Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2000
‎Bejondeigula! Ikaragarriren bat egin behar genuen. Ziur nintzen, eta ez nekien nola parte hartu.
‎-Nire lehengusu frakalasai horrekin ez naiz berriro inora joango-Adelak-. Beti nabarmenkeriaren bat egin behar!
‎-Epaiketa bat egin behar dugu. Gure artean epaile, fiskal, abokatu defendatzaile eta behar diren rol guztiak banatuko ditugu-jakinarazi digu Adelak emozionaturik-.
‎Gaur inoiz baino gauza gehiago daukat zuri kontatzeko. Gasteizera itzulitakoan, afari mundial bat egin behar dugu. Aitzur ederra harrapatzeko gogo izugarria dut.
‎Allô, Dabid? Gure bidaia hau benetan nekagarria gertatzen ari zait, eta azkenean, neure onera etorriko banintzen, atzo Las Vegaseko hotelean egonaldi luze bat egin behar izan nuen. Esango nuke sukar apur bat ere izan nuela, baina gauerako polito nengoen eta besteekin batera joan ahal izan nintzen.
2001
‎Beste ohar bat egin behar zaio zuzentzaileari. Diru-etxeei buruz ere, baditu ondorengoak Azkarragako Martinek2 Madariagak nonbait dioenez, ba omen dute elkarren antza pixka bat gaurko bankuek XVI. mendeko Berberia aldeko itsaslapurrekin:
2002
‎Oraintxe gogoratu zaidak etxera joan behar dudala derrigorrez. Telefono dei bat egin behar diat, eta zenbakia etxean zaukaat. Deitu eta segituan itzuliko nauk.
‎Begiak sutan geratu da mutila irakasleari begira-begira. Ez egitekoren bat egin behar duela ematen du. Baina, azkenean, paper-mukulua hartu, jiratu, zakarrontzira bota eta gela aldera hartzen du.
‎Eta aldaketak gertatzen direnean, eskola batetik bestera pasatzen direnean lehiaketa batean adibidez, nola hartuko da hori kontuan? Euskara jakiteaz gain tokiko azterketa bat egin beharko zaie. Galdera hauek ez dira batere teorikoak, baizik Zuazoren eredua aurrera atera nahi izanez gero berehala sortuko direnak eta sekulako arazoak ekarriko dituztenak.
‎Kontua da adiskide baten, Kirmen Uriberen, adierazpen batzuk irakurri ditudala duela gutxi, eta haiek eskainiko didatela atal honen abiapuntua (edo aitzakia), horretarako amarru dialektiko bat egin beharko dudan arren, idazle ondarrutarra ez baita, azken batean, kritikatuko dudan poeta motaren eredu (poeta askori gertatzen zaiena aztertzeko oso esanguratsua den arren). Honako hau esan zuen Uribek:
2003
‎Baina hor ageri da familia memelo hori, aurkezlearen argibideei adi-adi. Seguru asko aitak edo amak xelebrekeriaren bat egin beharko du milako batzuk patrikaratzeko. Noiz edo noiz, zaping eginez, berak ere harrapatu izan du programa hori.
‎Agian jada igarri didazu, baina abiapuntuzko aitorpen bat egin behar dizut: barrenak minez dauzkat; arrazoi desberdinengatik, baina minez.
‎Baina dena ez da urregorri kolorekoa: " nabigatzeko orduan euskara erabiltzen duten euskal internauten portzentajea jaitsi egin da; instituzioek hausnarketa serio bat egin beharko dute teknologia berrietan hizkuntza honen presentzia nola handitu behar duten erabakitzeko58".
2005
‎Autoaren bila joanik, Albertori mesede bat egin behar niola esan nion amari.
‎–Mesede bat egin behar didazu.
‎Bailarako auzo eta lantegietan, ORTko ekintzaileak ugaritu ziren batik bat; erakunde maoista hark denbora gutxian irabazi zuen bailarako gazte" mugituen" gogoa. ORTkoek zuzentzen zituzten batzarrak, eta haiek baino ez ziren gauza lantegietan, eskoletan eta auzoetan lan-uzte bat modu orokorrean hedatzeko, eta, manifestazio bat egin behar zenean ere, haiek biltzen zuten jende gehiena. Batzarretan, berebiziko ika-mikak izaten zituzten abertzaleetako batekin, gazte luzanga sesiozale batekin, segituan bere onetik atera eta ez bat eta ez bi irainka hasten baitzitzaien, gogor ekinez hala ORTkoei nola gainerako" espainolistei".
‎Elkarrizketa bat egin behar nion irratirako.
2006
‎Indian nintzela, bai saltsak eta morokilak. Zubi bat egin behar genuen Ganges ibaian, eta ez zeukaten ate-sarrailetako koxkak estutzeko torlojurik ere. Blanchek frantsesa eta pianoa irakasten zizkien jauntxoen seme-alabei.
‎Jameson pantailari begira zegoen buru-belarri, hark ere bidaiaren bat egin behar balu bezala.
‎–Aizu, mutiko, galdera filosofiko bat egin behar dizut: zer egin daiteke Renon arratsaldeko bostetatik aurrera?
‎Eta besteak, bai, bai, ez, bai, ez, bai, batere ez, beharbada bai, horixe esango din. Erretratu bat egin beharko dun hamabost minutuan. Horren arabera erabaki, komeni zainan ala ez neskatoarekin ibiltzea.
‎Arduratuta utzi ninduzun azkeneko kartan tripako min horiez esaten zenuenarekin. Komeniko zaizu igual kartzelako medikuari bisita bat egitea; badakit zer esaten duten hari buruz, baina min horiekin jarraitzen baduzu, saio bat egin beharko zenuke, ez duzu uste?
‎–Telefono-dei bat egin behar diot egun hauetako batean.
‎Udaberriaren amaiera zen eta Moskuko hiribideak eta monumentuak ezin ederragoak iruditu zitzaizkion Oskarri. Itzuli zenean sendatuta zegoen, geratzen zitzaion denboran dieta gogor bat egin beharko bazuen ere.
2007
‎Pauma batek buztana zabaldu du mutikoak iritsi direnean, baina berehala erretiratu da oilategi atzera, ikaratuta. Tarte luze bat egin behar izan du horrela, gainera, mutikoei ihesi, beraiek ere atzealde horretara baitzihoazen. Bertan belardi txiki bat dago, eta, erdian, ur-putzu koxkor bat.
‎–Proposamen bat egin behar dizut, Lisa.
2008
‎Hitzetan galdu da Miren Eskudero, zer esan nahi duen ez dakienaren moduan. Keinu eme batez gogoa biltzen saiatu dela ohartu naizenean bat egin dut harekin, nik ere; keinu bat egin behar izan dut, Iboni laztan bat eskuan, batzarrera biltzeko.
‎Ezin nituen grabagailutik transkribatutako guzti-guztiak eman. Hautaketa bat egin behar nuen, baina Rosak indar apartekoa emandako pasarteren bati nik garrantzirik gabea irizten banion, zer egin behar nuen. Kontura  tzen hasi nintzen pasadizo bat hautatzea edo beste bat baztertzea ez zela ekintza xaloa.
‎Baina korapiloak hor jarraitzen zuen, estu eta tinko, eta horren adierazgarri eta lekuko, hoteleko banketxean ateratako argazkiak ditugu. Txinan haur bat adoptatzen duzunean, umezurtz-etxeari" dohaintza" bat egin behar diozu nahitaez, eta nahitaezko dohaintza guztien antzera gureak ere bazuen kopuru bat: hiru mila dolar billete handi eta berritan.
‎Niri bi proposamen haiek ez zidaten ezer berezirik eragiten, ez bero eta ez hotz, baina Kolonbiak hizkun  tzaren arazoa konpontzen zuen. Horrelako bidaia luze bat egin behar baduzu –hausnartzen nuen–, atzerrian denboraldi luze batez egon behar baduzu, aukeran hobe da bertako hizkuntza ezagutzea. Berriro ere, nire beldur txatxu eta logikarik gabea...
‎Aurrerago denbora izango dugu egokitasun agiriaz hitz egiteko, asignazioaz, Txinara egin genuen bidaia ahantzezinaz jarduteko eta Enararen musua lehenengoz ikusi genueneko uneaz mintzatzeko. Orain eten bat egin behar dugu. Izan ere, badira kontakizun kronologikoari atxikirik ez dauden hainbat kontu, kontu garrantzitsuak, gure hausnarketa merezi dutenak.
2009
‎Joan beharra daukat orain. Bisita bat egin behar dut bazkaldu aurretik.
‎ez ote naizen hilko Danieli etorkizuna ziurtatu baino lehen. Sei hilabete besterik ez zaidala geratzen jakingo banu ere, tarte horretan bederen dirua izaten ahaleginduko nintzateke, baita horretarako krimen bat egin beharko banu ere. Barkatu, Clara.
‎–Mandatu bat egin behar nuen hiriaren beste muturrean, eta berandutu egin naiz. Barkatu deskortesia.
‎Elurraren argia gurekin batera dator, Sara, eutsi, senti mugimenduaren poza, ez dugu inoiz gelditu behar, inoiz ez, oroitzen, Naranjo de Bulnes igotzen, ez gelditu, jarrai igotzen, han ere elurra hasi zuen, malutek estaltzen gintuzten, zuk jaitsi egin nahi zenuen, Sara, baina arriskua berdina zen, edo handiagoa, erditik gora geunden, zu aurretik, ez atzera ez aurrera geratu zinen, atsedenleku batean harrapatu zintudan, besarkatu, ez gelditu, jarraitu, begiak itxita ere igoko nuke hau, Sara, fida zaitez nitaz, zatoz atzetik, lotu tinko sokak, jarraitu, jarraitu, mendizale bat hilik egun hartan, entzun genuen haren oihu lazgarria, hutsean behera, ezin ezer ikusi ordea, lainoa, izotza, elur malutak, zure begietan izua, fida nitaz, Sara, ez gelditu, beldurra saretuz doa zure begietan, elurraren distira zure betseinetan, ez gelditu, mendizalearen garrasi lazgarriaren ondoren isiltasun lazgarriagoa, nik oihu, entzuten digu norbaitek?, zuk oihu, bada norbait hor?, inor ez dago, edo urrunegi dago, haizeak ezabatzen ditu gure oihuak, norbait erori da, mendizale bat hutsean behera, hilik, igotzen jarraitu behar dugu, pasatu zaizu beldurra, Sara, lehen aldia da eskalatzen izua antzematen dizudala, ikusten nola iritsi garen gailurrera, beste aldetik jaitsiko gara, ondo ezagutzen dut hau, aitarekin maiz eskalatu nuen, iritsi gara, iritsi gara, mendizale hila, eskalatzaile ona, bakarrik zetorren, ez da bakarrik eskalatu behar, arriskutsuegia da. ...Hiru Erregeen Mahaia egitea, nik neure baitan asmo zoroa, gailurrean lehen umearen hazia ernaltzea, inor ez dago, elurra ari du, lainoa alde guztietatik, gu bezalako zoro parea beste inor ez da ausartzen honelako giroarekin, elurra goian-behean, eta izotza, elurraren distira zure betseinetan, ederra zaude gailurrean, ez nauzu lehen bezala saihesten, ondoratzen uzten didazu, zure ondoan nago, ume bat egin behar dugu Sara, hementxe, grinaren indar guztiarekin, atzetik bueltan, animaliek bezala; zer ari zara, Ananda, ez dut nahi; animaliek bezala, Sara, naturaren indarra, arraza berriaren lehen enborra; berriro kontu horrekin, Ananda, ez dut horrelakorik entzun nahi berriro, utzidazu, min egiten didazu, ostia, ez naiz zakurra, bortxatu egin nahi al nauzu; ez, Sara, munduko maitasun osoz, natura...
‎Osaba Ameriketatik bisitan ailegatu zen arratsalde hartan sukaldean sartu nintzenean keinu nabarmenen bat egin behar izan nuen sudurrarekin. Pipako tabakoaren usaina zela azaldu zidan amak.
‎Osabak lepotik eskegi zidan erretratatzeko makinaren begitik begira ari nintzenetariko batean, ba, Pilarrek ere pipan erretzen zuela etorri zitzaidan gogora, eta berehala hartu nuen erabakia: erretratu bat egin behar nion Pilarri pipa erretzen ari zela.
‎" Ondoko hizkuntzak 300 produktu baldin baditu (telebistak edo egunerokoak edo askotariko aldizkariak), euskarak ere badu beste horrenbeste izateko eskubidea; beraz 300 askotxo bada ere, 100 -150era behintzat iritsi behar dugu normalizatu nahi baldin badugu. Horretarako plan bat egin behar da, helburu zehatzak, epe are zehatzagoak eta diru-baliabide oparoak izendatuta izango dituena": honelakoak, borondaterik onenaz eta suharki esanda, askotan aldarrikatzen dira eta guztiok entzun ahal izan ditugu.
‎Ostera, gaur bizi dugun sikatzea globala da. Ez da igarlea izan behar, ez da auskalo zein jainkok bedeinkaturiko profeta izan behar, ez da Oxford-en master garesti bat egin behar honako hau ikusteko: gaurko gizarte-ereduak, zibilizazio-eredu esatea zuzenago ote legokeen?
‎Hitzarmen berria indarrean jarri behar dugu. Bizirik iraun nahi badugu hitzarmen berri bat egin behar dugu, euskararen hitzarmena, alegia. Baina nola erlazionatzen da zuk proposatzen duzun mintzo-komunitate hori eta orain arteko borroka politikoa?
2010
‎Hirugarren ikasturtean geundela, 1979ko urrian, gure bilera haietako batean benetako aldizkari bat egin behar genuela esan zuen Josuk. Erotuta zegoela esan nion enegarren aldiz.
‎Horren ondoren Ohe bat ozeanoaren erdian eleberria amaitu ahal izan nuen eta 2001 urtearen bukaeran argitaratu zen. 2002tik 2007ra bitartean doktorego tesia egiten aritu nintzen, baina 2004an parentesi bat egin behar izan nuen. Narrazio Tailerra izeneko irakasgai bat Internetez emateko eskatu zidaten eta testu-liburu oso bat idatzi behar izan nuen horretarako, ariketak prestatu, testuak eskaneatu eta abar.
‎Protokoloak irentsi zizkion, ordea, Auzmendiko trajea, intsigniak, gominak eta ametsak Ajuaria Eneatik arlo honetaz arduratzen zen emakumeak deitu zidanean. Lehendakariak gure bildumaren aurkezpenean parte hartu behar zuela eta, aurretik galdeketa bat egin behar zidala esan zidan, detaile guztiak ondo lotuta eduki nahi zituelako. Aurkezten zen liburuari buruzko galderez gainera, aretoari buruzkoak egin zizkidan, alderdi teknikoari zegozkion beste batzuk (megafonia...), ziurtasunari buruzkoak (larrialdietarako irteeren kontuak...), ordutegi zehatzak, autoa aparkatzeko lekua non izango zen, hizlari bakoitzari zenbateko tartea zegokion eta, zoritxarreko galdera, nortzuk egongo ziren mahaian.
‎Parrokiako batzorde eragilearen bileretako baten ondoren afaltzera joan omen ziren kasinora. Afari ederraren eta oraindik hobea zen ardoaren eraginak kaskoa nahikoa berotu zionean, koilara batekin botila baten kontra joka hasi zen, iragarpen garrantzitsu bat egin behar zuela adieraziz. Han zeuden sei edo zazpi lagunak isildu zirenean, zutitu egin omen zen, edo saiatu, behintzat, balantzatxo batzuk ere egiten zituelako.
‎Baina urte horiek aztertzeko beste azterketa edo txosten bat egin beharko da.
‎Kontu honi buruz ohar bat egin behar dut. Argi gera bedi ez dagoela transkripzioak zuzen egiteko modu bakar bat, baizik eta lortu nahi dugunaren araberako hurbilpen maila ezberdinak.
‎Sarritan izan ditu matxurak. Oraingo honetan itsasontzi horrek beste bidaia bat egin behar du; etorkinez lepo doa itsasontzia. Armadoreak, zalantzak baditu ere, itsasontziak beste bidaia bat gehiago egingo duela uste du; izan ere, Jainkoak ezin ditu babesik gabe utzi familia horiek.
‎Oro har, zerbaiten egia aztertu nahi dugunean, zerbait horrek erakutsiko digu ikerketaren bidea. Arimak zer diren aztertu nahi baldin badut, arimei buruzko ikerketa bat egin beharko dut. Lurra Eguzkiaren inguruan dabilen edo ez jakin nahi baldin badut, Lurraren eta Eguzkiaren mugimendua aztertu beharko dut.
2011
‎–Zu irabazle, etsita?. Lagun bat daukat polizian, eta harekin hitz egingo dut; alde egin aurretik, ordea, galdera bat egin behar dizut.
‎Jan lehertzeko zorian zegoen eta TomᨠNovákek keinu bat egin behar izan zion lasaitzeko.
‎ehiza, arrantza, soroko zereginak... Isabelek zeukan soroaren ardura, baina behar gogorren bat egin behar zenean, neuk laguntzen nion. Horretaz gainera, zura lantzen ere jarduten nuen, eta konponketa asko egiten nituen, errementerian jai izan eta etxean geratzen nintzenean.
‎txoleta. Eta geure jatorduetan aldarriren bat egin behar genuenean, guztiok erabiltzen genuen esaera bera: gora txoletak, mutilak!
‎" Kintoa" deritzan lurraldeari buruzko aipamen bereziren bat egin beharko genukeela uste dut. Kinto hitza, Nafarroako erregeek Aldude inguruetako mendietan zerriak hazteagatik jasotzen zuten %5etik dator.
‎Bueno, hala kobratu genuen. Hura zelebrato behar genuela eta apeza, polizia, Frantxisku zena eta ni Igantziko Bentara, Hita jatetxera joan ginen por todo lo alto bazkari bat egin behar genuela eta.
‎Hirurak joak ziren eta oraindik bost ordutik gora geratzen zitzaizkigun, eta hori Aiako Harriko bidera ongi aterata, ilunpe hartan pixka bat ezkerraldera joanez gero San Antonen (Lesakan) aterako ginen eta. Azkenean atera ginen ezagutzen nuen bide batera eta esan nien ahalegin txiki bat egin behar zela. Baina neskak esan zidan neka-neka eginda zetorrela bat, ezingo zuela jarraitu.
‎Ni ados nengoen eta egun bat lehenago geratu ginen bidaia egiteko. Hurrengo egunean pilotalekura joan nintzen, han beti izaten baitziren gazte batzuk sos batzuk ateratzeko zer edo zer ba ote nuen galdetzen zidatenak, eta muga ondoan bizi zen bati bere beharrean nengoela esan nion, mesede bat egin behar zidala. Kontatu nion zer nahi nuen eta berehala esan zidan bere amak pasako zituela.
‎Eta beraiek esaten dute eta nik askotan hitz egin dut honetaz jende horrekin han, Urnietan, eta bueno," gure aurrekoak ez zekiat nongoak hituen, gu, haien seme-alabak, ez gaituk euskaldunak izan, baina gure seme-alabak, lehenbiziko belaunaldiko etorkinak direnen bilobak, horiek euskaldunak dituk, eta bakoitzak bere ideia politikoak izango dizkik". Beraz, ahalegin integratzaile bat eta errespetuzko ahalegin bat egin beharko litzateke.
‎Bizitza, eta bizitzaren zama. Nire ustez, hitzek ez dute bizitza erredimitzen, baina ahalegin bat egin behar dugu, eta egiten dugu, hitzen bitartez gure bizitza argitzeko, eluzidatzeko, esplikatzeko. Geronentzat eta albokoarentzat, hurkoarentzat.
‎Eta zentsura hori pasa behar zen, orduan, pasatzen zuten kanta batzuek, beste batzuek ez, eta abar. Eta gero, beste tramite pilo bat egin behar ziren," menores" eta" autores" eta ez dakit zer, eta Gobernamendu Zibilera joan behar zen hemen Donostian eta hor, beste negoziatu batean, baimen gubernatiboa eskatu behar izaten zen...
‎Eta pozik nago sartu izanaz poema hau, ze nik Jainkoari otoitz bat egin behar banio, gaur, nire pentsamendutik, nire sentimendutik, hauxe izango litzateke. Arren bat da, otoitz bat da, baina era berean kexu bat da, zer esango diegu zanpatutakoei, zer esango diegu tirokatuei, zer esango diegu miserian daudenei?
‎Beste batzuetan berriz pertsona akomodatuek badute erradikalitate ahalmen bat nazio arazoa edo Estatuarekiko negoziaketa baten beharra ateratzen denean. Ahalegin bat egin beharko dugu hain esklusibistak ez izateko legitimitatearen argumentu horiei buruz.
2012
‎Postrera heldutakoan, agurren bat egin beharko lioketela talde gisa, iradoki du Jaimek. Gertatzen zaien aurreneko kasua izanik egoerari neurria hartzen ez diolako-edo, nahia adierazi dute Jaimeren hitzek, iradokitakoaren egokitasunaz ziurtasuna baino gehiago.
‎Hala ibili ziren une luze batez, bata alde egiteko premiaz eta bestea hurbiltzeko ahaleginean. Hurrengo pausoa emateko, jauzi txiki bat egin beharko zukeela ikusi zuen Galok. Une hartan bat-batean konturatu zen nahikoa abiatua zela aldapan behera.
‎Ohitura bilakatu zen Margaritak pianoa jotzea afalostean; gauero irekitzen zuen aurrean zeukala sinestea artean zaila gertatzen zitzaion pianoaren tapa. Eten txiki bat egin behar izan zuen, berriz, hasi zenetik aste eta erdiren buruan, hurrengo eguneko txerribodarako tipulak eta porruak txikitu eta gainerako jeneroak prestatu behar izan zituztelako etxeko guztien artean. Lotarako bidea hartzera zihoazela, ohiko ordutik jada ongi berandu," musikaren falta sentitu da gaur etxean" esan zuen Martinek; barretxo batekin berretsi zituen semearen hitzak Inaziok.
‎Baina Hélène? Atzo bertan ahalegin handi bat egin beharko nukeen neure buruari esan ahal izateko: " Noski ba, Hélène duk!
2018
‎Hori bururatu zaio Loreari. Denboran atzera bidaia bat egin behar duela sentitzen du, gertakari garrantzitsu baten berri izango duela. Besaulkian mugitzen du gorputza, erosoago jartzeko, airautoan bidaia hasterakoan egingo lukeen bezala, entzungo duenak desoreka dezakeelakoan.
‎Orain eten bat egin behar du, hitzordua dauka agentziakoekin apartamentu txiki bat ikustera joateko. Heleneren jokabide zuhurrak eta zaintza eragozteko hartzen duen ardura zorrotzak pentsarazi diote berak ere neurriak hartu beharko dituela.
‎Eten bat egin behar du Lorenz doktorea bisitatzeko. Bigarren solairura jaitsi behar du.
‎" Adibidez, lantaldearen bilera egiteko mahaitxo honen inguruan jar gaitezke, besaulki hauetan, haietako batean eseri da gorputza atzera egin eta zango bat bestearen gainetik pasatuz, eta eskuarekin kokotsa eutsiz, gogoetan aritzeko itxuran?, hauetan, bai, elkarrizketa patxadatsu bat eduki behar dugunean, edo... , zutitu eta gelaren beste aldera joan da azkar, bi maila altuxeago geratzen den gelaren zatira, antzeztokian ikusleen arreta bereganatzeko alde batetik bestera mugitzen den aktorea bezala, eta mahai obalatu bat inguratzen duten aulkietako batean jesarri da?, edo beste mahai honen inguruan ere bai, bilera azkar bat egin behar dugunean, ondo kontzentratuak eta buruz buru egoteko...".
‎Beheko solairua baino zertxobait hobeto zegoen, eta hantxe geratzea erabaki zuen. Gau osoa batera eta bestera leher egiteraino pasatu ondoren, birrinduta zegoen, eta lo kuluxka bat egin behar zuen. Etxeari erreparatu zion.
2019
‎" Ez akabatu ni iritsi aurretik. Galdera bat egin behar zioat", entzun orduko, Borisek kolkotik pistola atera eta, zementu zuria gida harturik, bordarantz abiatu zen. Ile-urdina, aldiz, zigarreta bat piztu eta auto inguruan gelditu zen.
‎Victor Hugo idazleak hodei miresgarriekin alderatu zituen globo aerostatikoak. Beharbada iritzi horrekin bat zetorrelako eta seguruenik Saturnoren istripuak eragin zitzakeen susmoak saihestearren, Vinson jaunak eten bat egin behar izan zuen hegaldi zapuztuaren kontakizunean. Ezbeharra gorabehera, bere excursus-ean nabarmendu zuen gizakiok lortua genuela mundua mundu denetik berezkoa zaigun hegaldatzeko ametsa, aeronautikak garbitu egin zuela goregi hegaldatu nahi izanaren bekatua; kasik hegaztien pare ibil gintezkeela eta, gainera, non eta Frantzian gauzatu zela mirakulu hori, mende bat lehenago, 1783an, Montgolfier anaien eskutik:
‎Astegunetan, Manexen bi orduko eskolen aringarri edo, lau ikasleetako bakoitzak ahozko adierazpen ariketa bat egin behar izaten zuen, txandaka, egunero hamar bat minutuko mintzaldi bat edozein gairi buruz. Pettan Euskal Herriko oihanei buruz mintzatu zitzaigun eta, niri begira, gaineratu zuen alde batera penagarria zela ni udazkenean etorri ez izana, Irati oihana orduan toki paradisiakoa bilaktzen delako; Manexek Kanbon nazioarteko begiraleekin burutzekoa zen ETAren behin betiko amaieraz hitz egin zigun; nik ikasgelan apaingarri zegoen Luis Luziano Bonaparteren euskalkien mapa ekarri nuen hizpidera:
‎Euskara ez beste hizkuntzetan dauzkat erreferentzia literarioak, eta itzulpen automatiko halako bat egin behar dut etengabe. Itzultzaile mentala naiz.
‎Inauteri eta Aratuste, garizumaren atarian kokatzen gaituzte. Otsailean ala Martxoan, noiztxu sartzen garen garizuman galdetu zidan lagun batek, egutegi lanen bat egin behar zuelako. Hirutatik behin, martxoan da hausterre.
2020
‎Arratsalde hartan Mariannerekin fantaseatzen harrapatu zuen Connellek bere burua klasean, Matematikako gelaren atzealdean, edo roundersean jokatzen aritu behar zutenean. Haren aho txiki bustian pentsatzen zuen eta bat-batean arnasarik gabe geratzen zen, eta esfortzu bat egin behar zuen birikak betetzeko.
‎Bai, eta zu zara hori. Zerrenda bat egin behar banu batere ulertzen ez nauen jendearena, Sadie goi-goian egongo litzateke.
‎Mintegietan suharki adierazten dituzte beren iritziak eta debate inprobisatuak egiten dituzte. Halako ikuspuntu irekiak garatzeko edo autoritate pixka batekin adierazteko ezgai, Â Connellek, hasieran, ikaskideak baino gutxiago izatearen sentsazio izugarri bat izan zuen, ustekabean igo balitz bezala berarena baino askoz goragoko maila intelektual batera, zeinean esfortzu bat egin behar baitzuen premisarik oinarrizkoenei zentzua hartzeko. Egia da poliki-poliki bere artean pentsatzen hasi zela zergatik ote ziren ikasgelako eztabaida guztiak hain abstraktuak eta falta zitzaien xehetasun testuala, eta azkenean konturatu zen jende gehienak ez zituela irakurtzen irakurri beharrekoak.
‎Jabetasun apur bat irabazi nuen, ematen nituen maistra eskolekin eta izebaren laguntzaz, Armindarekin batean gela eta bainua alokairuan hartu genituen. Gogoan hartu nuen noizbait ingeniari eskola bukatuta atzerrira joatea zerbait gehiago ikastera, denbora erdiz irabazteko lan bat egin behar banu ere.
‎Ahoa tapatuz bozal lege bat sortzen ez zuten bitartean iraungo genuen, baina ez genuen uste giltzapean sartuko gintuztela, isunez itoaz muturreko alderdi zuriek ohi duten eran baino. Bai, baldin doinuak aske baziren, hitzak ez, eta aitzinetik testu azterketa bat egin behar edo hitzik gabe kantatu, non ez zizkiguten gaztelaniazko itzulpenak eskatuko.
‎Gehienetan, besoarekin ateratzen zuen, urrutira. 50eko hamarkadan hasita aukeraketa bat egin beharko banu, bost onenen artean jarriko nuke.
‎Urte batzuk geroago, 1970ean, elkarrizketa bat egin nion Real Madrilen aldageletan. Ni ikasten ari nintzen eta penaltiari buruzko lan bat egin behar nuen. Esan beharrik ez dago, ezin hobeto hartu ninduela.
‎Udaletxeko balkoitik agurtu zuten han bildutako jendetza. Gainera, egun horretan Athleticen zeuden herriko neskei omenaldi antzerako bat egin behar zitzaienez, dena primeran atera zen.
‎Horietako bat dela uste diat elkarrenganako solidaritatea, errespetua edo xamurtasunarena. Elkar ulertzeko ahalegin sendo bat egin beharko geniake, geure ditugun sentimendu eta emozio horiek zaindu eta suspertu. (...) Horregatik esaten nian izan litezkeela beste gune edo esparru batzuk aproposagoak.
‎Afektibitatea eta hunkidura estetikoa; beti ere, helburu bat gogoan: " Elkar ulertzeko ahalegin sendo bat egin beharko geniake, geure ditugun sentimentu eta emozio horiek zaindu eta suspertu".
2021
‎–Plaka bat egin beharko dugu, ea zerbait ikusten den. Paper bat emango diot erizainari, eta zeladore batek eramango du Luzio haraino.
‎Behar dudana... , esan nuen, pixkanaka-pixkanaka egiazko mundura itzuliz?, dei bat egin behar dut. Anaiari kontatu behar diot hark beste bideren batetik jakin baino lehen.
‎✳" Orain badago, orain eztago." Hori da jaterik eztagoena, nere ustez. Eta orduan... bide bat egin behar da, edo trantsizio bat. ■Eta agurra da bidea?
‎" Deitu ahal duanean". Zutitu egin zen, eta dei bat egin behar zuela esan zion aitari.
‎Orain dela bost bat urte gure anaia Lesakako lantegitik etxe aldera zetorrela, halako batean bide erdian gazte bat keinuka eta imintzioka ikusi zuen. Gelditu du autoa eta gazteak, erdipurdiko gaztelanian, erraten dio mesede bat egin behar diola eta mesede bat egin behar diola, arrunt presatuak direla eta, otoi, mesede bat egiteko. Eta kontua da sasi artean kukutua haren anaia dagoela, baina hark ez duela pasaporterik.
‎Orain dela bost bat urte gure anaia Lesakako lantegitik etxe aldera zetorrela, halako batean bide erdian gazte bat keinuka eta imintzioka ikusi zuen. Gelditu du autoa eta gazteak, erdipurdiko gaztelanian, erraten dio mesede bat egin behar diola eta mesede bat egin behar diola, arrunt presatuak direla eta, otoi, mesede bat egiteko. Eta kontua da sasi artean kukutua haren anaia dagoela, baina hark ez duela pasaporterik.
‎–Hemen lan ttiki bat egin behar diagu..., lan ttiki, atsegin eta ongi ordaindua gainera.
‎Testuinguru honetan, filosofoek eta pentsalariek urrats bat egin beharko lukete, erakutsiz euskarak mendebaldeko filosofia jaio zen grekerak baino erro, kontzeptu, eta eduki zaharragoak, eta ezezagunagoak, atxikiak dituela eta merezi duela alderdi horiek jorratzea.
2022
‎Festa bat egin beharko litzateke, pentsatu du gizonak. Etxea bera ere saldu eta gau guztia dantzan eman eta lasto guztia erre beharko lirateke, baldin eta, Ballador aitari bezala, baten bati, belar txarra sortzen den bezala, beste hala-Â holako bi oilo-txito mundutar zoriontsu aterako balitzaizkio.
‎Amorruzko gihar-uzkurtze batek estutu zion unetxo batez eztarria, eta, pasatu zitzaionean, egarri bizia utzi zion. Ezagutzen zuen gizonak sentipen hura, eta gauean edanaldi on bat egin beharko zuela pentsatu zuen. Hilaren erdia pasatua zen, eta, kopia hori esandako epean egitea lortzen bazuen, agian emango zion Alleyne jaunak zor-agiri bat kutxazainari aurkezteko.
‎–Baina jaunak ahalegintxo bat egin beharko luke! Egoerari aurre egin!
‎–Pasatu dugun guztia pasatu eta gero, entenditzekoa da... Andreak siestatxo bat egin beharko luke.
‎Horrek ez du esan nahi egiteko gai izango naizenik). Hirugarrenik (eta hona hemen kontu zailena, xinpleena dirudien arren), giza historia bat egin behar da, and then... –
‎haien hitza sakratua zen. Bata bestearen atzetik, irteten hasi ziren; eskua ematen zioten Montmorteko andereari, neguko hotzak, baratzeko lanak, lixibak gorritu eta zartaturiko eskua, eta aldi bakoitzean bizkondesak ahalegin handi bat egin behar izaten zuen esku hura estutzeko, fisikoki higuingarria gertatzen zitzaiolako. Halere menperatu egiten zuen kristau karitatearen aurkako sentimendu hori eta, bere burua areago mortifikatzeko, musu ematen zien beren amekin zetozen haurtxoei.
‎Eta oraindik ere nire beharra dute ustez begizkoa egin dietenean edo xarma gaiz  toa bota dietenean. Orduan erritual magiko bat egin behar izaten dut gaiztorakoak kentzeko, sendatzeko, laztantzeko, mainak egiteko, elikatzeko, eta indarberritzeko. Gogaitua naukate.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia