Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 136

2000
‎Katalunia jotzen zen orduan leku segurutzat, eta haraxe gindoazen. Tren bat baino gehiago izango zen Arroxelan, itsasontzian joandako jendetza eraman ahal izateko. Geltokietan geratzen ginen; Gurutze Gorriko emakumeak izaten genituen zain, euren txapeltxo zuriarekin.
‎Sanatorioren batera joatea izango zen niretzako konponbidea, baina sanatoriora ez zen edozein joaten, beteta egoten zirelako. Osabaren etxera egiten zizkidan bisitetan konturatuko zen sendagilea, han ez nindutela oso gogoko, ez nindutela trapu zahar bat baino gehiago zaintzen. Inork inguruan nahi ez duen krakadunaren moduan nindukaten traste zaharrak gordetzen zituzten gela itsu batean, beste traste zahar bat gehiago, etxean edukitzeko baino jaurtitzeko hobea nintzena.
‎– Zakur bat besterik ez zuan. Lehen ere garbitua nauk paparrean gurutzerik ez zeraman zakur bat baino gehiago!
‎– Baina, motel, Eiffel dorrera igotzeko igogailu bat baino gehiago erabili behar duk. Batean lehenengo estairaino, errestorant batera; han beste bat hartzen da eta gora jarraitzen, eta gero beste bat... eta horrela iritsiko haiz noizbait punta puntaraino!
‎Bizitza honek itsasoa dirudiela pentsatu zuen, behiala idatzitakoa berretsiz. Itsasoari buruz poema bat baino gehiago idatzi zuela ekarri zuen gogora, baina itsasoaren narru nabarra pantera batenarekin alderatuz idatzitako lerroen ausardia zela, XX. mendearen amaierako idazle eta kritikarien begietan behintzat, poema haien alderdirik goraipagarriena. Pantera batena zirudien, bai, begien aurrean zuen itsasoaren narru nabarrak.
‎Hasieratik baztertu nuen etxetik pasatzeko ideia, baina Egunkaria ko erredakzioan sartzeko gogoa piztu zitzaidan. Bagenekien Lauaxetarentzat arriskutsua zela han sartzea, han bat baino gehiago egon baitzitekeen hura ezagutuko zuenik. Baina nik baneukan hara joan eta lankideei ustekabe bikaina ematerik.
‎Bazioten bistan da hirurek ere Henriri halakoxe kariñoa. " Nobia bat baino gehiago izan zuen", esan zuen amatxi zaharrak; eta, honako hau behintzat ez hain ona zen bezalako doinuan: " neskak erakarri egiten zituen, gero ez baitzien eusten".
‎Eta, Xanek bideari berrekin eta handik pixka batera berriz, bidea bitan bereizten baitzen, zalantza egin zuen. Ez zen oin arrasto ebidenterik han, aztarna bat baino gehiago zegoen, guztiak elurrez estaliak. Beherantza baina, behor eta beste abere aztarnak zirela zirudien.
2001
‎laranja bat baino gehiago eman nahi dizut
‎Begira geratu nintzaion. Julia hilobien paretik pasa ahala hildako bat baino gehiago aztoratuko zela egin nuen neure artean.
2002
‎Beharbada hormetan onddo kapelurik ez dagoelako. Egunkari ingelesaren iritzi artikulu faltak eta agentzien sinadurek bat baino gehiago aurrezten dizute. Batzuetan ez zara idatzien tonuarekin ados egoten, partzial iruditzen baitzaizkizu, baina kazetari edo itzultzaileen jakinezari egotzi ohi diozu.
‎Esan euskun Gregorio Balparda Bilboko alkate liberal ohia garbitu ebala Cabo Quilatesen. Eta Larrinagan faxista bat baino gehiago txikitu ei eban. Baina ez dot uste olerkirik eskribitzen ebanik.
2003
‎Ez dute kosk egiten baina bat baino gehiago ikusia dut hemendik erotu beharrean tximista baino azkarrago irteten. Burrunbatsuak izaten dira oso euli hauek.
‎Eta ez merke, gainera. Azken hilabeteetan ez zela agertu euren artera, bat baino gehiago ibili bazen ere haren galdean. Haren beharretan.
‎–Herriko parrokoa jelkideen aldekoa omen zen, baina hala ere herrian geratu zen –beste paper bat erakutsi zidan bisitariak mahukan karta bat baino gehiago gordetzen zuela erakutsiz– Bera errugabea zela, eta ez ziotela ezein kalterik egingo, eta hori dena.
2004
‎Denen agerian gelditu da aitonaren begirada tristea. Hasitako istorioa akitzeko indarrik izanen ote duen ari da bat baino gehiago bere baitan pentsatzen. Halarik ere, kontaketari ekin dio, lehen bezain irmoki ez izan arren.
‎Hor dena sukaldekoa ez da izango e? Esaten duzunagatik, hor matxura bat baino gehiago dago."
2005
‎Hurrengo segundoan beti nagusitzen den isiltasuna. Minutu bat baino gehiago irauten duen segundo hori, inoiz ahazten ez den unea. Eta badaki:
‎Aldizkariaren fotokopia erakutsi nion. Argazkia ez zitzaion ezaguna egiten, baina, noski, aldizkariak erreportaia bat baino gehiago atera zituen ikurrinaren legalizazioaren aldeko borrokari buruz, eta normala zela. Argazkilariaren izena nahi nuela, nik.
‎Sergiok erakutsi zion trenak husten eta eskapada bat baino gehiago egin zuten elkarrekin. Maletaren bat ere abandonatu behar izan zuten bertan behera, trenbidearen erdian, zabal zabalik, gaixoari sabela ireki eta itxi gabe desertatzen duten zirujau koldarren moduan.
‎Alemaniar baten ondoan, asteburu bat ere ez zen gauza handia. Baina paseo bat baino gehiago bazen, gutxienez.
‎Tabernatik kanposanturatu egin naiz. Ez da tximeleten aroa oraindik, baina bat baino gehiago ikusten da. Harrigarria.
‎Pixka batean itxoiteko erregutu diot, autora sartu orduko atzokoaz jardutea baita legezkoa niretzat. Okerrenean Celtako astapotroez ere badut gurago, ezuste bat baino gehiago eman diezaioket futbolaz. Tamalez, ez dit ulertu, Carlos Mejia Godoy y los de Palacagüinaren zinta bat jarri du irrati kasetean.
‎Palazionekoak eskua bizkarrean jartzea besterik ez nuen behar. Zeuzkan hirurak errekisatu genizkion, Bilbon ibiliko ziren oraindik bonbaren batek zartatu ez baldin bazituen, baina lorategiko sarreran zeuden haietarik bat baino gehiago bereak ziren segur, Frantziatik ekarriko zituzten, Chevrolet berri hura.
‎Ikasten hasia zela esan zidan, eta nik, apal bada apal, nire aitzinean graduak irabazi nahi zituela enbra hark pentsatu nuen Euskara, hire laguna berreskuratzen nuelarik. Handik laster hil zen A., bazkaritan geundela eman zuen albistea Radio Nacional de Españak, idazle handia eta kristau zintzoa izan zela esan zuen, titulu bat baino gehiago omen zeukan itzulirik portugesera. Eta hori entzunda irratia amatatu zuen aitak purrustada bat eginez.
2007
‎Bat egiten zuten bi ahots haiek era miragarrian, eta gizonkote bat baino gehiago ikusita daukat negar malkotan urtuta, hain baitzen eztizkoa berez eztia baino ez zen kantua bi emakume haien ahotan.
‎zer egin, huraxe bihurtzen zekien, muskerrak bezala. Ikusia daukat zerri bat baino gehiago gizentzen, hurrengo lanak halaxe eskatzen ziolako, eta ikusia dut Mexikoko gaztelaniaz mintzatzen mundu guztiari. Hatz erakuslearekin egiten zizun tiro, pum, pistola bailitzan, eta gero,
‎Eskandalizaturik zegoen filmaren alderdikeriarekin. Italo Calvinoren artikulua gogoan, lehen erdipurdi bereganatutako alderdi bat baino gehiago konprenitu omen zituen, eta Migeli azaldu nahi zizkion, hiru bat pasarte itsatsi zitzaizkion buruan, eta Hollywoodeko bertsioak batto ere ez zuen kontuan hartzen, zeren...
‎Ez zeukan deus ere horren aurka, baina berria egin zitzaion saltzerakoan erabili zuen trikimailua. Ez zeraman astebete Habanan eta bat baino gehiago hurbildu zitzaion rona, puruak edo dolarrak eskaintzera. Aleidarena bertze zerbait zen:
bat baino gehiago direnetz gure etorkizunak.
2009
‎Estadosunidostarren bilaukeriez eta malmuzkeriez besterik ez zuten hitz egiten nagusiek. Jaitsiak zeuden hilabete batzuk lehenagoko legamia harroak, damutzen hasia zen bat baino gehiago, hain nabarmen agertzeagatik. Angiolillo debalde hiltzen utzi nahi ez bagenuen, huraxe zen mementoa, berandu baino lehen.
‎Ohi bezala, Don Telmok" Ederki!" errepikatuko zuen lau aldiz, mankak jasoko zituen sitsak jandako muturrak erakutsiz, pipa aterako zuen patrikatik eta pospolo bakarrarekin piztuta," Zuk erreko zenuke orain ere!" eskaini zion, eta" Bai!" akitu baten desioz pipa hurreratu zuen sagar ximelduaren azala ziruditen ezpainetara. Aitona ez zen pentzu zaku bat baino gehiago mugitu, ez zuen indarrik besoetan, begiak itxi zituen, ke luze bat kendu zion, zaldiaren begien adinako zintzurrari eragin zion irensteko.
2010
‎Tabernari gehienak bezala, azken tragoa ere ezkutuan zenbatzen zuenetakoa zen Joxemari. Horrek eztabaida bat baino gehiago ekartzen zion, hilaren amaieran lazeriak pasatzen baitzituzten bezeroen patrikek. Joxemarik, gangster itxura bitxi horrekin, ez zuen inoiz barkatzen:
‎Baliteke, gaurtik begiratuta, zintzotasun kritikoarena nire partetiko sedukzio taktika inkontziente bat baizik ez izatea. Nire adineko emakume batek badu –eskerrak! – amarru bat baino gehiago bere zakuan, eta gizona kitzikatzeko bide zuzenetako bat bere baitan daukan dominatzaile sen horri lotsagabeki erronka egitea dela ez nintzen ikasi berria. Ez zen hori izan, dena den, Atxagaren lana diplomaziarik gabe tratatzera eraman ninduena.
‎" Chillidaren moduan sistemaren arauak errespetatu izan balitu, Oteizaren izena Brancusi batenaren parean legoke gaur egun. Baina ETAkoen alde paratzea, Franco artean bizirik zegoela, Sartre bati onartzen baldin bazaio, euskal artistari aldiz... Ba al dakizu Bret Easton Ellis ek ETAren aintzazko lerro bat baino gehiago idatzi duela bere Glamorama n. Euskal idazle batek hori egingo balu kartzelan sartuko lukete bizi osorako".
‎– Beste guztiak itxi eta ibiltzeko bide bakarra zabaldu diotela erantzungo dizu aitak, berez bakezalea dela, neu naizen gisakoa, behartu egin dutela borroka dadin, neu behartu ninduten eran. Ikasten baduzu, zabalik bide bat baino gehiago izango dituzula erantzungo dizu.
‎– Blanco eta gainontzeko irakasle fatxei erantzuna emateaz ez eze, gure ikaskideek gurekin bat egitea lortu genuke. Nik ederto deritzot ekintza bat baino gehiago egiteari, hartara nork bere neurrikoan parte hartu ahal izango du, eta batek bestea babestuko dugu.
2011
‎Gainezka zuten mahaia: kopak, hautsontziak, kartak eta kolore ugaritako billeteak, ezezagunak niretzat bat baino gehiago. Ez ziguten jaramon handirik egin, nahiz eta tabernariak diosala abegitsua egin:
‎Hiru meza zeuden arratsalde hartan, zorionez ordu ezberdinetan. Norbaitek bat baino gehiagora joan nahi badu, bidea erraztearren. Hori zen nire kasua.
‎Entzuna nion Aitorri, bere lankide ohi batek liburu hasieretan jartzen diren aipu horien zerrenda egiten zuela. Lehen zutabean obraren izena; bigarrenean aipua edo aipuak, jakina baita idazle batzuek bat baino gehiago jartzea dutela gustuko; hirugarrenean idazlearen izena; eta laugarrenean iruzkinak. Hura ikusi zuenetik ez ditu liburu hasieretako aipuak jasaten.
‎– Ezagutzen dut defentsaren abokatu bat baino gehiago benda horiek poliziaren alde humanitarioa azpimarratzeko erabiltzeko bezain zinikoa dena, Lazkano. Ez dakizu ondo nor dugun aurrean.
‎Inurri mota bat baino gehiago zegoela pentsatzea ere. Baina jakina, inurri mota asko daude.
‎Kariño handiz pilatutako liburuak saltzen zizkien bigarren eskuko liburu tratulariei, miseria baten truke, eta gero edan egiten zituen bere liburuak, egunero liburu bat edaten zuen, batzuetan bi liburu ere bai," Odisea edaten ari naiz, bere truke eman dizkidaten sos guztiak"," zein azkar edan dudan Martin Amisen Diruaren patrikako edizioaren truke eman didatena", literatura alkoholarekin trukatzen hasi zen, horrela Robinson Crusoe Baileys botila bilakatzen zitzaion, Karamazov anaiak Smirnoff vodka botila, orain zintzurreratzen ari zen hiru gintonik hauek Tormesko itsu-mutila ziren. Lagavulin botila garestia erosi du behiala Anak oparitu zion James Joyceren Ulises erraldoiaren larruzko edizio zaharraren truke; Montaigneren saioak saldu bazituen egun hartan –ez zuen egunean liburu bat baino gehiago saltzen, errituala errituala zen– Bordeleko ardo gorria oparitzen zion bere buruari, izan zezala bere edanak ere zentzu bat: Madame Bovary salduz gero, haren parajeetatik gertuko, Flaubertek dastatutakoetatik gertuko isurkinak zituen bilatzen.
‎Bizkarrean eraman behar izan zuen beraz sor marka, ispiluan hainbestetan begiratu zuena, inori erakustera ausartzen ez zena, epaitegietara eramateko lotsagarriegia (total, norbere buruari eragindakoak ei ziren halako zauriak, epai bat baino gehiago emanak ziren zentzu horretan).
2012
‎– Zuen aita enpresan bertan gaixotzeko arrazoi bat baino gehiago aurkitu dugu. Historian zehar material arriskutsu asko egon izan dira tailerrean.
‎bilo bilduma bat baino gehiago da.
2013
‎Ahal izan balute, ume bihurtu eta sehaskan jarriko ninduten, txandaka zaintzeko, euren Mitxu. Egun pasa etortzeko prest agertu da bat baino gehiago, baina lanpetuta nagoela esanda, sinistu didate (hori beti sinisten dute).
‎Kostatu egin zitzaigun bide berrietatik ibiltzen ikastea. Bigun jokatzen zuela ikusirik, bat baino gehiago zakartu zen. Irakaslea larri, ez baitzuen kastiguaz baliatu nahi.
‎Eta neskatan igualtsu, alde guzietatik neurtu zituzten. Planak ere egiten hasi izanen zen bat baino gehiago: " Horrako hori etxekoz ez litzeke gaizki!".
‎Zaplaztekoak izaten ziren, haurrei ematen zaizkienak bezalakoak; horregatik alabari iraingarriagoak egiten zitzaizkion: aitarentzat ama ez zen ezer, ez zen ume zorri bat baino gehiago.
2014
‎badelako euri tanta bat baino gehiago
‎Emilioren etxea hondartzatik gertu baino gertuago zegoen, oinez ere di da batean joateko moduan. Hala iruditu zitzaion Xabiri, autoz ez baitzuten minutu pare bat baino gehiago egin.
‎Harentzat ez zara lore bat baino gehiago.
‎Juan Bautista Zabalatik edo ondoko kaletik, errepide ondokotik, Avenida del Ejércitotik. Urte hartan bertan aldatu zioten kaleari izena, 1980an, baina Begoña Sasietak hamarkada bat baino gehiago jarraitu zuen Avenida del Ejército esaten, 1992ra arte.
‎Etxe abandonatuak inskripzioa ate nagusian, guztiek bezala, Villa América, askok bezala. Izenetan ere topikoak, palmondo bat lorategian, zuhaitz gehiago, palmondo bat baino gehiago beharbada. Etxea inguratzen zuen harresiak kristal zatiak zituen goiko partean, ebakiak egiteko moduan, kontuz ibili behar zuten Irenek eta besteek, bazekiten nondik zen errazago.
‎adabakiak bata bestearen gainean. Hori dauka Algortakoak desberdin, mende oso bat baino gehiago egin duela konponketa beharrik gabe. Hasierako bera da, inork ez du berregin, ez du eskatu, beharrizanik ere ez, ia ezinezkoa iruditzen zaie organogileei.
‎Bereterretxe ere horrela hil zuten, hirur dozena joan zen hura hiltzera, bat baino gehiago hotz, Jaun Kondeak agindu arren. Zertarako nahi zuten Bereterretxe hil, berdin zien, hotzean egin zuten, horretara beren beregi joan ziren arren.
‎Dokumentalak egin dituzte egun horren inguruan, pelikulak, sarien irabazleak, Sundance, Berlin, kantuak bat baino gehiago ere bai. Irenek ordenagailuko ahotsa apaldu eta kantu zatiak entzutea erabaki zuen, U2, beste talde batzuk.
‎Harrigarri egiten zitzaion nola pentsa zezakeen horretan, nola bereiz zezakeen bere buruak pelikula hori beste guztietatik, halako egoeran, burua, gorputza, itoa. Guztiarekin ere, sekuentzia bat baino gehiago jarraitzeko modua izan zuen.
‎" Gerrak beti galtzen dira, eta gerrek beti jarraitzen dute". Bataila bat baino gehiago deskribatu zuen liburuetan gero, baina seinalatzekoa da eszena horiek ez dutela nazkarik ematen. Londres bonbardatu zutenean, hala ere, 1942an, The Hobbit liburuko aleak gordetzeko erabiltzen zen biltegia erre zen.
‎Estartak oso isilak izaten ziren gauez, egunez ere bai... Ematen zuen korrika ari zirela batzuk, oso urrun ere ez, pertsona bat baino gehiago, oihuak, zarata gogorrago bat, ez eztanda ere, baina larria, arina. Hitz batzuk ulertzeko ahalegina egin zuen Irenek, ezin izan zuen, ahots desberdinak, larrituagoak, haserreago, apalagoak, estuak guztiak.
2015
‎Azken batean Odile Mores, ekonomialaria izaki, inguruetako bulego garrantzitsuren batean ibil zitekeen lanean eta, beharbada, egunez kafetegi hartako traje eta soineko garesti artean bere benetako ekosisteman ikus zezakeen. Leku hartako manera burges haietan aurki ziezaiokeen xehetasun nardagarri bat baino gehiago, akaso. Hiruretan elkartzea proposatu zion, lanetik aisiatik baino hurbilago dagoen ordu bat.
‎Ez gogo faltagatik. Banekien, nahiz eta bat baino gehiago poztu, gizartearen izenean zigorra jasoko nuela estatuaren aldetik. Beste era batera esanda, zigor horretatik libro, nolabaiteko kortso baimena izanez gero, izan nintekeen Barrenetxea garbitzeko gai.
‎Arratsaldean joan zen Verdesera. Idazle bat baino gehiago zituen ikusita hartan. Luzea eta estua zen.
‎Ez zen sekula bakarrik bizi izan. Nahikoa arrazoi da hori bat baino gehiago kitzikatzeko, alegia, behin bizitza berriari ekitera derrigortuta eta norbere burua bakarrik ikusita, arrisku baino gehiago aukera moduan hartzea abagunea. Ez zen Romanen kasua.
‎Sexua epe luzerako bermatuta. Izango zen, honetan ere, perspektiba horrek alaituko ez zuen bat baino gehiago. Ez zen Romanen kasua.
‎Arabar Errioxako ardo gazteak lagundu zion tortillari eta, kafeak hartu ostean, gintonicak itzuli ziren oparo. Larrutu zuten bat baino gehiago, tartean Gaztegi, eraman zuten solasa kontu ustez sakonetara, tartean literatura eta politika, goraipatu zituzten, mozkorraldi arruntetan usu gertatzen den moduan, adiskidetasuna eta askatasuna, Kondia eta Abaroa hurbildu ziren, baina hurbildu baino ez, ika mika irristakorren batera, gonbidatuekiko begiruneagatik ozta ozta saihestu zutena, Kondiak behin baino gehiagotan agertu zuen ... Eta, nola ez, zerbait dagoela jakinda zer den jakin gabe izan daitekeenaz jarduteak eman ohi duen kitzikapenaz, hipotesi burutsuak zein burugabeak egin zituzten Desegokituen Elkartearen gainean.
‎Bateragarria zena Kondiaren hipotesiarekin, honen jenialtasun aura desegiten zuen arren. Azkenean, hipotesi bat baino gehiago susmo bilakatuta, Peter Zuazok agindu zien jakin bezain pronto emango ziela elkartearen berri. Ez zuen agindutakoa beteko.
‎– Benetan desegokia izateko –ekin zion Josebak serio– jaia baino zerbait gehiago behar luke. Ziztada bat eman nahi bazaio soziedadeari, jai batean amaituko den hitzaldi sorta bat baino gehiago egin da.
‎Lurra, elkartasuna, indarra eta saria, abusatzea: maila bat baino gehiagotan zoriona eragiteko tresna.
‎Ondo giltzaperatua du Snoopyk inkontzientean bere Ni benetakoa. Haren ateraldi burutsuek emango liokete afari bat baino gehiagorako berriketaldi animatua kolega psikoanalistekin. Joder, zeinen aspergarriak diren kolega psikoanalistak!
‎Atzeratuko zutela ohikoa zen biharamuneko elizkizuna pare bat egunez, sasoiz irits nendin. Etxean entzuna nuen, artzain joandako euskaldun bat baino gehiago ordeketako bakardadean erotzen zela, hilabeteak ardiekin ez beste inorekin harremanik ez izatearen ondorioz zentzuna galtzen zutela zenbaitek.
2016
‎Beldur nintzen Muñagorriren estiloak ez ote zuen liluratuko. Eta egia esan, Alderdiko bat baino gehiago ibiltzen zen haren artikuluak erreferentzia politikotzat hartuta hitz egiten. Informazioa pasatzen zioten gainera.
‎Esan beharrik ez da, ziurrena, lankide bat baino gehiagok Karmelerekiko erakarpena sentituko zuela, hain zen oraindik gaztea eta liraina, baina berak sekula ez zion inori utzi laguntasunaren muga zeharkatzen. Urtebetetze festetara ere, gonbidatu arren, oso gutxitan agertzen zen.
2017
‎Zergatik ekartzen dut gai hau zaintzari buruzko atal batera? Arrazoi bat baino gehiagogatik.
‎Dena den, kontzeptualizazioari dagokionez, eta betiere ere termino bat baino gehiago erabiltzearen komenigarritasuna azpimarratuz, aukera gehiago egongo lirateke. Horien artean “elkarrekikotasuna” lehenetsiko nuke.
‎Egizue kontu iraganean maiztasun lotu baten barruan egiten zirela eztabaidak, eta gai berari buruz saio bat baino gehiago antolatzen zirela, herri eta auzoetako talde txikietatik Asanbladara eta alderantzizko joan etorri askorekin, gaiaren pisua eta erabakien garrantziaren arabera.
‎Axiri bururatu zitzaizkion hainbat erantzun Mireni emateko baino areago aurpegiratzeko: Joseba eta bere artekoa bikote irekia zela, eta horren arrazoia Josebaren garai bateko –berak ez zuen nahi– bikotea eraikitzearen matraka hura zela “harreman berriak sortzeko”; Josebak ere izanak izango zituela horrelakoak, bat baino gehiago; berak, Axik, paratu zuela ezer ez kontatzeko baldintza.
‎“Italiako Giro hartan Jose Manuel Fuentek egun bat baino gehiagoan zuen erakutsia Merckx baino gehiago izan zitekeela batzuetan aldapa gora, aurkari arriskutsua zela”, dakar gogora Alkortak. “Txakalaldi handi baten ondorioz galdu zuen lidertza Fuentek, eta Merckx zen lider Arratera joan ginen egun hartan, baina mendiko etapa arriskutsu bat geratzen zen, egun hartakoa hain zuzen ere.
‎Eddy Merckxen aldeko jarrera hura zaletasun bat baino gehiago izatera iritsi zen; jaiera, adorazioa. “Merckxek irabaz zezala behar izaten nuen lasai sentitzeko, munduak logika eta zentzua zuela sentitzen eta sinesten jarraitzeko.
‎Haritzekin zabaldu nuen askapen borroken zerumuga –Nikaragua, Venezuela, Mexiko, Bolivia, Palestina, Brasil, Kurdistan– eta gorputz atalen kartografian ere aduana bat baino gehiago zeharkatu genuen gauez eta klandestinoki. Geure erara.
‎Halaxe atera zait. Beste mahaietako afaltiar bat baino gehiago jiratu da purrustaka irten naizenean. Ez dira gauza bera.
‎Ohitura batzuek bizialdi bat baino gehiago behar dituzte errotzeko. Beste batzuek, aldiz, nahikoa dute behin errepikatzea ohitura bihurtzeko.
2018
‎XXI. mendera arte, idazleen eta musikarien artean sortutako kantu askotan ageri da Euskal Herria eta euskara banaezinak diren aldarria. Iparragirreren garaitik mende oso bat baino gehiago eman dugu lurraldea eta hizkuntza bat direla ohartarazten:
‎amets bat baino gehiago, ez oparotasun osoa,
‎Sorlekua uzteko arrazoi bat baino gehiago ezagutu dituzte euskaldunek, munduko osterantzeko migratzaileek ezagutu berberak, ziurrenik: jazarpen politikoa, gosea, bizimodu hobearen itxaropena, mundua ezagutzeko irrika, genero indarkeriak eragindakoa, hurkoa menperatu nahia...
‎“Ez gara egundo itzuliko apika, itzuliko ginela/ zirudien lekura,/ itzuli nahi genukeen lekura, gure sorlekua/ ez ezik, geu ere aldatuko garelako”. Poema hori ez da inoiz musikatua izan, baina bat baino gehiago dira kantu bihurtutakoak:
‎Elkarrekin aritzea proposatu dio. Ari da apurka apurka euskal musikariak ezagutzen, ongi moldatzen da Ainararekin, ahots hauskor bezain ederra du, nahiz eta urduritasunak –afonia histerikoa da termino klinikoa– jendaurrera atera behar duenean disgustu bat baino gehiago eman. Halakoetan, Fakirrak laguntzen dio eztarria limoi eztiz tenplatu eta bere onera ekartzen.
‎Jean Pharosek badu teoria bat gai bakoitzerako. Edo bat baino gehiago.
‎Badauka urguilu apur bat oraindik. Apur bat baino gehiago. Edanari eman aurretik jatea eskatzen dio Korok; baiki, ama balitz bezala zaintzen du batzuetan, harremana apurtu eta handik hilabete batzuetara ere arkume txuletak eramango dizkio Prim kaleko etxera:
2019
‎" Geroztik plaza eta saio mordoxka egin dut, B tarifan. Kontratazio zuzeneko saioetan ere anekdota bat baino gehiago pilatu dut denbora horretan, zenbat eskatu zitekeen/ behar zen ez jakitetik zegokidana eskatzera ez ausartzeraino. Onartzen dut, normalean, kopurua zehazteko ardura bertsokideari (orokorrean eskarmentatuago, zaharrago, gizonago) uzten niola (eta ez da nire joera, ni nire ardurak soinean hartzekoa naiz, baina dirua negoziatzeko ez naiz ahaldundua sentitu duela gutxi arte).
‎Hor talka egon zen, haserrea egon zen, ez genuen hitz txarretan amaitu baina gehiago ez dugu gaiaz hitz egin. Gizon bertsolari bat baino gehiagok iradoki dit feminismoak kalte egin zidala".
‎Lan honetan, gorputz etnografiak eskaintzen dituen tresnekin gurutzatu nahi izan dut “postura literarioaren” nozioa, Literaturaren Soziologia Antropologiarekin alegia. Egilea bere corpusaren jabe izateaz gain bere gorputzarena ere bada, eta paralelismo hori hitz joko bat baino gehiago denez, egilea bera objektu edo artefaktu kultural gisa aintzat hartzeko modukoa bilakatzen da (Martens, 2012). Gorputzaren inguruko lan etnografikoak aukera ematen du gorputzari esparru estetiko, semantiko, diskurtsibo, sozial eta kultural gisa begiratzeko, eta agian begirada horrek gauza berriak ikustera eta pentsatzera eraman gaitzake.
‎Eta bat baino gehiago malamaneran usaturik erabilirik gaude: inoren komenientzian aritu izan gara, trebatugabeen akatsa eginez.
‎Mikel zen Furiaren jabea, eta berak ere nobia bat baino gehiago zeukan, nahiz eta neu nintzen printzipala: nirekin sartzen zen sarrien autoan.
‎Jendea lehorrean hasi zen lan bila. Familia bat baino gehiago ikusi genuen Rafaela Arroyorena, esaterako etxea aldean hartuta jaioterrietara itzultzen. Iruditzen zitzaidan jende hark sustrai zatiak uzten zituela herriko bazterretan, solte, inork bilduko ez zituen arrasto ikusgaitzak.
‎Zorabiatu egin ninduen bere ameskeriarekin: bizitza bat baino gehiago bizi izanaren probabilitateak badauka tiradizoa. Lastima gurtzailearen eta gurtzaren objektuaren arteko desinkronizazioa.
‎Hori kultura kontua izango da gehiago, iruditzen zait. Interpretazioak ere bat baino gehiago. Greziarrak, adibidez...
‎Atea ireki eta segituan eskailera maila batean eseri da agurea, zorua bustita dagoela kontuan hartu gabe. Oso mugimendu baldarrak egiten ditu, urte asko dauzkala nabaritzen da, gaixotasun bat baino gehiago; hori guztia igarri zaio mugimendu bakan batzuetan. Umea amaren izterrera hurreratu da, eskutik heldu dio, dardara txiki bat egiten du lantzean behin.
‎Eskultura edo koadro askotan gelditu zen handik aurrera Soro, hitzik egin gabe, eta gehienetan itsatsi zuen paper bat: “Iesus, Iesukrist, ile luzekoa hau ere, Van Eycken koadroetan bai behintzat, muskulosoa koadro batzuetan, edo argala, oso argala, Asterix bezala.” Jesusen irudi bat baino gehiago zegoen eta guztietan jarri zuen paper bat Sorok: “Iesus, Iesukrist, matematiketan ona”.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia