Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 123

2008
‎«Ezin dut sinetsi, biak eskutik helduta sartu dira helmugan. Etapa bat irudikatu banu, horrelaxe irudikatuko nuke. Beretzat [Piepoli] prestatu dugu etapa, beretzat aritu gara lanean».
‎Urtero bezala, orgen gaiak askotarikoak izan ziren, baina, orokorrean, orgaren gainean, lehenagoko konturen bat edo Baztango historiarekin harremana duen pasarteren bat irudikatu zuten herriek.
‎Parisko Opéra Comique antzokian estreinatu zen, 1875eko martxoaren 3an. Opera komiko konbentzionalaren barruan nabarmentzeaz gain, bere erabakiak hartzeko gauza den emakume liberatu bat irudikatzen du Carmen ek. Eta hori ez zetorren bat, inondik inora, XIX. mende amaierako gizarte kontserbadorearekin.
‎Felliniren filmak gogorarazten dituen agertokiratze batekin, ironiaz kritikatzen dituzte agintariak. Aurtengo ekitaldian gurutziltzatze bat irudikatu dute, Via Ainguris a hain zuzen ere. Bertan, Odon Elorzak aktore batek irudikatua Jesukristoren papera betetzen du, bizkarrean aingura daramala.
‎Eta baten bat animatuko balitz, datorren urteko ediziora hona etortzeko, nik animatuko nuke, ezbairik gabe. Agian, Euskal Herri imaginario bat irudikatzeko balio liezaguke (ikus Leone), gure ohiko leloanizdun ekitaldi erraldoien (ikastola, herri mugimendu, ekologia, kirol, euskalgintza,...) bertsio aldarazle eta ezberdina planteatze aldera. Azken batean, pertsonena da etorkizuna eta hori ezin hobeto frogatzen du Burning Man delako ekitaldiak urtetik urtera.
‎Ulerkaitzak dira filma osatzen duten irudietako gehienak, bakarka hartuta. Zail egiten da zuri beltzeko trazo horietatik errealitate jakin bat irudikatzea. Baina bata bestearen atzean erakutsitako sei mila irudiek istorio bat kontatzea lortzen dute.
‎Hartarako, herritarrei deia egingo diete Euskal Herria, Bakea, Bai. Erabakia Bai esaldia eratu dezaten, aipatu herrietan egindako elkarretaratze bakoitzean hitz bat irudikatuta. Hala, Gernikan Euskal hitza eratuko dute herritarrek; Zornotzan Herria; Durangon Bakea; Urkiolan Bai erantzungo diote bakearen galderari; Legution Erabakia hitza irudikatuko dute; eta Gasteizen Bai batekin erantzungo diote erabakitzeko eskubideari.
‎Eta orain 2008ko urteak agur esango digu, eta Negu Egunean desio txarrak erretzen ditugunean bezala, beste hasiera bat irudikatu nahi dugu. Beno, hobeto esanda jarraipen bat.
2009
‎Bizi garen hankaz gorako mundu itsusi hau ikusirik, mundu berri bat irudikatu eta aldarrikatzeko beharra sentitzen zuen Gianni Rodarik. Iraultzailea baitzen Rodari, ezkertiar konprometitua, baina ez alderdiko ortodoxian galtzen den horietakoa, mundu hobe baten bila ezkerreko ideiez baliatzen den filantropoaren erakoa baizik.
‎Euskal herritarren gehiengoa abertzalea dela agerian uzteko aurkeztuko da Aralar hauteskunde hauetara. Izan ere, maiatzaren 5ean Eusko Jaurlaritza berria osatuko dela eta gezur bat irudikatuko dela salatu zuen. Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hartara, herri honen gehiengo soziologiko eta politikoak abertzale izaten jarraitzen duela esateko aukera dagoela gaineratu zuen.
‎Era berean, eta lerro batzuk beherago, Oteizaren Unidad triple y liviana artelan entzutetsuaz hau dio: Pieza hura elkarren gainean, bertikalean, jarritako hiperboloideek osatzen zuten; modu sinplean esanda, sagarra jan ostean geratzen den zuztarraren antzeko forma bat irudikatzen zuten. Eta metafora argigarri hori nahikoa ez balitz, artelanaren argazkia eskaintzen zaio irakurleari.
‎Ur emari bat irudikatu du Eskailera igotzen duen lorategia izeneko sormen lan honetan. Ura eskaileretan behera olgetan doala erakusten digu, dio Balmorik.
‎Gipuzkoako bikotea, esaterako, Orioko gizonezko arrantzaleak eta Pasaiako emakume batelariak osatzen dute balea harrapatzeko erabiltzen zuten arpoia ere esku artean du arrantzaleak. Nafarroako erraldoiek Erronkariko bikote bat irudikatzen dute, eta Arabakoen kasuan Katximorro eta Katximorroren segizioa egin ohi duen dantzaria dira erraldoiak besteak beste, Guardia eta Eltziego herrietako pertsonaia da Katximorro. Bizkaiko bi erraldoiek, azkenik, bestelako ezaugarriak biltzen dituzte:
‎Bizkaiko bi erraldoiek, azkenik, bestelako ezaugarriak biltzen dituzte: olagizon bat irudikatzen du gizonezkoak, eta erroskilagile bat emakumezkoak.
‎–Jendea dagoen lekura joan, eta bertan erakutsi?, azaldu du Blomek. Hark berak, zirkuitu elektriko handitu bat irudikatu du bere maletategian. Automobile hitzetik partitu da, auto hitzak dituen kontraesanak azpimarratuz.
‎Angola berri bat irudikatzeko ahalegina egin zuen politikoki eta kulturalki. Hitzez ere bai, bere poemetan bere herriari etorkizun hobe baten esperantza agertu nahi baitzion.
‎Izarrik ez omen nuen ikuskatuko berriro, ez omen nintzen mendiz mendi hegaldatuko berriro. Horregatik, bidaia bat irudikatu nuen; bidaiaren bidez uztartu ahal izateko emakumea, mendia eta gure gizartean tabu den hitz bat: ezintasuna.
2010
‎el mar perdido film laburra estreinatuko du atal horretan. Beste inon eman gabea da oraindik itsaso baten galera eragin zuen hondamendi bat irudikatzen duen filma. Euskal Herrian aurrenekoz ikusi ahal izango dira, gainera, Andrei Ujicaren Autobiografia lui Nicolae Ceausescu eta Frederick Wisemanen Boxing Gym.
‎Lanen artean, zirrara sortzen duen lehenengoa Santiago F. Mosteyrinek egindako marrazki handia da. Pilot finez marraztuta, mendi baten gainetik zabaltzen den baso bat irudikatuz, Bilbon azken urteetan ikusitako zolitasun teknikorik handiena erakusten duela esango nuke. Lana ez da berria, Next programaren barnean aurten ikusgai egon baita Montehermoson, baina behin eta berriz ikus daitekeen obra da, urrutitik sortzen duen irudi bolumetrikoa marra sinpleen bidez egina dagoela sinetsi ahal gabe.
2011
‎Bideoetako abenturak kontatzeko, J.R.R. Tolkienen alegoriazko mundura joan da Rodriguez, Erdiko Lurraldera. Bideoetako irudiak hartu, photoshop bidez tratatu eta mundu berri bat irudikatu du. «Fikziozko ukitu bat eman diot.
‎Egoera gero eta okerragoa dela salatzeko, protesta egin zuten atzo hainbat elkartetako ordezkariek Bilbon. Altzairu eta etxeko tresnekin atera ziren kalera, hipoteka ordaindu ezinik geratutako familia bat irudikatuz. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan etxea egunero lau familiak galtzen dutela salatu zuten.
‎Kolore biziko kamiseta estuak erotismo kutsu penagarriz janzten dituzte, handik minutu gutxira berriz ere erantzi, ikusleen barne erotismoa piztu, jarraian beste kolore bateko elastikoa jartzeko. Gorputz gihartsu horien erakusketako kolore guztiak elkartzean gay taldearen ostadarra irudikatzen da; aldarrikapen politikorik ez, Smiths jauna, baina sexu aldarrikapenen bat bazegoen tartean. Pilates saio ustela, zentzugabea, bederatzi dantzari taldeko koreografia lan inozo bat irudikatzen hasieratik amaiera arte. Laburbilduz, ikusleen bilirrubina azkar asko gorantz abiatu zen; bestela ulergaitzak dira bukaerako txalo zaparradak, gorputz izpidun eta izerditsu haiei zuzendutako zoramenezko txistu eta oihu basatiak.
‎Bertan, «interes pribatu eta espekulatiboak lehenesten dira, eta inbertsio gehienak erdigunera bideratzen», Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak azaldu duenez. Horren seinale da, haren aburuz, auzoekin eta «elitismotik kanpoko kultura eta giza adierazpenekin» Azkunak agertutako «mespretxua».Eta aurrez aurre, beste eredu bat irudikatu du Ibaibarriagak: hiritar eta auzoen beharretan pentsatutako hiria.
‎%58 Errioxakoak eta %5 inguru Burgoskoak, hain zuzen ere.Lauburua eta mahatsakEkainaren 17an ospatuko den jaiaren leloarekin batera 2012ko Araba Euskaraz jaiaren logotipoa ere aurkeztu dute. Araba, euskara eta Bastida hitzen lehen letrak nahastuta lauburu bat irudikatzen duen ikur bat izango da festako irudia. Horrez gain, mahats mordo baten zati bat ere irudikatzen du logotipoak, Arabako Errioxako ezaugarri nagusietako bat irudikatuz.Leloarekin eta logotipoarekin batera Bastidako 2012ko jaiari soinua jarriko dion abestia ere aurkeztu dute.
2012
‎Etxetresna elektriko baten iragarki batentzat komiki zinta bat marrazteko enkargua jaso zuen. Zintatxoan familia bat irudikatu behar zuen, baldintza bakarrarekin: m hizkiaz hasi behar zuen pertsonaia bakoitzaren izenak, etxetresna markarekin lotzeko.
‎Korapilo bat irudika dezake Apdema elkartearen logotipoak, baita begizta bat ere. Adimen urriko lagunekin lan egiten du elkarteak.
2013
‎Meltxor, esaterako, urdin koloreko batean joango da, «uraren kolorea gogoraraziko duena», antolatzaileen esanetan. Akuario erraldoi bat irudikatuko dute, eta arrain ezberdinak izango ditu. Gasparrek, bestetik, galsoroetako eta eguzki loreen kolore horiak hurbilduko ditu hirira.
‎Durangoko 47 Azoka berezia izan zen oso. Azoka osatzen duten gune guztietako arduradunek aurkeztu zuten egitaraua, elkarrekin, hainbat afixarekin 47 Durangoko Azoka leloa osatuz, azoka bakar bat irudikatuz, eta garrantzitsuagoa dena, azoka bakar bat gauzatuz. Aspaldiko tirabirei gaina hartu ondotik, elkarlanean pentsaturiko eta prestaturiko azoka zela nabarmendu zuten, eta hala zela agerikoa zen, lehendabiziko aldiz elkartu baitziren ekitaldi berberean Plateruenako arduraduna eta azokako zuzendaria.
‎3 Hildako gudaria, ezpata hautsia eta lorearekin. «Rubensek bere koadroan lurrean irudikatzen duen hilotzak arkitekto bat irudikatzen du. Izan ere, bakearekin hiriak edertzen dituzte, eta gerrarekin dena suntsitzen da.
‎Zaldia, ordea, hildako gudariaren gorpu gainean pausatuta dago. Irudi horrek elkarren aurka borrokan ari den herri bat irudikatzen du, bata hilda, eta bestea zaurituta. Izan ere, guda baten ondorioz, sekula ez dago irabazlerik, borrokatu diren bi aldeek galtzen baitute zerbait».
‎«Zergatik ez diozu Otegi bezalako buruzagi ezagun bat kartzelan egoteari zuku gehiago ateratzen? Nazioartekotu haren egoera, Europako Mandela moduko bat irudikatu...». Euskal presoen alorrean dabiltzan erakundeek preso guztiak berdin tratatzeko erabaki aspaldikoa dela azaldu ohi diegu lagun katalanei.
‎Han hasi dira poliki poliki hori egiten». Orain, estimatuagoak Balizko egoera bat irudikatzen hasi baino nahiago izan du atzera jotzea bere azalpenean. Pentsatzen du orain 30 urte baino estimatuagoak direla kontalariak egun. «Batez ere, orain gehiago gabiltzalako horretan.
‎Haren ustez, gaur egun sistema monetario eta ekonomikoak ezartzen ditu norbanakoak errealitateaz egiten dituen baliozko juzguak. Artean, artistak sistema monetarioaz haratagoko balio sistema batez eramaten du aurrera bere sorkuntza prozesua, modu horretan errealitatea hautemateko beste modu bat irudikatuz. Horregatik, artelan guztiak ezinbestekotzat jotzen ditu, bakoitzak artistaren ideia, balio edota momentuko egoera islatzen baititu.
‎Egoera bat irudikatzeko eskatu zuen EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak atzo Eusko Legebiltzarrean. «Zer gertatuko litzateke erdal hiztun bat medikuarengana joan eta hark esango balio ez dizut ulertzen?».
2014
‎Azkenik, Maider Caminos Iruñerriko herri harresiko kideak azpimarratu du duela hiru hilabete Navarreria plazan izandako filosofia bera erabili behar dela euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapenean. «Bilbon ikusiko dugu egungo geldikeria higatzeko gai garela», aldarrikatu du Maider Caminosek Hitzak amaituta, tanta erraldoi bat irudikatu dute Udaletxe plaza erdian. Ordurako euri jasa erortzen ari zen, baina tantarik handiena eurek osatu dute, eta, adierazi duten bezala, Bilbon egingo denaren entsegu izan da.
‎Esan beharra daukagu milaka neska gazte feminista ari direla sartzen mugimendu feministan. Hori, berez, mugimendua ezaugarritzen ari da berriro, bestelako itxura bat irudikatzen baitute, askoz ere ihardukitzaileagoa eta muturrekoagoa, erreibindikazio oso zuzenak eta kalekoak baitakartzate, mobilizazio estilo irekia, askea, lotsagabea, aurreiritzirik gabekoa, gorputz gorputzetikoa... Ezagun dute lehen pertsonan mintzo direna, singularrean zein pluralean.
2016
‎Agiri hartan, «errealismo politiko handia» eta «egoera berriarekiko konpromiso tinkoa» zegoen, eta hango edukiek «gaurkotasun handia» dute, preso ohien aburuz.Alde horretatik, dei argia egin nahi izan diote preso ohiek euskal gizarteari: «Etorkizun hurbilari begira, presorik gabeko herri bat irudikatzeko ariketa mentala egiteko garaia heldu zaigu», esan du Olanok. Presoen auzia konpondu nahi duten eragile eta instituzio guztien artean «esparru bat eraikitzeko» baldintzak badaudela uste dute preso horiek, eta eragile horiekin guztiekin «elkarlanean aritzeko» prest agertu dira.Abenduaren 10ean abiaraziko duten dinamika berriarekin beste urrats bat egin nahi dute norabide horretan.
2017
‎Eta nork sinetsi geroago Sudeteak, Polonia, Hitler Stalin ituna edo Holokaustoa datozela! Inork 2017 honek dakarrena ezin asmatua aipatzen duelarik, oso ariketa interesgarria da duela 80 urteko Eguna irakurtzea. Euskarazko mundu berri bat irudikatzen zutenak, eta ordura arteko lortutakoak oro txikitzera zetorren faxismoa hain hurbil sentitzea. Ezin asma AEBetako lehendakari eskuindarrena ote datorren agintera hamabi egun barru, lehia handia du horretan aurrekoekin.
‎Bati erantzun egin diot, baina besteari basapiztia aurpegiarekin «zaunk zaunk zauuunk!» egin diot zaunka. Zer demontre gertatzen da gaur. Errealitate honetatik ihes egin nahi dut! Bidaiarion mundu ideal bat irudikatzea erabaki dut. Fantasia da behar dudana! Isiltasuna eta lasaitasuna leudekeen aireportuarekin hasi naiz ametsetan, errespetua esatera nindoan, baina hori utopikoegia ez ote da??. Ia malkoak sortu zaizkit begi bietan... aireportua oasiaren antzerako zerbait balitz... Otu zait, artikulu erresumindu hau irakurtzen ari den biktima errugabea bazara, agian karitatea lantzeko parada eskain niezazukeela:
2018
‎Eta hori, berez, ezin da batere txarra izan. Arrazarekin lotutako gatazkak abiapuntu hartuta, Jordan Peelek amesgaizto bat irudikatu du, eta bertan murgildu ikusleak, gizarte itxurakeriaren erdian garatuko den jolas krudel batean.Azkenik, abentura generoen gainean ekarpen garaikidea egin du AEBetako gaur egungo zinemagilerik onenetakoak, James Grayk. The Lost City of Z joan den urteak utzi dizkigun mirarietako bat da, gezurra baitirudi gaur egun horrelako pelikula eder eta benetakorik egiten ahal dela.
‎Lehen aurresku horretan ez da musikarik egon, eta dantzariak atzamarrekin kriskitin eginez markatu du pausoak gidatzeko erritmoa. Kraska bakoitzean goitik eskegitako argi batzuk piztu dira, eta denen artean ortzi moduko bat irudikatu dute, emankizunari beste bultzada sinboliko bat emanez.
‎Horien artean, bereziki jendetsuak izan ziren Arrasate, Azpeitia, Eibar, Irun eta Zarauzko elkarretaratzeak. Udaletxeko plazan bildu ziren ehunka emakume azpeitiar, kartulina moreak eskuetan zituztela mosaiko bat irudikatuz. M8 eta emakumeen ikurra irudikatu zituzten kartulinekin.Jendetza bildu zen Eibarko Untzaga plazan ere, eta 400 laguneko pikete informatiboa ibili zen kaleetan zehar.
‎Izan ere, pastoralaren alde «sinbolikoak» ematen du aukera hori, Irigoienen ustez. Hau da, zortzi mendez bizi den pertsonaia bat irudikatzea. Hiriburu herri zena hiri bihurtzen delarik, orduan hilen da Andere serora.
‎Baina alde ilun hori ez zait interesatzen, eta ikusten dut jende asko dagoela elkarri gauzak esateko beharrarekin. Mundu osoko irakurleak jarraitzen ditut sare sozialetan; jendearen sentsibilitatea ikustea maite dut.Nolako ardura dute kazetariek mundu justuago bat irudikatzeko garaian. Kazetariok une batean pentsatu genuen boterearekin trukagarriak ginela, eta profesioa galdu egin zen. Beste herritarrak bezalakoak gara.
2019
‎kalte egin diezaiekeela: . Guk arta zirkuitu alternatibo bat irudikatzen dugu, manifestarien segurtasuna bermatzen duena, baina Jaka Horien mugimenduko praktika batzuek salaketa izan dela erakutsi dute, eta, beraz, jendeak gureganako konfiantza gal dezake?. Arriskuen gainetikG7koen aurkako mobilizazioetara hainbat talde etorriko dira. Jaka Horien mugimenduan izan diren zaurituen kopurua dela eta,, egoera kezkagarria?
2020
‎Hori da, adibidez, Noaingo batailari eskainitako eskulturaren kasua. Gudari moduko figura bat irudikatzen du lanak, inguruan duen paisaia zaintzen. Baina pieza monumental horiez aparte, hamaika irudi ere sortu zituen Nafarroako ermitetarako.
‎Hala ere, urgentziazko neurriekin batera, osasun larrialdiaren ostean azaleratuko den krisi ekosozialari modu egokian erantzuteko, begirada luzeagoko neurriak proposatu ditugu. Garaia da, adibidez, 2030 urtera begira hartu nahi dugun norabideari buruzko hausnarketa egiteko, eta herri proiektu alternatibo bat irudikatzen saiatzeko. Ahalegin taktikoa eta estrategikoa bateratuz, koherentziaz uztar ditzakegu urgentziazko eta begirada luzeagoko neurriak.
‎Horretarako, hobeto erreplikatu luke arnas aparatuaren goiko aldean, sudurrean eta eztarrian, eta hor ez luke pneumonia arazorik sortuko. Baina oso zaila da hau baino hobeto transmititzen den birus bat irudikatzea.
‎Hala, zuzendari ugarik beren ibilbidea finkatu zuten, bakoitzak bere estilo eta asmoekin. Batzuek garatzeko bidean zen gizarte moderno bat irudikatzen zuten, eta beste batzuek, berriz, garai hartako bizimodua gogorra zela salatzen zuten.
‎Xelebre eta guapo fama horretan zetzan Senperren arriskua: PP humano bat irudikatu asmo zuen. Alderdiak Donostian lortutako 10.000 botoetako batzuk ere hortik etorriko ziren:
‎Baina kritika politikoak Euskal Herriko mugak ere gainditu zituen. Askapeña konpartsa internazionalistak zirku bat irudikatu zuen, «horixe baita mundua», Bea Paulek azaldu zuenez. «Horko pailazo hori Santiago Abascal [Voxeko burua] da.
‎Egituratik hasita, eta Bourgeoisen jarraitzaile izaki, zeldatan antolatu du liburua. Hiru ataletako bakoitzak zelda bat irudikatzen du, haren bidez ezkutuan dagoen egia edo errealitate bat azaleratu nahian: Existentziaren egitura k izateari buruzko hausnarketak biltzen ditu; Logela gorria da bigarrena, eta lotuago dago gorputzarekin eta giza harremanekin; eta hirugarrenak, Azken goraldia k, heriotza eta kontzientzia desagerpena du gaitzat.
‎Herritar asko gehitu da ospakizunera, bateratasun eskaintzari erantzunez, eta eragileek malgutasuna izan dute osagarritasuna bilatzeko. Komunitate bat irudikatu dugu, herri bat marraztu». Uste du bateratasuna posible dela erakutsi dela igandeko ekimenarekin, eta aurrerantzean bide horretan lana egitera deitu ditu eragileak eta alderdiak.
2021
‎Artista frantsesari «kronikari sozial nabarmena» iritzi dio Merino Gorospek, eta horren adibide da museoak lortutako koadroa: Espainiara eginiko bidaia bati esker sortu zuen, eta Andaluziako familia txiro bat irudikatzen du. «Aretoan presentzia izugarria du.
‎Hego Sudango independentziaren hamargarren urteurrena baliatuta, beste urrats bat irudikatuko du gobernuak gaur: karguari zin egingo diote herrialdeko parlamentari izango direnek; bai Estatuen Kontseiluko ehun kideek —parlamentuko goi ganbera—, baita Batzorde Legegile Nazionaleko 550 kideek ere —parlamentuko behe ganbera—.
‎Modu horretan, zuzendari ugarik beren ibilbidea finkatu zuten, bakoitzak bere estiloarekin eta asmoekin. Batzuek garatzeko bidean zen gizarte moderno bat irudikatzen zuten, eta beste batzuek, berriz, garai hartako bizimoduaren gogortasuna salatu zuten.
‎Ahoa bete bete eginda aipatu da usu egoeraren larria, baina gero kosta ahala kosta egin da, zirrikitu bat ikusi orduko, lehenagoko normaltasunera itzultzeko ahalegina. Berriz oldartutako olatuen arriskuak izu gutxiago eman du, izurria apalaraz dezakeen bizitza eraberritu bat irudikatzeak eta bideratzeak baino.
‎Eguzkiaren eta lurraren funtzionamendua erakusteko gaztetxotan eman ziguten zibotaren irudia datorkit burura. Zibota bera bueltaka dabilen bitartean, lurrean ere alde batetik bestera borobilean buelta ematen du, elipse bat irudikatuz. Adibide ederra.
‎The Wild Boys plazaratu zuen William S. Burroughsek; gazte mugimendu homosexual bat irudikatzen du, zeinaren helburua baita mendebaldeko zibilizazioaren erorketa, XX. mendearen bukaera apokaliptiko batean.
‎Asel Luzarragak' Malthusen ezinegona' nobela kaleratu du. Berrehun urte barruko gizarte bat irudikatu du, ustez asebeteta dagoena. Hirugarren lan distopikoa du idazleak, eta ziklo bat ixtera dator
‎Etorkizun hurbileko gizarte teknifikatu bat irudikatu zuen aurrenekoan idazleak, «gaur egun gaindituta legokeen etorkizun bat»; bigarrengoan, berriz, etorkizun urrunago bat jaso zuen, 2044ko «Bilbo posturistikoan» kokatu baitzuen kontakizuna. Hirugarren honetan, ostera, urrunago joan nahi izan du, «ikusiko ez dugun» bi mende aurreragoko gizarte bat irudikatuz.
‎Etorkizun hurbileko gizarte teknifikatu bat irudikatu zuen aurrenekoan idazleak, «gaur egun gaindituta legokeen etorkizun bat»; bigarrengoan, berriz, etorkizun urrunago bat jaso zuen, 2044ko «Bilbo posturistikoan» kokatu baitzuen kontakizuna. Hirugarren honetan, ostera, urrunago joan nahi izan du, «ikusiko ez dugun» bi mende aurreragoko gizarte bat irudikatuz. Bada, «ziklo distopikoa» itxi nahi izan du argitaratutako lan berriarekin.
‎Zuk ikusten duzu Olariaga edo ikusten duzu Zaldieroa, eta berehala badakizu irudia haiena dela. Nire abantaila da, marrazki batek funtzionatzen ez badit ideia bat irudikatzeko, utzi egiten dudala eta collage batekin hasten naizela. Libreago egiten nau.
‎«Istorioaren barnean, jokalari bakoitzak pertsonaia bat irudikatzen du, eta, horregatik, jolasteko modu horri rol jokoa esaten zaio». Rol horiek banatuta, istorioak asmatzeko jokoa da, funtsean, Adur:
‎Ezerezetik sortu zen». EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 40 urte bete berri ditu, eta efemerideak laguntzen du instituzio trinko bat irudikatzen, dagoeneko egonkortua. Alabaina, hastapenak ondo gogoratzen ditu fakultateko katedradun izandako Carmelo Garitaonandiak.
‎Eguraldia lagun izan zuten entsegu orokorrean, eta eszenografia eta atrezzoa hurrengo eguneko emanaldirako prest uzteko ere baliatu zuten saioa. Lekua girotzeko objektu gutxi erabili zituzten, nahikoak garaje bat irudikatzeko: gurpilak, mahai bat eta auto bat.
‎Edonola, testuinguru honek hezkuntzako eragile desberdinok gure herrirako nahiko genukeen hezkuntza eredua irudikatzeko ariketa egitera eta azaleratzera garamatza. ELAk hezkuntza sistema propio bat irudikatzen du Euskal Herri osoarentzat, estatu desberdinetako maila guztietako injerentzietatik at egongo dena, hezkuntza publikoa ardatz izango duena, integratzailea, inklusiboa eta ekofeminista, negoziazio kolektibo errealaren bidez langileen lan baldintza onak eta enplegu egonkorra bermatuko dituena, doakoa etapa guztietan, laikoa, inbertsio nahikoa izango duena dituen erronkei aurre egiteko,... Kohesio sozialerako tresna eraginkorra eta ikasleen garapen integrala bultzatuko duena.
‎Eszenaratzea, muntaia, aktoreen jarrera... ez datoz bat egun erabiltzen diren moduekin. Horren guztiaren erdian, filmak lortzen du aurrera egiteko oreka bat, bere garaiko korronteari jarraitu ez zion pertsona bat irudikatzeko bide bat. Mugimendu berezi bat, plano luze eta mingots batekin amaitzen dena.
‎Haren eskua dago mugako polizien jazarpenaren atzean. Herenegun, ehunka agente eraman zituen autoetan migratzaileak pilatuta dauden eremuaren aurrera, eta ibilgailuak ilaran jarriz hesi bat irudikatu zuten horiek. «Kontrola berrezarri dugu mugan», idatzi zuen jarraian Abbottek Twitterren.
2022
‎Feminismoa ezetz esateko aukeratik sortzen da. Ezezkoaren bidezko askapen mugimendu bat irudikatzen hasi naiz.
‎Hamaguchik, Haruki Murakamiren 30 orrialde eskaseko Drive My Car ipuina moldatu, eta hiru orduko film bat sortu du, mamiari helduz eta han ez dagoen mundu oso bat irudikatuz. Koska bat estututa, esan liteke filma bera moldatzearen ideiari buruzko obra handi bat dela.
‎Hamasei urte geroago idatzi zuen Cahunek Aveux non avenus, surrealismoan erabat murgilduta zegoenean; izan ere, liburuak haustura bat irudikatzen du sinbolismoarekiko. Testua gaztelaniara eraman du Cristian Crusat itzultzaileak, eta, haren aburuz, «sintoma eta hotzikara surrealisten armategia da, sarritan kamuflatuak, ia beti zehaztugabeak».
‎Lehiaketako hirugarren atalak, ostera, komiki edo bineta bat sortzea izango du helburu. Aurtengo ilustrazio ataleko langaia euskal pertsonaia baten biografia edo bere bizitzako pasarte jakin bat irudikatzea izango da. Gai horretatik abiatuta, lehiakideek beren sormen abilezia «askatasunez eta nahieran» baliatu dute, antolatzaileen esanetan.
‎2 Jendea belardietan etzanda porroak erretzen eta pluribertsoaren enigmei buruz hausnarrean, politagoa litzateke gure panorama baino. Hala ere, zaila da aldez edo moldez produktibista ez litzatekeen gizarte bat irudikatzea. Sozialismoa eta komunismoa kapitalismoa bezain produktibistak dira, eta gaur egun inork ez dizu eragozten Oi (h) artzun Filosofikoa edo Agora bezalako egitasmo galderagileak sortu eta aurrera ateratzea.
‎Elma Saiz foru gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak adierazi du «agerikoa» dela Ukrainako gerrak «zeharkako ondorioak» izango dituela lurraldeko ekonomian, baina azpimarratu du oraindik goiz dela nola eragingo duen zehazteko. «Duela gutxi arte, susperraldi ekonomiko bat irudikatzen genuen, zailtasunak izango zituena energiaren prezioengatik, baina osasun krisiaren tuneletik irteten ari ginen itxaropena genuen; orain, zalantzaz betetako etorkizun bat dugu aurrean», adierazi du kontseilariak ostiral honetan eginiko gosari informatibo batean.
‎«Ez zait gustatzen hasieratik pentsatzea: txakur bat irudikatu nahi dut. Baizik eta pinturatik abiatuta agertzea txakur bat».
‎Alacanten beste tokiren bat irudikatu al zenuten?
‎Roncagliren gailurrak izotzezko zela bat irudikatzen du, hegoaldetik begiratuz gero. Martxoaren 23an lortu zuten zelaren aurreko konkorrera igotzea Ricok berak eta Jon Inorizak (Gasteiz, 1999).
‎Eta beren inozotasunean kapitalismoaren funtsa deskubritzen dute, non lana egiten duenak kobratzen duen gutxien, eta lan hori kudeatzen duenak gehien. «Horrek alderantziz behar luke», diote, eta mundu eder bat irudikatzen dut, non idazleok %40 kobratuko genukeen, eta gainontzeko bitartekari guztiek hortik behera. Sortzailearen duintasuna erreibindikatzen denean hori da nik duintasunari jartzen diodan aurpegia.
‎Beren artelanek duten espiritualtasun sakonagatik daude areto berean Francisco Zurbaran eta Isabel Bakedano. Eta euren artean ia bost menderen aldea egon arren, kobazulo bat irudikatu izanak batu ditu Orazio Gentileschi eta Ibon Aranberriren lanak Bilboko Arte Ederren Museoko gela berean.
‎Ezpata dantzari buruz gaur egunera iritsi diren bitxikerietako batzuk dira horiek. Baina haren jatorria gudarekin lotu izan da sarri; dantza militar bat irudikatuko balu bezala, alegia. Zenbait ikerketa antropologikok, ordea, gezurtatu egiten dute teoria hori.
‎Naturala zen». Etxeen arteko kontrabandoaz mintzatu da, hau da, eskatu die bisitariei etxe bat irudikatzea, eta horrek dituen beharrak.
‎Helburu hori lortze aldera, Urrutiak esan zuen akademia prest dagoela «etorkizuneko orientabideei buruz hausnartzeko jarraibideak bilatzeko». Esparru «plural eta konplexu» bat irudikatu zuen Barandiaranek, eta iragarri zuen hor aurrera egiteko «adostasun zabalak» bilatu direla: «Euskara mundu berri horrekin lotu behar dugu».
‎«Ez dago demokraziak eraikitzerik desoreka ekonomikoak handiak diren zoruan», adierazi du Barandiaranek. Hark binomio bat irudikatzen du: aberastasuna sortzeko gaitasuna eta justizia sozialerako bide bat.
‎Apodakaren ustez, ordea, menua bera jarri behar da zalantzan. Komunitatearen «bizilege arrunta, komuna eta orokorra» euskara izango den agertoki bat irudikatu du, uste baitu horrek emango liokeela «zentzua» euskararen aldeko ekinari. Eta «zentzu emaile» izatea da, hain justu, utopiaren ezaugarririk behinena harentzat.
‎Homogeneizazioari hobekien «tokiko komunitateak», «herriak» egiten dio aurre, haren iritziko: «Uste dut herri beregain bat irudikatu behar dugula. Estatu bat izan behar da?
‎Aristegik Donostiako txokoak berriz ere ezagutu eta «elkarrizketara eta hausnarketara bultzatuko duen» eskultura aurkeztu zuen. Harekin, espazio eta denbora jakin bat irudikatu nahi izan du: 1813ko abuztuaren 31ko 13:15.
‎Kiosko bat izanik istorioaren «nukleoa», Begoñak «paperaren eta pantailen arteko talka» landu nahi du bereziki, tokia metafora gisa erabiliz, «inflexio puntu» bat irudikatzeko.
‎Ez da hain seguru. «Auzolana bultzatuko duen gizarte bat irudikatu eta eraiki nahi genuke etorkizunean».
‎Erreprimitutako inguru bat irudikatu du, Errumanian: Ewald protagonista austriarrak (Georg Friedrich) pultsio pedofiloak ditu; haren inguruan bildutako haurrek indarkeria giro zakarra bizi dute etxean; eta haien gurasoek ere etsita dirudite, baztertuta.
‎indarkeria, sexua, gorputza, esperimentazio zientifikoa... Giza gorputzaren mutazioak ardatz dituen etorkizun ilun bat irudikatzen du pelikulak. «Ez naiz gauzak iragartzen saiatzen.
‎«Duda barik», areto nagusia izan da alkateari eta zinegotziari gehien gustatu zaien gunea. Oraindik hutsik egon arren, kontzertu bat irudikatu du zinegotziak. Era berean, Urtaran ziur da hiriko erreferentziazko puntu garrantzitsu bat izango dela:
‎Moyua plazatik gertu dago, eta Bilboko eraikin deigarrienetako bat da: beirazko olatu bat irudikatzen du aurrealde ikusgarriak. Turisten selfie en eta kristalaren distiraren atzean, baina, errealitate makur bat dago:
‎Arratsaldeko lehen emanaldian Tripak kolektiboaren Platea ikusi dugu, plazer handiz ikusi ere, Marina Suarezek, mikrofonoaren aurrean jarri, eta ahots eraldatuz Jaungoikoa zela eta emanaldian zehar gorde beharreko jarrerak azaldu dizkigunetik. Bitartean kolektiboko beste emakumeak —Andrea Berbois, Maite Mugerza, Natalia Suarez— barruko arropan baina gorputza lycraz estalita agertu dira, zorutik sakabanaturiko adarrek eta enborrek agertoki primitibo bat irudikatzen zutelarik.
‎Irene Montero Berdintasun ministroak atzo Kongresuan aurreratu zuen lortu zutela korapilo hori askatzea, eta bi alderdien arteko iritzi aldeak agerian geratu baziren ere, matazarik estuena askatu dute. Genero autodeterminazioaren gaia bideratu dute, nahiz eta PSOEko kideek onartu duten «lege hobe bat irudikatu nahi izan zutela»; hala, koaliziokideen arteko aldea azaleratu da.
2023
‎Bi estatuen zein kapitalaren interesengandik libre den eskola publiko burujabea eraiki nahi dugu, erdigunean izango dituena euskara, kudeaketa parte hartzailea, laikotasuna, ekitatea edo kritikotasuna; eta, noski, langile guztiak kontuan izango dituena, enpresa, politikari zein presio taldeengandik askeak izango direnak eta lan baldintza egokiak izango dituztenak haurrek merezi duten hezkuntza eskaini ahal izateko. Egun urrun gara egoera horretatik, baina bestelako hezkuntza eragileekin trantsizio bat irudikatu eta adostu nahiko genuke.
‎Paisaia zuhaitz loredunarekin() da erakusketan ikus daitekeen paisaia bakarra. Abstrakziora hurbiltzen da lan hori, eta loratzen ari den zuhaitz bat irudikatzen du. Formak baino gehiago, mugimendua bereizten da, eta erabili zituen kolore biziek ematen dute arreta, bereziki.
‎Hizkuntza eskakizunez haragoko gero bat irudikatzen ari zara.
‎Gaur, 12:00etan, Itsasargia tailerra izango da Ontziola plazan, 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Parte hartzaileak kaxekin jolastuko dira, itsasargi bat irudikatuko duen egitura bat eraikitzeko. 12:30ean, kayak zeharkaldia irtengo da Plazatxotik.
‎Egin beharreko bidea oraindik luzea dela onartu zuen Rodriguez Ranzek ere. Deskripzio bat egin zuen bere hitzaldian; biktimen artara begira, lanak eginak dituen Euskal Herri bat irudikatu zuen. Memoria ez da «xextrarako» motibo; «memoria inklusibo bat» idazte aldera urratsak egin dira; «aitortza» bera dute biktima guztiek; «autokritikan» aurrera egin dute alde guztiek...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia