Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2000
‎Bere kantua jaurtitzen du, eta azken notaren azken bibrazioaren ostean segundo bateko isiltasuna sortzen da; eta orduan agertzen da, orduan eta ez beste inoiz, eguzkia. Hanka bat orain, beso bat gero, muinoen atzetik printzaz printza biluzten doan jainkosa dirudi, eta ematen du oilarraren kantua seinaletzat izan duela denon bistara agertzeko. Hori da gure oilarrak duen dohaina.
‎Eta azalean, esan dudan legez, argazki bat dago. Muino bat, txarto asfaltatutako bidetxo bat gero. Eta bidearen ertzetan harrizko hiru txabola; gizon zahar bat txabola nagusiaren aurrean jesarrita.
2001
‎Bi ordu inguru eman genituen ur epeletan sartuta, batak besteari gure penak kontatuz. Pintxo bat gero alde zaharrean. Etxera berriz.
2003
‎Gero" Zatoz" esan zion Matildek Matiasi. Eta pentsioko ataritik pasatu ziren, eta pasillo batetik ibili, eta pasatu zuten ate bat lehenengo eta beste ate bat gero, eta pentsioaren atzealdera heldu ziren. Pentsioko patiora.
‎–Bozgorailuetatik nire hegaldia prest zegoela iragarri dutenean izutu egin naiz, beldur nintzen azafataren bat lehenik onez onean eta ertzainen bat gero mehatxuekin ez ote ziren nire bila etorriko, derrigorrean hegazkinean sartu eta hain arrotz egiten zitzaidan helmugako hirira bidaltzeko. Beldur nintzen, bozgorailuetatik ez ote ziren hasiko" Urlia bidaiaria, Urlia bidaiaria, badakigu non zauden, buka ezazu lehenbailehen edaten ari zaren whiskia eta agurtu ezazu musu labur batekin ezagutu berri duzun emakumea.
2004
‎Gero esku biak erabili ditu, eta azpitik heldu du adatsa, txorien habia bat heltzen denean moduan, ilea eskuen azalean sentituz. Eta ilearen azpitik sartu du esku bat gero, eta goitik behera eraman du eskua, atzamarrak ondo zabalik, ileak propio gal zitezen eskuetako bazter guztietan. Kili kilia sentitu du, eskuetan eta tripan, eta iruditu zaio orkatiletan ere katu pertsiar bat igarri duela bueltaka, buztan iletsuarekin olgetan.
2006
‎Musikaren ezagutzarik gabe abesti onak ondu izan direla badakigu, baina horrek esan nahi duena hauxe da soilki: zenbait jendek baduela barruan musikarako sena, melodiekiko arnasa sortzaile bat gero belarrietan ongi itsatsia gera daitekeena. Baina, jakina, edonork pentsa dezakeen bezela, ahalmen hori, bere hutsean, oso mugatua da, eta are mugatuagoa musika tresnarik menperatzen ez baduzu, musika tresnek ematen baitute, neurri haundi batean, harmoniarako bidea.
‎Minokixi bero apur bat ematen saiatu zen begi bistan desagertzen ari zitzaion izaki izoztu hari, epeltasun apur bat gero eta lausotuago gertatzen ari zitzaion maitasun sentimenduari, baina irribarre izoztu batzuk besterik ez zituen lortu.
2007
‎Ezinezkoa. Orduan zergatik edan nituen bi garagardo jarraian eta hirugarren bat gero. Zergatik galarazi zidan loa frak batez jantziriko Asierren irudiak?
2008
‎Pixkanaka sortu duk. Lehenengo hortz eskuila ekartzen ditek, kulero pare bat gero, eta ohartzerako armairuan hirea baino bere arropa gehiago zegok. Badakik nolakoak diren neskak.
‎meza bat, Ama Birjinaren ohorez, eskerrak emateko, izen berria ere jarri zion Ama Birjinari, gertatu zitzaiena kontuan hartuta: Amildegiko Ama Birjina (La Virgen del Precipicio, hitzez hitz)?, eta bazkari on bat gero. Hala, bada, iritsi zen eguna, eman zuen aita kalonjeak meza jauregiko otoiztegian aspaldiko partez, hasi ziren bazkaltzen, etxekoak ez ezik, markesa andereak hiruzpalu emakumezko lagun ere gonbidatu zituen, guztiak ere senarrarekin arazoren bat zutenak?, hasi zen markesa anderea bidaiaren xehetasunak ematen, bukatu zuen lehenengo bertsioa, ekin zion bigarrenari?
‎meza bat, Ama Birjinaren ohorez, eskerrak emateko –izen berria ere jarri zion Ama Birjinari, gertatu zitzaiena kontuan hartuta: Amildegiko Ama Birjina (La Virgen del Precipicio, hitzez hitz) –, eta bazkari on bat gero. Hala, bada, iritsi zen eguna, eman zuen aita kalonjeak meza jauregiko otoiztegian aspaldiko partez, hasi ziren bazkaltzen –etxekoak ez ezik, markesa andereak hiruzpalu emakumezko lagun ere gonbidatu zituen, guztiak ere senarrarekin arazoren bat zutenak–, hasi zen markesa anderea bidaiaren xehetasunak ematen, bukatu zuen lehenengo bertsioa, ekin zion bigarrenari... bat batean alabengana jiratu eta honela mintzatu zitzaienean:
2009
‎txinparta bat, jeniala, ezerezetik, eta isilik berriro, denok seko utzita. Barre txiki bat gero kolkoan. UEUn behin, Donibane Lohizunen, beraz, 1973an izan behar zuen; ni orduan ez nintzen Hegoaldera pasatzen?, lagunekin afaldu eta, biok gelditu ginen berandu cognac botila bat zaintzen mahaian, berriketan, Orixe eta euskal kultura eta literatura, Bizkaiko industria eta poesia berria jorratuko baikenituen, suposatzen dut, Aresti, Krutwig, gazteriaren krisi erlijiosoa, ETA, momentuko gorabehera politiko, filosofiko, erlijioso guztiak, urte haietan ohi zen suharraz, eta, xurruta xurrut, orduak aurrera bero bero, ordu bat edo biak aldera zutitu zen bere aulkitik eta, beso biak zabal zabal jasota, niri bizkarra emanez, Ezkerraldeko garabien kredo bat sinestezina inprobisatu zuen boz goran, bera garabia balitz bezala?, izugarria, sekulako poema bat, profeta batek deklamatua, dardarka utzi baininduen goitik beheraino.
‎Jainkoa, estreina seguruenik objektu material bat (auzo edo tribuaren, eidoloa?, opariak eskaintzen zitzaizkiona), gero pertsonalizatu egiten da, eta espiritu bihurtzen da, subjektu agente antropologizatu bat geroenean. Espirituok antzinatarrarentzat erreal errealak ziren bai haren munduaren ikuskera natural edo, zientifikoan?, bai haren fede teologikoan.
2010
‎Armairutxo bat ikusi zuen Amaiak, eta argi zirkulua mugitzen jarraitu zuen: kamainatxo bat, eta oin batzuk gero, lotuta; zirkulua urduri gorantz mugituz, hanka batzuk ikusi zituen Amaiak, eta gorputz oso bat gero, eta buru estali bat azkenean. Ez zuen dudarik izan:
‎Aitaren sermoia jaso nuen, eta beste bat gero Josemarena, herrira ez nindoala esan nionean.
2011
‎Balio bat ote den ala mito faltsu bat. Azkartasunaren izenean zenbat gauza sakrifikatzen dugun, eta ez ote dugun modu akritikoan onartzen gizarte eredu bat gero eta gehiago produzitzera eta kontsumitzera behartzen gaituena. Baina bueno, orain ez naiz horretan sartuko.
‎Ostia lerden bat jo nuen mahaian ukabilez, eta beste bat gero. Denak ikaratu nituen, eta barre karkara etorri zitzaidan eztarritik gora.
2012
‎Emazteari esana diot: . Beharrezkotzat jotzen baduzu, idatz ezazu iritzi artikuluren bat; auzoan izugarriren bat gertatzen bada, idatz iezaiozu zuzendariari kartaren bat, idatz iezaiozu, bai, eta eros ezazu aleren bat gero, nahi duzuna egizu, baina ene eskelarik ez DVn?.
‎Tupustean etorri zitzaizkidan berriz ere espiritura mugimendua eta soinua, bihotzaren mugimendu zalapartaria, eta, belarrietan, haren taupaden hotsa?. Eten bat gero, dena hutsa zena. Eta gero berriz hotsa, eta mugimendua, eta ukimena, gorputz osora zabaldutako inurritu sentipen bat?.
2013
‎Jaramonik egiten ez zion telebista berriro itzali eta zartagina su itzaliaren gainean jarri zuen. Baratxuri txatal batzuk zuritu eta zartaginera bota zituen, txorizo txiki bat gero, eta sua piztu zuen. Espiralei ura kendu eta zartaginean bota zituen, tomate saltsa gainetik eta listo.
‎Motorra itzali eta irratia piztu zuen. Musika jarri zuen; hamar segundo beranduago berriak, eta tertulia bat gero. Minutu inguru iraun zuen irratiak piztuta, gero itzali eta begiak Martin bistatik galtzen ikusi zuen puntuan lotu zituen, erne eta urduri.
‎Kandela piztu berria ikusi du lehenik. Orri sorta bat gero, bere ondo ondoan. Higanota lekutzen ari da.
2014
‎Berlina dotore baten atzean geratu ziren, zeinaren bidaiariak une horretan jaisten ari baitziren. Andre bat jaitsi zen lehenik, jaun edadetu bat gero, eta neska gazte bat azkenik, bekatua bezain ederra. Benjamin urduritu egin zen; bazirudien transformazio kimiko batek gorputzeko elementu guztiak disolbatu eta birmoldatu zizkiola.
2015
‎Dozenatik gora orri dira, Omonia Hotelaren izena inprimatuta dutenak idazpuruan, eta helbide luze bat gero. Eskuz idatzita daude.
‎eta eros ezazu aleren bat gero,
‎Bertako agintarien laguntasun adierazpen epelak ondoren. Mokadutxoren bat gero, eta hotelera berriz. Norbaitek, itzulerako bidean, hark guztiak Europako iritzia aldatzeko balio izango zuela esango zien, aurreko beste aldi guztietan bezala.
‎azuleju bat gero beste bat
‎Elkarrizketa programa bat ikusi zuten. Lehenengo sukaldari bat elkarrizketatu zuten eta gogorraren ospea zuen politikari adindu bat gero. Elkarrizketa bigunak ziren, umoretsuak, atseginak igande gauean ikusteko.
2016
‎Gogoa daukat hitzordura aldez aurretik joan eta urrutian bere irudi urria espaloiz espaloi niregana nola datorren ikusteko, bere ilearen kolorea urrunean (eguzki txiki bat behe laino grisa zulatzen) eta soinekoaren orban bat besterik ez hasieran (hitzordu bakoitzeko jantzi ezberdin bat) eta bera dela adieraziko didan mugimendu bat gero (semaforo batean zain dagoela bere gorputza besarkatzeko modu hori, edo ibilian doala ispilurik gabe ezpainak azken aldiz margotzeko egiten duen saiakera, edo ordulariari begiratzeko keinu presatia, edo bere ibiltzeko era, besterik gabe). Dena asmatzen ari naiz.
‎metalezko? , zera, burdinazko tramankulu luze bat ikusi nuen, zurezko euskarri bat gero, bai, armekin ari ziren, eta ez ehizarako karabinekin hain zuzen.
‎2. Abiadura konstantean higitzen den objektu bat gero eta urrunago dago erreferentzia puntutik?.
‎Derraidazu gutunean? Beste bat gero einen duzula Itzuliko naizenean. Besta eder bat eginen dugu Denek omore onean!
2017
‎Ordenagailura begiratu zuen eta teklatuan idazten hasi zen. Bi segundo pasa zirenean, ahoak erdi irekita jarraitzen zuen baina lepoan zuen zain bat gero eta gehiago nabarmentzen hasi zitzaion.
‎–Behartuta ikusi dugu geure burua?. Beste galdera bat gero: –Zerk eskandalizatu gaitu benetan:
‎Astiro eta patxadaz pentsatu behar zuen zer sartu Nike poltsa zurian. Garrantzitsuena bainujantzia zen, noski, eta toaila bat gerorako, lagun batek sinestarazi zion albomoza ez zela kiroldegietarako osagarri egokia. Aurreko udatik ez zuen bainujantzirik erabiltzen, eta orain ez zuen ideiarik ere non egon zitekeen.
‎Pertsona hau arropa eranzten hasi zen: jaka edo zamarra edo berokia lehendabizi, jertse bat gero, kamiseta, eta prakak. Segundo pare batez desagertu zen, eta berriro agertu zen arropa janzten, pijama ziurrenik.
‎2 Abiadura konstantean higitzen den objektu bat gero eta urrunago dago erreferentzia puntutik.
2018
‎txindata zaparrada bat gero.
2019
‎Hurrengo geraldia Ondarroan egin nahi dut, eta, tripa-zorriak orroka dabilzkidanez, bazkaldu ere bertan egitea erabaki dut. Nire diru pixarrek ezer gutxirako ematen dutenez, ogi bat eta urdaiazpiko egosia erosi ditut, bokata bat egiteko, eta sagar bat gero. Edozeinek egingo zuen gaur nik baino otordu oparoagoa, baina gutxiri sartuko zitzaion jatekoa hain ondo.
‎Dudarik gabe, ezaugarri fisiologikoek egoera bereziak sortzen dituzte kasu batzuetan. Bi sexuen artean ez dago bereizketa biologiko zorrotzik; soma berdin berdin bat gero aldatuz doa orientazio genotipikoki definitua duten jarduera hormonalen ondorioz, baina orientazio hori desbidera liteke umekiaren bilakabidean bertan; halaxe sortzen dira arren eta emeen tarteko norbanakoak. Gizaseme batzuek itxura femeninoa dute, haien gizon organoak berandu heldu direlako:
‎Aitzurra hartu eta kolpe latza eman zion lur irauliari. Beste bat gero. Ez zen hirugarrenik egon.
‎Zangari begira geratu da Hodei, barazkien ahalegin heroikoari erreparatu dio gero eta, ubidearen zola hila eskuz haztatu ondoren, makulua bertan jarri eta lurrari hasi zaio berbetan, kantua dirudien letania bat errepikatzen. Pixkanaka, haren deiari erantzun dio inguruko urak, orban heze bat hasieran, hari xume bat gero eta errekasto gardena azkenean, sororaino ibili dena, Hodeiren esanetara. Baratzeraino hurbildu da orduan bera ere eta, kalabaza baten zurtoin erori bat hautatuta, makulua estutu eta haren puntarekin ukitu du.
‎Luze gabe, baserri baten silueta marrazten hasten da lainotan eta, inguratu ahala, kadentzia astunez hedatzen den hots metaliko bat gero eta ozenago entzuten da. Inaxio baserrira hurbiltzen da, oihuka.
2020
‎Zuzen zuzen jo nuen neure eskuinaldetik, biribilgunerik ez balego bezala. Baina, Lesakako lehenengo kalera sartzekotan nengoela, txistu ozen bat entzun nuen, eta garrasi bizi bat gero. Zer arraio!
‎Telefonoak bibrazio txiki bat egin du Anjaren mahai gainean. Beste bat gero. Amaren mezuak dira.
2021
‎Haien ahotsak hasieran zulagailuak baziren nire belarrientzat, ezkutatzen zuten musika aditu nuen pixkanaka. Eta nire barruan aldaketa horiek guztiak gertatu bitartean, jarraitu nuen nire esperimentutxoak egiten, zenbait toki estrategikotan ezkutatu nituen bozgorailuetatik orain auto zahar baten motorra, sinfonia zatitxo bat gero, barre algara ozenak, kristal apurtuen hotsak, eta zibilizaziotik ateratako beste hainbat soinu mota sortzen. Denetan, bik izutzen zituzten gehien:
‎Txabusina gardenak bizkarrean behera lurra topatzeraino egin zuen zarata eztia entzun uste izan nuen. Klik ñimiño bat gero. Bularretakoa askatzeak eragindakoa behar zuen.
‎Itzalen zarata aditzea iruditu zitzaion. Txilio bat gero, eta mugimendua. Itzuli egin zen; andre herrenak, guardia zibil xehatuak, aulki gurpildun emakumeak, gizon tiroz joak mugimendu eroko anabasa osatu zuten.
‎Poliziaren begien errukia ikus nezakeen neureetatik. Zer den negarra, bularreko kolpe bat hor, suspirio bat han, lanturu bat gero, mukien isuria, berriz kolpe bat. Filtrorik gabeko hitzak.
‎Eskua bizkarrean jarri dio, ez horrenbeste arretatsu, ezpada gazteak bere presentzia sentitu eta ez dezan txorakeriarik egiteko tentazioa izan. Beste gazte bat etorriko da honen ondoren, eta beste bat gero eta beste bat aurrerago. Denak kartzelara joango dira.
‎Hitzak ekintzak dira. Hitz bakoitzak eragin nahi du zauri bat gerora hor geratzen dena, betikoturik. Zornea dariola.
‎Beste bat borrokan nahasi nahi izan, nire borrokan. Desarra bat, beste bat gero: Jacques hilik zegoen, errebolber bat ezarri nion eskuetan, eta hilik zegoen.
‎So egiten diot, duela ordu batzuetatik hona so egiten diot eta bere betazal itxien atzean ez dut ezer ikusten; nire inguruan, nire gomutak mordoskatzen dira; nire historia garatzen da. Zalapartaren erdian desarra bat ikusten da, beste bat gero: " Mutilak tiratu du lehendabizi".
2022
‎–Eta neuk, badaezpada ere, beste bat gero baldoki ondotxoan! Baina zer uste zuen zakur zikin hark, dirua ostu behar zigula guri, ala?
‎Bat batean Aliokhinengana hurbildu eta orain esku bat gero bestea estutzen hasi zitzaion.
‎GloGloren irrintzi bat, aurrena. Eta bafleetatik datorren erritmo berri bat gero. Raaaasss badabada ras ras.
‎bufada fin fin bat. Epeltasun herabe bat gero, bere gainazal guztia laztantzen duena, oinetatik burura eta buelta. Koltxoiaren astindu sismikoa azkenik:
2023
‎Maiztutako galtzei adabakiak jartzen hastea bezalakoa da. Lehenengo zuloa tapatzeko josten diozu bat, baina hurrena adabakia jositako ertz horretatik bertatik urratzen da oihala eta beste adabaki bat eskatzen du horrek, eta beste bat gero... eta jada berandu da galtzak harrika botatzeko, ze ordurako kariño handiegia diezu, eta nola botako dituzu ba bizi erdia zurekin egin duten galtzak.
‎Beste buelta bati ekin dio, beheraxeago. Eta, presarik batere hartu gabe, hirugarren bat gero. Baita beste bi ere, beti atzamar bat beherago, kontu handiz.
‎Hautsi uteroa, hantxe. Sastada sentitu zuen momentuan, eta uzkurduren antzeko min bat gero. Ahizpari esan zion:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia