Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 247

2017
‎" Gainera" esan zuen nagusiak," txori bat dago hilda estatuaren oinetan. Bando bat atera dugu txoriak hona hiltzera etorri ez daitezen debekatuz".
‎samarainoko bainu-jantzia eraman behar izaten zuen. Hortik gutxira, Bergamoko agintariek pentsatu zuten itsasoko ur gazia kaltegarria izan zitekeela artelanerako, eta agindu bat atera zuten Deplis jaunari itsasoan bainatzea erabat debekatuz. Zorionez, Deplisen merkataritza etxeak beste herrialde batera bidali zuen lanera:
‎Hori pentsatzean sabela igurtzi du. Eta malko bat atera zaio. Malko hori, kanpoko euri tanta dela imajinatu du; hodeien negarra dela, ez berea.
‎Barrura sartu zenean esperantza gutxiz bere lagunak heldu ote ziren begiratu zuen, baina susmatu bezala oraindik ez ziren bertara agertu. Poltsikotik txanpon bat atera eta ardoa eskatu zion Maialeni, Balbeko tabernari gazteari. Bera zen herrian gelditzen zen gazte bakarra.
‎piercina, footina... Beste petalo bat aterako nuke minarekin asko daudelako: sumina, samina...
‎sumina, samina... Beste petalo bat aterako nuke oso adjetibo markatuekin: latina, dakina, makina...
‎Kalean bikote bat ikusi du ausaz, ikus zezakeen bezala lagun talde, zakurrarekin pasiatzen den nerabe edota familia alegera. Baina bikotea harrapatu du edo bikoteak harrapatu du bera, auskalo, eta hortxe dago zain, petrilean eserita, ia konturatu gabe argazki kamera prestatuz argazki pintoresko bat ateratzeko. Atera bitartean, ordea, bikotearen balizko bizitza eta mirariak irudikatuko ditu Michelek, xehe.
‎Emakumeak buztinezko lapiko eta mateak mugitu zituen. Hasperen bat atera zitzaion:
‎Beltzaren begiak zuri ireki ziren. Ezpainek dar dar egiten zioten, hitzen bat atera nahian edo. Begiratu zien denei ingurura, belauniko.
‎Lagunak baiezkoa ematen zion, barrendik irrika izpi bat ateratzen zitzaiola. Zenbait pertsonari sumatzen zaion eta hain erraz maitasun egiten den gorroto kutsuaz nahasirik.
‎Adarra jotzen digute, baina merezia ere badaukagu, aspaldi erosi gintuztelako. Zalaparta pittin bat ateratzen dugu noiztenka, baina handik aurrera... Egitasmo alternatiboak badira Goiener, Fiare..., bizimodu diferenteak ere bai, baina ez dute zalapartak eta kexuak behar lukeen neurrian aurrera egiten.
‎Altxatu gabe, aulkian buelta eman eta atzeko apaletan bilatzen hasi zen. Laster hautsez betetako kale izendegi bat atera zuen. Mahai gainera bota zuen, Martxeloren aldera.
‎Taldetik mutil zahar bat atera da haserre bizian, azken kurtsoko bat. Ondo ondora hurbildu zaio Martxelori.
‎Patrikatik galtzerdi bat atera du txanodunak, ahoa ireki du gidariak. Zapi batez ondo lotu du gero buru bueltan.
‎AGUREAK zigarreta bat ateratzen du, baina zalantzan dago. Azkenean, piztu egiten du.
‎Erabiltzeko oso erraza da, baina, bi hitzetan bada ere, Instagramek nola funtzionatzen duen azalduko dugu. Lehenik eta behin, telefono mugikorrarekin argazki bat aterako dugu. Lehen esan bezala, irudia oso garrantzitsua da, beraz, aplikazioak berak eskaintzen dizkigun erremintak erabiliz, argazkia" politago" jarriko dugu ondoren.
‎Itxaron momentu bat.. eta bere motxilatik liburu zahar eta lodi bat atera zuen hemen dago. Aitonak oparitu zidan, gogoratzen?
‎Hori esanez, bizikleta hartu eta laborategira abiatu zen. Iritsi zenean, atea jo eta gizon bat atera zitzaion. Ile zuria zuen eta kopetan lupa bat zeraman.
‎Paketetik zigarro bat atera eta eskaini egin dit, gauza garrantzitsu bat esan behar zuelakoan. Horrelako momentuetan ez dut erretzeko gogorik izaten.
‎Kartazalean ez dago ezertxo ere idatzita. Kontu handiz zabaldu dut eta boligrafo urdinez idatziriko orri koadrikulatu bat atera dut bertatik. " Herriaren lotsagarri zarete.
‎Urtarrilaren 14ko ilunabarrean, Sarek deitutako manifestazio jendetsua amaitu ostean, Bilboko Alde Zaharrean beste manifestazio bat atera da laugarren urtez, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta. Ehunka lagun batu dira Amnistia Osoa lelopean.
‎Gelditzen dira. Jamil ek paperezko zapi bat ateratzen du poltsikotik.
‎Ia bitan puskaturik zegoen zigarro bat atera zuen poltsikotik eta piztu gabe uretara bota zuen errekan pausatu arte begiradarekin segitu zuelarik. Bat batean buelta eman zuen eta berari fijo begira ari zitzaion atso bat topatu zuen aurrez aurre.
‎Bera ilargi betean eta bestea ilargi berrian. Ezkerreko bizkarretik zintzilik eta danbadaka zeraman makutotik zigarro bat atera zuen, pixka bat geroago papertxo zimurtu hura sartu zuela. Nazka izpi bat ere nabaritu zitzaion keinuari.
‎Bueno nahikoa! (kuaderno bat aterako du) Partido hau bertan behera ustea erabakitxen dut!
‎(telefono txiki bat aterako du) Hola maja Zer? (...) barkatu majo Nola?
‎Patxok hanka bat ateratzen du bere zorrotik eta jaten hasi. Mikel begira, goseak hilda.
‎(...) Oh... Itxoin. (Txiskero bat atera eta pizten du)
‎Mikelek txanpon bat ateratzen du.
‎Ezkongabeko gizonak ez zuen ezer esaten ozenki. " Cyril, ez," egin zion oihu izebak kuxinak kolpatzen hasi zen mutil txikiari, kolpe bakoitzarekin hauts hodei bat ateratzen ari baitzen.
‎Eta ADSLko militanteek komunikatu bat atera dute
‎Goraka doa, hala ere, oso mantso. Garestia da traineru bat ateratzea, eta ikusten da emakumeen maila eta gizonena ez daudela parean.
‎Diru xehe bila sakelan, eta Erregina atera dut, irribarrez, limurtzaile. Dirua sartu dut, eta nire atzetik sari bat atera da. Zurrumurruak itzaletan, ahots latzak, garrasika; nire zain, gorroto bizian.
‎Motozerrak utzi duen zulotik kolore gorrika haritxo bat ateratzen da. Odola balitz bezala.
‎Gaizka atzetik bidean behera ikusten dugu. Behean, urruti xamar, baserria eta Gaizkaren bizkarretik soka bat ateratzen dela ikusten dugu, lurrean bukatzen den soka bat. Kamerak soka jarraitzen du, mendi aldera bueltatzen da berriro kamera soka jarraituz.
‎Gaizkak bere arrebari begiratzen dio. Amaiak poltsatxo bat ateratzen du. Gaizkari ematen dio.
‎Gaizkak poltsatik dotore enmarkatutako argazki bat ateratzen du. Amaiaren argazki landu bat da.
‎Jakin al daiteke? esan zion tabernariak ardo txarro bat atera eta ogi puska bat jartzearekin batera.
‎Dena den, beraiek ere ez zekiten zein zen jeinu hori eta zer gerta zitekeen, eta urduritasuna handituz zihoan haien artean. Bat batean orro ikaragarri bat atera zen pagadiko zuhaitz guztien gainetik, inoiz entzundako marru bortitzena, bihotz ausartena ere izoztuta uzteko modukoa.
‎Gadesen portutik egun bat berantago itsasontzi eskuadra bat atera zen, merkatari eta gerlariz osatua. Gauloipor deituriko zamaontziak handiak ziren, 25 metro luze eta 7 zabalekoak.
‎Ikusten?". Patrikatik, zereal ale eskukada bat atera zuen. Elur antzarak, begi borobil eta marroiak ireki, eta mokadu bat jan zuen.
‎Nire plana logelan ezkutatuta geratzea zen eta, handik, gertatuko zena ikustea. Uste nuen, polizia eta jazarle arriskutsu haiek elkartzea lortuz gero, abantailaren bat aterako nuela. Baina orduan beste ideia hobe bat bururatu zitzaidan.
‎Segidan, atlas bat atera nuen eta Uharte Britainiarren mapa handi bati begiratu nion. Eskualde basati batera joatea bururatu zitzaidan.
‎" Bradshaw" gidan ordutegia kontsultatu ondoren, ikusi nuen St Pancras geltokitik 7:10ean tren bat ateratzen zela, eta tren hori hartuta, Gallowayko edozein geltokitan egon nintekeela arratsalde amaierarako. Hori ondo zegoen, baina hori baino garrantzitsuagoa zen St Pancrasera nola iritsi asmatzea, Scudderren lagunak eraikinaren kanpoaldean egongo zirela ziur samar nengoen eta.
‎Klik bat entzun zen, palanka bati tira egin izan balio bezala. Lur azpitik eta oso urrundik, burrunba bat entzun zen, eta leihoaren beste aldean ikusi nuen eskaileretatik klerazko hauts hodei bat ateratzen ari zela.
‎Ordu bietan, egongelako besaulkian nengoela esnatu ninduen eta, begiak etengabe kliskatzen nituela, gau ilun izardunean barrena eraman ninduen. Tresna etxola batetik, bizikleta zahar bat atera zuen eta eman egin zidan.
‎Horren arrazoia galdetu nionean, azaldu zidan anarkistek hala uste zutela, horrek emango ziela itxaroten ari ziren aukera. Den dena nahaspila bihurtuko zen, eta espero zuten horretatik mundu berri bat ateratzea. Kapitalistek txanponak esku beteka bildu eta, hondamendia erosita, dirutza egingo zuten.
‎Bitxia iruditu zitzaidan idazmahai hartan eserita egotea kabineteko ministro batekin, mariskal batekin, gobernuko goi mailako bi ofizialekin eta jeneral frantziar batekin, guztiak niri begira hildako gizon baten oharretatik sekretu bat ateratzen saiatzen ari nintzela; eta sekretu hori hil edo biziko kontua zen guretzat.
2018
‎KONTALARIA. Biek berriro zerbait pentsatzeari ekingo diote, ratata, kruitz kruitz, ratata, oraingoan ke moduko bat aterako zaie burutik.
‎Batik bat erabiliko duten argudio nagusia dirua harrika botatzearena izango da: nola litekeen horrelako diru zakukadak xahutzea, diru horri beste probetxu bat atera dakiokeenean?. Horrelakoei Anjel Lertxundiren hausnarketa jar dakieke mahai gainean:
‎Ilunabarra da eta haizea, euria eta hotza nagusi dira bertako karriketan. Jundane Bixintxo eliza ondoko apez etxetik beltzez jantzitako gizon luze kaskazuri bat atera da, eta bere atzetik bi mutiko gazte. Gizona herriko apeza da eta bi mutikoak meza mutilak.
‎Bat batean handi bat atera zen itsasoaren sakontasunetik eta aurrez aurre jarri zitzaien. . Arrantzaleek, asaldatuta, itsasotik ateratako munstro modernoari begiratzen zioten izu handiz.
‎Ikusleak, tximista bezala, altxatu ziren, eta kantxara jaitsita Aita Etxeberri eta Aita Goietxe lepo gainean altxatu eta horrela paseatu zituzten frontoian barrean bi edo hiru itzuli eginez. Alkateak kopatzar handi bat atera zuen eta irabazleei eman zien. Ondoren, gazte galtzaileei eskua luzatu zien eta sari gisa gutunazaltxo batean telefonoz hitzarturiko dirua eman zien.
‎Hau kilikagarria da! Ni ez noa hemendik argazki bat atera gabe! eta hori esanaz, Oihanak poltsikotik makina ttiki bat atera zuen eta argazkia ateratzeko prestatu zen.
‎Ni ez noa hemendik argazki bat atera gabe! eta hori esanaz, Oihanak poltsikotik makina ttiki bat atera zuen eta argazkia ateratzeko prestatu zen.
‎Zortzi lagunak, beraiekin ari zela ikustean, korrika eta lasterka hasi ziren gainetik behera, maiz eroriz, altxatuz gero, eta berriro eroriz. Hori ikusterakoan, sorginen erreginak sastakai (9) zorrotz bat atera zuen bere arropen artetik, eta besteek gauza bera egin zuten.
‎Orain zer nahi dun, beste argazki bat atera, ala. Ainhoak, haserre antzera.
‎Ikusten ari ginenaren froga nahi nuen, besterik ez. Horregatik bururatu zitzaidan argazki bat ateratzea Oihanak.
‎Halako batean, kanpai dorretik itzal luzexka bat atera zen. Emakumea zirudien eta gazteei begira gelditu zen.
‎Ikaragarri handiak ziren, biribilak eta argitasun zuri trinko batez inguratutakoak. Horietako batetik, argi izpi zabal eta iraunkor bat atera zen, eta gure lagunengandik bost metrora edo zegoen San Migel elizako kanpai dorrera iritsi. Argi hura eskailera argitsu modukoa zen, edo gutxienez, horrela iruditu zitzaion gure gazte jendeari.
‎Bertatik joan zitzaidan jolasgura, eta adar atzean estutu nintzen berriro ikara batean. Beste gezi bat eta beste bat atera ziren hegan; ez zuten jo Hagin Mailatu; hosto artean ziztu egiten zuten; arku handi bat osatuosatu eta lurrera erortzen ziren berriro.
‎ZAHARRA. Antzinako sugandilen antzera, buztana galtzean beste bat ateratzen zitzaiela?
‎Zu! Irri bat atera zaizu! Ba, ez pentsa, ez zen nire errua nota txarrak ateratzea, irakasleek gorrotatu egiten nindutelako zen dena...)
‎Afaria gustura joan zen, bapo jan eta bapo edan eta justu hurrengo goizean azkar eta fresko altxatzeko ohera joateko asmoa genuela uste nuenean hara non plan berri bat ateratzen den, postre ondorengo kopatxoen berotasunean.
‎Bazkariaren errezeta argazki batean ateratzeko gai dira yankiak. Aizak Joxemiel, ziur gringo hauek onddo puntuak erabat kontrolatuta dauzkatela, eta aurki Nafarroan liburu bat ateratzeko prest izango direla Sanzen hitzaurre batek lagunduta. Ea, zein izan daiteke yankien balizko liburu horren izenburua?
‎Haren etxean hilbegiran bildu ziran auzoak, eta hara non sartu zan neska ederra, giltza zulotik, itxura: intxaur azal batetik estalgi pitxi bat atera eta hartaz estali euan bere amorantearen gorpua. Emakume batzuek eskuratu gura eudien oihal baliotsu hura, eta orratzez josi eudien ohera.
‎Adibidez, beila bat ofreditu Orreagako Ama Birginari," eria pausatzeko", Behorlegin entzun dudanez. Zerainen, gaixo batek heriotza gogorra zuenean, auzoko etxeetan dirua biltzen zuten gomendiozko meza bat ateratzeko, lehenbailehen pausa zedin (Goñi, 1991: 64).
‎Eranzten hasi zen eta Siniukhaiev tenientea luzaro egon zen begiratzen lege aholkulariak nolako trebeziaz kentzen zituen oinetako botak, nola jaurtitzen zituen kolpe batez, nola askatzen zituen botoiak eta nola estaltzen zen ondoren manta batez eta nola aharrausi egiten zuen. Azkenik, nagiak atereaz, Siniukhaiev tenientearen eskura begiratu zuen bat batean, eta lihozko zapi bat atera zuen mahukatik. Sudurra garbitu ondoren, aharrausi egin zuen berriro.
‎neskak tangaren atzeko alde mehean kondoi bat lotuta eramatea, esaterako. Edo hura komunetik irten bezain laster mutilak preserbatibo sorta bat atera eta aukeratzeko ematea. Baina ez, Gurutze Gorriak mezu atzerakoia nahiago izan du:
‎Iñaki Azkunak lezio ederra eman zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua zen garaian. Hiesaren kontrako kanpainaren aurkezpenean kondoi bat atera zuen hedabideen aurrean, eta hitz hauek esan zituen, gutxi gorabehera. " Inor ez dadila engaina:
2019
‎Buckek, noski, ez zuen alderdi hura ezagutzen. Eta untxi mamu hura harrapatzeko ingurunea eman zuenean, erreka gainetik nondik ikusten duen, mamu bat ateratzen untxiarenaren bidera. Spitz zen.
‎Eta ez duzu pentsatzen, pragmatikoak izaten badugu eskarmentu nahikorik, pertsona batzuek zaindu egin zutela haur hura, bere osasunaz arduratu zirela, eta arduradun batek erabaki zuela ume hura egokia izan zitekeela adopzioan emateko eta zerrenda batean sartu zuela. Eta ez duzu pentsatzen, jakina, argazkilari bat hiriko umezurtz etxera joan zela bertako haurrei argazkiak ateratzera eta zure alabari argazki bat atera ziola, ederki kostata ziurrenik, ume hauek ez baitira geldirik egotekoak, eta argazki hura paper batean inprimatu zuela eta administrari batek paper hura beste batzuekin batera bildu zuela eta bidali zuela hegazkinez Beijingera, han baitago horrelako gaiez arduratzen den jendea. Eta han," Maching Room" izeneko gela bateko ordenagailu batean, funtzionario batek zure argazkia eta haur horren argazkia, zure alabaren argazkia, jarri zituela bata bestearen ondoan, eta funtzionario hura, pertsona maitagarri hura, berehala konturatu zela ume hura zure alaba zela, horrela izan behar zuela eta zu zinela, ezinbestez, haur haren aita.
‎Zer ordutan atera ginen erregistrotik ezin esango dizuet, arestian aitortu bezala dena lausoturik agertzen baitzait, dena nahastuta, norbait nire oroitzapenen ganbaran sartu eta bildutakoa hankaz gora utzi izan balu bezala. Argazki ofizial bat atera genuen Garazi gabe funtzionarioek debekatu zioten Txinako familia liburuan agertzeko eskubidea, jarraian argazki ez ofiziala atera genuen laurok batera ederki kostata atera ere, Enara ez baitzen geldirik geratzen, zaintzaileari opari bat egin genion adopzioetako protokolo ez idatzi batek hala egin behar dela dio eta erregistro hartan bete beharrekoak ahal izan genuen moduan bete genituen et... Enara seko beldurtuta sartu zen bainuontzian, beretzat berria bailitzan, baina berehala lasaitu eta plisti plasta egiten hasi zen bere ahizparekin.
‎Arrain Lekaioak beso azpitik gutun handi bat atera zuen, eta beste lekaioari ematen ziolarik honela zioen:
‎Gurutzatu zuen gela guztia, eta tximinia azpian zegoen har losa zabal bat jaso zuen. Handik zakuto bat atera zuen. Txin txin txin, diruaren hotsa, kantuak bezala egin zuen hark.
‎Oroigarri bat ere ez dut bererik. Negar zotin bat atera zitzaion. Eta gero:
‎Tom, isilik egon beharra dugu. bat aterako bagenu, indiar horrek bi katu baino erruki gutxiagorekin hilko gintuzke. Tom, zin egin dezagun ez dugula hitzik ere esango...
‎Gero, orratz batekin odol tanta bat atera zuten behatzetik eta harekin zigilatu zuten zina.
‎Mozten duzu erditik. Ebakitzen duzu karatxoa ere piska bat, odol ttantta bat atera dadin. Odol tanto hura jartzen duzu baba zati batean.
‎Tomek poltsikotik papertxo bat atera zuen, zeharo tolestatua. Ireki zuen.
‎Berehala hondarra mogitu eta zomorro bat atera zen.
‎Eta orain, ez zaizu noski axola izango, esango al dizkiguzu hainbeste aldiz ikasitako gauza batzuk? Nere emaztea eta ni entzuteko gogoz beteta gaude (Tomen kopetan izerdi hotz bat atera zen). Ez dut uste axolako zaizunik, alderantziz, pentsatzen dut esateko desiratzen egongo zarela.
‎Goiz esnatu, ondo gosaldu eta karteltxoak egin nituen. Haietariko batean kaxatxo bat marraztu nuen, kaxatxo hartan zulo batetik emakumezko esku bat ateratzen zela ikus zitekeen alkateak emandako agiria sinatzen. Beste batean hauxe idatzi nuen:
‎Emakumeak iskin batean, haratago. Alkateak patrikatik papertxo bat atera eta ia erroldatuta nengoen galdetu zidan. Nik, ezetz.
‎Eskerrak ospitaleko medikuak emandako lasaigarriak aldean zituen. Kirol jertseko poltsikoan zuen flaskotik pilula pare bat atera zuen eskura, eta jarraian ahora sartutakoak mahaiaren aldamenean zuen ur botilatik zurrutada luzea hartuta irentsi zituen.
‎Handik ez denbora askora, eta paperetan buru belarri bazebilen ere, eten bat egitea pentsatu zuen, Mwezi anderea alaitu nahian edo. Ordenagailua garraiatzeko maletaren kanpo aldeko poltsikotik liburuxka mehe bat atera zuen; edonora joanda ere, beti poltsa horretan eramaten zuena zen. Txirritaren bertso berriak ziren.
‎Egoera hartan, uraren korronteari jarraitu eta etor zitezkeen berriei itxarotea zela onena pentsatuko zu. Pentsamendutik esaldi bat aterata irten zen.
‎Eskuin sorbaldako zauria min ematen hasiko zitzaion eta, pentsatu gabe, lasaigarri flaskoa ahoz behera ipinita, gora begira zeukan eskura pilula pare bat atera eta, jarraian, ahora sartu ondoren, mahaiaren albo batean zuen botilatik ur zurrutada laburrarekin batera irentsi zuen.
‎Haakonssonek bitxiontzitik eraztun bat atera zuen. Esmeralda berde berdea zen urrezko koroan ezarrita zegoena.
‎Espedientean Lisari odol lagin bat atera ziotela agertzen zen eta Kimballi ere gauza bera egingo ziotela, edo asmo hori zeukatela bederen, baina Kimballen odol laginik ez zegoen. Aitatasun froga ez zen sekula egin.
‎1985eko azaroan, New Hampshireko Allenstown herrian (Manchesteretik hamabost miliatara dagoena), Bear Brooks natura parkearekin muga zeukan baso batean, ehiztari batek 55 galoiko altzairuzko upel bat topatu zuen, zeinetatik plastikozko zaku bat ateratzen zen. Poltsaren edukia miatzerakoan aurkikuntza lazgarri bat egin zuen:
‎Baina okupazio mailak trabertino geruzekin tartekatuta daude, eta, horri esker, okupazio mailak bereizita daude. Horregatik, haien bizimoduaren berri ematen duen informazio pila bat atera da handik, tartean, erabilera desberdinak adierazten dituzten su motak".
‎Ez Molière, ez Rabelais, ez Racine, ez Pascal, ez Stendhal, ez Voltaire, ez Montaigne, ez gainerako guztiak!...". Behatzak liburuen gainetik geldiro irristatzen jarraitzen zuen eta ia entzun ezinezko" A!" bat ateratzen zitzaion aldian behin, uste ez zuen izenen bat irakurtzen zuenean, nik uste. " Ingelesak hasi zen berriro, segituan pentsatzen da:
‎iruditu zitzaidan bai, iruditu zitzaidan, matxinatzera animatu behar gintuela. Baina ez zen hitz bat atera haren ezpainetatik. Ahoa itxi zen, eta begiak berriro.
‎Biharamun goizean, kabriolet militar gris, handi handi bat sartu zen lorategian. Gidariak eta soldadu gazte mehe, ilehori eta irribarretsu batek bi kutxa eta oihal grisez bildutako zama handi bat atera zituzten. Gelarik zabalenera jaso zuten dena.
2020
‎Arrazoi duzu, deserosoa zen egoera niretzat ere eta ez nekien nola jokatu. Orain ere, nire herabetasun madarikatu honen erruz esaldi nahiko zabar eta lekuz kanpoko bat atera zait solasean hasteko. Has gaitezen berriro:
‎Halaxe da Eloi berriz gidari lanean, pisukide talde honetatik mugimendu bakezale bat, sindikatu anarko libertario bat, sekta sataniko edo logia masoniko bat atera daitekeenaren ideia txorakeria bat da. Halako zerbait bururatu bazaio norbaiti, gutaz dakien guztia telebistako goizeko magazin batetik ikasi duelako da.
‎Biba lagundia!". Alde batera eta bestera begiratuz, irribarre itxi bat atera zitzaion, ordura arteko lehenengoa, eta banan banan hasi zen inguratzen zuen oldeko kideak ikusten: lursailaren administratzailea ez ezik, beheko solairuko matrimonio berezia lehen aldiz bozkario betean, Mary hormaren kontra estutu zuten beste bi bizilagunak, eta pareko blokeko bestea hura ere han zen, eta beste asko seguru han zirela:
‎Egin izan balizkiote bezala, irribarre gozoz saritzen ditu ondotik pasatzean begirada luzatzen duten guztiak. Amaitu duenean, bizkar zorrotik plastikozko ontzitxo bat atera, barruan dakartzan hur xigortu apurrak jan eta haurretako bati bota dio oinetara.
‎Dagoeneko ez da irribarrearen arrastorik gelditzen bi lekukoen aurpegietan. Gizonezkoak, besapean dakarren zorroari kremailera ireki eta aldizkari bat atera dio, azken hordagoa jotzeko: " Ez dakit argitalpentxo hau ezagutzen duzun...".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia