Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 919

2000
‎1609an, Bordeleko parlamentuak bidalita, Euskal Herrira Pierre de Lancre izeneko pertsonaia arraro bat iritsi zen. Honek inkisitzaile gisa ehundaka lagun kondenatu zuen heriotzera.
‎Baina elkarturik joan arren, Suedia izan zen bikotearen ardatza (baita demografikoki ere). Hala ere, 1884an norvegiar jatorriko klaseberri bat iritsi zen agintera. Eta honek norvegiar joerak azkartu zituen.
‎Robert McLeish ek (1985, 39) dioen bezala, elkarrizketak helburu argia dauka: , elkarrizketatuaren beraren hitzen bidez gai jakin bati buruzko egintzak, arrazoiak eta iritziak azaltzea, entzuleak elkarrizketatua esaten ari denaz ondorioren bat irits dezan?.
‎BARKATUKO ahal didazu, jaun André, baldin bertze etenaldi labur bat egiten badut hemen...! Zeren eta zure gutun berri bat iritsi baitzait orain berean —esker mila, bihotzez! —, eta hori ez da egunoroz gertatzen den pozgarria... Eta irakurtzen hasi naiz, irakurri dut kolpe batez, begia orrien gainetik kendu ga be... eta bikaina iduritu zait Brunori eta Hobbesi buruz egiten duzun gogoeta —oker ez banago, osaba Joanikoti aditu nion lehen aldiz Hobbesen izena, zeren eta osaba Joanikotek Pierre Gassendi filosofo ezaguna izan baitzuen aldi batez irakasle, eta Pierre Gassendik lagun eta adiskidetzat zuen Hobbes—, baita orain artean ezezagun nuen bertze filosofo horri buruzkoa ere:
‎SEGIDAN, hotsak eta abarrotsak entzun ziren ostatu barrenean. Jalgi ginen gelatik osaba eta biok, eta handik gutirat jakin genuen nahaste borrastearen arrazoina, zeren Maurice Ducreux zeritzan gizon printzipal bat iritsi berri baitzen: frantsesa zen eta Erromatik zetorren Pariserako bidean.
‎Ez zion luzaroan iraun, ordea, ahaztualdiak: lehen nagiak ateratzearekin batera, isla txuri bat iritsi zen haren begietara, eta orduantxe halako zartada bortitz batek korritu zion bizkarrezurra, goitik behera aurrena, eta behetik gora gero. Birao bat bota zuen, gordina, sakrilegoa, errepikaezina.
‎Telegrama bat iritsi da zuretzat.
2001
‎Eta euskal aktore bat irits daiteke zein sukaldetan lan egin nahi duen hautatzera?
‎Gobernu hau 2.002ko aurrekontuen negoziatzeko prest omen dago zuekin. Zein dira sozialisten baldintzak akordio bat iristeko?
‎Eta bera, Arrillaga, berehala ohartu da nire hitzen arrazoiaz. Medikuren bat iritsi eta heriotza ziurtatu arte guretzat inor ez baitago hila. Guk ezin dugu hori esan.
‎Portuan, enbarkazio gehienak herrikoak ziren, bertako arrantzaleenak, baina aberats domingeroen bi yate ere bazeuden, udaldian erabiltzen zirenak batez ere, eta lantzean behin urruneko ontziren bat iristen zen. Ontzien sarrera eta deskarga ikusi nahi nuen, kargagatik uretan ondo sartuak heltzen zirenak, baina geroago hasiko ziren, biharamunean igual, garabien, kontainerren, estibadoreen mugimenduak.
‎Egun argiz dago. Automobil urdin bat iristen da halako batean. Bertatik, bezeroa jaisten da, poliki, eta hurbiltzen zaion zakurrari ostikada eder bat ematen dio irribarrez.
2002
‎Lizarra Garaziren bidean, urteetatik hasita, ELAk oso argi izan du bideak zabaldu eta elkarlana bultzatu behar zuela. Akordio horren ostean blokeo egoera bat iritsi da, eta horretan gaude. Horren aurrean ezer ez egiteko aukera genuen, blokeo horren errudun ez garen neurrian.
‎Pasarte labur honekin amaitu aurretik, eta nahitaezkoa den lan luzeago bat iritsiko den esperoan, Joxe Azurmendiren lerro hauek gogoetarako egokiak izango dira, beste testuinguru baterako idatziak izanagatik ere:
‎Ile urdindun gizon altu bat iritsi zela jakinarazi zioten Jupiterri; nola halako mehatxu itxura zuela eta buruari etengabe eragiten ziola; eskuineko hanka dandarrez zekarrela. Zein herrialdetakoa zen galdetu omen zitzaion eta ez dakit zer erantzun omen zuen doinu aztoratuaz eta ahots nahasiaz; ez omen zitzaion hizkuntza ulertzen:
‎1400 bat iritsi zaizkigu. Neurri desberdinak erabiliz hasten da liburua, baina azkenean soilik hexametroak idazten ditu.
‎Kolagenoa ile apaindegian “Icebergaren punta baino ez dugu ikusten”, dio Ignacio Uribek, kirurgia plastikoan espezialista denak. “Ile apaintzaile bat iritsi da nire kontsultara, eta ezpainetan kolagenoa sartu dio. Eta beste bat, ile apaindegi batean, liposukzioa egin zioten.
‎«Gurasoak jeloskor daude, eta arazoa areagotu egiten dute; izan ere, arreta jasotzen duen edozein portaera indartzen da». Muturreko egoera horiek haurrarengan ager ez daitezen psikologoek gehien gomendatzen dituzten jarraibideak «etxera kide berri bat iristea prebenitzea» da. Modu asko daude anaia berri bat izango duela ulertarazteko, anaia berria iristean bizitza nolakoa izango den eta egoera islatuko duten ipuinak irakurri arte.
‎Beste eztanda bat entzun zen. Bero bafada erasotzaile bat iritsi zitzaien.
‎Berehala, sirena hotsa, itsasoa isilarazterainoko indarra harturik, espaloi gainera igo eta neure pare parean gelditzen da. Bigarren auto bat iristen da jarraian.
‎Euria ari du etengabe telebistan; amonari zipriztin bat iritsi zaio masailera, begi baten azpira. Amonak ere badaki zer den hustasuna; mototsaren barruko hutsa, mertxika batez betea, zeinak baitu barnean hexurra gogorra, eta hexurraren barruan hutsa, are gogorragoa.
‎Zure fucking irrati merkearekin ematen du igelen biltzarrean zaudela ekaitz beltzaren aurretik. Gaur euskarazko abesti bat iritsi zaizu suabe eta abisatu gabe, baina konturatu aurretik ahots goxoak garrasi lazgarriak bihurtu dira eta kanta bortizki asfixiatua izan da onden borroka doilorrean. Fiona eta pisukideen energia negatiboari egotzi diozu.
2003
‎Pernando, konfrontazio demokratiko hori iritsiko balitz eta, ondoren, EAE eta Estatuaren arteko itun bat iritsiko balitz, aurrera pausoa litzateke. Ala atzera egitea litzateke Nafarroa eta Iparraldea kontuan hartu ez direlako?
‎Hasiberriak nola hala egiten du monitoreak esaten diona, arroka bustian irrist egiten du, une batez zalantza egiten du, baina azkenean urjauzian behera desagertzen da. Segundu batzuk eta gero beheko putzutik zirrara oihu bat iristen da, eta jarraian" libre!" entzuten da, taldeko hurrengo kideak soka erabil dezakeela adieraziz. Guarako mendizerran gaude, Aragoiko aurre pirinioan, arroilen jaitsieraren paradisu txikian.
‎Kimika enpresan ere ezagutu nuen kasu nabarmen bat. 1945 urte inguruan, Ekonomia ikasi zuen neska gazte bat iritsi zen, ordura arteko kontulari gizonezkoen oso gainetik prestatuta zegoena. Emakumeak lan horietan hasi zirenean, gizonezkoek deabruaren pare ikusten zituzten.
‎Mendebalderantz, Burnaiztegiko lepora jaitsiko gara lehenik (715 m). Hona, lehen utzi ditugun pista horietako bat iristen da, lur orotarako ibilgailuak dituztenak postuetatik ahalik eta gertuen egoteko eta ondoren lepo honetan bertan duten etxola dotorean hamaiketakoa egin ahal izateko... Daramagun norabidean, maldari ekin, Gatzarrietako harkaitzetatik igaro eta Bianditzeko tontor belartsu eta zabalera iritsi gara (840 m).
‎– Kostua zein den jakinda, dendari sakelako telefonoaren zenbakia ematen zaio edo, hala badagokio, horretarako erreferentzia bat (erreferentzia hori etiketa bat izaten da, eta kode hori mugikorrari berari edo beste nonbait itsatsita joan daiteke, eta erosketak egiteko erabiltzen da). – Une horretara mezu bat iritsiko da telefono mugikorrera zenbatekoa eta ordainketa nork eskatzen duen esanez (denda, jakina). – Transakzioa kode sekretuaren bidez baieztatzea besterik ez da falta, eta, eragiketa baliozkotu ondoren, erosketa tiketa eta merkantzia emango dira, eta eragiketa itxita egongo da.
‎300 metrotik 600 metrora lan egingo duen arren, eremu jakinetan 1.000 metrotik gorako zundaketak eginen dira. Bestalde, aste honetan, Armadako beste robot bat iritsi zen ingurura, urpekari ontzi batekin, azterketa puntualak egiteko.
‎Prestige ren" txapapote" bolada berri bat iritsi da Bretainia frantsesera
‎Adituek diotenez, bikote harremanak erraztasun, erosotasun eta eraginkortasun handiz aldatuko dituzte. Hurrengo hilabeteetan, emakumeek pilula bat iritsiko dela espero dute, eta urteko arau kopurua lau izango dela. Ginekologoek diote ezin dela esan pilula hau benetako eskaintza berria denik.
‎Domino efektuak maniki burrunba sortu zuen, kontsumora bultzatzen zuten apostoluen elizan. Eta ahots ozen bat iritsi zen bulegoetatik: " Nor dabil hor?".
‎Ni besoetan ninderaman Marlenek. Jaisten ari ginen neurrian sototik soinu bat iristen zela ohartu ginen. Tronpeta hotsa.
‎Manu eta Joxe zer egin ez dakitela gelditu dira. Manu bere etxeko telebistan Meteoro ikustera joatea proposatzekotan dago, berak bakarrik dauka-eta bigarren kanala, baina Aitor azaldu den toki beretik gazte koadrilla bat iritsi berri da. Joxek berehala ezagutu du bere anaia.
2004
‎Uste nuen idazlea librea zela nahi zuena idazteko nahi zuen bezala, eta irakurleak esango ziola asmatu zuen edo ez. Iruditzen zait emakumeekin zerikusia duen guztira halako zuzentasun politiko bat iritsi dela, gauzei bere izenarekin »edo nik nahi dudan izenarekin» deitzea debekatzen duena, literaturan oso pobrea eta tristea izan litekeena, eta hori puskatu nahi izan dut. Bigarren aipamenari buruz hauxe:
‎Bere neurrian baloratu behar duen aukera politiko bat iritsi zaio Batasunari. Ez bakarrik planaren aurrean zer egingo duen erabakitzeko, etorkizunari begira alderdi bezala jokatzeko ordua iritsi zaio.
‎Irekiera eten egingo da, testamentugileak, karpetan bertan edo kodizilo ireki batean, xedatzen badu garai zehatz bat iritsi arte hori ez irekitzea; kasu horretan, epaileak eten egingo du eginbidearen jarraipena, eta aginduko du gauzatutako eginbideak eta agiria epaitegian artxibatzea, testamentugileak zehaztutako epea iritsi arte.
‎Behin epaileak testamentuaren eta kodiziloaren irakurketa egiaztaturik, idazkariari emango dio horrek ozen irakur dezan, salbu eta testamentugilearen xedapenen bat jasotzen denean, klausularen bat edo batzuk garai zehatzrako klausulak bakarrik irakurriko dira. bat iritsi arte isil gordean edo isilpean geratu behar direla aginduz; kasu horretan, testamentu xedapenaren gaine
‎Oroitidazkia agiri itxian badago, epaileari dagokio hori irekitzea eta isilpean irakurtzea; eta, ez bada agertzen testamentugilearen xedapenik, klausularen bat egun edo garai zehatz bat iritsi arte ez argitaratzeko agintzen duenik, epaileak idazkariari emango dio oroitidazkia, horrek ozen irakur dezan.
‎Suneotxo, postal bat iritsi zaizu.
‎“Badakigu bitan hondoratu zela, baina itsasoak are gehiago txikitu ahal izan du zamaontzia”, adierazi zuen. Diana I.aren egoera argi ezagutzeko, larunbateko azken orduan urpekari talde bat iritsi zen Bilbora. Ontziaren egitura osoa aztertuko dute, eta pieza bakoitzak korronteek zer posiziotan utzi duten ikusiko dute.
‎José Luis Dueñas jaunak, Sevillako Virgen de la Macarena ospitaleko ginekologiako buruak, uste du “gaur egungo emakumearen egoera desberdina dela. Oso sarri izaten diren beroaldiak direla eta, ezin bete dezakeen ardura kargua duen gaixo bat iristen bazaizu, saiatu behar dugu horiek arintzen. Horretarako dago GH.
‎Del Corralek aurreratu zuen gaur egungo erritmoan “Prestige” ren ontzia datorren irailaren amaierarako hustuko dela, aurreikusita zegoen bezala. Gainera, 24 ordutan martxan egongo den hirugarren poltsa bat iritsi zen goizaldean, eta, horri esker, emanaldiei erritmo handiagoa eman ahal izango zaie. Urpeko robotek 3.820 metroko sakonerara eramaten dituzte anezka ontziak, Galiziako kostatik 283 kilometrora.
‎Dozenaka lagun harrapatu zituen Isuntza eta Karraspioko hondartzetan. Tornado bat iristen zen ertzetik. “Hasieran beldurtuta geunden norantz zihoan ez jakiteagatik, baina haize gogorrik iristen ez zela ikusita, lasaitu egiten gara”, gogoratu du hondartzan zegoen senar emazte batek.
‎Leibniz handiak sei hilabete behar izan zituen ebazteko. Halako batean, Bernoulliri beste emaitza bat iritsi zitzaion postaz, izenik gabe. Orduan bota zuen aurrekoa:
‎Ez nuen asmo hura betetzerik izan. Bat batean, nire gorputz osoan hotzikara sorraraziz, soinu bat iritsi zen kanposantu ttikiraino, eta aldarazi egin zidan galdera:
2005
‎Lagun onak zituen eta haiekin ongi konpontzen zen. Baina momentu bat iritsi zitzaion, buruz buruko txapelketa bat, lagun handienek hanka egin ziotena, eta ez hanka bakarrik, aurkakoarekin jarri ziren. Atzerapen bat eskatu eta ez zioten eman, final bat ez zuen jokatu, eta hor ez da mundua bukatzen, baina mundu horretan ibili eta hori egiteko kapaz dena beste edozer gauza egiteko ere kapaz da.
‎" Eskolako bilerak euskara hutsean egiten genituen lehen eta orain, bi hizkuntzetan egiten ditugu. Baina eztabaidatu beharreko puntu bat iristen denean, denak pasatzen gara gaztelerara, ezinbestekoa delako elkar ulertzeko", dio Castañosek. Honek guztiak, zalantzak sortzen ditu, eta une batzutan, tentsioak ere sor ditzake.
‎Orduz geroztik, PCtik SMSen doakotasuna itzuliko duen aplikazio berri baten zain daude internautak. Skype, PCtik PCrako deiak doan egiteko aukera ematen duen programa iraultzailea (igorleak eta hartzaileak programa instalatua izatea besterik ez da behar, eta, jakina, mikrofonoa eta bozgorailuak edo ad hoc gailu bat), akordio bat iritsi da Connectotel konpainiarekin, SMS to Skype zerbitzua eskaintzen zuena (erabiltzaileek bidal zitzaketen SMSak Skypen), baina ez. Orain, esperimentazio fasean, Skype to SMS jarri du martxan.
‎Eskura dituzten informazioen arabera, maula egile horiek adinekoen etxeetan agertzen dira, eta, “Osasun Zentrotik datozela alegatuz”, onagra olioaren kapsulak hartzea gomendatzen dela diote. Handik gutxira, produktu horren lagin bat utzi eta jakinarazi dute hurrengo egunetan beste pertsona bat iritsiko dela beren etxeetara, kapsulak osasun zentrora edo farmaziara jo gabe eros ditzaten. Jakinarazpen horren arabera, iruzur horren eraginpean daudenek produktua onartu eta gero erosi egiten dute, uste baitute, gomendioa osasun zentrotik datorrenez, medikuaren agindupean dagoela.
‎kontzeptu ekonomikoak, bidaltzailea, hartzailea, etab. Ahal bada, ireki eta berrikusi edukia. Salgairen bat falta bada edo kalteturen bat iritsi bada, idatziz jasoko dugu albaranean. Inola ere ezin diogu uko egin sinatzeari.
‎Atzo indarrean sartu zen kodeak baieztatzen du ez dagoela behar adinako ebidentzia zientifikorik haurren hauteskundeetan publizitateak duen eragin maila frogatzeko, baina onartzen du ezin dela alde batera utzi haren “preskripzio efektua”, batez ere kontuan hartzen bada Espainiako haurrek batez beste bi ordu eta erdiko telebista ikusten dutela. Lobok nabarmendu zuen publizitatearen bidez jasotzen dugun informazio guztiaren zati handi bat iristen zaigula kontsumo produktuei eta elikagaiei buruz; beraz, funtsezkoa da informazio hori zuzena izatea, eta are gehiago haurren kasuan: “ez dute eratuta iritzia, judizioa, bereizketa, eta erraz atzematen dituzte iragarki arduragabeak”.
‎Hori dela eta, DGTk goizeko zati handi batean M saihesteko eskatu zuen, Navacerradako porturako sarreran kolapsatuta, aparkalekua osorik zegoelako. Aurreikuspen meteorologikoen arabera, gaur Siberiatik datorren fronte bat iritsiko da penintsulako ipar ekialdera. Hala, larunbat honetan euria hasiko da Kantauri aldean, Nafarroan, Pirinioetan, Ebro Garaian eta Iberiar Penintsulan.
‎Etxera hurbiltzean, Mororen zaunka leun bat iritsi zitzaidan, ez zakur haserretuarena, agurra baino ez. Urduri egongo zen, anbulantziarena ez zitzaion batere gustatuko.
‎Atearen kontra egon nintzen, arnasa eta bihotzaren taupadak lasaitzen. Gero, atea jotzera nindoan unean, ahots bat iritsi zitzaidan etxe barrutik, gizonezko baten ahotsa. Belarria atearen kontra ipinita, arnasa eten nuen.
2006
‎Orain, ordea, Olentzerok dakarzkigu jostailuak, sailean. Gehitxo, ongi ezagutu eta gozatzeko, ze gero Erregeetan atzera narras beti ibiltzen da norbait familian, beste sail bat iritsiko zaigu eta berehala eskolara. Han geratuko dira jostailuak hautsaren lagun, hauts eginda.
‎Eta hori oso osorik irentsi zuen, denbora luzeegian, itsasadarrak. «Une bat iritsi zen non Ibaizabal ez baitzen zegoeneko ibaia, kloaka nabigagarria baizik», diosku Ibon Areso Ur Partzuergoko presidente eta Bilboko Udaletxeko alkateordeak.
‎Bihotzetiko bozkario profesionalek ere badute inoiz tarterik: «Barkatuko didazue harrokeria, baina gaur' eureka' bat atera zait mezu bat iritsi zaidanean, zientzialari bati beraren iragarpen teoriko bat datuek enpirikoki frogatzen dutenean ateratzen zaionaren modukoa. Izan ere, esana nuen nik, aspaldi, azkenean edozer gauza bihurritzeraino iritsiko zela gaztelaniazko prosa, nominalizazio estilo gupidagabera behartzeko, baina ez nuen espero hain azkar eta hain biribil iristea adibidea.
‎«Oso modan daudela esaten den arren, dokumentalek benetan zaila dute aurrera egitea. Gehienez, ehunetik bat iristen da zinema areto komertzialetara. Eta hori, gai ikusgarriren bat ukitzen badute.
‎Horietatik gehienak desagertu egiten dira. Agian bostetik batek jarraituko du, eta hamarretik bat iritsiko da argitaletxe profesional batera.
‎Milioi asko horietatik helmugaraino espermatozoide bakar bat iristea bi konturekin lotua omen dago: batetik, sudur baten tankerako zerbaitekin:
‎Une bat iritsi zen iritzi horrekin erabat desados nengoena, eta urtetan zehar, gaur arte, desados jarraitu dut. Izan ere, esan behar da, lehenik, beste edozein langintza eta ofiziotan eskatzen diren ezagutza, trebezia eta lanabesik gabe, oso zaila egiten dela sinistea kanturako ofizio horretan bat eroso ibil daitekeenik.
‎Kasu horietan, kanpoko aldean izozki beroa geldituko da, azkenean likidotzen dena, eta haztegi bikaina da mikroorganismo gehienentzat. Gainera, higienearen kontrako praktikak egiten badira, adibidez, norbaitek behatzekin pitak ukitzea izozki guztia ateratzeko edo intsektuak edo animaliaren bat iristea, arriskua areagotu egiten da. Horregatik, kalean baino gehiago, makina horiek denda edo jatetxeen barruan egoten dira.
‎“Oraingoan bi formatuek antzeko ezaugarriak dituzte”, esan zuen Graham Sharplessek, ikerketaren egileak, uste baitu horrek arazo bat ekarriko diola industriari. Screen Digest entzat, bi formatuak batera existituko dira soluzio konbinatu errentagarri bat iritsi arte, eta, beraz, ez da nagusituko. Hollywoodeko estudio handiak eta kontsola belaunaldi berria dira formatu berriko gerra honen giltzarrietako batzuk.
‎Gainera, kopiaren aurkako babesa, zailak egiten zituzten erabili edo tituluak katalogo jakin batera mugatzen zituztenak ordaintzekoa. In azken hilabeteotan, beste gailu sorta bat iritsi da liburuak irakurtzeko elektronikoak. Horietako bat Sony japoniarra, eta Reader du izena.
‎Igande batean, auzolandegiko gazteak eskualdeko herri nagusira jaitsi ziren, Sopeñara, eta ni, nire zomorro famari jarraiki, bertan geratu nintzen; aldareko erretaula eta paretetako santuei begira ari nintzela, ahots bat iritsi zitzaidan atzetik:
‎Ia ia ahaztua nuen. Sobre bat iritsi zen etxera, nire izenean, eta barruan perla bi, belarritakoak.
‎Hutsunea ez zen erabatekoa izan, ordea, eta ez naiz ari" gogoan zaitugu" eta gainerako espiritismo politikoaz, ez: Gaizkaren lan finari esker edo, Txemari eta Ainararen gutun bat iritsi zitzaigun, hantxe bertan irakurri genuena eta gure haurra zela-eta besarkada handi bat igortzen ziguna. Gure bikote lagun haren gutunak negarrez hasteko zorian utzi bagintuen, malkoen iturria erabat ireki zigun hurrengoak:
‎Lehenengo gutun haren ostean, oraindik ere durduzaturik nengoela, beste bat iritsi zitzaidan, biharamunean bertan. Izututa geratu nintzen lehenbiziko momentuan, atsedenik gabeko eraso jarraitu baten jomuga bihurtu banintz bezala.
‎Izan ere, hain zen tipikoa eta aurrez antzemateko modukoa! Ni ez naiz horrelako saltsetan oso ibilia baina, diskoteka batean tipo heldu bat emakume bati hurbiltzen zaionean ligatzeko asmo ezkutu nahiz agerikoarekin, lehenengo koparekin huntaz eta hartaz jardungo du, atsegin eta gisako azaldu nahian; bigarren kopa hartzeaz batera hasiko zaizu zu bai neska jatorra, eta polita; hirugarren koparekin bat iristen da" nire andreak ez nau ulertzen" zorionekoa: eta hortik aurrera, imajinatu nahi dituzun guztiak.
‎Gau hartan, aurrekoan bezala, iluna erabatekoa zenean, ibilgailu zaharkitu eta antigoaleko bat iritsi zen etxera, bi gerlari ilun jaitsi ziren handik, eta bigarrenez haien nagusiarengana joatera gonbidatu ninduten. Gau osoa eman nuen biwa jo eta heike gerlari desagertuei buruzko abesti eta poemak errezitatzen.
‎Kanposantu aldetik tiro hotsen bat iristen bazen, ez entzunarena egiten eta dardarizoa disimulatzen.
‎Abiada bizian pasatu zen besteen artetik eta haren distira jarraitu nuen nire begiek ahal izan zuten guztian. Egia esateko, segituan konturatu nintzen berri onen bat iritsiko zitzaidala. Eta ikusten duzu:
2007
‎Amuak dira. Gaur, berezi bat iritsi da. Banesto bankoaren segurtasun sailak bidalia omen.
‎ikasleak talde txikitan banatu eta rol joko batprestatzea. Horretan zenbait egoera aztertuko dira (adibidez, haur berri bat iritsi dagelara. Haren arropa desberdina da.
‎Gela txiki batean sartu eta bakarrik utzi dute. Pare bat minutura gizon bat iritsi da, 45 urte ingurukoa, kaleko jantzita. Kapitaina dela esan dio.
‎Posta elektronikoari dagokionez, Sareko etiketa(' netiketa' izenaz ezagunagoa) ez da asko aldatu hamar urtean: letra larriak erabiltzea garrasi egitea da oraindik; testu baten ordez HTML bidaltzea alferrikakoa eta zakarra da oraindik, eta gero eta jende gehiago gogaitzen da mezu masibo bat iristen zaienean, ezkutuko kopia erabiliz pribatutasuna babestu gabe. Arau garrantzitsuena, ordea, zaharkituta geratu da:
‎Ondoren, animaliak lan bat ikastera behartu zituzten. Zehazki, saguek betazala ixten ikasten zuten soinu jakin bat entzutean, gero aire murmurio bat iristen zelako. Arratoiek lana ikasi ahala hipokanpoko eremuetako sinapsien arteko intentsitate aldaketak erregistratu ahal izan zituzten zientzialariek.
‎Imagen: Ted Johnson Seme edo alaba bat iristeak aparteko gastuak dakarzkie gurasoei, batzuk saihestezinak eta beste batzuk alde batera utz daitezkeenak. Logelako dekorazioa eta artikuluak eta osagarriak erostea dira inbertsio garestienetako batzuk, oinarrizko beharrak kontuan hartuta mila euro inguru balio dezaketenak.
‎Zortzietako biztanleek 20 gradu edo gehiagoko tenperaturak jasan dituzte gauez. Kantabriako eskualdeetan eta Gaztela eta Leonen, asteburu bero bat igaro ondoren, Espainian bezala, lasaitu egingo dira aste berri bat iristean.
‎Aurreko gauean 300 eta 350 lagun artean egon dira suak itzaltzen. Asteazkeneko 22:00ak aldera, Larrialdietako Unitate Militarraren (EUD) atal berri bat iritsi zen, sutearen lehen egunean iritsi ziren beste hirurekin bat egin zuena. Une honetan, sua itzaltzen saiatzen dira 25 brigada, sua itzaltzeko 17 ibilgailu eta EEUko lau atal, 100 militar baino gehiagorekin.
‎Horietako bakoitza gehienez ere hiru orduz luzatuko da. . Denbora horretan, seme alabak adoptatzeko arrazoiak, haur bat iristean beren bizitza zein alderditan aldatuko den, haien jatorriaz hitz egitea komeni den, prozesuak sortzen dizkien beldurrak… azaltzeko eskatzen zaie familiei.. “Guraso bihurtzea nolabaiteko ziurgabetasuna sortzen duen gertaera da, eta, beraz, saihestezina da zuzendari bat lehen aldiz zaintzeari aurre egiten dion pertsona batek sentitzea”.
‎MITeko taldeak tumore baten propietateak zituen gene bat ezarri zuen laborategiko sagu batean. Gero, botika antikanzerigenoz kargatutako nanopartikulazko uholde bat iritsi zen haraino, eta, haril elektriko baten bidez, bulkada magnetikoak aplikatu zituen jarduera eremuan. Botikak askatuta geratu ziren eta eraginkortasunez jardun zuten tumore ehunean.
‎Geldi geldi iraun zuen horrela, gorputz haren beroa luzatze aldera. Tarteka Dionik hasperen egiten zuen, eta dardarizo halako bat iristen zitzaion gorputz hartan barrena, belarriraino. Begiak atzera bildu zituen.
‎Kanutoaren kea salako eguzki errainuetan kulunkari zegoen. Lehenengo pieza bukatutakoan, pasillotik barrena tik tak ozen bat iritsi zitzaien belarrietara.
‎Gauean hots egin zionean, Lisak ez zuen etxean aurkitzerik espero. Telefonoa jo eta jo aritu zen, eta berriz katigatu orduko ahots lakartu bat iritsi zitzaion beste aldetik:
‎Horrelako albisteek ez zuten Pedro kezkatzen. Makina bat iritsi zitzaizkion urtetan, eta arazo handirik gabe isilarazi zituen denak. Berehala ahaztu zuen Tolosa jaunak kontatutakoa.
2008
‎Bere hitzetan, hausturarekin pertsona batzuek dena galtzen dute eta adinaren arabera ez dakite euren bizitzarekin zer egin: " Lehengoan 70 urteko gizon bat iritsi zitzaigun elkartera, maletatxoarekin, etxetik bota zutela eta nora joanik ez zuela. Bere buruaz beste egingo zuela errepikatzen zuen behin eta berriz, baina lortu genuen instituzio sozialen bitartez nolabait aurrera ateratzea.
‎Heziketa estrategia moduan erabiltzen dira curriculum egokitzapenak; curriculuma bera doitu eta egokitzea da (programak, helburuak, edukiak, metodologia, jarduerak, ebaluazio irizpide eta prozedurak), premia jakinak dituen ikasle batentzat edo talde batentzat eskuragarriago gerta daitezen zenbait helburu eta eduki; eta ikusten bada curriculumean ageri den alderdiren bat iristea ezinezkoa dela ikaslearentzat, hori kentzeko aukera ere badago.
‎La Momia 3 filmak zine aretoetan jarraitzen duen bitartean, protagonistaren beste film bat iritsi da lehia egitera. Izan ere, La Momia n bezala, Brendan Fraser da Viaje al centro de la tierra ko protagonista, Julio Verneren abentura nobelaren ikuspegi berri bat eskainiz.
‎Reginak bere asmoak zituen, Ernestinak bere asmoak zituen? Bien asmoek nekez egin zezaketen aurrera, ordea, egun seinalatu bat iritsi ezean: Reginaren itzulerako eguna, muga bat ere izan zitekeena, iragana etorkizunetik bereizten zuena; izan ere, Reginaren bidaia, osotasun baten barruan ulertzen diren bidaia guztiak bezala, joan etorrikoa zen; etxetik Madrilera joan zen, mundua ikustera eta mundutik ikastera, eta Madrildik etxera itzuli zen, ikusitakotik zein ikasitakotik bere bizi proiektua gauzatzera; amets bat ere ekarri zuen, gainera, Madrildik, bere lurretan, han Regina enean?
‎Sesio hura salbazioa izan zen guretzat, artean puri purian zegoela beste hots bat iritsi baitzen herrixka aldeko muino gainetik: lauhazka zihoazen zaldien hotsa.
‎Halaxe igaro ziren asteak, egun eder batean Livesey doktoreari zuzendutako eskutitz bat iritsi zen arte, ohar honekin: –Bera kanpoan bada, ireki beza Tom Redruthek edo Hawkins gazteak?.
‎CARMENBastidarekin egon eta hilabete batera, pakete bat iritsi zen etxera. Carmenek berak igorria.
‎JULIA. (denen aurrean) Germanek ordaindu behar zuen faktura bat iritsi da.
‎(joatekoa egiten du eta) Ai ama, ia ahaztu zait. Sobre bat iritsi da zuretzat.
‎Emakumeak, nerabeak eta kulturismoa edo atletismoa bezalako kiroletan dihardutenak dira talderik ahulenak; izan ere, oro har, oso sentikorrak dira elikagaien balio elikagarriarekiko eta horrek gorputz irudian edo irudian duen eraginarekiko. “Osasuntsu” jateko obsesioa muturrera eramaten denean, puntu bat iristen da: janariaren inguruan dabil dena; jaten dutena kontrolatzea, debekuak ezartzea eta janariak xehetasunez programatzea lehentasun bihurtzen da egoera bakoitzeko jabe, seguru eta lasai sentitzeko.
‎Leuzemia mieloide kronikoaren kontrako botika berri bat iritsi da Espainiara
‎Afrikako aire masa bat iristen denean, datozen egunetan termometroak jaurtitzen jarraituko du, batez ere penintsularen hegoaldean. Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) eta Babes Zibilak alerta “laranja” (arrisku handia) ezarri dute zazpi probintziatan:
‎Lehen hiruhilekoan, familiako zorra berriro iritsi zen, eta 945.700 milioi eurotik gorakoa izan zen. 2008ko lehen hiruhilekoan, familia zorra hipoteka kredituak, baina baita kontsumo ondasunak erosteko eta beste helburu batzuetarako dira beste kopuru bat iritsi zen, eta 945.700 milioi eurotik gorakoa izan zen, aurreko urtean baino %9, 4 handiagoa. Nabarmentzekoa da, halaber, etxeetako finantza aktiboen balioa 110.000 milioi euro murriztu zela 2007ko abendutik 2008ko martxora bitartean.
‎Erresuma Batuan aurkeztu ondoren, Espainiara gailu berri bat iritsi da, ohiko operadoreekin nabigazio zerbitzua kontratatu beharrik gabe Internetera konektatzeko aukera ematen duena. PocketSurfer2 du izena, eta, zoritxarrez, ez du aukerarik ematen bideoak ikusteko, ez eta musika edo beste edozein soinu entzuteko ere, ez baitu bozgorailurik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia