Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2000
‎Guk ideiarik ere ez geneukan, azken aldi honetan nahiko isolaturik bizi izan baikara, baina autobusean zihoan andre batek argitu digu militarren presentzia izugarriaren zergatia: egun batzuk lehenago IRAk atentatu bat egin omen du Errepublikan, Clare konderrian, eta egileen bila omen dabiltza. Uste dut Clare konderria Lahinch eta inguru hori dela, ez baitakit seguru.
2001
‎Noizbait, joan den udaberrian edo, bere asmoaren jakile egin ninduen: eleberri bat egitekotan omen zebilen, eta nolabait esateko, existentzialista horietakoa. Lehen baino lehen has zedila eskatu nion, eta ahalik lasterren buka zezala.
2003
‎Gainera, ez omen du proposamena farol moduan egin, praktikan jartzeko asmoa omen dauka, erreferendum bat egingo omen da... Erreferenduma oso ongi dago, baina nortzuk hartuko dute parte?
‎Monikak behin eta berriz gogorarazi didanez, ez omen nuen ezer esan, ez agindu, ez adierazi, baina begiradan sumatu omen zidan irrika. Kafetegiko zabalgunean bildu eta bertatik bertara elkarri begira geratu ginelarik, keinu bat egin omen nuen nik, onespen keinu bat, bere gorputzari gainbegiratu azkar bat eman ondoren. Nik ukatu egin diot beti hori, ez baitut inoiz izan emakumeei aurrez aurre begiratzeko ohiturarik, ez behintzat horren lotsagabeki, eta are gutxiago egiten baitut onespen keinurik.
‎Emakumea ez omen zuten ukitu, baina bera jo izan balute bezala egin omen zien aurre, kate batetik zintzilik zeraman eskuko poltsarekin airean kolpe alferrikakoak emanez lehenik eta hitzez mehatxatuz gero, nahiz eta ordurako erasotzaileak ihesi alde eginak ziren. Gizonak minuturen bat egin omen zuen lurrean zerraldo konorterik gabe, eta kolpetik bere onera etorri balitz bezala begiak zabaldu zituen arren, ez omen zen gertatuarekin oroitzen. Emakumeak lagundu zion lurretik altxatzen eta, bere traje ilun ederra bi eskuekin txukuntzen zion bitartean, agenda txiki bat aurkitu omen zion poltsikoan, eta bekokian musuak ematen zizkiola, eskuarekin hartu eta bota egin omen zion kalearen bazter batera.
2004
‎Zergatik? Ba, orduko Gobernuko Presidenteak (Felipe Gonzalez) dei bat egin omen zion Zuzendari Nagusiari amenazo honekin: " Ez baduzu tipo hori kalera botatzen oraintxe bertan itxi egingo dizut egunkaria, dauzkazuen zorrengatik".
‎Argiñano eta Berasategiri. Egin eta Berria ere Mikelekin bat eginda omen zeudelako itxi zituzten. Ikastolak ere Mikelekin lotu zituzten.
‎Lehendik esandako datuekin ikerketa txiki bat egin omen du eta amildegi baten argazkia erakutsi dit. Urbasa mendiko Balcón de Pilatos eko amildegia, hain zuzen.
2006
‎Burtsetan konpainia teknologikoen balioak oinperaino jaitsi zirenetik. 2003an ekonomiak goraldi txiki bat egin omen zuen, baina Williamsek hainbat adierazle ikusten ditu erakusten dutenak atzeraldia benetakoa dela. Urreak azkenaldian hasi duen goranzko martxa zaku berean sartzen du.
‎Bai. Zeure buruari opari bat egin omen diozu, berrogeita bi urte bete dituzula eta.
2007
‎Asteburuan berean nazioarteko biltzar bat eginen omen zuten hirian, goi mailakoa zeharo eta, bidaiarena kitatzeko ez ezik, sos hondarra bilduko zuen Antilletan denbora puska bat luzatzeko.
2008
‎Guztiak gizonezkoak ziren, bat izan ezik. Emakumearen parera iritsi zelarik, ondoan leku pixka bat egin, aulkian eseri eta bakarkako hizketaldi labur bat izan omen zuen berarekin, eta hizketaldiak iraun zuen bitartean halako isiltasun gogaikarri bat egin omen zen afaltiarren artean. Diotenez, alderdian ibili ziren bitartean harreman berezia izan zuten elkarrekin, eta gaitzespenik ere jaso omen zuten batzordeko kide batzuen aldetik, barne arauak eta segurtasun neurriak hausten zituztelakoan.
2009
‎LEONOR. Gure txakolinari lekutxo bat egingo omen dio.
‎XABI. Duela gutxi pintada bat egin omen zuten bere aurka.
‎Baina inork ez dio eskatuko atzera egin dezala konkista burutuan, hain gutxi gerrillak eratu eta militar zeilandarrek suntsitutako estatua berreraiki dezatela. Hori terroristekin bat egitea omen litzateke. Gauzak horrela, bere biztanle guztiak sakrifikatu baino lehen amore ematea erabaki zuen gerrillak gaur zortzi.
‎Ildo beretik, eskalatzaile eta ezker abertzalekoak garenontzat, gure ideologiarekin eta ametsekin bat egiten omen duen pertsona bat guri behin eta berriro eta gupidarik gabe oldartzea penagarria eta umiliagarria da. Are gehiago horretarako gezurrak eta manipulazio informatiboa erabiltzen direnean.
‎Mickeal ere bisitan bakarrik etorriko da Gasteiza, itxura guztien arabera. Bartzelonak eskaintza bat egin omen dio, eta bistakoa da jokalari estatubatuarrak oso gustuko duela hiri hura, eta jakina, saskibaloi taldearen proiektua.
‎Gabonak iritsi omen ziren, eta marinel zakarra oso bakarti zegoelako, tabernako neska zerbitzariak opari bat egin omen zion. Marinelak ez zuen paketetxoa zabaldu.
‎Bere legeak omen ditu. Nik obedituko diat, baina heuk ere obeditu didak. Itun halako bat egiten omen dute olibondoak eta eskultoreak, eta lanean ari delarik, noiz edo behin, olibondoaren hotsa entzuten omen du" hortik ez!" agintzen.
‎Eztabaida ordu orokoan bizi omen dira. Baina, polizia bat tarteko, beste saiakera bat egingo omen dute, oraingoan bakeoso bizitzen asmatuko dutelakoan. 61 urteko semea, ezkonge eta langabe, kexu omen da amak ez diolako lehenagoko jaki goxorik orain prestatzen eta kalerako diru eskastxo ematen omen dio bere gastuetarako.
2010
‎Gizartearen gehiengoa egiten ari den moduan, gehien duten herritarrek krisi garai honetan elkartasun esfortzu bat egitea omen da Gobernuaren nahia.
‎The New York Times egunkariaren arabera, arazo ekonomikoek eta trantsizio politikoak Ipar Korea gelditzen badute, AEBek eta Hego Koreak bateratutako Korea bati buruz hitz egin dutela baieztatzen dute mezu diplomatiko batzuek. Bestalde, 2007tik Ameriketako Estatu Batuek orain arte emaitzarik eman ez duen ahalegin sekretu bat egin omen dute Pakistango erreaktore nuklear batetik uranioa ateratzeko; izan ere, uranio hori bonba nuklear bat egiteko erabil dezaketela uste dute Washingtonen.
‎The New York Times egunkariaren arabera, arazo ekonomikoek eta trantsizio politikoak Ipar Korea gelditzen badute, AEBek eta Hego Koreak bateratutako Korea bati buruz hitz egin dutela baieztatzen dute mezu diplomatiko batzuek. Bestalde, 2007tik Ameriketako Estatu Batuek orain arte emaitzarik eman ez duen ahalegin sekretu bat egin omen dute Pakistango erreaktore nuklear batetik uranioa ateratzeko; izan ere, uranio hori bonba nuklear bat egiteko erabil dezaketela uste dute Washingtonen.
‎IMANOL. Prebarikazioa leporatzen dizute eta ustelkeria! Eta gainera, Inaxio Torreluzearekin bat eginda omen zaude. Zer daukazu esateko?
‎Ezin jakin; lehentxeago edo geroxeago hala zuen, nolanahi ere. Ezkontzera zihoala-eta, opari eder bat egin omen zion Jaime Bergarak Fernandori. Puru kaxa eta hamar mila pezeta, garai hartako hamar mila pezeta gero!, langile baten hileko soldata adina.
‎legeek eta ohiturek osatzen dute zuzenbidea, legea xedapen idatzia den heinean. San Tomasek bat egiten omen du iritzi horrekin, ondokoa baieztatzen duenean: justua eta ekitatezkoa dena idatziz jasoz gero, lege bihurtzen da.
2011
‎Nazioarteko zuzenbideaz den bezainbatean, ezkor ageri zaigu Robert Dunbar jauna, Europako Kontseiluko hizkuntza gutxituen aholkularia. Urratsen bat egin omen da aitzina gutxiengoen aldeko jardunean, maila erretorikoan bederen, baina hortik aparte deus gutxi.
‎Horregatik, espainolak, frantsesak, independentistak, kristauak, ateoak, errepublikanoak, monarkikoak, progresistak, tradizionalistak, komunistak izan nahi dugu; eta hori guztia, aldi berean. Okerrago oraindik, Mikel Atxagak Deia egunkarian zioenez," gorriekin bat egin omen zuten euskaldunek munduko katolikorik sutsuenak eta zintzoenak zirela erakutsi behar izan zuten Erroman eta Eliza osoan, gerra aurretik, gerratean eta gerra ondoan. Geroxeago, munduko marxistenak, ezkertiarrenak eta aurrerakoienak ginela erakutsi behar izan genuen.
2012
‎Larunbatetan etorriko zela esan zion, larunbat batean bai, bestean ez. Bezperan dei bat egingo omen zion, zer eramatea nahi zuen galdetzeko, familiakoen deiei erantzuten uzten baitzieten.
2013
‎Im lande der Basken pelikulan argi ikusten zen naziek interes berezia zutela gure herrian. Nonbait, Euskal Herriak zituen kultura eta arraza ezaugarriak interes handikoak ziren nazientzat, eta haien asmoetako bat euskaldunekin aliantza bat egitea omen zen. Interes horren lekuko dira bai Briegerrek egin zuen dokumentala, bai naziek gure lurraldean egin zituzten egonaldiak.
‎Zure aitarekin topatu omen zen kanpoko aparkalekuan, eta esan omen zion medikuak oso itxaropentsu zeudela eta egoera hain egonkorrean egotea hainbeste astetan zehar zeharo positiboa dela. Ondoren Sararekin hitz egiten egon omen zen, eta herenegun irribarre bat egin omen zenuela esan omen zion Sarak, zure ahizpak. Hori seinale ona dela irakurri dut interneten.
2014
‎Bere bizitza urtebetez luzatu zuen bertsoak jartzeko. Eguneko bertso bat egin omen zuen bertsolari preso hark. Urteak egun hainbat bertso jarri zituen, beraz?.
2015
‎Alabamako nekazariek monumentu bat egina omen diote kotoiaren samuari.
‎Habitus eta habitat, zioen Bourdieuk, bat eta bera izan ohi dira jendarte egonkor eta barne bereizketarik gabekoetan. Halakoetan, antza denez, jendeak disposizio praktikoekin berdindu behar du bere burua, ez du hautatzerik, eta disposizio psikikoek bat egiten omen dute dispositibo sozialekin.225 Hizkuntza bakarreko komunitateetan mintzaira atmosfera da: normaltasun oro hartzailea, mintzairazko atmosfera babeslea, egiturazko semiosfera...
‎Modernitatean, beraz, nazioa asmatu behar izan zen botere hierarkiak bermatzeko noiz eta munduz kanpoko indar transzendentalak munduko gertakariei zentzua emateko balioa galtzen hasi zirenean. Oraindaino, nazioaren bidez botere komunitate bat irudikatzen da, komunitate horretan bat egiten omen dutenez bat egin behar dute lurralde menderakuntza sareek (estatuaren sareek) eta ohitura eta errutina psikosozialen komunitateek (hizkuntzaren, azturen, legeen, jokabide soziokognitiboen, hots, mitoen, sinesmenen edo idealen komunitateek). Boterea sekularizatu ahala sortu behar izan ziren nazioak, eta ez soilik izen eta sinbolo gisa, nazioak norbanakoengan zertu baitziren:
‎Bihar beste eskaner bat egingo omen diote.
2016
‎Hori berari harrigarria suertatu omen zitzaion. Berak ez omen zuen inolako lilurarik sentitu, baina emaztearen beste adiskide batek ohean ere horrela mugi zitekeela pentsatze hutsak zirrara eragiten ziola aitortu omen zuen ahots goraz, hain ahots goraz non bafle baten ondoan egonik ere esaldia oso garbi entzun baitzen, eta beren artean gehienek barre urduri bat egin omen zuten, barre konplize bat. Alde horretatik ulertzen duela esan du nire emazteak jasan duen itsumen moduko hori, berak partekatzen ez badu ere, harrigarria egiten baitzaio nola, ni bezalako gizon bat etxean edukita, erdia balio ez dutenen atzetik dabilen auzoan.
‎" Aurrena gauza bat esango dizuet, asko animatuko zaituztena", adierazten zien oso tonu serioan ikasle berrien betizutasuna aprobetxatuz. " Ba, estudio bat egin omen duk barku handietan ibiltzen diren marinelekin, eta, beste gauzen artean, marinel horiek portu batera iristean nola jokatzen duten aztertu omen diate. Eta begira zer gauza interesgarria, begira zer alde handia marinel andaluz, gailego eta euskaldunen artean.
‎Eta hau duk politena, Carlos, nola hiltzen zuten. Ba festa bat egiten omen ziaten, hartza desfilean atera musika eta serpentinen artean, eta desfileak iraun bitartean herriko ume jendeak jostailuzko eztentxoak botatzen omen zizkioan. Eta hasieran hartza beldurtu ezten haiekin, baina gero apurka apurka ohitu.
‎Bitartean, bigarren zenbakia daraman neskak eta dendariak berean jarraitzen zuten negu eta udaberri, Alardearen bueltan. Ikasturtea bukatu baino lehen neskak beste pankarta bat egin omen zuen, lelo bera zapi txikiago batean eta makila bana ertzetan. Bi lagunen artean altxatu zuten pankarta eta egin zuten manifestaldi bat ikastetxeko patioan, atzetik neska ugari eta mutil batzuk zituztela.
‎Agerraldi handi bat egingo omen dute.
2017
‎Bai jauna, bai, esan nion, ixtorio haren arabera, munduaren hasieran zakur guztiek batzarre bat egin omen ziaten, jokabide arau batzuk erabakitzeko, batek beste bati potroetan hozka egitea ez zela zilegi eta antzekoak finkatzeko eta horrela. Eta ba omen huen haien artean nonbaitetik, seguru aski Kainek Andrea lortu zuen leku beretik, Roberten Legeko Mandamentuen ale bat zuen zakurra.
‎Bihotzean ebakuntza garrantzitsu bat egin omen zioten gu txikiak ginela. Uste dut, harrezkeroztik, apur bat bigundu zitzaiola bihotza, eta nik horrela ezagutu nuen, bihotzbigun.
2018
‎Ikusi behar da haatik nola eta zergatik piztu den holako sukarra. Horiek oro alabainan gataska bat izana baitzen polizak geldiarazirik bidean huts bat egina omen zuen mutiko gazte bat. Mutiko hori segidan oldartu omen da eta hainbestenarekin kaxketadun batek han berean tiro batez hil du!
‎Bitartean, Akibak bere pasadizoa kontatzen zuen. Katxeo arin arin bat egin omen zion, imintzio bat areago, eta esertzeko agindu, eritegitik hurreko gela batean. Erretzen duzu?
‎Hil ala bizi egon omen nintzen astebete luzez. Apaizak egunero egiten zidan bisita eta goardiek ere sartu irten bat egin omen zuten etxean, bakarren batek emakume sugeak miztoa sartu zidala salaturik. Titiriterorik ez zuten atxilotu, baina haien bidez etxean jakin ahal izan zuten karpapera ordaindu gabe sartu nintzela eta zauria burdinazko puska herdoilduren batekin egina izan nezakeela.
2019
‎J. Urquijoren artxiboan eskuizkribu eta gutun ugari dago RAEren gerra zibileko akten jatorrizko egile bera izan zena frogatzen dutenak. 58 orrialdeko sorta luze batean, J. Urquijok eskuz eta makinaz idatzitako aktak gordetzen dira.102 Burgosen IdeE ren zuzendaritza hautatu eta, instituzio berriaren barruan, RAE berrezarri zenetik hiru egunera, 1937ko abenduaren 30ean, RAEren beste batzar bat egin omen zuten kide hauek Donostian: A. González de Amezúa, R.
‎Zenbat eta ahaide gehiagori egin, hainbat hobea eta zehatzagoa estudioa. Dena den, medikuak txostenean begiratu du eta, emaitzak guri bidali ez arren, ikerketa mediko bat egin omen ziguten orain hamazazpi urte eta Bartzelonan ba omen dute nire DNA eta amarena gorderik, auskalo zer laborategitan, auskalo zertarako. Saiatuko da eskatzen eta horrekin moldatzen.
‎–Izan liteke. Entzun dudanez, zozketa bat egiten omen da lehenengo. Egia esan, ez dakit nola funtzionatzen duen horrek, berria da senarra eta biontzat.
‎Ez dakit alemanez, baina badut Berlingo hizkeraren berri bertako lagun batzuei esker: aleman estandarretik dezente urrutiratzen den hizkera bat egiten omen dute. Haiek esandakotik abiatu nintzen, eta Internet lagun, nire peskizei ekin nien.
‎Santa honen debozioa agudo zabaldu zen bazter frankotara. Katalunia aldeko paraje mendebalenekoetan, andrazkoen zaindari izendatu zuten, eta ospakizun mordoxka bat egiten omen zizkioten.
‎Lagun bat egin omen duzu,
2020
‎–Si ancora tomas de la viera, te vas a agarrar la feblesa?, esaten omen zuen edo, estas crevetas tienen du sable?. Esperanto gisako horretan esaldi bat bukatzen zuen bakoitzean algara bat egiten omen zuen, bazekielako nonbait hitz egiten zuen hizkera berezi samarra zela.
‎Eztarria garbitzeko egin ohi dituen hots batzuk entzun nituen eta duda mudazko hitz batzuk esan zituen gero, nondik hasi ez baleki bezala, eta mahai inguru bat aipatu zuen jarraian, literaturari buruzko eztabaida bat, zeinetan Agirrezabal delako horrek ez zuen ahorik zabaldu, ahoa zabaldu eta hitz egiten hasiko zela zirudien bakoitzean beste batek jaten baitzion hitza, eta berak jarraitzen zuen behatza altxatuta, ez omen zuen besoa altxatzen, behatz lotsati bat baizik, eta halako batean moderatzaileak hitza berari zegokiola esan zuenean ere, lekuz kanpoko gauzak esaten hasi omen zen, gauza interesgarriak bai, baina eztabaidarekin loturarik ez zutenak: despistearen apologia gisako bat egin omen zuen, sortzaileak despistea ezinbestekoa duela frogatu nahi balu bezala, eta zientzialari eta idazle handi despistatuen kasuak aipatu omen zituen, Pasteur-ena esate baterako, bere ezkontzara joatea ahaztu baitzitzaion eta gonbidatuek etorri behar izan baitzuten bila.
‎Moja hori lotzen ari nintzela hasi ziren tiroak, eta berehala ohartu nintzen gauzak gaizki atera zirela. Polizia bat nonbait zerraldo utzi zuten, baina bigarrenak lurrera erori aurretik orro bat egin omen zuen, garitan zegoena ohartarazi zuen eta hura tiroka hasi zen. Bi auto genituen kalean zain, baina ez zen ihesaldirik egon, eta Goio eta Txikerra zaurituta gelditu ziren?, esan zuen.
‎Ermitaren alde batean ere, errepidearen alboan, herriko umeak oinez ikasteko joaten omen ziren “Zubikoa” gurutzeak ikus daitezke. Bueltak emanez, eta azpian dagoen oilarrari muxu emanez, ermitan sartzen ziren ama, ume eta beata, eta eskaintza bat egiten omen zitzaion haurrak oinez ikas zezan.
‎BVEk (Batallón Vasco Español) dei bat egin omen du Deia egunkarira uztailaren 3an, esanez ekainaren amaieran hil zutela, eta gero Txantako alde horretan lurperatu zutela. Hortik familia eta lagunak han ibiltzea.
‎Mont de Marsaneko epaile batek zeraman kasua, baina esan zigun hori egingo zuela Paueko jendarmeriak duen bilaketa unitatearekin. Frantsesek beren aldetik ikerketa paralelo bat egin omen zuten, zeren egun batean deitu zioten Pacori deklaratzera Paueko komisaldegira; gainera, Paco pixka bat larritu zen, iruditu zitzaiolako uste zutela ipuin bat kontatzen ari zitzaiela, gero Errazkini ere dei egin zioten baina ez zen joan, ez duelako hara derrigorrez joan beharra. Gero, Pacok esaten zuenarengatik, ba, ematen zuen beren ikerketa bat egiten ari zirela, Pacori esan ziotelako urteroko aire argazkiak bazituztela, eta ikusi nahi zituztela, 86an uholdeak izan zirelako alde hartan, eta ikusi nahi zutela zer aldaketa egon zen, eta abar.
‎Bere gurasoek ezin izan omen zuten seme alabarik eduki, eta triste omen zeuden. Urte batean, udazkenaren bukaeran, lehendabiziko elurtea bota zuenean, elurrezko panpina bat egin omen zuen amak etxeko atearen aurrean eta, ninien  tzako jantzitxoak josi ondoren, haietaz apaindu omen zuen panpina. Gaua sartu zenean, pena hartu omen zuen amak panpina kanpoan eta elurretan gelditu zelako, eta hartu eta etxera sartu eta sutondora eraman omen zuen.
‎Marrazki haietako bat autorretratua zela esan zidan, edo hori esaten zuela behintzat aitonak, Sandra haurra zela Angelo Ciani margolaria ezagutu zutenetatik geratzen zen bakarrak. Baina Sandra Cianiri beste marrazki bat egiten omen zitzaion deigarria txiki txikitatik: neska gazte baten erretratua zen, Sandra haurraren irudimenean margolariaren maiteetako bat izan zitekeena.
‎Brixleeri lepoko bat egin omen diozu eskolan.
2021
‎Guardia zibilek. Epaileak Arana eta harekin bat eginda omen zeudenak deitu zituen.
‎Izan ere, Historiako lehenbiziko fan ezaguna Gadesko hispaniar bat izan zen, bere idolo Tito Livio historialaria ezagutu nahiarekin obsesionatua. I. mendearen hasieran bidaia arriskutsu bat egin omen zuen" munduko txokorik urrunenetik", hau da, gaur egungo Cadizetik, Erromaraino, gustukoen zuen artista hurbiletik ikusteko bere begi liluratuekin. Bidea lehorrean zehar egin zuela pentsatuta, Cadizeko jarraitzaile suharrak berrogei egun baino gehiago behar izan zituen bere idolatra erromesaldia egiteko, eta ostatu hautsez beteetako janari ezin txarragoak eta zorrien sufrikarioa jasan, hamaika ordu eman zaldi txarren bizkar gainean eta gurdi zaharretan triki traka, baso bakartietan beldurrez dardarka bidelapurrak zirela-eta.
‎Dena dela, ETAk ikerketa bat egin omen zuen, eta" borondate txarra" izan zitekeela egiaztatu.
2022
‎Pepe eta Irene espainolak, eta haiekin igo diren besteak pozik itzuli dituk goitik: eguraldiak su eten labur bat egin omen dik, eta, laino artean izan bada ere, ikusi ahal izan ditiztek dorreak. Penatan geratu haiz; izan ere, igo aurretik esaten bazuten ere goizeko lauretan jaiki eta joango zirela berriro, eguraldia hobetzen bazuen, orain gogogabetu egin dituk eta ez duk harritzekoa.
‎4 Hau ez da Arakil kirol arropa egin den lehen aldia. Aurretik ere beste mailloten bat egin omen zen. Bai, baina kirolaren munduan azken urtetan hasi naiz eta ez dut gogoratzen aurreko diseinua nolakoa zen.
‎Ondoren isilune bat egin omen zuten biek, eta nire alabak, eserita zegoen aulki birakariari itzuli txiki bat emanez, aurpegira begiratu omen zion Brunori lehen aldiz, eta orain bizpahiru aste, emazteak azken suizidio saiakera egin ondoren, bien alaba gaztea kontsultara nola etorri zen hasi omen zitzaion kontatzen.
‎Geroztik bilera bat egin omen dute bi ahizpek eta bitartekaritza egiten duen alaba nerabeak nire alabaren kontsultan, eta gauzak bide onetik abiatu direla ematen duela esan dit Brunok.
2023
‎Berehala hamar urteko haur" boluntarioak" topatu zituzten senitartekoei urrezko dukat bana eman zieten behintzat. Emaileei karotidan ebaki bat egin omen zieten odola ateratzeko eta, jakina, hantxe bertan hil ziren. Odola kopa batean jaso eta gaixoari ahotik sartzen saiatu zen mediku judutarra.
‎Irailean saioak amaitu genituenetik (baita lehenagotik ere, beharbada), galdera bakar bat egin omen digute, “Noiz egingo duzue zerbait gehiago. Zer proiektu daukazue etorkizunerako? ” Baina egon lasai bertsozale eta Lokatz Lore zaleok, hirukote honen burua ez baitago geldi.
‎Hona zer idatzi zuen. Ikastetxe aldera egin zuen neba ikustera (eta ikastetxearen izena esaten du, nik aipatzea saihesten dudan arren), hain zegoen triste, hain dohakabe, non korapilo bat egin baitzitzaion eztarrian korapilo bat egin omen zitzaion eztarrian, handik minutu gutxira zera idatzi bazuen ere, Ni, eta letra larriz idazten dut, triste nengoela, hil egin nahi nuela. Ezin nuela gehiago eraman hondamenezko toki hura.
‎Horretarako zegoen Etxepareko langilea, Garazi. Izaroren egonaldiak iraungo zuen artean, bisitaren bat egitekoa omen zen gauzak nola zihoazen jakiteko eta beste, nahiz eta telefonozko harremana une orokoa izan. Dena ondo joatea nahi zuen, batez ere ekimenak sortu zituen kanpo kritikak zirela eta.
‎Inork ere ez daki ondo, Poloniako botere politikoak botere judiziala menderatzen duelako, eta hura luzatzen ari delako hiru hilabetero espetxealdia. Eta hori egiten ari da Gonzalezen aurkako epaiketa bat egiteko omen dituen frogak erakutsi gabe. Epaiketan ikusi bailitzateke ustezko froga horiek benetakoak diren ala ez.
‎“Harrigarria” iruditu zaie SAEren jarrera: “Begi onez ikusten zuen akordioaren edukia, baina ez zuen sinatu nahi izan, ez baitzuen lortu Erizaintzako Zaintza Osagarrien Teknikariendako eta Osasun Teknikariendako soilik izanen zen soldata osagarri bat; sinadura horrekin bat egiten omen zuten ELAko ordezkari batzuek”. CCOOren kasuan, sindikatuak adierazi du, telefonistentzako maila igoera bat estaliko lukeen funts gehigarrien gauzatzea behin eta berriz proposatzeak urrutiratu egin duela sinaduratatik.
‎Garai eta giro hartan ezagutu zuen Lourdes Auzmendik, orduko hartan Eduardo Moreno Perturren neska laguna zenak. Presoen aldeko buletin bat egiten omen zuten berak, Juan Kruzek eta beste batzuek, eta haien aldean zarauztarra" diferentea" zela oroitzen du, ez bakarrik izaeraz eta jarreraz, baita janzkeran ere, alkandora loratu eta koloretsuak erabiltzen baitzituen, Juan Kruzek esaten zuenez bere anaia fraideak Ameriketatik bidaltzen zizkionak, misiolari baitzebilen garai hartan Imanol frantziskotarra....
‎Azkena izan behar zuen ekintza horretara abiatu baino pixka bat lehenago, afari bat egin omen zuten hainbat lagunek, azken afari moduko bat, eta Isidrok gogoan du, afalondoan, ouija bat atera zuela norbaitek, espiritismo saio bat egiteko. Dena prestatu, eta hor hasi omen ziren, kristalezko edalontzia gora eta behera, espirituei hau eta beste galdezka.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia