Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2010
‎Populazio hazkunde honek emigrazioa bultzatu zuen lur berri gehiagoren bila; baina" emigrazio" hau ez da ulertu behar bidaia bat bezala, zabalpen motel bat bezala baizik. Adituen arabera, urtean kilometro bat hedatuko zen nekazaritza, bai, eta, ondorioz, langintza hau zeukan herria ere, lurralde berrietan barna. Modu honetan iritsi ziren mendebaleko Europara indoeuropar herriak eta, haiekin, beren hizkuntzak. etorriberrien kultura onartzen zutelako, hizkuntza barne.
‎Istant hartantxe gordatu zen eguzkia itsaso muga baitan; hainbesterekin, leinuru gorrixka bat hedatu zen alderdi osoa argituz:
2011
‎" Hitzezko kaiola bat egin nahi bagenu, eta bertan Mikel Laboa utzi harrapatuta, XX. Mende hasieran gertatutakoa hartu genuke aintzat, eta esan: " Krisi handi bat hedatu zen, eta pintoreek, idazleek, musikariek inoiz baino garbiago ikusi zuten beren adierazpidearen gutxitasuna. Iraganetik jasotako modu eta hizkera guztiak faltsuak iruditu zitzaizkien, edo bestela hutsal, burgeskeria huts.
2012
‎Orain aukeran, hautazko eta urrutiko harreman multzoak nahi dituzte aukera hori dutenek. Horrela, norberaren azalaren inguruan oskol psikologiko mardul bat eta eremu psikosozial mortu zabal bat hedatu dira; zenbat eta gogorragoa izan oskola, zenbat eta zabalagoa eremu mortu hori, orduan eta gutxiago topatuko dugu haren barruan.
‎Erran eta berehala, mihise bat hedatu bailuten, zerua goibeldu egin zen, altzairuzkoa iduri; bat batean limoi ondoetatik orriak bolatu ziren eta lili zuriak alde guztietara barreiatu, batzuk goiti, beste batzuk zirimoletan belardi gaina korrituz. Haize erauntsi batek zalgurdia zorutik altxatu eta bidean trabeska utzi zuen; hainbatekin, zaldiak trostan hasi ziren, zeru furfuriatsuan ozpinak argitzen eta ihurtzuriak lehertzen hasten zireino.
‎Txalo, soinu, bandera eta estandarteen artean soldaduak ontzitik jaisten hasi zirenean, ordea, arestiko populu uros hura bat batean isildu zen, mar mar bat hedatu zen hondartza kaietan gaindi: soldadu anitz andetan zekartzaten, beste batzuk makilari berme jaisten ari ziren, zango bedera falta baitzuten; halaber, soldadu besabakoitzak eta begiak zerrendaz estalirik zituztenak ageri ziren, erizainek edo beste soldaduk batzuek lagundurik; bai eta are, ero begitartearekin zetozenak, begiak sukarrak pizturik; gehienek larru horia erakusten zuten doi doi hezurdura estaltzen ziena, giza mamuak iduri.
‎Eta planari segida emateko, soka lodi batekin lotu dute Talaiaren Dorrea —denetan altuena arestian esan bezala, eta, horregatik, masta nagusiarena eginen duena— Hiru Leiho Handien Dorrearekin. Eta, soka horretatik, zetazko oihal zuri handi bat hedatu dute, bertan Vianako printzearen armarria daramana. Eta azkenaldi honetan ez dabilenez apenas haizerik, eta ezin onartuzkoa denez Agnes printzesarentzako sorpresa hondatzea, On Karlosek enkargua egin dio Sagastibeltza jaunari, hots, asmazio eta tresnetan maisu den gizon beti zintzoari, Gerindako gainetatik hegalak halako enantzu z mugitzen dituzten haize errota horietako baten burua ekar dezan.
2013
‎Nahiago nuke uhin bat hedatuko balitz belaunaldi gaztean: hizkera zorrozteko moda.
2014
‎Ez zen inor haserretu. Murmurio bat hedatu zen. Otoitza.
‎Edo anitz huts egin dute beren ibilbide politikoan. Zeren orain departamenduaren aldeko borrokak mugak higiarazi baditu, lurraldetasunaren ideia edo abertzaletasun soft bat poxi bat hedatu bada gizartearen sektore guri batzuetara, ez da aparantziarik ere hori lege orokor gisa ikusten ahal. Joan Amikuze aldera eta zentrismoaren lemazainak UMPri hurbilago dira abertzaletasunari baino, eta Batera, AB etsaiak zaizkie.
2015
‎Joxe Azurmendik Españolak eta euskaldunak (1992) letxe txar intelektual onenaz idatzi zuen liburuan ezarriko nuke euskal ideologiarentzako bira berria edota bigarren aldia, aurreko ideologia hirurogeitazortziarraren eta neohispaniarraren aurka idatzia. Hala, hor nonbait 2000 urtean, bigarren uhin indartsu bat hedatzen hasi zen saioaren inguruan, eta oraingoan euskaraz, ez gazteleraz, edo behintzat, gaztelerazkoa baino indar, eragin, eta atrebentzia handiagoz idatzia. Bigarren momentu honi," euskal ideologia 2.0"," euskal postideologia", edota" euskal neonazionalismoa" dei diezaiokegu.
‎Eta horrela, heriotzaren zain etsita nengoela, Mintzoa barneratu zitzaidan. Aurrena isiltasun handi bat hedatu zen, mizpira eta inguruak elurtuta bezala utzi zituena; isiltasun hartan ene barnea mintzatzen hasi zen, urak egindako burrundara hura bihotzean sartu eta hitz bihurtu izan balitz bezala.
‎Dena den, zentralizazioaren erronkari itxuraz eutsi zitzaion: negoziazio esparru gehienen jarraitutasuna bermatu zen, eta hitzarmen gutxi izan ziren Madrila alde egin zutenak; esparru berriak ireki ziren, batik bat hedatzen ari zen arlo publikoan; Lan Harremanen Kontseilua abian jarri zen; 123 eta eragileen arteko akordioak bultzatu ziren, hala nola hauteskunde sindikalen jarraipenari124 eta gatazken konpontze prozedurari eta negoziazio kolektiboari buruzkoak.125 Egia esateko, Langileen Estatutuak negoziazioaren ixte giltza Madrilen jarri bazuen ere, orokorrean ez zen jariorik falta izan euskal esparruan....
‎Potina mangle sustrai batzuetan baratu, eta, irrist egiteko arriskuagatik ere, jauzika aitzinatu zen irri egina zuen emaztekia izan arte: Bebaren aitzinean hondartza labur bat hedatzen zen harea ezinago zuriarekin, uhintto gardenek milikatzen zutena; haren erdian, uvero apur batzuen gerizan, adarrez eta guano z eraiki etxola bat zegoen plastikozko upel birekin alde bederatan. Urrunera gabe, hiru neska gazte eta haien ama litekeena ari ziren karramarroak, lapak eta beste biltzen.
2017
‎Laranjak minik gabeko korronte bat hedatzen zuen nire soin ataletan barrena, dena garbituz, dena lokarraraziz. Eta gizon beltzari berriz begiratu nionean ez nuen ezagutu.
‎Ezaguna da 1442 eta 1445 artean durangaldean eta batez ere bere hiriburuan mogimendu heretiko bat hedatu zela, frai Alonso Mella franziskanoa buru. Bere aldekoak jende umilak ziren, baserritarrak eta artisauak, gizonak nahiz andreak.
2018
‎Kaleko argia pertsianen bahea zeharkatu gabe sartzen da. Leihoa zabaltzearekin batera, erru sentimendu bat hedatu da Añesen bularrean. Coca Cola lata bat dago alfonbra gainean, sandia zati marraskatuak platerean.
‎Baina Sultan fite gelditu zen bere lasterretik zeren, bat batean, oihal bat hedatu izan balitz bezala, zerua ilundu egin baitzen eta eguzki distiratsua ahuldu, txanpon margula iduri; alta, hura zen simun deritzan harea haizetzarra.
2021
‎Labur esateko, XIX. mendearen azken urteetan gaitz tzar batek betiko eraman zituen Euskal Herriko gaztainondo zaharrak eta bai, bide batez, ordura arteko bizimodua ere, eta erreka beltza jo zuten hainbat eta hainbat etxaldek. Sasoi horretako kronikek diote halako tristura laino bat hedatu zela Euskal Herrian behinolako gaztainadi ederren ordez malda biluzgorriak gailendu zirenean bazter orotan. Ildo horretan koka genitzake Jean Etxepare Aldudeko medikuak 1910ean argitaraturiko lerro hauek:
‎Monterok arrazoia du esaten duenean hasieran formakuntzaren berrikuntzak sorrarazitako euforiak, espektatiba gehiegikeriak, nolabaiteko etsipena ekarri duela azkenik, eta etorkizunerako zalantza asko. Tedescok eta Bolivarrek salatu bezala, horrek, esandako guztiarekin batera, nortasun krisi handi bat hedatu du irakaslerian. Baina, ez hori bakarrik, egungo prestakuntzari bestelako arazo handi bat gehitu behar baitzaio, arestian esan dudan moduan.
2022
‎Arrainkia prest dagoela, itsaskiak une batez berotu eta, ttoroa perrexil xehatuz zipriztindurik, prest dago mahaikideen onespena jasotzera joateko. Beste ohitura bat hedatu da Lapurdiko jatetxeetan: ogi xerrak txigortu, baratxuriz igurtzi eta olioz lurrintzea. zopakana
‎Irribarre zabal bat hedatzen zaio agureari aurpegi osoan. Eta bat batean, itzali egiten zaio, norbaitek etentzaileari jo izan balio bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia