Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 264

2017
‎Eurengatik balitz, alkandoraren bikiak eta idazmahaiko kriseilua ere erosiko lizkidakete. Geroz eta zailagoa da merkantzia berri bat aurkitzea (barkatu espresio hau erabiltzea guretzat horren sakratuak diren objektuak izendatzeko), baina kasta higuingarri honentzat inkunable veneziar miresgarri bat dolarrak irabazteko bilgarri xinple bat baino ez da, eta Guercino ren marrazki autografo bat ehun liberako pare bat billeteren inkarnazioa.
‎Estualdi honetan nengoela kontabilitate liburu zaharrak errebisatzea otu zitzaidan, bezero zaharren bat eta erosketa posibleren bat aurkituko nuenaren esperantzan. Bezeroen zerrenda zahar hauek hilotz zelaia dirudite beti, eta batez ere garai hauetan; nolanahi ere, ez nuen aparteko ezer aurkitu:
‎Tabernako atea zabaldu zutenean, normala zenez, hiletan egondako herritar asko aurkitu zituzten. Esperantza askorik gabe eserleku libreren bat aurkitzen saiatu, baina ordurako eserleku guztietan herritarren bat zegoen hankei su eten bat eskaintzen. Gorputza berotzeko barrara hurbildu eta bi baso erdi eskatu zizkioten Maialeni.
‎. baina pago zaharrak esan zuena ez zen berri on bat izan berarentzat. Ostadarraren argia... ezinezkoa da argi hori esku tartean izatea, beraz, ezinezkoa da maite dudan mutil bat aurkitzea. Benetako zoritxarra nirea eta nire familiari eman diodana!
‎36ko Gerraz idazteko asmoaren antzinakotasuna erakusten duen testu bat aurkitu dugu, La casa del rojo egunerokoan: " Gogoan dut orain urte batzuk Carlos Pujoli komentatu nion nobela hura:
‎Ona da gure ekonomiarentzat? Bueno, prezioei errepara diezaiegun, garraioari, turismorako ez dagoen alokairuko pisu bat aurkitzea zenbat kostatzen den, zer preziotan dagoen... Ondorio horiek ere gure ekonomia dira.
‎Wire taldearen letra baten arabera," aparteko gertaera bat aurkitzea erraza da, hasiera eta bukaera ezagutzen ez baditugu". Tabernarian antzeko zerbait gertatzen zaigu, baina beste hurrenkera batean:
‎Hain zuzen ere Heura alabak eta Fina Birules andraide ohiak dute argitalpena paratu. Pere Gimferrer jaunak egiazkoak, ez Poloniako antzezleak kometitu du hitzaurrea, neurtitzetan, poetarekiko elkarrizketa bat aurkitzen dela eranskinetan, zeinetan poesiak noiztenka urakanaren ninikara bulkatzen ahal gaituela mailukatzen duen.
‎Izara mordoen azpian kamiseta polit eta zahar bat aurkitu zuen. Harrituta geratu zen ez zuelako inor ikusi kamiseta horrekin jantzita.
‎Poliziak sinetsi egin zuen Nikolasek esandakoa, eta biak hasi ziren horma botatzen. Bat batean zabalgune bat aurkitu zuten. Lehenik polizia sartu zen eta Nikolasek jarraitu egin zion.
‎Ia sartu ere ezin ziren egin. Aurrera jarraitu zuten biek, oztopo bat aurkitu arte: pasabidea bitan zatitzen zen.
‎Aldegin zuten diskotekatik. Baina urrunean gizon bat aurkitu zuten.
‎Koptoen auzunera joateaz gain, eta hildakoen hiria bisitatzeaz aparte," Khan Il Khalili" merkatura joan ginen" ganga" ren bat aurkitzekotan. Urrea, zilarra... barra barra zegoen; inoiz ikusi gabeko zetazko tela fuksia, gorri, laranja, urdin orlegiak; turkesa harriaz egindako kakarraldoak; usai exotikodun espeziak (azafraia, pimenta beltza...); lotozko eta jasminez gauzaturiko esentziak...
‎Ertzaintzaren deia jaso dut gaurkoan. Herri ondoko basotxoan gorpu bat aurkitu dutela esan didate eta Aritz izan daitekeelakoan daude. Ezin dela bera izan esan diet, atzo bertan egon nintzela berarekin ere komentatu diet. Baina badaezpada ere joateko esan didate.
‎neure burua bidaiari gisa aurkeztu ondoren, esan nien mendi hartan hilobi zahar bat zegoela ezpata eta ispilu ederrez beteta. Altxorra neurea zela esan nien, eta erosle bat aurkitzen nenbilela. Gizonak parez pare zabaldu zituen begiak.
‎Galdetu bestela Marianne Winkler britainiarrari. Botila zahar bat aurkitu du uda honetan Amrum uharteko hondartza batean, senarrarekin Alemanian opor egunak pasatzen ari zenean. Plymoutheko Biologia Itsas Elkartearen mezua zuen barruan botilak, azalpen zehatzekin eta postal batekin, non eta noiz aurkitu duten adieraziz bueltan bidaltzeko eskaerarekin.
‎Hagunia. Eta hango irudiei begira, Lek beraren argazki bat aurkitu zuen Twitterren. Haurrari erakutsi, eta ilusioz idatzi zioten argazkiak sarera igo zituen erabiltzaileari.
‎Indarra ezaugarri garrantzitsua da zesta puntan eta une batetik aurrera mutiko gazteagoen kontra hasi zen markinarra, partidu parekatuak jokatzeko. Nagusiena izateaz gain, txapelketa ofizialetan parte hartzeari utzi behar izan zion, kategoriak eskatzen zuen adinaz kanpo zegoelako, eta Federazioak ez zuelako ezer egin horri irtenbideren bat aurkitzeko. Txikiekin entrenatu eta entrenatu, partiduen pizgarririk gabe," motibazio aldetik gogorra izan zen", dio.
‎Berak bazekien ez zintudala bota nahi. Arrazoi sinesgarri bat aurkitu behar genuen.
‎Ez da gozoa izango pasieran zoazela armadun kuadrilla bat aurkitzea plastikozko botilei tiroka. Hiru aldiz pentsatuko nuke paretik pasatu edo ez, badaezpada ere.
‎Ez Patxi, ez poliki baina tonu biziaz hitz egiten zion Juanitok, ez dut oraindik estabilitate bat aurkitu. Ez dakit zer dudan faltan, baina sotana zintzilikatu nuenetik zerbait falta zaidala sentitzen dut.
‎" Ez hago burutik sano" behin eta berriro, baina bere buruak ere ez zuen sinetsi. Eta gau hartan tamarindoen itzaletik begiratu zuen Kontxa, perla galduren bat arkitu nahian edo. Egun hartakoa oso desberdina zen, arras desberdina, bezperakoarekin konparatuta.
‎Eta ditxosozko zilindroari, ganorazko erabilpen bat aurkitu genion.
‎Bada, orain zuri irudituko zaizu ezetz, baina zokoan otoitzetan dagoen hark beroago eta alaiago du bere baitan barrena bere gogoa, munduko atseginetan dabilenak baino, zeren Jainkoak bere graziaz eta faborez deboziotan dagoenaren negarrak gozatzen eta zaporatzen baititu, eta berak ere negar haietan ondore on bat aurkitzen baitu.
‎Eta baldin hau honela estimatzen eta pentsatzen badugu nola egin behar baitugu, zeren hala baita egia, geure baitan sosegatzeko eta etsaiak egiten dizkigun kalteengatik ez haserretzeko eta kolera iraungitzeko erremedio handi bat aurkituko dugu.
‎Artzaina alaitzenago da ardi errebelatu bat aurkitzeaz, artalde osoa larre onean alha dela jakiteaz baino. Aita batek atseginago hartzen du denbora luzeaz mututurik egon den semearen ahotik hitz bat entzuteaz, beste seme guztiak ederki mintzatzen direla aditzeaz baino.
‎Bien bitartean, buruko gaitz berri bati izen ponpoxo bat aurkitu nahian
‎Ala igeri egiten ikasi, eta uharte galduren bat aurkituko ote dute?
‎Kontua ez da agertokian gaudenean jendea guri so egotea, ezta ospea lortzea ere, barnean dagoen eta atera behar dugun gauza bat baizik. Ez da erraza asmo hori bera daukan talde bat aurkitzea. Nerabezaroan, musikak elkartu gintuen Stuart, Neil eta hirurok, eta oraindik elkarrekin gabiltza musikari esker.
‎Batak txerto bat aurkitu du, besteak sofa bat eskuratu du subasta etxean
‎Ezin nituen kutxak ireki eta, itxuraz, zakuak txakur galleten antza zuen kanela usaineko zerbaitez beteta zeuden. Baina, gelan miatzen ari nintzela, horman eskuleku bat aurkitu nuen eta otu zitzaidan interesgarria izan litekeela hori aztertzea.
‎Kutxa bat detonagailuz beteta zegoen eta fusible soka asko zegoen. Apalaren atzealdean, kartoizko kutxa potolo bat aurkitu nuen eta, horren barruan, egurrezko kutxa bat. Kostata ireki nuen eta barruan dozena erdi adreilu txiki gris zeuden, bakoitza hiru bat zentimetro karratukoa.
‎Nahiko ziur nengoen etxe inguruan defentsa motaren bat egongo zela eta, ondorioz, basoa katuka gurutzatu nuen, bidearen zentimetro guztiak aztertuz. Eskerrak horrela ibili nintzen, lurretik hirurogei bat zentimetrora kable bat aurkitu bainuen. Horrekin estropezu egin izan banu, ziur aski, etxe barruan txirrinen bat joko zukeen eta horrek salatuko nindukeen.
‎Ehun bat metro harago, beste kable bat aurkitu nuen. Trebetasun handiz, erreka txiki baten ertzean zeukaten jarrita.
‎Zuzen jarri nintzen eta begiratu egin nion. Elutxadun masailezur karratua zuen, kopeta zabala eta zimurra, eta masail sendoak, eta hasi nintzen pentsatzen ondoan edukitzeko moduko aliatu bat aurkitu nuela azkenean. Bat batean, haren begi urdin alaiak bizitu ziren.
‎Agindu bezala egin nuen. Herriko etxe polit bat aurkitu nuen. Belardia errekaraino iristen zen eta, bidexkaren ertzetan, alezuriz eta lilaz osatutako oihan zaindu bat zegoen.
‎Aldiz, Berlinek bakezalearena egingo zuen eta egoera baretzen saiatuko zen. Gero, bat batean, haserretzeko arrazoi bat aurkituko zuen eta, bost ordu geroago, guri erasoko zigun. Hori zen ideia eta ez zen ideia makala, gainera.
‎Gizon gazte eta garai bat aurkitu nuen aurrez aurre, gidatzeko betaurrekoez eta larruzko beroki batez jantzita, aieneka eta barkamena eskatzen etengabe. Arnasa berreskuratu ahala, pozik egoteko arrazoia baino ez nuen ikusi.
‎Egun batean, eraikinean sartu zen, eta atezainarekin hitz egin zuen... Bart, ibilalditxoa egitetik itzuli naizenean, txartel bat aurkitu dut neure postontzian. Munduan gutxien ikusi nahi dudan gizonaren izena zeukan idatzita.
‎Nolabait desagertu egin behar nuen eta ezkutuan jarraitu ekainaren bigarren astera arte. Gero, Gobernuko jendearekin harremanetan jartzeko modu bat aurkitu nuen, Scudderrek kontatu zidanaren berri emateko. Amorru ematen zidan Scudderrek niri gehiago kontatu ez izanak, baita nik arreta handiagorik eman ez izanak ere.
‎Erreka ondotik korrika abiatu nintzen, leku irekietan katuka eta, askotan, sakonera txikiko errekaren gainean. Etxola abandonatu bat aurkitu nuen, zohikatz tontor zaharrez eta basati bihurtutako lorategi batez inguratua. Gero, belar berriaren artetik sartu nintzen eta, laster, haizeak zigortutako izeidi baten ertzera iritsi.
‎Atea nire atzetik itxi zen, klik batekin, kutxa gotor baten antzera. Berriro ere, espero ez nuen babesleku bat aurkitu nuen.
‎Gizon horrek ez du eraginik, ordea. Gure afera handia baldin bada, atzealdera eramango gaituzte eta hor Westfaliako gizon bat aurkituko dugu, kokots handia, bekoki hondoratua eta txerri baten portaera dituena. Hori da Ingalaterrako egunkariak urduri jartzen dituen enpresario alemaniarra.
‎Ehunka sarrera zeuden eta, ikusi nuenez, berrogeita hamar bat lekutan izango zen itsasgora ordu horretan. Aukeren kopurua gutxitzeko moduren bat aurkitu behar genuen.
‎Aldapan gora, leku bat aurkitu nuen, hutsik zegoen etxe baten lorategian. Handik, tenis kantxa ondo ikusten zen eta bi gizon jokatzen ari ziren.
2018
‎MALEN. (Botila batetik edanez.) Eskerrak janari denda bat aurkitu dugun bidean.
‎Atacamako basamortuan hainbat gorpu, oso zein zatikatu, agertu dira azken urteetan; baina eremua hain da zabala eta informazioa hain urria, ez baitago zehazterik gorpu guztiak han ote dauden. Hala ere, desagertuen amak Atacamara joaten dira egunero, munduko eremu idor zabalena bilakatzen duten 105.000 kilometro koadroetan senide galduaren aztarnaren bat aurkitzeko itxaropenarekin.
‎Bigarrenik, hizkuntz normalizazioaren definizio berria egin beharra sumatzen dut, paradigma berriak mahai gainean jarriko dizkigun galderei erantzun bat aurkitu nahi badiegu. Ziurrenik onartu da hizkuntz guztiak ez direla berdinak, eta eremu funtzional guztiak berreskuratzea zaila edo ezinezkoan izango dela.
‎Paradigma berria azaltzeko irudi indartsu baten bila ibili naiz eta, azkenean, orain 15.000 urteko tresna bat, Neolito garaiko tresna bat aurkitu dut paradigma berria irudikatzeko: gurdia edo orga.
‎Hasieran gizon haien ahotsek larritu egin gintuzten; baina gero, ilundu zuenean, suak erakarri gintuen. Kontuz kontuz eta isilik hurbildu gintzaizkien, zuhaitzez zuhaitz, eszena ikusteko leku on bat aurkitu genuen arte.
‎Mutiko batzuk arkuez geziak jaurtitzen ikusi genituen; eta oihan itsuan ezkutatu ginen; gero ibai aldera jarraitu genuen. Eta han katamaran bat aurkitu genuen, egiazko katamaran bat, Suaren Gizonek egina, zalantzarik gabe. Bi enborrak txikiak eta zuzenak zituen, gainean gurutzatutako beste adar batzuei sustrai gogorrez lotuak.
‎Haiek ekarri zuten bidetik ehiztarien oihuak eta guretakoren batzuen garrasiak entzuten genituen. Suaren Gizonek igarobide bat aurkitu zuten paduretan.
‎Gure ibaia zen, gu bezalaxe zingira handi hartatik ateratzen. Hegoaldeko ertzean, ibaiak muino artean bidea egiten zuen lekuan, hareharrizko haitzulo pila bat aurkitu genuen. Harago, mendebalderantz, itsasoak orroka ziharduen ibai bokaleko barraren kontra.
‎Enbor gainean igaro genuen ibaia, eta labar zabal baten oinean lehorreratu ginen. Labarraren gorenean beste bizileku bat aurkitu genuen, iristen oso zaila eta behetik begiratuta ia ezkutua.
‎Beste bi egun eman genituen aintzirara iristeko; goseak eta akituta geunden; baina bazter hartan, txahal jaio berri bat aurkitu genuen, sastraka batean lo. Lana eman zigun hura hiltzeak, geure eskuak beste baliabiderik ez baikenuen ezagutzen horretarako.
‎Beste batean beste kalabaza lehor bat aurkitu nuen; barnean haziek hotsa ateratzen zuten. Aldi batez asko jostatu nintzen; baina jostatzeko gauza bat zen, besterik ez.
‎Goikoa musika ipinita egon da eguerdira arte. Eguerdian, gutunontzia ikustera jaitsi denean, ohartxo bat aurkitu du eskuz izkiriatua.
‎Hurrengo egunean han dagoen gure apaiz Aita Xalbador, eta nik etxe horretatik irtetea pentsatu genuen, baina lehendabizi beste etxerik aurkitzen posible zen edo ez jakin behar genuen. Lan agentzia batean beste etxe bat aurkitu nuen, eta astelehen goizean etxekoandrea agurtzen hasi nintzenean, iskanbila bizian hasi zen, poliziari hots egin zion nire aurrean nik kontratu bat egina bainuen, baina poliziak ez zuen parte hartzerik nahi izan, eta horrelaxe alde egin nuen etxe hartatik. Okerrena, senarrak ez zuela txintik ere esaten.
‎Sorginen amatasuna" Hansel eta Gretel" ipuinean atzematen du. Bi anai arrebak basoan galdu eta etxe bat aurkitu zuten; han bizi den sorgin ogroak abegi hona egin die haurrei, baita hazten ere, ama on batek egin lezakeen bezala; baina bakarrik gizenarazteko eta gero jateko asmoan egiten du. Modu berean, haur tikiak pentsatzen du amak bere nahi guztiak egingo dizkiola, eta gero, Edipo garaian, ohartzen da ez dela hala gertatzen; horregatik sumindurik eta sentimendu bikoitzetan murgildurik, ama ere ez ote den ogro bat sumatzen du.
‎Garbitasuna gustatzen zitzaion, huraxe zuen bere izaeraren ikurra. Baina zikin punturen bat aurkitzen zuenean, orduantxe zen zoriontsua, eta aurkitu ezean, behazundu egiten zen. Haragi berria jan ordez, gatzartua jaten zuen beti.
‎Adigalkorra zen, filosofo bat bezala. Eta, egia esateko, alemaniar zientzialari batzuek antz apur bat aurkitu zuten haren begien eta orduan Alemanian fama handia zuen Kant filosofoaren begien artean: malkotsuak ziren, kolore zehazgabe batekoak eta errezel garden batez estaliak.
2019
‎Ehun metro aurrerago, Buckek, Thorntonen beste zakur bat aurkitu zuen, hain zuzen Dawsonen erositakoa. Oraindik ere bizirik zegoen zakurra, azken azkenetan.
‎Gero bederatzi zakurrak saiatu ziren basoan lo leku egoki bat aurkitzen. Ikustekoak zeuden guztiak ere.
‎Zakur indartsu eta iletsuen bila. Artikoan ibilian ibilian gizonek metal horia bat aurkitu zuten. Geroztik, itsas enpresek eta beste, berri hori zabaldu zuteneko, milaka eta milaka abenturazale abiatu ziren ipar aldera.
‎Baten batek dena kolore arrosaz margotu nahi izatea leporatuko dit, ez dudala aintzat hartzen hainbat eta hainbat arazo. Gaurko gazteak gurasoen habia goxoa eta era berean, hertsia, hertsiegia ezer onerako utzi ezinik dabiltzala, soldatak baxuak direla, lan duin bat aurkitzea lan nekeza dela eta euroaren kontuarekin ederki asko sartu zigutela ziria, geure barne kalkulagailuan euro bat ehun pezeta direla barneratzerainoko ziria.
‎Hain da txikia non ia denok ezagutzen dugun elkar. Gurean ez dago distantziarik eta ehun kilometroren bueltan hiri handi edota txikiren bat aurkituko dugu. Eta Euskal Herri txiki honetako biztanleok gero eta kosmopolitagoak gara, gero eta anitzagoak eta gero eta errazago moldatzen gara egoera berrietara.
‎Beraz, irakurle estimatu hori, bihotzarekin idatziko dudala agintzen dizut nahiz eta arestian esan bezala zer idatzi oso argi ez dudan arren. Hori bai, liburu honetara nazioarteko adopzio bat burutzeko gida bat aurkituko duzulakoan hurbildu bazara, oker zaudela esan dizut. Liburu hau ez da" Adopta ezazu hamar pausotan" edo" Zu eta nazioarteko adopzioa" gisako auto-laguntzarako liburu horietako bat.
‎Lehenengoa Chongqingen erdi edian eta etxe orratzez inguraturik aurkitu genuen tenplu budista txikira egin genuena da. Gezurra zirudien hango zarata eta kaosaren bihotzean halako oasi bat aurkitzea, leku baketsu bat non isiltasuna zen nagusi, ate hura zeharkatzean beste mundu batean sartu izan bagina bezala. Budistek intsentsua erretzen zuten Budarekin komunikatze aldera, eta Xaxak azaldu zigunaren arabera, zenbat eta ke handiagoa atera, orduan eta hobea izango zen Budarekiko komunikazioa.
‎Goizeko 8etan logelako atean bertan maletak jaso zizkiguten eta ehun yuanen truke hamar euro inguru hoteleko langileak arduratu ziren gure ekipajea fakturatzeaz. Hoteletik ateratzean ezuste desatsegin bat aurkitu genuen. Izan ere, Chongqingetik alde egin aurretik gure txofer Jacky Chang ekin argazkia ateratzeko asmoa baikenuen.
‎Kit Kat moduko egun bat izan zen, geldialdi bat atseden apur bat hartzeko. Haatik, hurrengo egunean hoteletik berrogeita hamar bat metrora edo, taberna txikitxo bat aurkitu genuen zeinak pasta eta plater konbinatuak ematen zituen eta, halabeharrez, hamar bat lagunentzako gela bereizi bat zuen. Handik aurrera, ia gauero jaitsi ginen taberna hartara afaltzera eta gehienetan familiaren batek huts egiten bazuen ere haurren ordutegiek agintzen zituzten gure urratsak guretzako eta solasaldirako tartetxo bat topatzen genuen han.
‎Aliziak inguruan hostoak eta belarrak besterik ez zituen ikusi, baina eginkizun honetarako ez zirela oso jaki egokiak pentsatu zuen. Hurbil samar ordea, berak bezalako luzera zeukan perretxiko bat aurkitu zuen. Perretxikoaren zuztarrean eta bere albo guztietatik begiratu zuenean gaineko txapelean zer zuen begiratzea ere erabaki zuen.
‎Denbora pasatzeko era egokiago bat aurkitu zenuketela uste dut esan zuen, irtenbiderik ez duten asmakizunak proposatzen ihardun beharrean.
‎" Hau mania, gauza guztiei ikaskizun bat aurkitu nahi izatea!", pentsatu zuen Aliziak.
‎Ostera mahai ondora nahiko etsita itzuli zen beste giltzaren bat aurkituko zuelakoan edo... oraingoan, aldiz, botilatxo bat aurkitu zuen(" lehen hemen ez zegoena", esan zuen Aliziak), eta botilaren muturrean hitz handitan inprimaturik paperezko etiketa bat," EDAN NAZAZU" zioena.
‎Ostera mahai ondora nahiko etsita itzuli zen beste giltzaren bat aurkituko zuelakoan edo... oraingoan, aldiz, botilatxo bat aurkitu zuen(" lehen hemen ez zegoena", esan zuen Aliziak), eta botilaren muturrean hitz handitan inprimaturik paperezko etiketa bat," EDAN NAZAZU" zioena.
‎Geroxeago, lasaitu zenean, bere begiak mahaipean zegoen kristalezko kutxatxorantz zuzendu zituen. Ireki eta barruan" JAN NAZAZU" andere mahatsez ederki asko idatzirik zeukan opil txiki txiki bat aurkitu zuen". Bada... jan egingo dut", esan zuen," eta hazi araz ten banau giltza hartu ahal izango dut, kuzkur arazten banau, aldiz, ate azpiko zirrikitutik pasako naiz.
‎Aliziak ez zekien zer egin, eta eskua patrikan sartu zuen, goxoki zorro bat aurkitu zuen eta denen artean banatu zituen.
‎Tom Becky. Geroxeago, lurpean zinta gorri bat aurkitu zuten. Kandela tantoz zikindua.
‎Pasabide batetik bestera. Tomek beste zulo luze bat aurkitu zuen hurrena. Haren bukaera ez zen ikusten.
‎Zer egin dezakegu bi kandelak itzaltzen badizkigute? Beste bideren bat aurkitu dugu.
‎Baina kontuz joan beharra zegoen, zeren lurrean putzu asko baitzegoen. Laster haietako bat aurkitu zuten. Sakona zirudien eta hantxe gelditu ziren.
‎Erdibana egingo dugu guztia. Gero leku hobeagoren bat aurkitu dugu. Zaude zu hemen eta zaindu zakuak.
‎Dena dela han gelditzen dira altxorrak pipiak jotzen. Gero, norbaitek pergamino zaharren bat aurkitzen du altxorra bilatzeko oharrekin. Normalki pergamino hauek zer dioten asmatzea ez da egun bateko lana izaten.
‎Aizu Huck, altxorren bat aurkituko bagenu hemen, zer egingo zenuke zuk zure partearekin?
‎Eta herrira etortzen diren zirko guztietara joango nintzateke. Ondo pasako dut bai, altxorren bat aurkitzen dugunean.
‎Horrek eragin zuen aldaketa. Eta historian sartu ginenean, hau da, erromatarrekin lehen harremanak ukan genituelarik, hau da, Kristoren aitzineko 178 urtean, mundu berri bat aurkitu genuen, inperioarekin etorritako bizimodu berria, kontsumoa, latina, egitura, teknika, lanabes eta ekoizkin berriak.... Honek ere aldaketa handia eragin zuen euskal mitoan.
‎Ez dut uste pernila daukaten tabernaren bat aurkitzeko arazorik izango dugunik.
‎Aurretik doan gazteak berak ondo ezagutzen dituen Mwaro lurretan sartuta gaudela dio. Bertakoa delako argi dauka, eta irribarrez dio ordu bete barru edo txabola bat aurkituko dugula eta gainera, bertan indarra berreskuratzeko lo egingo dugula. Pozik jartzen gaituzten hitzak botatzen daki.
‎Beherantz egiten du xendrak eta eroso goaz, dezente ibilia baita agurearen ahuntz taldeak. Bidezidorraren ondoan mizpirondo bat aurkitu dugu. Arbola bitxi kuriosoa iruditu zait.
‎Egian (Donostia), Zarautzen eta Zumarragan. " Jubenil neska eta mutilen motibazioak zeintzuk diren jakiteko lana egin da, arrazoiren bat aurkitzeko murrizketa horretan". Horretaz zer uste duten galdetzean, ezjakintasuna da nagusi.
‎torio hau esplorazio baten istorioa da, bere benetako nortasuna ezagutzeko, bere jatorria eta bere lekua munduan ezagutzeko esplorazio batean ontziratzen den emakume baten istorioa, esplorazio horretarako mapa eta iparrorratz bezala bere zeluletako DNA baino besterik ez daukana; eta behin DNA molekulen bihurgunetan gora eginda, bide luze eta neketsuaren helmugan, argi distiratsu eta garden bat aurkitu ordez edo honekin batera, Ilunpeen Bihotzarekin topo egiten duena.
‎Konpainia bakoitzak beregana jo dutenen informazio genetikoa dauka, eta bakoitzak bere datu basea erabiltzen du erabiltzaile berriekin antzekotasun genetikoa izan dezaketen pertsonak bilatzeko. Horrela, lau konpainietan analisiak eginez gero, lauon datu baseetako informazioa izango zuen Lisak eta, hortaz, ahaidetasun genetikoren bat aurkitzeko aukerak lau bider handiagoak izango ziren. Gainera, antzekotasun genetikoa daukan norbait aurkitzeko aukerak gehiago biderkatzeko, analisien emaitzak Gedmatch.com webgunera igotzea zen gomendatzen zuten hurrengo urratsa.
‎Gainera, antzekotasun genetikoa daukan norbait aurkitzeko aukerak gehiago biderkatzeko, analisien emaitzak Gedmatch.com webgunera igotzea zen gomendatzen zuten hurrengo urratsa. Web horretan borondatez igotako milaka eta milaka DNA analisiak biltzen baitira, eta antzekotasuna daukan baten bat aurkitzeko aukera handiagoa ematen du konpainia bakar baten datu baseak baino.
‎Esan bezala urtetako ikerketek ez zuten fruiturik lortu, baina kasua ez zen itxi eta, hamabost urte geroago, 2000 urtean John Cody izeneko sarjentu bati esleitu zioten kasua. Honek upela aurkitu zen tokia miatu nahi izan zuen berriz ere, zantzu berriren bat aurkitzeko itxaropen urriarekin. Bada, hamabost urtez ikerketan parte hartu zuten guztien harridurarako, lehenengo upela aurkitu zen tokitik hamar jardatara beste upel berdin bat topatu zuen.
‎Amaia Ezpeldoik zabortegian gorpu bat aurkitu zuenekoa
‎Guztiz ahaldunak ditun. Aski diten erabakitzea eta herrian bertan ados den gizaki bakun bat aurkitzea, proiekturik sekretuenak bururaino eramateko. Desertuaren minean ura iradokiko luketen nahi izanez gero...
‎426 Aurrenik hondarrak, gero hezurrak, eta orain ADNa, zerbait uzteko gure setak beti aterperen bat aurkituko du.
‎Horretaz gain badu ere emankortasun errituarekin zerikusia; isipu sinboloak betetzen duen helburuaz ari gara; alde batetik lurra bustitzen du emankortasuna ernetzeko eta bestetik izpiritu gaiztoak uxatzen ditu lurra babesteko. Horrela onartzen da gaur egungo interpretazio gehienetan, baina jauzi egin dezagun espazioan eta joan gaitezen Balkanetara, Europa ekialdera, gurearekin erabateko lotura duen inauteri bat aurkitzera, Kukeri izenekoa, gaur egun Bulgarian ospatzen dena.
‎Orain arte eztabaida hori mitoen edo fede itsuaren esparruan mugitzen bazen ere, dirudienez, Lur planetan bizidun hilezkor bat aurkitu dute 90eko hamarkadan," Turritopsis nutricula" du izena eta marmoken familiakoa da. Nola gauzatzen da bere botere hori?
‎Pozik nago hemen adineko gizon duin bat aurkitu dudalako. Eta andereño isil bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia