Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2002
‎Hor, zoko estuetan harrapatua izan zelarik ere, gauez eta gudarosteak ezelako kalterik jasan gabe askatu egin zen eta Fabiori, gudalburu sotilenari, ziria sartu zion. Izan ere, gaua etorri zenean sua eman zien txahalen adarretan lotuak zituzten aihenei eta era horretara osatutako aldra bat barreiaturik bota zien. Horrelako ustegabeko ikuskizunaren aurrean, hain bildur handia sartu zitzaien erromatar gudarostekoei ezen inor ez baitzen ausartu latesitik kanpora irtetzen.
‎Esaldia amaitu nueneko, Anaia Dabiten aldera begiratu nuen, zerbait entzun ote zidan ikaraturik, eta haren aurpegieran baietz igarri nuenean, dardaraka jarri nintzen. Bien bitartean, gainerako eskola lagunak beren baitara bilduak ziren, eta isiltasun urrakaitz bat barreiatua zen gelako zoko guztietan. Anaia Dabitek zer esan nuen galdetu zidanean, uzkur geratu nintzen, bihotzaren taupadak burmuinean lehertzen sentituz.
2003
‎ikara bat barreiatu arte, zalantza, ezinegona.
2004
‎Prozesu hori modu naturalean gertatzen da enbrioi garapenean, eta nerbio sistemaren hainbat osagai, muskuluak eta hezurrak, sortzearen arduraduna da. Fenomeno hori organismoan tumore bat barreiatzean ere gertatzen da, eta, hain zuzen ere, “Snail” geneak dira prozesu horren protagonistak, batzuetan heriotza eragin baitezake. Ondorio horietara iristeko, Nietoren taldeak koloneko, maskuriko eta bularreko minbiziak eta melanomak eragin zituen karraskarietan eta giza zelula lerroetan.
2006
‎Neurri osagarri horietako lehena agerraldi batek kaltetutako animaliak isolatzea da. Horretarako, autonomia erkidegoetako nekazaritza sailak ustiategiak zaintzen ari dira, birusa azkar detektatzeko eta gune bat barreiatzea eragozteko. Kasu horietan, granjetako animaliak kontrolpean geratu lirateke, hiltegira bidaltzea eragotziz, eta hori oso arriskutsua litzateke instalazio horietan lan egiten duten langileentzat.
2007
‎Oraino ez zuen konpondu, baina automobila abian paratzeko gauza baldin bazen, nola ez zuen, bada, gandu hondar bat barreiatzen asmatuko. Automobilaren giltzari eraginez arrankatzen saiatu zen mila bider, baina ito egiten zitzaion; berriz ahoz goiti etzanik, herrestan gibeleratu eta Chevroletaren azpian galdu zen.
2008
‎Motorraren burrundara itzaltzen da; bukatu da gurpil gomek asfalto bigunduan ateratzen zuten hots likitsa ere. Kamioiak gelditzerakoan harrotutako hautsak giro itogarri halako bat barreiatzen du gasolindegian.
2009
‎Gazteenak itzalki bat zabaldu zuen bestea gerizatzeko. Zuzendariak zeinu bat egin zuen eta tresna haiek musika eder bat barreiatu zuten. Haizeak bela egiten zuen itzalkian, eta emakume gazteak itxi egin zuen.
2010
‎Bigarren eskukoa, Parisen erosi zuen: Baditu soinu berezi batzuk, akordeoi soinutik pixka bat barreiatzen direnak. Batzuk biziki meheak ditu, beste batzuk lodiak.
2011
‎Errepide ertz batean bukatu zen lehena. Autoaren atzeko eserlekuan eserarazi ninduen gidariak, erosketa poltsen artean, eta arnasestuak bukatu zituenerako gogoan dut jogurt lurrin gozo bat barreiatu zela auto barruan.
2012
‎Hala ere, huts egingo nuke Usherrek erakusten edo ezagutarazten zizkidan ikasketen edo egitekoen nolakotasunaren ideia zehatzik eman nahi izango banu. Idealtasun larritu eta guztiz desorekatu batek sufre distira bat barreiatzen zuen nonahi. Belarrietan itsatsita geratu zaizkit Usherren hil kantu luze bat batean asmatuak.
‎Bada beste ohitura bat ere, zeharo ontzat ematen ez dudana. Erregeari bururatzen zaionean bere nobleetakoren bati heriotza onberatasunez ematea, lurrean hauts nabar bat barreiatzeko agintzen du eta, osagai hilgarriak dituenez, hura miazkatzen duena hogeita lau orduren barruan hiltzen da derrigorrez. Baina Printze haren bihozberatasun handiari justizia egiteko, baita menpekoen bizitzekin duen ardurari ere (eta desiragarria litzateke honetan Europako monarkek imitatuko balute), aipatu beharra dago haren ohoretan, agindu zorrotzak daudela zoruan kutsaturik dauden aldeak ongi garbi ditzaten horrelako exekuzio bakoitzaren ostean, eta honetan axolagabe jokatzen badute zerbitzariek, erregearen haserrea pizteko arriskuan jartzen dira.
2013
‎Kontakizun bat du, eta horren barruan narrazio txikiak, xehetasunak, esperientziak, bihurguneak, materialak. Baieztapenezko testigantza bat barreiatzen du: egin liteke, prekaritatetik asma liteke jatorrizko hizkuntzan ardaztutako hezkuntza.
2014
‎Harekin topo egin nuen, eta etortzen entzun ez balit, haren gainera erori ere egingo nintzen, baina garaiz altxatu zen. Kili kolo, luze, zurbil, lauso, lurrari zerion lurruna bezala zutitu, eta pixka bat kordokatu zen, lanbrotsu eta isil, nire aurrean; ordea, nire atzean suak nabaritzen ziren zuhaitzen artean, eta ahots ugarien murmurio bat barreiatzen zen oihanetik. Artezki moztu nion bidea, baina, egiazki haren parean nengoenean, neure senera etorri nintzela iruditu zitzaidan; arriskua bere neurri egokian ikusi nuen.
‎Hodien deformazioak eta fluidoen biskositateak energia horren zati bat barreiatzen dute, eta horrela, oszilazioak moteldu egiten dira.
‎Zortzi metroko zuloan guzira hamabortz lagunendako lekua badenez, baietz ihardetsi dute, badela lekua oraino. Hotzetik begiratzeko kautxuzko oihal gehiago hedatu dituzte lurrean, eta lasto amiñi bat barreiatu haien gainerat, heldu berrientzat kamantzak atonduz. Sartu dira soldadu berri horiek; ez dira gazteak ere, gerizpean direnen adintsukoak, iduriz; jin izanen dira bertze erreximendu batetarik, hain segur.
‎Algortako klinika ez zuen Irenek ezagutu, ume umea zela kendu zuten, baina amak kontatuta zekien nolakoa zen. Ireneren iruditerian zegoen beraz, 70eko hamarkadako altzariak, usainak, zoruak, nola zapaldu zuen medikuaren laguntzaileetako batek odola eta gelatik apur bat barreiatu.
‎Gauza da medikuak uste baino denbora gehiago behar izan zuela gero amaren haragiak berriro josteko. Odol tanta batzuk jausi ziren orduan gelako zorura, solidoak ia, eta medikuaren laguntzaile batek zapaldu zituen konturatu barik, apur bat barreiatu ere bai, gehiegi ere ez. Alfredo Borreguero bera, mediku herrena, izan zen Irene Arrias besoetan hartu zuen lehena, garbitu ez bazuen ere.
2015
‎Lur pixka bat barreiatu eta berbetan segitu du:
‎Pausoak neurtu ditu Rafak mahaira iritsi aurretik. Bidean, begirada zabal bat barreiatu du ingurura, eta Mi ez zaio oharkabean pasa bere keinua. X urduri mugitzen da bere aulkian eta Mi bakarrik begiratzen saiatzen da.
‎Beharbada ez dakigu zer den maitatzea, eta ez naiz asko harrituko; izan ere, maitatzea ez datza gozotasunik handiena izatean, baizik eta gauza guztietan Jainkoa poztu nahi izateko erabakirik sendoenean eta, ahal dugun heinean, Hura ez iraintzen saiatzean, eta beraren Semearen ohore eta aintza beti aurretik joan daitezela eta Eliza Katolikoaren hazkundea eskatzean. Hauek dira maitasunaren seinaleak, eta ez uste izan kontua beste ezer ez pentsatzea denik, eta pixka bat barreiatzen bazarete dena galdua denik.
‎Beste behin, Frantzisko Jose Saralegik jakinarazi zion Allo bere sorterrian XVI. mendeko etxe bat barreiatu behar zutela. Halako eraispenen galarazteko, Urmenetari sariketa antolatzea bururatu zitzaion, herri txukunenak eta etxe berritu ederrenen primagarri.
‎Hemeretzigarren mendean, ahultzen ari zela, lehertzeko irriskuan, parte bat barreatu zuten eta segidan berriz eraiki. 14 ko gerla denboran, alemanen lehergailu batzuk azkarki funditu zuten dorrea bainan gerla ondoan berriz eman zioten lehengo itxura bera.
2016
‎Hobeki esateko: funtsean Rousseau-ren jarraitzaile izanik (alegia, gizona ona da berez, baina klase banaketak egin du gaizto), Marxek gizonaren ideia faltsu bat barreiatu du. Gizartea ekonomi estrukturek baldintzen dute, eta horien bidez gizonaren izaera.
‎elizara deliberoz sartu zen, erregina baten eitearekin, korridorean gora, eta, azkenean, pulpitu azpiko harmailetan eseri zen. Gaitzespen zurrumurru bat barreiatu zen gela osoan zehar, eta hantxe aditu ziren: –Kontuz, abolizionista bat!?;. Ez al nizun esan!?;. Emaion, iluntxo!?.
‎Gazadunak marraka bat egiten zuen, oso mehea eta" ttartt", petardo batek bezalako nahaspila bat baizik ez egiten. Bainan ikusten zinuen gaitzeko ke zuri bat barreiatzen. Orduan kontuz!
‎Gazadunak marraka bat egiten zixin, arrunt mehia eta" ttartt", petar batek bezalako bottiga bat baizik ez iten. Bana kusten xinien alimaleko ke xuri bat barreatzen. Ordian kasu!
2017
‎Ez litzateke ongi egongo, ez dago horretarako' arrazoirik. Zer axola zaigu jendea hortik zehar Sami buruz itsusikeria sail bat barreatzen aritzea, guk dena gezurra dela jakinik?
2018
‎Ez nago gauza handietarako, neska maiteak, eta are gutxiago akelarretarako. Begirada errukior bat barreiatu zuen larruzko emakume sentsualen artean, Joxemielen begiekin topo egin zuen arte. Erruki, jaunaa!
‎Haren esanen ondorioz, onespenezko berbaro bat barreiatu da mahai inguruan.
2019
‎Jantzirik zeuden oraindik, emakumeak jaka eta blusa irekirik bazituen ere, Raimundo Silva izan zen bular ageria bildu zuena, hain delikatuki non Maria Sararen begi harrituak malkoz hezetu baitziren. Logelako itzala bat batean argitu zen, barra aldean arratseko hodeiak ireki ziren seinale, azken eguzkia leihotik barneratu zen, zeharka, paretako alde batean gerezi koloreko argi bibrazioa jaurtiz eta logelatik zehar taupada ikusezin bat barreiatuz, amatatzen ari zen argitasunak iratzarririko atomo hunkituen dardara hedatuz, hau indarrik gabeko mundu jaioberri bat bailitzan, edo mundu zahar bat, asko bizi izanaren ondorioz indargabetua. Maria Sara eta Raimundo Silva, ahalkearengatik edo senarengatik, ez zeuden oraindik erabat biluzik, azken pieza intimoa jantzirik zuten, emakumeak bularretakoa ere kendu gabe zeukan.
‎Gero, erabateko isiltasuna egin zen besoa gorantz altxatu eta, sastakaiari gogor helduz eta beraren sabela destatuz, berriro beheratu zenean. Ez zuen ia minik sentitu aiztoa azalean barneratu zitzaionean, ezta erraietara iritsi zitzaionean ere, ezta hesteak, kirats okaztagarri bat barreiatuz, ebakiduratik atera zirenean ere. Orduan soilik kendu zuen Sakamantekasek buruan zeraman txapela, errespetuaren erakusgarri.
‎Kolpeak, mehatxuak, labana Trikiren sabelaldeko puntu josi berriak ferekatzen? Kukok eta haren bi bizkartzainek ez zuten amore eman harik eta beren biktimaren galtza maiztuetan orban epel bat barreiatzen ikusi arte.
‎Omenaldi moduan, haren izenaz bataiatu zuten emakume gazteak itsasoan erabilitako azken ontzia, XVII. mendeko balea txalupa bat. Haren gainean, kolore guztietako dozenaka lore ageri ziren, beharbada ehunka, atsekabea kutsatzen zuen lurrin melenga triste bat barreiatuz itsas faktorian.
‎" Erreformak, zeinak amets baitzuen kristautasunari espiritu berri bat ematea, erlijio gerren basakeria alimalekoa gatzozpindu zuen; inprentak, kulturak zabaldu ordez, furor theologicus halako bat barreiatu zuen; humanismoaren ordez, tolerantzia eza nagusitu zen".
2020
‎Jende taldea apur bat barreiatu; sakabanatu zeudenak bi barretan bildu ziren zintzur bustaldia abiatu baitzen.
‎Bortizkeriaren hodeietan ibili ondoren, ezagutzen genituen lankideen berriak aipatzen hasi ginen hodeiak apur bat barreiatu arte. Kikaren eta koilaratxoen kiska hotsez kanpo, isiltasuna, gero bakoitzak mate pipa.
2021
‎Desagertu ei dira beste garai bateko krimenak eta gizakien arteko indarkeria adierazpen gehienak, inoiz edo behin borrokaren bat gertatzen bada ere. Ez ziren txarto moldatu gure arbasoak gure oinarrizko senak askatzeko basa animaliak eta langileak utzita, baina esan behar dut piztia bat hiltzean, batez ere basurderen bat, nolabaiteko botere sentipenaren plazerarekin batera, tristura moduko bat barreiatzen dela nire barnean. Nietzscheren eta zaldiaren pasadizoa datorkit burura, eta neure egiten ditut maisuaren malkoak.
‎Azaroan beste 25 preso barreiatu zituzten. Urte bukaeran, preso gehienak oraino bilduak ziren Carabanchel eta Alcala Mecon (188), eta Herrera de la Manchan (210), baina beste ehun bat barreiatuak, hamar espetxe desberdinetan.2 Frantzianatxiloketaketakanporaketaki
2022
‎Bazkaltiarrek, zaratatsuki altxatu eta kopak hartu zituzten. " Hurra!" ozen bat barreiatu zen gela guztietan zehar. Damek, irribarrez, topa egiteari ekin zioten.
2023
‎Hilekoa, maitasuna egitea, hori dena ezinbestekoa izan zen, bai, baina ezkontzea? Bizi berri dudan hau ez dut ez lehendik desiratu ez errefusatu ere, nahi gabe bezala etorri da, gozotasun erromantiko bat barreiatuz berekin. Egun horietako bat da, zeinari denboraren poderioz baizik ez diodan zentzua aurkituko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia