Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2015
‎–Bigarrena, engainatua izango dela edota arrisku handitan dagoela oso argi ikusten duelako, deabruak ez baitu ate txiki baino besterik behar guri mila amarrukeria egiteko. . Hirugarrena, desira bizi bat dagoenean irudimenak berak eta pertsonak berak uste izaten du desira duen hura ikusi egiten duela, eta entzun, egunean barrena gauza baten irrikaz eta hura gogo gogoan darabiltela ari direnek, gero amets egitera datozen bezala. –Laugarrena da, ausarkeria handia dela nik neure bidea hautatu nahi izatea, zer komeni zaidan jakin gabe; horregatik, Jaunaren esku utzi behar dut, Hark ezagutzen bainau, komeni den bidetik eraman nazan, guztian haren borondatea egin dadin.
‎–Alde handia dago nire iritziz; baliteke ni oker egotea. ...Jaunak ematen dituen gozotasunez zerbait azaldu beharra izango denez gero, hobeki dator, eta onurarik gabea badirudi ere, izan dezake onura pixka bat, gauza bakoitza zer den jakinez, hoberena denari jarraitzen saia zaitezten; eta hori poz handia da Jainkoak haraino eramaten dituen arimentzat eta nahasmena guztia dutela uste dutenentzat, eta apalak badira eskerrak ematera joko dute; horren faltaren bat balego, barruko garraztasun batek emango die zertan ez dela; bada, perfekzioa ez datza gozotasunetan, gehien maite izatean baizik, eta saria ere berdin, eta justiziaz eta egiaz ondoen jokatzean.
‎Lurrin gozo bat sumatzen du, nolabait esateko? barneko sakonune hartan lurrin usain gozozkoak botatzen diren sutontzi bat balego bezala; ez da surik ikusten, ezta non dagoen ere; baina beroak eta ke usain gozozkoa arima osoan sartzen da eta askotan, esan dudanez, gorputzak ere parte hartzen du.
‎Kontua da nik ez nekiela nola bizi, hemen sartu nintzenean; izan ere, jendea merezi duen baino askoz ere begirune handiagoz tratatzean, akatsen bat gertatzen bada, ez da hori burlatzat hartzen; baina hain benetan hartzen dute iraintzat, non barkamena eskatu beharra izaten baituzu,, diodanez? akatsen bat dagoenean; eta Jaunak nahi beza sinets dezatela.
‎Bada, hau igarorik, bazkal ondoren atseden pixka bat hartu nahirik (gau osoan ia ez bainuen atsedenik izan, ezta beste batzuetan ere lan eta ardurarik gabe egoterik, eta egunero neka neka eginik bainengoen), nire monasterioan eta hirian eginda zegoenaren berri izan zelarik, zalaparta handia zen esan ditudan arrazoiengatik, nolabaiteko aitzakiaren bat bazegoela zirudien-eta.
‎Lurra lokatz oso zikin eta kirasduna iruditu zitzaidan, eta zomorro ugari eta gaiztoak zituela bertan. Amaieran hutsune bat zegoen horma batean egina, arasa antzera, eta hantxe estu estuan sartua ikusi nuen neure burua.
‎Jaunak honela eratu zuen: toki handi batean, hemendik hogei legoa baino gehiagora, andre bat zegoen atsekabe handiaz bere senarra hil zitzaiolako. Hain atsekabeturik zen, non beldur baitziren haren osasunak txarrera joko ote zuen.
‎Kristo zutoinari lotua dagoeneko ermitara joan zen. Hala deritzo Teresak berak agindurik eta, nolabait esateko, bere zuzendaritzapean buruturiko koadro bat dagoelako. Isabel San Domingorenak honela kontatzen du:
‎Eta batzuk eskandalizatzen badira, beste batzuk damutu egiten dira. Besterik ezean, Kristogandik eta honen Apostoluengandik igarotakoaren irudi bat balego, orain inoiz baino beharrezkoagoa da-eta.
‎5 Nire beldurra aurrera zihoala ikusi nuenez gero, otoitza hazi egiten zelako, uste nuen honetan on handiren bat zegoela edota gaitz handi handia. Izan ere, nik neukana naturaz gaindiko gauza zela ikusten nuen, batzuetan ezin nion eutsi eta.
‎Eta, hau gabe, beste gaitz handi bat dago: arima galtzea; izan ere, hasieran gehienbat nork bere buruaz soilik ardura hartu behar dugu, eta kontu egin lurrean Jainkoa eta bera baizik ez daudela; eta hau da benetan komeni zaiona.
‎Jainkoak emana da guztia; baina, dirudienez, honetarako asko lagun diezaiokegu geure buruari, geure zirtzilkeria eta Jainkoarekin dugun esker gaiztoa, gure alde egin zuen guztia, haren Nekaldia oinaze larriekin, haren bizitza hain nahigabetsua gogora ekarriz; haren egintzak ikusteaz poztuz, haren handitasuna, zein maite gaituen, beste gauza asko dira, kontuz aprobetxatu nahi izanez gero bidean sarri sarri aurkitzen dituenak, arreta handirik gabe ibilita ere. Honekin batera maitasun pixka bat balego, arimak atsegin hartzen du, bihotza sentibera jartzen da, malkoak datoz; batzuetan indarrez ateratzen ditugula dirudi, beste batzuetan Jaunak ematen dizkigula, erresistentziarik jar ez dezagun. Haren Maiestateak ahalegintxo hura, Jaun hain handiagatik negar egiten duela ikusteak ematen dion pozbidearen dohain handiaz, ordaintzen digula dirudi; eta ez naiz harritzen, baduelako arrazoirik asko kontsolatzeko:
‎1 Toledo hirian gizon zintzo eta Jainkoaren zerbitzari bat zegoen, merkataria; ez zuen ezkontzerik nahi izan egundo ere; katoliko oso jatorraren bizitza zeraman, bene benetako eta prestutasun handiko gizona zen. Bidezko salerosketetan irabazten zuen ogasuna, Jaunaren gogoko izango zen obraren batean erabili nahian ari zen.
‎Han eskatu zion baimena nik monasterioa funda nezan. Berak oso pozik emango zuela baimena esan zuen; bada, Kanarietan ere nahi izan zuen eta honelako monasterio bat izaten saiatu zen, haietan gure Jauna zein ongi zerbitzatzen zen bazekielako; izan ere, halako bat zegoen herrikoa zen bera eta ni asko ezagutzen ninduen. Horrela, esan zidan Gotzainak, baimen kontuagatik ez geratzeko, hura asko poztu zela-eta; eta Kontzilioak idatziz eman beharrik ez dela eta beraren borondateaz izan dadila dioenez gero, baimena emantzat har zitekeela.
‎Ba ote du egoterik Aitak Semea eta Espiritu Santua gabe? Ez, esentzia bat bera delako, eta bat dagoen lekuan hirurak daude, ezin zatituzkoak direlako. Nola ikusten dugu, bada, hiru Pertsonak bereizirik daudela, eta nola hartu zuen giza haragia Semeak eta ez Aitak ezta Espiritu Santuak ere?
‎Han ikusi nuen neure Eliseo, ez noski beltzez, edertasun bitxi batez baizik; buru gainean harribitxizko lore sorta antzekoa zuen, eta han haren ondoan zebiltzan neskatila ugari abarrak eskuetan zituztela; guztiak ari ziren Jainkoari gorazarrezko kantuak kantatzen. Nik begiak ireki besterik ez nuen egiten ea barreiatzen nintzen, baina ez zen aski gogoa hartatik aldentzeko, baizik eta txoritxoen eta aingeruen soinu bat zegoela begitantzen zitzaidan; arimak hartaz gozatzen zuen, nik entzun ez arren; hura atsegin hartan zen. Ni konturatu nintzen han ez zegoela gizonezkorik hura baino besterik.
‎Eta, beraz, gure Jaunari eskatzen jarraitu zuen, eta batez ere berariazko otoitza egiten zion san Andresi. Behin, desira honekin zegoela, ez daki berak itzarrik ala lotan (nolanahi izan zela ere, argi dago ikuskari ona izan zela gero gertatu zenagatik), etxe batean zegoela iruditu zitzaion, eta han patioan korridorearen beheko aldean, putzu bat zegoela; eta toki hartan belardi bat eta gauza berdea ikusi zituen, hain edertasun handiko lore zuri batzuekin, non ezin esanezkoa baita ikusi zuen era. Putzutik hurbil san Andres agertu zitzaion pertsona oso agurgarri eta eder baten antzera, berari begiratzeak atsegin emateko eran, eta esan zion:
‎Fundazioak egin ziren urteen kontuari dagokionez, baten batean oker esan ote dudan nolabaiteko susmoa dut, gogora etor dakidan ahal dudan arreta izaten badut ere. Garrantzi handirik ez duenez, geroago zuzendu baitaiteke, gogoratzen ditudan bezala esaten ditut; hutsen bat balego ere, alde handirik ez da izango.
‎3 Andre bat zegoen han, oinordeko baten emaztea, Ana Jimena izenekoa. Hau behin bisitatzera etorri zitzaidan Ávilara eta Jainkoaren mirabe zintzoa zen, eta moja izateko bokazioa izan zuen beti.
‎2 Ez nuen asko merezi izango poz hau, bada, honetan nengoela, Eboliko printzesaren, Ruy Gómez Silvaren emaztearen, morroi bat zegoela han esatera etorri zitzaizkidan. Joan nintzen hara, eta nire bila zetorren, orain dela hainbat denbora bion artean Pastranan monasterio bat fundatzeko asmotan ari ginelako.
‎6 Andre honek esan zidan pozik zegoela une hartan joan nintzelako, ni ezagutzeko gogo biziaz zen eremutar bat baitzegoen han, eta hark eta haren lagunek zeramaten biziera gure Erregelari asko hurbiltzen zaiona zela iruditzen zitzaiola. Nik bi fraide soilik nituenez gero, gogora etorri zitzaidan, hau izatea lortuko banu, gauza handia litzatekeela.
‎11 Jaun bat zegoen hurbileko gaztelu batetik guri begira, eta errukia harturik, laguntzera bidali zuen pertsona bat, baina une hartan ontzia ez zegoen soka lodirik gabe eta hari tiraka ari ziren gure anaiak, beren indar guztiak hartan jarriz; baina uraren indarrak eraman egiten zituen, eta bat edo beste lurrera erori ziren. Benetan barrua ukitu zidan ontzizainaren semeak eta ez zait sekula ahaztuko:
‎18 Gogoan dut ni egon nintzen toki batean, gure monasterio bat zegoenekoan, emakume bat ezagutu nuela, Jainkoaren mirabe handia oso, herri guztiak esaten zuenez, eta hala izan behar zuen. Egunero Jauna hartzen zuen eta ez zuen bere aitor entzule berezirik, eta egun batean joaten zen Jauna hartzera eliza batera eta bestean bestera.
‎6 Orain, gure Jaunaren laguntzaz, gure hasierako Erregelako monasterioak egiten dira gure hauen antzera, otoitz eta hildura bidetik doazenak; beraien mende egon behar dugu; gure Aita txit agurgarriak eman du baimena, eta badira pertsona eta fraideak horretarako joera dutenak eta etxeak ere ugari; dena dela, toki honetan horretarako jarrera sumatuko banu, hemen bat egon dadin saiatuko naiz, nire esku dagoelako, eta horretarako agiriak ditudalako; horrela, nik fundaturiko monasterioak Jeneralaren eta honek agintzen dionaren mende egongo lirateke soilik.
‎Ez dakit zer nahi duen gure Jaunak, hemendik irteteko eta aingeru honi hitz egiteko hainbeste bihurgune izateaz. [2] Gaur eskabide antzeko bat idatzi diot, ongi deritzote nik hori egiteari eta ikusiko da zertan amaitzen den?, hara joateko, baina beste eragozpen bat dago, eta hauxe da: beldur naizela ez dudala aurkituko bidean aita frai Anjel, jaiak igaro ondoren Madrilera etorriko zela idatzi baitu; hala ere, artzapezpikuarena amaitzen bada, ez dut uste horregatik geldituko garenik; datorren asteartean irtengo gara.
‎2 Egiaz, ez dut esango nik orain ongi esandako gauzarik, horretarako gogo eskasa baitut. Aringarri bat dago soilik, eta hau da: izan dezakedan eta izan dudan beldurra. Sancta Santorum?
‎– ...o duen gutun bat idatzirik nuenean, aita García Manriquek bidali zidan hau, eta hark hemen eskatzen duen honetan ez da zertan gelditu eta beldur izan, berorren agurgarritasunak egin baizik; izan ere, gutuna idatzi nuenean, egin duten gauza berriaz izuturik, Pedro de la Bandak eskrituraren bat eskatuko ziela uste nuen eta ez zitzaiola esan aita García Manriqueri, eta horrela, diot, gauza berriren bat badago, jakinaraz diezadala. Baina hark hemen dioena egiteko, ez dut aurkitzen nik inolako eragozpenik, ez ama Ines Jesusenak, ezta ama prioreak ere, egin gabe uzteko; eta horrela, mesedez, egin dezatela eskatzen diot.
‎Baina hark hemen dioena egiteko, ez dut aurkitzen nik inolako eragozpenik, ez ama Ines Jesusenak, ezta ama prioreak ere, egin gabe uzteko; eta horrela, mesedez, egin dezatela eskatzen diot. Eta eragozpenen bat balego ere, nahiko da hitzarmena eginik egotea; izan ere, ez deritzagu hain ongi gurekin zuten hitzarmena hautsi dutenei. Salamancako zaldunei, haiek imita ditzagun.
‎Hiru aldiz idatzi diot berorren gorentasunari Gizakundeko etxe honetan nagoenez gero, hau da, gutxi gorabehera, hiru aste bitartean; uste dut haietako bat ere ez dela berorren gorentasunaren eskuetara iritsi. Hemen berorren sufrimenduetatik parte handi bat dagokit niri, eta neure aldetik hemen ditudanak eta haiei sufrimendu hau gehituz gero, gure Jaunari gehiago eskatzeko ardurarik ez dut. Izan bedi bedeinkatua guztiagatik; gauzak horrela, argi ematen du berorren gorentasuna haren erreinuaz gozatuko duena izan behar duela, berorren eta maite dituenen hainbeste gaixotasunen kaliza edatera ematen baitio.
‎Eta baita ama priore ordeak irakurtzen eta korukoa ongi ez jakitea eta konstituzioaren aurka doa. Nork esaten dio berorren agurgarritasunari arazoren bat balego, nahi duena bidali ezin duenik. Eta oso gaixorik balego, uste dut nik Gabriela ez dela irtengo berorrek esaten dionetik; eta berorren agurgarritasunak ardura eta erantzukizuna ematen badizkio, berak badu etsenplu txarrik ez emateko adinako bertuterik, eta horrela, poztu naiz berorren agurgarritasuna harenganako uste onaz ikusteaz.
‎Gauza bitxia da moja hauei zor diena. Belo zuridun bat dago hemen, berorren aitatasunaren alde ehun zigorrada hartu dituena. Dena etorriko da ongi, hainbeste on arimei egin diezaien.
‎5 Oi, nork hitz egin diezaiokeen berorri, hainbat gauzaren kontu emateko!; izan ere, historia bat da gertatu dena eta gertatzen ari dena, ez baitakit zertan amaituko den. Gauza berriren bat egon dadinean, luze idatziko diot berorri, gutunak ziur joango direla esaten baitit. Ongi etorriko zitzaidan berorrek halako adiskidea zuela Madrilen jakitea eta orain ere ongi etorriko zait, beharbada.
‎2 Beroriek orain Burgosen daudenez gero, ez deritzat ongi, berorrek nahi badu, horri gar guztia eman gabe uzteari, Jainkoak halakoa ematen baitio emakume horri, Katalina andereari. Beharbada, misterioren bat dago. Berak idatzi dit.
‎Dena dela, emakume gaixo hori nahasi egin da; uste dut ez zaigula komeni, behintzat, Ordenara itzul dadin. Gaitzen bat balego, honelako gauzek hasiera hauetan egin dezaketen kaltea da. Hemengoarena bezalako pozik eza balitz, ez nintzateke harrituko; baina ezinezkotzat dut, halako pozik eza izan balu, berak hainbeste disimulatu ahal izatea.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorren jauntasun txit argiarekin. Berorren erantzunaren zain egon naiz, diotenez, Aste Santuan edo pixka bat geroago eman zioten nire gutun bateko eskariaren erantzuna noiz jasoko; Madrilen egingo zen monasterio baterako baimena eskatzen nion berorren jauntasun txit argiari; fundazio hori atsegin zitzaiola berorri esan zidan eta une hartan ez zidan baimenik eman orduan eragozpen bat zegoelako, dagoeneko gure Jaunak kendu duena. Ez dakit berorrek gogoan duen, baina egoera hura igaro ondoren egingo zidala mesede hau esan zidan; eta, beraz, ziurtzat izanik, ni fundazio horretarako gauza batzuk prestatuz joan naiz, etxe merkeagoa aurkitzeko, erosoago baitzen haren maiestatea Madrilera etorri baino lehenago egitea.
‎8 Jaunaren erabakiak ez ditugu ulertzen, eta izan daiteke ni orain beste toki batera joatea komeni izatea; izan ere, artzapezpikuaren aldetik halako erresistentzia izateak, benetan nahi duela uste baitut? misterioren bat dagoela esan nahi du. Ez diot honetaz ezer esan hemengo gotzainari; bera oso okupatua dago eta ezin bisitatu izan nau egun hauetan.
‎3 Berorren aitatasunak arimei erremedioa ematearren soilik egin nahi duenez gero, izatez hala izan bedi, eta saia bedi haiei lagunduko diena lortzen, eta ezar beza agindu bat, hau da, fraideen monasterio bat dagoen lekuan, inor ez dadila joan mojetara hauek ezin egonik jartzera. Antequeran Millan dagoela uste dut; beharbada, ona izango da; haren gutunak behintzat, berorren aitatasunari idazten dizkionak, jostagarriak dira niretzat.
‎3 Jakin beza hemengo abadea Palentziako gotzain jaunaren adiskide mina dela, eta nik neuk ere hitz egin dut berarekin eta oso begi onez ikusten nau; dagoeneko beste hornitzaile bat dago. Jainkoak mezurik ematen badigu, San Alejoko baimena ziur izango dugu.
‎Orain, hainbeste buruhauste izan ditugunez gero eta hor izatea beste monasterio hauentzat aukerak eskaintzen dituelako, fundazioa egitera nago. Eta eragozpen handi bat dago, artzapezpikuak ez duela baimenik emango, ziurtatzen didate, baldin eta errentarekin fundatzen ez bada. Eta han errenta ona eman dezaketen eta sartu aurretik eman ahal izateko, aspaldidanik hau nahi luketen batzuk izan arren, ez daude libre.
‎Baduela ogasuna esan dit, baina ez dela saltzeko erakoa esan didate. Aukeraren bat dagoenean, beste batzuekin lortuko nukeen baino gutxiago lortuko banu ere, nik ahal dudana egingo dut, berori eta Albornoz jauna zerbitzatzea baita nire gogoa, zorra eta berorien otoitzen laguntza dudalako. Nik neure otoitzekin, apalak badira ere, berorrek agintzen didana egingo dut.
‎ziur asko lapsus bat izango da; Luisa Salbatzailearena esan nahiko zuen (Godínez Sandoval), fundatzaileen iloba. Beaseen beste ahizpa bat zegoen, Leonor Bautista Jesusena (Pérez Castillejo).
‎Baltasar Vargas lizentziatu domingotarra. Trentoko Kontzilioko kanonak interpretatzeko Pio IV.ak izendaturik zegoen kardinalen kontseilu bat zegoen eta horra egin zuten kontsulta.
‎Karmeldar oinutsen ikastetxe bat Salamancan egiteaz ari da. Baldintza bat zegoen tartean: bildutako emakumeen etxe baten ardura ere har zezatela bikario bezala.
‎Nik, frai Pedro Fernándezek, Gaztelako probintzian Karmengo Ordenaren komisario apostolikoa naizen honek, onartzen dut uko egite hura aipaturiko amaren eskariz, beraren nagusia naizenez gero, eta Gizakundeko komentualtasuna kendurik, hasierako erregelako komentuetako komentual egiten dut, eta orain Salamankako oinutsetako komentual izendatzen dut; eta orain duen Gizakundeko komentuko priore kargua edozein bidetatik amaitzen dela, kendu egiten dut aipaturiko monasterio hartatik eta aipaturiko Salamancako monasterioko bizilagun izendatzen dut; eta era berean, kargu hori duen bitartean, komentualtasunari dagokionez, Salamancako monasterioko izan dadila nahi dut; dena dela, ez diot, horratik kentzen Gizakundeko priore kargua, Salamancako komentukoa izan arren, ongi bete baitezake. Eta Karmeldarren Ordenan honen aurkako legeren bat balego, oraingoz indargabetu egiten dut eta neure eskumenez esandakoa egiten dut.
‎esatean ez dut esan nahi erlijioso bizitzan sartzea; egon daitezke horretarako eragozpenak, eta leku batean nahiz bestean arima perfektua gauzetatik askatua eta apala egon daiteke; hori beraren neke handiagoaz, prestaera gauza handia baita. Baina sinets iezadazue gauza bat, ohorearen edo diruaren gose pixka bat badago (eta hau berdin izan daiteke monasterioetan nahiz haietatik kanpo, haietan arriskuetatik babestuago badaude ere eta, beraz, handiagoa litzateke errua), urte luzeetan otoitzari emanak egon arren (edo, hobeto esan, gogoetazko otoitzari emanak, otoitz perfektuak aztarna hauek kentzen baititu), egundo ez dutela asko aurreratuko ezta ez direla iritsiko otoitzaren egiazko fruituak gozatzera ere....
‎Maita itzazue halakoak barruak eskatu ahala. Gutxi izango dira, baina perfekziora iritsi den bat edo bat balego, Jaunak ager dadila nahi izaten du. Gero, halakoen beharrik ez dagoela esango dizuete, Jainkoaz nahiko dela.
‎–, horrelako bat dagoelako: gaitz handirik izan gabe, aieneka aritzen dena dagoelako.
‎Liburu honetan esan dezadan guztian men egiten diot Erromako Eliza Ama Santuak ontzat duenari, eta gauzaren bat haren aurkakoa balitz, nik behar bezala ez ulertzeagatik litzateke. Eta, beraz, gure Jaunaren maitasunagatik, eskatzen diet hau ikusteko diren jakintsuei, azter dezatela berariaz eta zuzendu horretan hutsen bat balego, eta beste gauzetan izan ditzakeen beste asko. Ezer onik balego, izan bedi Jainkoaren aintza eta ohorerako eta haren Ama txit santu, gure Zaindari eta Andrearen zerbitzurako, beraren duin izan ez arren, haren abitua baitaramat aldean.
‎Eta bai gogo onez eramango nukeela nik sufrimendua, haietako bat zuzenduko balitz! Izan ere, horrelako bat dagoelako, gehienek ez diote inori sinesten, gaitz larri larriak baditu ere.
‎3 Orain uste dut nik, Jainkoak pertsona bat mundua zer den argi argi ezagutzeraino ekar dezanean, eta zer den mundua, eta beste mundu bat dagoela, eta batetik bestera dagoen aldea, eta bata betikoa dela eta bestea amesturikoa, edota zer den Kreatzailea maitatzea edo kreatura maitatzea (hau esperientziaz ikusita, pentsatzea eta sinestea baino haratago doana), edota ikusi eta probatzeraino zer irabazten den batarekin eta zer galtzen bestearekin, eta zer den Kreatzailea eta zer kreatura, eta otoitzean beragandik ikasteko gogoaz doanar...
‎Dena dela, gotzain hauek ez dutela Teresaren bizitzan aztarren ezagunik utzi, dio Lino Akesolok. Baina hau gaineratzen du, mendea bukatu baino lehen hirugarren euskaldun bat dagoela hango gotzain aulkian: Lorentzo Otadui Abendaño, lehenengoa bezala, oñatiarra.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia