Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 90

2000
‎Ez zuten burutzen, bertzalde, kartetan agertzen zuen fortuna zoroarekin. Arratsaldez, eskolak akitzean," Lux eko" gure partidetan, oren bat aski zuen zazpi egun iraun behar zigun aste saria sakelaratzeko.
‎—nik. Azken alea irentsita, behako bat aski nuen frutontziaren aniztasuna agortua nuela frogatzeko. Zerbait gehiago janez gero, errepikatzea zegokidan.
2003
‎Berezgoak ez du bakarrik nahi, doi aberastasun, doi jende buru, doi lur eremu, doi alaitasun. Nahi du oraino eta, guziz, jende xehea neurri onean argitua, mintzai bat aski jori eta idazleen artaz goratua, jendearen arteko buruzagi argi eta bihozdunak: nahi du, hitz batez, ororen lehia kartsua, ororen odol hotzeko burutzapen bera.
‎Orduz geroz, gainera, Parisen nengoelarik, 1965/ 75eko hamarkadan, aita de Lubac en ikasle ohi jesuita saboiar gazte bat aski hurbiletik ezagutu nuen, dagoeneko aipatu dudan Michel de Certeau zena: fede handiko eta jakitate zabaleko gizon horrek idatzi zuen behin:
2004
‎aniztasunaren izaria, nire ustez ere, gizabanakoaren auzia ere bada Garmendiak aldezten duen moduan, baina ez da hor agortzen hizkuntzazko izaera ñabarraren auzia. Galdera soil bat aski izan daiteke aditzera eman nahi dudana azaltzeko: berez eta izatez ba ote dago talde aniztasunik gabeko gizabanako pluralik?
‎Hori zehaztu ondoren, esan dezadan beste gauza bat: nafar euskaltzale horiek atzeman duten erreakzio jarrera bat aski zuzena dela. Nafar agintariak beldurrak jota daude, inondik ere, euskarazko ereduen hazkundearekin, eta hazkunde horren sokak eragin dezakeen identitate eraldaketarekin.
‎Zergatik? Egiazkoaren konpartimenduak edo atalak mundu guzian zehar berberak diralakoan," zaku zale" en ustez" Logika" ren araberakoak eta aldakaitzak diran ezkero, denboran zehar, eta etnia eta herri batetik bestera beti bat diran ezkero, hiztegi on bat aski.
‎1914 ean, halere, Alsazia alemaneraz mintzo zan arras. Mende erdi bat aski izan da kulturazko hizkuntza ospetsu eta baliotsu bat ahultzeko (are gutxiago alemandarrei, Alsaziarrak jatorriz alemandar izaki, 1871 ean Alsazia Alemania’ren eskuetara igaro zanean). Erresumaren eragiña gero eta nabarmenago agertzen da.
‎Urrunean, tren baten txistu hots tristea belarriratu zitzaidan. Atzealdeko leiho batean emandako kolpetxo bat aski zitekeen kristala hautsi eta leihoa zabaltzeko. Dardarka ari banintzen ere, zegoeneko ez nuen hotzik sentitzen.
‎Hitza eman hidan. Ezagutzen dudan neska bat aski tristatu zuan agertzen ez hintzela ikusita...
‎–Gau bat aski izaten da batzuetan pertsona baten bizitza goitik behera aldatzeko...
2006
‎Erietxean ez dira hitz asko behar hurkoari, eutsi!? oihukatzeko; askotan, keinu bat aski izaten da.
‎Tratutik kanpo utzi ninduten Migelek eta Enekotek. Nonbait, ezkontza" higanot" bat aski eskandalu zen lurralde horretan, emaztegaiaren bastarta gehitu gabe mauletarren mihi gaiztoei. Aitatxi, bertzalde, ez zegoen ni galtzeko prest.
2007
‎Den dena razionala da (dena izpiritua da, esan genezake): izateko, eta den horixe eta ez besterik izateko, arrazoi bat askia egon baita, eta ez izateko edo bestelakoa izateko ez da egon arrazoi askirik. Berriz ere idealismo kantiarretik hasiz:
2008
‎Gaur egun, hitz aspertu bat aski izaten dut hizlariaren iragana ezagutzeko. Behin puntu horretara iritsita, ulertu ez ezik, sentitu ere egin liteke pertsonak sentitzen duena.
‎Itsasontziak, marinelen hitzetan esanda, buila handian hitz egiten zuen, plisti plasta pasatuz uhin kontaezinen gainetik; eta begiak leiho barrenaz gora altxa nituen arte ezin izan nuen ulertu nolatan ez ziren zaindariak asaldatu. Begirada bat aski izan nuen, ordea; eta ez nintzen, gainera, ausartu begiradatxo bat besterik ematera segurtasunik gabeko batel hartatik. Hands eta bere kidea elkarri lotuta zeuden hil edo biziko borrokan, biak eskua bestearen zintzurrean jarrita.
‎Kolpe hark eman zion azkena batailari. Kanpora atera eta kamiora iristearekin, Zakur Beltzek, bere zauria gorabehera, hanka joko galanta zuela erakutsi zuen, eta minutu erdi bat aski izan zuen muinoaren bestaldean ezkutatzeko. Kapitaina, berriz, ostatuko entseinari begira geratu zen, joanda bezala.
‎Altxa zituen begiak kapitainak gizajo, eta begirada bakar bat aski izan zen ronaren eragina ezereztu eta hura bere senera etortzeko. Bere aurpegiak, gaitz larria baino gehiago, izua adierazten zuen.
‎Zakurrak ere, zakurkumeak batik bat, buztanari eraginez aurpegira begira geratu ohi zaizkit parke bat zeharkatzen dudan bakoitzean, eta keinu bat aski dut, buruaren aitorpen apal bat, beren nagusia naizelakoan atzetik etor dakizkidan.
2009
‎Erdi Aroan, XII. mendetik aurrera, ilargia Andre Mariarekin asoziatua agertu ohi da, hori maiz aurkezten baita ilart igitai zabala oinazpian duela. Irudi hori regina coeli eredua izendatu ohi da (zeruko erregina), eta bat aski ezaguna, igitaia oso luxe biribil markatua duelako, kasik Ama Birjina eta haurra bere barnean biltzeraino. Dureroren Maria Zeruko Erregina da.
‎Egoera hori, ordea, erabat alda liteke. Errukia galtzeko haserrealdi bat aski da. Gizonak gainetik jarri nahi badu, kito.
‎Eta, hala eta guztiz ere, Gabinok amaren baitan edo izebarenean aurki zezakeen behar zuèn babesa, edo Domingo, Ada zein Maria Bibianarengan, begirada iheskor bat aski zitzaion, menturaz, begietan txinparta bat pizteko?, baina ez zuen halakorik egin, kolpe latz hark blokeatu eta haren aurka ezer egiterik ez balu bezala; eta afaltzen ere, ezer gutxi afaldu zuen, halatsu egon zen, begiak mahai gainean zegoèn kristalezko ur pitxerrean galduta; Gabinoren beste begiratu bat ote zen hura, eten bat markatzen zuena, zeren pitxerreko ur gardena, hamaika urtetan bere begietakoa ere izan zuena?
‎L YONGO eliza guzti guztietan eginarazi zituen Henrike Valoiskoak bere maitearen aldeko elizkizunak. Hainbatetan, bat aski ez, eta bitan. Edo hirutan.
‎Boissonnot izeneko bat, Parisko katedraleko kalonjea bera, igorri zuten nire jakinduria neurtzera. Galdera pare bat aski izan zuen agerian uzteko deus ez nekiela Erromako Elizaren agindu eta otoitzez. Errabiatuta, itxurakeria guztiez ahantzi nintzen.
‎Haien arteko pobreenaren poltsa nirea halako lau izanen zen sosetan. Beren puskak egurrezko kutxa batean altxatzen ahal zituzten, eta hura mutil batek zaintzen zien, nire gauza guzti guztiek fardel bat aski zutelarik. Eta hala ere, Henrikek ni nahiago.
‎Eta, hala eta guztiz ere, Gabinok amaren baitan edo izebarenean aurki zezakeen behar zuèn babesa, edo Domingo, Ada zein Maria Bibianarengan –begirada iheskor bat aski zitzaion, menturaz, begietan txinparta bat pizteko–, baina ez zuen halakorik egin, kolpe latz hark blokeatu eta haren aurka ezer egiterik ez balu bezala; eta afaltzen ere –ezer gutxi afaldu zuen– halatsu egon zen, begiak mahai gainean zegoèn kristalezko ur pitxerrean galduta; Gabinoren beste begiratu bat ote zen hura, eten bat markatzen zuena, zeren pitxerreko ur gardena . Haren begiei arretaz erreparatuz gero, halako zerbaiti antzeman zekiokeen, Gabinoren begietako urak arre baitzetozen, zinez, aitaren bi gezikada haiek ura zulatu eta hondoko hautsak eta lohiak mugitu balizkiote bezala, ezinbestean mugitu ere; egia zen Gabinok eszenarik nazkagarrienak hautatu zituela –zer besterik ziren suge haiek, soldaduen aho begietan ihesbidea aurkitzen zutenak? –, baina Gabinoren begirada, bai eszena haiek egiterakoan eta bai aitari aurkeztu zizkiòn mementoan ere, xaloa zen, kutsurik eta errurik gabekoa, halako moldez, non xalotasunak berak garbitzen baitzituen ongiaren eta gaizkiaren arteko auzian sor zitezkeèn zalantzak:
2010
‎Erantzuna ukatuko niokeen ergel horri, esperantza fin batek barrua zeharkatu izan ez balit. Aurkitzen naizen etsipenezko egoera honetan, batzuetan pentsatu ohi da ile bat aski dela katea urratzeko.
2011
‎Ezetz egin digu, halako keinu bat sumatu diogu mahaiaren bestaldetik; P., berriz, isilik geratu da. Ezetz esan du Y.k, hizketan hasi denean, denborak izugarrizko azpilana egiten duela, eta ezer ere ez dela lehengo gauza bera, baina benetako sua egon den tokian?, nahiz ta nire suak ez duen ya sortzen kerik...??, txondorra zabaldu eta ikatz berria ateratzen hasitakoan bezalaxe, txingarrak ez direla behin ere itzaltzen erabat, eta haize xirimola huts bat aski izaten dela, maiz, atzera suak gori ditzan.
‎Herria mendixkaren beheko partean eraikia zegoen arren, goiko partea harri harritsua zen?, etxe kareztatuen eta kaleen arteko labirintoan, goiko eta beheko auzoak bereizten zituzten bertakoek: Leonek eta bere ikaskideek usu baino usuago erabiltzen zuten bederen bereizkuntza hura, beren lehiak eta borrokak antolatzeko, batzuk bertzeen aurka; arestian aipatutako kaleen artean, zeinetarik gehienak estuak eta okerrak baitziren, eta itsuak ere ez guti?, bazen bat aski zuzena. Kale Nagusia?, herria zeharkatzen zuena, goiko auzotik behekora, elizako plazatik beheko auzoko azken etxeetaraino, ondorioz?, gero aitzina egiteko, ibaiaren bertzaldera eta Lugoiko mendi mazelera, Erdi Aroko harrizko zubi bat bitarteko, ederra eta sendoa, hamaika uholderi buru egindakoa, zut bezain arrakastatsu.
‎Tabakoarena, baietz, gainditua nuela erantzuten nien, baina ondorio larriak utzi zizkidala eransten nien, konbentzituta bainengoen nire idazkerak zerbait funtsezkoa galdu zuela, zer galdu zuen ikustea lortzen ez banuen ere. Leihoaren aurrean eseri eta itsaso zatiari begira jartzen nintzen bakoitzean iruditzen zitzaidan zigarro atxiki luze bat aski izango nuela garunean bidea aurkitu ezinik nituen ideiei ate bat irekitzeko, eta borroka horrek nekatu egiten ninduen batzuetan. –Tabakoa uzteak idazkera aldatu dit, Atxagari aldatu zion bezalaxe?, erantzun nuen behin, eta geroztik esaldi hori behar baino gehiagotan ateratzen zitzaidan, Atxagari buruzko iritzi hori nondik atera nuen ez banekien ere.
‎–Mesedez, eskatu zion?. Buru keinu bat aski litzateke. Nire aitonak tirokatu zuen mutil hura zara?
‎Eta hori bezain garrantzitsua, eskrupulu handirik gabea zen. Interneteko bilaketa soil bat aski da bi datu horiek ateratzeko. Heinrichek horrela aurkitu zuen zure anaia, internet bitartez.
2012
‎Bi adibide. Iparragirreren kantu mordoxka bat aski ezagunak dira, baina Iparragirreren figura bere kantuak bezain ezaguna da. Aldiz, Euskal Herrian jende askok ezagutzen du. Agur Xiberua?, baina inor gutxik esango dizu Etxahun Irurik egin zuela.
‎Baina Salamandra generoko anfibioen artean bada, dirudienez, espezie bat aski ezezaguna, eta ezaugarri bereziz eta kezkagarriz betea. Sumendi magalak maite ditu, haietatik beherantz krater zuloetako laba errekak isurtzen direnean, batik bat.
‎Dupinek, bere ohiko besaulkian eroso eserita, errespetuzko arretaren irudi betea eskaintzen zuen. Elkarrizketak iraun zuen artean jarrita eduki zituen betaurrekoak; eta haien kristal berdeen atzealdera egin nuen begiratu bat aski izan nuen jakiteko lotan eman zituela, gustura bezain isilik, Prefektuak alde egin zuen arteko zazpi edo zortzi ordu astunak.
‎Une labur batez duda egin nuen, dardarka hasi nintzen. Ezpata zorrotik aterata, sakonunea haztatzen hasi nintzen; baina burutapen bakar bat aski izan nuen sosegatzeko. Katakonben hesi sendoan ipini nuen eskua, eta lasaituta geratu nintzen.
‎abilezia pixka bat aski, ezpata bat
‎kaliza bat berariazkoa; hartatik hurrupada bat aski,
‎haragi biziraino barrenduko natzaio. Zirkin bat aski,
2013
‎Freudi emandako arrazoiak aipatu nituen aitzakia gisa, presaka nintzela eta, izerdituta nentorrenez, eztarria hondatzeko arriskua nuela, baina alferrik izan zen. Minutu bat aski zuela errepikatu zidan koadernoaren kopia bat niri uzteko.
2014
‎Mugimendu hauek Parisetik nolako errezeloz ikusten ziren, lagin bat aski adierazgarria daukagu E. Zolaren gutun ageri luzean F. Mistrali (La Tribune astekari errepublikarrean argitaratua), atal batzuk soilik aldatuko ditugu hasiera eta bukaeratik:
‎Ez zen, bada, bakarrik gelditu, tamalez? Zaldi bat aski zuen, eta, zorionez, eskuratu ahal izan zuen zaldi hori. Abere zaildua zen, nekeak luzaro eramateko gai, eta Mikel Strogoffek, zaldi gainean iaioa oso, etekin bikaina atera ziezaiokeen.
‎hiruretan handiena bi endaitz luzeen artean atxikirik jarri zuen, endaitz mutur batetik bestera txilinez, zintzarriz eta mortxilez jositako uztai antzeko baten azpian, duga izenekoa?; eta beste biak tarantasaren pikabuztanetan estekaturik besterik gabe. Gainerakoan, ez uhalik ez antzekorik, eta, gida bezala, sokatxo bat aski.
‎Baina, lehenengoan bezala, bigarrenean ere huts egin du kolpeak. Ganibet luzearen gelditu txiki bat aski, traidorearen ezpata kolpe alferrekoa desbideratzeko.
2015
‎Bazkide izateaz gain adiskide ere bazenuen garai hartaz gogoratzean, amorrua eta haserrea hasi zara sentitzen. Ez zenuen nahi, baina haserrea berpizten ari zaizula sentitu duzu, betiko gainditua uste zenuen erremina zeharo itzali gabe dagoela, hauspoaren ufada pare bat aski izan direla errautsen azpian lozorroan zegoen txingarra bizitzeko.
‎Urak fite eraman zuen berekin odol gorri iluna eta haren dramatikotasun guztia. Tirita zabal bat aski izan zen buruan zeukan urratua estaltzeko, eta aitak, jakina, sekula ez zuen horren guztiaren berri izan. Ahizpa begira begira izan nuen denbora osoan, beldur izpirik ere gabe bere aurpegieran.
‎Ondorengo egunetan goi mailako ofizial asko pasatu ziren Fraggen bulegotik. Edalontzi pare bat eta hizketalditxo bat aski ziren gizonaren jarrera haztatzeko. Hitz potolorik gabe, solas lasaia, atsegina.
‎Haxixik ezean zigarroak eta edaria behintzat ziurtatu beharrekoak dira. Tabakoak ez die lan handirik eman, herrira egindako ihesalditxo bat aski pakete batzuk eskuratzeko.
‎Euskara ez ditake hondakinekin hazi: eta zinezko zoin euskaltzalek erran dezake, elebidun irrati bat aski dela euskararentzat, %10 edo 20 aski duela euskarak irratian. Euskara hutsez ari den irrati bat beharrezkoa da gure mintzairarentzat.
‎Zalantzatan nabilkizu aspaldi, idatzi ala ez. Pare bat berri on eduki arren, bai baitut beste bat aski txarra, eta ahalke nintzen nire nahigabeez aritzeko.
2016
‎Ene buruari erran diot kutxan dena ikusi behar dudala, eta irekitzea deliberatu dut. Goiti eta beheiti behatu dut ingurua, eta makil bat topatu dut punta bat aski zorrotza zuena.
‎eta lasto izpi bat aski da galaxia bat bertan lokartzeko
‎Zirkuitu irekiko erreaktoreak ezin dira edonon jarri, hozketarako ura behar dutelako. Garai hartako adituen arabera, 1.000 megawatteko erreaktore batek segundoko 40 metro kubiko ur behar zuen zirkuitu irekian; hozketa dorreek, berriz, segundoko metro kubiko bat aski zuten. Bigarren aukera hori, ordea, nabarmen garestiagoa zen.
2017
‎Dena dela, Faulknerren biografian bada atal bat aski ezaguna, hain zuzen bere haurtzaroa, eta horrekin batera bere jatorria; bere odola, idazlearentzat hainbesteko garrantzia zuen hitzarekin esateko. Aipa ditzagun, azaletik bada ere, atal horretako datu bat edo beste, idazlearen bizitza eta obra markatu zutenak.
‎Eta hasperenka, Ai Jainkoa!, noiz arte, alajainkoa, egiten nuen. Gurutze bat aski ez dela, aroztegi madarikatu bat bete gurutze eraman behar bizkarrean!
‎Niretzat bakarrik izan zuen hitz goxoren bat. Ni bezalako gizon bat aski zela herri hartan agintzeko eta gainontzeko funtzionario guztiei kargua ken ziezaieten ahalegin guztiak egingo zituela, izan ere alferrikako gastua eta biziarentzako arriskua besterik ez bait ziren.
‎Baina hantxe asko dauka, eduki, bai, edo dabil, berak jakin gabe: ukimenezko ezer esanahi ez zuen sensazio epel leun hutsal bat aski da gero, Moira badoala dakusanean, bat batean deskarga elektriko bat bezala drama shakespeareano berria deskateatzeko Josephen subkontzientean, neska dohakabearen asasinatoaz.
‎Baina nik ez markaturik ere, eskerrak beste bat aski abila izan zela, eta horra beraz, gure taldearentzat lau puntu gehiago! Lastima haatik, transformazioa ez zuela erreusitu Mattinek...
‎–Zortziak dira oraino. Oren erdi bat aski dugu Baionara joateko... Bitartean badugu bai, telefono ukaldi zenbaiten emateko denbora, ausartu nintzen erratera.
‎Jende hori ari da etortzen? Lanpostu bat aski motibazio du, edo ez dago prest edozein preziotan itzultzeko. Iñaki Heras irakasleak zuzenduta, Euskal Herriko Unibertsitateak ikerketa bat egin zuen 2016an Donostiako Sustapena erakundearentzat1 Ondorioetako bat hau izan zen:
‎Nire ustez, nire zeregina oraingo bezeroak mantentzea da, eta horretarako kalitatezko gazta egin behar dut. Kalitatezko gazta egiteko ekoizpen jakin bat aski dut; bikoiztuz gero, jende gehiago behar da, eta ez nago ziur kalitatea mantentzea posible izango litzatekeen.
‎Egiten duten kaltea eurek epaitzea, horretan saiatzen gaituk hemen, berreziketa eredugarria helburu dugula. Hitz bat aski liketek gehienek, baina ez ditek esaten. Nahiago ditek hil.
2018
‎Maiordomo apalagoek probokaziorik txikienaren aurrean ere alboratzen dute beren izate profesionala, pertsonalaren mesedetan. Zeren, halakoentzat, maiordomo izatea antzerkiko paper baten antzeko zerbait da; bultzada txiki bat, estropezu arin bat aski izaten da maskara erori eta azpiko aktorea agerian geratzeko. Beren eginbehar profesionala bizitzeko eta muturreraino bizitzeko trebeziari esker dira handi maiordomo handiak; ez dira durduzatzen kanpoko gertakariengatik, guztiz harrigarriak, larrigarriak edo sumingarriak izanik ere.
‎Nahikoa berearekin, airea eta denbora eta barnezuloak betetzeko. Bi belarri garbi eta mihi mutu bat aski, egoa asetzeko.
‎Apenas ukitu zituen fardeltxoak. Segundo erdi bat aski izan zen. Bikiak ez ziren mugitzen baina ez zeuden lo.
‎Miresgarria iruditzen zitzaidan haien zoriona. Pilota izan edo baloia izan, esfera bat aski zuten munduari zentzua hartzeko.
2019
‎partenogenesia aurkitu izanak berekin ekarri du zenbait zientzialarik agente psikokimiko soil baten mailara apaltzea arraren egitekoa. Agerian gelditu da espezie batzuetan azido baten jarduera edo kitzikatze mekaniko bat aski izan litekeela arrautzaren segmentazioa eta enbrioiaren garapena eragiteko; hortik aurrera, pentsatu izan da, ausarki, gameto maskulinoa ez zela beharrezkoa izango sorkunderako, edo hartzigarri hutsa izango zela gehienez ere; agian, gizonak ugalketan parte hartzea alferrikako bihurtuko da noizbait: dirudienez, horixe nahi luke emakume askok.
‎Piotr urrutira joan eta itzultzen denean, Nataxak ezinegonez hartzen du, gaizki pasatu baitu hura falta izan den bitartean, baina harmonia zoragarria nagusitzen da ezkontideen artean; hitz erdi bat aski dute elkar ulertzeko. Nataxak zorion ia betea du, seme alabak, etxea, senar maitatu eta errespetatua dituenez gero.
‎Baina, batez ere, emakumea beti prest dago porrot jokabide bat izateko munduaren aurrean, ez duelako sekula zinez bere gain hartu porrota. Gizonak, berriz, ontzat jotzen du mundua, eta zorigaitzak ere ez dio aldaraziko jarrera; gizonak aurre egingo dio zorigaitzari, eta ez du utziko, eraits dezaten?; emakumeak, berriz, eragozpenen bat aski du berriz ere ikusteko zenbateraino zaion etsaia unibertsoa eta zeinen bidegabea patua; orduan, bere babeslekurik seguruenera jotzen du: bere baitara; emakumearen arima minberatuaren presentzia ukigarria da masailetako lorratz epel hori, begien erredura hori; azalean leun eta mingainean doi doi gazi, malkoak badira laztan samur eta samina ere; aurpegia kiskali egiten da ur gozoaren zurrustaren azpian; malkoak kexu eta kontsolagarri dira aldi berean, sukar eta soseguzko freskura.
‎Norekin mintzatzen da? Desira batek eman ziona irribarre batek ken diezaioke emakumeari; istant bat aski da emakumea amiltzeko, hilezkortasunaren argi nakarrezkotik, eguneroko ilunabarrera.
‎Beste batzuengan, askatasunak irudi negatiboa du guztiz; bigarren mailako guztiaren inguruko ezaxola da Madame de Chastellerri buruz zinez azpimarratu beharrekoa; aitaren nahiari eta are iritziei esanekoa bazaie ere, auzitan jartzen ditu balio burgesak bere ezaxola horren bitartez, eta aurpegiratzen diote umekeria dela ezaxola hori, baina horixe du bere alegrantzia kezkagabearen iturria; Clélia Contik ere erreserba du ezaugarri nagusia; hotz uzten dute dantzak eta neskatilen gainerako josteta ohikoek; urrun dela ematen du beti,, dela ingurukoa mespretxatzen duelako, dela kimera absente baten minez dagoelako?; mundua epaitzen du, eta sumindu egiten da haren doilorkeria dela kausa. ...maren independentzia sakonenik ezkutatua; berak ere ez daki ez diola amore ematen bere egoerari; bere fintasun ezin handiagoaren, bere sentiberatasun agerikoaren bidez adierazten du inguruaren arrunkeriak ematen dion nazka; ez du hipokrisiarik; bihotz eskuzabal bat atxiki du, emozio bortitzak sentitzeko gai, eta maitea du zoriona; barrenean duen suaren beroa apenas nabari den kanpotik, baina ufako bat aski izango da garrek erre dezaten, osoki. Emakume horiek bizirik daude, sinpleki; badakite egiazko balioen iturburua ez dagoela kanpoko gauzetan, bihotzetan baizik; horixe da bizi diren munduaren xarma:
‎Arrain saltzailea desagertu arte ez zen konturatu eraikin hura ez zela Leire Altunaren jabetzakoa. Telefono dei bat aski izan zuen Pasaiako Portuko Agintaritzak atea ireki ziezaion.
‎Gero mahaiari erreparatzen dio: oparo hornitua dago, eta begi kolpe bakar bat aski du dena behar bezala dagoela egiaztatzeko. Bat batean kopeta ilundu, eta nola edo halako zimiko bat nabari du bihotzondoan; inoiz kendua izan ez den laugarren aulkia aurrez aurre edukiko baitu.
‎Inaxiok gustura kontatuko lizkioke Intxortan eulitzarrek sufriarazitakoak; bai, luze eta zabal jardunen luke ikusi behar izan dituzten izugarrikerien berri emanez. Hala eta guztiz ere, beste ardo zurrutada bat aski du egoerak merezi bezalako erantzun zehatza asmatzeko:
‎Haurrak amarengana zuzentzen du begirada onespenaren bila. Beronen buru makurtze doi bat aski Xabier korrika batean etxera abiatzeko.
2020
‎Begirada urrunean galduta zuela atzematen nuen larunbat goizetan leihotik begira, edo bere baitara bilduta igarotzen zituen orduak sofan etzanda, liburu bat eskuetan zuela baina irakurri gabe. Telefono dei bat aski izaten zuen, ordea, erabat suspertu eta euforiaren gailurrera igotzeko. Ahots apalez mugikorretik hitz egiten ikusi ohi nuen orduan, eta ni inguruan nintzela ohartzen zenean lorategira ateratzen zen eta, ertzean dagoen zuhaitz baten ondoraino joanik, niri bizkarra emanda jarraitzen zuen, esku librea airean mugitzen zuela, euliak uxatuz bezala, eta tarteka barre algara laburrak egiten zituen, hamar urte lehenago nirekin egiten zituen barre algara berberak edo antzekoak.
‎Guztiz beldurtuta ikusi zuen eta etxe barrura sartu zenean zakurra atarira atera zen. Oso ondo ezagutzen zuten elkar eta keinu bat aski izan zuen zakurrak ulertzeko. Etxean gelditu zen eta ondorengo egunak balkoian igaro zituen negarrez.
2021
‎Bat batean, Katherineren jeinua botere bihurtu zen, eta boterea parrastadan barreiatu zitzaion gorputz osoan barrena. Momentu bat aski izan zuen zer zen eta zer egin zezakeen jakiteko. Pozez gainezka eta oso eder zegoen.
2022
‎Galoren deskripzio luzea egin nezake, baina ez du merezi paragrafo oso bat erabiltzea, hitz bakar bat aski eta sobera izanik: Galo putakume bat zen, bera baino ahulagoak jotzen eta umiliatzen zituen piztia bat.
‎Begiak itxita gidatzen zituen pelikularen erdian komunera joandakoak. Segundo bat aski zuen lo geraturiko ikusle baten zurrungak kokatzeko, eta segundo erdia musuka hasitako bikoteak detektatzeko. Eta bere linternak sobietar frankotiratzaile baten doitasunaz harrapatzen zituen litxarreroak eta perbertituak.
‎Salmahaiaren atzeko apalategietan, argazkiz betetako hiru kutxa zeuden. Begirada bat aski izan genuen jakiteko erretratu normalak zirela: familiak, ezkontzak, bataiatzeak...
‎Azkenean, aitak amore eman zuen, eta Mario ez zen lanera itzuli. Baina harrezkeroztik nabarmena zen bien arteko tentsioa, eta begirada bakar bat aski zen ekaitz bortitzak pizteko.
‎Ez dago aukera handirik, baina moldatuko da. Hegaluze eta antxoazko pintxo bat eta patata tortilla puska bat aski izango ditu sabela distraitzeko.
‎Entzuleak marru, hasperen, aiene egin behar luke. Horrelakoetan onena emakumezkoekin hitz egitea da; berez tuntunak diren arren, hitz erdi bat aski dute marruka hasteko.
‎Horrelako ama batekin negutegiko umeak ateratzen dira, beti behar dute ondoan euskarri bat edo hesola bat, zurkaitz bat edo zernahi den gauza bat zutik eusteko. Nire senarrak kolpe txiki bat aski zuen, bultzada bat, haizea kontra edo arrisku egoera bat erabat kikiltzeko", jarraitu zuen irakurtzen.
‎Hasieran batez ere, bazegoen jende mota bat gela gorria beroketa moduan erabiltzen zuena, ezer amaitu gabe deskonektatu eta mundu errealean jarraitzen zuena, errealitate nahastuaren hamaikagarren eredua, eredu gogaikarri samarra. Batzuetan berak egin izan du alde esplikaziorik gabe beste gela batera, eskuarekin keinu azkar bat aski izan zaio, algoritmoak kale egin duelako eta konpatiblea ez den norbaitekin sartu duelako, denbora galtze bat izango dela aurreikusten duelako, nazkatu egin delako. Baina gehienetan asmatu egiten du software madarikatuak, eta martxan jartzen dira berehala neopreno barneko motortxoak, mugimendu kaptura egiten duen teknologia inertziala, marruskadura koefizientea tentuz programatzen duen algoritmoa.
2023
‎Zerbait esan nahi izan du, baina totelka hasi da, agertu zaizkion mutilari eta neskari begira. Mutila bera bezain garaia da ia, baina kalkulatu duenez, ukabilkada bat aski litzateke behera botatzeko. Neska bat ez du sekula jo, ordea.
‎Eta kilika hori soinean itzuli da jauregira. Hiru segundoko goxotasun keinu bat aski da mindfulness eta abarrek lor lezaketen baino bake lasaiago batera heltzeko. Sosegu hori hauts lezakeen batzar batera sartzea baino nahiago du Théodoreren artxibotik hartutako paper artean sartu.
‎ESKULARRU beltz soil bat aski da norbait eskutik joateko, esku horren esku baldin badago aitzina segitzeko eskubidea edo hark baldin badu eskumuturrak eskuburdinez estutzeko eskumena. Esku hutsik dago Aitziber, uniforme berdedun eskuadra hori baita esku, metraileta eskuan eta iltzezko zintak eskura, eskapatu nahi lukeen oro bentzutzeko.
‎Armadak beldurtzen zuen, okaztatzen... Baina, ez nezakeen sinets hori arrazoi bat aski izan zitekeela drogatzen hasteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia