Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 163

2000
‎Gure gizarteen egoera zein den baino, pozgarri da jurisprudentziak, oraingoz bederen, zientzia osatzea eta zientzia horrek jakituria erakarri, norberaren izatea bete eta ikasmina esnatu ahal izatea. Gizaki mota oso bat dago zientzia horretara emana. Gizaki mota horrek legeak gogoz aztertu eta aholkuak ematen dizkie herritarrei; bide beretik, euren buruak eurenez zuzendu eta jagoteko adina ez diren herritarrak eurak ere babestu egiten ditu horrek.
‎Badago zientzia bat legegileentzat, magistratuentzat beste bat dagoen modu berean; eta lehenak ez du bigarrenaren antzik ere. Legegilearen zientziak gai bakoitzean kausitu behar ditu guztion onurarako oinarririk alderakoenak; magistratuaren zientziak, aldiz, oinarri horiek eraginean behar ditu jarri, hedatu eta zabaldu, kasu bakoitzarekin aplikazio zuhurra eta arrazoitua eginez; legearen izpiritua aztertu, haren letra idortu eta ahitu denean eta oro har, aldizka manupeko eta aldizka matxino izateko eta menpekotasun gogoaz desobeditzeko arriskutik alde egin.
‎Bereizketa onartezina zenaren aurrean, Neurathek emaitzen ziurgabetasuna eta urritasuna bi esparruei —teoriko eta praktikoari— berezkoa zitzaiela argudiatu zuen. Desberdintasunen bat egonez gero, kuantitatiboa litzateke, mailazko diferentzia. Pentsamendu teorikoak ere behin behineko arauen arabera aritzen baitira, eta ez horrenbeste Descartesek uste zituen arau hauen menpe, alegia:
‎Nola ez, gauza hizkuntzaren enuntziatuek —Carnapek hizkuntza hau fisikalismoari ongietorria egin eta gero bereganatu zuen— ez dute ‘Uste dut gorria orain eta hemen ikusten dudala’ motakoen estatus bera. ‘Uste’ batean oker ibiltzea zaila dirudien bitartean, erraza da onartzea akatsen bat egon daitekeela ‘zerbait propietate batzuekin’ ikusten dudala adierazten dudanean: ustearen kasuan, iritzian, ez dago arazorik; ilusioekin gertatu bezala, ez da ez faltsua ezta egiazkoa ere.
‎Kontrafaktikoen forma aintzat hartuz —’baldin... orduan’ baldintzazkoarena() —, orain eta hemen hipotesi bat egiaztatu ezin duten gauzak hipotesia bera egiazta zezaketenak izan balira, orduan hipotesiak esanahia edukiko zukeen. Baldintzazko kontrafaktikoez fidatzea —P izan balitz, orduan Q izango litzateke (Bengoetxeak bere botila uraren tiketa gorde balu, orduan iraganari buruzko enuntziatu bat egiaztatzeko froga bat egongo litzateke) — erabat problematikoa zen Vienako Zirkuluarentzat, enuntziatu esanahidunak esperientziaren enuntziatuetara murrizteko lehenengo ordenaren predikatuen logika erabiltzen baitzuten. Eta ez zeukaten modurik enuntziatu kontrafaktikoak logika horretan ahokatzeko.
‎Azkenik, enuntziatu problematikoen mota berezi bat zegoen: beste pertsonen egoera mentalekin zerikusia zuena, alegia.
‎Comteren historiaren filosofia, beraz, lau ezaugarri orokorrez bereiz genezake: idealista zen —ideiek Historia zuzentzen dute—, razionalista eta ilustratua zen —Gizadiaren aurrerakuntza lineal bat dago, egoeraz egoera, razionaltasunerantz hurbilduz doana—, baita positibista ere —razionaltasun hori zientifikoa edo positiboa da— eta, zalantzarik gabe, kontserbadorea —ordenaren kontzeptua beharrezkoa baita—.
‎Eskema honek, zientzian propietate eta entitate behaezinekiko ikusmolde positibistak zeukan mesfidantza argi eta garbi islatzen du. Dena den, ezaugarri bat dago, ez hain nabaria, zientzian oso garrantzitsua izan zena eta dena ere, eta Vienako Zirkuluari asko interesatzen zitzaiona: konbentzionalismoa.
‎Kalkulu horrez gain, egun oso arrunt bihurtu den beste ideia gako bat zegoen Leibnizen proiektuan, calculus ratiocinator, alegia. Hau da, kalkulu matematikoaren kantitate hutsak baino haratago zegoen kualitateen kalkulu logiko bat nahi zuen asmatu, harrezkero filosofi eztabaidetan ager zitezkeen arrazoiketen edozein desbideratze kalkulu akatsa besterik izan ez zedin.
‎" Denek dakite egun positibismo logikoa hilda dagoela. Baina badirudi inork ez duela sumatzen hemen galdera bat egon daitekeela —’Nork egin du? ’ galdera(...) — Uste dut nire erantzukizuna onartu dudala. Nahita ez egin arren".
‎Jakina, deskribapen honen irakurketak guregan mina edo gorrotoa edo edozein emozio sortuko luke, edo hori ezagutzean, beste batzuetan halako hilketek sortu duten minaz edota gorrotoaz irakurri genuke, baina gertakariak, gertakariak eta gertakariak besterik ez dira, eta ez etika. Esan behar dut orain, halako zientzia bat balego, etikak benetan zer izan lukeen bururatzean, emaitza nahiko argia iruditzen zaidala. Argia iruditzen zait pentsatu edo esan dezakegun ezer ez litzatekeela izango gauza hori.
‎Horrela, badirudi zuzena hitza zentzu etikoan erabiltzean, nahiz eta esan nahi duguna azaleko zentzuan zuzena ez izan, zerbait antzekoa dela, eta esaten dugunean" Hau pertsona ona da", nahiz eta ona hitzak ez duen esan nahi" Hau futbolari ona da" esaldiak esaten duena, antzekotasunik badela ematen du. Halaber, esaten dugunean" Gizon honen bizitza baliotsua zen", ez dugu egiten harribitxi baliotsuez mintza gintezkeen modu berean, baina badirudi analogia motaren bat badagoela. Hitz erlijiozkoak ere erabiltzen dira modu honetan berean, antza, konparazio edo alegoria gisa.
‎" Joko" hitzaren adibidearekin argitu zuen arazo hau. ...joko guztien artean zerbait komuna izan arren, horrek ez duela inplikatzen, joko jakin bati" joko" deitzen diogunean, esan nahi duguna hori denik, eta, beste aldetik, (2) hain desberdinak diren ekintzei" joko" deitzeko arrazoiak ez duela izan behar horien guztien artean zerbait komuna dagoenik, baizik eta erabilera batetik bestera igarotzeko" mailaz mailako iragaite" bat dagoela, sailaren bi muturren artean ezer komunik izan ez arren. Bazirudien" eder" hitzaren gure erabilera desberdinetan ezer komunik ez dagoelakoan zegoela," hamaika joko desberdinetan" erabiltzen dugula esanez —adibidez, aurpegi baten edertasuna eta aulki baten edertasuna, edo lore batena, edo liburu koadernaketa batena, desberdinak direla—.
‎Haur baten adopzioa amak haurra bere soinekoetatik atereaz gertatzen bada, orduan ergelkeria da hemen hutsegite bat dagoela sinestea, amak seme alaba batez erditu dela uste duela pentsatuz4.
‎Urrezko abarra, II bol., 365 orr.27 Horrek adieraziko luke hemen, funtsean, egia bat dagoela eta ez superstizio bat. (Egia esan, zientzialari ergelaren aurrean erraza da kontraesanaren espirituan erortzea.) Baina arazorik gabe gerta daiteke erabat depilatutako gorputzak geure buruarekiko begirunea galtzera eramatea.
‎Zientziak ‘perplexitas’ ahazten du maiz, pentsatuz edozein arazotarako metodologia bat badagoela. Baina zientziak ezin ditu paradoxa etiko eta estetiko guztiak azaldu metodologia batetik (Aristotelesek etika posibilitatearen jakiturien artean sartu zuen eta zientzia beharrezkotasunaren jakiturien artean; Kantek lehenengoa arrazoimen praktikoan sartu zuen eta bigarrena arrazoimen teorikoan).
‎Ingelesez idatzita dago, eta izengabea da. Testu mekanografiatuarekin bat ez datorren eskuizkribu bat badagoen arren, aldeak ez dira handiak.
2001
‎Esate baterako, Jeronimo indiarrak bere herriaren kontaera fundatzailea den arrano eta pinuaren arteko borrokarekin ematen dio hasiera bere autobiografiari. Baina gizarte bat justifikatzeko beste modu bat dago: kontrolagarriagoak diren diskurtso motekin.
‎Sok. Orduan, nik erakutsi dudan moduan, gauza batzuei buruzko zientzia bat eta beste gauza batzuei buruzko beste zientzia bat daudela diodanean, batari arte izen
‎Honekin, oinarritze lanak egiten dituena oinarrituarekiko berezkoa, barru barrukoa eta funtsezkoa dela esan nahi dugu, kontrakoa gertatzen ez delarik. Honela, Platonek alderantzizko asimetria bat dagoela pentsatzen du: oinarria ezabatuz gero, oinarritua desagertuko litzateke, baina ez alderantziz.
‎Gizartearen egitura lanaren banaketa teknikoaren ardatzaren inguruan harilkatzen da, eta lan maila bakoitzari gizarte klase edo giza talde konkretu bat dagokio. Ezagutzaren banaketa teknikoak hiru premia ase behar ditu.
‎Ikusi dugun moduan, Platonek, gizakien arima motak eta gizarte klaseak bat etorraraziz, gizartearen ordena eta pertsonen izaeraren egitura zentrokide bihurtzen ditu. Gizartearen ikusmolde honen atzean (bere ia erabateko mugiezintasunaz gain) gure ikusmolde eta bizipenei zeharo arrotz egiten zaien irizpide bat dago: zoriontasuna justiziarekin berdintzea, alegia.
‎sentikorraren arbuiatzailea dela esaten bada ere, Platonek mundu sentikorra eder eta hoberena dela, eta mundu hartatik kanpora ezer ez dagoela baieztatzen du erabat7 Aipatu ditugun beste munduak mundu sentikorraren barru barruko osagaiak direla esan nahi du honek, mundu hori antolatu eta zeharkatzen duten zainak eta odola; baina ez (aspertu arte defendatu den moduan) mundu sentikorrarekiko arrotzak. Azken finean, mundu sentikorraren edertasuna simetria eta proportzio kontua da, eta hauek nozio matematikoak izanik ezinbestean mundu sentikorretik matematikaranzko igortze bat dago. Eta honek mundu matematikoa aztertzera garamatza.
‎Aristotelesek berak antzera arrazoitu zuen: aldaketa orotan aldaketaren substratu bat dago, aldaketan zehar aldatzen ez dena, zeren bestela ezin baita aldaketaz hitz egin. Eta ondorioz, aldatzen denak irauten du, bere egoera aldatzen da (akzidenteak); edo alderantziz esanda, irauten duena soilik aldatzen da.
‎Denborari dagokionez, honela: munduak hasiera bat izango balu, ezer ez legokeen une bat egongo litzateke aurretik. Baina ezerezetik ez da ezer sortzen.
‎Hau frogatzeko onar dezagun aurkakoa, badagoela izadiaren lehen kausa aske bat. Kausen katea denboran hasiko da une batean eta beste une bat egongo da horren aurretik; hala ere, aurreko une honek ez du ondorengoa inolaz ere determinatzen, kausen katea hasi aurretik baitu ezer determinatu. Baina honek bigarren analogia, hau da, kausalitatearen legea apurtuko luke, eta hori ezinezkoa litzateke esperientziaren eremuan.
‎Neure burua agertzen den moduan (barne sentsuan, denbora harremanetan) ezagutzen dut, ez den moduan. Baina berezkotasun kontzientzia bat badago, eta horrek esaten digu ez garela agerpen soilak, baizik eta subjektu ekileak.
‎Ezagutza baliodunaren orokortasunak beste jatorri bat du. Beraz, argitu egin da ezagutza huts bat badagoen, a priori dena, hau da, esperientzia orotatik independentea. Ezagutza enpirikoa, jatorria esperientzian duena, a posteriori izango da.
‎Alde batetik, egia da esperientziaren eremuan izaki guztiak beharbadakoak eta aldakorrak direla. Baina baliteke esperientziatik beharrezko izaki bat egotea beharbadako gauzen ilara osoaren baldintza eta euskarri gisa. Hau onartzeak, ordea, ez du inolaz ere eragiten ilarak nolabait bere aldakortasun eta beharbadakotasuna galtzea.
‎Jainkoaren izatearen froga erabat seguruaren bila," Proslogion" izeneko idazki laburrean aurkeztu zuen halakoa omen zena: perfekzio guztiak jasotzen dituen izakiak (‘ens realissimum’) halabeharrez izan behar du, zeren bestela ez lituzke perfekzio guztiak jasoko, hau da, existentzia kanpoan geratuko litzateke; eta, beraz, bera baino perfektuagoa litzatekeen izaki bat legoke, perfekzio denak lituzkeena, existentzia barne; ondorioz, izaki perfektuenak halabeharrez izan behar du. Geroago, Filosofia modernoan ere askotan agertzen da froga.
‎Gainera, moralaren eta zorionaren arteko lotura hori fenomenoen mundu honetan ezinezkoa dela dirudi; beraz, hil ondoren etorkizuneko mundu bat dagoela onartu dugu era berean, lotura hori lortzeko ezinbesteko baldintza bestela. Hauek dira, beraz, ongi gorenaren idealaren ondorioak, hau da, moraltasunaren eta zoriontasunaren loturaren emaitzak.
‎Antitesiaren arabera halako izaki bat egongo balitz, bi aukera geratuko lirateke: izaki hori munduan existitzen da edo mundutik at. Munduan existitzen bada bere osagai bat edo mundua bera izango litzateke.
‎Gizakia zer den jakin aurretik, gizakiagan datzan ezagutza ahalmenaren izana eta balioa aztertzen ari da Kant. Baina hori itxuraz bakarrik da lehenbiziko galdera. Bere filosofiaren ildoan jardunez, beste galdera bat dago horren aurretik, eta beste bat horren ondoren: " Zer ezagut dezaket" galdetu aurretik, beste galdera hau dago:
‎Eta Kanten bigarrengo galdera (praktikaz) funtsezkoaren aurretik, baita ere filosofian bertan, beste bat dago. Hau da," zer egin behar dut" galderaren aurretik, beste hau dago:
‎" Zer egin behar dut?". Esan dugu filosofiaren barruan ere beste galdera bat dagoela horren aurretik. Hau, hain zuzen:
‎Jesusen bizitza edo betiko bizitza, adibidez. Bizitza hitzaren esanahian, hierarkia bat dago. Eta giza hilkor mailako bizitza (uxn) galdu beharra dago, goragoko bizitza maila (Z®n) lortzeko asmotan.
‎Legea, legeren bat dagoela idatzita gugan, ia betidaniko baiespena da. Tomas Akinotar Santu ondorengo horren goi mailako baiesle bat, filosofiaren munduan, Kant, esan dugunez.
2002
‎Gogora ditzagun, ezer baino lehen, mota berezi honetako erakundeek nahitaez bete behar dituzten neurriak: zigorraren ereduaz krimenen imitazioa galarazi, presoak espetxean dauden bitartean okerrik egin ez dezaten zaindu, beren artean dezentzia moduko bat egon dadin ziurtatu, beren osasuna eta txukuntasuna mantendu, ihes egin ez dezaten ahal beste eragozpen eta oztopo ipini, giltzapetik irteten direnean presoek biziraun dezaten modua eta bitartekoak helarazi, agindu egokiak eman, ohitura bertutetsuenetara bultzatu, zilegi ez den tratu txarrik eman ez dakien arduratu, bete beharreko zigorra eragozten ez duen ongizate nahikoa eskaini, eta, tira, hor...
‎Presoen artean odolzaleren bat balego zigortu bekio honi bakardade erabatekoan utziaz, harik eta bere okerraz jabetu eta besteekin bizitzeko moduan bere burua ikusten duen arte.
‎Presoak eta ondoan dituen ikuskatzaile/ espetxe zaintzaileak ikuskatu ahal ditu Begiak. Presoen eta ikuskatzaileen artean zulo sakon bat dago eta presoek hodi baten bidez komunikatu ahal izango dute erdiko dorreko ikuskatzaileekin. Ikuskatzaile nagusia ere aldi berean kanpoko begiraden menpe egonen da, kanpoko jendeak aukera izango baitu dorretik egiten den zaintza lana eta presoen egoera bera ikusteko.
2003
‎pederastiaren maitasun fisikotik abiatuta edertasun fisikoaren ideal abstraktua maitatzera iragan behar da, eta hortik arimaren edertasuna maitatzera, ondoren bizimoduak eta jakintzak maitatuz edertasuna bera kontenplatzera iritsi arte, momentu horretan bakarrik dela gizakiaren bizitza baliotsua. Ez da garbi gelditzen edertasun hori jainkoa bera ote den, baina nabarmena da haren kontenplaziora iristeko bide mistiko bat proposatzen dela, bukaeran esperientzia erlijioso moduko bat dagoela.
‎...saltzaileak bermeren bat eskaini behar du, saldutako gauzaren gain hirugarrenek izan ditzaketen eskubideei begira, baina berariazko ituna eginez gero, saltzaile horri bere egiteen ondoriozko erantzukizuna bakarrik eska dakioke; egin eginean ere, itun hori bidezkotzen da, salmenta egin delako gauzaren benetako balioa baino gutxiago ordainduta, edota salbuespena ahalbideratzen duen beste arrazoiren bat dagoelako.
‎Behin Rontgen ek bere lehen saiaketak arrakastaz egin ondoren, bere pantaila goriak frogatu zuen ordura arteko izpi katodikoen ekipamendu estandarrak inork aurreikusi ez zuen bezala funtzionatzen zuela. Ustekabeko aldagai bat zegoen kontrolatzeke: lehen ikerketek, jada paradigma bilakatzeko zorian, beste ebaluaketa bat eskatuko lukete; puzzle zaharrak arautegi zertxobait desberdinean oinarrituta ebatzi lirateke.
‎Ikerkuntzak tradizioarekiko duen menpekotasuna baino jorratu ez dudan neurrian, nire eztabaida alde bakarrekoa da ezinbestez. Auzi horren osotasunari buruz gauza mordo bat dago esateko.
‎Beste adibide bat, ikus J. R. Partington eta D. McKie," Historical studies of the phlogiston theory", Annals of Science, II (1937) 361, III (1938) 1, 337, eta IV (1939) 113, ‘flogistoaren teorien’ aniztasuna da, konbustioan beti pisu gehiketa bat dagoela eskuarki onartu izanaren eta 1760 ondoren gas berri anitzen aurkikuntza esperimentalaren ondorioz gertatua. Onartutako teorien bertsioen ugalketa bera gertatu zen mekanikan eta elektromagnetismoan Einsteinen erlatibitatearen teoriaren aurreko bi hamarkadetan zehar (E.
‎Nahikoa garbia dirudi aipatutako pasarteak zientzialariaren egoera ‘normaldua’ deskribatzen duela, Kuhnek egin antzera: eraikin bat dago, zientziaren egitura antolatu bat, zientzialariari oro har onartutako arazoen ikuspegi bat ematen diona eta non haren lana ongi egokitu daitekeen. Hori Kuhnen oinarrizko puntu baten antzekoa da:
‎Aitzitik, lehen eztabaidatutako arazo guztietan, dena, emaitzaren xehetasunak ezik, aldez aurretik ezagutzen zen. Franklinen paradigma onartzen zuten zientzialariek ezin zuten zalantzan jarri elektrizitate partikula txikien arteko erakarpen lege bat zegoenik, eta zentzuz suposa zezaketen teoria horrek forma algebraiko sinplea hartuko zuela. Horietako batzuek alderantzizko karratuaren lege bat izango zela ere susmatu zuten.
‎Horren arabera, zientzialariak hipotesiak proposatzen ditu eta, ondoren, zientzi komunitate bereko beste kideek —zientzialariek— dedukziozko logikan oinarritutako argudioen edo froga esperimentalen bidez hura ezeztatzeari ekiten diote. Beraz, hipotesiren bat balego, beti legoke baita ere kontrahipotesi sorta bat lehenbizikoa ezeztatu nahian. Kritika, hortaz, funtsezkoa da zientzi aurrerapenaren bilakaeran.
2004
‎Ikuspegi honen arabera kanpoko mundu bat legoke, adimenak modu pairakorrean bereganatuko zuena; eta ezagutza prozesuaren mamia mundu horren antzerapen hutsean letzake. Kontua izango litzateke mundu horren irudi bat egitea gure buruan, bera modu zehatzean ordezkatuko lukeena, eta hartara ideiak mundu horren irudi bezala bururatuko lirateke.
‎Arazo honen oinarria bere arrazoinamenduan ematen duen justifikatu gabeko urrats batzuetan legoke, non sequitur batzuetan. Razionaltasun bat egotetik ez litzateke, derrigor, atera badagoela materialtasunetik bananduta existitzen den zerbait, Nia, pentsamenduaren subjektua izango litzatekeena; eta, bestalde, arrazoimenaren oinarri unibertsala badagoela frogatzetik ez dago zertan atera beharrik oinarri unibertsal hori erabatekoa denik, ezta naturaz gaindiko Jainkoa denik ere, munduaren sortzailea izango dena. Berak ez du batere garbi azaltzen nola eman daitekeen naturaz gaindikotik, Jainkoarengandik, naturarako jauzia eta, are gutxiago oraindik, naturatik naturaz gaindikora.
‎Ez da ahaztu behar oinarrian hauexek direla Platonek Sofista elkarrizketan hausnartzen dituen arazoak, besteak beste esaten duenean filosofiaren eginbeharra dela zehaztea zein ideia uztar daitekeen zein ideiarekin eta zeinekin ezin den uztartu; eta baita Aristotelesenak ere, bere Kategorietan subjektu bati buruz esan daitezkeen gauzez hausnartzen duenean. Platonek eman zuen erantzunean mundu eidetiko bat legoke beharrezko ordena razional horren sustraietan, ideiak bertan bildu eta ehunduko zirelarik, baina ideia bakoitza berez perfektua eta existentziaduna izanik. Descartesek, berriz, izaki bat bilatuko du, gauza guztien oinarria eta azken zergatia izango dena, eta hura Jainkoaren formaz jantziko du, berezko eta naturatik banandutako existentzia izango duen Jainkoarenaz, alegia.
‎Nahigabe kosmologiko batean murgilduta geratuko da Descartesen hausnarketa, Jainkoaren, eta honekin batera naturaren, adiera baten morroi, gainditu ezinezko oztopo batekin aurre egiten duelako. Eta nahigabe horren oinarrian berak darabilen baliabide eztabaidagarri bat egongo da: perfekzioaren ideia.
‎Defendituko genuke badela kanpoan mundu bat sentimenen bidez gureganatzen duguna bera den moduan. Bide honetatik errealitatearen ezagutza zehatza eta fidagarria izango genuke, parekotasun bat legokeelako munduaz guk buruan dugun irudiaren eta errealitatearen artean, nolabait esateagatik gure buruak benetako errealitatearen argazki fidagarria eskainiko ligukeelako. Zeregin horretan osagai garrantzitsu bat kontzeptuak izango lirateke, baina hauek gure adimenean orokorketa baten bidez sortuko lirateke.
‎Esaterako, berdintasun nahia, nork bere ona nahi izatea baina baita hurkoaren ona ere, errukia, elkarrekiko errekonozimendua, errudun sentitzea... sentimendu hauek guztiak bilduko lituzkeen sentimendu moral orokor bat balego ere, nekez murriztu ahal izango lirateke eurak egia argi eta bereizien araura, definizio huts eta bakar batera, eta ez dago zalantzarik eurak moralaren oinarrian daudela. Askotan nahasi samarrak eta definigaitzak diren arren, ez dute mugatzen jokaera irrazional bat, mekaniko hutsa, haatik arrazoimenaren sorrera eta garapenean ezinbesteko papera jokatzen dute.
‎Egia esan, kontzientzia etikoa batera autonomoa eta heteronomoa da, osotoro ezabatua ez bada, kasu patologiko zenbaitetan gerta daitekeen bezala. Esan ohi da alienazioak kontzientziaren autonomia eragozten duela, baina gaizki ulertu bat egon daiteke baieztapen horretan, zeren eta guztiz muturreko kasuak ez badira —automata edo robot hutsak bilakatu diratekeen pertsonen kasuak ez badira, alegia— kontzientziak bere autonomiari eusten baitio beti, hein batean edo bestean, ustezko edo benetako" alienazioa" gorabehera. Alienazioak, dudarik gabe, kontzientziaren autonomia murriztu eta baldintzatu dezake, baina ez du ezabatzen.
2005
‎Hori guztiz arbuiagarria da, baita herri basatiei egiten zaienean ere. Armetara jotzen da, funtsik gabeko arrazoien indarrez, eta, maiz, inolako arrazoirik izan gabe; eta, behin erabakia hartuta, mota guztietako krimenak egiten dira, horretarako agindu bat egongo balitz bezala, zuzenbide jainkotiarra eta giza zuzenbidea errespetatu gabe.
‎15 Bestera ere, zuzenbide naturalekoa da itundutakoa betetzea (beharrezkoa baitzen gizakien artean euren buruak behartzeko moduren bat egotea eta ezin da bestelakorik asmatu, izaeraren arabera) eta horren ondorioz, zuzenbide zibila sortu zen. Horretara daude behartuta gizarte naturalaren, gizakume baten, edo giza talde baten menean jarri zirenak; beren beregi edo ekintzaren izaeraz ulertu behar zen hala egingo zutela agindu zutenak, edota gizartearen alde nagusiak edo boterea nori eman eta horiek erabakitakoa betetzea isilbidez onartu dutenak.
‎Zuzenbide positiboa ere bazterrean utzi gabe, Bestera ere, zuzenbide naturalekoa da itundutakoa betetzea (beharrezkoa baitzen gizakien artean euren buruak behartzeko moduren bat egotea eta ezin da bestelakorik asmatu, izaeraren arabera) eta horren ondorioz, zuzenbide zibila sortu zen. Horretara daude behartuta gizarte naturalaren, gizakume baten, edo giza talde baten menean jarri zirenak; beren beregi edo ekintzaren izaeraz ulertu behar zen hala egingo zutela agindu zutenak, edota gizartearen alde nagusiak edo boterea nori eman eta horiek erabakitakoa betetzea isilbidez onartu dutenak.
‎Hizkuntzaren jatorrizko esentzian dualismo aldaezin bat dago, eta hitz egitearen posibilitatea bera norbaiti hitza zuzendu eta honengandik erantzun bat jaso ahal izanagatik dago baldintzatuta.86
‎Horrela, bada, antropologia pedagogiko edo pedagogia antropologiko jakin baten aurrean gaude, hain zuzen," irudimenezko" eran, eta" konparazioan" oinarrituz, gizakiaren natura eta garapen prozesua" ulertzera" iritsi nahi duen giza-teoria baten aurrean. Gogoeta hauek, azken finean, agerian jartzen dute teoria pedagogiko ororen eta praktika edukatibo bakoitzaren atzean, salbuespenik gabe, oinarri antropologiko bat dagoela.
‎hark Euskal Herrira egindako bi bidaiek (1799 eta 1801) eta ondoren burututako euskal ikerketek osatzen dute, berak espresuki aitortzen duen bezala, biraketa linguistiko horren abiapuntua. Oinarrian, ondorio guztiekin onartzen duen aitorpen bat dago, alegia, gizakia printzipioz izaki linguistikoa edota hizkuntza giza-izakiaren funtsezko osagaia delako aitorpena. Aurrerantzean, eta hari honi jarraituz, norabide linguistikoa ematen die gizakiari buruzko bere ikerketa guztiei eta, egiaz," antropologia linguistikoa" den" hizkuntz teoria" bat jorratzen saiatzen da.
2006
‎Olinpo sakratua zen, jainkoen etxea; agora bat zegoen eta inguruan amaigabeko zoriona hedatzen zen hilezkorren lehiaketan (Hesiodo, Ezkutua, 203).
‎Buruzagi independenteen egiturak, beraz, tentsionatu egingo zuen boterea eta, agian, zibilizazio mizenikoaren erorketan zerikusirik izan zezakeen beste faktore bat egongo litzateke hor154 Ez baita batere burugabea pentsatzea, nolabaiteko aurkaritza egotea bi klase horien artean edo, doitasunez esateko, hiribilduaren eta a-ko ro zeritzon hiribilduaren kanpoko aldeko boterearen artean155.
‎Olinpo sakratua zen jainkoen etxea; agora bat zegoen han eta inguruan amaigabeko zoriona hedatzen zen hilezkorren lehiaketan (Hesiodo, Ezkutua, 203).
‎[20] Jakina, bertutea helburu bat denez gero, eta inongo saririk edo ordainketarik gabe berez desiragarria denez gero berak berekin dakarren berehalako asetasunaren kariaz, beharrezkoa da bertuteak ukitzen duen sentimenduren bat egotea, hau da, barne gusturen edo sumatzeren bat (nahi duzun eran dei diezaiokezu), ongi eta gaizki morala bereizten dituena, eta bat besartean hartzen eta bestea zokoratzen duena.
‎[8] Nahiz eta atsotitz bihurtu den axioma horrek sen onaren onarpena lortu duela dirudien, axioma horri aurka egiten dion edo, behinik behin, axioma hori aldatzeko edo geldiarazteko baliagarria izan daitekeen sen on mota bat egon badago. Norbaitek Ogilbyren eta Miltonen, edo Bunyanen eta Addisonen, talentueta dotorezia maila berdinekoak direla esango balu, gehiegikeria baten defendatzailetzat hartuko genuke, sator lurra Tenerife bezain altua dela dioenaren antzera, edo urmaela ozeanoa bezain zabala dela dioenaren antzera.
‎Senideetako batek dastatu zuen, aztertu, eta hausnarrean aritu eta gero, ardoa ona litzatekeela adierazi zuen, berak sumatutako larru zapore ñimiñoarengatik ez balitz. Besteak, antzera jokatu ondoren, ardoaren aldeko epaia ere eman zuen, baina arazo bat zegoen, erraz bereizten baitzen burdina zaporea. Ezin duzu ezta irudikatu ere egin nola geratu ziren biak barregarri emandako judizioengatik.
‎Zatien arteko erlazioak ez dira bereizten, ezta estiloaren benetako izaera ere; perfekzioak eta akatsak nahasketa antzeko batean biltzen dira, eta irudimenaren bitartez haien artean bereizterik ez dago. Areago, deigarria eta azalekoa den edertasun mota bat badago, atsegina gertatzen dena hasieran; alabaina, azkenean, edertasun mota hori arrazoimenaren edo grinaren edozein adierazpiderekin bateraezina gertatuko da, eta gustuaren ikuspuntutik aspergarria. Orduan erdeinuz baztertuko dugu, edo bederen balio askoz txikiagoa egokituko diogu.
‎Ekintzak gobernatze aldera, filosofian sarri askotan aipatu izan den arrazoimenaren eta grinaren arteko borroka ez da benetakoa, ez baitira elkarren aurkakoak. Bien artean zeharkaezina den amildegi bat dago, ez dago komunikaziorik bien artean (T 2.3.3.7). Bakoitzak bere eginkizuna dauka.
‎Beste pertsona batek antzeko egoeran antzeko jokabidea izan dezake, baina motiboa beste bat izan daiteke: adibidez, beraren jokabidearen atzean motibo maltzur bat egon daiteke. Garbi dago modu desberdinean ebaluatuko genituzkeela bi ekintza horiek, nahiz eta ‘kanpotik’ ikusita ekintza horiek antzekoak diren (ausarta izatea bertute bat dela onartzen ari naiz).
‎Ikusi bezala, ebaluatzen dugun ekintzatik judizio moralerako pasabidean sentimendu bat dago ezinbestean. Sentimendu hori gogo egoera bat da.
‎judizio moralak ez dira ez egiazkoak ez faltsuak. Judizio morala ez da sentimendu bat egon izanaren txostena, baizik eta sentimenduaren beraren adierazpidea. Judizio moralek ez dute ezer deskribatzen; judizio moralak, esaterako, garrasi edo harridura keinu baten antzekoak dira.
2007
‎Ezin da ahaztu, gainera, Periklesen bultzadaren atzean herri oso bat egon zela: obren kudeaketaz arduratu zen berariazko batzorde bat, bereziki351 Partenon sotilaren frisoetako narrazioetan ere herria agertzen den bezala, zehazki jai panatenaikoetako segizioa —160 metro luze dituen harrizko publizitate euskarrian—:
‎Homerorekin eta Hesiodorekin nahastuta, ordea, paradigma kosmogoniko oso bat egon zen, Homerok eta Hesiodok beraiek ere partekatu zutena: hasierako jainko andere batzuk eta natur elementuen adierazpen edo errepresentazio metaforiko batzuk135 Beraz, Jonian gertatu zen filosofiaren autonomizazioa baino lehen, Helade osoan ezagutu ziren esplikazio kosmogonikoak eta, horietan, filosofiaren aurrekari garrantzitsu bat:
‎Munduaren sorrera hartzen da lehen esplikazio gaitzat kosmogonia filosofiko horietan: hasieran printzipio soil bat egon zen (arch), eta hura garatuz eta dibertsifikatuz joan zen modu ulergarri batean140 Beraz, kezka filosofikoa ez zen hasi Miletoko Talesekin141: jarraipena eta gainezkapena argiak dira kosmogonietatik filosofiara142 Oso esanguratsua da, zentzu horretan, Anaximandrok eta Anaximenesek jainkozkotzat hartzea beren lehen elementua143, edo Enpedoklesen elementuek ere jainko andereen izenak eramatea144.
‎jakin badakigu gizartea eta kultura ez direla euren hizkuntzan agortzen, baina —Coseriu eta Deweyren hitzetan ikusi bezala— hizkuntza" barru barrutik dago bizitza sozialarekin erlazionatuta", eta berorrek" eragina du jarduera kultural guztien formetan eta edukietan" 227 Horrela, bada, gure kasuan, sozializazio edota enkulturazio prozesu ezberdinez hitz egin behar dugu, hala nola, batez ere euskararen inguruan eta gehienbat espainolaren edo frantsesaren inguruan eraikitzen diren prozesuez. Bi horien artean, beti ere, funtsezko ezberdintasun bat dago: euskal lurraldean bizi diren euskal hiztunek nahitaez behar dute espainola edo frantsesa, baina bertako espainol edo frantses hiztunek arazo handiegirik gabe saihestu dezakete euskara.
‎Posible da gure artean gaizki ulertzea hizkuntza bera erabiliz eta, baita, gure artean komunikatzea hizkuntza ezberdinak erabiliz. Hizkuntza gainditzen duen ulertze proiektu bat egotearen edo ez egotearen esku dago guztia.188
‎Horren atzean, beti ere, oinarrizko ideia bat dago, zeinaren arabera gizadia —bere sakonean bat eta bera izanik ere— historikoki emandako forma kolektiboetan bakarrik den erreala, hain zuzen hizkuntza ezberdinen arabera naturalki bereizten diren gizatalde konkretuetan. " Hizkuntzek, egiaz, nazioak banatzen dituzte[...].
‎Hezkuntzaren antropologia, aurreko puntuan, batez ere perspektiba filosofikotik aztertu eta gero, jarraian berorren dimentsio kulturala edo sozio-kulturala —hainbat aspektutan gutxienez— gertuagotik lantzen saiatuko gara. Gizabanakoaren hezkuntza prozesua, finean, gizatalde batean burutzen da beti; eta, horregatik," sozializazioa eta pertsonalizazioa", Sussmuthen hitzetan," elkarren baldintzapean daude, nahasi egiten dira eta —nortasunaren garapenean— batasun dinamiko baten isla dira" 42 Egiaztapen horren atzean gizakiaren berezko historizitatea onartzen duen antropologia bat dago —gogora dezagun Herder43—, zeinaren arabera haren zirkunstantzia espazio tenporalak eta singularitate sozio-kulturalak bere izate errealaren benetako elementu osagarriak diren. Horren haritik uler daiteke, ere, zergatik pedagogoek orokorrean —adibidez Garaa Hozek— batez ere" pertsonaz" eta ez hainbeste" gizakiaz" hitz egiten duten:
‎Esan dezakegu, beraz, oinarrizko" euskal hizkuntz komunitate" bat egon badagoela eta, zentzu honetan, hezkuntzak nahitaez egin behar duela errealitate horri buruzko hausnarketa, horretarako gu jarraian orain arte azaldutako hainbat ideiez baliatuko garelarik. Kontua da, hasteko, egoki dirudiela euskal nortasun sozio-kulturalari espresuki erantzungo dion hezkuntza baten beharra aldarrikatzea:
2008
‎Bigarren maila batean, filosofoak planteatzen du naturaren errealitate bakoitzerako sorreraren eta mugimenduaren sortzaile edo kausa eraginkor bat dagoela (cf. VII 7, 1032a16; XII 3, 1070a21).
‎zientzia bakar bati dagokiola onartzen bada, orduan: a) akzidente guztien zientzia frogagarri bakar bat egongo da eta zientzia guztiak zientzia bakar horretara murriztuko dira.
‎a) Errealitateen ez beharrezko ugalketa handia gertatuko da. Izan ere, Formak eta errealitateak, zeinen kausak bilatzen baitituzte, ia beste horrenbeste dira, ezen errealitate bakoitzarentzat izenkide eta banandua den Forma bat baitago; bestalde," bat askoren gainean" (hen epi pollon) argumentuaren arabera, zientzien objektuen, ezeztapenen, errealitate ustelduen, erlazioen eta Ideien Ideiak(" Hirugarren gizona") ere izango dira, zentzuzkoa ez dirudiena; b) Formen doktrinak ez ditu zentzumenezko errealitateen sorrera, mugimendua eta aldaketa azaltzen; ezta kausa materiala, kausa eraginkorra eta kausa ... Izan ere, nola litezke bananduak izan gauza bat eta haren entitatea, hau da, haren errealitatea azaltzen duena?; d) Ideiak ezarri beharrean zenbakiak ezartzen badira, zailtasun berberak gertatzen dira; e)" Parte hartze" nozioa ez da ezer, ez du ezer azaltzen; beraz, azaldu gabe gelditzen da gauzaren eta haren entitatearen arteko lotura.
‎Oinarrizko argudioa honelakoa da: denbora amaigabea denez (beti lehenago eta geroago bat baitaude) eta mugimendua amaigabea denez (esferen mugimendu zirkularra, alegia), haien azken kausak ere amaigabea eta betierekoa izan behar du. Izan ere, Aristotelesen sistema fisikoan edozein mugimendu potentziatik egintzarako prozesu bat da, prozesu horretan maila perfektuago batera iristen delarik.
‎Baina kausa eragileen kate hori ezin daiteke amaigabeko prozesua izan, amaigabekoa balitz, inoiz ez bailitzateke iritsiko oraingo egoerara. Beraz, Aristotelesek lehenengo motor geldi bat badagoela ondorioztatzen du, beste ezerk mugitzen ez duena eta, orobat, beste motor guztiak mugitzen dituena. Aldi berean, Motor geldiak egintza hutsa izan behar du, potentzia balitz litekeena bailitzateke eraginik ez izatea eta, ondorioz, mugimendua betierekoa ez izatea.
‎Izar finkoen mugimendua esfera bakar baten bidez eta, ondorioz, motor geldi baten bidez azaldu daitekeen bitartean, planeten mugimenduak azaldu ahal izateko esfera bat baino gehiago eta, ondorioz, motor geldi bat baino gehiago ezarri behar da, planeten mugimenduetan irregulartasunak eta kokaera aldaketak ikusten baitira, eta fenomeno haiek esferen eta motor geldien existentziaren bidez azaldu behar dira. Eudoxo eta Kalipo astronomoen ikerketei jarraituz, Aristotelesek ondorioztatzen du zeru esferak 55 direla; zeru esfera bakoitzari motor geldi eta betiereko bat dagokiola kontuan hartzen badugu, orduan bere sisteman 55 motor geldi eta betiereko daudela ondorioztatzen da.
‎Eta beti eta etengabe mugitua dena ere, dudarik gabe, bat da. Beraz, Ortzi bakar bat dago (XII 8, 1074a32).
‎Lehenengo aporiari irtenbidea labur garaturik dago IV 1 atalean. Atal horretan Aristotelesek" badena den aldetik eta hari berez dagozkion atributuak" ikertzen dituen zientzia bat dagoela ezartzen du (1003a21). Zientzia hura berezia da, beste gainontzeko zientzia partikularrek errealitatearen zati bat ikertzen duten bitartean, zientzia hark —jakituria edo filosofia lehena deiturikoak— badena unibertsalki ikertzen du (1003a22); bestela esanda:
‎Lehen zailtasunari dagokionez, Aubenquek (1987) ikusi du badenaren zientziak bateraezinak diren Aristotelesen hiru tesirekin topo egiten duela: 1) badena den aldetik eta hari berez dagozkion atributuak ikertzen dituen zientzia bat dago; 2) zientzia oro errealitatearen genero bati dagokio; 3) badena ez da genero bat. Zailtasunari irtenbidea emateko Aristotelesek 2) eta 3) tesien indarra murrizten du, genero bat ez den arren, badenak nolabaiteko batasuna duela argudiatuz, badenaren izateko modu guztiek, azken finean, erreferentzia eta printzipio bakar bat (substantzia, alegia) baitute.
‎I 1, 981b28, 982b9), zientzia harekin identifikatuko litzateke. Hala ere, lehenengo planteamendu horrekin, Aristotelesek bigarren planteamendu bat garatzen du, zeinaren arabera izaki banandu eta geldi bat balego orduan filosofia lehenaren ikergaia izaki hura litzatekeen, eta filosofia lehena teologiarekin identifikatuko litzateke (cf. VI 1, 1026 a9; XI 7, 1064b3).
‎zientzia bakar bati dagokiola onartzen bada, orduan: a) akzidente guztien zientzia frogagarri bakar bat egongo da eta zientzia guztiak zientzia bakar horretara murriztuko dira.
‎Hirugarren aporiari irtenbidea garaturik dago IV 2 eta VI 1 ataletan. Aristoteles, lehendabizi, badena unibertsalki ikertzen duen zientzia bat dagoela frogatzen saiatu da. Zientzia horrek badena den aldetik eta badenari berez dagozkion atributuak ikertzen ditu (cf.
2009
‎Azken honek, behar jarraituaren eta gertakariaren agerpenaren artean ezartzen den ohizko harremana iraularazten du. Historia tradizio oso bat badago (teologikoa edo razionalista) gertakari singularra jarraitutasun ideal batean —mugimendu teleologiko edo kateatze naturala— ezerezteko joera duena. " Benetako" historiak gertakaria, honek duen bakarrean eta zorrotzenean, berpiztarazten du.
‎Perfektuak arrazoimena. Talka bat egongo da Descartesen hurrengo belaunaldiek arazoa topatzen dutenean. Tragedia.
‎Modernia, Aro Modernoa... bat izan dela onartzen ahal dugu, horrela, bat batean. Ernazimendutik XX. mendera ikuspegi bakar eta uniboko bat egon izan balitz bezala. Halaz ere, filosofian, pentsamendu, ideia eta kontzeptuen analisia den heinean, historian zehar egon diren ikuspegi ezberdinei men egin behar diegu.
‎Hau da, haien testuingurua ere kontuan hartuko dugu lan egiterakoan (kontestuak aurretik dagoena eta garaian bertan dagoena erran nahi du, baina zabaltzen dituzten ate berriak ere sartzen dira testuinguruaz ari garenean. Zein da bien artean lotura dagoela errateko, hots, Moderniaren batasun bat dagoela errateko arrazoi nagusia. Ba, hain zuzen, testuinguru hori bera.
‎... hori hizkuntzaren sedukzioarengatik bakarrik da (eta hizkuntza hari egindako arrazoiaren errotiko errakuntzengatik), zeinak ulertzen eta gaizkiulertzen duen egite oro egile batek," subjektu" batek baldintzaturik dagoela. Hau da, herriak tximista eta haren erlantza bereizten eta bigarrena egite bat bezala kontzebitzen duen bezala, tximista deritzan subjektu baten egintza bezala, horrela herriaren moralak bereizi egiten du sendotasuna haren kanporatzeetatik, indartsuaren atzetik substrato indiferente bat balego bezala, kanporatzeko libre dena eta, baita sendotasuna ez kanporatzeko ere. Baina ez dago horrelako substratorik; ez dago inolako" izaterik" egitearen, jardutearen, bilakatzearen atzean;" egilea" fikzioz gehitu zaio egiteari —egitea da dena.83
‎Horrela, indarrak finituak izatean, munduan indar bat gutxitzean beste batek hartzen du indar handiagoa. Azken finean, indarren oreka bat dago, ordena bat; leku batetik gutxitzen denean, bestetik handitzen da. Indarren multzo horren batasuna nahimena da eta horixe da Nietzscheren oinarri metafisikoa.
2010
‎Horrenbestez, ez da legea izango, legearen zeinua baizik; eta lege deitu ahal izango zaio, baina lege idatziari edo ahoz aldarrikatutakoari lege deitzen zaion heinean bakarrik. Edozein kasutan ere, kanpoko lege edo lege idatzi horrek lege indarra izateko, beste gauza baten adierazpide izan behar da, eta gauza horretan datza, hain zuzen ere, legearen benetako oinarria; ondorenez, legearen oinarrian beste osagairen bat dago, eta horixe da aurkitu nahi duguna. Halaber, ezin baiezta daiteke legea barruko ahots hori denik, gobernatzailearen adimenean dagoena, horren indar eta eragin bakarra zeinu izatean datzalako; hainbatez, derrigor egon behar da zerbait, legearen oinarri dena.
‎Lehendabizikoari helduta, erabateko beharrizana ez dagokio legeari, legea den ber. Hori egiaztatutik geratzen da, beharrizan mota hori Jainkoari dagokiolako, bera baita izaki bakarra, berez eta erabat beharrezkoa dena. Aitzitik, lege oro inork sortutakoa da, edo behintzat, legea izan dadin, aurretiaz izakiren bat egon behar da, horren eretzean legea emateko, Jainkoa bera ezin baita legearen mende jarri. Ondorenez, izakiak erabat beharrezkoak ez diren heinean, legea ere ez da erabat beharrezkoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia