Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2004
‎1 Demandarekin batera, erantzunarekin batera, edo, hala denean, epaiketa baino lehenagoko entzunaldian, agiri, baliabide, tresna, irizpen eta txostenetatik bat aurkezten ez bada, eta, lege honetako manuen arabera, horiek une horretan ekarri behar badira, edo agiria dagoen tokia zehazten ez bada, agiria eskura ez dagoenean, orduan alderdiak ezin izango du agiria geroago aurkeztu, ezta auzi paperetera berori ekarri ere, hurrengo artikuluan ezarri kasuetan izan ezik.
‎2 Auziaren funtsari buruzko egitateen kasuan, egitate horien gaineko agiri, bitarteko edo tresnen bat aurkezten bada aurreko paragrafoko egintzen preklusioa gertatu ondoren, gainerako alderdiek epaiketan edo ikustaldian alega dezakete hori kontuan hartzea ez dela bidezkoa, aurreko paragrafoan aipatu kasuetatik batean ere ez dagoelako. Halakoetan, auzitegiak berehala emango du ebazpe gaitzustea antzematen badu auzitegiak, erantzuleari 180 eurotik 1 200 euro isuna, eta, gainera, agiria aurkeztean prozesua luzatzeko asmoa edo prozesuna ezar diezaioke.
‎Kasu eta inguruabar ezberdinen arabera, lege honetan xedatu prozesu uneen ostean agiriren bat aurkezten bada, auzitegiak, probidentzia bidez, ez du hori onartuko, dela ofizioz dela alderdiak hala eskaturik, eta aginduko du aurkeztu duenari hori itzultzea.
‎6.takoaren arabera, jarduna eten bada, eta, auzi kriminala erabakitzeko egoteagatik, jarauntsiko ondasunak baloratzean egindako funtzionario eroskeria delitua iker Lege honen 40 artikuluan ezarritzen ari bada, etendura ezerezean geratuko da, ebazpen irmoaren bitartez auziaren bukaerari itxaron gabe, interesdunek aurkaratutako balorazioa alde batera utziz eta ados jarrita beste balorazio bat aurkeztu bezain laster. Kasu horretan, azken balorazioak zer ondorioztatu eta horren arabera emango da epaia.
‎Ontziko kapitainak agerrarazi behar baditu matxuren arrazoiak, nahitaezko porturatzea, ontzia galtzea edo Merkataritzako Kodean ezarritakoaren arabera ez jokatzeagatik erantzukizuna eragin diezaiokeen bestelako egitateren bat, epaileari idazki bat aurkeztuko dio eta bertan eskatuko du berak adierazitako egitateen ziurtasunari buruz bidaiariei eta tripulatzaileei adierazpenak egitea.
‎Agiriaren irekiera eta testamentuaren irakurketa ikusi ahal izango dute, komenigarri izanez gero, testamentugilearen ahaideek, uste bada horretan interesa dutela; ez zaie baimenduko, alabaina, eginbidea gauzatzearen aurka jartzea inolako arrazoien ondorioz, geroagoko beste testamentu bat aurkeztu arren.
‎Espedientea hasten da idazki zehatz bat aurkeztuta; idazki horrek barnean hartuko ditu:
‎Inskripzio horren eskatzaileak edo eskatzaileek adierazi dute, beren erantzukizunpean, ez dutela inskripziorik eragin jaioterria zein izan eta bertako Erregistro Zibilean; horrekin batera ziurtagiri bat aurkeztuko dute egiaztatzeko ospitale zentroko zuzendaritzak ere ez duela inskripziorik eragin erditzea gertatutako lekuan.
2005
‎Interesdunek erregistratzaileei zuzendutako eskabidearen bidez egin den aurreneurrizko idatzoharra ezerezteko, nahiko izango da interesdunok beste eskabide bat aurkeztea, bertan uko egitea agerrarazi eta ezereztea eskatuz. Kasu horretan, erregistratzaileak uko egileari eskatuko dio beraren aurrean berrestea eskaera, eta ziurtatuko du, hala pertsonaren identitatea, nola horrek kasuan kasuko eskubidea egikaritzeko gaitasuna eta xedatze ahalmena ditutela.
‎Askatu nahi diren zamekin kargatutako finka edo eskubidearen titularra epaitegian agertu behar da, abokatu nahiz prokuradorearen beharrizanik gabe, idazki bat aurkezteko. Idazki horrekin batera, Erregistroko ziurtagiria aurkeztu behar du, beraren titular izaera egiaztatzeko, eta ziurtagiri horretan hitzez hitz jaso behar da ezereztu nahi den aipamen, idatzohar edo inskripzioa.
‎Kontzeptuari buruzko okerrak zuzentzeko, beste inskripzio bat egin behar da. ...rako, jadanik inskribatuta dagoen titulua aurkeztu behar da, baldin eta erregistratzaileak aintzakotzat jotzen badu okerra, edota epaile zein auzitegiakrra sortu bada jatorrizko tituluaren idaz halakoa dagoela aintzatesten badu; okekera zalantzagarria, anbiguoa edo zehaztugabea izateagatik, eta, alderdiek hala itundu badute edo epai batek hala adierazi badu, harako inskripzioa egiteko beste titulu bat aurkeztu behar da.
‎Titulu izendunek zein eramailearentzakoek eratorritako hipoteka akzioa gauzatzeko prozedura da lege honen 129 artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoa, erreklamatzen den zenbatekoa edozein izanda ere. Titulu eta obligazioekin batera ziurtagiri bat aurkeztu behar da, hipoteka Jabetza Erregistroan inskribatu dela egiaztatzeko. Zordunari edo hirugarren edukitzaileari, halakorik izanez gero, ordainketa errekerimendua euren egoitzan egin behar zaie, nahiz eta epaiketa gauzatzen den tokitik kanpo bizi; modu subsidiarioan, errekerimendua legearen 131 artikuluan aipatu pertsonei egin dakieke.
‎Legearen 205 artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio emakidak immatrikula daitezke 298 artikuluak aipatu agiriak erabilita; hala denean, agiri horiekin batera ziurtagiri bat aurkeztu behar da, Administrazio Erregistro egokian titulua jaso dela egiaztatuz. Halaber, artikulu horretan ezarritako ediktuak argitaratuko dira.
‎Eskualdatzen den finka edo eskubide errealaren balioa finkatzeko horren gaineko kargaren bat zenbatu behar denean, eta karga horrek beste ondasun batzuk ukitzen dituenean, bakoitzaren erantzukizun berezia zehaztu gabe, ohar bat aurkeztu behar da paper arruntean; ohar horretan, kargapeko ondasun guztiak zehaztu behar dira, baita bakoitzaren balioa ere, erregistratzaileak kasuan kasuko kontua egin dezan, karga lainduz. Ez bada oharrik aurkezten, erregistratzaileak karga hori bazter utz dezake.
2006
‎Artikulu honetan aipatutako agirietatik bat aurkeztu ezean, edo agiriotan eskatutako betekizunen edo daturen bat jaso ezean, zordunak horren arrazoia azaldu behar du eskarian.
‎Neurri horrek berrogeita hamar langile baino gehiago dituzten enpresak ukitzen baditu, eskariarekin batera plan bat aurkeztu behar da, proposatutako lan neurriek enpresaren eta enpleguaren bihar etziko bideragarritasunaren gain izan dezaketen eragina azaltzeko.
‎Prozesua norbaiten esku badago, idazkariaren erantzukizunpean bildu egingo da, probidentziarik eman gabe, eta etetea eragin duenari 25 pezetatik 250 pezetarainoko isuna ezarriko zaio, baldin eta berehalakoan ematen ez badu, edo, irizpen edo uziren bat aurkezteko betebeharra duenean, hori egin gabe ematen badu. Bigarren kasu horretan, epaileak edo auzitegiak zentzuzko beste epe-muga bat ezarriko du; eta, epe hori igaro bada eta agindutako prozesua itzuli ez badu, artikulu honetan aipatutako pertsona desobeditze delituaren ondorioz errudun gisa auzipetuko da.
2007
‎Ganbera bakoitzean hiru bosteneko gehiengoak onetsi ditu Konstituzioa eraldatzeko proiektuak. Bi ganberen artean adostasunik izan ezean, adostasun hori lortzeko ahaleginak egingo ditu diputatu eta senatariez osatutako batzorde parekideak; batzorde horrek testu bat aurkeztuko du, eta Kongresuak eta Senatuak testu horren gaineko botazioa egingo dute.
‎Bi kasuotan, Senatua eta Kongresua ados jartzen ez badira, Batzorde Mistoa eratuko da, bertan diputatu eta senatarien kopurua berbera izanik, eta batzorde hori saiatuko da adostasuna lortzen. Batzordeak testu bat aurkeztuko du, eta bi ganberek testu horren gaineko botazioa egingo dute. Testua ezarri moduan onesten ez bada, Kongresuak erabateko gehiengoz hartuko du erabakia.
‎Kongresuak zentsura mozioa onesten ez badu, haren sinatzaileek ezin izango dute beste bat aurkeztu bilkura-aldi berean.
‎Enpresa edo lantoki batean hauteskundeak egiteko sustatzaileak pilatzen badira, erregistratutako lehenengo deialdia izango da baliozkoa hauteskunde prozesua hasteko, salbu eta enpresa batzordea duen enpresa edo lantokiko sindikatuen gehiengoak beste dataren bat aurkeztu duenean. Kasu horretan, azken data horrek izango du lehentasuna, baldin eta deialdiak betetzen baditu ezarri diren betekizunak.
‎Edozein kasutan ere, mahaiak behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko du botazioa egiteko ordua. Erreklamazioren bat aurkeztu bada, aktan jasoko da hori, bai eta mahaiak horren gainean hartutako erabakia ere
‎Urtebeteko epean, Batzordeak txosten bat aurkeztuko du. Horretan, auzia modu adiskidetsuan konpondu bada, gertaerak eta hartutako konponbidea labur labur azalduko dira.
‎Konponbide adiskidetsua lortu ez bada, gertaerak, idatzizko alegazioak eta alderdien ahozko azalpenak laburlabur azalduko dira (41 art.). Bestalde, 42 artikuluan ezarritakoaren arabera, 41 artikuluari jarraituz Batzordera igorritako auzi bat alderdiek gogoko duten moduan ebazten ez bada eta horiek hori onartzen badute, Giza Eskubideen Batzordeak Adiskidetze Batzorde Berezia izendatu dezake auzia modu adiskidetsuan konpontzen ahalegintzeko. Azken batzorde horrek urtebeteko epean baino laburragoan, Giza Eskubideen Batzordeko lehendakariari txosten bat aurkeztuko dio, eta horretan, auziaren azterketa zein egoeratan dagoen labur azaldu dezake edo auziaren konponketa adiskidetsua lortzen bada, gertaera eta lortutako konponbidea labur azalduko ditu, edo konponbide adiskidetsua lortzen ez bada, egitezko gertaera guztiei buruzko ondorioak, auziaren konponketa adiskidetsua lortzeko aukerari buruzko oharrak eta alderdien azalpenak gehituko ditu.... Azken kasu horretan, alderdi diren estatu interesdunek Giza Eskubideen Batzordeko lehendakariari jakinaraziko diote Batzordeko txostenaren baldintzak onartzen dituzten edo ez.
‎Kasu horretan, Batzordeak kasuan kasuko estatuari jasotako komunikazioaren berri emango dio eta salatutako estatuak, sei hilabeteko epean, Batzordeari azalpenak edo adierazpenak aurkeztu dizkio auzia argitzeko eta horren inguruan hartutako neurriak adierazteko. Batzordeak jasotako komunikazioak aztertu eta oharrak estatu interesdunari eta kasuan kasuko gizabanakoari aurkeztuko dizkio, eta Nazio Batuen Batzar Nagusiari urtero aurkeztu behar dion txostenean, jardueren laburpen bat aurkeztuko dio, protokolo hori dela bide.
‎Zernahi gisaz, gainerako botereak legearen mende daude eta legea indarrean dagoen bitartean bete egin behar dute. Botere betearazleak legea aurkaratu dezake (adibidez, Konstituzio Auzitegian konstituzio aurkakotasun errekurtso bat aurkeztuta), baina legea indarrean dagoen bitartean, errespetatu egin behar du eta administrazio jarduna legean ezarritakora egokitu behar du (maiatzaren 17ko 39/ 1983, otsailaren 17ko 22/ 1984, eta maiatzaren 16ko 61/ 1984 KAE). Botere betearazleak erregelamenduak emateko duen aukerari dagokionez (erregelamenduak emateko ahala), legearen mendekoa da beti (uztailaren 26ko 1086/ 1986 KAE).
‎Senatuak baimena ematen badu, orduan Erregeak berrespen tresna egokia emango du. Aitzitik, Senatuaren akordioa eta Kongresuarena bat ez badatoz, Kongresua Senatua batzorde mistoa eratu eta horrek testu bat aurkeztuko du, eta bi ganberek horren inguruko botoa eman dute. Bi ganberek testu hori onetsiko ez balute, Kongresuak erabateko gehiengoz erabakiko du.
‎Eskuordetza Gobernuak horren erabilera egin ostean agortzen da, kasuan kasuko legegintzako dekretua argitaratuta (legegintzako dekretua onetsi aurretik, Estatu Kontseiluari kontsulta egin behar zaio osoko bilkuran), eta Gobernuaz bestelako agintariei ezin zaie eskuordetzarik egin. Gobernuaren aldeko legegintzarako eskuordetza indarrean dagoenean, Parlamentuan eskuordetza horren aurkako lege proposamenen bat edo zuzenketaren bat aurkezten bada, Gobernuak horren izapideak egiteari uko egin diezaioke. Eskuordetza horren aurka egin nahi duenari geratzen zaion aukera bakarra Ordezkaritza Legea erabat edo zati batean indargabetzeko legeproposamena aurkeztea da (EKren 84 art.).
‎Gorteen antolaketa, erlijioa, jabetza gizarteratzea eta erregioen autonomiak. 1935ean, Errepublikako lehendakariak berak bultzatuta, eraldaketa proiektu bat aurkeztu zen, artikulu batzuen izaera polemikoa arintzeko eta mekanismo batzuen funtzionamendua hobetzeko, baina horrek ere ez zuen arrakastarik izan: ez zitzaion arretarik jarri beste gai batzuk premiazkoagoak zirelako, eraldaketan interesa zutenek akordiorik lortzen ez zutelako, eta guztia baldintzatzen zuen gizarte tenkadura zela eta.
‎Horrez gain, artikulu horrek herri ekimena (legegintzakoa) jaso zuen. Horren bidez, herriak Gorteei lege proposamen bat aurkeztu ahal zien, baina hautesleen %15ek eskatu behar zuten gutxienez. Bi kasuetan, Konstituzioak geroko lege batera igortzen zuen, eta lege hori ez zen inoiz aldarrikatu.
‎lehenengo eta behin, Konstituzioa eraldatzeko proiektuak ganbera bakoitzean hiru bosteneko gehiengoak onetsi ditu. Baina bi ganberen artean adostasunik izan ezean, hau da, Senatuak onetsitako testua Kongresuak aldez aurretik onetsitakoarekin bat ez badator, Konstituzioan ezarri da adostasun hori lortzeko ahaleginak egingo dituela diputatu eta senatariez osatutako batzorde parekideak; batzorde horrek testu bat aurkeztuko du, eta Kongresuak eta Senatuak testu horren gaineko botazioa egingo dute. Bi ganberetako hiru bostenek onesten badute, parlamentu onespenaren betekizuna baduela ulertuko da.
‎Asko ez ziren agertu, eta ordezpenak egin arren, izendatuen ordezkagarritasuna oso urria izan zen. Napoleonek berak Konstituzioaren proiektu bat aurkeztu zuen, eta horren aurrean biltzarrak zenbait zuzenketa proposatu zituen. Eztabaida labur batzuen ostean, azkenean onetsi egin zen.
2008
‎1 Ondoz ondoko eraketan, sustatzaileek eratze egitarauaren eta informazio liburuxkaren ale inprimatu bat aurkeztu behar dute sozietatearen egoitzako Merkataritzako Erregistroan, bertan gordailutzeko, aurretiaz Balore Merkatuko Nazio Batzordean gordailutu direla egiaztatzeko agiriarekin batera.
‎1 Akzioen eskualdagarritasunari jarritako estatutu murrizketak mortis causa eskualdaketei ere aplikatu ahal zaizkie, estatutuetan esan-bidez agerrarazi denean hori. Halakoetan, akzio izendunen liburu erregistroan eskualdaketa horren inskripzioa ukatzeko, sozietateak akzioen eskuratzaile bat aurkeztu behar dio jaraunsleari, edo, bestela, sozietateak berak akzio horiek eskuratzeko asmoa azaldu behar du, inskripzioa eskatu den unean akzio horiek duten zentzuzko balioa ordainduz, 75 artikuluak ezartzen duenaren arabera.
‎1 Administratzaileek bat egiteko proiektuaren ale bat aurkeztu behar dute eragiketa horretan parte hartzen duen sozietate bakoitzaren Merkataritzako Erregistroan, ale hori bertan gordailututa gera dadin.
‎Bermearen kostuak ordaintzeko prozedura interesatuak eskatuta hasiko da organo zerga biltzaile eskudunari idazki bat aurkeztuz. Idazkiarekin batera, ebazpen irmoa, bermeen kostuen ziurtagiriak eta kobratzeko modua ekarriko dira.
‎Halaber, ikuskapen jarduera berriro hastea erabaki dezake (beste hiru hilabeteko epean gehien jota). Bigarren kasuan, beste akta bat aurkeztu behar zaio subjektuari, eta hori adostasunedo desadostasun akta bezala tramitatuko da. Aktarik egin ezean, hamabost egun alegazioetarako eta hilabetearen buruan behin betiko likidazioa emango du.
2009
‎Atal honetan xedatutakoa gorabehera, edukitza galdu duenak burtsan erosi baditu tituluak, eta salaketarekin batera agenteak luzatutako ziurtagiri bat aurkeztu badu, titulu edo efektuak zehaztu eta haren identitatea agerrarazten duena, salatzaile horrek auzitegi edo epailearengana jo aurretik establezimendu edo pertsona zordunarengana jo dezake, edota agenteen elkargoko Sin dikoen Batzara, ordainketaren aurka egiteko eta kasuan kasuko argitaratzeak eskatzeko. Halakoetan, establezimendu edo enpresaburu zordunak eta sindikoen batzak jardun behar dute epaile edo auzitegiak ondokoa jakinarazi balie bezala:
‎2 Halakoetan, epaitegiak kauzio egokia eskatu behar dio eskaeragileari, tuko dira, baldin eta berrikusitako urte horrek auzibideko kostu eta auditoretza gastuak ordaintzeko. Kostu eta gastu horiek eskaera egilearen kontura gerako kontuetan ez badago oinarrizko akats edo irregularitaterik; hori egiaztatzeko, auditoreak eginiko txostenaren ale bat aurkeztuko du eskaeragileak epaitegian.
2011
‎Alderdiek araubide bat proposatzen badute aitona amonek euren lobak bisita eta eurokin komunika daitezen, epaileak araubide hori onetsi ahal izango du, aurretiaz aitona amonei entzun eta horiek adostasuna emanez gero. Akordioei ezezkoa emateko, epaileak ebazpen zioduna eman behar du, eta, kasu horretan, ezkontideek beste proposamen bat aurkeztu behar diote epaileari, horrek onets dezan, bidezkoa izanez gero. Epaileak akordioak onesten dituenetik, akordio horiek premiamendu bidean betearaz daitezke.
‎Fidatzailea eman behar duenak pertsona bat aurkeztu behar du, eta pertsona horrek betebeharrak hartzeko gaitasuna eta bermatu beharreko betebeharrari aurre egiteko beste ondasun izan behar ditu. Ulertuko da betebeharra betetzeko tokia zein izan eta toki horretako epailearen jurisdikziopean dagoela fidatzailea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia