro. Izan ere, lehen ere esan dizut, telefonoaren beste aldean Joana daukat zain, eta honezkero aspertuta.
‎–Esan dizut pixka bat itxaroteko. Aurrena Joanarekin bukatu behar dut, zain daukat eta.
‎Bai, hobe dugu pixka bat itxaron, ezta?
‎Atorra Beltzen kotxea, hori bai, etxe aurrean zegoen, eta kotxe barruan poliziak. Pentsatu du tabernara joan eta apur bat itxarotea, eta hiru anisek irauten dutena itxaron du, Luca agertu arte, eta berriro irten da kanpora, sargoria buruan.
2005
‎Fruitu lehorrak... Hala ere, ez nuen neure irudian hobekuntzarik nabaritu, pisatzeak beldurtzen ninduen, eta denboraldi bat itxarotea pentsatu nuen hainbeste miresten nuen baskularen gainean jarri aurretik. Honako hau zen hasieran irudikatutako helmuga:
‎Txirrina jo eta zain geratu dira. Minutu bat itxaron behar izan dute baina azkenean atariko atea ireki eta Madokak pisuko atean itxaron die, ile bustia toalla batean bildurik eta txabusina horia jantzita, untxi zuriak diren zapatila epeletan. Ametsek ikusi duenez, neskari zapatilak aldatzea gustatzen zaio eta gutxienez bost pare ezberdin ditu, zein baino zein xelebreagoak.
‎Gelako atean jo du. Apur bat itxaron eta gogorrago jo du. Irekitzen ere saiatu da, baina giltzaz itxita dago.
‎Garazik doi bat itxaron eta deitu egin zuen.
2006
‎Ez amaren edo haurraren osasuna arriskuan dagoelako, baizik eta beste ebakuntza bat egin behar ez delako. “Gerta daitekeelakoan, urte bat itxaroteko esango diegu interesatuei, eta egokiena denean egingo dugu”, laburbildu du euskal adituak. Sei dioptria baino graduazio handiagoko miopeak ere laserretik baztertzen hasi dira.
‎Azken orduko hegaldiak, azken minutukoak ere deitzen direnak, hegazkina abiatu baino egun batzuk lehenago jaurtitzen dira plaza guztiak betetzeko. Eskaintza horietako bat itxarotea komeni da helmuga jakin baterako lehentasunik ez dutenentzat. Aukera hori ez da oso segurua goi denboraldian, seguruenik hegaldi guztiak beteko baitira prezioak bota beharrik gabe.
‎Hala ere, hobe da ziurtatzea eta neurketa pare bat minutu batzuetako tartearekin egitea. Gidatu behar duen pertsona batek 0,5 g lortzen badu litroko, hau da, legezko muga, hobe da tarte bat itxarotea odoleko alkohol maila jaitsi arte, eta aparatuak 0,4 edo 0,3 Hobe da zuhurtzia bikoitzarekin gidatzea: egoera fisiko egokian egotea eta alkoholemia kontrolean positibo ez ematea.
‎Sozialistek, aldiz, ez dute nahikoa ikusten," behin behinekoz bada ere", udal gobernuko taldeen babesa besterik ez izatea ordenantza berriak. Euren ustez," bost urtez zain egon bagara, beste hilabete bat itxaron zitekeen adostasun maila handiagoa lortzeko". Argazkian, Algortako Portu Zaharreko tabernetako terrazak.
‎Altzoan zituen argazkiak jaso eta altxatu denean, amaren eskuak heldu dio besotik. Sustoa hartu du eta erizainari segundo bat itxaroteko esan dio.
2007
‎Inkestek aldaketa iragarri dute, eta, inkestei ez badiegu arrazoia kentzen, nafarrek oraingoan lehorreko nafarrek, nafar maritimoek beste uhin bat itxaron dute eskuina igorriko dugu. Hala balitz, ongi kudeatu beharreko euforia batek hartuko gintuzke.
‎Gai polemikoa da, ados, eta irakurleak soluzioren bat itxaroteko eskubidea du. Alabaina, askaleku definitiboak itxarongarri baino gehiago beldur izangarriagoak diren puntuetan, moldabide bat, apala, baina?
2008
‎Hortaz, esan dezakegu gure ibaien egoera hobetzen ari dela. Dena den, oraindik denbora pixka bat itxaron dugu hartuko dituzten neurri guztiak martxan jarri eta orokortu arte... eta gure ibaietan bizia borborka ikusi arte.
‎Zaldi, behor edo mandoren bat itxaroten zuen IMk, portu lakarretan gora egiteko. Luzea baita Valle de la Géla delakoa, batez ere oin mendizalea ez duen kalekumearentzat.
‎Egoera horretan emakumearen atzetik lasterka ateratzea nabarmenkeria bat iruditu zitzaidan, seguru nengoen guztiek maiteminduta nengoela pentsatuko zutela. Minutu bat itxaron nuen, minutu luze bat. Tarte horretan ehun metro edo ehun eta berrogeita hamarren bat egingo zituela kalkulatu nuen.
‎Horrela ibiltzen gara peñak kalejiran zezen plazara joaten direneraino». Giroaren arabera, apur bat itxaroten dute, eta berriro jotzen hasten dira arratsalde erdian, 08:00ak arte. Gaiak denetarikoak dira:
‎Berak Ezkurrari irabazi zion final batean, eta berak nola irabazi behar zitzaion bazekiela esan nion txantxetan. Gero, lehen partida Juaristiren aurka neukala ikusita, pixka bat itxaron nuen, biak zarauztarrak direlako, baina Juaristik Bitoria hartu zuenean nik Eizagirreri eskatu nion eta baietz esan zidan. Ni berez aski kaskarra naizenez, lagun onak behar ditut alboan.
‎Marionek, aingeru hegoak jantzita, zirkuko bagoiaren parean eserita dagoela, hausnartu egiten du, oroitu egiten da: " Norbaitek maitasun hitz bat esan ziezadan eternitate bat itxaron nuen. Gero atzerrira joan nintzen".
2009
‎Eta bazekien eskatuz gero ere Ana ez zela itzuliko. Hobe zuen apur bat itxarotea. Noizbait lasaitu eta autora itzuliko zen.
‎Handik bost hilabetera, ordea, enpresak beste kontratu etekintsu bat sinatu zuen, Renault ekin hura ere (milaka zigueñal), eta orduan sortu ziren istiluak, sindikalista anarkistek enpresak pilatutako kapitalari mozkina lehenbailehen atera behar ziotela argudiatzen zuten bitartean, sozialistak erabaki zuhurrago baten aldeko agertzen baitziren, pazientziaz jokatzea eta beste urte erdi bat itxarotea ez ote zen onena: % 6ko igoera lortu genian, eta goazen pausoz pauso, balizko tranpak saihestuz, azkarregi dabilena tranpan harrapatuta geratzen duk-eta; anarkistak, baina, berotzen hasi ziren. Fanelli eta Luis Morazaren arteko lehia, kontu pertsonaletik asko zuena, baita antzerkitik ere Luis Morazaren kasuan, areagotu egin zen, sindikatukideen aurrean nor muturrekoago agertzeko ahaleginean?, harik eta, suak hartuta, sozialistei zirika hasi zitzaizkien arte, fabrikako hormetan paskinak zabalduz, oilo lumatu bat erakusten zutenak, UGT letrekin?
‎Esan du igande gauak direla ortuetan zuloak egiteko egunik onenak. Esan du argi daukala berak ortu horretan daudela txostenak, baina asteartea dela eta apur bat itxaron dutela. Phineasek esan dio oso zaila iruditzen zaiola ortua topatzea eta batez ere txostenak topatzea, oso zaila.
‎Erditzea 12 egunez atzeratu da. Kevinek beste egun bat itxarongo du, albaitariari hots egin aurretik.
‎Adibidez, tradizionalki" kutxa gotorrak" deitzen direnek irekiera automatiko atzeratuko sistema bat izan behar dute, lanaldian aktibatuta egon behar duena; alokairuko konpartimentuen ganberen kasuan, erasoak detektatzeko sistema elektronikoak konektatuta egon behar du eguneko 24 orduetan. Prozesu erraza izan arren, aipatutako kutxetako bat alokatzeak esan nahi du epe luze samar bat itxaron behar dela (hilabetetakoa izan daiteke) banku bateko bezero ohi edo garrantzitsu ez bada; izan ere, segurtasun kutxa nagusiak (10.000 baino gehiago Espainiako bankuetan) okupatuta daude. Gainera, kutxen eskaerak gora egin du nabarmen, eta sektoreko iturriek diote% 50 baino gehiago hazi dela krisi ekonomikoa hasi zenetik.
‎Monterreyko Forumak (Mexiko) Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuen 2007ko azaroan. Testua forma hartzen hasi zen 2004ko irailean Bartzelonan egin zen Kulturen Forum Unibertsalean, baina denbora bat itxaron behar izan zuen oniritzia lortu arte. Mundu bidezkoago eta solidarioago baten aldarrikapenek justifikatzen dute haren garapena.
‎Uda honetan burtsan zer gertatuko den jakin nahi dute aurreztaile ertain eta txiki guztiek, bereziki azken bi urteetan errenta aldakorrak izan duen zuzenketa handiaren ondoren. Burtsako analista batzuek diote okerrena gertatu dela, eta parketeetara itzultzeko unea izan daitekeela, baina zuhurrenek pixka bat itxarotea iradokitzen dute, eta azken urteotako bultzada altzistaren ondoren merkatuak nola aldatzen diren ikustea. Inbertitzea erabakitzen dutenek errenta aldakor nazionala aukera dezakete.
‎Marea oraindik behera samar dago; jendea sartuz gero, lurra jo lezake itsasontziak, hiru metro inguruko sakonera baitu. Hobe pixka bat itxarotea. Baina, denak urduri daude, lehenak izan nahi dute hainbeste sekretu ezkutatzen dituen txalupatxoan sartzeko.
‎Burutik zer pasa zaidan? Apur bat itxaron eta sufritzea. Horixe egin zuen eta jokatzeko era aldatu zuen gero.
‎Handik bost hilabetera, ordea, enpresak beste kontratu etekintsu bat sinatu zuen, Renault ekin hura ere (milaka zigueñal), eta orduan sortu ziren istiluak, sindikalista anarkistek enpresak pilatutako kapitalari mozkina lehenbailehen atera behar ziotela argudiatzen zuten bitartean, sozialistak erabaki zuhurrago baten aldeko agertzen baitziren, pazientziaz jokatzea eta beste urte erdi bat itxarotea ez ote zen onena: % 6ko igoera lortu genian, eta goazen pausoz pauso, balizko tranpak saihestuz, azkarregi dabilena tranpan harrapatuta geratzen duk-eta; anarkistak, baina, berotzen hasi ziren –Fanelli eta Luis Morazaren arteko lehia, kontu pertsonaletik asko zuena, baita antzerkitik ere Luis Morazaren kasuan, areagotu egin zen, sindikatukideen aurrean nor muturrekoago agertzeko ahaleginean–, harik eta, suak hartuta, sozialistei zirika hasi zitzaizkien arte, fabrikako hormetan paskinak zabalduz, oilo lumatu bat erakusten zutenak, UGT letrekin... edo oiloaren kanta imitatuz, haien ondotik pasatzerakoan:
‎Pazientzia kontua baino ez zen, beraz. Ez nuen uste mirariren bat itxarotearen parekoa zenik hura. Argi neukan erabakia:
‎Nik dakidala, ez duzu neska ezagutzen; ez da Bermeokoa. Ba, iaz elkarrekin bizitzen hasi, eta umetxo bat itxaroten daude orain, ekainean jaiotzeko omen da. Medikuek esaten didatena betetzen bada, nik ez dut ezagutuko, bi hilabete lehenago joana izango bainaiz.
2010
‎Noraren erreakzioren bat itxaron zuen. Ez zen ezer iritsi.
‎Egiaz, gizartearen zenbait esparruk beste gauza bat itxaron zuen. Hau da, estatuen betiko industri politikak desagertu behar baziren, aldaketa hori oinarritzeko arrazoi bakarra zen ordutik aurrera Europar Batasuna izango zela politika horien iturria.
‎Minutu batzuen ondoren, nahasketa hori burruntzali batera pasatu, eta su motelean egosi, mugitu gabe ere, loditu arte. Banilla esentzia gehitu, eta minutu bat itxaron behar da nahi den aroma eta zaporea hartzeko. Nahasketa ontzi hotz batean bota eta iragazi.
‎Izenen bat aipatzerik izango al zenukete. J.J: Oraindik apur bat itxaroten ari gara, baina, teknika desberdinak lantzeko irakasle espezialistak ekartzen saiatuko gara. Hautatuak ditugu batzuk, interesgarriak izan litezkeenak, baina, parte hartuko duen jendearen arabera ere ikusi da zeinengana jotzen dugun.
‎Segundo bat itxaron gabe, ohe ertzean eseri eta bere eskua eraman zuen Nereak, nebak biak zeuzkan aldera. Kepa zurtuta geratu zen, belaunak destolestu eta hankak luze utzi zituen, jakin ez arrebaren mugimenduari laguntzeko ala eragozteko.
‎Ikusten denez, ez zuen guztiz sinesten han geldituko nintzenik. Pixka bat itxaroteko eskatu nion eta handik gutxira azaldu nintzen, etxe hartako bat gehiago banintz bezala, pijama jantzita. Muxu eman nion eta orduan bai lasai abiatu zela amaren eskutik logelara.
‎Normala den bezala, Lauraren izena eman omen zion, Juana Mariren andregaiarena. Txinatik bueltatzen zenean kontsultan jarraitzeko asmoa omen zuen, beraz, pixka bat itxaroten bazuen, bere lagunik onenaren esku egon ahal izango zuen. Larunbatean zetozen bueltan, beraz, ez zuen denbora askoan itxaron beharrik izango.
‎Jendearentzat errazena Magdalenarena jokaera interesatua dela pentsatzea duk: Poloniatik etorrita, aitona batekin ezkondu, pixka bat itxaron eta handik gutxira herentzia, pentsioa eta bizimodu berria. Gezurra!
‎Berriro ere rive droitera pasatu eta autobus sasi ingelesak Concorde ko obeliskoaren atzealdean utzi gintuen, jomuga genuen kaletik bi pausotara. Rivoliko arkupeetan zegoen te saloia eta ordu laurden luze bat itxaron behar izan genuen sartzea lortu aurretik. Giro hozkirriak eta nekeak goseturik, gustura eseri ginen apaindura doratuz kargaturiko saloiko besaulki gurietan.
2011
‎Manresa ere urri dabil baliabidez, baina eskarmentu handia dute gutxirekin asko lortzen. Txus Bidorretak ere ez luke arazorik eduki behar Alacanten, baina hilabete pare bat itxaron da lehen ondorioak ateratzeko.
‎Denboraldi bat itxarotea egokitzen bazaio gaixoari, behin behineko protesi bat eraman dezake.
‎Sukaldeko tresneria lotu ondoren, amak heldu eta airean altxatu ninduen gurdi gainera, ume txikia banintz bezala oraindik. Apur bat itxaroteko esan zion aitaitari eta zerbaiten bila igo zen sabaira. Liburu lodi bat ekarri, eta edalontzi eta koilaren artean gorde zuen, sagar eta maindire usaineko liburu zaharra.
‎Nire semeak arreta eta laguntza eskatzen zuen. Bidaiek apurtxo bat itxaron zuten; baina, badaezpada, motxila lurrean laga nuen begi bistan. Egunen batean?
‎–Pixka bat itxaronez gero, naturak agiria bihurtuko dizue, erran zuen Mikelek?. Agente talde bat jarri duzu lanean...
‎Minutu batzuetan itxaron ondoren, lana errepikatu egin behar da, baina etilbentzenoarekin. Pixka bat itxaron ostean, xilenoa injektatzen da haren denbora zehatza neurtzeko. Horrela, substantzia bakoitzaren erretentzio denborak finkatzen dira erabilitako bera­riazko zutabe horretan.
‎Hara, demagun gaur arratsaldean Donostiara joatekoak garela trenez. Berandu xamar gabiltza, ai, ilaratxo bat dago txartelen leihatilan, jo, pittin bat itxaron genezake berez, baina imajinatu trena gu ilaran gaudela etortzen dela, ez ez, hobe dugu txartelik ez hartu eta lasaiago joan, pikari erosiko dizkiogu txartelak, total, berdin du. Ding dang dong.
‎Segundo batzuk igarota, Annak eskua bufandarekin babestu, leihoko zulotik sartu, atea ireki eta barrura abiatu zen. Doluzko jantziak baino beltzago zegoen dena etxean, eta tarte bat itxaron behar izan zuen, bere begiak iluntasun hartara ohitu arte. Bien bitartean, Fran haren aldamenera heldu zen.
‎Machadok dirudi optimistena: gerra ia bukatzera dihoan arte gutxienez, etorkizun berri argizko bat itxaroten du. Lehen Mundu Gerra eta gerraondoko depresioa hurbildik bizitu dituen W.
‎Urrats bat besterik ez zait falta leihatilara iristeko, eta atezainaren aurrean gola sartzeko zorian dagoen jokalariak bezala gorde dut, erne, nire lekua. Istant bat itxaron behar izan dut oraindik eta, aurreko bizkar zabalak alde egin duenean, funtzionarioarekin gertatu naiz buruz buru. Alferrik egin dut saioa esaldia gogoratzen; zuria egin zait gogoan, eta une horretan, hain juxtu, dragoi batek doministiku egin izan balu bezala, ikaraldi handi batek astindu du errenkada eta, ezer esaten asmatu baino lehen, jokoz kanpo utzi naute bazterrean etsita.
2012
‎Eskuko maleta eserleku gaineko txokoan jarri eta eseri egin nintzen. Segurtasun uhala jarri eta lo hartzeko prestatu nintzen, baina ahots monotono batek gomendioak ematen zituen bozgorailutik, eta lo hartzeko, beraz, apur bat itxaron behar izan nuen.
‎– Era berean, ez zaie azkarregi erantzun behar kontuzko mezuei edo mezu gogaigarriei (kasu horietan, hobe izaten da denbora tarte bat itxarotea, gaia lasaiago eta inpartzialtasun handiagoz ikusteko).
‎emakume gutxik egiten diote uko eskaera horri. Hala ere, hirutik batek pixka bat itxarotea eskatzen du. Alderantzizko kasuan, datuak aldatu egiten dira:
‎Tratamendua lasaitzeko eta tentsioak arintzeko tratamendu bat da, baina baita mina arintzeko metodo eraginkor bat eta haurdunaldiko gaixotasun ohikoenetako batzuen ondorioak ere. Artikulu honetan azaltzen dira masajeak haurdunaldian dituen onurak, gomendatutako masaje motak haurtxo bat itxaroten denean, eta baita etorkizuneko amek alde horretatik hartu behar dituzten neurriak ere. Gogoan izan, halaber, etxean, bakarrik edo bikotekidearekin, haurdunaldian perineoko masajea egin daitekeela, eta horrek erditzean kirurgiak saihesten laguntzen duela.
‎GAUEAN, 2 ZATIA: Hiru prestakinak hozkailutik atera eta apur bat itxaroten dugu bizkotxoa eta gelatina ondo desmoldatzeko. Labe parafinatuko paperaren gainean moldatuko gara (nik aluminiozko paperaren gainean egin nuen, eta labeko papera gogorragoa da, gutxiago apurtzen da eta askoz errazago maneiatzen da; horregatik ez dizuet esango).
‎Ohartu gara" zer" garrantzitsua dela baina" nola" k garrantzi berdina duela, gure ama lurra agortu ezina ez dala, horrenbeste garatu dugun teknologia, bere onak probesteko eta era berean bera zaintzeko erabiltzea ezinbestekoa zaigula. Darwinek mende bat itxaron behar izan zuen denok bere Teoria onar genezan, eta honek. Zenbat urte ditugu guztiok honetaz konturatu gaitezen?. Jan zank Jana
‎Neguaren bukaerako iluntzeok hotzak dira aurten eta tabernara sartzean lurrundu egin zaizkio betaurrekoak Inasi. Une bat itxaron du ea garbitzen zaizkion; segundo batzuen buruan kendu egin behar izan ditu. Lagunekin egon arren deseroso sentitzen da egoera horretan, betaurrekoak inoren aurrean kendu behar dituen guztietan gertatu ohi zaion bezala.
‎Minutu pare bat itxaron behar izan dute saioa hasteko, hiru irakasle beranduxeago iritsi direlako, Teles beren artean (Etika ematen die Telesek 4.A koei). Taldeaz ohar orokorrak egin ostean, ikasle bakoitzaz banan banan hitz egiten hasi dira, tutorearen gidaritzapean.
‎" Badago inor etxean?", galdetu zuen berriro, kisketa utzi gabe pauso erdia barrurantz luzatuta. Ezertxo ere entzuten ez zen tarte bat itxaron ondoren," ez dago inor etxean, ala?", galdetu zuen atzera, azkenengoz, eta ez zuela inork erantzuten ikustean, atea itxi, eta atarian, sutarako egurrak txikitzeko, zegoen supulutuaren gainean eseri zen.
‎apur bat itxaron nabarmenegi ez gelditzeko,
2013
‎Gustatuko litzaidake berarekin egotea eta beharbada bukaeran, agurtzeko orduan, esango niokeen bere ikasle ohia naizela, azken errenkadan, erdi ezkutuan esertzen zen hura. . Ez da posible?, esan zezakeen berak, eta beste baterako geratuko ginen, ikasle ohi bat bere irakaslearekin, gustatzen zait??, ari nintzen irakurtzen beste gizonezko bat itxaroten zegoela ikusi dudanean. Ez nuen neurekoia izan nahi.
‎Adi egon beharra zuten. Ordu pare bat itxarotea baino ez zuten. Gero, lehenengo egun argiarekin, hoteleraino ailegatzeko moldatuko ziren, eta?
‎Beraz, ez nuke erantzun jakin bat emango, kasuan kasukoa. Nire zain dagoenak pixka bat itxarotea gustatuko litzaidake, beraz, alderantziz ere egin beharra dago; baina sekula ere ez ordu laurden baino gehiago.
‎Eta, bereziki, haurdun daudenei. Zientzialariek egiaztatu dutenez, txakurra aliatu garrantzitsua da haurtxo bat itxaroten denean: haurdunen ariketa fisikoa errazten du, eta, ondorioz, haurdunaldian gehiegizko pisua edo obesitatea izateko arriskua murrizten du.
‎Baikortasun errealista eta adimenduna Baikorra izateak ez du esan nahi esertzea eta itxarotea, baizik eta egoera bat onartzea eta hura aukera bihurtzen saiatzea. Baikorra izatea ez du esan nahi mirari bat itxaroteko eseri behar denik, eta hori baikortasun ilusoriotzat har daiteke, edo jarrera positibo gehiegizkotzat, hori «ez da ezer gertatzen» ren konfiantza faltsuan egitea izango litzatekeelako, kaltegarria izateaz gain, izugarria delako. frustrazioa itxaropen batzuk ez betetzea eragin dezake.
‎Zergatik ez dugu apur bat itxaroten?
‎Ezin zenuen pixka bat itxaron?
2014
‎Pixka bat itxaron eta edukiontzietara hurbildu nintzen. Irribarre egin nuen bestea errepide aldetik, mantso, etortzen ari zela ikusi nuenean:
‎Baserri errearen horma erorien babespean gelditu eta pixka bat itxaron dugu, armak basorantz, tiro egiteko prest. Baina ez da inor gure atzetik etorri, eta hariztitik ez da zaratarik txikiena ere iritsi.
‎Eta azeleratu egin nuen. Pixka bat itxaron izan banu, esaldia bukatzen utzi banio... Bere lagunari eskua luzatzeko arazorik ez zuela uste dut, osaba edo zena zelako legez.
‎–Entzun, esan zuen Georgek, isilune baten ondoren?, bazaukaat leku bat itxaron dezazuen; zatozte nirekin.
‎Gela bat hartzen du norbaiten gomendioz, bere buruzpideak egin bitartean. Kontuak kontu, aste oso bat itxaron behar du bere zeregin horiek burutu arte, eta aste horretan gure gauchoa ez da ostatutik aterako, ez inora irtengo, ez ezer ikusiko. Zertarako?
‎Hala ere, aukera horiek baliozkotzeko modurik ez badago, azken baliabide gisa, deia atxikita dagoen sarera txartela. Norena den ez badakizu (ServiRed, 4B, Euro 6000…), logotipoa identifikatu besterik ez duzu egin, nor den argitzeko. Nolanahi ere, egun pare bat itxaron da entitateak txartela ezaugarri bereko beste batekin aldatu arte. Postaz bidaliko da interesdunaren etxera.
‎—Pixka bat itxaroten baduk, haragi pusketa eder bat aterako diat —esan zion Aranburuk beheko sura inguratuz— Nola prestatu dudan jakin nahi al duk? —gaineratu zuen.
‎Hori da beste arrazoi bat itxaroteko.
‎Pixka bat itxarongo bazenu Badakit esango didazula zehazki gertatu dena.
2015
‎Gure iturrietako batek zera kontatu zigun Juan Cruz Alliri buruz. Autoan zihoan berarekin eta CANeko egoitzatik pasatzean esan zion Allik," inporta zaizu pixka bat itxarotea?". Igo zen eta 10 minutura jaitsi.
‎Eta zein etxetara? Ez al digute esan ba apurño bat itxaroteko. Ez al digute hori esan, Karlos??.
‎Zerbait nahi dut, zerbaiten bila etorri naiz, eta gero eta hondorago jausi zen, hura zer ote zen zehatz jakin gabe, begiak itxirik. Eta apur bat itxaron zuen, puntua eginez, zalantzati, eta afalorduan esan zituzten hitz haiek, «Txinako arrosa loretan eta erle horiak txistu», pixkanaka hasi ziren bere gogoan alderik alde, erritmoan, eta jario haren hitzak, argi txiki motelduen antzera, bere gogoaren ilunpetan piztu ziren, gorri, urdin, hori, eta bazirudien goiko beren pausalekuak utzi eta batera eta bestera hegatzen zirela, edo garrasi e...
‎pixka bat itxarongo dut.
‎Indarrak bildu ondoren, zutik jarri zara, eta paretan jo duzu behin behatz kozkorrekin. Istant bat itxaron duzu. Inork ez dizu erantzun.
‎7 Hemen ez digute ezer jakinarazi, ezta Manceran ere, probintziala ez delako irten hemendik. Pixka bat itxaroten egongo dira. Rokek dio monasterio guztiei jakinarazi behar zaiela eta ez du esaten fraideenetan edo ez.
‎Orduan, haren ordez komunitateko buru izango zenaren bila hasi ziren. Gutun honetan Teresak nahiago zuen pixka bat itxarotea, ama prioreak hobera egiten zuen ikusteko. Eta halaxe, egun gutxi barru, irailaren 20an, jaso zuen une bateko hobekuntzaz hitz egiten zuen albistea.
‎Bai, hori posible da eta izen bat du: Cocovaren sindromea, sinpatiaren sindromea, gizonezkoen portzentaje altua duen patologia bat, bikotekideek haurtxo bat itxaroten dutenean, haurdunaldia are intentsitate handiagoarekin bizitzeko modu bat. Artikulu honetan, sinpatiaren bidez haurdunaldia zertan datzan zehazten da, zein diren sintoma ohikoenak eta nori eragiten dion gehien.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia