2015
|
|
Batzuetan aparteko poza hartzen dut, elkarrekin gaudela, ahizpa hauek duten barruko poz handia ikustean, gehien ahal duenak gehiago goresten baitu gure Jauna, bere burua monasterioan ikustearen pozez; izan ere, argi ikusten da gorespen aldarri haiek arimaren barrutik irteten direla. Hau, ene ahizpak, sarri egin dezazuela nahiko nuke,
|
bat
horretan hasten denean beste guztiak iratzartzen baititu. Elkarrekin zaudetenean, zertan erabil dezakezue mihia hobeki Jainkoa goresten baino, horretarako hainbeste motibo baititugu?
|
|
4 Idazteko agindu zidanak esan zidan, Karmengo gure Amaren monasterioetako moja hauek otoitzeko zalantza batzuk norbaitek argitu beharra dutela, eta uste duela emakumeek hobeki ulertzen dutela beste emakume batzuen hitz egiteko era, eta niri didaten maitasunaz egokiago etorriko zitzaiela nik esan niezaiena; arrazoi honengatik, uste du, nolabaiteko garrantzia izan dezakeela, zerbait esaten asmatzen bada; eta horregatik, idaztean haiekin hitz eginez joango naiz, beste pertsona batzuei egoki etor dakiekeela pentsatzea zentzugabea delako. Mesederik nahiko egingo dit gure Jaunak, haietakoren
|
bat
horretaz baliatzen bada Bera pixka bat gehiago goresteko: ongi daki Haren Maiestateak nik ez dudala besterik nahi; eta oso argi da, zerbait esaten asmatzen denean, konturatuko direla ez dela nirea, ez baitago horretarako oinarririk, adimen eskasa izatea ez bada nik horrelako gauzetarako dudan moldakaiztasuna bezala, Jaunak bere errukiaz ematen ez badu.
|
|
7 Oi apaltasuna, apaltasuna! Ez dakit zer tentaldi dudan honetan, burutik kendu ezinik bainago, lehortasun hauetaz hain kezkaturik dagoena, ez ote den pixka
|
bat
hori falta duelako izango. Aipaturiko barruko proba latzak alde batera uzten ditudala diot, haiek deboziorik eza baino askoz ere gehiago baitira.
|
|
5 Ni neurekin hara eramango nituen mojak ekartzen hasi nintzen; zazpi izan ziren, andre hark nahiago zuelako gehiago izatea gutxiago izatea baino, eta korukoa ez den ahizpa bat, nire laguntzailea eta ni neu. Gure bila etorri zen pertsona
|
bat
horretarako ongi prestaturik, diligentzian, bi aita oinuts eraman behar nituela neurekin esan niolako; eta horrela, aita Nikolas Jesus Mariarena eraman nuen, perfekzio eta zuhurtasun handiko gizona, Genovako semea. Berrogei urte baino gehiago zituela hartu zuen abitua, nire ustez (orain behintzat baditu eta orain dela gutxi hartu zuen), baina epe laburrean hain aurrerakada handia eginik, badirudi gure Jaunak hautatu zuela jazarpenezko garai neketsu hauetan Ordenari lagun diezaion, asko egin baitu; izan ere, lagun zezaketen gainerakoetatik, batzuk erbesteratuak zeuden, beste batzuk kartzelatuak.
|
|
19 Pertsona batzuengan argi eta garbi bekatuak diruditen zenbait gauza ikusten baditut, ezin dut horratik sinetsi haiek Jainkoa iraindu dutenik, eta pixka
|
bat
horretan gelditzen banintzen, oso gutxi izan ohi da edo batere ez?, egundo ere ez nuen sinesten, argi ikusi arren; eta Jainkoa zerbitzatzeko nik dudan ardura, guztiek dutela iruditzen zitzaidan. Eta honetan mesede handia egin dit, gauza txarrean ez naizela egundo gelditzen, gero gogora etor dakidanean, eta gogora etortzen bazait, pertsona harengan beti ikusten dut beste bertute bat; beraz, gauza hauek ez naute nahigabetzen normala den baino gehiago; eta heresiak, askotan nahigabetzen nautenak, eta haietan pentsatzen dudan ia guztian iruditzen zait sufrimendu hau dela soilik sentitzekoa.
|
|
Eta artzapezpikuak errentaduna nahi badu, badaki berorren aitatasunak berehala sartuko direla Luis Guillamasen alabak, urtero laurehun milako errenta dutenak, eta hamahiru mojarentzat nahiko da; aita bikarioak berehala emango dit baimena. Beharbada, jaun horiek ezagutuko dute artzapezpikuaren adiskideren
|
bat
hori lortzeko.
|