Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2000
‎Lehenago bai, lehenago izana zen zerua eta zeru gaina elkarrekin ukitu genituen istanterik. Orain, gisako bat berritzea nuen xede eta helburu, bizian egiten nuen azkena izanagatik ere. Geunden geundenean, ez zen metafora bat.
2002
‎Santiago Bideko sastrakak garbitzera, eskola zahar bat berritu eta zaharren egoitza bihurtzera, putzu batetik herrixkara ura kanalizatzera, suteek erretako basoak berriro aldatzera, edo oporretan minusbaliotasunak dituzten pertsonei lagun egitera, urtero ehunka gazte europar biltzen da auzolandegietan.
‎Txintik esan gabe onartu zuten denek proposamena. Beharbada, aspaldiko ohitura bat berritzeko aukera ematen zielako. Izan ere, mutikotan, lagun koadrila, Alejandroren mehatxuetatik ihesi, goiko aretoan jartzen zen beti.
2003
‎Guztira 83 milioi euro behar izan dira hondarra hondartzetara itzultzeko: kilometro bateko zati bat berritzeko baino ez da egin behar 6 milioi euroko inbertsioa. Ekologistek uste dute Ingurumen Sailak “bere lana serio hartu lukeela, eskaintzailerik onenari harea eskaini ordez”, eta salatu dute indarrean dagoen legediaren aldaketak aukera eman duela birsorkuntza garesti eta iragankor horiek pribatizatzeko, enpresa esleipen hartzaileei “hondartzetan denboraldiko zerbitzuak osorik edo zati batean ustiatzeko baimena” eman ahal izango zaielako.
‎Erabateko berritzea Biombo bat berritzea lan erraza da. Ahal den neurrian, ez desmuntatzea komeni da, torlojuetako zuloak handitu egin baitaitezke, eta horrek zaildu egingo luke gero muntatzea.
2006
‎Bertan behera utzitako hegaldiak pixkanaka berrantolatzea eta tripulazioen txandaketak doitzea dira atzo Iberiak konpondu zituen zeregin nagusietako bi, pilotuen greba eten ondoren airelinea normaltasunera itzultzeko. Gaur hegaldiak berriro programatzen hasi dira eta horien zati bat berrituko da. Hala, datorren larunbatera arte, gutxienez, ez dira amaituko hiru eguneko langabezia dela-eta sortutako desorekak.
‎Azaroaren 30era arte etxetresna elektriko bat berritu eta kontsumo txikiagoko ekipo batez aldatu nahi duten kontsumitzaile nafarrek, A motako edo hortik gorako etiketa energetikoarekin, 75 euroko diru-laguntza jasoko dute hozkailu, izozkailu, garbigailu eta ontzi garbigailuei eragiten dien 2006ko Renove Planari esker. Horixe iragarri zuen atzo prentsaurrekoan José Javier Armendáriz Industria, Teknologia, Merkataritza eta Lan sailburuak, eta programa horren muga 637.500 euroko partida dela azaldu zuen.
‎Salaketa guzti hauek bidean jarritako oztopoak baino ez dira. Etxe huts bat berritzea baino askoz gehiago egin nahi dugu guk, norbanako bezala errealizatzeko gunea garatu nahi dugu, gazte garen einean, etorkizun ezberdin baten aldeko apustua eginez; gure iritzia kontuan izango den etorkizun baten alde.
2007
‎Elikagaien Katearen eta Animalien Osasunaren Batzorde Iraunkorrak baimendutako gehigarri guztiak aztertuko ditu, baita berriak ere, eta EFSAk produktu horien arriskuak ebaluatuko ditu. Gehigarri berri bat baimentzeko edo lehendik dagoen baimen bat berritzeko, ebaluazioak frogatu du produktua segurua dela, teknologikoki beharrezkoa, kontsumitzailearentzat abantailak dituela eta ez dela engainagarria erabilerari dagokionez. Arau berriak ez ditu arautuko berez elikagai gisa kontsumitzen ez diren baina elikagaiak eraldatzeko nahita erabiltzen diren substantziak, azken elikagaian ondorio teknologikorik gabeko hondakin gisa (laguntzaile teknologikoak) bakarrik irauten dutenak.
‎Ahotzar bat irudi, altxaturik zeukan kapota, eta arretaz erreparatu zion Migelek motorrari. Noizbait, azaldu zion Newtonek, aski izaten zuen bujiaren bat berritu, polearen bat paratu edo txinboren bat aldatzea, baina denboraren poderioz torloju bakar bat ez zeukan bererik, eta motorra kexu zen.
2008
‎Agian, haur zirela, amesgaiztoren bat edukiko zuten jaki hori jan zuten egun berea, edo eztarrian trabatuko zitzaien, edo gaizkitu egingo ziren jan ondotik (gastroenteritis gogor eta mingarria izango zuten), edo oroitzapen txarren bat berrituko die, edo gogora ekarriko die txikitan bakerik ez ziotela ematen jaki hura jan arte, edo norbait beti gainean edukitzen zuela dena jan zuen edo ez zaintzeko.
‎Horra, Bizargorriren begietako erluz eta ñir ñir haren zergati nagusia, baina ez bakarra. Chiararekin mintzatzen zen bitartean, aspaldian bere emazteetako batzuekin izandako sentipen bat berritu zitzaion, hots, haurdunaldiaren lehen parteak, sabela sobera puztu aurrekoak, are ederrago bilakatzen zituela emakume batzuk: distiratsuagoa zuen azala, gozoagoa begirada, mardulagoa bularra, guriagoa ukondo eta besoetako haragia... gainerako gorputz atalak estaliak zeramatzan, eta ezin beraz iritzirik eman.
‎Turismorako azpiegitura urria du. Taberna jatetxe bat berritu dute orain dela gutxi, baina ez dago bestelako azpiegiturarik sortzeko asmorik. Alkatearen esanetan, Aezkoako ostalariek oro har lan gutxi izaten dute.
‎Hortxe badugu hotel polita... Zailtze ariketaren bat berritu genuke...
2009
‎Interesantea da. Ez neukan buruan tradizio bat berritzea, baina beste gauza askoren artean hor zegoen: historian hainbesteko presentzia izan ez duten pertsonaiei eskaini izan zaien literatura da, bertsio ofizialetik kanpoko beste bertsio batzuk izan dituzten pertsonen historia.
‎IRUÑA.. Euskal usai gozozko oitura zar bat berritu du aurten gure Diputazio maiteak, Balestena jaunaren eskabidez.
‎Azkenik, hirugarren saria Herrialde Katalanetako Anna Santacreu eta Sergio Garcia Gascok jaso dute, Bosque de alisendas urbanas lanagatik. Irabazleak hirian lorategi berri bat sortzeko edo dagoeneko eginda dagoenetako bat berritzeko aurtengo sari berria izan da azken hori aukera izango du.
‎IRUÑA.–Euskal usai gozozko oitura zar bat berritu du aurten gure Diputazio maiteak, Balestena jaunaren eskabidez.
‎Liburukia itxi bezain laster, burutapen bat izan zuen: nerabezaroko plazer bat berrituz, orri markatzaile bat hartu eta Ana Kareninaren aitzin orrian jarri zuen, hurrengo egunean irakurtzen hasteko asmoz. Liburua zain zuela jakiteak, irrika moduko bat ematen zion, liburuarekin itun sekretu bat balu bezala.
2010
‎Etorkinen gaia premiazkoa bilakatu da Barack Obama presidentearentzat, besteak beste, azaroan Diputatuen Ganbera eta Senatuaren heren bat berritzeko hauteskundeak egingo dituztelako. Zenbait estatutan hautesleriaren portzentaje handia direnez, hispanoak oso garrantzizko bilakatu dira, eta ikusi dute AEBetako politikan beraien eragina handitu dezaketela.
‎Lauzpabost urtetan 30 laguneko klaustroan erdia joango bada, urtetan eraikitako hezkuntza proiektua kolokan egon daiteke. Hori saiheste aldera, onena litzateke belaunaldi aldaketa bat batean egin beharrean urtez urte irakasle kopuru bat berritzen joatea, eta bitartean, eskoletan irakasle beterano eta berriak elkarlanean aritzea. " Beteranoek euren esperientzia, jakinduria eta jokamolde didaktikoak transferitzeko aukera eman behar dute, eta horri begira badaude alternatiba batzuk, hala nola, errelebo kontratuak.
‎Horregatik, gero eta ohikoagoa da igogailua jartzea, nahiz eta aurrekontua ikaragarria izan. Egoera horietarako, igogailu zahar bat berritzeko edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzako sarbide zaileko espazioak teilakatzeko, autonomia erkidegoek eta udalek diru-laguntzak ematen dituzte. “Igogailuetarako planak” eta “renove” jarduerak dira.
‎100 haurrentzat tokia duen haurtzaindegi bat berritzeko 11.016 euro emango du.
‎Eszenari begira nengoela, oroitzapen multzo nahasian, gertaera bat berritu zait, erabat ahaztua neukana. Behin batean Triku, Joseba eta hirurok Guller izeneko andre igarlearengana joan ginen, eta kartak botatzeko unea iritsi zenean Josebari bateko urrea atera zitzaion.
‎Horra, Bizargorriren begietako erluz eta ñirñir haren zergati nagusia, baina ez bakarra. Chiararekin mintzatzen zen bitartean, aspaldian bere emazteetako batzuekin izandako sentipen bat berritu zitzaion, hots, haurdunaldiaren lehen parteak, sabela sobera puztu aurrekoak, are ederrago bilakatzen zituela emakume batzuk: distiratsuagoa zuen azala, gozoagoa begirada, mardulagoa bularra, guriagoa ukondo eta besoetako haragia. gainerako gorputz atalak estaliak zeramatzan, eta ezin beraz iritzirik eman.
‎Urdaneta eta Easo kaleak batzen diren kantoian jazo da ezbeharra, 12:30ak aldera. Itxura denez, eraikin zahar bat berritzen ari ziren bi langileak. Ustekabean, egituraren barnealdeko zerbait hautsi, eta eraikina osorik erori da.
2011
‎Doi bat berritu zitzaien esperantza beste itsasontzi bat hurreratzen ikusi zutenean, kantu bat ere entzun uste izan zuten handik. Abordatu zutelarik, ez zegoen inor han barruan.
‎Komun ontziak egokitzeko edo bainuontzi baten ordez dutxa bat jartzeko, bainugeletan egin ohi diren berrikuntzetako batzuk dira. Horrez gain, lehen zahartuta geratzen den geletako bat berritzeko erreforma integrala egiten da. Baina tamaina horretako aldaketa bat egiteak obren desegokitasuna dakar, eta ezer gutxi ordaintzea.
‎Planteamendu berarekin garatu da Caixa Catalunyaren “Etxea Berritzeko Mailegua”. Mailegu horren bidez, bainugela osoa edo zati bat berritu daiteke, gehienez ere 40.000 euroko finantzazioarekin eta gehienez ere 10 urtez itzultzeko. Amortizazioak egin daitezke eta mailegua aldez aurretik kitatu.
‎Espainiako argitalpen merkatuaren fakturazioaren %31, 3 eskola testuliburuak saltzeagatik lortutako diru sarrerei dagokie. Editoreen Gremioen Federazioaren ‘Liburuaren barne merkataritza Espainian 2011’ txosteneko datuek erakusten dutenez, joan den urtean 868 milioi euro fakturatu ziren ale horiek, aurreko urtean baino %6, 2 gehiago, liburuen zati handi bat berritu egin zelako, liburu horiek indarrean egon ziren lau urte bete baitira. Testuliburuak erosteko zuzeneko laguntzak Zenbait autonomia erkidegok familiei zuzeneko laguntza emateko sistema bat dute, hau da, txekea edo liburu bonoa kopuru jakin batean ematea, erosketa egitean testuliburuekin truka dadin:
‎Irakiten hasten denean, gehitu porru garbiak eta zatikatuak, gehitu gatz pixka bat, estali kazola eta utzi irakiten 40 minutuz. Patatak eta porruak egosita daudenean, lapikoa sutik atera, gatz puntuan jarri eta lapikoa tapatu eta porrusalda apur bat berritzeko. Txikitu irabiagailu elektrikoarekin, krema superfina lortu arte, eta gorde.
‎Espainian, “.es” domeinuak Red.es erakunde publikoak kudeatzen ditu. ESNICen bidez. Hauek erakundeak arduratzen dira eragileak egiaztatzeaz erregistratzaileak, hau da, erabiltzaileak eta enpresak joan daitezke erosketa tramitatzera, edo domeinu izen bat berritzea. Erakunde bakoitza domeinu izenen kudeaketaz arduratzen diren lokalak herrialde batek ezartzen ditu sartzeko baldintzak eta tarifak beraiek.
‎Handik egun gutxitara, aske utzi zuten. Gorriyak urte batzuk lehenago protagonizatutako gertakari bat berritzen zuen informazioak. Tiroketarena.
2012
‎Artearen abangoardia arte adierazpeneko sistema bat berritzeko, esperimentatzeko eta/ edo distortsionatzeko guraria zen. Kontzeptuen berrikuntza eta haustura zekartzan berarekin (iraganari uko egitea aurrerakuntza helburu harturik).
‎Esaera zahar bat berritzera nua kukua berrikitan baita ixildua. Ezpada akabatzen guretzat mundua gu harekilan bainan denbora badua berriz ere entzunen da kukuen oihua.
2013
‎Urte osoan ez nuen lesiorik izan, eta sasoiari eusteko gai izan nintzen. Zaila izango da iazkoaren antzeko denboraldi bat berritzea. Zein lasterketa gustatu zitzaizun gehien?
‎Beste mahaian askoz ere gauza gehiago gertatzen ziren. Gehienetan Lady Catherine zegoen berbetan, beste hiruren okerrak azaltzen edo bere anekdotaren bat berritzen. Collins jauna oso lanpetuta zegoen Ladyk zioen guztiari baietz esaten, irabazten zuen hamarreko bakoitzagatik andereari eskerrak ematen eta, gehiegi irabazten zebilela uste baldin bazuen, barkamena eskatzen.
‎«Katuaren ileak paper garrantzitsua betetzen du felidoen ukimenean, baina isolatzaile gisa balio du muturreko tenperaturen aurrean, bai hotzetan zein beroegietan», Washingtongo Unibertsitateko Michael Fossek koordinatzen duen albaitari talde batek bere ‘Anatomía y psicología del gato’ lanean. Katu osasuntsuaren ileak gaixotasunetatik eta intsektu edo parasitoen ziztadatik babesten du Katuaren ileak termometroaren muturreko aldaketen aurrean duen babesgarriak azaltzen du felidoak aprobetxatzen direla bere ilajearen zati handi bat berritzeko, tenperaturak moderatzen direnean, hau da, udazkenean eta udaberrian. Katuaren ilea, ordea, isolatzaile termiko gisa eraginkorra izateaz gain, ilea intsektuetatik eta beste animalia batzuen ziztadatik babesten du.
2014
‎Urola ibaian Beduaraino ontziekin ibili daiteke. " Garai batean, ontziola bat zegoen Beduan, eta harako sarrera pixka bat berritzea sartu dugu planean. Horrez gain, Beduako baserria bera ere arkitektura aldetik berreskuratu nahi da, merezi duelako", azaldu du Leitzak.
‎c) Etxe bat berritzen lau langile aritu dira. Igeltseroak 50 ordu egin ditu, argiketariak 12 ordu, arotzak 20, eta margolariak 10 Lana amaituta, 10.000 jaso dituzte.
‎Gainera, ekosistemen erresilientzia mantentzeak giza ongizatearen mesederako izango da. Vasilis Dakosek dio «badakigu zer behar den aintzira bat zaharberritzeko edo baso bat berritzeko. Hobeto ulertu behar dugu interakzioek sistema guztiekin nola jarduten duten eta praktikan jartzen.
‎Gero, Iraultza horren keinkan azkarki funditua izana. Berrikitan horko eraikinak hein bat berrituak izanak dira, arras planta txarrean zirenak.
2015
‎Gauza bat, behin eta berriz probatuta ere, asko asko gustatzen zaigunean, izan daiteke jaki gozoren bat, gorputz maite bat, abesti oso gogoko bat? plazer ezagun bat berritzearen esperientzia atsegina gozatzen dugu, baina ezin senti dezakegu lehenengoz dastatu genueneko zirrara aurrekorik gabea. Halako zerbait nabaritu zuen Jabik ere Nadiari Heidiren bideoa estreinakoz jarri zionean.
‎Mek lotsatuta eta baldar eman dio azkenean ere musu parea, irribarre ergelen artean. Gaizki sentitu da berehala, eta izerdi geruza likatsu bat berritu zaio kopetan. Lagun zahar batekin bezala baino gehiago, urruneko izeba batekin topatu izan balitz bezala jokatu duela iruditu zaio.
‎Irudia: valuavitaly Etxe bat berritzeko asmoa izanez gero, jabeek laguntza publikoak eska ditzakete, obraren kostu osoa poltsikotik atera beharrik ez izateko. Autonomia erkidego gehienek hitzarmenak sinatu dituzte Gobernuarekin, Estatuko Etxebizitza Planaren barruan.
‎Asteasuko erretoreari organo haren ondoan egindako galdera bat berritu zitzaidan gogoan: " Zergatik hil du bere burua?".
‎Lanen denboran ezin zitaken pasa eta Arraxu aldeko zubitik behar zen iragan. Orai gelditzen zauku Oztibarren azken bat berritzeko, hau dugularik Larzabale eta Izurako junta egiten duen Markoteiko zubia. Ezin baitira denak batean egin, etorriko da hunen aldia ere.
‎Batzuk Urtsu mendian gaindi, denbora ona lagun, itzulia eginez hupatu dira gainerano. Eta besteak Baigurako mazelak perekatuz beheiti doatzi eta indarrak doi bat berrituz Basoita xola hortan dute geldialdia. Eta osotasunean itzuli ditaizke ezkerparetaraino.
2016
‎Ciccone gia 2 Denboraldiko lanak Eski monitoreak, animatzaileak hoteletan edo kanpamentuetan… sektore batzuetan lana bila daiteke neguan edo udan. Eski estazio batzuk, hotelak, gurutzaontziak, etab. dagoeneko badute langile txiki bat, urtero errepikatzen dena, baina beti daude bajak eta langileen plus bat berritzeko eta kontratatzeko beharra. Gainera, Adeccok adierazten duenez, denboraldiko lanak denbora gehiago luzatzen duen lanaren hasiera izan daitezke.
‎KOMUNEWS Etiketa energetikoa, zergatik begiratu? Etxetresna elektriko bat berritzeko unea iristen denean, batez ere nagusiak (hozkailua, garbigailua, telebista, etab.).), ez da jarri behar honekin batera doan etiketa energetikoa. Gogaikarria izan daitekeen arren, pegatina hori zehazten duen informazioa oso baliagarria izango da datozen urteetan argia aurreztu nahi bada.
‎Horrek garraio sozietatearen egoera ekonomikoa hobetzen lagunduko luke. Izan ere, autobus flotaren zati handi bat berritu beharra dagoela azaldu du Udal Gobernuak, eta 10 ibilgailu erosteko eskatutako maileguari ere aurre egin behar zaio.
‎Era berean, operazioaren parte dira 22 gasolindegi eta zortzi merkataritza gune saltokiei atxikiak. Hurrengo urteetan, denda propio eta frankiziatu berriak irekiko dira, eta gaur egungo sarearen zati bat berritu egingo da Zurekin eredu komertzialaren arabera, zeina gaur egun %7ko hazkuntzak izaten ari den salmentetan; horrela, neutralizatu egin da Eroski Taldearen hipermerkatu sorta horren irteera, Taldearen salmenten %8, 5 osatzen baitu. Gasolindegietako erregaiaren salmenta ere kontuan hartuz gero, salmenten %10, 9 osatzen du operazioak.
‎Bezperako arropak jantzi zituen, armairuan besterik bilatzen ez hasteagatik, eta bainura bigarren bisita egin eta erdi korrika abiatu zen Guiomarrengana. Atea irekitzera zihoala, ordea, La Masia ko afarian izandako ideia bat berritu zitzaion, eta bere gelara itzuli zen. Kajoitik Guiomarrentzat jartzen zuen kartazala atera zuen orduan; gero, haren barruko gutuna eskritorian zabalduz, bigarren posdata bat idatzi zuen:
2017
‎Noelia Bermejok iaz eman zuen izena lehenengoz eta gona bat berritu zuen. " Etxean nuen gona bat oinarri hartu eta oihal zati bat gehitu nion," azaldu du.
‎FEVAren BILKURA. FEVA Argentinako euskal etxeen federazioak bilkura egin zuen apirilaren 22an Buenos Airesen, eta bere Zuzendaritza Batzordearen parte bat berritu zuen. Hugo Andiazabal junindarra (iaz hautatu zuten, bi urteko agintealdirako) buru duen federazioko euskal etxeek zerrenda bakarra ukan zuen hautagai, eta bilkurara bakarrik 16 euskal etxeren ordezkariak bildu ziren, orotara 60 direlarik hautatzeko eskubidea dutenak.
2018
‎Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak hartu du hitza segidan. Hark adierazi du" gune bat berritzea baino askoz gehiago" dela Azoka Plazaren proiektua," Urola Erdiko landa eremuko biztanleekin eta haientzat egindako egitasmoa delako".
‎" Ez bada legedia aldatzen eta gurea bezalako proiektu berritzaile eta kolaboratibo batentzat ez badigute lursail bat uzten, adibidez 75 urtez erabiltzeko, garajeak egiteko enpresa eraikitzaileei uzten dieten moduan, ez dugu aurrera aterako. Beste aukera bat litzateke eraikinen bat berritzea eta egokitzea, baina horretarako ere administrazioak lagatzea genuke. Baserri bat moldatu eta 8 lagunentzako cohousing txiki bihurtzea, horrelako esperientziak ezagutzen ditut, baina gure planteamendua 30 bat laguntzentzako da".
‎UPNk 2007an alkatetza hartu zuenean ekimena baliogabe geratu zen ordea. Alde batetik, udalak kirol hiria eraikitzeko Nafarroako Gobernuak emandako milioi bat euroko dirulaguntza desbideratu zuen futbol zelai bat berritzeko. Bestetik, administrazioarekiko auzien salak hainbat jarritako helegiteak onartu zituen, birkalifikatzeak bertan behera utziaz.
‎Intsentsu pakete bat (Spiritual Sky, hippy garaia zen); baziren ere oihalezko xingola handiak, kolore bizikoak, urrundik agertzen zirenak eta, itxura, harpea apaintzeko asmoan ezarriak; ihi tortxak ere bai, jadanik erreak, eta aipatu plaka batean," Merci" gainean," Eskerikasko (sic) Andere Mari", gorriz idatzia. Gazte talde batek dekoratu omen zuen harpea gau batez eta, Mariren izenak salatzen duenez, Barandiaran irakurri eta aitzineko erritu paganoren bat berritzeko nahian edo.
‎Bueltan, bere aulkian eseri zen berriro, hitz egiten zionari lasaiki eta naturalki jarraituz. Transposizio mental guretzat ahaztu bat berrituz, edozein kafetegitako edozein terrazatan bezala.
‎Nezuri erretorika bat iruditu zitzaiona, hots, tunela egiteko erabakia, zailena? zelakoa, Ebanen hitz batzuetatik sortu zen, lema immemorial bat berritu zuenean: Preso baten obligazioa ihes egitea da.
‎Hitz horren aipuak poz eztanda oso bat berritu dit, duela 34 hilabete gertatu zena, tunel baten hondoan, honela: –Simut!
‎Barrez bukatu genuen kantua: nik, Pillarditen fraide jantzi zakar haiek eta Mariderren gonak uztartu nituelako neure kautan; Pillarditek, berriz, aldarte zahar bat berritzen ari zelako, zalantzarik gabe.
2019
‎Euren bezeroak dotore janzten dituzte, baina baserritarrez egoki janzten ez den jende asko dagoela uste dute Trikoteko ostunek. " Pixka bat berritzea ondo dago, baina badira ezinbestean errespetatu beharreko gutxieneko batzuk; denak ez du balio". Adibidez, gona motzegiak eta jantzi koloretsuegiak erabiltzea ez dute egoki ikusten, eta haien esanetan," gaizki janztea baino hobe da ez janztea".
‎Hala ere, zuk beti esaten zenidan gaztaroko gertaera haiek, ni jaio aurretiko bizipen haiek hain zuzen ere, gogoratzen zenituela bizien. Eta horrexegatik ausartu naiz ni orain zuri entzundako haietako bat berritzen, zure memorian eta blokeo egun gaitz haien oroigarri.
‎Jose Mari Ustarrozek azaldu digunez, “toki berezi, ezagun eta hain maitatua den horretara hurbiltzen diren guztiek mereziduten harrera izan dezaten, eta tokiko eraikuntza, ingurumena eta zerbitzuak mantentzen laguntzeko”. Horregatik, zuzendaritzak proposatuta, kofradiaren estatutuetan puntu bat berritzea erabaki zuten. Hala, helburuen artean orain ere kultur eta turismo herrikoia bultzatzea daude.
2020
‎Etxebizitza goitik behera berritzen bada zifra bikoitza izan daiteke. Eta taberna, arropa denda edo frutategi bat berritzean sortzen direnak... espaloiak konpontzean... errepideetako zuloak estaltzean...
‎Hipoteka handitzea izan ohi da etxebizitza bat berritzeko aukerarik merkeena, baina ez egoera guztietan, kontuan hartu beharreko beste gastu batzuk dakartzalako
‎Hiruerreketako saneamendu sarearen zati bat berritzen ari da Gipuzkoako Urak
‎Teilatua, sukaldea, komuna eta logela bat genituen berrituak. Une hartan, beste logela eta egongela zabal bat berritzeko aurrezten ari ginen. Sabaian txoko ederra egin nahi nuen, baina, aipatzen nion bakoitzean, Aintzanek" lehentasunak, maitea, lehentasunak..." errepikatzen zidan, mantra bat balitz bezala.
‎Bitxia da, baina hainbat gauza daude gurasoek seme alabei inoiz kontatzen ez dizkietenak esan zuen, isilunea iraganeko oroitzapen bat berritzeko aprobetxatuta. Egun batean edozein huskeria bezala botatzen dizute, eta “nola ez didazu hori orain arte kontatu” esaten diezunean barre egiten dute.
‎Bilboko dokumentazioak egoera bera islatzen du. Besteen artean, 1512an Areatzako dikea konpontzeko egin zen obran parte hartu zuten neskatila edo" moça" direlakoek egunean 12 marabedi jaso zituzten, eta, aitzitik, gizon peoiek 40 eta maisu zurginek 45124 Urte berean Harategi Zahar kaleko atariko horma bat berritu zen, zeinean harginek 40 eta 50 marabedi eskuratu zituzten, zurginek 40, gizonezko peoiek 40 eta" moça" direlakoek 12 Azken horien arteko batzuk horma zaharra botatzeaz eta karea oratzeaz arduratu ziren: " derrocar la pared bieja y amasar la cal".
2021
‎Baina, oraingoan, adibidez, ikusi dezakegu gauza txiki batek badaukala zer esana. Ikusi dezakegu nola portu inguru guztia aldatu den eraikin bat berrituz. Uste dut jendeak hori ulertzen badu garrantzia emango diola arkitekturari, eta kalitatezko arkitektura nahiko duela.
‎Psikologiarik batere ez. Ezinbestean behar gaitu euskal literaturak bere gaien hierarkia zaharkituak apur bat berritzeko, azaletik barrurago begiratzen ikasteko, erromantizismoarekiko mespretxu herabea gainditzeko.
‎irakurleari eta, nola ez, zilarrezko hogeita bost urte bete dituen Alberdania argitaletxeari opa diedana, hainbeste une eder eskaintzeagatik, hainbeste bizipen sortzeagatik, adiskideen konpainia noblean partaide sentiarazteagatik. Baina eztia nahiz ozpinarekin kontuz ibili beharra baitago, ordua dugu beste esaera arabiar bat berritzeko:
‎Berriozabalek ere bertsoaldi berbera gogoratzen du, entzulea bere pentsamendu markoetatik atera izana eta umorearen bidez imajinario bat berritu izana goraipatuz. Bere aburuz, askotan kritikatik erresistitzeko joera nagusitzen da eta bertsoaldi horretan, aldiz, bertsolariek gaitasuna izan zuten eraikitzaile izanik erresistentzia egiteko.
‎Bezero asko handik urte batzuetara itzuliko dira, beste diru puska bat aurreztuta, beste etxe zati bat berritzera. Arbelaiztarrak ere bai.
‎* 1974ko neguan eta 1975eko udaberrian, ETA (pm) k ordura arte ETA protagonista, bere garai eta adarretako edozeinetan, izan duen ofentsibarik handienetako bat jaurti zuen. Eraso horren ondorioz, oligarkiak ezer aldatu gabe pixka bat berritzeko zituen planak hautsi ziren. " Otsaileko espiritua" ito egin zen, eta horrek bertutea izan zuen, bai euskal masen aurrean, bai Estatuaren aurrean, bai nazioartean, Arias proiektua erabat nabarmena geratu zelako.
2022
‎Gobernua doi bat berritua izan da, zonbait ministro gehiago izendatuak besteak beste, bainan, berak aitortu duenaz, berritze hori ez da arras egin Emmanuel Macron lehendakariak nahiko zuen gustura. zuen alabainan eskuin edo ezkerreko alderdi batek, edo biek zendako ez, macrontiarrak molde jarraiki batean laguntzea, gisa hartako hitzarmena berme, gehiengo iraunkorra segurtatzeagatik.
‎Iscar de Hoyosek dioenez, «Askotan, erreformatuta dagoela iruditu dakiguke, baina aurpegia garbitu besterik ez zaio egin prezio hobean saldu ahal izateko; zuhurrak izan behar dugu, eta itxurek ez dute erakartzen utzi behar». Etxebizitza zahar bat berritzea. Zer obra dira arruntenak eta zenbat balio dute?
‎Yamina Bennetten alderdia da, eskuin muturrekoa. Barne zatiketa are sakonagoa egin zen parlamentuaren zati batek kolono juduei begirako neurri berezi bat berritu nahi izan zuenean. Haren arabera, Israelgo zuzenbidepean bizitzeko aukera dute Palestinako lurretan eraikitako kolonietan bizi diren juduei.
‎Ewaldek ikastetxe zahar bat berrituko du, haurrei judo eskolak emateko, eta Sparta izeneko gimnasio, koliseo edo tenplu bat sortu. Filmaren dilema nagusia haurrak zaintzen eta babesten dituen pedofilo baten eta haur horiei tratu txarrak ematen dizkieten gurasoen arteko anbiguotasun tranpatia da.
‎Bestalde, poztasuna sentitzeko motiboak ikusten ditut. Ekitaldiak bere funtzioa betetzen du, kantua kalera ateraz usadio bat berritzea alegia, eta gainera, aitona amonak, gurasoak eta haurrak, denak nahastuta ikusten dira. Gaztetxoengan dago etorkizuna, eta horiek zaindu behar dira.
‎Jon Unanue Larramendi Bazkuneko zuzendariak hartu zuen hitza bileran, etorkizunari begira duen apustu handiaren berri emateko: “Aspaldiko asmo bat berritzera dator Garagorrienea egitasmoa. Duela hamabost bat urte Udalarekin eta eskualdeko beste udalekin eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere fundazioa sortzeko bidean izan ginen, baina, azkenean, atzera egin behar izan genuen.
‎Urtean bitan gurasoek batzarra egiten dute, informazioa eman eta kudeaketari buruzko erabakiak hartzeko. Zuzendaritza batzordearen zati bat berritzen da urtero. Bestalde, familiek urtea zehar hainbat auzolan egiten dituzte:
‎–Hi, gaur gauean libre hago? Herriko taberna bat berritu ditek Bilbon eta ez diat bakarrik joan nahi.
‎Nonahi eta noiznahi dabilena brasildarren ahoan. Marinho anaien kanta batek saudadeari buruzko inprobisazio erronda mitiko bat berritzen du, dezimatan. Badoa dezima bat gora eta gora, eta bukaeran:
2023
‎Nire herriko erdiguneko kiosko zahartu bat berritu dute. Kiosko horrek maiz janzten ditu herritarren hitzak, adierazpenak.
‎Estali lapikoa eta utzi su baxuan irakiten 40 minutuz. Patatak eta porruak egosita daudenean, atera kazola sutatik, jarri gatz puntuan eta estali berriro porrusalda pixka bat berritzeko. Bere horretan zerbitzatzen da, edo porrusalda puregailutik pasatuz; izan ere, plater hori ere oso aberatsa da, eta krema moduan egiten du.
‎San Juan plaza, udaletxe aurrean dagoen enparantza, Irungo (Gipuzkoa) bihotzetako bat da. Argazkiak egin dizkioten bitartean, Maite Bergara Irungo alarde parekideko jeneralari (Irun, 1971) gogora etorri zaizkio oroitzapenak, bulkadaka; ekainak 30 dituenean zaldi gainean sartzen baita plazan, alardearen buruzagi, usadio zahar bat berrituz. Aldiz, egun galdutako «tradizioak» badirela nabarmendu du, arranguraz:
‎Arrankudiaga Zolloko Udalak dekretua argitaratu zuen atzo Red Eléctrica de España enpresak abiatu dituen obrak eten ditzan Ganekogortan. Konpainiak goi tentsioko azpiegitura bat berritu nahi du eta horretarako menditik gertu dagoen bidea zabaldu du.
‎Horiek, enbrioi zelula amak ez bezala, multipotenteak dira eta ez dira gai hainbat zelula motatan desberdintzeko (8). Horrela, organismoak zelula horiek erabiltzen ditu kaltetuta dagoen ehun bat berritzeko. Alabaina, berriztapen tasa hau mugatua da eta indibiduoaren adina aurrera doan heinean zelula horien gaitasuna murrizten doa.
‎Horiek, enbrioi zelula amak ez bezala, multipotenteak dira eta ez dira gai hainbat zelula motatan desberdintzeko (8). Horrela, organismoak zelula horiek erabiltzen ditu kaltetuta dagoen ehun bat berritzeko. Alabaina, berriztapen tasa hau mugatua da eta indibiduoaren adina aurrera doan heinean zelula horien gaitasuna murrizten doa.
‎Bainugela bat berritzeak urtebetez elikatu gaitzake.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia