Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2000
‎Eta erranen dizut, gaiari xuxen natxekiola, ezen gure jauregia Urbiaindik iragaiten den errekaren edo latsaren albo batean zegoela, eta edifizioak hiru gorputz nagusi zituela, elkarri lotuak eta elkarrekin bat eginak, eta hala zituela jauregiak, aitzinaldeko erdialdean, ate printzipal bat, eta bertze bi, alboetan; gibelean, berriz, ate bakarra zuen, eta, atean barrena sartzeko, zubi tipi bat iragan behar izaiten zen lehenik, zeren eta jauregi gibeleko paretari atxikirik kanal bat baitzegoen, errotatik xuxen zetorrena eta ura latseraino zeramana.
‎Eta hala gindoazen Antonio eta biok Indietarat, eta hala untziratu ginen Sibilian, Hatuey ren spiritutik hurbilago anitz giristinorenetik baino. Eta egun bat iragan zen, bi egun, eta hirugarrenean lagun egin genuen Joxe Aberasturi, zeina baitzen bizkaitarra eta Gernikako semea, batxilerra eta soldadu ohia, Portugalgo gerletan ibilia. Eta ezpatari antzetsua eta ezin trebeagoa zen, bertzalde, egunoroz bere ezpata erabiltzerat entseiatzen zena, baita untzi gainean ere, gezurrezko edo idurizko konbatetan, batean marinel baten kontra, eta bertzean bertze baten kontra, edo Antonio Ibarbiaren kontra ere, erakustaldi haietan guztiei ere gailentzen zitzaiela.
‎Industrialdeko kale nagusiaren hustasunean ez zen bertze ibilgailurik bistara, eta gainera, espaloira igoa, are nabarmenago utzia; harengandik SORIA IKUZTEGIAK, S.L. zioen txartelera berrogeita hamar metro ere ez zen. Gehienez ere bi ordu lehenagoko irudiak ziren, baina tartean mende bat iragana zela ematen zuen, hain bainituen higatuak neure gogoaren zoko moko urrunenetan.
‎Ez nuen belarria itsatsi behar izan Josuren boza ezagutzeko, ganberako ateaz bertzaldera. Bortz egun baizik ez ziren lan aferek anaia urrutiratu zidatenetik, baina niretako mende bat iragana zen: atzendua nintzen haren bidaiak joan etorriko txartela zuela.
‎Puska bat iragan zen erantzun aitzin. Ezbaian nabaritu nuen, arestikoan tematu ala gai berria ontzat hartu.
‎Zerbitzariak sorreria baizik ez zuen izanen ez aditzeko estakuru. Musika jadanik itzalia zen eta puska bat iragana zen azken bezeroak hondoa jo eta ihes egin zuenetik. Antonio eta biok bakarrik geunden ostatuan, nor bere barra aldean alkate.
2006
‎5 Iraultza bat iraganaren alde
‎Denbora puska bat iraganik, Etxeberrik orri batzuk ekarri zizkigun, asteazken batean. Eskuz izkiriatuak ziren, letra handi zuzenetan.
2009
‎Abiatu ginen, ahopetik biraoka ni. Puska bat iragan arte ez nintzen jabetu sufrimendua eztituz joaki zela nire ingurukoen bisaietan. Bertzelakotze horren etorkia eta zergatia jakin nahirik ohartu nintzaion monjeen zango hotsari, haien kantu beti berdinei, haien eskuetako sugar higikariei.
2010
‎Zazpiak laurden gutxi ziren leihoan silueta bat iragan zenean. Ez zuen bi bider pentsatu norena zen.
2011
‎Taberna barruan euliren bat zebilela sentitzen zen. Ateaz lekora autoren bat iragaten zen lantzean behin, astiro, ur zipriztinak altxatuz soinu eta guzti.
‎Kalderapekoko jardunaldian Lagun izoztua ren egitura zenbait irakurleri nahasgarri bezain arrotz egin zaiola nabaritu zen: istorio bat iraganean, beste bat orainaldian eta azkena geroaldian kontaturik, elkar ebakiz. Batzuentzat, gainera, ebakidurak garbiegiak dira, zirujauenek halakoxeak behar omen lukete; beste batzuentzat, berriz, ez aski garbiak, hurrenkerak ez baitira beti berdinak:
2012
‎Hartan bizkortu zen, eta Berthez pentsatzen jarri zen, han lotan, bere neskamearen gelan. Baina burdin ziri luzez betetako orga bat iragan zen, etxeetako hormen kontra metalezko dardarizo gorgarria jaurtikiz.
‎Landak ez zeukan ezer apartekorik: zerua urdina zegoen, zuhaitzak kulunkatu egiten ziren; artalde bat iragan zen. Herrixka begiztatu zuen; presaka ikusi zuten bere zaldian makur makur eginda, kolpe handiz zigorkatzen zuela, petraletik odola tantaka.
‎Korrika joan zen bidezidorrean paratzera; zain egon zen. Ordu erdi bat iragan zen, gero hemeretzi minutu kontatu zituen bere erlojuan. Bat batean zarata izan zen hormaren kontra; leihola irekita zegoen, artean dar dar ari zen kisketa.
‎Halako batean, tilbury urdin bat iragan zen trosta handian plazan barrena. Emmak garrasi bat bota zuen eta ziplo erori zen lurrera, ahoz gora.
2013
‎Bazekien nondik joan behar zuen: atzeko atetik sartu, pasabide luze, estu bat iragan, eta gero, palazioko sukaldera iritsiko zen. Hura gurutzatu eta beste pasillo luze eta estu batetik aurrera joanez iristen zen zerbitzarien logelak zeuden aldera.
‎Kaiola bat da Versusen uhartea, itsasoari ipini zioten langa bat, ozeanoa jo duen minbizi ttipi arriskurik gabea. Gaur ere urakan bat iragan da Versusen uhartetik, baina hain goitik, ezen izarrek ere lotan jarraitu baitute, Versusen hatzetan piztuta eta katigatuta baleude bezala.
‎Puska bat iragan ondoan aditu nuen hamarka zaldiren trosta, ugaldearen ezker aldetik. Valoistarren garaian bezain ehiza talde handiak erabiltzen zituen borboitarrak.
‎Ezkaratz bat iragan nuen, jauregiaren gainerakoa bezala altzariz hutsik kasik osoki. Bi ate zeuden haratago, bata bertzea baino handiagoa.
2014
‎382 Zarata izugarri baten erdian, norbaitek esan zuen: . Aingeru bat iragan da.?
2015
‎Aspertu direnean, ez zaituzte lehengo lekura eraman, adiskideekin batera egon zaren gelara. Burdin ziriak dauzkan ate bat iragan, eta pasilloan barrena egin duzue aurrera. Ezker eskuin, ziega bakoitzak bere zenbakia dauka.
‎–Herriz Herri eta Iparraldeko hiru irrati euskaldunek muntaturik, forum bat iragan da joan den larunbat arratsalde hondarrean, Makean. Antolatzaileetarik aparte, Enbata, Herria, Ateka, Argia, Abil eta Ekaitzak parte hartu dute.
2016
‎Goizero legez irten eta, jauzi batez, basoan sartzen da. Zilarrezko pagadi bat eta errekatxo garden bat iragaiten ditu. Goraxeago, belazean, lau orriko hiru edo lau hirusta aurkitzen ditu.
‎Euskal Herria nazionalismoaren asmakizun bat dela sinesten dutenak aho bete hortz gera daitezke. Hala ere, 25 metro altuerako monumentua batik bat iraganeko itsasargi moduko bat da: garai hartako arbasoek hurrengo belaunaldiei azpimarratzen die balio handiko ondare bat gordetzeko beharra.
‎Beste hilabete oso bat iragan zen mahai sektorialak antolatu zirenetik lau indarrek elkarrekin akordio programatikoa izenpetu zuten arte. Eledun bakoitzak hitz eta ikuspegi desberdinekin deskribatzen ditu nondik norako negoziazioak izan ziren parlamentuko areto barruan.
‎–Aparkalekukoagatik urduri oraindik??, galdetu zion Josebak, baina Iratik ez zuen ezer erantzun. Minutu luze bat iragan zuen isilik. –Bueno, baina zer gertatzen zaizu??, galdetu zuen Josebak, pazientzia galtzen hasita.
‎Gainera, ordaindu ere egingo zuen gustura Gabriel Iturberen azken liburuaren lehen irakurleetako bat izatearren. Motor bat iragan zen bere aldamenetik ziztu bizian zarata ikaragarria ateraz. Ez zen haserretu beste batzuetan bezala.
‎euskara batua eta Euskaltzaindia orduan sortu lirateke, beranduenik 1780 inguruan, lana aurreratzen hasteko. Rol hori bete ahal izango luketen garaiko intelektualik topatzeko eta berrezteko aukerarik ikusiko ez balitz, egungo euskaltzain osoen artean boluntarioak bilatzea proposatzen dut, taldetxo bat iraganera bidaltzeko, betebehar zehatz horrekin, ziur nago inor ez zela ohartuko etorkizunetik datozela?. Boluntariorik ez balego, zozketaz egin litzateke aukeraketa.
‎Egun eder bat iragan dugu Denek hemen elgarrekin. Maite gazterik zaude oraino Berrogoitamar urtekin.
2017
‎Errepidearen erdian baraturik, minutu parrasta bat iragan da autoa berriz ere abiarazteko kemena bildu arte. Azken metroak are mantsoago egin ditu, kalatzeko arriskuan.
‎Noizean behin gizonezko bat iragaiten da, pauso saltariz farrezka eta bakarrik hizketan.
‎Etxean gelditzen den aitaren arrasto bakarra, zenbait altzariren gainean dauden argazki zaharrak dira. Gehienetan gutakoren bat ere agertzen da, gutakoren bat iraganean izandako norbait, hobeto esan. Agertzen diren gu horiek aita bezain hilik daude.
2019
‎Orain jende guztia bezala mintzatzen bagara, eta hau bezalako hausnarketa nekezak gu arazo sakonagoetara eraman aitzin, esaterako Leibnizen munduko kontingentziaren frogara edo eta Kanten froga kosmologikora, zeren orduan bete betean ibiliko baikinateke Jainkoari galdezka, ea benetan baden edo goi mailako izaki bati duin ez zaizkion zehaztugabetasunekin gu nahasten ibili ote zen, hori bezalako izaki batek dena argi eta garbi egin eta esan behar zuen bitartean, beraz jende guztia bezala mintzatuz, egile horiek aldarrikatzen dutena da ez duela merezi biharko egunarekin kezka gaitezen, zeren, aldez edo moldez, gertatuko den guztia dagoeneko gertatu baita, eta kontraesana itxurazkoa baizik ez da, demostratua geratu denez, zeren, harria berau bota zuen eskura itzularazi ezin dela egia izanik ere, egia baita, halaber, guk ezin izango diegula zartakoari eta zauriari itzuri, punteria onez jaurti bazen, eta arreta faltaz zein oharkabean harrapatu gintuelako garaiz kendu ez baginen. ...indik egoki baldin bazaio, efektuak eskatzen duenean bere oinarri eta jatorriak azal ditzagun, bere aldetik jada izaten hasi den kausa bezala azal dezagun, zeren, jende guztiak dakien bezala, geuri dagokigu, kontradantza honen erdian, esanahiak eta definizioak aurkitzea, benetan gustura egingo genukeena begiak lasai lasai itxi eta guk menderatzen duguna baino aise gehiago menderatzen gaituen mundu bat iragaten uztea den arren. Halakorik gertatzen bada, hau da, begien aurrean daukaguna baldin bada, itxura guztien arabera, efektuaren antza duen zerbait, eta efektu horren kausa aurretikorik edo hurbilik atzematen ez badugu, erremedioa moldatzea da, denborari denbora ematea, zeren giza espezieak, zeinaren gainean, gogora dezagun tokiz kanpo dagoela dirudien arren, ezagutzen den iritzi bakarra berak bere buruaz daukana baita, efektuak betiko itxarotea du helburu, eta kausak betiko bilatzea, edo hori da bederen, gaur den egunera arte, beti beti egin izan duena.
2021
‎Eta inurriena. Edonora begiratuta ere, han egongo da inurri bat iragana ibiltzen. Lehen zenik ez bada, izango da ondorengo belaunaldiren bat.
2022
‎Oihua aditu duelarik ez daki segundo bat iragan den edo ordubete.
2023
‎Théodoreren ezkontzaren argazkia are tristeagoa da. Oraino ez dago haurrik, aitzineko ezteietatik urte bat iragan bazen ere. Théodoreren emazteak, Annabellek, itxura guztien arabera, ez zuen ahizparik edo anaiarik.
‎Poliziaren esku hartze bortitz haren ondotik hilabete bat iragan ondoan ere, hutsegite gisa bizi du Altzugaraiko auzi guztia. Proiektua aurrera doa, okupatzaileek borroka galdu dute, Eñautek ez du lortu proiektuaren sekretuak zulatzea, Altzugaraiak ezkutatzen dituen misterioak argitzea.
‎Geldirik daude denak, bi lubakitako gudariak bezala, erasoa zeinek hasiko zain. Oren bat iragan da. Bi oren iragan dira.
‎AITZINEKO aldian ez bezala, hilerria eguzkipean dago, oraingoan. Ez da ongi oroitzen non dagoen Théodore Vermandoisen hilobia, horregatik denbora poxi bat iragan du itzuli mitzuli, hobiren bateko lore sortak aldatzera etorritako atso pare baten begirada mesfidatia jasateraino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia