Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2000
‎Buruko minaren areagotzearekin, burukoaren azpiko geriza iluna bilatu nuen, gorputza itzulikatuta. Gogoa oroitzapenez eta pentsamenduz arruntik hustea erdietsiz gero, oraino aukeraren bat geldituko zen, beharbada, loak berragerpen sendagarria egin zezan. Aise da erraten, ordea, eta zailago egiten:
‎Erran banuen erran, Jennyren ordez, bi metro luze eta bertze horrenbertze zabal egiten zuen laguna nuen parean, bibotea trinko eta eskuak latz. Nire mozkorrean, oraino burmuinen bat gelditzen zitzaidan alkoholak galdu gabe, ez bainion hi handi ni handi iharduki. Berehala limurtu ninduen lau botilak ordaindu eta ziztuan lekutzeak niretako izanen zituen alderdi abantailosoez.
‎Ez nuen, hala ere, sobera ilusitu nahi: astelehen osoan nire elikagai bakarra izan eta gero, galleta hondarren bat gelditzeko ustea ere sobera izaten ahal zen etxe horretan. Edozertara etsia nengoen, beraz, barnera sartzean.
‎—Rosario —inpentsan atera zitzaidan. Aurreko egunean Potzolorekin izandako elkarrizketaren oihartzunen bat gelditzen zitzaidan, antza, kasko barnean.
2001
‎Hamalaugarren asaltoa Cassius Clayk irabazi zuen, dudarik gabe. Hamabosgarrenera ere irabaztera irten zen, baina Joe Frazier ere bai, eta batbatean Joe Frazierrek, Cassius Clayren kolpe bat gelditzearekin batera, ukabilkada izugarria jo zion, tanke kanoikada lez, eta Louisvilleko beltza hilda bezala erori zen.
2002
‎Zakurrak ez zuen etsi. Azkenean emakume bat gelditu zen eta zakurrak nagusiak zeuden tokira eraman zuen.
‎Aste baten buruan zakurrarekin kalean barna zihoala, auto bat gelditu zitzaion parean.
‎Azpeitiko Loiolan, basilikaren aurrean, badira oroigarriak saltzeko bi etxola. Horietako baten barruan, dena itxi eta nagusiak alde egiten zuenean, polizi zakur bat gelditzen zen. Aldamenetik ijitoak igarotzen zirenean, zakurra zaunka bizian hasten zen, amorraturik eta barruan egon ezinik.
2003
‎Guk geuk txikitu behar genuen egurra (halakorik sekula egin gabea nintzen ni), eta behin ia su eman nion eskolari, gauean ilintiak guztiz itzali gabe utzi nituelako. Zulo bat gelditu zen zurezko zolan, gogoratuko zara noski. Nire mahaia belztu egin zen aurreko aldetik, oraindik ere antzematen zaio gordetzen ditudan argazkietan.
2004
‎Agente espainiarrak Parsifalen diskoaren azala garbitu zuen musuzapiaz. Tabako zetaka horixka ezabaezin bat gelditu zen. Hasperen eginez, Del Vallek diskoa maletan utzi eta, kontu handiz, tolesturiko arropak jarri zituen gainean.
2005
‎Zerriak eta oiloak etxeetako balkoietan hazten zituzten etorkinak, eurak koskortzean non nahi zegoen droga, kartzelan sartu irten ibiltzen ziren gazteak, orduan euren idoloak zirenak eta gero drogak edo bala galduren batek gazterik hilobiratu zituenak... Baina istorio bat gelditu zitzaidan gogoan iltzatuta: Sararen istorioa.
2006
‎Kuestio bat gelditzen da: esplikazio horrek, balio izatekotan," herri historikoentzat" balio lezake, horiek beraiek gogoko duten lurraz jabetzen baitira; balio ote du Hegel-en herri ezhistorikoentzat (gizadiaren gehien gehiengoa)?
‎Autoaren marka eta plakak ikusiko ditinat behinik behin, pentsatu zuen. Bere belaunetik arra betera, auto handi bat gelditu zen balazta kirrinka batez.
‎Egia erran, aspaldi honetan Pedro Agerre gauza anitzek sentiarazten dute bekatari. Horietariko bat gelditu berri duen irakurketa da. Bertze bat, betikoa.
2009
‎Pilixka bat budista ere apika bai: egia da, irakurri duzun guztiarekin ere, azken finean mesfida punttu bat gelditzen zaizula pentsamendu ekialdetarraz (edo haren zure ulerpen mendebaldarraz); hala ere, Budaren jendeak mugagabeko begirune bat sortzen dizu. Beharbada ateismoa, ateismo bat?
‎Ez da erlijioa bakarrik barruan apurtu zaiona. Erlijiotik oroipen bat edo sentimendu bat gelditzen zaio oraindik(, se van evaporando en mi espíritu los fantasmas de la religión y de la teología; pero queda el sentimiento religioso??), baina hondamena orokorrago eta oinarrizkoagoa da: –todas mis lecturas terminan en la inanidad de la vida, en que ésta no tiene objeto ni fin claro y determinado?.
‎5 Hiribideko denda garestiek eskaparate argituak erakusten zituzten. Polizia bikote bat errondan zihoan; taxi hori bat gelditu zen paperezko poltsa betea zeraman gizaseme luze bat kale ertzean jasotzeko. Bozina joz igaro zen auto handi bat.
‎Amonari puntua nahasi zitzaion, haurrei frontoiaren atzealdera ihes egin zien pilotak eta plazaren ertz batean pintura mantxa bat gelditu zen, gorri gorria.
‎Eten egin da Musone. Auto beltz bat gelditu da geltoki ondoan. Atezuan jarri dira teilatukoak; uda hasieratik dakite errepidetik ere etor daitekeela Sora?
‎Horren ondotik, bere ilobaren ondoan egokitu zen, atorra erantzita. Leku pixka pixka bat gelditzen zen, haren ondoan. Arropa guztia kendu nuen nik ere, su berpiztu berriaren ondoan idortzera eman beharrez.
‎Zerk, eta zurekin elkartzeko menturak. Istant batez uste izan nuen, nire anaiarengandik eta nire amarengandik urrun, aukeraren bat gelditzen zitzaigula elkarren ondoan egoteko, elkarri sobera minik eman gabe. Bata bertzearen amorante ez baginen ere, izan gintezkeen bederen elkarri fabore eta atsegin ematera saiatzen diren senar emazteak.
‎kolonizatuen borroka armatu askatzailea aldezten zuen aldi berean, biolentzia iraultzailearen aldeko jauzia egiteko gertu ziren ezker muturreko frantsesei bortxarik gabeko desobedientzia aholkatu zien. Sartrek aldarrikatu zuen kolonizatuak europarra akabatzen duelarik menperatzailea eta menperatua desagertzen direla, gizon bat gelditzen baita hilik eta beste bat berriz libre. Horrek asaldatzen ditu gaur egun Frantzian politikoki polita zer den erabakitzen dutenak, Finkielkraut eta.
2010
‎–Ez da zientzia zehatz bat. Beraz, beti dudatxo bat geldituko da. Bi hizkuntzalari horiek aldarrikatzen dutena ez da zehatza, iritzi pertsonal bat da.
‎Maiteri deitu nahi zion auto berriarekin semea nora eraman zezakeen galdetzeko. Ordu pare bat gelditzen zitzaion oraindik, Jaizkibel mendia abiadura ezberdinetan igo eta jaisteko urrezko bi ordu.
‎Poltsan sartu nituen neure gauzak, alde egiteko, eta argia itzali. Diseinukoen atalean argia pizturik zegoela ohartu nintzen orduan, eta handik pasatu nintzen, baten bat gelditzen bazen agurtzeko, eta bestela argia amatatzeko.
2011
‎Ez zeunden lo, ezta? Oraintxe eraman diot tea etxekoandreari, eta katilukada eder bat gelditu denez, pentsatu dut agian...
‎–Eta izan liteke, era berean, gauza fisiko soil bat? Ez dakit, aire txar bat gelditu zitzaiola estomago zuloan preso, puzker ikaragarri bat, eta pixkana pixkana irteten joan zaiola, elebazio edo lebitazio hil ondorengo honi bide emanez? –Anakletok.
2012
‎–Oraindik itxaron duk; gauza batzuk aldatu ditiat, eta ez diat bukaerarekin asmatzen. Heren bat gelditzen zaidak, gutxi gorabehera.
‎Gu mahaiaren alde bietan, aurrez aurre. Ez zenuen ulertzen gizon eta emakume bat gelditzen zirenean zergatik jartzen ziren bata bestearen aurrean. Eta mahaia erdian, hesi moduan.
‎–Harri bat gelditu zen ipini barik; izan ere, oiloaren kukurrukua entzun zutenean azken harri hura jartzera zihoan lamiak. Hauxe duk azkena, Gilen!, esanda ibaira jaurti zuen harritzarra.
‎Bigarren tiroketa egin genuenean, iruditu zitzaigun pixka bat gelditu zirela, eta ihes egingo zuten itxaropena ere izan nuen; baina une bat besterik ez zen izan, atzetik gehiago etorri baitziren. Beraz, pistolak hartuta, bi aldiz tiro egin behar izan genuen, eta uste dut lau tiroketa horietan hamazazpi edo hemezortzi hilko genituela, eta beste bi halako herren utzi, baina hala ere gehiago zetozen.
2013
‎Hortik idazle andaluziarrari dion estimazio handia. Versusek haren obra osoa irakurri zuen, baina liburuxka bat gelditu zaio bereziki iltzatua oroimenean: Canciones del farero izenekoa.
‎Solairu bakarra zen eta ortu txiki bat zeukan. Desnibel nabarmena zuen etxe albo batetik etxabe bat gelditzen zen, non garajea eta txokoa kokaturik zeuden. Haraxe jo zuten lagun biek zuzenean.
‎Pere bere tostaren hondakinen artean atzeman zuen. Itxuraz, bizi pindarren bat gelditzen zen oraino alacantarraren baitan. Borrokaldietan, marinel eta soldadu zaurituak ontziko barberarengana eramaten ziren, popa aldeko gelaxka batera.
‎Apeza ohartu orduko atea hetsia zen berriz, eta emaitzarik gabe ari izan zen, orduan ere, deika. Ur pizar bat gelditzen zaio oraino, baina sagar horiek izan dira ahoratu duen azken jatekoa. Abantaila bat badu horrek, hain hutsik izanda sabela ez baitu hustu beharrik.
‎Unaturik ere, lehenagoko denboretako indarraren izpiren bat gelditzen zen gizentasun eroriko gorputz gaitz horretan.
‎Pazientzia apur bat gelditzen zitzaidan oraino ahitu gabe.
‎Kalkuluak egin nituen, barberaren saria barnean sartuta. Makurrena gertatuz gero, multzoño bat geldituko zitzaion oraino Beatriceri.
‎Gauetan, iheslari gehiago sartzen ziren grebalariak babesteko, eta Ipar Euskal Herriko biztanleak ere bai. Nekez lor zezaketen atentatu bat gelditzea, baina jendearen kemenak zentzuak agintzen zuenak baino indar handiagoa zuen.
2014
‎Bazkalosteko hirurak edo izango dira gure atzealdeko mahaian eta hara non agertzen zaidan azken lau urteotako mamu behinena, gure Y zaharra; argal, zurbil eta bakeroekin, hezur (batez ere) eta mami neure begien parean. Barre txikia janzten du ikusten nauenean, eta itzultzen diot, baina oraindik oztopoz beteriko pasillo oso bat gelditzen zaio nigana iristeko, saihestu beharreko aulki garai multzo enbarazugarriak, hormaren kontra nagiki eta erdi trabeska bermatutako egunkari irakurleak, tabako makinak eta metalezko upel biribil biribilak; eta, hortaz, atzera sartzen naiz mahaikideen solasera. Pare bat minutuko tartea da soilik baina halere ederrena, guztia gertatzear baina gertatzeke dagoenean, uneak oraindik zabalik dituenean parez pare existitzen diren ateetatik oparoenak:
‎Kaka zaharra, erori egin zait botila. Pixka bat gelditzen da oraindik.
‎Kanpoan, oinezko bat gelditu eta begira jarri zen; bikote bat gehitu zitzaion; dozena erdi mutikoren sudurrak agertu ziren bat batean, kristalaren aurka zapalduta; eta elkarrizketa zatiak sortzen ziren, udako haize leunak atetik sarrarazten zituenak.
‎Gutxienez ez zen gelditu, oinez jarraitu zuen?. Larrutan ari naizenean, esan nahi dut, argitu zidan, ordurako dudaren bat gelditzen bazitzaidan.
‎Istorio hura noizbait entzuna nuela begitandu zitzaidan. Oker gogoratzen ez banintzen, lehenago, beste auto bat gelditu zuen Kabrak, baina gidariak semea ospitalera zeramala esan, eta Kabrak segitzen utzi zien.
‎Bizitokia hutsik zegoen, baina begi bistakoa zen gizon zuri bat bertan bizi izan zela ez oso aspaldi. Mahai zakar bat gelditzen zen, xafla bat bi zutoinen gainean; zabor pilo bat zegoen txoko ilun batean lagata, eta, atetik gertu, liburu bat eskuetaratu nuen. Azalik gabe zegoen, eta orrialdeak, eskuztatzearen poderioz, zeharo zikinduak eta bigunduak zeuden; bizkarra, aldiz, kotoizko hari zuriarekin maitekiro birjosia, oraindik ere garbi itxurarekin.
‎«Baina sasoi hartan ez zuen salgairik tratuan aritzeko» arrapostu nion. «Kartutxo mordo bat gelditzen da oraindik» erantzun zuen, niri begiratu gabe. «Garbi hitz eginda, herrialde osoa xahutu zuen» esan nion nik.
‎Hamar minutu geroago, Foru Poliziaren auto bat gelditu zen ikastolaren aurrean. Ordurako langileek goitik behera miatzen zuten eraikina.
‎Tarteka begiluzeren bat gelditzen zen. Edo turistaren bat?
‎Norbaiti entzuna diot esaten, egoten garen leku guztietan gure zati bat gelditzen dela. Niri, eskuan, Patxiren zati bat gelditu zitzaidala itsatsita ulertu dut gaur, marinel zaharrak esku hutsari nola begiratzen zion ikustean.
‎Norbaiti entzuna diot esaten, egoten garen leku guztietan gure zati bat gelditzen dela. Niri, eskuan, Patxiren zati bat gelditu zitzaidala itsatsita ulertu dut gaur, marinel zaharrak esku hutsari nola begiratzen zion ikustean.
2015
‎Arkaniar gehienek alde egin zuten. Baten bat geldituko zen gure artean, baina orratza lastategian aurkitzea da orain horiek topatzea. Gainera, oso komunitate itxia zen.
‎–Baten bat geldituko zen, azaldu zidan Oxanek?, baina Arkaniara itzultzea eginbehar nazional baten modukoa zen. Lotsagarria zen Inperioan gelditzea.
‎Gu denok oilo lur berean bizi garen familia izanda, osagarri exotikoa eskaintzen zigun irlandar sendiak, baina ezteietako gorabehera guztietatik bat gelditu zitzaidan niri gogoan, oso bestelakoa. Meza elebidun euskal ingelesa amaitzen ari zela, bat batean bertsotan hasi zen osaba Migel; gauza arrunta da gaur ezteietan bertsolariak izatea, Lizaso eta Egaña ere eramaten dituzte batzuek elizkizunera, baina osabaren ateraldi hura guztiz ezusteko eta abisurik gabea izan zen.
‎Gaueko hamaikak heldu direnean, gonbidatuak bananbanaka etxeratzen hasi dira eta sorpresaz, mahai gainean, platerean, tarta puxketatxo txiki bat gelditu da.
‎Biolina eskuetan hartu orduko, jotzen hasi zen. Musika hain zen miresgarria eta gozoa, non handik hurbil gizon gazte bat gelditu egin baitzen entzutera. Neska lirain hura hain instrumentu bitxia jotzen ikustean, maitemindu egin zen erabat.
‎Handik gutxira BMW metalizatu bat gelditu zaio, astiro frenatu ondoren. Bingo!
‎Afaria prestatzen ari zela, furgoneta bat gelditu zen lorategi aurrean. Handik gutxira mutil garai eta despistatu itxurako bat jaitsi zen.
‎Elizondora deitu eta hiru aste geroago, Nafarroako matrikula duen Volskwagen furgoneta zahar bat gelditu da etxe aurrean. Ez dago zalantzarik, hemen dira gure lagunak.
2016
‎Atzera hartu nuen esku artean gure koadernoa, babes bila. Oraindik hauts apur bat gelditzen bazitzaion ere azalean, kontaktua goxoa zuen. Osorik eta merezi zuen patxadaz irakurtzeko, orduak nituen, ehundik gora orrialde bete bete baitziren.
‎Elur eta ilargi zuritasun are biziagoarekin sartu nintzen Barchetto del Ducatik barrura. Bide erdian, Panfilio ubide gaineko zubitik sartu baino lehen, aurrean itzal erraldoi bat gelditu zitzaidan, bat batean. Jor zen.
‎Momentu berean, auto handi bat gelditzen da beraien ondoan.
‎Hori gertatzen da beti gatazka egoeretan. Ryan hil zutenean, askoren buruan irudi bat gelditu zen: iraultzaile ustekoek langile bat hil zutela, eta horiek ez zirela ez gudariak, ez ezer.
‎mentalki esanez. Dena dela, akatsen bat gelditzen bazen, bazeukan oraindik azken aukera bat zuzenketak egiteko, liburuaren probak bidalitakoan.
‎Bestalde, frantsesak ez lezake deus gal euskarari ofizialtasuna emanez. Ez bazaio frantsesaren hein bera ematen euskarari, beti bigarren mailako hizkuntza bat geldituko da».
‎4 90 km/ h ko abiadura duen motozikleta bat gelditu egin
2017
‎Zaharraren zaharrez barrutik usteltzen hasitako pikondo handi, enbor karrakatu baten ondotik igaro ginen. Maletak zeramatzatèn mutikoetariko bat gelditu egin zen eta kokots kolpe batekin zuhaitz zaharra erakutsi zidan.
‎«Segi aurrera», esan zuen besteak. Geltokiaren beste aldera eraman zuen Jason, kamioi bat geldituta zegoen plataforma hutseraino. Tente tente hazten zen han belarra lore tentez inguratutako sail batean, seinale elektriko batekin:
‎Haren bazterrean, lapikoa. Zopa hondar bat gelditzen zitzaion oraino.
‎Aholku emaileak aho ingurua garbitu zuen. Arrastoren bat gelditzen, nonbait, gizonari kendutako uretik.
‎Bueno, hago pixka batean, esan nion?. Leku bakar bat gelditzen duk, Ken. Han oheratzea izango luke.
‎Beste urrats bat gelditzen zitzaidan oraindik egiteko, beti biharamunera pusatzen nuena. Mathiasi berriro ere galdetu nion mediku, xinple?
‎Horrela, sasoi betean, ene postuaren uztea, bereziki azken partida zoragarriaren ondotik?! Dudarik gabe, ezin onetsia kausituko zuten eta gure artean halako urrako bat geldituko zen.
‎Gero eta denbora gehiago igarotzen dut berarekin. Hasieran gau bat gelditzen zen eta biharamunean bere etxera itzuli. Gero asteburu osoak egiten hasi zen, eta azkenaldian, elkarrekin bizi gara praktikan, nahiz eta teorian ez dugun horri buruz ezer hitz egin.
‎4 90 km/ h ko abiadura duen motozikleta bat gelditu egin da 5 segundoan. Zein da azelerazioa?
‎den automobil bat gelditzeko pertsona batek egiten duen lana, 50 N eko indarra aplikatzen badu?.
2018
‎Beste kamioneta bat gelditu da patiotik hogei metrora. Banaka batzuek airera tiro egin dute, hasi berri den oihu zalaparta baten artean.
‎Besteok jantokian gelditu ginen zain, hango atesaretik irten behar baitzuten eremu konkordatariotik kanpora. Uste baino denbora gehiago egin zuten jaisten, eta errezelo madarikaturen bat gelditu izango zitzaigun, gero. Komandanteak, esan ez balu:
‎Irudi bat gelditzen da, gure arteko harremanarena: bazkari bat, Sadec en.
‎Sekulako egurtua eman zioten, baina ez aldez aurretik adierazi gabe ni bakean uzteko. Badaezpada, lehen esaldiarekin zalantzaren bat gelditu balitzaio ere, beste modu batera agertu omen zioten, askoz ere luzeago, nirekin ateratzea, nirekin egotea galarazten ziotela, eta ulertu zuela ohartu zirenean hasi omen zitzaizkion jipoia ematen,, horrela gogoratuko duk agindu diaguna?, esaten omen zioten. Eskaileretan utzi omen zuten botata, eta ez omen zen gauza izan altxatu eta etxeraino igotzeko ere.
2019
‎Aldamioek estaltzen dute eta sartu irtenean ari diren gazteen artean okupa estetika da nagusi. Rastak dituen gazte garai, mehe eta beltzaran bat gelditu eta Trikuagatik galdetzen diot, horretarako berarekin hitz egiteko bere ahizpak erabiltzen duen izena esanez. –Disculpi, si us plau, jo no conec a ningú??
‎Baietz egin zuen astiro buruarekin. Auto bat gelditu zen gure parean, trafikoa zela eta. Leihoa irekita zeraman eta handik ihes egiten zuen tekno musikak mailukadak ematen zizkigun burmuinean.
‎Bere baitan sartu zela eta baldarturik zegoela izango lirateke aditzdenbora egokiak. Zeren eta, duela hiru minutu, Raimundo Silva benzendrina pilula bat irentsi izan balu bezain erne baitago, eta eduki badauka, baten bat gelditzen zaio, liburuen atzean, mediku ergel batek egin errezetaren soberakina. Liluraturik bezala dago, irakurri eta berriz irakurri egiten du, berriz irakurtzen du lerro bera, gurutzatuek portugaldarrei Lisboa hartzen lagunduko dietela behin eta berriz eta inolako ezbairik gabe baieztatzen duen huraxe.
‎Baina telefonistak, telefonogunea ibiltzeaz aparte atea irekitzeko eta datorrenari harrera egiteko lana bere gain dituenak, keinu bat egiten dio hatzez, telefonoz mintzatzen bukatzen duen bitartean, eta gero, jendetasunez eta batere harridurarik gabe, hauxe esaten dio, Kaixo, Silva jauna, aspaldian ezagutzen du eta ikusten duen bakoitzean joan badoan denborak eragindako diferentziak baizik ez dizkio ikusten, handik pixka batera inork galdetuko balio zer moduz aurkitu duen zuzentzailea, hauxe erantzungo luke, uste erabatekorik gabe, Ez dakit, apur bat urduri, agian, horixe esango du, gehiagorik ez, telefonista ez bide da oharmen luzekoa, edo Raimundo Silva berezko egoerara itzuli da, edo kanpotik ezin zitekeen ikusi barrutik zer gertatzen zen, ez eta ohartuta ere, Maria Sara doktorearekin hitz egin nahi dut, esan zuen, eta telefonistak, bera ere Sara izena duenak, Mariarik gabe, eta kasualitate erdi horregatik oso harro dagoenak, erantzuten dio Maria Sara doktorea beste doktorearen bulegoan dagoela, beste doktorea zuzendari literarioa da, izena esan beharrik ere ez dauka, beti izan da zuzendari literarioa, gainerakoak, guztien zuzendariarengandik Costarenganaino, oinezkoak dira, Raimundo Silvak, ohi baino zakarrago, esaten dio telefonistari galdetzeko ea hartuko duen edo poesia liburuko probak hango mahai gainean bertan uztea nahi duen, besteak badakiela zertaz ari den. Sarak entzuten du Maria Sara doktoreak esaten diona, buruaz baiezkoa egiten du, elkarrizketa laburra da, baina ateaz beste aldean eduki duen berezi ikusteko ahalmenaren itzal zurbila den ikusmen hondar bat gelditzen zaiola, Raimundok behatzen du, hariz hari, telefonistaren ile horia, ahotz ehoaren kolorekoa, telefonistak burua apaldurik du, ezin igar dezake zer nolako basakeria dagoen begirada hartan, basakeria esatea gehiegikeria da, noski, gizonak ez baitu emakume harentzako txarrik nahi, begien kontua baizik ez da, gizonak zer egin behar duen esan diezaioten baizik ez du nahi, urrutitik etorri d...
2020
‎M autobia utzi eta Castellanatik barrena autoan sartu zirenean Jose Luis Elkoro zuen ondoan eta, honek Madril ondo ezagutzen zuela errepikatzen bazuen ere, galdu egin ziren. Roberto Sampredro Pitote prentsa arduradunak taxi bat gelditu zuen, autoan zihoazenak hari segika Zarzuelara iritsi zitezen, baina taxizaleak, egun batzuk lehenago Ourensetik etorria izaki, ez zituen kaleak ezagutzen. Hitzordurako ordu laurdena falta zela, Guardia Zibilaren kontrol bat ikusi zuten.
‎Ertzain batek kontatu zion hurrengo pasadizo hau kazetari bati, hemerotekan aurkitu ditudan xelebrekerietako bat: euli bat gelditu zen mahai gainean; Oier hari begira jarri eta euliak aurreko hankak igurzten zituen bitartean, ertzainak mutilarengana burua hurbildu eta esan zion: " eskuak hainbeste igurtzi... euliak beti dabiltza trikimailuren bat asmatzen, ez duzu uste?"; Oierrek burua altxatu gabe irribarre egin zuen; astiro, irribarrea erabatekoa bihurtu zitzaion; gero, non zegoen gogoratu eta irribarrea ezabatu zuen ezpainetatik.
‎mutil bat etorri da zutaz galdezka, horrelakoa eta halakoa, eta orduan handik pixka batera agertzen zen Jose Miguel. Beste batean, Titorekin geundela, hondartzatik paseoan, Frantziako Poliziaren auto bat gelditu eta gainetik argazkiak egin zizkiguten, oso kontrolatuta zeuden".
2021
‎Ulertu nion ulertu behar niolako. Gau bat gelditu nintzen Genevan, hotelean afaldu ondoren paseo labur bat baino ez nuen eman. Nondik sortu zen dirua?
‎Atzamarrak banan banan miazkatu ditu, litxarrerien azken hondar laranjak aprobetxatzeko. Xorroan begiratu du berriz, ea beste apur bat gelditzen den, baina ez. Sofaren inguru guztian begiratu du, mantak eta tapakiak altxatu, jateko beste zerbait gelditzen ote den begira, baina topatu dituen xorro guztiak hutsik daude.
‎Auto bat gelditu zen eta lau ofizial jaitsi. Pecquignyko ofizialen antzekoak ziren, dotoreak, moldakorrak, zulo likidoak aurpegi erdian.
‎Kristalez bestaldean uniforme urdin eta besoko horidun gizonak daude, etxeko pisu guztietan. Atearen aurrean, auto bat gelditu eta kotxearen aurrean zutik dira ofizial alemanak. Buelta eman nuen.
2022
‎Baina apenas duen astirik ezer ospatzeko. Ertzaintzaren patruila bat gelditu da errepide ertzean. Poliziak ibilgailutik atera eta zuzenean joan dira begiratokira.
‎Mutilak argazkia atera nahi izan dio, begiei haren ederraz gozatzen utzi baino lehen, eta gorria more bilakatu da, eta gero desagertu. Sakelakoaren kameran laranja itsusi bat gelditu izanen zaiola pentsatu duzu, mutila efektuz konpontzen saiatuko dena, hain segur.
‎Adiskide horietako batek deitu zidan nire interesaz harrituta, eta ea morroiaren atzetik al nenbilen galdetu zidan. ...otza iruditu zitzaidala, arazoak dituen tipo bat nolanahi ere, arazo horiek zein eratakoak ziren ez banekien ere, eta orduan hasi zitzaidan kontatzen urte batzuk lehenago, 75eko maiatzean, frankismo garaiko azken salbuespen egoera ezarri zutenean, atxilotu eta torturatu egin zutela nonbait, hori kontatzen zela behintzat ikasleen artean, eta, itxura batean osorik atera bazen ere, barrenean zauriren bat geldituko zitzaiola, ez zelako gehiago lehengoa izan, ez zuelako gehiago borrokarako kemenik agertu. Ingurukoek ziotenez, erbestetik aldatuta itzuli zen, moztu zituen aurreko kideekin zituen harremanak eta zentratu omen zen irakaskuntzan.
‎Bearena da azken mezua, ahozkoa: Nahma ongi dagoela, baina kulero bat eta kamiseta bat gelditu zaizkiola Eduren etxean. " Zerbeza bat gurekin hartzeko aitzakia izan litekek arropak berreskuratzea, ala?", kameralariaren albisteen buztana.
2023
‎Bat batean, tuta bat. Auto bat gelditu zen eta gibelka ari zen.
‎–Kafe bat hartuko dugu? –proposatu zien Eñautek Maialeni eta Patricki, jakinez oren bat gelditzen zitzaiela ministroa etorri arte.
‎Urteak iragan dira, ETA guztiak desagertu dira, oraindik preso mordoxka bat gelditzen bada ere espetxean. Testuingurua aldatu da, hitz batean, orain ez dut uste inork zalantzan jarriko duenik gauzak konta daitezkeela, horien berri emateak inorentzako arrisku edo mehatxurik ez baldin badakar behintzat.
‎Ondo irizten nion berak erosketarik ez egiteari, zeren gizonezkoek itxura barregarria dute orgaren atzean, lekuz kanpo baleude bezala. Niretzat guztiz normala zen bere soldata familia osoarentzako jornala izatea, dirutza oparo bat, eta nirea berriz aparteko gehigarri bat, diru kopuru aski handia horratik, zeinetatik puska bat apartatu behar den beti, dela neskamea, dela bigarren errentagatiko zerga, harik eta berearen aldean huskeria bat gelditu arte. Nola ausartuko naiz bada esatera ez dudala lan egiten plazeragatik, soil soilik plazeragatik?
‎Geroago, tren bat gelditzen da Bolonian goizeko bostetan: hamabi urterekin ikusi nuen egunsentiaren berdin berdina da, hura bezain hunkigarria.
‎Motorrik gabe gelditzekotan nenbilen. Dozenaren bat gelditzen zitzaizkidan ordu bata eta laurdenak zirenean. Ordu biak bost gutxiagotan biltegitik azaldu eta abisua eman nien, biharamunerako motor kaxa berriak jar zitzaten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia