2015
|
|
–bat egite emana? (gozotasunezkoa, goi isurizkoa) batetik, aurreko kapituluetan azaldu duena, eta?
|
bat
egite ez emana? (goi isurizkoa ez dena, eta saiatuz gero, lor dezakeguna); azken honetaz hitz egiten da kapitulu honetan.
|
|
–Nire ustez arrazoi hauengatik da: lehenengoa, deabruak sekula ere ezin eman dezakeelako hau bezalako min gozorik; espirituzkoa dirudien zapore eta gozotasuna bai, eman dezake; baina mina, eta hainbesteko mina, arimaren baretasun eta gozotasunarekin
|
bat
egitea ez dago haren esku; haren ahalmen guztiak gizakiaren kanpoaldeari begira daude, eta haren minak, hark ematen dituenean, nire iritziz, ez dira sekula ere gozoak ezta bakea dakartenak ere, ezinegona eta gerra dakartenak baizik. Bigarrena, ekaitz gozo hau hura nagusi den ingurunetik ez baina bestelakotik datorrelako.
|
|
Ez zaituela ezertan zerbitzatu gogoratzen denean, eta bizi izanez zerbitza zaitzakeela, oraindik zama astunagoa nahiko luke eta ez hil munduaren amaierara arte. Zuri zerbitzu txiki
|
bat
egitearren ez dio inolako baliorik ematen bere atsedenari. Ez daki zer nahi izan behar duen, baina bai ez duela besterik nahi Zu izan ezik.
|
|
1 Ávilako San Joserenean nengoela, aipaturiko Beasko fundaziora abiatzeko, joateko behar genuena prestatzea baizik ez baitzen falta, hango andre batek, Katalina zeritzanak, bidaltzen zuen mezulari pribatua iritsi zen; izan ere, haren etxera joan ziren hiru neskatila, Jesusen Lagundiko erlijioso baten sermoia entzun ondoren, toki hartan monasterio
|
bat
egin arte ez zirela handik irtengo erabakirik. Andre honekin aurrez hitz egina zuten gauza izan behar zuen, bera izan baitzen fundazioan lagundu ziena.
|
|
5 Otoitz honetatik lo era bat etortzen da, ahalmenen loa deitzen dena, baina haiek ez daude liluramendu izena hartzeko eran sorgorturik ezta hain geldiarazirik ere. Guztiz
|
bat
egitea ez bada ere, noiz edo behin eta baita askotan ere, ulertzen du arimak borondatea dagoela soilik bat eginik, eta oso argi ulertzen da; argi diot, itxura guztien arabera. Jainkoagan oso osoan okupaturik dago, eta arima konturatzen da ez duela ahalmenik beste ezertan izateko ez jarduteko; eta beste bi ahalmenak aske daude Jainkoaren zerbitzuko arazo eta ekintzetarako.
|
|
Bidal daiteke Gortearen bidez ere, Rokeren esku hartzea eskatuz eta garraio sari ona emanez eta eman diezaiola mandazain berari, horrela ziur joango baita. Begira, ene aita, ez deskuidatu, bidaltzea komeni baita eta gauzaren
|
bat
egin ez dezan, dagoeneko egina ez badu, eta berorren aitatasuna poliki poliki ibil dadin baimena ematean, nire iritzira; azken batean, guztia da beraren onerako.
|
|
Nire pena da eraman zituztela eta ez dakit nora. Baina uste da estu dauzkatela, eta beldur naiz gehiegikeriaren
|
bat
egingo ez ote den. Errege Kontseiluan da kexa hau ere.
|
|
5 Ez dakit nola uzten dudan azkenerako ene aitaren gaitzak eman didan nahigabea; beldur naiz penitentziaren
|
bat
egin ez ote duen, Abenduan egin ohi duenetakoa: lurrean etzatea, gaitz hori ez baitu izaten hark.
|