Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2000
‎Izan ere, geldialdia egin genuen tokian, bidearen bertzaldean doi, harizti jori bat hedatzen zen; zerua goibel zegoen eta leun bat zebilen, noiz eta erran bainion gurdizainari ezen hariztirat nindoala, ibilaldi labur baten egiterat.
‎ETA, orain bai, natorren amaganat, ea arestian errana apur bat hedatzen dizudan.
2002
‎Uste baino jende gehiago dago horrelakoa, bai eta literaturazaleen artean ere; iritzi hori duena, alegia. Izan ere, esaten dizute, ipuin batek zerbait errelatatzen dik; saio batek zerbaiti buruzko gogoeta egituratu bat hedatzen dik; gutun batean, berriak eman daitezke, onak edo txarrak... Baina poesia, zer eta zertarako da poesia!
2004
‎Moztu dioten eskumen hori dela kausa, hizkuntza komunitateak bere espazio geografikoaren barruko bizitza soziolinguistikoa du kudeatu eta kontrolatu. Barne trinkotasuna galtzen hasiko da, oinarritzat duen bizi espazioan beste hizkuntza eta kultura bat hedatzen hasiko delako, eta, hala, historian zehar izan duen identitate kohesioa alde batetik eta bestetik zartatzen hasiko zaio. Lurraldea, ikusten dugunez, barne trinkotasunaren berma da izatez, espazio fisiko hutsa baino areago.
‎Meillet’ek garbi dio: " Hizkuntza bat heda dedin, zibilizazio baten oiñarri izan ala ez izan hortan datza" (Meillet, Linguistique Historique eta Linguistique Générale, II, 118). Eta harrigarri da hori esatea.
2005
‎Gure ezkerretara zeuden atso biek interes handiz jarraitu zituzten belar gainean esertzeko eta aldi berean eskuetan neraman papera ez zikintzeko egin nituen ahaleginak. Lortu nuenean hasi nintzen hizketan; ordurako Iñigoren arrebak eguzkitarako betaurrekoak jantzita zituen eta krema apur bat hedatzen ari zen bere beso beltzaranetan.
2007
‎Honetarako, aurretik bost hilabetez gertakariak xeheki aztertuko ziren; eta, lan horren ondorioz, epai goren bat hedatuko zen munduaren aurrean:
2008
‎Zenbat ordu zeramatzaten ibiltzen, hiru, lau? Eta burutik zangoetara halako ezinegon pisutsu bat hedatzen zitzaion.
‎jendeak egin zuen barre, batean astoak nagusia gainetik bota eta bestean nagusiak astoa astintzen zuelako, nagusia oihuka eta astoa arrantzaka? baita biok puzkerka ere aldika, bataren eta bestearen imintzio eta elkarri egindako txantxen artean!; atera zen orekaria, plazan zeudèn bi zuhaitzen artean soka bat hedatu eta batetik bestera egin zuena, burdinazko barra bat eskuan hartuta, ikusleak isil isilik eta txundituta uzten zituen bitartean; atera zen tximua:
‎Orduan hiruzpalau eztanda entzun dira baso aldetik, tiro hotsa inondik ere, eta esku bozgarailu batetik ahots metaliko bat hedatu da:
‎Eta albokaz pieza labur bat jota, atera ziren bi pailazoak, bata astoaren paperean eta bestea nagusiarenean: jendeak egin zuen barre, batean astoak nagusia gainetik bota eta bestean nagusiak astoa astintzen zuelako, nagusia oihuka eta astoa arrantzaka... baita biok puzkerka ere aldika, bataren eta bestearen imintzio eta elkarri egindako txantxen artean!; atera zen orekaria, plazan zeudèn bi zuhaitzen artean soka bat hedatu eta batetik bestera egin zuena, burdinazko barra bat eskuan hartuta... ikusleak isil isilik eta txundituta uzten zituen bitartean; atera zen tximua: ibili zitzaion hezleari gorputzean gora eta gorputzean behera, igoarazi zuen honek zuhaitz batera, jaitsarazi zuen, janarazi zizkion bi intxaur eta hiru hur... eta berriro egin zuten eztanda jendearen barre algarek.
2010
‎galdetu zion; amak zerbait esan zuen, baina nik ez nion entzun, eta maistrak ere ez? orduantxe jendartean beste oihu bat hedatu baitzen: –Hara arrosarioa?!?, amaren erantzun laburra estali zuena; garbi zegoen, hortaz, zein zen jendearen arretagunea:
‎batek ea suspertze gelara eramango ote genuen galdetu zuen —beheko eraikin batean zegoen gela hura, nora eramaten baitzituzten konortea galtzen zutenak, zorabioak jota—, baina gure amak begiak ireki —erori zenetik ez zen minutu erdi bat baino gehiago igaro, nik uste— eta ozen esan zuen: " Ez!"; konturatzerako, doña Gertrudis ere aldamenean genuen;" Zer gertatu zaizu?" galdetu zion; amak zerbait esan zuen, baina nik ez nion entzun, eta maistrak ere ez... orduantxe jendartean beste oihu bat hedatu baitzen: " Hara arrosarioa...!", amaren erantzun laburra estali zuena; garbi zegoen, hortaz, zein zen jendearen arretagunea:
2012
‎Hirondelle zen orduantxe iristen; eta Charles hantxe egon zen burua leiarren kontra, bidaiari guztiak bata bestearen ondoren jaisten ikusten. Felicitek koltxoi bat hedatu zion ezkaratzean; bertan etzan zen eta loak hartu zuen.
‎Dena den, handik hiru egunera, Hippolytek gehiago ezin zuenez, beste behin ere kendu egin zioten mekanika, hauteman zuten ondorioaz biziki harritzen zirelarik. Hantura beluri bat hedatzen zen zangoan, eta tartean tarteka fliktena batzuekin, hauetatik likido beltz bat zeriola. Hau bihurkera seriosa ari zen hartzen.
‎Fantasia gauzagarriren ikuspegi bat hedatu zen orduan Emmaren aurrean. Nahiko zuhurtzia eduki zuen mila ezkutu aparte gordetzeko, eta horrekin pagatu ziren, epea burutzean, lehen hiru ordaindukoak; baina laugarrena, halabeharrez, ostegun batez erori zen etxean, eta Charles, artega, emaztea noiz itzuliko zain egon zen pazientki, esplikazioen esperoan.
‎Isilik zegoen dena hala zeruan nola lurrean ere, goizeko otoitzen orduan gizakiaren bihotza bezala; noizik behin soilik ekialdeko haize hozkirriak jotzen zuen, zaldien zurda antzigarrez estaliak harrotuz. ...arte guztian, gora eta gora baitzihoan eta, azkenean, harrapakinaren zain dagoen belatzaren antzera, aurreko eguneko arratsetik Guden tontorraren gainean pausaturik ageri zen hodeian galtzen baitzen; elurrak karraska egiten zuen gure oinen azpian; airea urrituz zihoan, eta mingarria zen arnasa hartzea; behin eta berriz burura biltzen zitzaigun odola, baina, guztiarekin ere, halako sentipen atsegin bat hedatzen zitzaidan zain guztietatik, poz handia sortzen zidan munduaren gainetik hain goian egoteak; sentimendu hori umekeria da, ez dut ukatuko, baina, gizarte arauetatik urrundu eta naturara hurbiltzen garenean, ume bilakatzen gara nahi gabe ere; kanpotik hartutako guztia arimatik bereizten da eta hau behinola izan zen eta, ezbairik gabe, noizbait berriro izango den bezalako bihurtzen da.... Niri bezala mendi inorgabeetan barna ibiltzea egokitu zaion orok, luze luze haien irudi bitxiei arretaz erreparatu dienak, hango atakek isuritako aire bizkorgarria gutiziaz barneratu duenak, horrek, jakina, ulertuko du koadro liluragarri horiek zabaltzeko, kontatzeko, pintatzeko dudan irrika.
2014
‎Ilea tantaka ari zait eta hezetasun putzu luzanga bat hedatu dit dagoeneko tixertaren lepoaren eta sorbalden inguruan, besaulkiaren goialdeko larru zerrenda ere ubelduta eta bigunago ageri da, aspaldidanik aditu ez diodan lurrin bereizgarri eta horditzailea isurtzeaz gain, in fact, lortu nuenean dagoeneko hain higatuta zegoenez, ez dit sekula hainbeste maite dudan usaina oparitu, zerriei dariena ondo larrutu eta larrua ondo taxutu ostean poltsa edo ...
‎Hala, Delmonicoko apaingelatik atera zen, eta atalasean geratu pixka batean, aurrean zuen soineko beltzaren sorbalden gainetik begira Yaleko gizon talde bati; gizonak, sits beltz airos batzuk balira bezala, hegaldaka zebiltzan eskailera buruan. Utzi berria zuen gelatik lurrin larri bat hedatzen zen, emakume gazte eder lurrinduen joan etorriarekin; perfume aberats bat zen, eta usain gozoko hautsen oroimen ahuleko hondarrak zituen. Hedatutako urrin horrek zigarreten kearen kerua hartzen zuen hallean, eta gero eskailerak sentsualki jaitsi eta Gamma Psiren dantzaldiaren aretoa blaitzen zuen.
‎Apirileko ilunabar batez, gris ahul bat hedatu zelarik kotoi soroetan barrena eta hiri sargoriaren gainetik, haren irudi lausoa agertu zen hesola batean bermatuta, txistuka eta ilargiaren soslaiari so Jackson kaleko argien gainetik. Arazo bat zerabilen buruan setatsu; ordubete emana zuen horretan.
‎Dendak ixten ari ziren, eta azken dendariak etxera bidean ziren, zaldiko maldiko geldo baten ametsezko jira-birak eramanen balitu bezala. Kaleko feria bat hedatzen zen etxola milakolorezko kalezulo batean behera, eta halako musika nahaste bat eransten zion gauari: ekialdeko dantza bat kaliope batean, turuta malenkoniatsu bat zirku ikuskizun baten aurrean, eskuzko organo baten «Back Home in Tennessee»ren bertsio bizi bat.
‎Sartaldean, golf zelaian barrena, tapiz gris sotil bat hedatu zen gauaren oinaldean. Autoko taldea abesti bateko leloa kantatzen hasi zen, motorra berotu bitartean.
‎Harridura nabarmen bat hedatu zen semearen aurpegian.
‎Aita Schwartz hurbildu ahala, Rudolphek bihotz balbulak makaltzen sumatu zituen Jainkoaren nahietara, goragaleari eutsi bitartean. Iruditu zitzaion eliza ilunagoa zela eta isiltasun ikaragarri bat hedatua zela, Zeru Lurren Egilearen etorrera iragartzen zuen marmar ulergaitzak etena bakarrik. Burua apaldu zuen sorbalden artean, eta ukaldiaren zain geratu zen.
‎Bera zen Blatchford Sarnemington, eta hitzok benetako kanta bat ziren. Blatchford Sarnemington bihurtu zenean, noblezia melenga bat hedatzen hasi zen. Blatchford Sarnemington hura ur gaineko bitsetan bizi zen.
‎Urte gutxi barru berdin izango da Alemanian ere (oraintxe berton Prusiaren bizkarrezurra landa noblezia txikia eta armada izan arren): . La base de la vraie nation allemande sera, comme celle de toutes les nations modernes, une bourgeoisie riche? 873 Orduan Alemania baketsu bat hedatuko da, erreforma sozial ederrak eginen dituena, zientzia landu, etab.874, eta espiritu gerreroa itzali egingo da. Hau da, positiboki ikusita:
‎Egun hartan, turutek soinua jo zuten, danborrek arrada egin, mosketeek tiro bota. Hauts hodei ikaragarri bat hedatzen zen Kolivango bidean.
‎Obus batek pareta zulatu, eta hauts hodei bat hedatu zen transmisio aretoan, den dena lausotuz.
‎Kolivandik egun beteko bidean, Diatxinsk herrixkatik versta batzuk aurrerago, lautada zabal bat hedatzen da, non zuhaitz handi batzuk nagusi ageri diren, pinuak eta zedroak batik bat.
2015
‎Zurrumurru moduko bat hedatu zen Berria ren erredakzio nagusian, zuzendaritza taldeko eta Politika saileko kazetari gutxi batzuk deitu zituenean Martxelo Otamendi zuzendariak bere bulegora. Zuzendariaren bulegoa erredakzio areto nagusiari atxikita dago.
‎Etxe sail hura, Loinaztik gorako mendiaren ikuspegia galarazten zidana, amaitu dute dagoeneko. Gerra bat amaitzean, azken tiroa jo eta bakea edo garaipena ospatzeko lehenengo oihua bota bitartean, isiltasun misteriotsu bat hedatzen da, segundo apur batzuk edo zenbait ordu iraun dezakeena, baina tarte hori ezin da denbora unitate arrunten bidez neurtu, denboratik kanpo bezala geratzen baita, iraganetik nahiz etorkizunetik erauzita, betierekotasunetik zintzilik dagoen orainezko une hilezkor bat bezala.
‎Ez da beti hala izaten, ordea. Badira liburu batzuk, irakurtzeko zail gertatu arren, magnetismo moduko bat hedatzen dutenak; kosta egiten zait orrialdeak arin pasatzea, galdu egiten naiz tarteka lerro artean, baina testuak badu kalitate bat, badu lilura bat, eta aitzina jo behar dudala esaten diot neure buruari.
‎Irriño herabe eta jostagarri bat askatu zitzaion ezpainetatik, ostendu ezin dugun ilusioak salatzen gaituenean bezala. Satisfazio aratz bat hedatu zen bere aurpegian eta, xalotasun hartan gupidagabeki konplize sentituz, nire etxeko telefonoa eman nion iluntzean dei ziezadan.
‎Onarpenezko zurrumurru bat hedatu zen mahaian. Denek ideia berri piloa zuten hurrengo asteko bilerarako.
‎gidoi bat entregatzeko bezperan ordenagailuak makurkeria bat egin eta galdu egin dute dokumentua. Hortik aurrera, errepidez errepide dabiltza gidoia berregiten, gura barik birus bat hedatzen ari direla batere jakin gabe. Apocalypse Now (1979) filmean ez dugu Marlon Brando (Kurtz sarjentua) makinaz idazten somatzen, nahiz eta oihanaren erdian, bere kanpamendu sekretu eta atzemanezinean idazmakina bat duela ikusten dugun, bai eta eskuizkribu, makinaizkribu??
‎–Españako gerla aintzinian, hego Eskual Herriko abertzaletasunari oharturik, eta beren euskaldungoak jasaiten zituen zaurriak senditurik, Aintzina deitu batzar batean bildu ziren ipar aldeko euskaltzale batzu, ber izeneko hilabetekari bat hedatzen zutela. Bainan hamalaueko gerlaren ondoriozko frantses nazionalismo gogor baten pean zagon ipar aldea:
‎Emakumeak badaki badela isiltasunak sortutako asalduraren kontrako erremedio bat, aski kaskarra bestalde?, zein baita kontura ez datorren edozein gai hutsal hizpide hartzea; berak, ordea, ez du orain horren beharrik, ez baitio enbarazurik egiten egoerak, lehenago bezala. Konfiantza mantu bat hedatua da beren gainean.
2016
‎Ekaitz ondoko giroaz gogoratu da, euri urak bazter guztiak blaitu dituenean aireari kutsatzen dion hezetasun horretaz, baina ekaitz ondoko airea garbia izaten da, tximistek eta euri jasek araztua, sudurzuloetan barrena freskura zabaldu eta birikak eta odola bera ere egurasten dituena, ibaiaren oraingo hezetasun kargatuarekin zerikusirik ez duen arintasun bat hedatzen duena. Eta belar moztu berriaren urrina ere etorri zaio gogora, belar hostoetan gora eta behera dabilen izerdiak bere freskotasuna aireari kutsatzen dionekoa, usain garbia eta biziarazlea hori ere, orain ibaitik datorkion urrin horretan batzuetan sumatu izan duena, baina ibaialdeko aire horretan beste osagai batzuen mendean zapalduta geratzen dena.
‎Kursaal pareraino iritsi eta, azken arrapala igo baino lehen, Joseba jiratu egin zen atzera begiratzeko. Su konstelazio bat hedatzen zen hondartzan Sagueseko aparkalekuraino. Tupustean leherketa batzuk entzun zituzten beren atzean eta su artifizial batzuk piztu ziren zeru beltzean.
2017
‎Eta, funtsean, ez nintzen idazten ari, kopiatzen baino. Nire begien aurrean mundu oso bat hedatu zen, errukiz, ukazioz eta airez moldatua: Budaren jauregiak, haremeko emakumeak, urrezko karroza, hiru enkontru fatidikoak, agurea, eria eta hilotza?, ihesa, bizitza aszetikoa, liberazioa, salbazioaren sermoia; lurra lore horiz estali zen, eskaleak eta erregeak jantzi horitan eman ziren; harriek, zuhaitzek eta haragiek pisua galdu zuten; arimak aire bilakatu ziren, airea espiritu, eta espiritua ezerezean suntsitu zen.
‎Hondartzan gelditu nintzen apur bat, bazterrari so. Nire aurrean bakardade santu bat hedatzen zen, pozoitsua eta lilularagarria, basamortua bezalakoa. Poema budiko sorgingarria lurretik gora jaiki zen eta erraietaraino sartu zitzaidan.
‎Ontzian, aldiz, greziar maltzurrak zeuden, beren harrapakari begi, dendari burmuin eta politikeriazko grina txar guztiekin, eta orobat piano desafinatu bat, eta andere milika prestu eta pozoitsuak. Miseria probintzialeko sunda gaizto eta monotono bat hedatua nonahi. Gogoa ematen zuen ontzia mutur bietatik hartu, urpean sartu, astindu on batzuk eman, eta kutsatzen zuten piztia guztiak kasaturik, jende, arratoi, tximitxa?, garbitua eta hutsik berriro uhinen gainean ezartzeko.
‎Isiltasun arraro bat hedatu zen.
‎Goian behean egiten zuen euria; barreneraino sartzen zen hezetasuna, eta hezurrak karranka jartzen; dozena erdi bat preso hil zituzten zenbait gaitzek azken bi asteetan; malenkonia arraro bat hedatu zen...
2018
‎Alegia, norantz eroriko ginen, teilatua zulatzen bazen? Nezuren presentziak ekarri zuen bizipoz delirantearekin batera, taldean urduritasun tentso bat hedatu zen, bistaratzen ez zena, baina aireak igartzen zuena.
‎Lurrun bero eta zuri bat poliki poliki hasi zen hilobitik ateratzen eta hainbat usainekin nahasten, pinuaren usain itsaskorra, hilkutxaren usain ustela, gariaren usain fina?, hilerrian lurrin gozo eta sendo bat hedatuz. Bigarren Suhiak palakadaka atera zuen lurra hilobiko zulotik, You Sipok zuhaitz azpian pinaburuak jasotzen zituen bitartean.
‎Hezurrez betetako zorroa palaren kirtenetik zintzilikatuta zeraman Bigarren Suhiak, eta haren pauso bakoitzean batera eta bestera mugitzen zen; hezurrek, bata bestearen kontra jotzean, soinu berezi bat ateratzen zuten, ilargi argi distiratsuak lurreratzean egiten duenaren antzekoa. Haien oinen azpian, kirats fin bat hedatzen zen isil misilka. Inguruko mendietan, soroetako lana bukatu ondoren herrira bueltan zihoazen herritarrak ikusi zituzten, beren behi eta ardien aurrean nahiz atzean oinez.
2019
‎Ilargi beteak argiontzi txinatar geldi bat zirudien haize izpirik gabeko gau isilaren magalean. Baina, Palawanen popatik azken aldian pasatzean, musika eztanda bat aditu genuen, erabat txunditurik utzi gintuena; izan ere, ustekabean, kapitainaren gramofonotik 5/ 8 konpaseko zortziko ezagun bat hedatu zen badia osora.
‎berak rol aktibo bat duen abenturekin amesten du batez ere. Neska gazteak abentura baino nahiago du miragarrizkoa; argi magiko lauso bat hedatzen du gauzen eta jendearen inguruan. Magiaren ideia, ordea, indar pasibo batena da; neska nerabeak, pasibotasunera kondenatua dagoenez eta hala ere boterea desiratzen duenez, magian sinetsi beharra dauka:
‎–Atzo ni ninduan zirkuko eguzkia, eta hi itzala; gaur, berriz, aldrebes; baina bihar berriro izango nauk ni eguzkia, hago seguru, haginak lepoan sartu behar badizkiat ere!?. Eta, hala, orro izugarria eginik, erpeetako bat hedatu zuen kemen handiz piztiak, zebraren gidailetako bat atzaparkatzen zuela. Atzapar hura gainean sentitu zuenean, zeharo beldurtu zen Txefe:
‎Zurrumurru bat hedatu da basamortuko gizonen artean azken berbak entzundakoan.
‎Ulertu du, baita ere, Raimundo Silvak ez duela hitz egingo, eta emakumeak nahiko luke besteak hitz egitea, eta aldi berean ez du nahi, ezerk ez dezala errealitaterik gabeko isiltasun hau eten, baina gauden mundu honetan beste mundu bat sartzea galaraziko duen zerbait gerta dadila, heriotza bera, agian, egiazko beste mundu bakarra, zeren, martiztarrek eta lurtarrek elkarrekin topo egingo balute, beti edukiko bailukete bizia elkarren ezaugarri. Une egokian, aulkia apur bat apartatu eta eseri egiten da, ezkerreko eskuaz lanpara pizten du, argiak mahaia bete eta laino ukiezin eta ezin arinagozko halo bat hedatzen du gelan zehar. Raimundo Silva ez zen mugitu, iruditu zitzaion, lausoki izan bazen ere, mugimendu harekin Maria Sarak materialki bereganatu zuela aldez aurretik kontzientziaren bidez bereganaturik zuen zerbait, eta berehala pentsatu du aurrean gelditzen zaizkion urteak asko izanik ere ez duela sekula gehiago hau bezalako une bat biziko, emakumea etxe eta gela honetara askotan itzultzen bada ere, hemendik aurrerako bizitzako une guztiak elkarrekin eta hemen, ideia absurdoa?
‎Goizak uztailaren edertasuna du, brisa arin eta leuna dabil, eta eskarmentuak engainatzen ez badu, gaur bero zakarra izango dugu. Otoitza bukaturik, almuedanoa jaisteko prestatzen da, eta bat batean behetik alarau bat eraikitzen da, hain ordenarik gabea eta harrigarria non itsuak uste baitu, lehenbizi, dorrea amiltzen ari dela, gero kristau madarikatuek harresien aurkako erasoa hasi dutela, eta azkenik antzematen du garrasiek bozkarioa adierazten dutela, halako dirdira bezalako bat hedatzen dute hiri gainean, orain esan dezake ezagutu duela argia zer den, baldin eta argiak ikusten duenaren begietan egiten duen efektua, soinu alai hauek bere belarrietan egiten dutena bezalakoa bada. Baina, zein da arrazoia.
‎–XIX. mendearen bukaeran sinesmen beldurgarri bat hedatu zen; haren arabera, giza gantzak botere ia mirarizkoak omen zeuzkan, hasi zen azaltzen aditua?. Harekin egiten ziren edabe, ukendu eta enplastuek medikuntza tradizionalak senda ezin zitzakeen gaixotasunak sendatzen omen zituzten.
2020
‎Zurrumurru bat hedatu zen. Kezka airean zebilen eta batzuen aurpegietan Unanuek esandakoen berri ondo zekitela islatzen zen.
‎Vieira de Mellok Iraken diferentziak eduki zituen estatubatuarrekin; NBEko delegazioak ostatu eta bulego zuen hoteletik marineak, beren kontrolak, armak eta lur zakuak aienatu zituen, NBEkoak estatubatuarrengandik independente zirela erakusteko... Paraleloki, talibanek NBEren aurkako kanpaina bat hedatu zuten, zeinean Bin Ladenek berak xaxatu zituen sinestunak NBEren aurka, AEBrekin bat eginda ari zirelakoan.
‎Izerdi usain mikatza zerion, eta eguzkiak goitik behera jotzen zueneko beroaldiak areagotu zuen. Urratsak eman ahala, pintura pototik zetorren lurrunarekin nahasten zen, kalean barrena halako zikin kutsu bat hedatuz, erraz usnatzeko moduko arrastoa utziz. Zeharka erreparatzen zidan aldiko, zerbait esateko imintzioa egiten ari zela iruditzen zitzaidan arren, ez zuen txintik atera, harik eta Alde Zaharreko leiho indiskretuak atzean utzi eta ibaiaren aldameneko pasealekura iritsi ginen arte.
‎Abiatu nintzen berriz ere. Argitasun esnetsu bat hedatzen hasia zen bazter guztietan. Tarte bat egin eta gelditu, tarte bat egin eta gelditu.
‎Baina elkarri begiratzea saihesten genuen biok, beldurrez edo. Halako sentsazio berezi gazi gozo bat hedatzen zitzaidan barrenean, hartaz oroitzen nintzenean. Eta gero eta gehiagotan etortzen zitzaidan gogora.
‎Harridura zurrumurru bat hedatu da gazteen artean. Halere, batzuk lurrean eseri dira, borobil antzeko bat osatuz, eta beste batzuek ahotsa altxatu dute protesta antzean:
2021
‎Duela oso gutxi itzuli zait. Eta harekin etorri zait halako sentsazio bat, gandu mehe bat hedatu balitz bezala nire munduaren gainera. Pentsatzen hasia nintzen, gauza triste eta mingots baten gisa, ate hura ez nuela berriro inoiz ikusiko.
‎Hura ez zela erabaki zuen. Halako batean beste argazki bat hedatu zen pantaillan: Itziar Amezaga:
2022
‎Grabitatearen indarrak aspaldi errendiarazi ditu haien titiak. Kiloek zamatzen dizkiete gerria eta sabela, zeinaren mugaraino oihan trinko eta bihurri bat hedatzen den, bien besapeak sasitzen dituenaren parekoa. Haien erdia ere ez da, adinean, haiekin eszena partekatzen duen mutikoa.
‎Oraingoan, ordea, ez zen argi kolpe soil bat izan, zuloan ikusi zuenean bezala. Apurka, argi zuri bat hedatu zen bere eskuetatik, ganbara osoa jan zuen arte. Sekula ikusi zuen argirik indartsuena zen, eta liluratuta geratu zen kuboari begira.
‎Kubotik eta beraien gainean desegiten ari zen ermitaren sabaitik, kolore berde oso biziko argi zutabe amaiezin bat atera zen zerurantz. Bertatik, uharte guztia estali zuen kolore bereko energia kupula bat hedatu zen ondoren. Inguruan hegan zebilen kaio batek energia kupula jo, eta uretarako bidea hartu zuen.
2023
‎SAIHETS hezurren ingurura kilika goxo bat hedatu zaio Aitziberri, Eugeniaren esku ahurrek esku gaina eztiki hartu diotenean. Eta kilika hori soinean itzuli da jauregira.
‎Iritsi orduko pizten du. Pantaila irisatuak itzal lauso batzuk marrazten ditu sabaian, orban distiratsu bat hedatzen da kaobazko mahaian. Liburu bat hartu eta argizko zirkuluan pausatzen du, gero mugitzen du apurtxo bat, gero ideia aldatu eta hautsontzi bat jartzen du liburuaren lekuan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia