Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 243

2004
‎Airean tarte bat egin eta gero, zilipurdika jaitsi nintzen, eta piririka ere egin nuen azken aldera. Elurrik ez egotera, seguru hezur bat baino gehiago hautsiko nuela. Baina elurra biguna izan, eta ni salbatu.
2010
‎Musu bat baino gehiago.
‎Hueska hiriko merkatuan hizkuntza bat baino gehiago mintzatzen ziren XIV. mendean, baina orduko ordenantzek batzuk baztertu zituzten salerosketa tratuetan, Arabiera, Hebraiera eta Euskara, 30 sol (diru mota) ordaintzeko mehatxupean:
‎Ekoiztutako liburuek hedapen zabala izan zuten; askok argitalpen bat baino gehiago izan zutelarik, eta horretarako funtsezkoa izan ziren elizaren itzalean sorturiko eskolak, herritarren oinarrizko alfabetatzea segurtatzen zutenak.
‎Marineo Siculo siziliarrak kargu bat baino gehiago izan zuen Espainiako gortean; liburu franko ere egin zituen, haien artean Cosas memorables de España (1530), Latinez agertu zena hiru urte geroago De rebus Hispaniae memorabilibus. Bertan euskal hiztegiño bat eman zuen:
‎Txepetxek hizkuntza biziaren kezkatik biziaren hizkuntzarako jauzia egin zuen, afera honetan jokoan dagoena" gramatika" bat baino gehiago dela erakutsiz: gizateriaren zinezko aniztasuna eta berdintasuna, nazio ororen arteko oreka, alegia.
‎Haurren maitatzeko molde bat baino gehiago baita, ipuina konta daiteke haien lasaitzeko edo izuarazteko. Ipuin eta istorio hitzak oihartzun ezberdin hartzen baitu gure baitan.
‎Brouch txostenari lotua da. Brouch hori orain OARA ko buru da, Akitania eskualdeko kultura sailarena, A maila sinplifikatzeko, nahiz eta han bizpahiru diru iturri gune izan (A, B, C eta Z eman ditut hemen horrengatik, kutxak badira bat baino gehiago, maila berarentzat, herria, kontseilu nagusi eta eskualdea administrazio mailan). Sorgin auziak ditugu abertzaleok gai kuttunenetarik bat.
‎Etxe osoa aztoratu zen, beldurrez eta emozioz. Alabaina, Habibak bazekien zer egin behar zen halakoetan, ume bat baino gehiago lagundu baitzuen mundura jaiotzen, eta Monika ere ez zen guztiz ezjakina, Palazioko Harenean gauza arrunta baitziren haurdunaldiak eta jaiotzak.
‎Herri hizkuntzen bazterketaren aldekoek hiru argudio hauek erabiltzen dituzte bereziki: 1) europar hizkuntzek" komunikazioa" errazten dutela estatu barrura begira, baina batez ere kanpora begira; 2) estatuan herri hizkuntza bat baino gehiago egiten direnez, ofizialtzat horietako bakar bat hautatzea diskriminatzailea litzatekeela; eta hainbat hizkuntza erabiltzea, berriz, zatitzailea; 3) bertako hizkuntzak plano ofizialean erabiltzea zibilizazioari uko egin eta tribalismora itzultzea litzatekeela. Antigoaleko argudio kolonialak dira, agerian.
‎Dadin visir edo cadi, dadin gobernari edo armada-buru, bada, denek erosia zuten nork bere ghulam a, anitzek bat baino gehiago ere bai.
2011
‎Bereziki onetsi ez dutenen, edo neke iduritu zaienen artean! Ezen, beldur naiz badela batzuetarik eta bertzeetarik bat baino gehiago.
‎" Koropilo hanitz daukatelakotz gauzek, eta piru bat baino gehiago baduelakotz egiak, direnak ere askotan hailgatzeko ez hain errexak, gure idazlearen erakaspena ez da beti, nahi baduzue, ororen adimenduan ximixta bezain zalu sartzekoetarik: hurriki, artetan gogoeta egonez, astirekin, xehatuz, da behar hartu.
‎xuhur duenak eta bere abereetarik irabazi ona atera nahi, ez duela hainbat hamar urtez goragoko behirik begiratu behar bere abeltegian. Etxean hazia den behiak baduke kume lerro bat emanik ordukotz, eta baldin hazi egitekoetarik bada, badukezu hartarikako behigai bat baino gehiago eskuetan. Ez bada halakoa, ez duzu ere zeren luzazago begira, ez baitizu handik goiti ordu artean baino kume hoberik emanen.
‎Beldur izateko da bat baino gehiago egon dela gizengaia erosi gabe, ustez eta merkatuko ziren, ez baitira, aldiz, batere merkatu. Geroaren gainera egon direnak gaizki helduko dira itxura guztien arabera.
‎Bada oilategi baten garbitzeko zorri eta kukusoetarik bide bat baino gehiago. Erraxena, laburrena eta merkeena ere bai, hauxe da.
‎Baizik hau: ihizi harek ez bailezake sagar bat jan ahal, ez eta harturik ere bera bezalako ehun lagun, eta bakarrak jaten baitu lili bat osoa, edo ere batzuetan bat baino gehiago.
‎—Arrautza bakoitza bere lorean. Batean balira guztiak, edo balitz ere lore bakoitzean bat baino gehiago, ez lukete zer jan; goseak hil litzake. Eta nahiz ihizi harek ez dakien holakorik, oro balekizki bezala ari da; horiek eta bertze asko dakizkienak baitarabil.
‎Eta kalte hori deus guti da egiten digun ongiaren aldean. Nola, beraz, adiskide baitaukagu katua, nahiz ohointza bat baino gehiago egiten digun, orobat peretxa dezagun gatu hegaduna, hontza.
‎Gertatzen da pentze edo landa berean baitira sator bat baino gehiago, lanean ari bakoitza bere lekuan. Orduan haietarik bati beha egoteko orde, utzirik bertzeak ari daitezela gaizki egiten, hel zaitezke orotara.
‎Ez hortaino azkar —alegia, Amerikatik Euskal Herrira hainbat bidaia eta han egonaldi bat baino gehiago eginda—, baina zuk esan duzun bezala, gutxi gorabehera behintzat. Etxalarra ailegatu ginenean —emaztea, ni bezain gazte; urte bateko haurra, deskuidua; eta hirurok—, ez etxe genuen, ez ikerketa gairik nuen nik.
‎zeinahi dela ere norberaren jarrera euskal nazionalismoari buruz edo ETAri eta hari lotutako indarkeriari buruz, ia ezinezkoa izan da azken mende erdi honetan edozein euskal intelektualentzat gai horiek ahaztea. Punturen batera iritsita, badirudi euskal idazle, eskultore, margolari edo zinegile guztiek beren adierazpen artistikoa (edo bat baino gehiago) egin beharra daukatela gai horri buruz. Euskal ikertzaile eta akademikoentzat erabat pentsaezina da euskal kultura, gizarte, ekonomia eta politika mundua tratatzea, gatazkari buruzko nolabaiteko iritzirik gabe.
‎Olerkari eta margolari txinatarren bat baino gehiago gelditu da elezaharren batean kateatuta betiko: Wu Dao pintorea eta Li Bai olerkaria, esate baterako.
‎Ez dakit nola sortzen diren ilunabar horiek. Goiko biribilgunean baziren biribilguneari itzuli bat baino gehiago ematen zioten gidariak, ilunabarra berriz ikusteko, mendebalderantz begira gelditzen ziren guztietan.
‎Nire hautuko lau kantarion artean ere, aspaldiko kantutegiarekin duten erlazioa ez da salbuespen. Kantitateari erreparatuz, ehun inguru grabatu dituzte lauron artean, aldaera bat baino gehiagorekin batzuetan, eta horien artean badira hamarren bat kantari hauetako batek baino gehiagok grabatutakoak. Horiei gehitu genioke molde zaharrekin kopla edo bertso sorta gisapoeta garaikideek sortutako hitzez kantatutakoak.
‎Aski da gure kantarietako bat baino gehiagok grabaturiko aspaldiko kantu horietako baten bertsioak bata bestearen ondoren entzutea, esaten ari garenaz jabetzeko. Har dezagun" Alostorrea/ Aldaztorrea" ren Imanolek 1984ko Erromantzeak lanean egindako bertsioa, eta hamar urte beranduagoko Ordorika, Tapia eta
‎" Iraganeko urte haietan bazen galdera bat (galdera bat baino gehiago errekerimendua) sarri egiten zigutena," baina zuek, iraultzaileak izango zarete". Eta, halako batean, ni hasi nintzen" ez" erantzuten[...].
‎Garbi asko esan digu Lukas irakasleak geldialdia ordu laurdenekoa izango zela, ez genuela gehiago luzatu behar, Parisi oso urruti dagoelako oraindik... baina alferrik izan da, espero zen bezala. Pasatu dira 15 minutu eta autobus inguruan ez geunden dozena erdi bat baino gehiago. Jendea inguratu gabe zegoen artean.
‎Arrazoiak? Ba, bat baino gehiago. Bat) frantsesez mintzatzen zaidalako, eta nik ez dakidalako ondo frantsesez; izan ere, horregatik nago Frantzian, ikasi behar dudalako.
‎Chantal, oso neska alaia, ematen duenez, beti pozik eta irribarretsu baitago. Despedidak beti izan ohi dira tristeak eta gaurko honetan ere bat baino gehiago hunkituta geratu da. Hantxe hasi baitira denak muxuka, elkar besarkatzen, batek agur esaten besteari, honek laster arte hari, eta denak hunkiturik eta negarrez.
‎Guk dakigunaren arabera, P2 erakundea Italiako zerbitzu sekretuen hezur muineraino infiltraturik dago. Zerbitzu sekretuen nagusi bat baino gehiago P2 erakundeko partaidea da. Armadan ere antzeko zerbait gertatzen da.
‎Gladio CIAk finantzatu eta bultzatutako Europako erakunde antikomunista izan zen. Erakunde bat baino gehiago, zenbait herrialdetako erakunde paramilitar batzuez osatutako sarea izan zen, batez ere Italian. CIAk Bigarren Mundu Gerraren ondoren jarri zuen martxan Gladio operazioa.
‎Azkenik, Fabio eta Nina Chuck Norrisen mugimenduez jarraitzeaz arduratu ziren. " Xake mate" operazioa asmo bat baino gehiago zen.
‎Etimologia azalpena: Azalbide bat baino gehiago izan ditzake oikonimoak, baina egiantzekoena zarpa ‘piltzarra’, ‘pilda’, ‘zarpaila’ izenean oinarritutako izengoiti palatalizatuan funtsatzen dena iruditzen zaigu (cf. Txabalkorena).
‎Urumean goiti, Erreka handian gora zegoen zubiaren tokia adierazten zuen, hots," goiko zubia zegoen lekua". Nolanahi ere, eta atzizkia euskaraz leku ugaritasunezkoa ohi da, ez bakarrik lekuzkoa, eta, beraz," goiko zubiak zeuden lekua" ere uler daiteke, hots, zubiak bat baino gehiago zirela kontu egin daiteke, ez denak harrizkoak, jakina. Izenean dagoen goihorrek argi erakusten du beheragoko lurrekiko alderaketaren ondorioa dela deizioa.
2012
‎Botako zuen kapitaina, botako zuen Donatien, botako zuen Chrysostome, eta oihanean ezkutatuko zen egoera baretu arte. Ez zen Force Publiqueko lehen desertorea izango, haietako bat baino gehiago bizi zen Parisen izen faltsuarekin. Arazo bakarra zen uko egin ziola Christineri, eta baztertu hura bere 200 emakumea bihurtzeko ilusioa.
‎Esan bezala, hori oso ona da alde batetik, baina maneiatzen jakin behar da. Ni ikusita nago irakasle bat baino gehiago gelatik negarrez ateratzen ikasleen aurkako jarrera agoantatu ezinik. Irakasle mordoa ezagutzen dut bajan egondakoa, estresak jota, ikusi ditut bullying kasuak...
‎Oteiza Atila txiki bat izan baita eta bere atzetik halako arrasto ahantzezina utzi du urtetan. Batzuk oso aldeko izan ditu, erabat miretsita egon direnak, eta izan dira beste muturrekoak ere (ezagutzen dut nik Oteizarekin oso etsita amaitu duen jendea maila pertsonalean, eta bat baino gehiago min handia egin dielako). Eta soilik alde artistikotik begiratuta ere baditu kontrario ugari:
‎Azkenean bere teorizazio eta asmo (euskara, ikastolak eta haur euskaldun berria, hezkuntza estetiko berria euskal ikuspuntutik abiatuta...) guztien aurka dauden jendearen eskuetan utzi baitu dena. Horrelako adibideak bat baino gehiago aipa daitezke, bere bizitzan zehar egindakoak. eta baita hil ondoren ere.
‎Hau guztia, esan bezala, 1970 urte inguruan gertatu zen, eta honetaz eta hartaz ari zirela Oteizak bere etxean une hartan zeuzkan lanak ikusteari ekin zioten. Pieza nahikoa txikiak ziren ia denak, multipleak deiturikoak, jatorrizko bat hartuz seriean kopiatuz bat baino gehiago egiten direnak. Nire lagunak bat aukeratu zuen erosteko," Gizon eroria" deiturikoa, pieza benetan bikaina non gizonezko bat lurrean etzanda ikus daitekeen oinak gorantz dauzkalarik eta besoak ere zerurantz altxatuz ezin duelarik etsi aurkako jarrera ezeroso horrekin.
‎Pelikulak izan zituen etsai guztiak ez ziren, ordea, Madrilen bizi. Etxean ere izan baitzituen bat baino gehiago, eta ez nolanahikoak gainera. EKHEk kalean salgai jarri duen pelikularen DVDarekin batera datorren liburuxkan aipatzen dira Ama Lur filmak izan zuen etsai handienaren izen abizenak, gerora Donostiako alkate izango zen horrenak.
‎Barojak bere bizitzan izandako" koherentziaz" idazten du liburu honetan Victor Morenok, eta seguru nago irakurle bat baino gehiago benetan guztiz harrituta geratuko dela bertan irakur daitekeenarekin. Ikerketa liburu honetan Barojaren bestelako erretratu moral eta etikoa erakusten baitzaigu, askok eta askok existitzen zenik ere uste izango ez zutena.
‎Historia de la Literatura Vasca (Erein argitaletxea) du izena eta Iñaki Aldekoa irakasle eta aditua izan da egilea. Liburu bikain eta mardula, oso ondo idatzia eta espainiar kritiko bat baino gehiago lotsagarri utz dezakeena. Komeni dira benetan horrelako eta antzeko liburuak zabaltzea eta ezagutzera ematea.
‎Zergatik irakasleen ezkortasun hau? Arrazoiak bat baino gehiago: hezkuntzaren politizazioa, lanaren burokratizazioa, ikasleen diziplina eta interes falta, familien babes eza
‎Bi astean behin hizkuntza bat galtzen da egun. 1999an argitaratutako ikerketa batek zioenez, baziren 51 hizkuntza hiztun bakarra zutenak, horietatik 28 Australian. da zortzi urte hauetan horietatik bat baino gehiago hilko zela, eta bistakoa da gizajo horren heriotzak berez ekarri duen galera berreskuraezina. Hizkuntza hori pikutara joan da betiko, horrek ez dauka atzerabiderik!
‎Argia ez da amets bat, nire labana edo lorea, hutsaren azken harridura; neu ez naiz arbola bat baino gehiago, jenderik gabeko eresi bat.
‎Euskal Herriak ere badu eta izan nahi du bere hitza. Edo, hobeki esan, bere hitzak, bat baino gehiago baitira. Eta ez denak berdinak.
2013
‎Bigarren, Iturbek emandako datu okerrek Kalifornia uhartea zelako ustea sendotu zuten, eta ez penintsula. Horrekin, Kaliforniari buruzko proiektuak erabakita geratu ziren mende oso bat baino gehiagoan: Kaliforniara hurbiltzeko ahalegin guztiak itsasoz egingo ziren, Monterreyra lurrez hurbiltzeko aukera baztertuta.
‎" Egia da jentilak ginenean emazte bat baino gehiago genuela, baina legitimoak baino ez genituen ezagutzen, gure jentiltasunaren arabera. Orain, kristauak garela, Jainkoak ematen diguna ezagutzen dugu eta besterik ez.
‎Gure polisean hiztun komunitate bat baino gehiago dago. Polisa eleaniztuna da.
‎Aurrean, hamarraldi bat baino gehiagotan zinemaldiari dirutzak eman zizkioten agintariak eta teknikariak, Donostiako giro berezi horretakoak asko.
‎Horrek ez du esan nahi administrazio desberdinei ere gidaritza horren zati bat ez dagokienik. Etxe zatiak ditugu, eta etxe bakoitzean su bat baino gehiago, euskararena eta beste hizkuntzena. Suaren gidaritza gure sukaldeko sukaldariei badagokie neurri batean, baina zati bakoitzeko etxe administratzaileekin partekatuta, ahal dela.
‎Logikoa da. Alderdi eta bloke politiko batzuetan euskaltzaletasunaren presentzia esanguratsua da, benetako euskaltzale sutsuak daude toki politiko bat baino gehiagotan, baina aldi berean herritar masa zabalen interesak nagusitzen dira guztietan ñabardura desberdinekin, eta euskararen benetako zentralitatea erlatibizatua geratu izan da guztietan, neurri desberdinetan.
‎Biak egin behar baitira. Dilema bat baino gehiago, problema bat da.
‎" Txupatintas bat baino gehiago kontutik bizitzen jarriz, bidenabar" esango du norbaitek. Eta bai, albo kalte bezala onartu dugu hori:
‎Hiztun komunitate bat baino gehiago dago polis berean. Hala da gurean, eta hala da bazter gehienetan.
‎Irudi lezake azkar batean joanen dela bilkura, nahiz eta gehien gehienek ez dakiten zergatik eta noiztik daukaten sarrera debekaturik Kokoherrin eskaleek. Harrituta gelditu da bat baino gehiago eskaleak irainka, mehatxuka eta joka kanporatuak izan zirela adituta.
‎Kriseiluko argi ikaratian odoletan ikusten da bat baino gehiago. Bada sudurretik, ahotik eta buru larrutik odola darionik; bada hatza hautsita daukala garrasika oihukatzen duenik; bada ez dakit zer hezur hautsita duela eta iraultzaka lurrean dabilenik; bada lurretik ezin zutituz sorospen eske karramistaka ari denik.
‎Udal aretotik ihes egiten saiatu da bat baino gehiago makilaketariei ateak ireki zaizkielarik. Beldur gutxiago eragiten du, nonbait, kanpoan euliz eta xomorroz estaltzeko arriskuak, udal aretoko istiluak baino.
‎Malkaizko mendatea zapelatz nabarraren erresuma da. Kisugilenean etxeko betidaniko ohituraren arabera Atzaluz deitzen diote, nahiz eta ongi baino hobeki jakin zapelatz nabarrek umeak hazten dituztela urtero Malkaizko harrobian eta, beraz, zapelatz bat baino gehiago direla eta ez dela beti bera. Hain zuzen ere, zapelatz kumeak Donibane egunaren inguruan ateratzen dira habiatik, eta areagotu egiten da orduan elikatzeko premia.
‎Norbait dator esku argia noizbehinka piztu eta itzaliz eta marmarka isildu gabe. Axine ote den iruditu zaio ahotsarengatik, baina gaueko errainuek ez diote ikusten utzi eta ezin jakin bakarra den ala bat baino gehiago diren hurbildu direnak. Dena delakoak edo direlakoek beste aldera jo dute; egutera aldera, alegia, eta eguterako intsusa basotxoan sartu dira.
‎Bestelako argudio batzuekin saiatu nahiko luke azken ahalegin moduan. Adoretsu mintzatzen da eta harritu egin du bertaratutako bat baino gehiago:
‎Amona Xudrak badaki Kokoherriko etxe gehienetan ostu dituztela taiak. Badaki etxe batzuetan babesik edo bermerik gabe zeudela, baina ateak itxita zeuzkan baserri bat baino gehiagotan sarrailak hautsita sartu ondoren lapurtu dituztela ere badaki.
2014
‎Asiako hego ekialdea, Errusia eta Latinoamerika eskualdekako krisien lekuko izan ziren. 2008ko hau hanka sartze bat baino gehiagoren ondorio izan da. Okerren artean, alde batetik, enplegua sortu eta aurrekontuak orekatzearen arteko hautua.
‎—Gogoratzen al duzu San Fauston gertatu zitzaidana? —hasi zen Saldias, bere pentsamenduak baztertuz— Zera uste izan nuen nik, hil nahi nindutelako bota zizkidatela tiroak, eta infiltratuak bat baino gehiago zirela frogatzen zuela horrek. Pentsatu nuen:
‎—Ziur nekien egun hauetan gertatu den guztiaren atzean gizon bat baino gehiago zebilela —esan zuen gero— Aranburu oso bizkorra izango da, baina ezin ditzake zortzi gauza batera egin. Dena dela, ez dut zugan pentsatu Lacostek bere tiroarena kontatu didan arte.
‎Saldiasek egun oso bat baino gehiago pasatu zuen lotan. Aldian behin, Barrezen eskua antzematen zuen garondoan.
‎Ia hitz egin gabe jarraitu zuten oinez, Gidari Konpainiakoek erritmo bizian egiten baitzuten aurrera. Bide luzea zeukaten, Urbasa zeharkatu beharra baitzegoen San Faustoko harkaitzetara iristeko, egun oso bat baino gehiago behar zuen ibilera. Nolanahi ere, garaiz zebiltzan.
‎Haien proiektuan ez zen lekurik artedrama euskaldun baten egiteko. Pentsa daitekeena da antiklerikalismoaren tresna izan zaiela egitasmo bat baino gehiago. Libertimendua bere osotasunean eta bere lenguaia sisteman atzeman behar da Apeztegik zafratzen duen toberaren izpirituan, salatzeko behar horretan, sarri aipatuko dudan gaien profitatzean eta hemen beti bizirik den bertsolaritza zaharrean, uler Larramendi Gohonetxen jinarazteko estakuruan.
‎Lore jokoak haatik aski interesgarriak dira alde bat baino gehiagotik. Poesia eta bertsoen arteko nahasketa horrengatik batetik.
‎Xorien ideia ona da? Baina beste bat baino gehiago. Ez dakit fite notatu behar dut. ez txar ez on.
‎Kabalkadako pertsonaiak harekin aipatzen nituelarik, Battitta Lazkoitik basajaunak deitu zituen. Eta segur naiz lapsus bat baino gehiago zela. Basanderearen aitzinetik eta luze...
‎Hala hala ageri da apezarekin, ez dakiela idazleak sobera zer egin, pertsonaia horrekin diot eta antzerki honetan. Apezak xurien alderdikoa behar zuen, bazitekeen garaian apez bat baino gehiago errotik kontserbadore eta ideia zurrunekoa. Aipatua da testuan, pentsatua du Danielek, baina apez zaharra zen holakoa.
‎Badakit konferentzia bat baino gehiago emana izan dela hemen gaindi urteroko ihaute garaian ikuspegi eskematiko eta manikeo honen hausteko, oposaketa horri ñabardura ekartzeko asmoz. Hemengo edo hango artxibategietan dokumentua atzeman dela frogatzen baitu apez batek ihauteria defendatu zuela... eta holako.
‎Argi utziko dugu araiz orain hemen gaindi antzerki deitzen dena ez dela ildo horretatik landu. Hemen jada aipatu bezala gure antzerkiak iturri bat baino gehiago baitu. Karrusera itzularaziko gaitu berriz sorkuntzak eta bertsoek beren bidea egiten baitute artedramatik kanpo interesatuko gatzaizkie antzerkiaren ikuspegitik.
‎Antzerkia zer da? galderak, liburutegietara aski da biltzea, ukan du erantzule bat baino gehiago, Barba baino lehenago maisu guziak, Brecht, Fo, Stanislavsky eta Meyerhold, Grotowski, Kantor edo honen exegetak... saiatu dira erantzutera antzerkiaren izate horretaz. Memento horretaz non sostenguak edo beste helburuak utzirik, sozio edo soziologiko, dena gelditzen den zerbait gertatzen delako.
‎Ekonomikoa, soziala, ekologikoa, existentziala? Bat bakarra edo, kontrara, bat baino gehiago?
‎Las niñas modelo izeneko sail osoa irakurri genuen. Masoien maltzurkeria gaitzat zuen liburu bat baino gehiago tokatu zitzaigun. Gaiztoak ziren masoiak, baina inguruko norbait, ahizpa edo hobe ama, ahalegintzen bazen, behar adina errezatzen bazuen, zintzotu egiten ziren eta benetako jainkoarekin bat egiten zuten.
2015
‎Ohikoa izaten da jarrera hori kolusio edo konfigurazio anitzen aurrean, kultura aniztasuna deitu ohi den horren aurrean. Kasu horietan, ikono bat baino gehiago denean, erraz sumatzen da bizi praktiken konfigurazioak haietatik harago den erreal zabalagoaren gainetik antolatu direla, ikonoetatik kanpo den errealitate baten gainean nonbait. Sumatze horrek, beraz, ikonoa eta erreala lokatzen ditu.
‎Bietan saiakera espekulatiboa, zer datorren eta zer egin dugunean guztiz finitu eta burutu gabekoa. Kontraesan bat baino gehiago topatuko duzue, irakurleok, halabeharrezko kontra izanen emaitza.
‎Nire iritziz, beraz, identitatea kategoriekin edo kategorizatze prozesuekin berdintzeko, pentsatu genuke kategorizatzea buruz edo hitzez egiten dugun eragiketa bat baino gehiago dela, pentsatu genuke kategorizatzea zentzua sortzearen alderdi bat dela, eta egin egiten dugula ohiko praktika eta jardunetan edozer hautematen, sentitzen, gogoratzen edota ukitzen eta dastatzen dugunean ere. Kategorizazioan, esan nahi baita, gorputzaren, hots, pertsonaren ahalmen guztiak ari dira lanean.
‎Erretenetako ur hotza eskuetan hartu eta kolkoan behera isurtzeari ekin nion, eta gauza bera egin zuten, jarraian, beste guztiek. Elizaren zimitoriora heldu ginenerako blai geneuzkan jertseak, eta bizikleta bat baino gehiago zegoen urraduraren bat jasanda. Barre egiten genuen edozein txorakeriagatik.
‎Arrantxero zintzoak ezin du bizimodurik atera horiekin. Bisutsak jotzen badu, artalde bat baino gehiago garbituko du.
‎Lagundu nahiko lizuketen etxe eskasetan ez lirateke sokorritzera ausartuko. Hagitz gutxiagorengatik inguruko nekazari bat baino gehiago bidali dute Fortera. Edota Iruñeko fosoetara.
‎Gero orrian marrazteari ekiten nion, une batez bakarrik baldin banengoen. Paper bat baino gehiago irentsi nuen. Oin hotsak entzuterakoan, ahoa ireki eta barrura.
‎Izzy ederra zen haientzat, besterik gabe. Batzuek frantziar chansonier Maurice Chevalier ospetsuarekin konparatzen zuten, eta beste emakume batzuek Rodolfo Valentino aktore distiratsuarekin, eta esaten zen nahi izanda Izzyk ez zukeela inolako arazorik izango Hollywoodeko pelikuletan galai moduan kontratu bat baino gehiago sinatzeko.
‎313. ELAren Batzorde exekutiboan buelta bat baino gehiago eman zitzaion manifestazioan ELAko eta LABeko kideak elkarrekin ala bi multzotan joan behar ote zuten gaiari; azkenean batera joan zitezela erabaki zen, horrela LABekoak eta bere ingurukoak" kontrolatuago" egongo zirela iritzita; multzoen arteko jende kopuruaren konparazioa saihestu nahiak ere lagunduko zuen, behar bada, erabaki hartara. Edonola ere, ELAk manifestazioa ondo lotu nahi zuen, beldur handia baitzien antolatzaileen kontrolpetik kanpo sor zitezkeen gorabeherei.
‎Iparraldeko harremanetan jasotako pertzepzioek zalantza bat baino gehiago eragiten zioten ELAren zuzendaritzari sindikatua bere horretan mugaz bestaldean ezartzeko aukeraz; horregatik, urratsa huts egin baino lehen, Ipar Euskal Herriko errealitate sozial, ekonomiko eta politikoaren ezagutzan sakontzea erabaki zuen: Manu Robles Arangiz Institutuak hitzaldi eta mintegiak antolatu zituen sindikatuko koadroentzat; hainbat azterketa ere argitaratu zituen; 1064 jarduera hauen karietara, maiztu egin ziren ELAko arduradunen eta Iparraldeko pertsona esanguratsuen arteko harremanak, eta elkarlanerako aukerak mamitzen joan ziren.
‎ELAk argi du errebindikaziozko ereduak sindikatuko egitura guztien engaiamendua behar duela, eta ez du onartuko inork, bere kasa, erabakitako arau eta erreferentzietatik kanpo joka dezan, horrek arduradun eta sail sindikal bat baino gehiagorekin arazoak ekarriko dizkion arren: 1086 ELA ez da" norberak bere erara erabil dezakeen frankizia edo marka bat, ezta lasai bizitzeko itzal goxoa ere". 1087
‎Urte hauetan izango diren gatazka ugari eta, sarritan, latzetan tarteko izango da sindikatua, enpresa zein sektore mailako negoziazioetan, arlo pribatuan zein publikoan, industria, zerbitzu zein eraikuntzan, lantegi txikiago zein handiagotan. Izango dira egunak edo asteak iraungo duten grebak, hilabete eta, bakanen batzuk, urteetan ere luzatuko direnak; grebarik gabe ere, edota grebaren iragarpen hutsarekin, itxiko da akordio bat baino gehiago. Akordio onak lortuko dira sarritan; inoiz, batik bat zerbitzu publikoetan, laudoa onartzera behartuak izango dira grebalariak; helburuak lortu gabe etendako borrokarik ere izango da.
‎Sektore pribatuan gertatuko diren lan gatazketan ez dute langile eta sindikatuekiko jarrera ulerberagoa erakutsiko; hauen gain jarriko dituzte beti ardurak agintariek eta, egiten dutena egiten dutela ere, ez diete ugazabei kritika txikienik egingo.1100 Baina Jaurlaritzaren jarreraren erakuslerik argiena lan gatazketan Ertzaintza zertarako darabilen ikustea izango da: ugazabak babesteko —legez kontra makinak lantegitik eramaten ari badira ere—, piketeak gertutik zaintzeko —jazartzeko edo egurtzeko ez denean—, greba komiteen eginkizuna oztopatzeko eta, azken batean, normaltasun eta gorabeherarik gabeko egoeraren itxura bermatzen saiatzeko.1101 Ertzainek lan gatazketan izandako esku hartzeak gorabehera bat baino gehiago eragingo du sindikatuaren eta Barne Sailaren artean.1102
‎Gerentziaren temak behartutako egoera irrazionalari amaiera ematen zion akordioa emozio handiz hartu zuten Zaramagako pilotalekuan bildutako langileek; 1111 bi urte gogor bezain zirraragarriren ondoren, pozez, itxaropenez eta zalantza bat baino gehiagorekin egiten zioten aurre egoera berriari. Batzuk lanera itzuli ziren:
‎azken emaitzak, aipatu diren gorabeherak medio, ez ziren nahi bezalakoak gertatu, baina borrokaren bidea aukeratu zuen organizazioak bazekien Caballitoko grebalarien duintasuna eta elkarlana, kemena eta antolakuntza merezi zuten bezala baloratzen. Asko ikasi zuten sindikatuak eta bere militanteek Caballitokoen borrokatik; eta banago ugazaba batek baino gehiagok ere ikasiko zuela, eta hitzarmen bat baino gehiago ere erraztuko zuela Caballitoko borrokaren gomutak.
‎1996ko maiatzean Nazio Kontseiluak kutxaren araudia aldatuko du eta, helburuei eta parte hartze sindikalari dagozkien baldintza jakin batzuk betetzen dituzten grebetan, kutxaren ordaina soldataren %80raino jasoko du. Aurrerantzean aldiro joango da hobetzen greba kutxaren babesa, ugazaben zein beste sindikatuen nahigaberako; izan ere kide grebalariak babestuko dituen funtsik ez duten sindikatuek hau da, USO ez beste guztiekoso begi txarrez ikusten baitute kideen aurrean leku txarrean uzten dituen ELAren kutxa; hitzarmenen negoziazioan sindikatuen artean sortutako arazo bat baino gehiagoren jatorria izango da, tamalez, ELAren greba kutxa edo, zuzenago esateko, beste sindikatuen kutxarik eza.406
‎...elkarlana saiatzera behartua zegoen ELA, garatu nahi zuen sindikalgintza bateraezina baitzen" demokraten" lubakian bermatuta zeuden sindikatu espainolen jokamoldearekin; beraz, LAB zen ELAk bere asmoei gehitu ahal zien aliatu bakarra —sindikatu txikiago batzuekin batera—, nahiz eta haren ETArekiko gertutasunak eta HBrekiko atxikidura politikoak kontraesan eta egoera eramangaitz bat baino gehiago ekarriko zion.
‎Sindikatuak ez zuen, bestalde, Ezker Abertzalea sozialistenganako usteak puztera zeraman urgentziarik. Ikuspegi diferentzia honek tirabira bat baino gehiago eragingo zuten sindikatuaren eta Ezker Abertzalearen artean.
‎Horiek horrela, ENAMekin zuen konpromiso politikoak goitik behera zeharkatu zuen LABen egitekoa, oso tarte txikia utzi ziolarik sindikatuen ekimen eremu propioari; are gehiago, LAB saiatu zen Ezker Abertzalearen iniziatiba politikoak sindikatuen agendan txertatzen, eta oso gaizki hartu zuen lehentasunezko sozio behar zuen ELAk haiekiko erakutsi zuen urruntasuna: polemika publiko eta liskar pribatu bat baino gehiago eragingo zituen ikuspegi politikoen arteko aldeak.
‎unibertsitate indigena publikoa. Unibertsitate indigena deitutakoak badira bat baino gehiago kontinentean, gehienak egitura txikiak, unibertsitate deitzen diren akademia pribatu samalda horren guztiaren artean titulu bat edo beste eskaintzen dutenak, ‘indigenei’ begira, prestigio hutsalarekin, gutxi edo gehiago kosmobisio indigenen elementuak sartuz, eta ia beti gaztelaniaz. Paraguai aparte utzita, inon ez dago hizkuntzaren corpusa eta irakasle multzoa prestatua karrera bat jatorrizko hizkuntzaren batean emateko.
‎Guk badugu gutasun bat baino gehiago, era askotakoak garelako gu. Eguneroko jardunean definitzen dira gu horiek.
‎Euskal nazionalismoak formulazio bat baino gehiago izan ditu historian zehar. Gaur egun ere, beste batzuk entzuten dira, eta normala da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia