Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 239

2000
‎Bada, neronek ikusi nuen jauzilariak ere preparazio berbera egin bide zuen bere kirol bizimoduan; ala beharbada ez, hori ez dago sekula ziurtasun erabatekoz jakiterik, batik bat halako kirol berezi bati buruz hitz egiten dugunean. Tira, nolanahi izanik ere, ziur dakit (han eta hemen galdetu nuelako) nik ikusi nuen eski jauzilariari, Marius Lippiri alegia, izugarri gustatzen zitzaiola Paul Delvaux pintore belgikarra, eta Jaume Muxarten koadro bat baino gehiago zuela zintzilikaturik bere etxeko egongela funtzionalean. Marius Lippi Ipar Europakoa zen, Siziliakoa oker ez banago.
‎Hautsi egin zen isiltasuna, esaten den bezala, mila zatitan. Infartoak ez ziren izan ez bat eta ez bi, hiru baizik, eta esaten da orro hark soilune bat baino gehiago estali zuela ile lakar bihurriz, izu sekulakoaren erakusle modura. Gero anabasa etorri zen, eta beldurrak dakarren irri negar urduria, eta pixalarria.
‎Urduritasunak baretzen joan ahala baina minutu pare bat baino gehiago pasatzen utzi gabe, Otsotzarmendi jaunak, zurbil aurpegia eta itzal begiak, mikrofonoa ezpaineratu zuen kemen indarberrituaz; hain kementsu, ezen alkatxofa irensteko zorian izan baitzen, eta eskerrak prestu hurbildu zitzaizkion han ber bertan zeuden bi katamotz, bestela espasmo gorrien artean hilko baitzen aur  kezlea. Ofizioa ofizioa da, ordea, eta Otso  tzarmendi jauna datorezia ikusgarriz atera zen trantze larritik, gatz eta piper handiko grazia bat inprobisatuz, bertsolari batek egingo zukeen modu aparteko berean.
‎Imajinatzen duzu, zuen etxean edo Montpellier-en, afari goxo baten inguruan. Baina egoera aldrebestu egin zaizue, eta zaigu, eta ezegiteko bat baino gehiago egitera behartuta sentitu naiz... esan dit, begiak itxi, eta irriño bat egiten saiatzearekin batera.
‎Harrezkero ere izan genuen beldurtzeko arrazoi bat baino gehiago. Euskal Herriko egoera lazgarrian lan egitea betiere arrisku  tsua da, baina horretaz kontzienteago egin ginen telefonoz ilea lazteko gisako mehatxuekin deika hasi zi  tzaizkigunean.
‎honaino ekarri gaituen auzi honen jatorrian edozein arrazoi dagoela ere, Lewinsky andereñoak amarru makur bat prestatu zuen gure presidentea harrapatzeko, eta horrek guztiz baliogabetzen ditu bekadunaren amodioaren benetakotasunaz esandako guztiak. Baina berriro ere fiskalaren beraren hitzen ildotik, gaineratu nahi dut gure presidentea ez dela kale garbitzaile bat, taxi gidari bat edo irakasle bat baino gehiago, eta hori dela-eta harro egon gaitezkeela gure herriaren legediaz: gurean inor ez da beste inor baino gehiago.
2001
‎Alkandora, aldiz, kremaxka, lepokoa almidoiez gogortua, berez ere tentea zen jabearen burua are tenteago agertzeko  edo, hala jarria. Azkenez, eskumuturretan, urrezko mahuka biki bana, eguzkiak joz gero, dirdira bakar batekin bat baino gehiago itsuaraziko lituzketenak. Eta jaka poltsikoan, zapia; zapi gorri gorria.
‎" denontzat sortzen dugu edo ez dugu inorentzat sortzen", dio Mitxelenak, bere euskalduntasunaren talaia Europara begira baitzegoen. Irakurleak gure europartasunari buruzko hausnarketa bat baino gehiago aurkituko du liburu honetan: " Ni behintzat ezin naiteke zalantzan has Europari buruz, nire sustrai guztiak Europan baititut.
‎Asko den adina ez izanik ere, premiazko dute hiztegigileek hitzen berri jakitea, eta ikastea dagoeneko ez badakite, bai euskarazkoen eta bai erdarazkoen. Nahikoa itxuragabeki jokatu zuen, izan ere, Babelgo nahastea sortu zuenak, erraldoien kasta zela eta ez zela, erdara bat baino gehiago barreiatu zuenean munduan zehar. Gu, egia esan, ari gara eginahalean, beranduxko haatik, orduko makurrak zuzentzen.
‎Eztabaida honen oinarriak finkatzeko, hemendik hasiko naiz: Euskal Herria –edo Espainia edo Frantzia edo honelako beste edozer– hitz bat baino gehiago dira, baina ez gogoeta bat, ideia bat, baino askozaz gehiago. Euskal Herria maite uste dugunok ez ditugu maite horrenbestez neurri berean Euskal Herrian diren edo izan diren zer guztiak.
‎Axularrek irakurtzaileentzat idatzi zuen, irakurtzen zekitenentzat (holako egia biribilak ergelkeria badirudi ere), beren ahoz ez besterenez irakurtzen. Eta irakurtzaile horien artean baziren, bat baino gehiago, erdararik ez zekitenak. Bestalde, eta oro har egingo genuke aski ugari aurkitzen zela horrelako jendea XVII. mendeko Lapurdin, batez ere lurrean bizi ziren laikoen artean.
‎Bere hirikoen ordez bere euskalkiko argitasunak agertzen  dizkigu, eta Gipuzkoako euskalki hori berak begiz joa da, Beterri aldera. Badaki, ordea, euskalki bat baino gehiago dituela euskarak eta saiatzen da ahaleginean beste dialektoen berria zabaltzen.
‎Alabaina ez dakigu garbiro jatorriz zein maila zegokion Oihenarti berari. Izen honetako familiak bat baino gehiago ziren eta ez denak maila berekoak. Dakiguna hauxe da:
‎Eta hizkuntza hori per definitionem hizkuntza idatzia dugunez gero orain, ezagutu behar dira, eta errotik bururaino ezagutu, orduko, lehenago eta geroagoko idazlegeak; grafia moldeak, letra bakunak edo letra multzo bakoi  tzak zer adieraz zezakeen igartzen ez badiogu, ez baitugu gauza zuzenik aterako gure edizioetan. Badute bekatu bat baino gehiago gure orain  tsuko argitaratzaileek ere.
2002
‎Poliziak ez dituk ergelak, eta egon hadi ziur, gaur hemen polizia bat baino gehiago zelatan dagoela, kale kantoi eta tabernetan. Gainera, egingo nikek, gaur bertan kanpotik ekarriak izan direla, bertako jendeak ez ezagutzeko.
‎Bien bitartean, Astarloako espaloietatik  harat honat iragaten zen jendetzatik bat baino gehiago inguratzen zitzaien, Manuelen azken berriak ematera, edota hartaz zer edo zer jakin nahiz. Lagun taldeak bere osotasuna gordetzen zuen arren, aldika, lagunetako baten bat jendearekin hitz egiten geratzen zen atzean, eta kalean aurrerago arte, ez zitzaien berriz elkar  tzen.
‎Ez zuen erantzunik eskatzen, ez galdera zehatzik planteatzen, soilik bere bizimoduaren zertzelada batzuk aipa  tzen zizkion. Gutun bat baino gehiago, bere laguna hitz joko batean berak ere jokatzen ez zekien hitz joko ilun batean endredatzeko aitzakia izan zela juzkatu zuen Josu R k, bulegoko leihora begira. Edonola ere, gutun hark ez zuen erantzunik izan, eta Josu R k ez zuen beregan aski arrazoi bildu, Manueli beste gutunik idazteko.
‎Dudaren eraginez gure oroimena pixkanaka isilduz joango zen, handik  lasterrera zeharo mututzeraino; eta orduan loteria tokatu eta, pozez txoratzen egon beharrean, alde guztietatik mehatxua besterik ikusten ez duenaren antzera ohitura berri bat hartuko genuen, estudiante  gipuzkoarrengandik bereizi eta ibai ertzeko petrilean esertzera joatekoa. Itxaronaldi bat baino gehiago igaroko genuen postura hartan. Gure errezeloak galdera bat zuen oinarritzat:
‎Egongelaren erdian, aita bioi begira, zerbait arraroa gertatzen delako errezeloaz. Haren ezbaiak ez du begi mugimendu azkar bat baino gehiago iraun. Zamarra eranzten du, apalategiko ertz batetik esekitzen du, eta amaren aurre aurrean jartzen da, hitz egiteari utzi gabe:
‎Familia euskaltzale hori aldi berean euskalduna baldin bada, ostera, aukera bat baino gehiago dugu. Lehenik ikusi behar dena da benetan euskara erabiltzen duten etxean umearekin edo ez, zeren zenbait kasutan gertatzen baita etxean erabiltzen den hizkera nagusia erdara izaten dela, nahiz senide guztiak euskaldunak izan.
‎Irakasle gazteak, pentsatzekoa denez, esperientzia urriagoa du eta aurrean patxadaz prestatu behar du bere bizitza akademiko osoa. Gainera, sarriegi, irakasgai bat baino gehiago hartu behar du bere gain. Euskara kontuetan ere ziurgabetasun handia sentitzen du, batzuetan doi doi gainditu baitu unibertsitatean sartzeko eskatzen zaion euskara azterketa.
‎Honetaz hobekien ohartzen direnak dira hizkuntza bat baino gehiagorekin gora eta behera egunero dabiltzanak, batez ere itzulpenak egin behar dituztenak. Eta proposatu izan diren konponbideek (sintagma eta perpaus laburragoak egin, sintagma astunak eskuin aldera eraman, etab) ez dute arazoa konpontzen, gaitza benetan larria eta sakona delako.
‎ironia era krudel edo mingarrian erabil  tzen denean hitz egiten da sarkasmoaz; Hugo Pratt-en komikietako batetik ateratako aipua erabiltzearren," sarkasmoaren eta ironiaren artean, korrokaren eta suspirioaren arteko alde berbera dago". Berriz ere, adibide bat baino gehiago dago euskal literaturan, baina bat gomendatu nahi dut bereziki: Javi Cilleroren" Irakurzale amorratua" narrazioa, euskaltzain guztientzat derrigorrezko irakurketa izan lukeena (Hollywood eta biok bilduman dago).
‎izan ere, Sarrionandiak berak kontatzen  duenez, barrez lehertzen bide zen lagunei Metamorfosia edo Gaztelua bezalako lanak ozen irakurtzen zizkienean. Eta, beste adibide bat ematearren, nago Karlos Linazasoro idazle tolosarrak ere horrela pentsatzen duela, esan bezala, Kafkaren miresle handia baita; haren edozein ipuin liburutan aurki daiteke umore beltzaz ondo hornitutako narrazio bat baino gehiago. Eta, bide batez, orain arte esandakoa biribiltzeko izugarri ondo egokitzen diren Linazasororen beraren hitzak dira ondoko hauek:
‎Kontzienteki edo inkontzienteki, eta ziurrenik arrazoi oso ezberdinengatik, lirikokerira edo hermetismo erabatekora eraman dezaketen poesia puru horren bideetatik urruntzen ari dira poeta zenbait. Eta oso eskertzekoa da, horren ondorioz poesia irakurtzen ez zuen bat baino gehiago berriro ari delako horretan saiatzen, eta, ondorioz, poesia humanoago bat irakurtzearen plazerra berreskuratzen. Eta, poloniarrekin jarraitzeko (eta amaitzeko), Wislawa Szymborskak apalki idatzi zuen bezala:
‎Ziurtasunik gabeko erantzun bat baino gehiago
‎Eta sei adibide aipatuko ditut, kronologikoki ordenatuta, froga eta irakurketa proposamen gisa: 90eko urteetako ipuin liburuen nire zerrenda, nahi baduzue (ni neu ipuinlari izanik, korporatibismoz ari naizela pentsatuko duen bat baino gehiago zuzen egongo da. Hala eta guztiz ere, nire proposamena zintzoa da).
‎Egungo nobela historikoaren naturaz, ugaltzeaz eta gure artean izan duen gorpuzteaz zer edo zer idatzi nahiko nuke, aurrerago agian. Oso zeharka ukitu dudan beste gai batek, euskal literaturaren eta gatazka politikoaren arteko harremanarenak(" nobela terroristarena", nahi izanez gero, Joseba Gabilondoren esapide ironiko erredukzionista bera erabiltzearren) azterketa zabala merezi du; hots, azterketa zabalak (gauzak dauden bezala, bertsio bat baino gehiago ditugulako). Literatur itzulpenen aurrerakada nabarmenak lekua izan luke lan serio batean (batek edo batek esan dezake hori ez dela" euskal literatura", baina oker legoke:
‎badago non zer aukeratu. Baina unibertsaltasun horretara iristeko modu bat baino gehiago dago, noski, eta, ziurrenik, guztiak ez dira egoki edo gozo.
‎Yosemite Kalifornian dago; berriro itzuli behar genuen, beraz, USAko Mendebaldean zeharreko ibilaldia hasi genuen lekura. Las Vegasetik Yosemiteko inguruetara joateko bide bat baino gehiago dago, eta hauen artean laburrena aukeratzea zen zentzuzkoena. Hala ere, Nevada eta Kalifornia arteko muga aldean bazegoen izen misteriotsuko eskualde bat, mapari begiratzen nion bakoitzean nire arreta ezinbestean erakartzen zuena:
2003
‎Soldadutzan euskaldun bat baino gehiago ezagutzea egokitu zitzaidan. Jende zintzoa, zurruna, isilegia aukeran.
‎–esaten zuen Gervasio kapitainak orduan, kluka bat baino gehiago egiten zuenean?: gorrotoak gizakiongan duen eragina ikertzen dute.
‎Baina nik oraingoan ere ez nuen erantzuteko aukerarik izan, ze une hartan, ustekaberik ustekabeenean, tiro sail bat entzun zen, tximista gorria! Eta berehala trenetik garrasi beldurgarri bat baino gehiago iritsi zitzaigun.
‎Haiei bai, uzten die anaia txikiaz barre egiten. Auzoko bat baino gehiago, ordea, ederki astindu du anaiaren lepotik barre egiteagatik.
‎Deabrua ia desagertu da, Haragiak beti segitzen du tentatzen, baina Mundua ez da hain gauza txarra; eta gainera, hobetu daiteke arrazoibideari jarraituz. Mentalitate iraultze horrek mende bat baino gehiago zuen, ordea, gure artean errotzen hasteko. Liburu honetan zehar aztertu dugun eraikuntza teologiko moral guztia, astiro astiro –baina atzera bueltarik gabe–, pi  tzatzen joango da.
‎Ez nator bat, ez erabat. Baieztapen horrek arazo bat baino gehiago sortzen dit. Ez daude komunitate bi, ala ez daude enfrentaturik?
‎Uhin euskaldunak zirela eta," Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak ez ziren errazak izan, eta negoziazio eta tira-bira asko egon ziren bi erakundeen artean... Euskal Elizaren zati handia lerro nazionalistetan kokatuta zegoen, eta bat baino gehiago izan ziren frankistek atxilotu zituzten apaizak51". Beraz, erraz ikus litekeenez, euskarazko irratigintzaren fenomenoak bost hamarkada luze ditu jada eta euskal uhin hertziarren elizkoitasuna anekdota historikoa da gaur egun. Elizaren, estatuaren eta euskal irratien arteko harremanak ez dira inoiz errazak izan:
‎Euskal Unibertsitateaz jarduterakoan, beste ardatz nagusia hizkuntzarena da. Ardatz horrek arazo bat baino gehiago ekarri du. Baina gauzak, euren zailtasunean, errazak ere badira; logikak agindutakoa bidegile jartzen baldin da.
2005
‎Goitik behera nentorren, airearen xaflek soina marruskatzen zidatela, zurrunbilo baten begi zulora erortzen ariko banintz bezala, inguruko burrunbaren ahotik marmar etengabea en  tzunez –gorputza suntsituko zidala mehatxu egiten zidan behin eta berriz–, saihestu ezineko talkaren zain, nahiz eta lurrak hain zirudien sakona non amaigabeko amildegian galtzen baitzen zorua. Ez nuen segundo bat baino gehiago igaroko goitik behera erortzen, baina betiko hala jarraituko nuela ematen zuen, eta une batez gorputza airean geratzen zitzaidala ere iruditu zitzaidan, arintasun ilun batean zintzilik, erortzearen itsumenak eragin ohi duen histasun horretan bilduta; haatik, segituan, hutsak xurgatu ninduen berriro, otso tzar baten ahoak irentsiko banindu bezala, garai batean –txiki txikia nint... Eroriko larri hura izan nuen arte, lortua nuen zazpigarren antxume irautea, ordulariaren atzean gordeta, denborak aurrera egin ahala istripu larririk jasan gabe handitzen ari bainintzen, edozein haurrek lasterka edo jauzika edo beste haurrekin harrapaketan dabilelarik gertatu ohi zaizkionak besterik gabe.
‎Gehiago aztoratu nintzen. Poliziak edo guardia zibilak izango ahal ziren; bestela...; azken aldian, eskuin muturreko taldeek harrapatuta, bat baino gehiago desagertua zen.
‎Ni behintzat bi amaren seme izan nintzen. Norbait jaioarazteko modu bat baino gehiago dago, eta horietako bat da norbaiten Nilon eskua sartu, harria aur  kitu, bitan zatitu, eta bihotza argitara ateratzea, arimari argi egin diezaion. Hori egiten dizun edozein duzu ama, eta zutaz erditzen da, behin eta berriz, berarekin zauden bakoitzean.
‎Maistrak eta apaizak zuten maite harremana jendearen ahotan zabaldu zenean, auzoan bat baino gehiago haserretu zen; ordurako, Albertok gotzaindegian adierazia zuen" lanbidea" utzi nahi zuela, eta Donostiako langile auzo batean pisu bila hasia zen, alokatzeko.
2006
‎Interesgarria. Sorpresa bat baino gehiago izango dut, ziur asko. Beste gau baterako gaia dugu hori.
‎Ezetza izango litzateke nire erantzuna. Eta horko hiztegi hori hartu, eta begiratu egingo luke, zehatz; zehatz, adiera guztiak banan banan, baldin eta bat baino gehiago balira. Ondoko hiztegian ere erreparatu kiswahilierakoa bere tokian uzterakoan, eta, bide batez, mandigoz ere nola esaten den begiratuko luke.
‎Beste etxe bat ikustera joan ote genuke? Komeni dela bat baino gehiago ikustea diote. Ea Asierrek zer dioen gauean.
‎Etxe gehiago ikustera joan ote dugu? Esaten dute komeni dela bat baino gehiago begiratzea. Ez dut presarik ekuazio hau ebazteko.
‎Hipotesirik sinesgarriena zen, bururatzen zitzaizkidan senidetasuna bezalako gainerako arrazoiak ahultzat jotzen nituen-eta. Ez ginen aberatsak, baina entzuna nuen Alemaniatik ihes egiteko beren pitxi eta ondasun urri guztiak saltzen zituzten juduen istorio bat baino gehiago. Beste halako istorio baten protagonista tristea izango nintzen ni, eta, ikusita Angelok ez zuela ageriko lan finkorik, pentsatu nuen oso ondo zetorkiola amona Erikak emandako dirua.
‎Bildotsarena kontatzen banien, galdetuko zidaten nondik atera genuen bildotsa, zergatik hil genuen. Aitzakia bat baino gehiago pasatu zitzaidan burutik atakatik ateratzeko. Isilik gelditu nintzen, ordea.
‎Idazlearen hainbat albiste eman zidan Öchlerrek, erdi ahapeka baina gartsu. Beti izan zituela haren liburuak etxean; arrisku bat baino gehiago igarotakoa zela Alemanian, Rothen lanak lortzeko liburuen merkatu beltzean. Alemanak mendeari emandako idazle onenetako bat zela ere esan zuen, eta horrek asko harritu ninduen, nik ez bainuen entzutez ere ezagutzen.
‎atxilotuak zertan zebilen aitortzen bazuen, aitortu zuelako; aitortzen ez bazuen, aldiz, aitor zezan. Ez omen zen haren eskutatik pasatutako inor libratzen, iheslari eta erresistente bat baino gehiago hil omen zitzaion esku artean. Hala ere, bere basakeriek ba omen zuten nola halako hierarkia bat:
‎Eta emaztearekin itzuli zen jaioterrira, diru pixka bat eginda. Pixka bat baino gehiago ere bai ordurako: kanpaiaz gain bost baserri eta terrenoak erosi zituen iritsi bezain pronto.
‎Bila hasiz gero, topatuko nuke ongarria dela sinatuko lukeenik. Eta bat baino gehiago, benetako arrazoiak jakinaraziz gero.
‎Bada, harrigarria delako zenbat esanahi izan ditzakeen, eta zein ezberdinak elkarren artean. Normala da hitz batek esanahi bat baino gehiago izatea, baina askotan eremu semantiko berekoak edo antzeko esanahia dutenak izaten dira. Eta esanahi ezberdinak edukiz gero, ez dira gehiegi izaten.
2007
‎" Bardeara goazak", esan zuen falangistetako batek, bertan zeudenen harridura ikusirik. Nonbait, bat baino gehiago jada garbitua zuten kanposantuko hormaren kontra, eta karga hura bertan uztekoa zela pentsatzen zuten.
‎Jendea berehala pilatu zen haren kontra, kolpeka eta irainka. Bandera masta bat baino gehiago hautsi zen hura botatzeko ahalegin alferrikakoan.
‎Justinok orain Demetriori orain zibilen eskopetei begiratzen zien, atezuan. Beren atzean, bat baino gehiago zegoen jada makurtuta, berehalako tiroen beldurrez.
‎Herria atzean utzita, inguruko baratzeetako txaboletan buru batzuk agertzen ikusi zituzten, zalapartak erakarrita. Argiarekin batera barazki eta fruitu bila jaikitako nekazari batzuk ziren, bat baino gehiago Paularen gurasoen lagun. Hiru gazte ezagunak, txoroa, mozkortia eta maritxua?
‎Musika eta builaren hotsak herriko bazter guztietaraino iritsi ziren. Belarri bat baino gehiago gaizkituko zuten, baina bake osoan utzi zituzten giroa nahastera joan zitezkeen guztiek. Demetrio, esaterako, ez zuten egun osoan ikusi.
‎Zainen morea ageri agerian zuen?. Dionik lasai asko hilko zukeen bat baino gehiago pistola eskuan eduki izan balu, egon seguru. Hartarainoko txoroa zen.
‎Parkeko kolunpio guztiak hautsirik zeuden, eta txirrista bakarraren alde banatan egun askotako zakarra pilatuta zegoen, xiringak barne. Etxean ere arratsalde bat baino gehiago pasatu zuen telebista traga eta traga eginez. La casa de la pradera telesaioa oraindik gogoratzen zuen?, baina aitaren arrangurak eta aldarte gaiztoa jasan behar izaten zituen halakoetan, eta horregatik nahiago izaten zuen beste edozein tokitan egon etxezulo ziztrin hartan baino. Hortaz, bera oso urte gutxian izan zen" Katangako inbaditzaile" en tropakoa, halaxe esaten zioten-eta gaztetako lagunek igandero autobusek Bulebarrean deskargatzen zuten familia samalda hari:
‎Batez ere, umeen margolanean iltzatu zituen begiak. Gero komentario batzuk egin zituen nerabezaroan ikusitako film pornoez," bat baino gehiago nazien garaian girotuak. Badakizu:
‎–Ezagutu? Nire euskara irakaslea izandako bat baino gehiagok orain aulki bat berotzen du bertan, baina, eman nien matrakarekin, ez dut uste estimu handirik gorde zidatenik.
‎Tabernan kartetan ari zela egin zioten bizkarretik tiro agureari, buruan. Argazkian ageri zen jarrera berean aurkitu zuen berak zahar bat baino gehiago, pasilloan edo ohean luze etzanda, seme alabaren bat bisitan etorriko ote zitzaion esperantza galdu gabe, egunero jantziko zituen zapata dotore horiek erantzi gabe.
‎–Beste bi agureek hildakoaren izena ahoskatu zuten batera?. Apustu egingo nuke garai hartako erreketeen biloba bat baino gehiago dabilela gaur egun Euskadi gora eta Euskadi behera. Odolean daramate...
‎Ez dira gutxi oraindik bizi direnak. Zoazte, zoazte mezaren irteerara, bertan aurkituko duzue-eta bat baino gehiago!
‎Parean, Saddle uhartean, lehenengo euskal marinelen hilerriak. Ehun bat baino gehiago gorputz XX. mende bukaeran atzeman zituzten han.
‎Arrazoi osoz, Brandãok zioen portugesak gaztelauak edo aragoiarrak bezain espainiarrak zirela. Espainia, estatu bat baino gehiago, estatu multzo bat izan zen XVIII. mendea arte. Nekez zapaldu ahal izan du Espainiak Hego Euskal Herria bostehun urtez, ezbaian jartzekoa baita espainiar Estaturik izan izana denboraldi horretako urte gehienetan.
‎Uste dut atal hau aski dela foruetan oinarrituriko nafartasuna arbitrarioa dela azaltzeko. Onerako edo gaitzerako, baina, ideologia bat baino gehiago dira foruak. Subsuntziotzat joko nuke nik foruzaletasuna, historian barrena alderdi eta klase interesak bere inguruan ezkutatzeko erakutsi duen trebeziagatik.
2008
‎Memoriatik bidalitako keinu bat. Pertsona bat baino gehiago bizi dira Katrinen aurpegian. Aurpegi batzuetan ikusgarriak izaten dira pertsona horren bizitzako galerak.
‎Isiltasunak ez zuen, ordea, minutu pare bat baino gehiago iraun: berehala eskuratu zuen neurritasuna eta begiak jaso zituen.
‎[Anabasatik I.] Ni pertsona bat baino gehiago naiz. Ni jainkoen pare naiz.
‎Imajina ezazue orain lauzpabost aldiz egin dizutela ernalketa artifiziala eta, hala ere, ez zarela hardun geratu. Imajina ezazue abortu natural bat baino gehiago izan dituzula. Imajina ezazue aipatu egoera horietako bat jasan duen bikotea.
2009
‎Buruaz beste egitea baino merkeagoa baitzen bere buruari beste norbait zela sinestaraztea. Nortasun agirian izen ofizialari eutsi arren, jendearekiko tratuan izen bat baino gehiago erabili ohi zituen. Arnasa ematen zion horrek.
‎Klandestinitatearen mundua hain txiki eta hertsia izanik, ez zen harritzekoa liberatuek beren artean eta tirabirak izatea. Carlos eta Txikiren artean, adibidez, ika mika bat baino gehiago sortu bide zen. Grand Placen honela hitz egiten da Txikiren izaeraz:
‎Iñigok, ordea, halako egoskorkeria erakutsi zuen, non inudea izutu egin baitzen; hiru egunean, haurrak kilo bat baino gehiago galdu zuen, eta haren negarra hasperen ahul bihurtuz joan zen; mundu honetatik bazihoala iragartzen ari zela zirudien.
‎Edonola ere, gustua zen zuri entzutea. Argitu beharrekoak argituta, olgetan joaten zinen, gure musu pare bat baino gehiago hartu ondoren. Halakoetan, guregandik aldentzera zindoazenetan, ez zen egunik pasatuko" kontuz, gero, uretara jausi barik!" entzungo ez zenuenik gutarikoren baten ahotik.
‎Zergatik sar zintezkeen zu droga munduan galderari erantzun nahian berba egin nuenean saregin lagunekin, arrazoi bat baino gehiago aipatu genituen. Bat izan zen aitak hilabete asko ematen zituela etxetik kanpo.
‎Elebakartasuna pobrezia bide baina elebitasuna aberastasun iturri izateak besteak beste esan nahi du elebitasunak elebidunari leihoak zabaltzen dizkiola hedabideak kontsumitzerakoan ere. Leihoak zabaldu esaten dugu, hain zuzen ere, hizkuntza bat baino gehiago dakienez gero, hizkuntzaren arabera baino gehiago produktuaren beraren ezaugarriengatik egingo baitu bere aukera irakurle elebidunak.
‎Eta hori ulertzen baldin bada, beste pauso bat emanda, hain zaila ote da ulertzea hizkuntzen bizikidetza, ez, alegia, nola halako koexistentzia hutsa? dela hizkuntza bat baino gehiago dituen gizarte pluralaren kohesiorako bide bakarra. Eta hori ulertzen baldin bada, beste pauso bat emanda, ez al dakigu bizikidetza harmoniatsuaren ezinbesteko baldintza bizikideen berdinkidetasuna dela?
‎Hizkuntzen kontua ez da erlijioena bezalakoa: erlijio aukerak mugak jartzen ditu (ezin duzu aldi berean erlijio bat baino gehiago izan), baina hizkuntzak mugak hausten ditu: zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, orduan eta aukera handiagoak ditu hiztun horrek, mundua zabaltzen zaio.
‎Baina, ildo honetan sakonago sartuz, argitu dugu" herritar elebidunak" esaten dugunean zer hizkuntza mailatako elebidunak ditugun gogoan. Izan ere, jakina da elebitasun mota bat baino gehiago badirela munduan, eta elebitasun eredu horien arteko desberdintasunetariko bat herritarren elebitasun mailari lotzen zaiola. Beraz," herritar elebidunak zenbat eta nolakoak", halakoa izango da" gizarte elebiduna".
‎" Zortzigarren lurraldean" toki propioa izateak hizkuntzari berari lekarzkiokeen bestelako arazoak ere gogoetagai ditu soziolinguista galestarrak, eta garbi azaldu du hauetaz duen ikuspuntua leku bat baino gehiagotan. Bere ikusmoldearen erakusgarri garbiak dira, esaterako, jarraian jaso ditugun hitzok (El PaÃs,):
‎Ikuspegi horren ondorioz ukatzen zaie legebiltzarkideei Kongresuan" Espainiako beste hizkuntzak" erabiltzeko eskubidea. Ikuspegi horren ondorioz behartzen dira hizkuntza bat baino gehiago dituzten Espainiako legebiltzarkideak hizkuntza bat bakarra erabiltzera.
‎Espainiar Estatuan biztanleen ia erdia, %40 pasatxo, bizi da gaztelania ez beste hizkuntza propioren bat gaztelaniarekin batera ofiziala duten erkidegoetan. Hamazazpi autonomia erkidegoetarik hamar, hizkuntza bat baino gehiagoren jabe dira: Aragoi, Asturias, Balear Uharteak, Gaztela Leon, Euskadi, Extremadura, Galizia, Katalunia, Nafarroa eta Valentzia.
‎Halere, hitzetatik ekintzetara koska dagoen bezala, eleanitza izatearen eta eleaniztasuna egiazki onartu eta sustatzearen artean oraindik ere tarte handia dago Espainian, zenbait diskurtso eta praktikaren argitan koska xume bat baino gehiago leize zuloaren tamaina hartzen duen tartea. Ika mika eta tentsio politiko ugari izan ohi da gai honen inguruan, gizarte bizikidetzarekin lotura zuzena duen kontua baita hau.
‎Azken azken belaunaldietako idazleengan, ordea, nago ez ote dagoen ahi bakarreko zapore berdinduegia... Eta inpresioa dut idazkera bat baino gehiago ez ote den lauegia, ez naiz, uste dut garbi dagoela, iturri eta lorpen literarioei buruz ari?. Alde batetik, ikastolak, batua, arauak eta gure mundutxoan indarrean jarri diren euskal titulu eta diplomak; bestetik, argitaletxeetan eta aplikatzen diren neurri zorrotzak.
‎Izenen hautapen hutsak, ekintza poetiko horrek, arrasto bat baino gehiago eman dezake umearen gurasoen jatorri, ikasketa, gustu edo joera politikoari buruz. Izen baten hautapen hutsak, begi bistakoa da, asko marka ditzake izenaren jabea eta jabearen bizitza.
‎Nire haurtzaroa errepasatzen dut, eta ez dut aurkitzen. Pentsatzen dut egongo zela itzal luzea arbuiatzen zuen auzokoren bat baino gehiago, iheska zebilenen bat, nik eta nire ingurukoek ez bezalako arnasa behar zuenik. Imajinazioa jarri behar dut haiengana iristeko.
‎Baina" hizkuntza non, aberria han" printzipioa praktikatzen baitzuen, Hungariatik alde egin aurretik, hilabeteak eta hilabeteak eman zituen hungariar poesia zaharra aztertzen eta buruz ikasten. Aukera bat baino gehiago izan zuen beste hizkuntzaren batean aritzeko, baina hungariera onetsi zuen munduan erroak izateko modu nagusitzat: hungariar poesia zaharra irakurtzen segitu zuen deserriko urte luzeetan ere.
‎Modu bat baino gehiago dago liburu bat erretzeko.
‎Garrantzi handia ematen diet izenburuei, gure lanen aurkezpen txartelak dira?, eta hanka sartze bat baino gehiago egin dut liburuak bataiatzerakoan, baina liburu bati Irakurlea deitzea bezalakorik, ez. Eskolarako manual bat ematen du.
‎Adibide gehiago aurki litezke. Geroago, taldeko musikari nagusiak, Pau Ribak berak, Diòptria izeneko diskoan, oihartzun tradizionaleko Gabon kanta bat baino gehiago eskaini zigun musikaltasun landu eta guztiz orijinal batez.
‎bertsoaz egiten den erabilera melodikoa melismatikoa da batzuetan: hau da, zati batzuetan nota musikal bat baino gehiago kantatzen da silaba bakarrean.
‎egileak argi dauka etnizitate elementu horiek markatzen dituzten mugak gero eta porotsuagoak eta gero eta nahasiagoak direla. Izan ere, gaur egun, talde horiek mundu modernoaren sinergia batzuen mendean daude, eta hori dela eta oso ez-egonkorrak dira, hizkuntza bat baino gehiago, muga bat baino gehiago, erreferentzia sinbolikoaren esparru bat baino gehiago, identitate atxikimenduaren esparru asko...
‎egileak argi dauka etnizitate elementu horiek markatzen dituzten mugak gero eta porotsuagoak eta gero eta nahasiagoak direla. Izan ere, gaur egun, talde horiek mundu modernoaren sinergia batzuen mendean daude, eta hori dela eta oso ez-egonkorrak dira, hizkuntza bat baino gehiago, muga bat baino gehiago, erreferentzia sinbolikoaren esparru bat baino gehiago, identitate atxikimenduaren esparru asko...
‎egileak argi dauka etnizitate elementu horiek markatzen dituzten mugak gero eta porotsuagoak eta gero eta nahasiagoak direla. Izan ere, gaur egun, talde horiek mundu modernoaren sinergia batzuen mendean daude, eta hori dela eta oso ez-egonkorrak dira, hizkuntza bat baino gehiago, muga bat baino gehiago, erreferentzia sinbolikoaren esparru bat baino gehiago, identitate atxikimenduaren esparru asko...
‎Lehenak biztanleriaren zati handi batek desberdintzat hartzen eta bizi diren ezaugarri kultural jakin batzuk dituen espazio fisikoari egiten dio erreferentzia. Bigarrenak, berriz, lehenengoaren ezaugarri bat edo bat baino gehiago izanik, ezaugarriok zehazteko eta kudeatzeko botere politiko subiranoa izateari.
‎Lehena Laboaren kantarik ospetsuen eta kantatuena da, eta egokitzapen gehien dituena ere bai, segur aski. Laboak txoria erabiltzen du Euskadiren askatasun nahiaren metafora gisa, nahiz eta askatasun horrek berak aurpegi bat baino gehiago izan dezakeen, edo, are gehiago, aurpegiz alda dezakeen. Bigarrena haur baten eta lore baten arteko elkarrizketa da, eta aurrekoaren esanahi bera bilatzen du, azken batean.
‎Hala, nolabaiteko ideologia bultzatu eta landu zen zentzu horretan, ofizioko jendearen artean behinik behin. Hala ere, idazlea hizkuntza bat baino gehiago erabiltzera derrigortua egonik, arrazoi ekonomiko hutsengatik?, garbi dago elebitasuna lan tresnatzat hartzen zela ordurako, horrek berekin zekartzan ondorio guztiekin.
‎Kasurik paradigmatikoenetako bat (Europako Mediterraneoan parekorik ote duen aztertu litzateke) kantaera valentziarrarena da. Egun, horri buruzko bibliografia bilatu nahi duenak, nekez aurkituko du liburu pare bat baino gehiago. Oso genero minoritarioa ote da?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia