2006
|
|
Zurrutero galanta zen, eta horrek bihotzekoa ekarri zion Somerako taberna batean zegoela, eta, bueno, alkoholzuloetako lagunek Mallonako kanposantuan eman zioten lurra, bai, baina honek, berriz, ederto errezitatzen zituen poemak, Dylan Thomas, Yeats, Whitman eta halakoenak, eta kanposantukideek gustura entzuten zizkioten, batez ere Dylan Thomas-enak, ezin hobeto errezitatzen ei zituelako haren azentu etilikoaz... bertan lurperatutako emakumeek ere tratu berezia ematen zioten, eta egunero sexuaren plazerra eskaini ere... han lurperatuta zeuden emakumeak asko zirelako, eta ingeles literaturzaleak Londresko gozotasunaz hartzen zituelako denak... Berdin ibiltzen zen, emakumeen kontuaren aldetik esan nahi dut, Atxuriko Tomasito, apur
|
bat
atzeratua zena, azokako dendarien errekaduak hara eta hona eramaten, ia ia ni nabilen moduan, baina hura suerte hobeaz, bai, dena esan behar da... Hark kristoren aldaba zeukan, itzela zen hankarteko odoloste hura, eta inguruko neskazahar eta alargun guztiek erosketak etxera ekartzeko aitzakiaz mesede hartzen zuten, mesede eta plazerra... antxoak, barbarinak, bisiguak eta halakoak sukaldean utzi ostean txitxarro ezkutua bilatzen zioten Tomasito inozenteari... praketako botoiak askatu ostean aldabari laztan pare bat eman eta han hasten zen haren erreminta handitzen, tentetzen, harrotzen... eta Tomasitoren ezpainetan irribarre inozente bat, hura eskertuko balu bezala... hantxe, sukaldeko mahai gainean, arrain freskoaren usainaz, andreak gona jaso, kuleroak erantzi eta hankartean besarkatzen zuen Tomasitoren aldaba erraldoia... gero, txokolate ontza pare bat edota bestelako gozoki batzuk eman, baita Begoñako amabirjinaren postaltxoren bat ere, eta poz pozik alde egiten zuen...
|
2016
|
|
Eta handik hamar minutura egindako plaka lantzen eman du astea Rafael Artista Fotografok, bikotea bizi izan den etxeak jangelan beti eskegia eduki duen pastel tonutan margoturiko instantanea: ...osatzeko, ez kapitainarena ez marinelarena, borsalino dotorea baino, buruan ipini eta kokoterantz atzeratu dio gizonak –Nire gizonak–, lau hitz esanik eta Regimiento Sicilia nº 2eko bandak jotako bi bolero dantzaturik beretu gizonak luzitu ahal izan zezan zimurrik ez dakien kopeta ederra –Moderno zinemako pantailan gaiztoek azaltzen zuten ezaxola zoragarri hartan– kapelua apur
|
bat
atzeratuta. Argazkia marko batean, ikusgarri ipintzeko dela oroitarazi dio alargunak argazkilariari eta zenbat den dena, kapelua ere bai –denek zekiten dirua zeukala–, horregatik itxiarazi dio zabaldua zeukan kartera Talleres Mendiako lehen ofiziale elektrikariak esku bakarrean bilduz kartera eusten zuten alargunarenak.
|
2017
|
|
Hiletak ez zuen mundu honetakoa ematen. Axik, kazetaritza izpiritua akuilu, “who was that Tom” galdetu zion Kenneth pixka
|
bat
atzeratuarengana gorputza jiratuz.
|
2020
|
|
Furgoneta arrankatu, kaminoaren erdian jartzeko pixka
|
bat
atzeratu, eta bolanteari kolpe bortitz batzuk emanez atera du Lezetak industrialde ondoko zerbitzubidetik. Biribilgunetik ziztu batean irten da, Gariren protestei entzungor eginda, eta HozTeken egoitza dagoen poligonorako bidea hartu du.
|
|
Seinale txarrak iruditzen zitzaizkidan denak, baina, beste alde batetik, azken deian transmititu zidan pozak adoretu egin ninduen, eta azkenean onartu egin nion gonbita. Napolin pasatu behar nuen astea, baina itzulera egun
|
bat
atzeratzea nahikoa nuen Erromara joan eta koadroak ikusteko.
|
|
Konponketak egitera joaten den lantegietako batean behin ezagun batek kontatu zion bere lankidea ere horrela hasi zela, eta medikuak bertigoa zela esan ziola. Lezeta bera ere susmo hori hartzen hasita dago, lehengo batean zorabioaren erasoa sentitu baitzuen furgonetatik jaitsitakoan gora begiratzeko burua pixka
|
bat
atzeratu zuenean. Furgonetako ateari helduta aurkitu zuen Gari lankideak, aurreraka makurtuta, lurrera begira.
|
2023
|
|
Nahiko aldarte ilunean nenbilen azkeneko bi urteetatik hara, batez ere nire txikitako bi adiskide hil eta gero, berrogeita bost urtekoak biak, nire adin berekoak, bata biriketako minbiziaren ondorioz, bestea bihotzekoak jota. Erraz tristatzen nintzen, are errazago ateratzen nire onetik, eta oihuka eta zalapartaka hasten, zakar, eguneroko bizitzako edozein kontu txiki okertze hutsarekin, emazteak azken orduko erosketa bat egitera bidaltzen ninduelako, laneko hitzordu
|
bat
atzeratzen zidatelako, bizikletan nenbilela gurpila zulatzen zitzaidalako... Ez nintzen ezertaz gozatzeko gauza, beti okerrena gerta zitekeelako susmoak hartzen ninduen eta hipokondria atake absurdo eta mingotsak izaten nituen.
|