2017
|
|
Ibai ezezagunak ez dira horrela izaten, hain leunak, hain errazak. Nonbait izan behar du segada prestatua ibai honek, nonbait harkaitz
|
bat
esperoan.
|
|
Nola penatan eta lanetan denak, baldin gero ondoan irabazi handi bat edo kargu ohorezko
|
bat
espero badu, ez baititu pena eta lan haiek guztiak deus sentitzen, hala atseginetan eta plazeretan dabilenak ere, baldin plazer haien ondoan sentitu badu gaztigu handi bat harentzat prestatua dagoela, ez da posible atsegin haietan atsegin osorik har dezakeen. Aitzitik, orduan atsegina atsekabe bihurtzen zaio.
|
|
Etapa irabazi zuen eta lasterketa bere alde iraultzeko zorian egon zen. Zale askok Poulidorren beste eraso kolpe
|
bat
espero zuten, baina aurreko eguneko nekea sumatu zuen eta tropelean helmugaratu zen. Maillot horia Groussardek zeraman oraindik ere.
|
2020
|
|
... Beraz, ez duzuela iraultza esportatu nahi... E, guk ongi ordainduko genuke: jeke
|
bat
espero diagu laster, finantzatuko digula esan ziguk... Iraultza finantzatu, bai... Ongi, iraultza herrialde bakarrean orduan... Troskista, ni?
|
|
Bada ni ez nago lasai esaten zuen Sandokanek. Eraso gogor
|
bat
espero dut. Oraingoan ez dira ingelesak bakarrik etorriko.
|
2021
|
|
Horrexegatik ahalik eta txukunen jo beharrean nago, Beethovenen Lisarentzako kontzertuaz aparte, hau da, munduko edozein entzulegoren gustuko pieza bat. Badakit niregandik Ramanischov txukun, berezi eta bikain
|
bat
espero dela, liluratzerainokoa, edo gutxienez nor edo nor kilikatzekoa. Ez naiz kezkatzen, gauza naiz, oso, zeren honaino iritsi baldin banaiz, hots, eskuratu dudan saria eskuratu egin badut, gaur arte ezin zuzenago eta zorrotzago gaitu naizelako omen baita.
|
|
Esan bezala, sasikume guztiongandik espero dudan bakarra orain behiala bezain kaskagogorrak eta astakirtenak izaten jarraitzea da. Herriko gainontzekoengandik, ostera, orduan esan ez zizkidaten, zizkiguten, hitzetariko baten
|
bat
espero dut irrikaz. Besteak beste gaur egun alkate den Casimiro bezalako gizon batengandik, gure aitaren adiskidea omen zena, bere erailketa egunean bertan biziki dolumindua azaldu zena, egunean zehar, aldizka negarretan ere, dolumina ematera etxeratu ziren bakanetariko bat.
|
|
Zeharo kokildurik nuen bihotzetik hasperentxo bat darit. Ezta gutxiagorako, bat bateko erantzun gogor
|
bat
espero nuen agurearen aldetik; ez dakit ba, berbak gutxienez. Baina, biraoka edota mehatxuka hasi beharrean nire irakaslea nolabait aztoratu egin duen ateraldi guztiz nahasi bat bota egin dio erantzun gisara.
|
|
Urte hartan, 1000 urtean, gerra giroan bizi ziren. Aurreko urtean Almanzorrek eraso zuen erresumako hegoaldea esklabo musulmanak askatzeko aitzakian eta beste razzia
|
bat
espero zuten uda hartan. Jaun Eneko eta bere konbidatuak afari ondoan egoeraz mintzatzen hasi ziren.
|
|
Al Bakri, kadi eta enbaxadoreak esklabo musulmanak askatzeko agindu zigunetik bi eraso jaso ditugu eta udan beste
|
bat
espero behar dugu, Semeno, berorren anaiari esker gainera erran zuen Leginekoak. Semenok ezin izan zuen jasan eta ez zen isilik geratu.
|
|
Laura dagoeneko, hau da, honaino elkarri begiratzeke gentozela, bere izena eman dit-eta harri eta zur gelditu egin da, ziur asko ni bezainbeste. Ageri da ez zuela inola ere halako etxe zabal, eroso, garbi eta batez ere horma banaketarik gabeko
|
bat
espero. Arkitekto batena da, berak moldatu zuen ahalik eta leku eta bereziki argi gehien izatearren, horra hor ba, lekuko edo bitarteko gisa edo, etxe barreneko sukaldearen atzean topatzen dugun leiho handia, lorategi ezkutu edo behintzat eraikin artean babestu batera jotzen duena.
|
|
Gutxienez hitz eztiago, xaloago batzuk, konfiantza zein konplizitatezkoak, ez maitasunezkoak, bai zera!, ez eta bart izara artean iziotu zen sutearen txingarren hotsa ere. Bart ikusi genuen atikoaren nondik norakoez itauntzen zidan ahots bero edo agian amoltsu
|
bat
espero nuen soilik, inola ere ezezagun arteko gizabide hotza.
|
2022
|
|
Arropak heda sokan simetria harrigarriz zintzilikatu dituenak espero al du txalorik museo batean jarriz gero instalazio dotorea izango litzatekeen hori zein ondo geratu den ikusitakoan? Agian eta gehienez, txalo bakar
|
bat
espero du: sorbaldan gurasokeriaz eskua jartzen dietenean jasan behar izaten duten sasi txalo edo tapakatze ttipi eta batzuetan umiliagarria.
|
2023
|
|
Liburu bat ireki eta mokoa bertan hondoratzeko bizioa duzuenak orrialdeak masailak laztantzen, muturra maitalearen ipurmasailen artean sartzen duzuenean nola. Usain
|
bat
espero duzue gutxi gorabehera, baina beti dago bariazio txikiren bat.
|
|
Ainarak, etxeko alabak, herria bisitatzea proposatu zion. Susmagarria iduritu zitzaion bere adineko neskaren proposamena ordainen
|
bat
esperoko zuen, naski, eguna harekin iragan ondoan, baina bertze planik ez zuenez, joan zen.
|