Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2000
‎Berriz ere gora, ez ote ziren buelta bat egiten ari; Xan hankan min gaizto bat sumatzen hasi zen. Kale zabal batean zebiltzan orain.
‎Haien atzean autobia bat zegoen. Eta beste autobia bat ezkerrean, eta beste bat egiten ari zirela, zirudien, haraxeago. Puxka batean industria pabiloien artean ibili zen.
‎" Zatoz", esan zuen etxekoandreak. Korridorean, pareta argi motel baten azpian, gizon heldu tripati bat, mahonezko galtzak, mahuka hutsik, lurrean lanen bat egiten ari zen.
‎Tipo latza behintzat. Beltzez jantzita bera ere, txaketako mahukak ukondoraino bildurik, une hartan barrarantz hurbildu, Elirekin hizketa pixka bat egiten ari zen. Agian harengana behar zuen.
2004
‎Asegurua gurekin eginda zeukaan. Zaragozako tailer batean montaje bat egiten ari zela, holako batek hanka harrapatu zioan: hezurrak maila maila eginda.
2005
‎Barre batean ari ziren, mozkorturik baleude bezala –uxual botila huts bat, pixkanaka edana... agian hordi ziren, benaz–, balantzaka, egongelako eta korridore estuko alfonbrak kiribildu eta bidetik baztertzen. Algara isilean zebiltzan biak, halakorik posible bada behintzat; zaratarik ez ateratzeko ahalegin gehiegirik egin gabe, halere, ez gaua eta ez goiza ez zen ordu hartan, gaiztakeria bat egiten ari den haur bihurrien gisan. " Biok batera:
‎Baina ez afizioz edo inor izorratzeagatik. Estatistika lan bat egiten ari zelako baizik. Pagatu egiten zidatek gainera, erantsi zuen gero, irribarrez.
‎Gogoan daukat lehen ehorzketa zibila egin genuelarik, nolako ikara mezako jendailak zerraldoa gurutzerik gabe generamalako hilerrira. Valeriano Neira ren lurperatzea izan zen, ezusteko tiroketan hila errekisa bat egiten ari zela Hernaniko Banco Guipuzcoanon. Ergel batzuk beha gelditzen zitzaizkigun, eta guk orduan" Kentzak zapela, alper horrek!".
2006
‎Dudarik gabe hortik heldu zaio daukan bake argia, daukan lasai hori. Badaki lan on handiko bat egiten ari dela, hala sozietatearentzat nola gure arimentzat ere.
2010
‎Une horretan Leperak orri tolestu bat utzi dio barran. Poliki, zeremoniatsu, truku bat egiten ari balitz bezala. Eskua gainean utzi du segundo batez eta, ondoren, poliki kendu.
‎– Euskaldunako langileekin bat egiteaz ari da. Defenditzeko indarkeria eta txakurrena parekotzat ditun?
2011
‎Agustin beste zigarro bat egiten ari zen eta Aitorrek, ikusita amaitu nuela, atzamarretan zeukana pasatu zidan.
‎Hala iruditu zitzaidan bederen. Galdetu izan balit ea norena zen esaldia, pentsa nezakeen azterketa bat egiten ari zitzaidala. Eduardo Galeano esan izan balu, azterketa egitea ere ez nuela merezi pentsa nezakeen.
‎– Pentsatu dut deseroso zeundela. Hemen, kaliza eder hauetatik ardo eder hau edaten... uste izan dut norbait azalduko den beldur zinela, gaiztakeriaren bat egiten ari denaren larruan.
‎Bizitza ez zen ezer eta dena zen, bizitza ihes lerro bat zen, posible zen bakarra," ilunak gara baina ez gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa", ahantz dezagun inork gu ez garen beste norbaitentzat idatzi zuen rol bat egiten ari garenik, ahantz dezagun bigarren mailako geure aktore ziztrinen izaera saihestezina, edan ditzagun izpiak, edan dezagun ihesa, intermitentea den arren eta iragankorra. Intermitentea delako eta iragankorra.
2012
‎Josu Noraren albora joan denerako, Ander, sindikatu marroiko arduraduna, ozen hasi da hizketan: hurrengo pausoak zeintzuk izango diren eztabaidatzeko, orain artekoaren aurkezpen moduko bat egiten ari da. Josuk ez du argi entzuten, bere ingurukoek tekelan jarraitzen baitute.
‎Josuk ez ditu inoiz zenbaki ezezagunen dei galduak erantzuten, eta hala egin du oraingo honetan ere, baina eguerditik hasita lau edo bost aldiz deitu diote telefono horretatik. Ia guztietan komunean harrapatu duenez, ez du erantzun, eta azkenean ordenagailuan lan atzeratu bat egiten ari dela telefonoa berriro joka hasi denean, logurak inorekin hitz egiteko kemena higatu dionean, hartzea erabaki du.
‎– Ogia zuk erosiko? –Gloria zen une berean, beste txat bat egiten ari zitzaidana.
‎Ni geroko gerotan artelan bat egiten ari naiz: kafe zorrotxo zatiekin pioi beltzak, esne hauts zorrotxo zatiekin zuriak, datil hezurrekin alfilak.
‎Kontutxo bat. Ezin dut ulertu nola zuena bezalako egunkari aurrerakoi batek baietsi dezakeen denontzako egunkari bat egiten ari dela. Egun batean 168 langile kaleratu dituen Inasako burua elkarrizketatu duzue herabeki.
2013
‎Goiko eskailburutik Mikel ari zen solasean, nire irakaslea. Nonbait, aitzineko arratsean gau eskolako bi irakasle preso hartu zituzten, pareta batean pintada bat egiten ari ziren bitartean: " Dictadura asesina.
2016
‎– Galderak erantzun eta kitto, Marlowe. Errutinako ikerketa bat egiten ari gaituk. Ez duk beste ezer jakin beharrik.
2017
‎Jakin du ez jakitea gaizki dagoela. Akatsen bat egiten ari dela. Sirenak entzun ditu eta haien bila mugitu ditu begiak arakatzaile, baina ez dago sirenarik.
‎Eta Axik Miren Akerretarena kontatuko dio. Egoki, kronika bat egiten ariko balitz bezala, lasai, Josebari egindako erregalia moduan, bai baitaki gustuko dituela maitasunaren sasi antzezte horiek.
‎Ez dira inoiz ongi konpondu elkarrekin, Josebak pentsatzen du batzuetan Pilik berari egozten diola Axi homosexuala izatearen errua, Bego utzi eta gizonetan hasi izana berak hedaturiko birus baten ondorio izan zela, kasik izurrite baten antzekoa. Eta Lekunberrin bisitatzen dutenean, Josebari ez zaio gehiegi gustatzen aitaren herrira bisitan joatea, urruntasun nabarigaitz baina tenkor batekin hartzen du beti, kasik mesede bat egiten ari balitzaio bezala, nahiz eta kanpotik, Axirentzat esaterako, oso zaila izan antzematen, biek ala biek bai baitakite ez dutela elkar gehiegi maite, eta hor daudela partekatzen duten afektu bat dagoelako, bestela ez luketela elkar agurtu ere egingo kalean bata bestearen ondotik pasatzean; Josebak Nafarroaren eta herrien jatortasun indigenaren loriatan bizi den abertzale bilbotartzat du....
‎Axi ez da esnatu. Josebari iruditzen zaio gaiztakeria bat egiten ari zaiola horrelako enbataren ondoren lotatik jalgiarazteagatik baina medikuek –batez ere Carmen neurologo andreak– azturak sortzearen garrantzia azpimarratu diote “istripuaren” ondoko lehendabiziko urte urte eta erdian –lehendabiziko hiru hilabeteak omen dira erabakigarriak, hala ere– epe horretan egiten diren aurrerakuntzek erakutsiko baitute gerora gaixoak...
‎Ikerketa antropologiko bat egiten ari naiz: zer daukazu, bikotea?
‎– Txorakeria bat egiten ari zara. Seguru nago.
‎– Hona etortzen diren gehienak ez al dira txorakeria bat egiten ari?
2018
‎Sarak hilkutxa hartu nahi izan du, eta sorbaldaren gainean jarrita pauso geldoan eraman du hil autora beste hirurekin batera. Kanpora ateratzean, jendea pasillo bat egiten ari diren eskolako mahaien atzean jarri da. Sarak ez du ulertzen zertarako dauden mahai berde horiek hor jarrita.
‎Lan ahalik eta objektiboena egiten saiatuko zara, baina gaira hurbiltzeko beti egongo da interes pertsonal hori. Gomendatuko nizueke, ikerketa lan bat egiten ari zaretenean, zuen eta gaiaren arteko loturan pentsatzea. Egin zuen autobiografia propioa, eta horrela, beste gogo edo interes batekin lan egingo duzue.
‎Zerbait topatu dut. Umeentzako da, baina Disneyko pelikulen ziklo bat egiten ari dira Aufbau Haus kultur etxean. Hurrengoa The Lion King da.
‎Lana zabaldu eta ezagutzera eman nahi dut beste pertsona batzuei edo eragile sozialei baliagarria izan dakien. Orain emaitzen aurkezpen erronda bat egiten ari naiz. Nire jardunbidea akademiakoaz bestekoa da.
2019
‎Bikoteak zebiltzan bizikletan, artistak trepetak aldean eta eskaleak fardeltzarrak atoian. Bohemio bizarluze bat hareazko eskultura bat egiten ari zen hondartzan, gure terrazaren azpi azpian.
‎Ez zait galdera bat egiten ari.
2020
‎Zupada sakonak ematen zizkion zigarroari, eta gero kea poliki botatzen zuen, ia yogako arnasa ariketa bat egiten ari balitz bezala. Ni bat batean ahoa lehorrago sentitzen hasi nintzen, eta uda beteko arratsaldeko beroak ere egarritu egin ninduela konturatu nintzen.
‎Lezetak bihurkin bat eskatu eta Garik aukeratu duena ikusitakoan “hau ez, bestea, zabalagoa” esan dionean, min eman diola konturatu da, baita estalki bat altxatzeko agindu eta nondik tira ez dakiela geratu denean ere. Hanka sartze bat zuzentzen zion bakoitzean garbi ikusten zuen beste urratu bat egiten ari zela Gariren harrotasunean. Erremintak eta piezak eskatu ahala eman, eta gainontzean lepoa luzatuta egon Lezeta egiten ari zenari begira, hori da Garik han egin duen guztia, oraindik ikasteko asko daukanak bezala.
‎Negar egiten du. Halako batean, atzera begiratzerakoan, MADDI skype dei bat egiten ari dela, ukitu eta LAIAk ikusten du pantailan. Haren irudia agertzen da bertan.)
‎Beti pentsatu izan dut Mami Lebrun antzezlana bertsolariek bertsoak sortu ohi dituzten moduan sortu zela; amaieratik. Kabaret bat egiten ari den aktore batek norbaiten errautsak eszenatoki gainean botatzearen ideia izan nuen. Oso polita iruditzen zitzaidan maite dugun norbait hain modu alaian agurtzea; heriotzak ezinbestean sortzen digun tristurari irribarre batekin begiratzea.
2021
‎Nik uste dut epaia ere badakizulako desberdina izango dela, ez zarela hain epaitua izango. Eta kontziente garelako batzuetan kantuan ari den pertsona hori ahalegin bat egiten ari dela beste eskema batzuetatik kantatzeko. (Labaka, 2017)
‎Gizonezkoen eremua da: igeltseroak, iturginak, kamioilariak, kontratistak, peoiak, etxean konponketa bat egiten ari direnak, biltegizainak... Mahoizko arropak janzten dituzte, propagandazko elastikoak, gomazko esku larruak, oihalezko txanoak.
‎Lan bat egiten ari naiz.
2022
‎2017an aitonaren heriotzaren urteurrena zela eta album bat egiten ari nintzen. Argazki haietako batek sekulako klak edo gatazka, egonezina eragin zidan barruan.
2023
‎Turismoa erakartzeko helburuarekin antolatutako egitasmo hau 2013az geroztik egiten da Bilbon eta musika eta askotariko kultur ekitaldiak biltzen ditu. Turismoa erakartzeko antolatzen dela diodanean ez naiz eskaintzen dutenaren irakurketa bat egiten ari; udalak berak argi adierazi izan du jaialdia “hiria dinamizatzeko[...], hurbileko ‘merkatua’ erakartzeko eta kultura turismoaren gorakada sustatzeko” sortu zela [30]. Hiri estrategia kontziente baten ondorio da egitasmoa, zeinak “sormena enpresen zerbitzura sustatzea eta kultura bereizteko, nabarmentzeko eta ospea lortzeko elementu gisa balioestea” helburu duen.
‎Bai, bereziki sortzaile gazteekin ikusten dudan gauza bat. Adibidez, demagun lan bat egiten ari direla aulki baten inguruan. Nik balorazioa egitean aurrekariak aipatzen dizkiet, lehenago aulkiarekin lan egin duen jendea aipatzen diet, ezagutuko dituztelakoan.
‎Armintzako portuan geunden eta espazio bat eraiki genuen gure ikerketa eta jokoak egiteko. Maria inprobisazio bat egiten ari zen eta handik zebilen erretretadun arrantzaleak entzun zion itsasoaren beldur zela. Mariarengana hurbildu eta marinelak serio demonio zera esan zion:
‎Ekintza hori sinesgarri egiteko lehenengo eta behin bera sartuko den tokia ekidin behar duzu, begirada eta gorputza kontrakotasunean jarri. Bera sartu aurretik jarduera fisiko bat egiten ari bazara beti izango da hobe. Horrek bestearen zain ez egotera eramango baitzaitu.
‎ABUELA: Aitaren… esperimentu bat egiten ari dira, gainera, berarekin… Badakizu, laborategiak diru kopurutxo polita eman bai, baina haien pilula zopa hartu behar du trukean. Ikusiko bazenu zer potaje hartzen duen!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia