Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2008
‎Ekimen horietatik aparte, azken urte hauetan ere, ESAIT beti egon da euskal selekzioa ardatz hartuta euskal kirolariei babesa ematen, halaber 2002 urtean Iruñean jokatutako Munduko pilota txapelketatik kanpo utzi zituztenean, 2006 urtean Camp Nou zelaian Katalunia eta Euskal Herriko gizonezko selekzioen arteko futbol partida jokatu zenean edota, Venezuelan 2007ko udaran, gizonezkoen Euskal Selekzioak futbolean Venezuelaren aurka jokatu zuenean eta kirolariek ofizialtasuna jartzen zuen pankarta bat zelaira ateratzeagatik espainiar hedabide eskuindar nazionalisten aldetik kirolari horiek jasotako irainak eta lintxamendu mediatikoen aurrean, publikoki gure babesa eskaini genienean. Beraz, babesa oinarri hartuta, Ibarretxek zuzentzen duen Jaurlaritzak edo beste edozeinek, euskal kirolariei egin diezaieketen ongietorri harreraren aurka ezin naiz egon; alderantziz, uste dut kirolari guztientzat babesa jasotzea oso garrantzitsua dela, batik bat, babes hori, konpromisoarekin bat eginez badoa. Baina babes hori aitzakia hartuta Ibarretxek egin dituen adierazpen publikoen aurka bai banago, esandakoaren zati bat behintzat ez delako egia eta, gainera, errealitatearen aurrean, horrek euskal gizartea nahasi dezakeelako.
2009
‎Zutabeak nire koaderno izan dira, han proba asko egin ditut, eta gero berreskuratu ditudan ideia asko atera dira zutabeetan. 98tik hona nire estiloa eginez joan naiz, jendeak errekonozitzeko estilo bat eginez joan naiz. Nik ez dakit ahotsa goxoa den, nik uste dut atsegina dela...
‎Bilboko Termibus geltokian mintzatu da Zaramaren itzuleraz Roberto Moso (Barakaldo, 1960). Bidaia bat egitera doaz aurki. Denboran atzera eginez, Zaramaren abestiak berreskuratu eta Euskal Herrian barrena emango dituzte.
‎Karabietako aldapa tenteetan gora, berriz, Lamprekoak ere agertu ziren tropelaren muturrean. Aurrean bat eginda zihoazen, baina etapa bere unerik garrantzitsuenetan sartzen ari zen. Horregatik, tropela luze luze eginda pasatu zen Karabietako pankartapetik.
‎CCOO eta UGT elkartuta agertu ziren eta argazki bateratu horren falta nabarmen geratu zen abertzaleen artean. Zer arrazoi dago 21eko greba orokorrera bat eginik joan eta egun batzuk lehenago zatiturik agertzeko. Joan den astean egon ez zen argazki bateratu hori oso onuragarria izango litzateke datorren greba orokorrerako!
‎Arabako lurretan jokatu beharreko etapa zen; hasiera batean, behintzat, itzuliko samurrena. Mendate bakarra zuen, eta txirrindulariak bat eginda joan ziren ia denbora osoan. Dena den, helmugatik 30 kilometrora, ahalegindu zen Leticia Gil (Lointek), eta berekin eraman zuen Veronica Andreasson (Bigla).
‎Kalte ordainez gain, Afrikako agintariek eskatuko diote nazioarteari 2020rako isuriak %40 murrizteko. . Herrialde bakar batek ezin ditu ingurumenarekin lotutako arazoak amaitu, lankideak behar ditugu, eta horregatik da horren garrantzitsua bat eginda joatea Kopenhageko goi bilerara?, nabarmendu du Kenyako Ingurumen ministroak, Alice Kaudiak.
‎Seikotearen goi bilerara bat eginda joatea da hiru herrialdeen arteko batzarraren helburu nagusia
‎Cristian Cognenfort zen gizonaren izena, eta, Betelun egon ondoren, Europan gora eta behera ibili zen. Frantzia liberatu zenean idatzi zion azken eskutitza bere maiteñoari, eta harekin bat egitera joateko eskatu zion. Esan bezala, baina, maitasun istorio hori ez zen sekula gauzatu, eta herrian gelditu zen neska.
2011
‎Ia egunero, etengabe, zerraldo uzten dituzte Israelgo soldaduek palestinar gazteak Gaza eta Israel bereizten dituen 300 metroko eremuan. Beti izaten dira, armadaren iturrien arabera, erasoren bat egitera zihoazenak. Atzokoen kasuan bonba bat jartzera zihoazen hil zituztenean.
2012
‎Baina ezin du batzorde horren barruan kontrola eduki. Orain arte Eusko Jaurlaritzak ibilbide bat egiten joan dira, ETAren biktimekiko funtsean. Estatuaren biktimekiko, ordea, ibilbidea hastapenetan dago.
2013
‎Haren bideorik edo ikusteko asmorik? Partidetara etxean prestaketa pixka bat eginda joaten naiz, eta, seguru asko, partidaren aurretik saiatuko naiz haren partidaren bat Youtuben bilatzen. Erreminta ona da, eta, bideoak badaude, ez dago gaizki ikustea.
‎Aste hau patxadaz hartuko dut. Akaso, bizikletan ibiltzera edo korrika apur bat egitera joan naiteke egunen batean, baina ahalegin handirik egin gabe. Ondoren, apurka apurka, ohiko prestaketarekin hasiko naiz.
‎23 urteko argazkilari bat bularrean eta sabelean zauritu zuen, eta larri eraman zuten ospitalera. Next kultura gehigarrirako erreportaje bat egitera joana zen argazkilaria egunkarira. Aurrez, han izan gabea zen.
2018
‎Bartzelonan, hiriko bideak itxi zituztenean, tentsio uneak izan ziren Mossos Polizia autonomikoa piketeei oldartu zitzaienean. Valentziako Unibertsitatean ere Espainiako Polizia ehun bat ikasleri oldartu zitzaien, errektoretzako eraikina «sinbolikoki» hartzeko ekintza bat egitera zihoazenean. Bartzelonako Udalaren arabera, eguneko lehenbiziko elkarretaratzean 7.500 emakume elkartu ziren Sant Jaume plazan.
‎Berez, Jot Down aldizkarirako musika elkarrizketa bat egiteko joan zen Eduardo Madina politikari sozialista Fermin Muguruza musikariaren etxera 2016an, baina topaketa hura beste zerbaiten ikur ere izan zitekeela igarri, eta Alfonso Zapico marrazkilaria ere gonbidatu zuen, bilkura haren zirriborroak egin zitzan. Koadernoan marraztutako irudi horiek berrikusi, berrantolatu, osatu, eta euskal gatazkari eta bizikidetzari buruzko 200 orriko komiki bilakatu du orain Madinaren eta Muguruzaren arteko sei ordu baino gehiagoko solasaldi hura.
2019
‎Alarde fundazioa, desfile baztertzailearen antolatzailea? eta Jaizkibel konpainia bilera bat egitera zihoazen, baina azken unean bertan behera geratu zen batzarra, baldintza nahikorik ez eta. Jenny Pearce antropologoa ibili zen bilera hori gauzatu ahal izateko oinarriak ipintzen.
2020
‎Iazko maiatzean atzeman zuten ETA zeneko ordezkari izandakoa, Frantziako Alpeetan, prostata ebakuntza bat egitera zihoala. Irailean operatu zuten.
‎Ez. Aurretik lan handia egin dugu bi alderdion artean, bat eginda joateko, eta mahaiaren gure aldean ez genituen eduki bi jarrera desberdin.
2021
‎Euskal Herrian sukaldaritza kultura handia dagoenez, ea horrela hobeto ulertzen den ikastetxe pribatuetako itunen gaia. Bi lagun otordu bat egitera doaz jatetxe batetara; batak gari gogor eta txipiroi tintaz eginiko bucatiniak marinara saltsa, kalamar frijitu, txirla eta otarrainxkekin eskatzen ditu, eta besteak, tomatedun pasta plater normal bat. Ordaintzeko ordua iristean, plater bakoitzak menuko hitzen kopuruaren araberako prezioa duenez, plater luze eta garestiena eskatu duenak besteari erdi bana ordaintzeko eskatzen dio.
‎Aurreko batean, eskola horietako batera joan nintzen, eta zaintzaile batek nire izena ezagutzen zuen ilustrazio lanarengatik, baina ez ninduen ni ezagutzen. Antzerkiko kontu bat egitera joan nintzen, eta esan zidan: «Aktorea ere bazara?
‎Oso ohikoa den adibide bat jarriko dut. Banketxe batera ezohiko eragiketa bat egitera joaten garelarik, leihatilako langileak, irribarre zabal batez, ezinezkoa dela esango digu. Segituan online ala kutxazain automatikotik egiteko proposatu digu, eta gure denboraren ordu erditxo bat galdutakoan, bost euroko komisioa ordaindu ondoren, ezinezkoa zen tramite hura egina izango dugu.
‎Han hasi zen dena. Erreportaje bat egitera nindoan, denbora nuen, eta kafesne bat hartzera sartu nintzen tabernara. Komuneko sarreran gizonezkoaren eta emakumezkoaren irudiak zeuden elkarren alboan jarrita.
2022
‎Muntatzen errazak diren horietakoak dira batzuk, eta handiagoak, berriz, beste batzuk. Familia asko daude, Lopezen antzera, haurrekin egonaldi bat egitera joan direnak. Eta, hain zuzen, horixe da Gran Camping Zarautzen helburua, hein batean.
‎«Zer, paseatzera zoaz, ezta?». Agian ikastaro bat egitera noa, baina jendeak beti esaten du gauza bera: «Paseatzera».
‎Antolatzaileak lagunak ditut, eta galdetu nien ea dortsalen bat zuten. Dortsala ordaindu, eta aipatu nien test moduko bat egitera nindoala, eta ez nuela neure burua aurrean ibiltzeko moduan ikusten. Aurreko bi asteetan oso sentipen onak izan nituen entrenamenduetan, baina ez nekien hamasei ordutan gorputzak nola erantzungo zuen.
‎Beldurrarekin abiatu nintzen, baina aldi berean lasai nengoen. Argi neukan test bat egitera joan nintzela. Lasterketaren erdian oso gorputzaldi txarra izan nuen, eta botaka egin nuen.
‎«Ekografoak dira gaur egungo tarot irakurleak», aipatu du Serranok ironiaz. Tarot irakurle «modernoak» direla kontatu du, eta harritu egin zela ekografia bat egitera joan, eta koloretan ere izan daitezkeela esan ziotenean: «Haiek bakarrik dakite identifikatzen gertatzen zaizuna, barne munduan gertatzen dena».
‎«Ekografoak dira gaur egungo tarot irakurleak», aipatu du Serranok ironiaz. Tarot irakurle «modernoak» direla kontatu du, eta harritu egin zela ekografia bat egitera joan eta koloretan ere izan daitezkeela esan ziotenean: «Haiek bakarrik dakite identifikatzen zer gertatzen zaizun, barne munduan zer gertatzen den».
‎Hogeiren bat gazte hura dantzatzen plazaren erdian. Belaunerainoko praka beltzak eta alkandora edo kamiseta zuriak daramatzate soinean, zapatila soilak oinetan, institutuko patioan korrika saio bat egitera balihoaz bezala. Inolako apaingarririk gabe, ezta makillajerik ere aurpegian.
‎Itxaron mesedez», besteak. Egin sortzen ari zen taldeko kideak ziren, eta Ferrer haien buru —beti estimatu ninduen asko; zorte handia izan nuen berarekin— «Zuk badakizu egunkari bat egitera goazela, ezta?», esan zidan. «Aurkezpenetan gabiltza, eta egin behar diguzu marrazki bat horretarako:
2023
‎«Gozatu!». 130 kilometroko proba bat egitera nindoan, eta mezua zen: «gozatu!».
‎Balio nuela frogatzeko, erabaki nuen ene bakantza denboran erreportaje bat egitera joatea. Siriako armadak Quneitra izeneko herri bat berreskuratu behar zuela entzun nuen, aitzinetik Israelek hartua baitzuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia