Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 900

2000
‎Erraza zen. Adore pixka bat baino ez. Erraza zen.
‎Txemari, bere partetik, sei edo zazpi animalia bururatu zitzaizkion Eiderri deitzeko. Baina irribarre txiki bat baino ez zitzaion irten, gogoratzean hilda zegoela. Hilda eta hilobiratuta, dudarik balitz ere.
‎Eguraldi normala, egunak pasa ahala frogatzeko aukera izan dudanez, eta beraz beldurrik gabe esan dezaket ohitzen hasia naizela gainean izaten ditudan hodeien presentziara. Egun pare bat baino ez badaramatzat ere, aspalditik nago ohituta hodeiez kargatutako Irlanda honetara: hau guztia nolakoa ote zen imajinatzen hasi nintzen egunetik; beti etorri izan zaizkit burura lehertzeko zorian dauden kotoi zikinezko zeruak.
‎Bere ohea eta nirea lotzen dituen eskailera txikian gora egin du, eta segituan atera ditu koadernoa eta boligrafoa, egunak eman dizkionak papereratzeko asmoz. ...ik, bien bitartean, disimulurik gabe begiratzen nuen azpiko literatik, Rocíoren gorputza goiko koltxoiaren bigunetan nola sartzen zen; eta igartzen nizkion ukondoak mugitzen, eta belaunak eta hanken puntak ohea emeki ostikoz jotzen, eta orain ahozpez etzanda ari zela idazten eta gero alboz, eta koltxoiak bigunagoa ematen zuen holakoetan, dudarik gabe bere izterrak ziren haiek ukitzeko besoa pixka bat baino ez nuenean altxatu behar.
‎Nire bizitza osoan beste Rocío bat baino ez dut ezagutu. Uste dut Rocío Pérez de Mainueta deitzen zela.
‎Esan diot lasaitzeko, furgoneta osteagatik ez digutela isun handiegia jarriko. Eta gainera, aukera geneukala esateko beste bostei egindako txantxa bat baino ez zela hura guztia. Azken finean, ez zegoen urduritzeko arrazoirik.
‎–Galdera bat baino ez: zuen artean zerbait gertatzen zen?
‎Ez da hain harritzekoa. Beno, bai, guretzat kolpe izugarria, ezta?, baina azkenean datu bat baino ez da izango istripu hau, puntu beltz batean hildako beste gidari bat. Horrela gertatu zen, eta bihar beste familia bati gertatuko zaio, eta ezin da pentsatu istripu horiek egoera psikologiko jakin batek sortu dituenik.
‎Baina utzidazu aholku bat ematen: akaso ez zara konturatzen, baina memoria bizkarrean daramazun karga bat baino ez da, eta bidean laga behar duzu ezinbestean. Bestela ez zara inora ere helduko.
‎Ahalegin horren ondoren, kitto. Oroitzaren puzzle handia osatzeko pieza txikitxo bat baino ez zitzaion falta: 1993ko uztailekoa hain zuzen," Eire" izeneko disketaren barruan gordetzen zen memoria pusketa.
2001
‎–Ez, dardara txiki bat baino ez. Lasai.
‎Nire onetik kanpo. Ohera sartu eta, goizean jaikitzean, guztia amesgaizto inozo bat baino ez zela izan ohartuko nintzelako itxaropen eroari eutsiz. Gau hartan, baina, ezin izan nuen lorik egin.
‎No no ez urduri bat baino ez zait irten erantzun gisa, erabat ustekabean harrapatuta, eta atera azaltzeko txakurtxo migainluzedun pijama urdin zulatu hura baino zerbait gehiago jantzi ez izanaz damutu naiz berehala. Gauzak nola diren.
‎Zer garai eroak haiek, egin dut nire artean, orduko txupote eta bestelakoak gogora ekartzean. Baina, nahi bezala barre egin beharrean, hasperen arraro bat baino ez zait sortu, eztul baten tankerakoa kasik, hain hots baldar eta ezohikoa non bikotea ikaratu egin dudan eta kargu hartzen ari nintzaiela pentsatu duten.
‎Norbaitekin dabilen ala ez ere ez daki segur, dena den. Telefono elkarrizketa batean entzutea iruditu zitzaion esaldi bat baino ez du. " Nik ere maite zaitut, tonto".
‎Plazako taberna batean geratu dira koadrilako beste lagunekin. Pare bat baino ez daude han zain ordea. Zer, Xabi eta Axkue, galdetu du Tasiok, beti elkartzen diren beste biak ez ikustean.
‎Gorbata atondu du, normalitatezko keinu batean. Sar ninteke mesedez, esan du orduan azken kolpea aise errematatuz, minutu bat baino ez da izango.
‎Platanondoen azpian. Berataz aparte emakume gazte bat baino ez dago plazan, haur txiki batekin jolasean.
‎Redios. Irribarre mingots batez bere buruari iseka egin dio, institutu garaian, ikasle ziztrin bat baino ez zela, zituen hainbeste eratako ametsez oroitzean. Orain dela asko zen hori ordea, egin du bere artean.
‎Tente jarri da kolpetik. Atzera begiratu eta eskale tankerako gizon bizardun bat baino ez du topatu hala ere. , errepikatu du gizonak, erosiko al didazu.
‎Huts hutsik zihoan bagoia. Laurogeitaka urteko bikote bat baino ez. Biak aurrera begira zeuden, harik eta gizonak burua jiratu eta andrearen begiei so egin zien arte.
‎Gero nire ipuinak gogoratu ditut, eta poema txiki batzuk. Eta imajinatu dut nire izena Ivan Boralli dela, edo arruntago bat; oztopo aspergarri bat baino ez naizela liburutegi batean, ehun eta hamaika urte barru. Ivan Boralli hura, gainera, hiri handi bateko notario izango zen ziurrenik, eta kapela eskuan agurtuko zuten.
‎Ikusi genituen hodei laranjak, zuriak, grisak, arrosak, ubelak, gorriak. Zeppelin berde bat baino ez zen falta izan. Romak hodei guztiak pintatu zituen, akuarelaz, tren txarteletan.
‎Berarekin ispilu aurrean eta egindakoak ez ditudala beste inorekin egin, ez bera ezagutu baino lehen, ezta geroago ere. Bera hil ostean ere esan izan diot askotan, bere izerdia baino ez dudala ezagutu, eta gogoan dudala oraindik nola sartu nuen behin, tranbian, eskua bere gona azpira eta nola bihurritu zuen berak ere hatza nire praketako botoi artetik, eta badakidala segundo bat baino ez zela izan, baina txokolatezko segundoa. Eta halaxe esaten diot orain ere:
‎Aurreko astean banatu zitzaion Lucasi ezpala bastoitik eta estu zebilen ordutik; kaxoiko izkina batean gorde zuen sei egunez baina Marcosi oparitu zion zazpigarrenean. Ondo zekien Marcosek zer zen ezpal hura Lucasentzat eta inportantea zela, baina pentsatzen zuen, aldi berean, baso bat zeramala poltsikoetan eta basurde bat baino ez zitzaiola falta, edo otso bat.
‎a) Hilda ez egotea: haserretu egingo zarete orduan –apur bat baino ez, familiaren susmorik ez pizteko–, ordubete galdu duzuelako alferrik. Astakeriaren bat esango didazue belarrira eta etxera joango zarete, edo kalera.
‎‘Zakur hauek argiak dira, gainera, ’ dio Arantxak, ‘gradu bat baino ez zaie falta pertsona izateko.’
2002
‎Hegalariak zeuden tokitik urrutiko soinu marmarti bat baino ez zen olatuen burrundara, erdi lotan zegoen umetxoaren berbaroa bezalakoa, nahiz eta han behean, ur ertzean, trumoi dardartiaren antzeko zarata ozena izan.
2003
‎Eta poz handia hartu zuen Luvinok eta, ezer esan gabe, boligrafo bat eman zion Matiasi, koipeztoa oso koipeztoa, eta koaderno bat. Eta gela batera eraman ninduen Luvinok, ezer esan gabe, eta hutsik zegoen gela eta kaxa bat baino ez zeukan lurrean, izkina batean, marroia noski. Eta Tabucchi entziklopedia zegoen kaxaren barruan.
‎Eta argiuneak ederrak dira baso batean edo Londreseko farola baten azpian, baina ez pertsona gazte baten buruan. Eta haizearekin haserretu zen Matias apur bat, baina apur bat baino ez; ondo baitzekien ez zela haizearen errua –ez erru osoa behintzat–, beste zerbait zegoela haizearen atzean: gobernua bera edo enpresarioren bat.
‎Erratuta zegoen Matias, baina: Luvinok esandako guztia sarrera moduko bat baino ez zen, benetan kontatu nahi zuena kontatzeko sarrera moduko bat. Kartzelako langile baten bizitza kontatu nahi zuen Luvinok.
‎Ez erabat. Beldurtuta geratu zen Matias azalpena entzun zuenean, eta esan zion ez zuela intentzio txarrez egin, eta galdera bat baino ez ziola egin nahi, eta horregatik esan ziola Barkatu, baina hain inportantea zela jakin izan balu, ez ziola ezer esango, inondik inora ere, eta amaitzen utziko ziola. Gero berriro esan zion galdera bat baino ez ziola egin nahi eta barkatzeko.
‎Beldurtuta geratu zen Matias azalpena entzun zuenean, eta esan zion ez zuela intentzio txarrez egin, eta galdera bat baino ez ziola egin nahi, eta horregatik esan ziola Barkatu, baina hain inportantea zela jakin izan balu, ez ziola ezer esango, inondik inora ere, eta amaitzen utziko ziola. Gero berriro esan zion galdera bat baino ez ziola egin nahi eta barkatzeko.
‎Sudur bat ikusi zuelako Matiasek lehenengo pisuan. Izan ere, igogailu baten barruan dagoen pertsonak laukizuzen bat baino ez du ikusten kanpora begiratzen duenean. Igogailuen ateak laukizuzenak izaten direlako eta besterik ezin duelako ikusi igogailu batean dagoenak eta kanpora begiratzen duenak.
2004
‎–Zulaikari ez zaio interesatzen estatu konbentzionalik(...): . Estatua, subiranotasunaren azkeneko sinbolo modura, mito bat baino ez da. Hotz hotzean pentsatuz gero, horrenbestekoa ote da Estatuak gure bizitzen gain daukan kontrola??.
‎Hori gezurra da. Euskaraz funtzionatzen duen gizartea, elebitasunaren Babilonia santu honetan bizi den gizartearen parte txiki bat baino ez da. Eta gutxiengo izanik, gutxiengo izatearen kontzientzia ezinbestekoa da aurrera egiteko.
‎Zaldiak ikusi zituen gero, han, merkatuaren erdi erdian zeuden kortetan. Harea zegoen zoruan, eta holako batean zaldi batek egiten zuen brrrrr, eta hankekin klo klon, eta inor ez zen harritzen, umeren bat baino ez.
‎Hara heldu zenerako, karreristak alde egiten hasi ziren, putre arreek egiten duten bezala, modu pausatuan eta atzera begiratu barik. Mahai bat baino ez zen geratu han, lehentxeago janariz beteta egongo zena eta orain dardarka geratu zena. Romanek oilasko zatitxo bat topatu zuen lurrean, eta birritan pentsatu barik eman zion errepasoa.
‎Eta pelikula balitz ere sikiera, ze dokumental antzeko bat da, hori ere ez: Italiaren izen handia gehiago puzteko balio duen albistegi moduko bat baino ez, kiloka eta doan banatzen den propaganda.
‎–Baina noiz erabili zuen, e, Signora? Bada, abarka zahar batzuk jantzita mendi altu bat igo zuenean, kaleko beste bat baino ez zenean, gozamena mendietan topatzen zuen beste edonor zenean, eta ez orain den hori, bizitzatik zeharo desagertuta bere mahastien erdian, dirua ezin kontatuta, hainbeste du eta.
‎Hurrengo asteetan, Ciccilloren buruan kezka bat baino ez zen kabitzen: nork beteko zuen ardo banatzailearen lekua.
‎Zer esanik ez, gutxiagok lortzen dute mendatearen tontorrera heltzea. Apur horien artean, bat baino ez da heldu helmugara ziklismoaren historia osoan: André Trousier.
‎Errealitatearen eta ametsaren arteko maila horretan, alboko mutilaren hitzak entzuten zituen lainotan. Eta mutilak zioen, edo hori ulertu zion Romanek," zelan ez ote genuen guk gauza bera egin txapelekin...", eta gero hitz solteak entzun zizkion, ezer gutxi, murmurio atsegin bat baino ez, kamioiaren motorraren antzekoa.
‎Senarrak amaren etxera eta bulegora egingo zizkion deiei ez erantzutea erabaki zuen oraindik irudi gordinen menpe zegoela. Haserrea aurkitu nahian zebilen baina sabelaldean zauria baino ez zuen sentitzen; amorrazioa noiz helduko zain zegoen baina samatik ezin igarota zeukan harri bat baino ez zuen nabaritzen. Hutsunea.
2005
‎Begien marra, ezpainak marrubi goxo bihurtu, sudurtxoa hondatu nahi didan bona nazkagarri hori ezkutatu... Hori da polita izateak daukan alde ona, makillaje pitin bat baino ez da behar berez ederra dena nabarmentzeko. Horrela ez dago nire aurpegitxo honi euts diezaiokeen hanka bikorik (edo hiru hankakorik, zehatzago esanda).
‎Zelan? Gizonak minutu bat baino ez du behar izan atzera atetik agertzeko, oraingoan txiki bat dakarrela.
‎Ostia!... Ño, hau..., bueno ez da hain larria, garagardo zapore apur bat baino ez. Gurinezko eskuak dituzu ala?
‎Naroak gorputza baino itsaskorrago sentitzen du garuna. Haizagailuak potentzia gorenean dabiltza, baina giro itogarria apur bat baino ez dute arintzen. Kamisetari lekedaz itsatsita nabaritzen du sorbalda.
‎Umetan bertara joaten ziren jolasean, erdi erorita zegoen baseliza baten inguruan; garai batean bidezidor estu bat baino ez zegoen bertaraino, baina urteak ziren bertatik agertzen ez zela, hamarkadak.
‎Monika etxera joana zen. Astegunetako afarietan bietatik bat baino ez zen gelditzen: Monika edo Mateo.
‎Anderren gorpuaren gainean erdi etzan zen osagile laguntzailea eta saihetsak aztertu zizkion: alde batean bat besterik ez zuen hautsi gabe, bestean bat baino ez hautsita. Ondoren, titiburuak baino bost zentimetro goragotik, alderik alde egin zioten ebaketa, puntu biak lotzeko marra zuzen bat erabiliz.
‎–Lasai, txo –esan zuen Lurdisek–, zure gurasoak indartsuak dira, zorabio bat baino ez dute nabarituko, guk haien bitxiak lapurtzeko moduko alienazio bat.
‎–errieta nik– Zergatik etorri zarete denak? Pare bat esan nuen, pare bat baino ez! Eta zer ari zarete panty horiekin?
‎Saihetsen gainean ipini nuen belarria: han ez zen sumatzen ez soinurik ez taupadarik, isiltasun susmagarri bat baino ez.
‎–La Anparo, zientzietakoa, esaterako, frigida bat baino ez da, nortasun mingotsean sumatzen zaio..., eta Jean Paul frantsesekoa, badakizu. Neska guztiak bere atzetik eta bera marikoia da!
‎Handik gutxira, lipar bat baino ez nik uste, sorbaldan astinalditxo batzuk emanda esnatu ninduen amak.
2006
‎Unamuno-k hizkuntzazko Espainia handian amets egiten du. Planteamendu arrazialak enbarazu bat baino ez dira asmo horretan. Gainera, bera ez al da arraza ezespainol batekoa?
‎La historia africana no tiene, como la nuestra, el aspecto de un progreso, sino que presenta una eterna repetición, como la historia de un vegetal" 485 Saioan orriak pasatzen ari direla, haatik, bat batean ohartzen dugu, basamortuaren eta hiriaren edo bi existentzia moduen arteko dialektikaren lekuan Ortega-k isil isilik arras bestelako bat sartu digula. Azpianago, Afrikako bi bizimodu aldiberekoen teinkaren arrazoitik, Afrikako jende modu betiberdin zirkinbakoaren arrazoira pasatzen da Ortega, ondorioarekin, Afrikak ez duela egiten historiarik, Afrikan historia agitu bakarrik egiten dela –oholtza bat baino ez da–, ez afrikarrek egina, atzerritarrek baizik. " Durante los veinte siglos de historia norteafricana que nos es permitido otear, hallamos la vida constituida por idéntica estructura esencial:
‎Hau dena autore bakoitzean banan banan zehatzago aztertu beharreko gaia da. Errepaso orokor bat baino ez dugu egin. Ziurra dena da, Espainian gaur hainbat autorek Volksgeist alemana bezala isekatu ohi duena, atzoko (edo oraindinoko) Volksgeist espainola baino ez dela.
‎Gorputzak ere nirekin labain, eta labain zure ezpainek nire mingainaren ertzean. Aho barruraino sartu nintzen; segundo bat baino ez baina, loriazko segundoa zenez, amets itxuraz jantzia, luzatu egin nuen, ondo dastatzeko. Gorputz osoarekin heldu nion muxuari, zure mingaina behartuz kolorez eta formaz aldatzera nire ahoaren barruan, eta gero zure ahoaren barruan neurea behartu nuen, labain baino labainago, zital.
2007
‎Orain gauzak apur bat hobetu dira alde horretatik, baina horixe: apur bat baino ez.
‎Horrela burutu du Marx-ek berak, zientzia historikoaren izenean, ezaguna den zakarkeriazko borroka zakarra bere lagun eta burkide sozialista, utopikoen? ...lengatik esesten ziotenen aurka), sozialismoa (edo iraultza) historiaren beraren razionalitateak, logikak, ekarri behar omen duelako, eta ez gizon emakumeen ideia edo xede subjektibo humanitario Herder-en gisakoek663 Herder-en herri gogoarentzat fundamentala zen hura humanitatearen ideiaren barruan ulertzea; Hegel-ekin, eta zientziarekin, historiako, psikologiako, antropologiako kontzeptu positibo bat baino ez da izango.
‎Baina: . Elle vaut en fonction de son degré d, adaptation à l, individualité du peuple qu, elle gouverne? 629 Hemendik Savigny eta Zuzenbidearen Eskola Historikora urrats txiki txiki bat baino ez dago.
‎Birjaiokundetik bai, baina Birjaiokundearen aurkako erreakzio gisa sortu da: askatasun birjaiotarra cogito edo izpirituarentzat geratu da, gorputza (natura) makina automata bat baino ez da (gizartea edo Estatua ere makina bat bezala ulertu nahiko da: hor indarrak giza grinak izango dira, eta grinen kausalitatearen fisika bat zientzia politikoa:
‎Ilustratu soilak fundamentalki. Frantziako Iraultzan ez dute arrazoimenaren printzipioen eta herriaren burujabetasunaren garaipena baino ikusi, indar eta prozesu historikoen bultzada gabe (Kant, Wieland, Herder, etc.); berdin, erregearen exekuzioan, zuzenbide naturaleko printzipioen oinperaketa bat baino ez: inoiz ez dute ohartu nola kolpe batetik Estatuaren auto/ nomia bera, autoeraketa, printzipio Estatu eratzaile berri bat altxatu den printzipio dinastiko tradizionalaren lekuan288. Iraultza?
‎Ni ez naiz oso azkarra izango, baina ulertzen hasi nintzen zertaz hitz egin zuten amaalabek, gure gauzen bila joandakoan. Ulertzetik onartzera pauso bat baino ez dago, eta azkar asko eman nuen. Nor naiz ni, bada, ama alaben arteko harremanak epaitzeko?
‎B. jaunaren atsekaberako, ordea, lapurtu zuena xake liburu ziztrin bat baino ez zen. Xake jokaldien bilduma bat baino ez.
‎B. jaunaren atsekaberako, ordea, lapurtu zuena xake liburu ziztrin bat baino ez zen. Xake jokaldien bilduma bat baino ez. Bizitzako desengainurik handiena izan zen hura B. jaunarentzat.
‎Ez dabil inor kalean. Eguzkia ere ez da atera oraindik, argitasun lotsati bat baino ez, eta hotza, izugarrizko hotza. Egun oskarbia dator.
‎Ez dakigu, batzuek uste duten bezala, pertsonen barnekoa maitatzen edo gorrotatzen. Gezur handi bat baino ez da hori: azalaren bidez ikusten dugu beste guztia.
‎Goizeko lehen hirurogeita hamabi minutu horien ostean kexuka pasatzen du egun osoa, tantak eskatuz, hi, emaidak zerbeza tanta bat! Tanta bat baino ez, hi!?, eta Calle eta besteak beren onetik ateratzen ditu.
‎Astegun bat zen, arratsaldeko seiak inguru, eta asteburuetan gaztetxoz lepo egon ohi den taberna horietako batean sartu nintzen. Aurpegia erdi gorri eta erdi moratua zuen gizon bat baino ez zegoen orain, baxoerdi bati itsatsita. Nire begirada iluntasunera ohitu zenean, atzealdeko mahai batean bi gazte ere bazeudela konturatu nintzen, gauza klandestinoetara dedikatuta, antza.
‎Orduan otu zitzaidan. Gauzen itxurazko aldakortasuna ez dela ezer, mozorro bat baino ez, unibertsoaren monotonia biribila estaltzeko. Historia beti errepikatzen dela, eta, mundua biraka dabilen arren, bere birek lortzen dutena egun berdintsuak baino ez direla.
‎Eta hala izan zen. Ireneren amaren berri ez nuen izan lehenengo egunean, eta bigarrenean ikusi nuen arren, kea zerion figura ilun bat baino ez zitzaidan iruditu. Eta horrek askatasun sentsazio izugarria eragiten zidan.
‎Hautsezko hodei erraldoi bat ikusten du. Eraikinari kolpeka ari dira makinak eta bat batean teilatua, atea, leihoak eta okupazioaren ikurra zeuden lekuan hautsezko hodei erraldoi bat baino ez dago. Poliki poliki hautsa beherantz doa.
‎Baina berak ez du ezer ikusten. Bere buruaren kontura barrezka dagoen erloju zahar bat baino ez.
2008
‎Herritik hirira aldatzea erabaki zuen lehenengo, baina berehala konturatu zen hiri bat herri txikiz osatutako herri handixeago bat baino ez dela. Hiritik atzerrira alde egin zuen gero.
‎Ondoren jaiki, eta joan egiten zen. Bere burua gogorarazten zion Baldwinek, oraindik haur bat baino ez zenean. Bere buruarekin bezain gogorra zen ikaslearekin ere.
‎Garaipenaren liparra ote zen hura, ondorioz, hainbeste egunetan iparra galduta ibili ondoren? Eta, esperantzari zirrikitu bat zabaltzen ziola, leiho izatera iristen ez zèn zirrikitu bat baino ez?, irri bat moldatu zuen, irrira iristen ez zèn irria, ezpainen mugimendu sumaezin batean. Jarraian, ahotsa pitin bat eztitzen zuela, errepikatu zuen:
‎»Hogei gizoneko talde bat osatu nahi nuen badaezpada, uhartetarrekin, bukaneroekin edo frantziar gorrotagarri horiekin gertatzen baginen ere, eta zeruak eta lurrak astinduagatik dozena erditxo bat baino ez nuen topatu, harik eta fortunaren ukaldi bikain batek gizon aproposa aurrean jarri zidan arte.
‎Nahi izanez gero, jarrai dezatela Espainian pentsatzen, den dena EAJren sortzailearekin sortu eta horrez geroztik bide makurretatik ibili dela. Nire iduriko, euskal nazioaren bilakaeran (edo, nahi bada, asmatze prozesuan), Sabino Arana (estatua bat paratu diotenek barka biezadate) akzidente bat baino ez da izan; 19 mendean zehar bada euskal memoria luzeagorik eta euskal imajinario sakonagorik.
‎Gertatu zena, gerta zitekeen bakarra izan zen (konkista baten bidez ez eta bertze bitarteko baten bidez izanda ere). Konkista, azken buruan, Arrazoiaren trikimailu bat baino ez da izan.
‎Sasoi ona ei da hau parkea bisitatzeko, eurite garaian belarrak oso altu daude, baina orain ere ez dabiltza behetik. Baso errearen ondoan, termitategi handiak eta gazela galduren bat baino ez dugu ikusi. Ordezko gurpil bi daramatzagu, biak adabakiz josita eta irudirik gabe.
‎–Pikutara bidali ninduen, kolega. Nik zigarro bat baino ez nuen nahi, eta modu onean eskatu nion, eta heziketa onez, kolega, baina berak pikutara bidali ninduen, eta biraoka hasi zitzaidan,, labezomorroa, esan zidan, eta?
‎Benetan interesgarria dirudi gauero turista madarikatuentzat kantatzen jarduteak hogeita bost euroren truke, pausa labur bat egin zuen?. Usteltzen ari den zomorro bat baino ez zara, zomorro higuingarri bat!
‎Papertxo bat baino ez genuen,. Angus MacLeod, Amity House, jartzen zuena.
‎Bastidaren etxeko murala, egiatan, entsegu bat baino ez zen. Aurelio Artetak ez zuen menderatzen behar bezala muralaren teknika eta arkitektoak bere etxeko egongela utzi zion probak egin zitzan.
‎Dunetako hobiratze hori memoriaren akats bat baino ez zen izan. Janen ustezko deabru izaera horrek bultzatutako nahastea, seguruago.
2009
‎Ezta maite zaitut goxo bat esan edo baloiarekin jolastuko al gara atsegin bat proposatu ere. Bere aurpegia, beraz, pentsatuko duzuen bezala, zirriborro bat baino ez da. Eta ez nire memoria txarra delako bakarrik, gure etxean aitaren argazkirik ez dagoelako ere ez dut haren musurik gogoratzen.
‎Ibaik galderari ondo erantzun nahi zion, azterketa gainditu beharra zuen, eta horretarako laguntza txiki bat baino ez zuen behar, pista bat. Nire aurpegian bilatu zuen eta, ezer ez aurkitzean, pegatinarekin kontzentratu zen.
‎Natura modernoak ez du ezagutzen justizia eta injustiziarik. Razionalki begietsita, bizitza unibertsalaren tresna bat baino ez da heriotza indibiduala. Razionalismoa eta zientzia, fatalistak?
‎Gandiaga() ezagutu dugunok urduri hitz egiten, urduri isiltzen, entzuten, asmatzen, begi biak amaigabean tinko?, bat batean zutitu eta, keinu handiekin eta begiak itxita, zaparrada batean inprobisatzen, lagunarteko Gandiaga librea ezagutu dugunok, badakigu, idazlea eta jendaurrekoa pertsona biziaren zatitxo nahiko baldan eta erreprimitu bat baino ez zela, idaztea behar bat eta angustia bat zuena batera, konfiantza handirik ez duelako sekula izan bere buruan. Lagunengan zuen konfiantza, ez bere buruan.
‎Eta ez dira izango apika probintzietako jende probintzianoa, baina, uniformeak, sotanak, trajeak? masa baino ez dira Gandiagarentzat, taldeak janak (UBM, 144, 152; ik., batez ere, 166, 168),, modulo sorta bat baino ez? (UBM, 146),, ingurutara zabalik eta bere barrutan gatibu bakoitza?
‎doktrina erlijioso moralean ez; eta sozial politikoki. Cristo parece, en general, comunista como judío de raza?. Jesus judu arrunt bat baino ez da. Eta ezaguna da, juduez Barojak duen iritzia ez da altuena.
‎Zer naiz?, jarraitzen dugu itaunketan. Eta, substantzia bat naiz, erantzun genezake; edo, substantziaren agerketako modutxo bat baino ez, akzidentetxo bat unibertsoan; edo, izen bat baino ez naiz, mila esperientzia diferente azaotxo batean biltzeko baliagarria. –Jainkoa bada (edo:
‎Zer naiz?, jarraitzen dugu itaunketan. Eta, substantzia bat naiz, erantzun genezake; edo, substantziaren agerketako modutxo bat baino ez, akzidentetxo bat unibertsoan; edo, izen bat baino ez naiz, mila esperientzia diferente azaotxo batean biltzeko baliagarria. –Jainkoa bada (edo:
‎Erlijiozko Jainkoaren ideia antropomorfoa bada, zientzia ere erro errotik antropo eta soziomorfoa da; mitoa zein zientzia, gizakiak bere interesetatik eratuak dira, bera zer den eta nola diharduen daukan kontzientziaren proiekzioz naturaren gainera. Gauzen izate esentzial, itxuraz objektibo eta neutrala, zientzietakoa, protoietatik galaxietaraino, giza esperientzia eta interesen era eran dago irudikatua, antropomorfismo ezkutatu bat baino ez da: pertsonaia txiki nahiz erraldoien familietako eta gizarteetako istorioak, genealogiak, borrokak, jaio eta hiltze eta izaki berrien agerketak, ordena ezarketak, eta azkenean Estatu unibertsalaren zuzenbidea eta harmonia.
‎Ez dut solairuan ikusi? azken hogeita lau ordutan txinatar umetxo bat baino ez dela jaio esan digute, gainera?. –Ez, ez, herenegun izan zen, edo aurrekoan, tira, banoa?.
‎Narzisok beti errepikatzen dio hori dirua botatzea dela, ez duela zentzurik, eta pisu txikien berri izaten duenean beti erakusten dio aurrena Anari, eskaintza erakusleihoan jarri aurretik. Komisio sinboliko bat baino ez lioke kobratuko. Pentsatu luke.
‎Pozoia gorde eta irribarre konplize bat baino ez nion egin, Txaberrek udatik larrua jotzen ez zuen ideiarekin apur bat kontsolatuta. Zahartuta ikusten nuen, ilea galtzen hasia, tabakoak ahoa suntsituta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia