Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 15

2010
‎Badakit tinki kutsu ukanen duela ene diskurtsoak, baina eni aerobic biziki pollita bazait ere, Baionako emazte burgesek flamenco egitea sano bada ere bikoteen osagarriko, ez dut sartzea pagatuko horien ikustera joateko. Nahiago dut trago bat haiekin edan dutxatu ondotik. Arazoa ez da jendeek egin dezaten, nahi badute Pakito txokolatero egin Gixuneraino Baionako bestetan, pollita zait.
‎Fatima zen emakume hura, Bizargorriren lau emazte legezkoetatik gazteena. Hareneko hierarkian Bizargorriren ama eta beste hiru emazteak zituen aurretik, baina bazuen abantaila bat haien aldean: gazteagoa eta ederragoa zen aldetik, bera zen senarraren emakume kuttuna ohe jolasetarako; hobeto esanda, bera izan zen, zuela hilabete gutxi batzuk arte:
2011
‎Sindonak presarik gabe hartu zuen hitza: Magliana rena egina dago, aspaldi dugu lan hitzarmen moduko bat haiekin, beraz, ez da egonen arazorik, dei pare bat eginen dut oraintxe berean eta, martxan jarriko dugu bide hori. Ongi da, hitz egin zuen artzapezpikuak, baina dena den, lapurrak topatzen ez ditugun bitartean, odola isurarazi egin behar dugu.
‎Soinua zetorren lekura begiratu zuten guztiek. Sumoko borrokalari japoniar bat haiengana hurbiltzen ari zen. Beldurrezko zer filmetatatik atera dute astazakil hori?, galdetu zuen Brucek.
2012
‎Grand Palmier plazara iritsi baino lehenago Lalande Biranek gelditzeko agindua eman zuen, eta hiltegi eta biltegietan lanean ari ziren andreek kanpora jo zuten begiratzera. Guardian zeuden bost askari ere inguratu ziren, eta subofizial beltz bat haien atzetik. Gero beste hamar askari.
‎Chrysostome ez zen maxa. Inork baino hobeto zekien berak hori, bere anaietako bat haietakoa izan zelako, benetako pede bat, eta konparatu anaia haren portaera eta Chrysostomerena, eta ez zegoen inolako antzik. Bere anaiak, suizidatu arte, ez zuen bakerik izan den denek jo egiten zutelako, bai aitak, bai anai arrebek eta bai inguruko beste jendeak ere.
2013
‎Estatu Batuetako dozenaka errepide mapa zeuden erakusmahai batean, eta Earlek bost hartu zituen bere bazkide txartela erakutsi eta gero, Indian Territory Map delako bat haien artean.
2014
‎Litekeena da nik zapaltzen dudan alfonbraren puskaren bat haietarik batek egin, landu, obratu izana.
2015
‎Ez, irakurgai latz hartan ez nuen kausitu bilatzen ari nintzen ehiztariaren begitartea ez jazarle haren ahotsa; baina saiakera hura irakurri bitartean noizik behin entzun uste nuen atzoko eta gaurko jazarle batzuen ahotsak. Denok partekatu dugu txikitoren bat haietakoren batekin. Ardo beltz beroa, buru beroen belzgarri.
2017
‎Sasoi hartan ohartarazi zenituen gurasoak, prest egon zitezen gau erdian atera jotzen bazuten, jakin zezaten nora deitu, zer egin, kotxe beltz batean desagerrarazten zintuzten egunean. Arrakala txiki bat haien bizitza ordenatuan. Ez zen gau beltz hura sekula iritsi.
2018
‎30 kilometrotik goiti. Behin ez zuen denborarik izan uniformea erauzteko gaueko lanera joan aitzin eta, mugan, garaztarren izialdura ez zen txikia izan soldadu bat haiengana heldu zela ikusi zutelarik. Sarri irriak.
2020
‎Esan nahi baita, institutuetako neska eta mutil gazte gazteak txulo batetik bestera mugitzen hasten direla, kilkerrak bezala hain zuzen ere, eta 1976ko egun hartan gertatutakoa berritzen dietela kir kir beren kidekoei: poliziak bost langile hil zituela tiroz, hamazazpi urteko bat eta hemeretzi urteko beste bat haien artean, eta Fraga Iribarne ministroak, gerora PP alderdiaren fundatzailea izango zenak, biktimak egin zituela masakrearen erantzule, eta ez bere burua, ez hiltzaile zuzenak; los cames sempiternos, Luis Cernuda poetaren esanean. Bai, holaxe jarduten dute kilkerrek Gasteizen, neska eta mutil gazteek, Martxoaren 3ko bezperetan.
2021
‎Emakume erromatar hauek idatzitako testuak txiki txiki eginak ailegatu dira gugana. Aski da ordubete edo ordu pare bat haiek denak irakurtzeko. Nabaria da zenbaterainokoa den galdutakoa.
2023
‎Militarrek kondoiz betetako zeruari begira daude eta barre egin dute, txantxa bat dela uste dute, eta sexua datorkie burura... baina kondoiek kuartelaren gainean lehertzean, pintura gorri eta likatsu bat haien gainera erortzen hasi da, eta ilea, aurpegia eta eskuak busti dizkie. Fusilak altxatu eta tiro egiten saiatu dira, baina ez dakite nora edo nori, eta pintura likatsuak ere haien fusilak erabilezin bihurtu ditu.
‎Hilen eskaera arrunt bat haien aldeko mezak ematea omen zen baina, batez ere, atseden hartzen uzten ez ziena, bizitzan egin gabeko zerbait utzi izana zen. Lekukoak aski zuen agerpenaren eskaerak gauzatzea, arima erratuak betiko desagertzeko, omen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia